Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 28

2015
‎ia inoiz ere ez dago ez lehortasunik, ezta gainerako guztietan noizbehinka izaten ziren barruko nahasmendurik ere, baizik eta arima ia beti baretasunean dago; ez dago deabruak mesede hain goren hau imita dezakeen beldurrik; sen batean dago, ordea, Jainkoa delako ziurtasunaz; izan ere, esanda dagoenez? ez zentzumenek ezta ahalmenek ere ez dute hemen zerikusirik, Haren Maiestatea agertu baitzitzaion arimari eta berarekin sarrarazi baitzuen, nire ustez, deabrua sartzen ausartuko ez den eta Jaunak utziko ez dion lekura; eta hemen arimari egiten dizkion mesede guztietatik bat ere ez da, esan dudanez, arimaren beraren laguntzaz egina, Jainkoari oso osoan bere burua emateaz jadanik egina duenaz izan ezik.
‎10 Irudimenak sortuak badira, seinale hauetako bat ere ez dago, ez ziurtasunik, ezta bakerik eta barruko gozotasunik ere; dena dela, gerta daiteke, eta ezagutzen ditut hori gertatu zaien pertsona batzuk, hau da, gelditasunezko otoitzean eta espirituzko ametsetan murgilduak egonik, batzuk beren gorpuzkeraz edo irudimenez oso ahulak direlako, edota ez dakit zergatik, bildutasun sakon honetan hain daude beren baitatik irtenak, non ez baitute sentitz... Eta gerta daiteke, gure Jaunari maitasunez gauza bat eskatzea, eta nahi dutena esaten dietela iruditzea, eta hau noizbehinka gertatzen da.
‎1 Orain gatozen irudizko ikuskarietara, haietan deabruak esandakoetan baino sarrera handiagoa duela esaten baitute, eta hala izan behar du; hala ere, gure Jaunarenak direnean, nolabait onuragarriagoak iruditzen zaizkit, gure izaerarekin hobeki uztartzen direlako; azken egoitzan Jaunak aditzera ematen dituenak bereiz utzita, hauen mailara bat ere ez baita iristen.
‎Eta laguntzen zigutenengan Jaunak hainbesteko garra jartzen zuelarik, bakoitzak bere gauza balitz bezala hartzen zuen, hartan beren bizia eta ohorea jokoan balituzte bezala, eta ez zihoakien gehiago Jauna zerbitzatzen zen gauza zela uste izatea baizik. Argi agertu zen Haren Maiestateak lagundu egiten ziola aipatu dudan maisuari, apaizari, asko laguntzen zidanetakoa zenari; hau Gotzainak bere aldetik jarri zuen eratu zen batzar nagusi batean, eta bera bakarrik zen gainerako guztien aurka eta azken batean baretu zituen baliabide batzuk proposatuz; hori nahiko izan zen gelditu zitezen, baina baliabide horietatik bat ere ez zen nahiko izan geroago fundazioa desegiteko lehiara, hartantxe bizia jarrita, esaten den bezala, itzul ez daitezen. Jainkoaren zerbitzari hau izan zen abituak eman eta Sakramentu guztiz Santua jarri zuena, eta jazarpen handiak jasan behar izan zituen.
‎Gogoan dut, idatzi ondoren hainbeste gauza txar ikusi nituenez gero eta onik ia bat ere ez, nahigabe eta neke min handi handiak jo ninduela. Baita pena hartzen nuen etxean Jesusen Lagundikoak bezalako jende hain santuarekin harremanetan ikusten nindutelako ere; izan ere, neure kaskarkeriaren beldur nintzen eta halakoa ez izatera behartuago nengoela iruditzen zitzaidan eta neure denbora pasetatik alde egitera, eta hau egin ezik, txarrago zela; eta honela, elizain eta atezainarekin itundu nintzen inori esan ez ziezaioten.
‎3 Ahalmenek Jainkoagan jarduteko dute soilik trebetasuna. Haietako bat ere ez dirudi mugitzen ausartzen denik ezta ezin ditugu mugiarazi ere, ahalegin handiz ez badugu nahi arreta galtzerik, eta orduan ere ez dut uste guztiz egin ahal izango denik. Hemen gauza asko esaten dira Jainkoaren gorazarrez, lotura gabe esandako gauzak, Jaunak berak lotzen ez baditu.
‎Ulertzen da bai ondasun bat gozatzen dela, ondasun guztiak batera biltzen dituena, baina ez da ulertzen ondasun hau. Zentzumen guztiak daude poz honek harturik eta haietako bat ere ez dago beste zerbaitetan aritzeko libre, ez kanpotik eta ez barrutik aritzeko. Lehenago baimena ematen zitzaien, esaten dudan moduan, sentitzen duten poz handiaren seinale batzuk emateko; hemen arimak gehiago gozatzen du, ez da konparatzerik ere, eta askoz ere gutxiago aditzera eman daiteke, gorputzean ez delako ahalmenik, eta arimak ere ez duelako poz hura adierazteko ahalmenik.
‎iraindua izatea, ni hobetua izan nendin. Ene Jainko, betetzea hitzeman nizun haietatik bat ere ez betetzea hitzeman nizula dirudi, une hartan nire asmoa hori ez bazen ere. Hala ere, nire egintzak ikusita, ez dakit zer asmo nuen, Zu nor zaren, ene Senarra, eta ni nor naizen nabariago izan dadin.
‎Goian esan dugunez, haren obra bat ere ez zen argitaratu bera bizi zela. Izan ere, aita Graciánek dio, Teresa hil eta laster, ez zela izan egundo ere haren asmoa ezta berea ere, liburu hauek inprimatu eta jende arruntagana eta edonoren eskuetara hel zitezen, idazkiak gure komentuetan eskuz esku ibil zitezela baizik.
‎Handia da Ordena honek dion zorra; horregatik, beraren fundazio hauek irakur ditzana behartua dago gure Jaunari gomendatzera, bizirik dela nahiz hilik dela, eta hala eskatzen diot karitatez. Herriak agertu zuen poza hain handia eta hain orokorra izan zen, non oso berezia izan baitzen, izan ere, pertsona bakar bat ere ez zen izan gaizki iruditu zitzaionik. Gotzainak nahi zuela jakiteak asko lagundu zuen, han oso maite dutelako.
‎11 Honekin bildu ziren gaizki esaka aritu zirenek jar zezaketen zailtasun guztiak, eta argi ikusi nuen zuzen zebiltzala. Ezinezkoa iruditzen zitzaidan hasitako egintzan aurrera joatea; izan ere, lehen, Jainkoagatik egiten nuenez gero, guztia iruditzen zitzaidan erraza, baina orain tentaldiak hainbesteraino estutzen zuen haren ahalmena, non haren mesede bat ere ez nuela jaso iruditzen baitzitzaidan; neure ezereztasuna eta ahalmen eskasa nituen soilik gogoan. Bada, hain gauza ezereza euskarritzat nuela, zer gertaera on itxaron nezakeen?
‎16 Hemen nengoela, ordurako fraideen monasterioen arduraz niharduen nik, eta bat ere ez nuenez gero, esan dudanez, ez nekien zer egin; eta honela, isil isilean, hango priorearekin hitz egitea erabaki nuen, zer aholku ematen zidan ikusteko, eta halaxe egin nuen.
‎Liburu batean irakurri nuen inperfekzioa dela irudi erakargarriak edukitzea, eta horrela gelan neukan bat ez edukitzea nahi nuen, eta hau irakurri aurretik ere pobretasuna paperezkoak izan ezik bat ere ez edukitzea zela uste nuen; eta gero honelako egun batean hau irakurritakoan, ez nuen nahi beste materialezkorik izaterik. Eta halakoren akordurik ez nuela, hau aditu nuen:
‎Nahiko urtu zitzaien poza mojei nire joateaz, bihotzez sentitu baitzuten, urte hartan elkarrekin izan eta elkarrekin igaro genituelako hainbeste neke; haietatik larrienak, esan dudanez? ez ditut hemen jartzen; izan ere, uste dut, Ávilako lehenengo fundazioa izan ezik, hemen igarotakoei hurrik ematerik ere ez baitago?, bat ere ez zait kosta honenbeste, neke horietatik gehienak barrukoak zirelako. Jainko Maiestateak nahi beza beti zerbitzatua izan dadila bertan, honekin guztia izango baita gutxi, nik itxaro dudanez.
‎8 Bada, ama priore honi gainerakoei gertaturikoa gertatu zitzaion: Ordenan sar zedin gogo biziak eman ziola, eta ahizpei esan zien, kontuan hartzeko asko zihoakiela, une hartan oso gutxi zeudelako edota ia bat ere ez hura bezalakorik, eta guztiek eska diezaiotela gure Jaunari ez uzteko joaten abitua hartu gabe.
‎32 San Matiasen bezperan hasita, orduan sartu baikinen ospitalean, san Joseren bezperara arte, aritu ginen ahalegintzen etxe batzuekin eta besteekin. Hainbeste akats ikusirik, saldu nahi zituzten haietako bat ere ez zen erostekoa. Jaun baten etxea aipatu zidaten; hau orain egun batzuez gero salgai zegoen, eta hainbat Ordena etxe bila aritu baziren ere, Jainkoak nahi izan zuen haiei gogoko ez izatea etxe hura; orain harriturik daude guztiak eta batzuk ondo damuturik ere bai.
‎begira dezala ongi eta berorren etxerako gehiago nahi dezala; gero berorren gorentasunak ikusten badu ez datorkiola ongi, damutuko zaiolako. Asko bizi diren etxea balitz, errazago eraman daiteke edozein akats; baina hain gutxi izanik, bidezkoa litzateke ongi hautatuak izatea, eta beti ikusi izan dut nik berori asmo horrekin, hainbesteraino, non alde guztietan aurkitzen baititut mojak, baina ez naiz ausartu haietako inor horra bidaltzen, hor nahi duten erakorik bat ere ez baitut aurkitu; eta horrela, nire iritziz, ez nuke hartuko bi horietako inor ere; izan ere, ez dut ikusten ez santutasunik, ez baliorik, ez zuhurtzia gehiegirik, ez talenturik haien ekarpenekin etxeak irabaz dezan. Izan ere, galtzeko bada, zertarako hartu nahi ditu berorren gorentasunak?
‎Baina honezkero, gure aitarekin aitortu denez gero, hildura handiagoaz izango da. Esan biezaio, ia aitortza orokorra egin nuela lehengo egun batean nire gutuna berorri helarazi zionarekin, eta gure aitarekin aitortzean izan nuen penaren hogeiko bat ere ez nuela izan. Begira zein tentaldi beltza den hau.
‎Nik diotsot, argi agertzen dela nire gutunean, zein on handia egiten duen berorren agurgarritasunak bisita egiten digunean, hori egia baita; gogoko duen edozertaz jardun dezake guri mesede egiteko, moja hauei hori eta gehiago zor baitie, malko ugari kostatzen zaielako. ...Nicolaok izan ezik; izan ere, gure konstituzioez edota guretzat agintzen denaz, ez dago kapituluan tratatu beharrik ezta ez dute haiek horretan sartu beharrik ere, aita frai Pedro Fernándezek ere (zeruan gerta bedi) berorrekin eta nirekin soilik tratatu baitzuen; eta hasieran jartzen ditudan zortzi gauza horiek garrantzi txikia dutela uste badu ere, jakin beza handia dutela, eta beraz, haietatik bat ere ez dezatela ken nahiko nuke, izan ere, mojei dagokien kontu honetan neure botoa izan dezaket, gauza asko ikusi baititut, huskeria zelakoan, hondamendia eragin dutenak.
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin. Hiru aldiz idatzi diot berorren gorentasunari Gizakundeko etxe honetan nagoenez gero, hau da, gutxi gorabehera, hiru aste bitartean; uste dut haietako bat ere ez dela berorren gorentasunaren eskuetara iritsi. Hemen berorren sufrimenduetatik parte handi bat dagokit niri, eta neure aldetik hemen ditudanak eta haiei sufrimendu hau gehituz gero, gure Jaunari gehiago eskatzeko ardurarik ez dut.
‎Serna datorrenean bisigurik balego, edota sardina fresko batzuk, eman biezazkio berorrek priore ordeari bidal diezazkigun, oso ongi bidali baititu. Toki hau ikaragarria da okelarik jaten ez dutenentzat, arrautza fresko bat ere ez baita izaten sekula. Hala ere, gaur pentsatzen egon naiz igarotako urte askoan ez dudala neure burua ikusi orain bezain ongi; barauak eta beste guztiak bezala gordetzen ditut, eta hori poz handia da niretzat.
‎4 Jakinaraz biezat zertan oinarritzen den birjina eta erditu den mojaren kontua, horrelako gauza bat zabaltzea zorakeria handi handitzat baitut. Baina bat ere ez da iristen lehengo egunean idatzi zidanaren parera. Uste al du Jainkoaren mesede txikia dela berorren aitatasunak gauza hauek daramatzan bezala eramatea?
‎Honetan ez naiz geldituko, nire asmoa otoitzari emanda gaudenontzat onuragarri izan daitekeenaz hitz egitea delako; dena dela, Jauna bihotz gartsuaz maite duenari gogoa berotzeko eta hura miresteko guztia da onuragarri. Haren Maiestateak ongi daki, hitz hauetako batzuen azalpenak entzun baditut ere eta nik neuk eskaturik eman badizkidate ere, gutxi dira, bat ere ez, gogoan ditudanak, oroimen oso eskasa dudalako; eta honela dut esan Jaunak irakasten didana baino besterik, eta neuri harira datozkidanak, eta printzipio honetaz sekula ez dut entzun gogoan dudanik ezer.
‎Kontzientzia azterketa eta otoitzaldi hau koruan izango dute guztiek bildurik. Eta ahizpa bat ere ez da irtengo korutik, baimenik gabe, behin ofizioak hasita daudenean.
‎Izan ere, egiaz, apaltasun handikoa da norbere burua errurik gabe kondenatua ikusi eta isilik egotea, eta erru guztiak kendu zizkigun Jaunaren antz antzera jokatzea da. Eta, honela, kontu handiz ibiltzeko eskatzen dizuet, horrek irabazi handiak dakartzalako berarekin batera; guk geure burua zuritzen saiatzeak, ordea, bat ere ez, egia ez esateak haserre edo eskandalua ekar dezakeen kasuren batzuetan izan ezik. Hau nik baino zuhurtzia handiagoa izan dezanak ulertuko du.
‎1 Oi, konturatuko bagina lekaimeok ahaideekiko harremanetatik datorkigun gaitzaz, bai ihes egingo genukeela haiengandik! Ez dakit nik zer pozbide izan daitekeen hau, Jainkoari dagokiona kontuan hartu gabe ere, hau da, geure barruko bake eta atsedenari begiratuz soilik, haien jostaldietatik gozatzea ez baitzaigu zilegi, eta bai haien neke eta atsekabeak sentitzea; hauetako bat ere ez da pasatuko biziki sentitu gabe, eta batzuetan haiek berek baino ere bizikiago sentitu gabe. Esaten ausartuko nintzateke, gorputzari emandako atsegin pixka bategatik, ongi ordaindu behar izaten duela arimak.
‎Eta, maitasunez hartu eta berarengan edukiko duen arima bat aurkitzearren, guztia eramaten eta eramango duenez gero, arima hori izan dadila zuena. Izan ere, halakorik bat ere ez balego, Aita Betikoak arrazoi osoz ukatuko lioke gurekin geratzeko baimena; baina bere adiskideen hain adiskidea eta bere zerbitzarien hain jauna izanik, bere Seme onaren borondatea badakienez gero, ez dio oztoporik jarri nahi hain obra bikain eta Aitari dion maitasuna hain ongi erakusten duen hartan.
‎3 Bada, Jauna, zein aita izan zitekeen, bere semea guri emanik, eta halako semea, eta gugandik halako tratua harturik, gure artean egunero sufritzen gera dadila onartuko zukeenik? . Egia esan, bat ere ez, Jauna, zurea izan ezik. Ongi dakizu Zuk zer eskatzen duzun.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia