Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 104

2000
‎Errusiar hilerria non zen galdetu dut kanpoan. Badiari begira dagoen kanposantuko hilarrietan errusierazko epitafioak daude; baten azpian, printzesa bat datza.
‎Horren eraginez, Iberiak Europaren kontra talka egin zuen; ordura arte itsas hondoan metatutako sedimentuak tolestu eta kanporatu egin ziren eta Pirinioak eta Euskal Herriko mendiak sortu zituzten (gertaera hau Orogenia alpetarra izenaz ezagutzen da). Toleste eta kanporatze horren ondorioz, Karrantzako sedimentuak monoklinal moduan ikusten ditugu, hots, denak norabide berean, hegoalderantz pixka bat etzanda.
‎...Iriyumok, bertzalde, ezin hobeki dantzatzen zuten, don Venancioren plantazionean trabailatzen ziren chaimek bezala, Sugearen Dantza, zeren indiar haiek uste baitzuten ezen lurpean suge batzuk zeudela, han eta hemen lurrikarak sor zitzaketenak beren mugimenduekin, eta uste zuten, halaber, ezen dantza harekin sugeak sosega zitzaketela... eta uste zuten, finean, ezen laku guztien hondoan suge jigant bat zetzala, aldian behin lakutik iltkitzen zena, eta halaxe sortzen zirela ortzadarrak.
‎Baina aitona gizon argia zen, eta bazekien, edo jakin zezakeen, ezen zalantza bat zetzala hautu haren azpian, hautuaren hertsiak ehortzi zuena baina argirat egin zezakeena noiznahi den.
‎Bien artean, nire ohe galantaz landa, besaulki batek, mahaitxoak, armairu beltz batek eta intentsitate erregulagarriko lanparak osatzen zuten altzaritegi urria. Horrez gain, komuneko atearen ondoan, zer tiki bat zetzan paretaren kontra; nire tokitik ezin tankerarik eman, zapatategi bat, beharbada, edo tamaina eskaseko hozkailua bertzenaz. Sarreraren ondoan, berriz, esekitoki oindun bat eta, bere hartatik dilindan, nire jaka izan zitekeena.
‎Gure hizkuntzan mitologia oso bat datza.
‎Wittgenstein, ordea, magia beti sinbolismoaren eta hizkuntzaren ideian oinarritzen delakoan dago eta hizkuntzaren azpian aurreko desioak daudelakoan(" gure hizkuntzan mitologia oso bat datza", dio austriarrak). Eta are gehiago, desio hauek gure harridura eta hunkipenetatik sortzen direla munduaren aurrean egunero.
‎Janzki eta gorbata dotorez jantzitako gizon bat zetzan errepide bazterreko areketako batean, gu gentozen aldeko arekan, mendatearen izenaren eta alturaren berri ematen zuen karteletik hurbil. Gainerakoan, mortu zegoen errepidea, ez zen auto bakar bat ere ageri.
2001
‎Portura sarrera aldean ontzi zurkaiztu bat zetzan, bere burdinazko gorputza erremediorik gabe eta alferrik herdoiltzen ari zela.
2004
‎Bere munduko ikuspegia edo ontologia, mentalismo, etiketaren azpian sar dezakegu: edozein errealitatearen baitan funtsezkoagoa denazpi errealitate bat datzala uste da (hau ez dago errealitate objektiboetatik urrun,, barruan, baizik; errealitate objektibo horien benetako izaera da, besterik ez), etahori adimenaren azal sakonenetako adierazpen bat dela (bai, aurrean?
‎—Behia da animalia sakratu hori —jarraitu zuen ondoren— Go esaten digute, eta sazerdotearen maila berbera daukagu gizartean. Kalean behi bat etzaten bada, ez du inork altxako, ez dio inork kentzeko esango, baizik eta zain geldituko dira denak harik eta behiak altxatzea erabakitzen duen arte. Eta bitarte horretan guztian, jendeak ukitu egiten du behi hori, eta gero bere eskua kopetara eraman errespetu seinaletzat.
2005
‎" Zergatik ez da orai ikusten horrelakorik?" Bai badira gaur egun ere Berri Onaren lekukoak begiak idekitzen baldin baditugu. Nihaurek ezagutzen dut Afrikako misionest euskaldun bat, oren laurden bat etzanik atxiki zuten, harma punta garunean. Baietz bai, aspaldi egina zuela kontrizionezko akta eta lehen izialdura hura pasaturik, lasaitua, joateko prest.
2006
‎Ordurako Izazpiko gurutzea bistan izango dugu jada. Pinudian sartzean bideak tente samar jarraituko du baina handik gutxira apur bat etzan eta tontorrera (972 metro) iritsi bitartean hankak eta barrenak ahal bezainbeste lasaituko ditugu. Izazpin Azpeitiak, Ezkio Itsasok eta Zumarragak bat egiten dute.
‎Garatzen ari diren betaurrekoen oinarrian, kamera digitalaren antzera funtzionatzen duen sistema berezi bat datza.
‎Rasputinen heriotzaren kronika beti izan da argi ilunez betetakoa, ilunez batez ere... Hala ere, Yusupovi kasu egiten badiogu, Rasputinek armadako soldadu talde bat etzateko adina zianuro hartu zuen Felixek eskainitako gozoki, pastel eta ardo gozotan, listu ugari eta logale pixka bat baino eragin kaltegarri handiagorik jasan gabe. Yusupovtarren Moikako jauregiaren sotoan zeuden Felix eta Grigori, eta goiko gelan gainerako konspiradoreak:
2007
‎Historiaren esentzia bezala herri xumearen eta bere sinboloen lehenespen horretan barnebildua, giza nortasunaren,, humanitatearen? ideia oso bat datza, eta historiaren, bestelako, filosofia bat ere bai, ohiko ilustratuen aurka erradikalkiago ilustratua404 Konturik handienekoa da, herri gogoaz eta mintzo bagara, beti begien aurrean edukitzea zeri aitzi edo zeren alternatiba bezala ari garen herriaz eta herriaren gogoaz hitz egiten.
‎Hizkuntzaren jatorrizko izaeran dualismo aldaezin bat datza, eta esate eta erantzuteak baldintzatua da hitz egiteko posibilitatea bera. Pentsatzea bera jada existentzia sozialerako isuriak lagun egina da esentzialki, eta gizakiak, alde batera utzirik ere gorputzezko eta sentimenduzko harremanak [Jacobi-ri alusioa, harengandik ezberdintzeko], pentsatze soilari doakiola ere bai, niari dagokion hi bat irrikatzen dizu316.
‎Bila ezazue zeuon barnean, eta hala dena aurkituko duzue; eta poztu zaitezte, han lekorean, hori zuek nahi duzuen moduan izendatzen duzuela ere, natura bat badatza, zuek zeuon baitan aurkitu duzuen guztiari bai eta amen esaten diona! 303.
‎Bezperan jaiotakoak ziruditen neska haren bularrek. Urrutiago, belarretan kasik, emakume zuri bat eta gizon beltz bat etzanda, hogeita hamar urte ingurukoak. Neska zurbila zen oso, eta krema geruza lodia zeukan aurpegian.
2008
‎Istripua larunbat honetako 3:30ean gertatu zen (8:30ean, GMTn), Bolibar (Bogotako iparraldean) saileko herri batean. Transbordadore bat irauli egin zen, likido hilgarria zeraman kamioi bat etzan ondoren, eta Luz Amanda Pulido aipatu zuen, mendekotasun horretako zuzendariak. “Esaten digute ibaira erori ziren 93 kanekak zigilatuta daudela, baina egoera hori egiaztatu eta errekuperatzea lortu genuen bitartean, alerta berezia jarri dugu lau sailetan uraren eta ibaiko arrainen kontsumoa murrizteko”, gehitu zuen.
‎Gorritik esperientzia zuen bere alde eta adituek faborito jotzen zuten, baina altsasuarrak irabazi zuen lehia, alde nabariarekin gainera. Sakanak jokoan zeuden lau probak (45 ontzakoa zeinek kolpe gutxiagotan moztu; erlojupean 45 ontzakoa zeinek lehenago erdibitu; 36 ontzako bat zutik moztu; eta 45 ontzako bat zutik eta beste bat etzanda ebaki eta bi kana erdiko erdibitu) irabazi zituen. Lan guztiak 13 minutu eta 52 segundotan despeditu zituen, eta Gorritik 17 minutu eta 8 segundotan.Sakanak egin zuen aurrera txapelketan eta astelehenean, Lazkaon, Sakana aizkora eskolako talde laguna zuen zain:
2009
‎Adaren jarreraren eragile gisa, ahizpa larritasunetik ateratzeko ahaleginak behar zuen: ahalegin altruista bat, nolabait esatearren; ahalegin haren azpian, ordea, beste xede bat zetzan, beharbada, hagitzez ere arruntagoa, berekoiagoa?, Adak jeloskor sentitu behar baitzuen Maria Bibianaz, Domingok arreba zaharra indar handiagoaz bultzatzen zuelako, bera. Ada?
‎Ahaidego sistemak, totemak, mitoak eta artea hizkuntzatzat ditu, zeinutzat. Lévi Straussek semiologia orokor bat bilatzen du, giza adimenaren nolakotasunaren berri emateko egokiena; aipatu jarduera horien guztien azpian, egituratzen dituen zeinu sistemaren bat datza, inkontzientea, egituragintza bera inkontzientea baita.
‎Adaren jarreraren eragile gisa, ahizpa larritasunetik ateratzeko ahaleginak behar zuen: ahalegin altruista bat, nolabait esatearren; ahalegin haren azpian, ordea, beste xede bat zetzan, beharbada, hagitzez ere arruntagoa –berekoiagoa–, Adak jeloskor sentitu behar baitzuen Maria Bibianaz, Domingok arreba zaharra indar handiagoaz bultzatzen zuelako... bera –Ada– babestu beharreko arreba gazte txiki ezgauza izaki; Adak, baina, hamar urte zituen, eta hain haurra ere ez zen, beharbada, hamarra zenbaki biribila baitzen, azken batean, bizifradunetan lehena, ...
‎espainiar urrezko mende eta virreinatoko arkitektura astuneko bastimenduz setiatua zen, axis mundi gisa, kristorena baino handiagoa zen bandera mexikarra zeramala erdian. Haga luzearen peko juntan gazte indiar bat zetzan, burua akordeoiaren gainean pausaturik, lo. Gaua menturaz mariachiekin jostatzen higatua zuen, Huitzilin Hoteleko publizitate orrialdean goraipaturiko Roma auzuneko covadonga kantinaren antzeko ostatu batean demagun.
‎Beste gizon bat etzanda dago. Onezik dago, mozkorrik?
2010
‎existentziaren absurdoaz. Kontatu nizun, halaber, nola frontean izan nintzèn hiruzpalau egun haietako batean, egun bakarra frontean gehiegi ere bada, bestalde!?, etxe baten atarian haur baten hilotza ikusi nuen; bizpahiru metro haratago, emakume bat zetzan, haurraren ama izan zitekeena; haurrak burua lehertua zuen, eta estanpak jota utzi ninduen: nazka, garunak burutik ateratzen zitzaizkion, zizare batzuk balira bezala, odolaren putzu gorrian igeri?
‎bularretako hutsez jantzitako maniki bat etzango dugu sofan.
‎existentziaren absurdoaz. Kontatu nizun, halaber, nola frontean izan nintzèn hiruzpalau egun haietako batean —egun bakarra frontean gehiegi ere bada, bestalde! —, etxe baten atarian haur baten hilotza ikusi nuen; bizpahiru metro haratago, emakume bat zetzan, haurraren ama izan zitekeena; haurrak burua lehertua zuen, eta estanpak jota utzi ninduen: nazka —garunak burutik ateratzen zitzaizkion, zizare batzuk balira bezala, odolaren putzu gorrian igeri— eta amorrua sentitu nituen, baita gizonaren aurkako gorrotoa —gizonak ergela behar zuen, zinez, horrelakoak egiteko... ni ere hartaz libratzen ez nintzen arren, tartean bainengoen buru belarri sartuta— eta biktimen aldeko errukia ere, aldi berean.
‎Atzokoak akaso, ia zuzenekoak, hegazkinetatik eskualde zabalen bonbardaketa masiboen goitik beherako irudiak, aduarrik aduar miaketan dabiltzan tropen irudiekin kontrapuntuan. Flash laburrak dira, bertako bat etzanda bide bazterrean, europar soldadu batek bota gerrian ipini eta fusilaren puntza kokoterantz apuntatzen diola. Umeak kamioiei begira.
2011
‎Mugarrako harkaitzaren barrenean, iratze gorrituz estaliriko mendi magalean, arroka bat datza, eta arrokaren gain gainean Etxaburuko dorrea. Karratua, estua eta garaia da, heroien garaiko oroitarria balitz bezala.
‎Barnera sartu nintzen. Lurrean Nazgul iruditxo bat zetzan. Hormetako oholek zuloak zituzten, eta argi izpiek txorrota moduko irudi geometrikoak egiten zituzten, kanpoan auto baten motorra aditu nuelarik.
2012
‎Abdomeneko presioa handitzearen eta esofagoko esfinterra erlaxatzearen ondorioz gertatzen da hori. Hori tratatzeko, komeni da elikagai arinak eta maizago irenstea, lo egin baino lehentxeago jatea eta pixka bat etzatea. Botikak hartuz gero, antiazidoak erabili ohi dira, hala nola magnesio eta aluminio hidroxidoak, sukralfatoa eta almagatoa, baina ez da komeni luzaroan erabiltzea, ezta haurdunaldiko lehen hilabeteetan ere.
‎zakur bat etzanda dago bazter batean,
‎Bakarrik da jende gehiena besaulki ohe berezietan ondoan tente zut egoki diren ontzi eta hodiekin batzu buruko bereziekin bat etzanik hozgailu batekin ere bilorik ez galtzeko edo gutiago galtzeko
2013
‎Bilatu eta bilatu, segituan topatu zituen Tolomboneko orrialdeak. Poema bat zetzan bertan. –Lurrok?.
‎–Bai. Badakit arinkeria dirudiena, baina mekanismo horren azpian nolabaiteko trebetasun bat datza, edonork ez baitu lortzen norberaren bizipenak eta pertzepzioak identitate desberdinetan banatzea, identitate batetik bestera trasbaserik ia egin gabe.
‎Estimatuta dago, baina ez. Nahiago dut gelara igo eta pixka bat etzan, bazkaldu aurretik. Handituta ditut oinak dagoeneko?
‎Gu Etxanorantz abiatu eta laster, Maria andereñoa, A. Avelinoren arreba, sorora joan zen ganadu jateko bila eta oraindik bero zegoen gorpua aurkitu zuen han; bera A. Jose Agustinena zelakoan zegoen hasieran eta etxera itzultzean hala esan zien etxekoei, gorpu bat zetzala, ustez, A. Jose Agustinena, komentuko ortuko hormaren ondoan. Orduan haren ahizpa Leona esandako lekura joan zen eta A. Romanen gorpua ezagutu zuen.
‎Hori dela eta, pertsona bat etzanda edo jesarrita denbora luzean egon bada, odol kantitate handia pilatzen zaio hanketan, eta horrek oztopatuko du bihotzera odol bolumen normala bueltatzea. Horren ondorioz, bihotzetik gorputzera eta burmuinera ­­­, batez ere, ez da helduko behar den odol bolumena, eta pertsona zorabia liteke.
‎Oinetakoak zeuden han ere, hogeiren bat pare inguru. Bazterrean, hildako koiote bat zetzan.
‎Esan ziguten hauetatik urrutira gabe bazela beste nazio bat etzanda ez baina zutik egiten zuena lo, buruan kargaren bat hartuta. Nazio honi Tascaña Paycos Macha esaten zioten.
2014
‎Atea guztiz zabalduta, logela barnera begiratu du. Ohean gizon bat datza, gorpu. Harengana gerturatu da.
‎Lau argazki marko: hiru zutik eta bat etzanda. Nahita etzanarazia.
‎Noizbait ere zutitzen zen pixka bat ibiltzeko. Gurpilekiko ohe bat ezarri zutenean, bertan gizon eri bat etzanda (barrualdetik ekarritako agente elbarriren bat), gizalegezko sumindura agertu zuen. «Eriaren intziriek arreta galarazten didate, esan zuen?.
‎Ilunabarra abailduz sartu zen, eguzkia artean ezkutatu gabea zela. Ibaiak ur laua eta lasterra zekarren, baina hegietan gelditasun mutu bat zetzan. Zuhaitz bizidunak, landare igokariekin eta sastrakako zuhaixka bizidun bakoitzarekin estekatuak, harrien ordez alda zitezkeen, baita adaxkarik mendreena ere, hostorik ezdeusena ere.
‎Gizon bat zetzan etxolako zoruan. Odolak putzua osatzen zuen haren inguruan.
‎Beste hiru gizon zeuden han, antzeko arropekin, aurpegiak ere antzekoak: bat etzanda, beste biak jesarrita, paper bat irakurtzen bietako bat. Irene ikusi zuenean, berehala altxatu zen paperekin ari zena, salto batean.
2015
‎Hain urrutitik zehaztasun osoz ikusterik ez bazuen ere, erdiko nabearen teilatuan, bizkarraren eta mendira ematen zuen isurkiaren goiko tximiniaren artean, gizon bat zegoen. Gizon bat etzanda, tximiniaren kontra, eguzkiak jotzen zuen aldetik. Zangoak luze.
‎Bost axola aberrien mugak. . Gure hizkuntzan mitologia oso bat datza?, irakurri zion Wittgensteini. Berak mitologia oso bat errebindikatzen du.
‎Lehenik eta behin esango dut ezin dela ikastarora etorri berehala emaitzak iritsiko direlakoan. Berehalakotasuna aro honetako kontraesan handienetako bat da eta lantegia prozesu bat datza. Gure gorputzak izango dira tresna nagusia eta esnatu egin behar ditugu.
‎San Pedro bigarrena zan, ta pestara ginjoazen. Zakur bat etzanda zegoan sagar baten azpian, da mutil koxkorrak, gure anaya Miel Anton da, Konportakoa ta, arrika ekin zioten.
‎Ezer erantzun gabe doktorea harrera gelara pasatu zen, eta han ikusi zuen mutiko gazte sendo bat etzanda, eserleku kanpotik burua dilindan zuela. Leunki astinduz pixkanaka joan zen esnatzen.
‎Carenero aldean itsasertza marra luzea bada ere, Jururun berean, bokalea iragan eta, badia golko tipi baten gisa zabaltzen da, erdian hondartza xumea nabarmentzen delarik bere harea zuriarekin. Bertan, uvero zahar baten ondoan eta uretatik hurren, burdina herdoildu handi bat datza, motor bateko zatia dirudiena, menturaz kamioi edo autobus batekoa?
‎Eta ea ez diren bere garraixi txoroak nire gelatik entzuten, zeren pentsatzen ari bainintzen pixka bat etzatea eta lasaitasuna eta isiltasuna behar ditut.
2016
‎–Zer argibide kontrajarri? , galdetu eta entzuteko jarreran ipini da berriro, burua doi bat etzana, bere ilaje gorria eskuekin laztantzen berriz ere. Bere bi bularren dantza behintzat baretu zaio eta gaitz erdi, horrek arindu egin didala uste dut saihetseko ziztada.
2017
‎Gizonezkoak isilik, buru has; emakumeak buruzapiak bizkarrera eraitsirik, buruko ileak tiraka erauzten eta oihu arrailgarriak botatzen. Hondartzako hartxintxarretan gorpu puztu eta zurbil bat zetzan. Haren gainean makurtuta, Mavrandonis zaharra geldi geldi zegoen, behakoa gorpuan iltzatua, eskumako eskua makilaren gainean emana eta ezkerrekoa bere bizar arre kizkurrari lotua.
‎Elementu bateragileari uko eginda, jaka laranjak erantziak zituzten eta aldamenean hedatu, nahita edo nahi gabe zirkulu obalatu kasik perfektua eraturik harritzaren hasieran. Haien atzean, giza gorputz bat zetzan, ahoz beheiti, motxila oraindik bizkarrean lotua. Soinean jantzirik zuen mendizaleen ohiko haize kontrakoa, urdina.
‎Bestean, biktimaren bihotza erakusten zion jendetzari. Piramidearen eskaileretan beste biktima bat zetzan, bularra goitik behera zabalduta.
‎Neska bat zetzan ohean.
‎Eskuinetara zegoen atea parez pare zabaldu zuen. Neska bat zetzan kulerotan, ohean lo.
‎Oinez joan zen Pasteur plazara, Simonet plaza baratzean barna pasatuz. Poterna bortatik hurbiltzen zenean ikusi zuen gizon bat etzanik, espaloi erdian, bizkarra murruaren kontra bermatua. Leku horretan, frangotan, behardun batzuek lo egiten zuten, aterpean.
2018
‎Gau hartako hamaiketatik aurrera, argi horail izorranteak ziztada gurutzatuak emititzen zituen, begiak ixtean burmuin barruko pindarketa bilakatzen zirenak. Aldi berean, sentsazio bertigozkoa zen jakitea patioko karrerapean neska bat zetzala inexistentziaren zabalean eta bafle baten estuan. Eguna normal argitu zuen, ez zen ezuste larrigarririk sumatu, eta irrikaz geunden, kezkaz ere bai, Nezuren aurpegia ikusteko.
‎Erdi furgoneta tankerako volkswagen bat, atzealdean leku ugari duena. Pertsona bat etzanda sartzeko adina.
‎Haragi errearen usainak barnea nahastu zion Fabiani, eta, goragaleei nola edo hala eutsita, hildakoen atalak jasotzen hasi zen eta beste anbulantzia batera eramaten. Lokatz gorriaren gainean, zaldi bat zetzan, sabelean zeukan ebaki handi batetik erraiak guztiz aterata, hiltzeko zorian. Fabianek errebolberra atera zuen, eta danbor osoa hustu zion buruan, animaliaren nekeak arintze aldera.
‎Eskaileran gora egin zuen honek; haren atzetik, Fabian, ordurako odola jariatzeari utzita. Predikalekuaren erdian, gizon bat zetzan, arropa arruntez jantzia, lozorroan bezala. Neska belauniko jarri zitzaion albo batean, eta, toki gutxi zegoenez han, eskaileran geratu zen Fabian, Sophieren biz  kar gainetik begira.
‎Hasperena egin zuen ofizialak. Laster seigarren gorpu bat zetzan hormaren oinetan.
‎Gehien bat etzateko joera.
‎Pixka bat etzatera noa.
2019
‎Honelaxe kontatu zidaten. " Herria ipar aldetik hego aldera, gizon bat etzanda bailitzan eraikitzen da. Buruan, Duguna, Dogon herriko zaharrekin gizonak batzartzen diren tokia.
‎Belarra horixka dago, milaka zebra eta ñu jaten ari dira. Bufalo kafre talde bat etzanda, deskantsuan. Errinozeronte beltz bat bere umearekin bazkan; haren ondoan, txori txuri lirain bat belar izpi artean.
‎Denborak eta alkoholak higatu begitarteekiko mozkor erre pare bat zetzan kontuarrean. Basoetako hormatxoak klaskaz inarrosten zituzten, etsitu, apatiko, kalakari.
‎Aurrera nindoan. Zementu zaku pila baten ondoan zorigaiztoko gorpu bat zetzan, kuzkur samar. Bistakoa zen hilda zegoela.
2020
‎Ez zekien. Luc' en arnasa ez bere bizkarrean nabaitzeko, ohe ertzeraiño bereraiño joan zan igesi, atzean apo zikin bat etzanda balu bezelaxe: " ohe bakarra biontzako:
‎Jurdanek ez zekien estilo hark izen berezirik ote zeukan, baina etxe hartan sartzerakoan burura etorri zitzaion irudia Belle Epoqueko antzoki abandonatu eta sitsak jandako batena zen, goitik behera berriztatu zutena diskoteka vip bat bilakatzeko. Halleko zorua marmol ilunezkoa zen; erdian, azken minutuko diseinuko alfonbra sinatu bat zetzan bai, sinadura alfonbran bertan irakur zitekeen; honen gainean XVIII. mendekoa zirudien kaobazko hanka bakarreko mahaitzar bat zegoen, eta, honen gainean, hogei litroko beirazko lorontzi bat tropikoko lore freskoz betea. Hormak kolore liso apaletan margotuak zeuden, argi puntuak ezkutatuta zeuden eta argiztapena zeharkakoa zen, epela.
‎–Hi, hobe huke kasko bat jantziko bahu –esan zidan azkar, eta bitartean autotik irten zen, autotik irtenarazi ninduen, atzeko eserleku bat etzanda ipini zuen eta hantxe eserarazi ninduen atzera begira, eta uhalarekin loturik, gainera.
‎E... ese... te... hatxe... erre... Denborarekin, letrak amiñi bat etzan zaizkit, amiñi bat horizontaldu besterik ez.
‎Pasealekuko banku batean etxegabeko bat etzanda lotan alabeharrezko pausagune lokamuts den ibilbidean, laster udalzainek kasatua da: debekatua lo egitea gunepublikoetan, musikari errumaniar bi bihotz altxagarri diren doinuak dohainik zabaltzen agoran, inguruan jendea laket egonagatik ordena begiraleek isilarazi eta musika tresnak bahitu dizkiete, oroen plazaren jaia Burtsan kotizatzen da bahiturik datza udaletxeko sotoetan.
2021
‎Hazparnen preseski askok ez dute ere ahantzia larunbat arrats batez, ogi joite baten karietarat, sorginak agertu zirela. Xo, ez zen sorginik ikusi bainan zonbait orenez denek uste ukan zuten sorginak etxe batean izanak zirela, ogi joitea zen etxean preseski, hango zerrama, urde eta xerri ttipiak ere arrunt planta txarrean gertatu baitziren, zonbait hilak bezala, alde bat etzanik, nehorat ez mugitzen! Besteak alderantziz nihun ezin atxikiak!
‎Beti izututa eta ezkutatu beharrean bizi zirelarik, normala zen toki oso txikia aurkitzea, basoan oharkabean pasa zitekeena. Han zegoen, ordea, lurra zenbait tokitan harrotuta eta harri xumeak era berezi batean banatuta, herritik kanpoko edonorentzat harri askoren arteko beste batzuk baino izango ez zirenak, baina herriko jendearentzat era nahasezinean adieraziz euretako bat zetzala hor. Gehiago ere egongo ziren inguruan.
‎Berak erosi eta egin zituen bere gelako gortinak, gaza arrosa zurbil teatral batekoak argitasuna leuntzeko, kretona loretsuko mendel batekin. Satin izurdunez egindako koltxaren gainean, lau boudoir burko antolatu zituen nolanahi utzita baleude bezala, eta panpina frantses hanka luze bat etzan zuen haien kontra, ile motz horikoa eta oihalezko zigarro bat zeukana ezpain nagietatik zintzilik. Panpina hark bere espirituaren zabaltasuna erakusten zuela iruditzen zitzaion Maeri, bere tolerantzia erabat onesten ez zituen gauzekiko.
‎(Jauna, ene mutil bat etzanda dago ene etxean, elbarriturik.)
‎ehizara zihoazenean, ehizakia sarean noiz eroriko zain zeuden bitartean; edo gauean loezinaren asperdura gainditzeko. Iturriek oinez dabilen bitartean irakurtzen ari den emakume bat deskribatzen digute, bere zalgurdian doan bidaiari bat, bazkaltiar bat etzanda, edo galeria batean zutik dagoen nerabe bat, denak erne irakurtzen.
‎Gauean, etxera bueltan, banku batera sartu naiz kutxazainean dirua ateratzera. Ez naiz ohartzen barruan gizon bat etzanda dagoenik. Jiratzen naizenean ate parean dago hankak eta besoak zabalik.
2022
‎" Postureo", erregistro kolokialean garatu den hitza dugu. Berorren azpian aditz bat datza, hau ere berria: " posturear".
‎Hernanin Adarra mendian beti ikusi izan dut pertsona bat etzanda. 23 urterekin sei hilabetez joan nintzen Australiara, eta han ezagutu nuen beste hernaniar bat, eta bere etxe ondoan bazegoen mendi txiki bat:
‎Hartu eta eman etik dator harreman berba, eta, ezinbestean, adostasun moduren bat datza bi zatiki horien atzean. Izan ere, hala ez denetan, ebatsi eta derrigortu luke, ez da?
‎Errealitate hori salatzeko, protesta ekintza egin dute Mugak Zabalduz karabanak eta beste zenbait gizarte eragilek Iruñeko udaletxe plazan: panpin bat etzanda jarri dute plazako bankuetako batean, Nafarroako bandera batekin estali eta kartoi xaflatan idatzitako mezuak jarri dizkiote inguruan: «Hemen lo egin nahiko zenuke?», «100.000 euroko murrizketa aterpean» eta «zenbat balio du bandera batek?» irakur zitekeen.
‎Egutegi batean data guztiak ditut jasota. Hasieran pixkanaka goratzen hasteko esan zidaten, ia hilabete bat etzanda baineraman. Oheko goiko aldea pixka bat jaso, eta hasieran sorbaldan min handia nuen eta zorabiatzen nintzen.
‎Trobriand uharteetan Malinowskik egindako etnografian oinarrituta, ikerlariak Edipo konplexuaren unibertsaltasunaren inguruan piztutako debatea aipatu dut lehen. Margaret Mead ek 1930eko hamarkadan idatzitako Sex and Temperament in Three Primitive Societies [Sexua eta tenperamentua hiru gizarte primitibotan] lanak era boteretsuan erakutsi zuen maskulinitatearen eta feminitatearen esanahien aniztasun kulturala; nahiz Meadek ez zuen sekula erabat gainditu guztiaren azpian heterosexualitate natural bat zetzalako ustea49 1970eko hamarkadan, bigarren olatu feministak bide egin zion generoaren antropologiaren gaineko lan freskoari. Historian bezala, emakumeek egiten zituzten lan berri gehienak, eta emakumeen bizitzak dokumentatzen saiatzen ziren.
‎Garo metek mendi maldaren kontra sartutako txintxetak ziruditen, auskalo zeri eusten. Gandu pisu bat zetzan, itsaso zuria bailitzan, bailararen hondarrean altxatu ezinik, eta behi talde bat ikus zitekeen haren gainean igeri, hankarik gabe, gauza gizenek ur gainean ohi duten gisan, geldirik. Gauzak dekoraziorako jarrita zeudela ematen zuen.
‎Ez dut mossoek lehenago topatu ez duten deus ere ikusi ez topatu ere, baina gogoeta batek asaldatzen nau une oro, bitxia baita hagitz zeinen soraio agertzen diren gauzak giza gorabeheren aurrean. Gorputz bat datza errekan, eta deus gertatu ez balitz bezala bere emanean segitzen du urak, eta inolako grinarik agertu gabe daude hari begira zuhaitzak eta sasiak, eta beren bizitza miserableekin segitzen dute intsektuek, eta eguna argitzen du, egunero bezala, eta gaua iluntzen, gauero bezala, deus gertatu izan ez balitz bezala. Halakoa etxe barrenean hil dutenean bezala, eta etxeak, hildakoaren etxeak, berdin segitzen du, axolarik ez diola, gauzak beren lekuan...
‎Hiru metro aurrerago, animalia bat zetzan lurrean, ezin ederrago. Orkatz eme bat zen, ilajea leun leuna eta gorrixka, eta zangoak luzeak, eta muturra iluna eta begiak zabalik eta beltzak.
‎Burusietara iristen da; alboratu egiten ditu. Han eskeleto handi bat datza, eskeleto ñimiño bat paparrera itsatsirik duela.
‎Izugarrizko gerra gurdi grisek dardarazi zuten harrizko zorua. Ondoren kanoiak zetozen beren plataforma birakarietan, eta haietako bakoitzean soldadu bat etzanda, begiak ikuste puntuaren parean zituela. Hainbeste ziren, izan ere, ze eliz sabaian etengabeko burrunba bat entzun baitzen sermoiak iraun zuen denbora guztian.
‎Hurrena artilleria pasatu zen: hegazkin aurkako kanoiak zerura begira beren plataforma birakarietan eta haietako bakoitzean soldadu bat etzanda, begiak ikuste puntuaren parean zituela; tresna arin eta hilgarri haiek guztiak, maniobretarako hainbat bider pasatzen ikusiak zituzten, eta beldurrik gabe eta axolagabetasunez begiratzera ohitu ziren, baina gaur ezin begiratu zieten izularria sentitu gabe; ondoren, ogi beltz egin berriz zamaturiko kamioia zetorren, gero, Gurutze Gorriko ibilgailuak, oraindik hutsik, eta azkenik, segizioa... Gizonak kantatzen hasi ziren, abesti baxu eta geldi bat, gauaren sakontasunean barreiatzen zena.
2023
‎Horiekin batera, multzo bakoitzeko bigarren sailkatuek jokatu zuten finalaurrekoaren bikote irabazlea lehiatuko da finalean, Hodei Ezpeletak eta Jokin Urretabizkaia Basozabalek osatutakoa. 45 ontzako enbor bat kolpeka eta beste bat erlojupekoan; bat zutik; 65 ontzako bat abiadura proban; 45 ontzakoa zutik eta bat etzanda; eta, azken proba luzean, bina, 60 eta 65 ontzako enbor moztu dituzte aizkolari bikoteek finalean. Lan guztietan egindako markak batuta erabakiko da sailkapena.
‎–Haize, egon pixka bat etzanik, hobeki izanen zara, trenputxartu zara.
‎Kamera hura badaezpada jarria zuten, Internet konexio bidez irudiak beste nonbaitera igortzen dituena, zer gerta ere. Orreaga eta beste kide bat etzanda daude, eta bat batean ikusten da nola sartzen diren bi gizandi, burdin barrekin, batek nola hartu duen Orreagaren kidea gibeletik, eta bestea nola joan den Orreagarengana, begiak sutan. Orreaga borrokarako posturan jarri da, eta gizotsoari ez dio erraztu haren kontrola hartzea.
‎Eskolarako bidean dagoen kartel erraldoi batek atentzioa ematen dit: emakume bat etzanda ageri da, gizon baten burua magalean bermatua duela," Confidences, familiako astekaria". Amak dendan esan du holako iragarkiak eskandalua direla.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
ELKAR 37 (0,24)
Alberdania 12 (0,08)
Pamiela 11 (0,07)
Susa 7 (0,05)
Booktegi 6 (0,04)
UEU 4 (0,03)
Open Data Euskadi 4 (0,03)
Consumer 3 (0,02)
Berria 3 (0,02)
Maiatz liburuak 3 (0,02)
Argia 2 (0,01)
Guaixe 2 (0,01)
Jakin liburuak 2 (0,01)
LANEKI 1 (0,01)
Uztarria 1 (0,01)
Goenkale 1 (0,01)
Karmel aldizkaria 1 (0,01)
Maxixatzen 1 (0,01)
Labayru 1 (0,01)
Herria - Euskal astekaria 1 (0,01)
Euskaltzaindia - EITB 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia