Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 24

2015
‎Oi jende burugin, ahozuri eta atseginzalea, haietaz hain oparo gozatzeko pixka bat ez itxaroteagatik, urtebete, egun bat, ordubete ez itxaroteagatik, eta beharbada une bat baizik ez da izango, guztia galtzen dute orain oraingotzat duten miseria hartaz gozatzearren!
‎17 Ez dakit pixka bat aditzera emana geratu den zer den liluramendua, guztiz aditzera ematea ezinezkoa baita, esan dudanez; eta uste dut ez dela ezer galdu esateaz, zer den argi gera dadin; izan ere, gezurrezko liluramenduetan ondorio oso desberdinak izaten dira. Ez diot gezurrezkoak, horiek dituenak engainatu nahi duelako, bera engainatua dagoelako baizik; eta seinaleak eta ondorioak hain mesede handiarekin bat ez datozenez gero, ohorea galdurik geratzen da eta arrazoiz ez zaio sinesten gero Jaunak mesede hori egin dionari ere. Izan bedi bedeinkatua eta goretsia beti betiko, amen.
‎Gauza batez ohartarazten dizuet, ez dezazuela uste izan, Jainkoarenak badira ere, horregatik hobeak izango zaretenik, fariseuei ere asko hitz egin baitzien, eta on guztia honetan datza: hitz haietatik zer onura ateratzen den; eta Eskritura Santuaz bat ez datorren hitzari ez egin deabruari berari entzungo bazeniote baino kasu handiagorik; izan ere, zuen irudimen ahuletik etorri arren, fedeko gauzen aurkako tentalditzat hartu behar dira, eta horrela kontra egin beti, kenduz joan daitezen; eta kenduko dira, bai, indar gutxikoak direlako.
‎3 Eta honela, agindua betetzeari ekin diot gaur, Hirutasun guztiz Santuaren egunean, 1577 urtean, une honetan nagoen Toledoko Karmengo San Jose monasterio honetan; esan dezadan guztian idazteko agindu didaten haien iritziaren mende jartzen naiz, pertsona oso jakintsuak baitira. Erromako Eliza Katoliko santuak sinesten duenaz bat ez datorren gauzaren bat esango banu, nire ezjakintasunagatik litzateke eta ez maleziagatik. Hau gauza ziurtzat izan daiteke, eta beti nago eta egongo naiz eta izan naiz haren mende, Jainkoari eskerrak.
‎Bada, esaten badut ez dudala ikusten ez gorputzeko begiez, ez arimakoez, irudizko ikuskaria ez delako, nola ulertzen eta baieztatzen dut nire ondoan dagoela ikusiko banu baino argitasun handiagoaz? Izan ere, ilunetan dagoen pertsona bat bezala dela, edota itsu dagoena bezala dela eta bere ondoan dagoen beste bat ez duela ikusten irudikatzea, ez dator egoki. Badu antzekotasunik, baina ez handirik; zentzumenez sentitzen duelako, hitz egiten edo mugitzen entzun, edota ukitu egiten diolako.
‎baina aitor entzuleek ni konfesatzeko beldur zirela ikusten nuenean, biziki sentitzen nuen, edota haiei zerbait esaten zietela nekienean. Hala ere, zerutar ikuskari hauek ikusi izanaren damurik ezin nuen izan, eta behin bakarrik izandako halako bat ez nukeen trukatuko munduko ondasun eta atsegin guztiengatik ere. Beti izan nuen Jaunaren mesede handi handitzat, eta altxor handi handia delakoan nago, eta Jaunak berak ere askotan ziurtatzen zidan.
‎Gu apalarazteko izango da geure on handirako eta erbeste honetan gauden bitartean axolagabe egon ez gaitezen, zenbat eta gorago egon, beldur handiagoa izan behar baita eta norbere buruaz gutxiago fidatu. Batzuetan izaten dira kasuak, Jainkoa iraintzetik alde egitearren beren borondatea harenarekin hain bat eginda duten hauek, inperfekzio bat ez egitearren oinaze gorriak eta milaka heriotza jasango lituzketenak, bekaturik ez egitearren, tentaldien eta jazarpenen erasopean izaten direnez gero, otoitzaren lehen armak erabili beharrean eta guztia amaitzen dela eta zerua eta infernua daudela eta honelako gauzak berriro pentsatu beharrean direnekoak.
‎13 Egun gutxi luzatu zen niri baimena ekartzea Katalina Tolosaren eta beronen adiskide Katalinaren gutunekin batera, presa handia emanez, nahasmenen bat ez ote zen izango beldur baitziren; izan ere, garai hartan Biktorinotarren Ordena hara etorria zen fundazioa egitera, eta karmengo oinetakodunena aspaldidanik zen han, fundazioa egin nahirik; gero Basiliotarrak etorri ziren; nahiko eragozpen zen, eta kontuan izateko zera era batera hainbeste bildu izana, eta baita gure Jauna gorestekoa ere, toki honen karitate handia, ohikoa zuen oparotasunez ez ... Beti entzun izan dut hiri honen karitatea goresten, baina ez nuen uste honenbesteraino iristen zenik.
‎Liburu batean irakurri nuen inperfekzioa dela irudi erakargarriak edukitzea, eta horrela gelan neukan bat ez edukitzea nahi nuen, eta hau irakurri aurretik ere pobretasuna paperezkoak izan ezik bat ere ez edukitzea zela uste nuen; eta gero honelako egun batean hau irakurritakoan, ez nuen nahi beste materialezkorik izaterik. Eta halakoren akordurik ez nuela, hau aditu nuen:
‎9 Oi Jesus!, zein nekagarria den bat ez datozen iritzi askorekin lehiatzea! Amaiturik zegoela zirudienean, berriro hasten zen; izan ere, ez zen nahikoa eskatzen zutena haiei ematea, berehala agertzen baitzen beste eragozpen bat.
‎Beren gurasoen leinargiak eskatzen zuen bezain aberatsak ez zirelako, Tordillos izeneko lekuan zuten kokalekua, aipaturiko Alba hiribildutik bi legoara. Tamalgarria da, munduko gauzetan hainbesteko harropuzkeria egonik, nahiago izatea arimei argia ematen dien doktrina eta beste baliabiderik gabe diren leku txiki hauetako bakardadea, beraiek ohorea deitzen duten horretatik gradutxo bat ez galtzearren. Izan ere, Teresa Laiz jaio orduko beste lau alaba zituenez gero, nahigabe handia hartu zuten haren gurasoek hau ere alaba zela ikustean.
‎Oso espirituala eta teologoa zen; harekin tratatzen nituen neure arimako gauza guztiak; eta berak beste letradun batzuekin erabili zituen, eta haien artean zen aita Mancio. Ez dute ezer aurkitu Eskritura Santuarekin bat bat ez datorrenik. Honek bare bare egonarazten nau, baina badakit, Jainkoak bide honetatik eraman nazan bitartean, ez dudala neure buruaz ezertan fidatzerik, eta horrela egin dut beti, biziki sentitzen dudan arren.
‎Gure Jaunaren maitasunagatik, santu hark ikus dezanean, bidal biezat, Toledora itzultzen naizenean astia izango baita ikus dezagun. Salazarrek ikusteari, aukera on bat ez bada, ez biezaio begiratu, beste horrek baitu garrantzia.
‎8 Horiek (hau da, andre zahartxoaren alabek) kontentatzen badute berori, profesa ematea besterik ez dute, gaitzen bat badute ere, ez baitago emakumerik halakorik gabe. Nire buruko gaitzak pixka bat arintzera egin du, baina ez neure eskuz asko idazteko bestean, inongo monasteriora ez baitut idazten besteren eskuz baizik, gauza apartekoren bat ez bada, eta horrela amaituko da hau.
‎Eta, beraz, arren eskatzen diot berorri, gure Jaunaren maitasunagatik, egin diezadala berorren etxean berriro ez hartzeko mesedea, erreguak eta dituen premiak gorabehera, ni bakez izan nadin; izan ere, berorrekin egotearen kontuan, hura zoraturik dago, beste gauza batzuetan egon ez arren, nik adituengandik baitakit hori gerta daitekeela. Eta Sernak ez du horretan zerikusirik (hara joatea buruan ez zuenean ere, gauza bera egin nahi baitzuen), beraren gaixotasunak baizik; eta, egia esan, beldur handia nuen gehiegikeriaren bat ez ote zen gertatuko.
‎Hau ongi dago kanpoan. Frai Joani dagokionez, beldur naiz beste salaketaren bat ez ote duten eramango haren aurka. Jainkoak tratu ikaragarria ematen die bere adiskideei; egia esan, ez die bidegabekorik egiten, bere Semearekin ere horrela jokatu zuen-eta.
‎Jaso nuen berorren gutun bat, San Joan eguneko dataz, eta gero aita Nicolaorenarekin batera zetorrena. Berorren agurgarritasunak luze idazten zidala dioeneko bat ez da iritsi hona; baina, hauek oso txikiak izan arren, ez zen txikia izan berorren agurgarritasuna osasunez ongi dagoela jakinarazteaz eman zidaten poza, kezkaz bainengoen. Eman biezaio gure Jaunak ahal duenez.
‎12 Begira biezaio berorren arreba hemen geratzeko kontu horri; hobe baderitza eta Joana andereak alaba hurbilago izan nahi badu, nik ez dut eragozpenik jarriko. Ni beldur naiz hemen tentaldiren bat ez ote duen izango (berez Valladolidera joan beharra duelako); izan ere, etxe honek ez dituen gauzak dituela han entzungo du, baratzea besterik ez bada ere, lurralde hau oso pobrea baita.
‎14 Hara, berriro eskatzen diet bene benetan, ez hitz egiteko elkarrekin iraganeko gauzei buruz, ez baitakar inolako onik, eta bai kalteak ugari. Etorriko denari buruz ibili behar da kontu handiz; izan ere, esan dudanez, beldur naiz deabruak mandatu gaiztoren bat ez ote dion burura ekarriko (besteak ez nau kezkatzen hainbeste, gehiago baitaki), hau da, hemendik joatera ez ote duen tentatuko. Kontu handiz ibil bitez, batez ere gauez, deabrua monasterio hauen izen ona galdu nahirik ari denez gero, ezin gerta daitekeela ematen duena gertagarri egiten du batzuetan.
‎Baina uste nuen ez nuela ezer egiten aitor entzulerik gabe joateaz, eta besterik ez zen. Hala ere, beldurra sartu zait erruren bat ez ote dudan izango. Idatz biezat zer deritzon, ez baitut nori galdeturik, kontentatuko nauenik.
‎3 Orain kontuan izan, gehien batean eta ia beti (Jaunak, san Paulori egin zionez, berariazko dei bat egin nahi dion pertsonaren bat ez bada, kontenplazio gorenean jarri baitzuen eta berari agertu eta hitz egin baitzion, harrezkero ongi goretsia geraturik), Jainkoak goi grazia hauek eta mesede hain handiak bere zerbitzuan lan eskerga egin dutenei eta beraren maitasunaren desira dutenei eta beren gauza guztiak Haren Maiestatearen gogoko izan daitezen saiatzen direnei egiten dizkie. Harrezkero urte luzez meditazioa egiten eta Senar honen bila nekaturik, eta munduko gauzez asper asper eginik, egian finkatzen dira, ez dute bilatzen beste inon beren poz, bake eta atsedena, benetan izan daitekeela uste duten lekuan baizik; Jaunaren babespean jartzen dira; ez dute nahi besterik.
‎6 Hau berau ere gogoeta dela esango didazue; ezin duzuela ezta ez duzuela nahi ere ahoz errezatu baino besterik. Izan ere, badira pertsona batzuk eraman gutxikoak eta nekerik hartzera batere ez zaleak, eta ohiturarik ez dutenez gero, ez dute pentsamendua hasieran biltzen; eta pixka bat ez nekatzearren, ahoz errezatzea baino besterik ezin dutela eta ez dakitela diote.
‎Nik badut itxaropena Haren Maiestateak hala egingo duela. Norbaitengan honelako zerbait balego, berehala erremedioa jar dadila eta bera beldur izan dadila Judasen bat ez ote dagoen Apostoluen artean; eman penitentziak berari, lurrik kaskarrena izaterik ere ez zuela merezi uler dezan arte.
‎Saia zaitezte erremedio bila. Izan ere, aitortzeak eta Jauna hartzeak ez badakar konponbiderik, beldur izan zaitezte Judasen bat ez ote dagoen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia