Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 106

2004
‎Baina, niretzat, ez zen hori okerrena. Okerrena zen behi bakar bat ere ez zela ikusten, belazeak bakanduta zeudela zeharo. Gure garai bateko adiskideek galdua zuten bizia hortzaundi gose haien erruz.
2010
‎Xahoren Uscal Herrico gaseta ren bi ale (ikus 33) eta Biskailuzen Escualdun Gazeta-ren hiru alez landa, Goitinorena Euskarazko lehen aldizkari serioa izan zen, Herrian bertan oraindik bat ere ez zegoelarik.
‎Arazoa da entrekostako, txuletako ere erraten da, jende horrek ez duela intimitate izpirik euskal kulturarekin, hor daude lurra merkeago zelako, etxea ez dute pagatua oraino, planoan den piszinaren kulleratara batño ere lur ez dute oraino kendua, eta krisiarekin inkultu multxoetara lerratzeko lanjerrean dira. Ekoizpena errazturik ere, frantsestu edo ez, sartze bat ere ez da salduko.
‎Zoaz Racine ren antzerki baten ikustera frantsesa jakin gabe edo gaizki ulertuz. Hemen bizi diren horiek euskara hitz bat ere ez jakiteko eskubide osoa dute maila pertsonalean. Baina uste badute euskaraz diren gauzetan ere deus galdu gabe ulertuko dutela dena, bat laidoa da eta bigarrenik kolonialismo hutsa.
‎Honela erantzun zion Charles IXri: " Jauna, Berorren Maiestatearen agindua adierazi diet Baionako hiri on honetako biztanle fidel eta gerlagizonei; hiritar onak kausitu ditut, baina haien artean borrerorik bat ere ez; haien izenean, eta neurean, suplikatzen diogu Berorren Maiestateari ez ditzala enplega nahi ez gure besoak ez gure bizitzak halako gauzatan. Zeregin arriskutsuenetan ere prest gaude bestela gure odola azken tantara arte isurtzeko".
‎Trapu gizona! Aktxe bat ere ez duk nigandik izango!
‎Hussaimdarren artean Abu Bey ren familiari zor zitzaion begiruneagatik beste familietako buruek ez zuten erran egiatan uste zutena, mar mar isila besterik ez zuten egin. Eta Mahometek ea nork nahi zuen beraren partidakoa izan, ea egia hura lau haizeetara zabaltzera nork lagunduko zuen galde egin zuenean, bada, haietatik bat ere ez zitzaion alde ageri, arte luze batean ez zen hotsik entzun.
‎Besteak ez bezala, Mustafa ez zen leku hartara joaten amets gozorik xerkatzera, gutiziarik bat ere ez zuen aldetik. Aitzitik, ke beltzaren laguntzarekin bizialdiko doluak oro biltzen zituen bere gogoan, fortunak deparatu zizkion haietaz landa, bereziki berak bere buruari eragin zizkionak ere, zein baitziren dolurosenak:
‎" Urrun honetatik aldikal baizik ez zaizkizu nire berriak helduko, gaindi honetan ez baita posta militarra besterik. Hortaz badut arrangura, zeuk nire berrietatik kasik bat ere ez baitukezu, bai eta aldizbeste, neuk ere ez zurerik.
‎—Mulay El Drabanak, Abdulilah!* erran, eta eskua bihotzera eraman zuen. Instant hartantxe Zerhun en ondoko harana zedroz eta palmondo" ipotzez" jantzi zen, muinoetan errexin pinuak sortu ziren eta lur lauetan sikomoro eta tamarindoak, kardantxilo, erresinol eta zozoen ostatu; haran guztia belartza bilakatu zen, zeruko urdinean aztore eta gabiraiekin, gaueko itzalbeetan hontz eta mozoloekin; txakal eta putreetatik bat ere ez, baina zaldi saldoak palmondo artean alhan; muinetako pattarretan, ordea, ardi burubeltzak.
‎Arren, lurraldeak gutiturik, armada tipiturik, legar biltzeko eskualderik kasik bat ere ez, eta iparrean nola hegoaldean populuak errebelaturik: horra bada, sultanaren ordu hartako erresuma.
2011
‎Musika den oro oroitzapenari dagokio. Izen bakar bat ere ez geneukan sasoian, dena entzuna behar genuen.
‎Ez dakit ikusi ere zerbait ikusten zuen. Kontua da hantxe zegoela nire aurrean kieto, eta zentimetro bat ere ez zela higitzen.
‎Jada etxetik oso gertu geundenean, kilometro bat ere ez zen faltako, hara, gurpil bat zulatu zaigu! (atzeko eskuineko gurpilak putzzz!
‎Bertan dokumentazioko lekukotasun eta testigantzak biltzen dira lehenik, etxe izena bizirik dagoenean egungo ebakera ondoren, etxekoen izengoiti oikonimikoa (hau da, etxe izenean oinarritua) hirugarrenik, kokalekua laugarrenik, etimologia azalpena ondoren eta, azkenik, beharrezko iruditu zaigunean, oharrei eskainirikako atalñoa. Jakina, kasu guztietan ezin izan ditugu, oraingoz, puntu guztiak guk nahi genukeen bezala bete, edo dokumentazioko lekuko gutxi ditugulako —edo bat ere ez dugulako—, edo etxea non den edo oikonimoa nola ebakitzen den jakiterik izan ez dugulako, kanpotik ikusirik hau bitxi irudi badakioke ere norbaiti.
2012
‎Adibide bitxi gehiago: Michel Thalerrek Le train de nulle part liburua idatzi zuen; bere 233 orrietan aditz bakar bat ere ez dago! Doug Nuferrek Never again liburua idatzi zuen, eta bertan behin ere ez da hitz bat bitan errepikatzen!
‎Ariketa bitxi horren emaitzak gehitze bat erakutsi zuen kardio arnasketako modelo batzuen sinkronizazioan eta uste dute osasungarria izan daitekeela bihotz gaixoen epe luzeko prognosian. Askoz sinkronizazio txikiagoa lortu zuten bakarrik egindako arnasa ariketa kontrolatuetan eta ia bat ere ez, zero, normal, besterik gabe, egindako ohizko arnasketan. Notizia oso ona, dudarik gabe egia baldin badabihotz arazoak dituzten gaixoentzat, baina ez hain ona, apika, poesia idazten dutenentzat.
‎Gure autonomia honetan sofistikatuagoak eta politikoki askoz zuzenagoak omen gara. Izan ere," Arratsalde on" ziztrin bat ere ez zuten esan Baluarteko oholtzara igo zirenek, eta EAEn, hagitz postmodernoagoak garenez," tenemos afari con bertsolaris en el txoko" esaten dugu sikiera. Ez da batere berria Nafarroako gobernuak egiten duena euskara baztertzeko, edota zapaltzeko, ezta ere bertako euskaldunei jartzen zaien oztopo eta traba mordoa eguneroko bizitza euskaraz txukun aurrera eramateko.
‎Liburu zorrotza zen, oso landua, datu eta aipamen ugariz jositakoa. Esan daiteke ia gehigarri literario guztiek eta agian guztiekez zutela aintzat hartu liburu hura, ez ziotela kasu zipitzik egin, eta egunkari nagusietako gehigarrietan (ABC, El Mundo, El Pals) lerro bakar bat ere ez zutela erabili halako garrantzia zeukan liburua aipatzeko. Kritiko zorrotza eta askeak, inorengana makurtzen ez denak horrelako injustiziak jasan behar izaten ditu, nahitaez.
‎Erants lezake, euskalduna izan arren, mendi bakar bat ere ez duela inoiz hurbildik ikusi, Bilbo ingurukoak ez badira. Orobat erants ezen, Bilbotik itsasontzi batean ihes egin ondoan leku anitz ezagutu badu ere —Cap Breton, Paue, Tarbe, Tolosa— haietako bakar batean ere ez duela mendirik zapaldu.
‎Doi egunsentia argitu aitzin isildu ziren tiroak; Carlos Adalberto, zaldi gorpu baten gibelean gorderik zegoela, burua aterarik ohartu zen sarjentu bat eta lau soldadu baizik ez zituela berekin. Zaldi bizietatik bat ere ez.
‎Egia erratera, harekin heldu jendea ez zen maniguan larrua arriskatua zuten haietakoa, baina esku delikatuetako" tinta xurgalea", legeetan jakinduri eta kontabilitatean antzetsu. Segur, ministro guzietatik bat ere ez zen tren makina batean nehoiz izan!
‎Zuhaitz adarrei josirik ohi zeuden erlauntza guztietatik bat ere ez zegoen osorik. Haien inguruan, erlerik ez, baina liztor, korubio eta eulitzar golosak, puska haiek murtxa milika.
‎Eta uretara bidean ikusten duenean, bere artean egin du, ibileran duen xarmagatik eta aurpegiaren argiagatik, agerikoa dela emakume hori Eta, justu orduantxe, zerbitzariak ailegatu dira printzea dagoen tokira, eta iragarri diote uharteko aitoren semeek dirurik bat ere ez ematea erabaki dutela. Hori dela-eta, printzeak ontzia tresnatzeko agindu du, eta Mallorca aldera abiatu da, eta noizbehinka itsasoa begiztatzen du emakumea berriz ere ikusten ote duen Bartzelonako hitzordua baino lehen, ongi baino hobeki baitaki zer esan nahi duen horrek, zeren, emakumeari deus esan ez badio ere, aski daki Historiaz, eta ongi daki, beraz, Durazzoko itsas bazterrean hil zela On Luis, hots, Albania desatsegineko hiriburuan.
2013
‎Nire aita Uzcudunen etxetik kilometro gutxira jaioa zen, eta kontu asko esaten zituen hari buruz, bakar bat ere ez onik. Gaia asko interesatzen zitzaidan.
‎Harrigarria egin zitzaidan, Borders en The Misfits en argazki liburua ikusi eta gero, filmean parte hartutako artisten irudi bakar bat ere ez ikustea. Gogoratzen nuenez, argazki haietako bat oso aproposa izango zen pareta hartarako:
‎Jack Kerouac en On the Road, Allen Ginsberg-en Howl and Other Poems eta Lawrence Ferlinghetti ren azken liburua, Poetry as Insurgent Art. Irteeran, liburu dendaren zigilua jartzeko eskatu nion mostradoreko enplegatuari. Berak ile izpi bat ere ez buruan, betaurreko rokoko gorriztak, urrezko belarritakoa— ezpainik libratu gabe atera zituen tanpoia eta tinta.
‎Guk ez dugu hartuko txanpon edo sos bat bakarra ere diru horretatik. Ez dugu bat ere hartuko; bat ere ez! Uko osoa eta behin betikoa egiten diogu, eta hemen bertan gaude etxeko nagusi zaharrak eta gazteak.
2014
‎Neure lana errazteko, ardo zahagiari astindu bat ematen utzi nien, eta animatu ere egin nituen edan zezaten. Nik, ordea, baso erdi bat ere ez nuen probatu. Oso erne ibili beharra neukan emakume hura arriskutik libratu nahi banuen.
2015
‎Foru estandarteak edo bat ere ez
‎Bertara isuri zituen herria, hizkuntza, kultura, arraza eta aipatu kontzeptu horiek. Baina, lurralde horietako bat ere ez zen antolatu hizkuntza edo kultura irizpide zituztela; eta, aitzitik, handik jaio zen lurralde horien arteko batasun kontzientzia. Dakigunez, kontzientzia hori argiagoa izan da euskaraz:
‎Eramatea eta ekartzea pagatu behar izan nian, eta hara orain non dauden, hogeita hamar urte pasata. Dolar bat ere ez liketek egingo gaur egun, baina auskalo... beharbada noizbait. Larru kontuak, mutilak!"
‎Munduko berriak jakinda, gerta zitekeen gauzarik txarrena ez zen, hain zuzen, egunkari albiste batek irakaskuntzaren funtzionario gaixobera bati, arratseko poeta bati, buruan zenbait urtez zerabilen literatur egitasmo lausoaren ateak itxi izana. Buruan itxi, eta ez paperetan, zeren proiektu horretatik lerro bat ere ez nuen idatzia.
‎Hiriaren bi bertsio, bi bizimodu elkargaitzak. Auzoen arteko gatazkak etengabeak izan ziren; benetako gerraren bat ere ez zen falta izan. Navarreriako gerran, 1276an, Frantziako Filipe Ill.a erregeak San Cerningo burgutarrei laguntzeko bidali zuen tropa ugari bat; hamar mila zaldunez eta hogei mila oinezkoz osatua.
‎Gainera, lokartzen nintzen bakoitzean pelikula harekin amets egiten nuen; hala, berez bihurgune anitz zeukan argudio hari ametsetan ere hautazko aterabideak ematen nizkion. Edonola, film handi bat ere ez zirudien. Bazegoen neska bat, jonki zurbila eta beltzarana, hagitz erakargarria zena.
‎Haietako beste bat elkarrizketatzeko aukerarik ez nuke izanen, segurki. Baina bigarren elkarrizketa bat ere ez nukeen nire errelatoa idazteko. Jaso nitzakeen lekukotasunak, funtsean, berdintsu liratekeelako.
‎Konbate amaiera. Minutu bakar bat ere ez zen pasa. Euskaldunarentzat garaipena KO batez lehen asaltoan.
‎Gauzka horrela, esan daiteke Inframunduan sartzen diren guztiak birritan direla sailkatuak. Alde batetik, europarra, atzerritarra edo bietatik bat ere ez izatearen arabera, epaile bat edo bestea egokitu ohi zaie; bestetik, epaile bakoitzak erabaki ohi du, europarra edo atzerritarra izan, Inframunduko zein toki dagokion bakoitzari. Honek zera esan nahi du, europar ona eta atzerritar gaiztoa ez zirela baliokideak, ez beti bederen.
2016
‎Jakina une hartako lo faltak edo bere muskulu zein zentzumenen nagitasunak irudipen hari laguntzen ziotela, baina, guztiarekin, bere egoera fisikoak ez zuen den dena argitzen. Mundua, izan, gerezi haiek erakusten zuten bezalakoa zen, xehetasunez betea eta amaiezina, nahiz eta, normalean, errealitate horri buruz itsuak izan eta hura ikusteko aukera bakar bat ere ez bereganatu. Nondik, orduan, berari, hozkailua irekitzeaz batera, sortutako aukera hura?
‎Liburuaren azken edizioaren sarreran" Klasikoak" bildumaren 46 zenbakiaGotzon Garatek euskaraz eginiko lehenbiziko eleberri errealistatzat jo izan du Irazustarena, aurretik eginikoen artean bat ere ez bailegoke Joanixio ren ezaugarriak bete betean bere egiten dituenik: " Irazustak badaki Euskalerri Ameriketan gauzak ikusten eta ikusitakoa paperean jartzen", areago:
‎Ez duzu koinaturik izan nahi? Ez al zara ohartzen beste gizon baten arreba esposatzen baduzu eta zure arrebak beste gizon bat esposatzen badu bi koinatu izango dituzula eta aldiz zerorren arreba esposatzen baduzu bat ere ez. Norekin joango zera ehizan?
‎Ez duzu koinaturik izan nahi? Ez al zara ohartzen beste gizon baten arreba esposatzen baduzu eta zure arrebak beste gizon bat esposatzen badu bi koinatu izango dituzula eta aldiz zerorren arreba esposatzen baduzu bat ere ez. Norekin joango zera ehizan?
‎—Bai, baina orduan bat ere ez nuen ikusi. Ebak urruti behar zuen Adanen paradisutik.
2017
‎Ez lan eta ez jan, zergatik asko eraten dunak guchi edo bat ere ez lanik egiten du, eta lanik egiten ez dunak ez du jaten, besteren lan onkalda edo lapurretan bizi ez bada.
‎Pekinez kanpoko herri batean 20 urte bete berri han nengoen ni zirrara orgasmo batekin sorgin orratz baten zorionarekin buruan pentsamendu bat ere ez, eta han nengoen ni esnatzearen beldur bizitza den orgasmo honetatik.
‎Sardieraz fosilduta daude egitura horiek, eta horrek ageri agerian utzi du erromatarren aurreko izaera: eboluzio urria eta atzizki erromaniko gutxi edo bat ere ez. Kolonizazioek, espedizio militarrek edo bestelako hartu eman noizbehinkakoek ematen diote sinesgarritasunik hipotesi horri.
‎anadi, arreba, atta, andre, gizon. Baina pertsona izenik ia bat ere ez, zahar itxurakorik behintzat, antroponimoak ugari direnean euskal toponimian eta beste edozeinetan. Antzinako denboretan jabetasuna komunala zela adieraz lezake horrek, eta toponimian pertsona izenak ugaltzea geroztikoa dela, jabetza pribatua nagusitu zenekoa.
‎Harriturik ikusi ninduenez, jarraitu zuen. Nolatan da hori, mon general, bat ere ez duzu ikusten. Hortxe daude, nire atzetik lasterka datozen iheslari horiek guztiek ikusi dituzte eta.
‎Izan ere, eskutitz hartan aipatu zuen, Iruñekoaren ostean, beste matxinada batzuk ere gertatu zirela, hala nola Porlierena, Arizarena eta Renovalesena. Esan bezala, bere idazkietan Minak behin ere ez zuen Porlieren altxamenduarekiko loturarik aitortu, ez eta urrira arte berarekin bizi zen Gordon salatariak ere, nahiz eta honek Hamilton idazkariari Xabierren mugimendu guztien berri eman, baina hitz bat ere ez Porlieren altxamenduari buruz.
‎Hain da txikia posibilitate hau, non eguneroko bizitzan ezinezkotzat ematen den; garbiki esanik: zero posibilitate, deus ez, bat ere ez. Baina, kasu eman, astro esan dugu eta ez planeta bizidun edo bizigarria.
2018
‎Tarrakonenseko aristokraziaren gainean errepresioa jauzi ondoren, probintzia osoko apezpikutzek portamolde bereizgarri, ikusgarri eta kolektiboa erakutsi zuten hurrengo kontzilioetan: Xll.ean, 681ean, ordezkari bat ere ez zuten bidali Toledora. Hau sekula ez zen lehenago gertatu, eta berriro ere ez da inoiz gertatuko.
‎Badakigu jaiak eta ospatzen zirela gutxienez XII. mendetik, abere, tresneria eta ekoizkin feria bereziak eta ospakizun erlijioso batzuk aitzakia, zezenketaren bat barne. Konkista urte hauetan, ordea, ezta aipamen bat ere ez da ikusten eskuartean izan dudan bibliografian, jaiei eta ospakizunei buruz.
‎Historiaren hariak izenburuko lanean, paragrafo erranguratsu bat: " Aipaturiko alkate eta juratuek, erregidore eta unibertsitateak, horren hertsirik ikusten zutenez euren burua, defentsarako irtenbiderik gabe, bihotzeko min eta penaz, Aita Sainduak ama eliza sainduaren aurreko errebelde eta zismatikoei gaztigaturiko zigor eta errietak jasotzearen beldur, arrisku bizia ikusirik, erremedio bat ere ez begien aurrean, horrela bortxatuta, Iruñea hiria eman zioten duke jaunari". Konkistatzaileen aldetik ere, 1512an bertan eta gerra urteak iraun artean, eta gorago ikusi ditugun mesfidantza giroa eta maiz harturiko neurri bereziak jakinda, ez zitzaien interesatzen jaiek eta festek dakarten jendetzaren elkarretaratzerik.
‎barneko eta kanpoko erresistentzien ahultasuna; prestigiozko leinu baten boterea; eta lur kohesioa. Hiruetatik bakar bat ere ez zen bete betean eman Nafarroan. Barnean, Nafarroak banderizazio giro sakona jasan zuen, gutxienez XV. mendearen erdialdetik aurrera, ondorengotza egoera irregularrak eragindako koroa ahul baten aurrean.
‎Ez dakigu nolakoa zen Erdi Aroko hiria XI. mendearen azken hamarraldietan. Agiri gutxi dago halako garai goiztiarretan Iruñearen gainean argia egin dezaketenak, eta irudi bakar bat ere ez, baina, dakigunetik abiatuta, zenbait ezaugarri asma genitzake hala ere. Iruñea garrantzi estrategikoko kokagune batean altxatutako apezpiku hiri txikia zen.
‎Zubietan ez bezala, Donamartirin bozen% 45 lortzen duenak ez ditu izanen aulkien erdia baino pixka bat gutxiago: anitzez gutxiago izanen ditu edo bakar bat ere ez. Zergatik?
‎—Marta, hasieratik esan nizun, baina garbi geratu dadin: ni hona etortzeko erabakian eragina izan duzu, baina ez duzu erantzukizunik, bat ere ez.
‎Gaur denek goresten dute: sei mutikotik, bat ere ez zaio bide txarretik galdu. Aita ez dago erabat ados.
‎Martak ere plana du gauerako. Kontrako norabidean laugarren tranbia iragan denean, eta berarenean bat ere ez, oinez hasi da soinera erantsita daraman koskorrarekin.
‎—Ni gaizki sentitzen naiz erru sentimendurik bat ere ez dudalako esan zuen Martak. Ardo gehiago isuri zuen Añesen edalontzian, eta balkoi bazterrean utzi zuen botila.
‎Auzune horiek guztiak patroi komun baten arabera eraiki ziren, hots, hasierako urteetan etxe sail mortuak ziren, inolako garraiobide publikorik eta zerbitzurik gabeak. Hasierako urteetan okindegi ziztrin bat ere ez zuten auzune horiek, okindegi kafetegiak Iruñean horren ohikoak diren arren.
‎Bazka bukatzen ote? Eta makila on bat ere ez baitun. Ze astakeria!
‎ongi mintzo zirenak, konprenitzen zutenak edota atzendurik. 1929 urtean 53 haur euskaldun herrian, hogei urte geroago bat ere ez. Belaunaldi eskas bat ordezkapenerako.
2019
‎On egin zigun gure aurrean erakusten zenuen soseguak. Beti izan zait onuragarri zure izaera orekatua; zalantza imintzio bat ere ez hartzen zenuen erabakietan. Distantziaren beldurra baretzen zidan munduan ibiltzeko erakusten zenuen abileziak.
‎Egunak joan zaizkit deitu, ez deitu, goiz xamar ez ote den beldur. Esaldiak bururatzen zaizkit, hamaika mila bai, bat ere ez baliagarria. Nola usainduko du Marcelen etxeak?
‎36), eta ez datoz egoera hori beste modu batera banatu/ kudeatu behar dela aldarrikatzera. Denborazkotasun eta bizimolde komunistak — molde ekonomiko bakar bat ere ez, eta estatuaren bidez araututako ekonomia post neoliberal demokratikoago eta desoreka gutxiagoz banatutakorik ere ez—, dira eraiki (berez ezin izan dira inoiz eraiki) ekonomia politikoaren esparruan; iraultza, Komuna, komunismoa, ekonomiaren aurkako borrokan iritsiko dira, haren destituzioa (Tari, 2017; Batzorde Ikusezina, 2017), probintzia bihurtzea (Chakrabarty, 2000) lortzen denean... 49) moteltzen denean—.
‎Ezta buru erraldoirik ere? Arrano itzel edota sugetzarrik bat ere ez. Ez al zenuen ikusmen teleskopikorik izan?
‎Denek aurresan zuten hura gertatzear zegoela, eta batzuek zehaztu omen zuten eguna, eta lekua. Orain bakar bat ere ez zegoen arazo politikoetan aditua izango ez zenik. Esaten zituzten azalpen haiek guztiak entzunda gogora etorri zitzaidan Amsterdamen Kasper abokatuaren lagun batek behin erakutsi zidan esaera turkiarra:
‎—Elizarik bat ere ez esan zidan. Hiletarik edo ehorzketarik bat ere ez.
‎—Elizarik bat ere ez esan zidan. Hiletarik edo ehorzketarik bat ere ez. Erraustuko nauzue, eta gero nire hondarrak itsasora botako dituzue, horixe nahi dut.
‎Han, hoteleko ohean etzanda, iluntasun osoan, begiak itxita saiatzen nintzen txangoan etorritako gizonezko guztien aurpegiak ikusten, gogora nitzakeen aurpegiak noski, eta haietatik bakar bat ere ez zitzaidan erakargarria suertatu. Eta ez bada gizonezkoa?, itaundu nion bat batean ene buruari aintzat hartuz posibilitate hura, hots, emakume bat izatea nire logelaraino barruratu nahian hurbildu zen pertsona.
‎Zergatik ez? Jarraian txangora etorri ziren emakume guztien aurpegiak errepasatzeari ekin nion, gogoratzen nituenak noski, eta haietatik bakar bat ere ez zitzaidan erakargarri iruditu.
‎Egunkaritan bildutako berrehun mila pezeta haiek hurrengo gauean azaldu ziren Club Cantabricoko esekileku batean, hantxe utzi baitzituen mexikarrak kapela eta kapusaia. Pezeta bakar bat ere ez zen falta.
‎Bi hildako eta zenbait zauritu, azken egun hauetako balantze tragikoa". Ikusten duzuenez, poliziak aste horretan zazpi pertsona erail zituela ezta aipatu ere, hitz puta bakar bat ere ez horri buruz. Soilik bi aipatzen ditu, baina zehaztu gabe nork erail zituen, badirudi ortzitik ovni bat jaitsi zela eta bi gorpu laga zituela kalean, eta segidan berriro ere laino artean desagertu.
‎Alde horretatik, ez zegoen arazorik. Kontua zen jakinarazi zidatela logela guztiak jada hartuta zeudela, okupatuta, momentuz bakar bat ere ez zela libre geratzen. Eta gainera, gertatzen zen logela bakoitzak ohe bakar bat zuela, handia, bikote batentzako tamainakoa, baina bat bakarra.
‎Ezagunak dira Europako mendebaldera etorri ziren herri desberdinak eta, guti goiti beheiti, noiz izan zen haien etorrera. Baina, euskaldunen etorreraz hitz bat ere ez, hori ez dago oroimen historikoan.
‎Eskema honetan lehenengo begiradan nabarmentzen dena hauxe da: 2 pertsona singularrean hiru izenordain agertzen diren bitartean, 3 pertsonan, bat ere ez dago, ez singularrean, ez pluralean.
‎Ondo dago obeditzea ortografia gaietan, baina protestantismo apur bat ere ez legoke gaizki, erbeste neologismoa h gabe idaztearen kontra, esate baterako.
2020
‎Zorionez, ez zen errima kontuetan sartzera ausartu. " Hamaika bukaera irudi nitzake nire bizitzarentzat,/ bat ere ez zugandik urrun." Errazak, gogatu nuen gau hartan lerro haiek irakurtzean, baina eraginkorrak, orain, gogora ditzakedan gutxiak errepikatzen ditudalarik. Bitartean gertatutakoak bestelako esanahia erantsi die lerro xaloei.
‎Eztandaren gunea, etakideek furgoneta jarria zuten lekua, atzeko ate haren ondoan zegoen. Ez zen geratzen mota hauts bat ere ez atetik ez erabiltzen ohi genuen harrizko eserlekutik. Horma erdi erori bakarra; gainerakoa zulo erraldoi bat zen.
2021
‎Lanean ari zelarik bulegoan beste apaiz batekin, magnesiozkoa zirudien argi sastada itsugarri batek urratu zuen Hiroshimako zeruaren urdina; berehala zutitu, eta leihora kirikatu zen: orduantxe iritsi zitzaion bonba atomikoaren expantsio uhinaren indar oro suntsitzailea, orro gor atergabe gisara, lur zolaren kontra xaflatuta utzi zuena Ezin du ulertu nola zitekeen, baina lurretik jaiki zenean egiaztatu zuen zauritu bakar bat ere ez zegoela eraikin hartako hogeita hamabost jesuita gazteen artean!
‎Gogoan dut kromo album asko hasi izana, bakar bat ere ez bukatzeko.
‎Gogoan dut lankide batek, idazle ezagun saritu askoa bera, mahai gainean ahaztuta utzi zuela memoria bat, dokumentuz betea. Zin degit dokumentu horietako bakar bat ere ez dudala sekula erabili. Oraindik.
‎Eta, horiekin batera, dogmatismo ideologikoan oinarritutako eskola totalitarioa!". Izan ere, Sanchez Tortosaren kezka nagusia ez da aipatutako bat ere ez, Espainia apurtzen ari direla baizik, ume eta nerabeengan espainiarra ez den sinbologia eta mitologia inprimatzen ari baitira eskolen bitartez nazionalismo sezesionistak. Bestela esanda, hiritarrei ez zaie uzten espainiar zintzoak izaten.
‎Beste bat erosiko dut, hura bezain ona". Gerlari homeriko bakar bat ere ez zen ausartuko horrelako zerbait aitortzera, eta ez zukeen horretarako behar adinako umorerik izanen. Baina Arkilokori dibertigarria zitzaion antiheroi gisa agertzea eta konbentzioak barregarri uztea lotsagabeki.
‎Alfabetoa testuak ordenatzeko eta artxibatzeko erabiltzeko ideia, egia esan, Alexandriako jakintsuen ekarpen handia izan zen. Gure eguneroko bizitzan, hain gauza arrunt, argi eta baliagarritzat hartu dugu ezen asmakizun bat ere ez baitzaigu iruditzen. Eta, hala ere, euritakoa, zapaten lokarriak edo liburuen bizkarra bezala, norbaitek bilaketa luze baten ondoren inspirazio une batean asmatu zuen tresna bat da.
‎K.a. 1500 eta K.a. 300 urteen artean, 55 liburutegi izan ziren Ekialde Hurbileko zenbait hiritan, gutxiengo batentzat, eta bakar bat ere ez Europan. Espainian, 2014ko datuen arabera, biztanleen% 97k gutxienez liburutegi publiko bat du bizi den tokian —guztira 4.649 liburutegi daude herrialde osoan— Zifra hauek berebiziko aldaketa baten eta ugalketa sekulako baten historia kontatzen dute.
‎Heretikotzat eta arriskutsutzat jotzen ziren lan batzuek iraun dute kanonean, hala nola, Lukrezioren De rerum naturak, Rabelaisen Gargantua eta Pantagruelek, edo Saderen narrazioek. Naziek ez zuten lortu munduak sinestea juduek idatzitako obra bakar bat ere ez zela baliotsua.
‎Irakasle berriek filosofoak izan behar omen zuten —hau da, bera— Legeak izeneko solasaldian, gazteei poetak ikas ditzatela proposatzea" arrisku handia" dela dio, eta, horren ordez, umiltasunaren bertutearen ariketa harrigarri batean, bere lanak iradokitzen ditu ikasgelan azaltzeko testu gisa: " Guk sortuak diren pentsamendu hauei begiratu orokorra ematean, atseginezko zirrara handia sentitu dut; izan ere, poemetan irakurri ahal izan ditudan arrazoibide ugarien artetik bakar bat ere ez zait iruditu haiek baino zentzudunagoa eta komenigarriagoa gazteei irakurrarazteko. Ez dut hau baino eredu hoberik legegileari eta hezitzaileari aurkezteko, eta maisuek haurrei diskurtso hauek irakastea izanen litzateke hoberena, bai eta haiekin loturiko beste batzuk edo haien antzekoak ere".
‎Indarrez etsaiaren haragian lantzak eta ezpatak hondoratzen zituzten, gorputzak mutilatzen, hilotzak zapaltzen, herio garrasiak aditzen, lurrez eta erraiez zikintzen ziren. Eskilok, bere epitafioan, bere guduak aipatu zituen, eta hitz bakar bat ere ez, ordea, bere literatur lan itzelaz. Harroago zegoen bere Grezia txikia persiar inbaditzaile boteretsuen kontra defendatu izanaz bere bertsoez baino.
‎Nigromantzia, pornografia, biraoak, esoterismoa, meza beltzak? Ez, huskeria horietako bakar bat ere ez. Gilen Baskervillekoak puzzlearen piezak elkartzen dituenean, harriturik jabetzen gara —Jainko maitea! —, zer eta Aristotelesen saiakera bat dela.
‎Liburu denda goiztiar haiek, batez ere, enkargu bidezko kopiak egiteko lantegiak ziren. Denda horietara gehienbat jende xumea joaten zen, lan hori eskatzeko esklabo ziztrin bat ere ez zuen jendaila. Jatorrizko bat besapean zutela ailegatzen ziren, eta eskuz idatzitako kopia kopuru jakin bat eskatzen zuten, luxu handikoak edo gutxikoak, norberaren ahalbide ekonomikoen arabera.
‎Inor gutxi sar zitekeen gotorleku debekatu zabal hartan, Estrabonek lanez gainezkako mikrokosmos bat ikusi zuen. Han barna begirada ernez ibili ondoren, Museoaren eta Alexandroren mausoleoaren deskripzio bat idatzi zuen, baina hitz bakar bat ere ez Liburutegiari buruz.
2022
‎• ozpin zuria: azukre kanaberaren alkoholaren hartziduraz ekoitzia, azido azetiko hutsa kasik; denetan biziena baina sukaldaritzan gutxi erabilia, zahartu gabea eta barrikan goxatu gabea delako; beraz, hartzidura alkoholikoaren ondoriozko gai lurrintsuetatik bakar bat ere ez du;
‎elikagaien interakzioak aprobetxatzeko, • barau egitea: gutxi gutxi edo bat ere ez jatea, • begetarianoa: landarezkoa euskarri duena, • disoziatua:
‎Horrek gehiago erosten eta irakurtzen bultzatzen gintuen. Susmoa dut, eta gorago aipatutako datuek baiesten dute susmoa, orain ere, orduan bezala etxe batzuetan hainbat liburu direla, eta beste batzuetan oso gutxi, edo bat ere ez, ozta ozta ikastetxean irakurtzeko agintzen direnak. Baina, hala ere ez nago oso ados gazteek eta nerabeek egun lehenago baino askoz gutxiago irakurtzen dutela, edo ez dutela irakurtzen esaten dutenekin.
‎Maggiek 56 urte ditu eta hortz bakar bat ere ez zaborra ondo birziklatzen ez dutenak zigortzen ditu Eskoziatik bere hozkailurako iman bat ekartzeko eskatzen dit
2023
‎Baina dena ez da adeitasuna haritz, pago, hagin eta gaztainondoen lurretan. Zuhaitz horien ustiapenak lurrean oso errotuta dagoen jendearen paisaia uzten digu, langilea, inguratzen duen edertasuna miresteko une bat ere ez dutena.
‎Soltxaga hezur eta mami da enpresarekin, eta enpresak zaindu egiten du. Aspaldi ez dute lanean ikusi, aspaldi ez dute eskuak zikintzen ikusi, koipe orban bakar bat ere ez. Noiz jarriko zuen buzoa azken aldia?
‎Prentsan, hilketa kontu garbitze bati egotzi zioten, hipotesi guztiak zabalik egon arren, baita ETAk poliziaren txibatoen aurkako kanpainakoa ere. Beltzaranari buruz, berriz, lerro bakar bat ere ez inon. Guanaka omen da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia