Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 101

2001
‎Urrezko belarritakoek adatsaren kixkurrekin bat egiten zuten eta ilargi erdi itxurako lepoko bat bularren arteko erretenean murgildurik, arnasarekin bat jostari mugitzen zitzaion. Louisek ez zuen hitz erditxo bat ere esan otordu guztian, eta behin eta berriz oinaze imintzioak egiten zituen. Zuri zuria zegoen eta izerdi tantak emaro irristatzen zitzaizkion bekokitik behera.
‎Bere aulkiaren hankari ostikoz jo, lurrera eraitsi, eta botila pusketa lepoaren kontra indarrez ezarri nion. Stevek ez zuen hitz erditxo bat ere esan, baina arnasa nabarmenkiro larritu zitzaion. Odol xirripa mehe bat hasi zitzaion kristala zegoen tokitik behera jarioan.
2003
‎Ezagutzen ditudan pertsona guztiak hiltzen ari dira. Eta apur bat geroago beste gauza bat ere esan du. Bizirik dagoena, hiltzen ari delako dago bizirik.
2004
‎Beste gauza bat ere esan nahi dizuet, jaun andreok.
‎Oso ondo dantzatzen duzu salsa, esan diozu belarrira, eta gerturatzean lepo inguruko izerdia nabaritu diozu. Kuban txikitatik ikasten dutela erantzun dizu, ez daukala meritu handirik, baina aurretik gezur bat ere esan dizu: zuk ere oso ondo egiten duzula dantzan.
2005
‎Eta horrekin esan nahi du Carmenek ondo egiten duela tertulia, asko hitz egiten duelako eta ez daukalako presarik. Baina beste gauza bat ere esan nahi du horrekin izeko Martinak. Horrekin esan nahi duena da apur bat kantsagarria dela Carmen andrea, oso berandura arte geratzen delako beti josteko gelan.
‎Eta beste gauza bat ere esan zidan Iñesek matxinsaltoei buruz. Esan zidan belarriak hanketan dauzkatela matxinsaltoek.
‎Nik etxean ez nuen hitz erdi bat ere esaten; dena irentsi, eta ahal nuen moduan eusten nion egoerari; hori bai, behin ere negarrik egin gabe; eta nire jarrera hura, hain zuzen, erronkatzat hartzen zuen Juliok. Egunean egunean gehixeago estutzen ninduen, soka bat tenkatuz bezala, ea noiz eteten zen, nire harrotasunaren azken gotorlekua suntsitu nahirik, hala erabat azpiraturik uzteko.
2006
‎Eta orain beste gauza bat ere esan behar dut, iritzi bat jaurti. Gerora, laster, ezarriko ziren hierarkiak gutxietsi gabe, iruditzen zait euskal kantu berriaren hasieran eragina, arrakasta eta garrantzia izan zuten hiru abeslariak hauek izan zirela:
‎Beste gauza bat ere badiote egunkariek: gaur egun Fernando Panaman bizidela eta hango espainiar enbaxadako segurtasun burua dela.
2007
‎Duela hilabete, karrera garrantzitsuak irabazten zituenean, dena zen laudorioa eta goraipamena. Orain, aldiz, inork ez du Ibonen aldeko hitz bakar bat ere esaten. Ez al da kontraesana?
2008
‎Petiri Santz ekarri nahi ote duk, bada, etxera apopilo? Beste gauza bat ere esango diat, gainera, lehengoan esan ez niana, eta, begiak Nazarioren begietan josita, jarraitu zuen?: Hik badakik Dobainen fabrika handi bat eraiki zutela orain dela urte gutxi batzuk, ezta?
‎309/ 00:00:00: 00/ GULCAN} Bai. Gauza onak esaten dizkidanean pozarren jartzen naiz.Baina inoiz gauza txarren bat ere esan izan dit, eta hori ezda atsegina.{ App: 310/ 00:00:00: 00/ MICHAEL PALIN} Orain azpikoz gora jarri.
‎Petiri Santz ekarri nahi ote duk, bada, etxera apopilo? Beste gauza bat ere esango diat, gainera, lehengoan esan ez niana –eta, begiak Nazarioren begietan josita, jarraitu zuen–: Hik badakik Dobainen fabrika handi bat eraiki zutela orain dela urte gutxi batzuk, ezta?
2009
‎Barre mutuak dira hasieran, harik eta Deirdre zarataka hasi den arte. Eusteko barre zaila da Rachelek eragin diena; Fresleven ez da esaldi oso bat ere esateko kapaz. Grabagailua amatatu du halako batean.
‎Phineasek esan du gauzaren bat ere esaten duela Freslevenek hala ere. Mundu guztiak dakien arren, garbi esaten du, esan du Phineasek, Mitrofanek eta Dorcasek hil zutela Tadeuz (nola hil zuten ere bai).
‎KANDIDO. Zaude... Beste gauza bat ere esan nahi dizut. Badakit Germanekin alde egitekotan egon zinela.
‎Neure guardasolaren azpian egin genuen geltokitik etxerainoko bidea. Ez zuk ez nik ez genuen berba bat ere esan. Euripean eta erdi ilunpetan zeharkatu genituen Beheko Plaza eta etxerainoko kaleak.
‎Horrekin batera beste kontu bat ere esan behar da, halere. Oker ibiliko ginateke uste izango bagenu duela hiruzpalau hamarkada arte euskara zela etxetik euskal hiztun ziren guztiek, euren artean, jolas giroan eta auzo bizitzan erabiltzen zuten hizkuntza bakarra edo nagusia.
2010
‎Aurre egin nahi izan nion,, baina? bat ere esan nion(. Baina alferrik zabiltza itzalari ihes egin nahian, atzetik jarraituko baitzaizu, esan nahi izan nion), baina hasi ez beste moztu zidan:
‎‘Haur hori nire lotsa da, eta ez dut nire lotsa ez niri eta ez etxeko inori esaterik nahi’ esan zidan. Aurre egin nahi izan nion, ‘baina’ bat ere esan nion (‘Baina alferrik zabiltza itzalari ihes egin nahian, atzetik jarraituko baitzaizu’ esan nahi izan nion), baina hasi ez beste moztu zidan: ‘Inori ez!
‎Hain zuzen ere, Susaren hirugarren zenbakia Zeruko Argiaren formatu eta paper mota berarekin agertu zen. Beste gauza bat ere esan zidan egun hartan, Koldo Izagirrek bere telefonoa niri emateko eskatu ziola eta dei niezaiola mesedez. Dirudienez laket izan zuen nik Zeruko Argian idatzitako artikulu bat eta ezagutu nahi ninduen.
‎Sei xanpain botila zeuden barruan, frantsesak, oso dotoreak. " Beste gauza bat ere esan dit —Adelak burura eraman zuen eskua, kontzentratu nahian bezala— Ostiralean etorriko dela zure bila. Inaugurazio festaren entsaioa omen dago hotelean.
2011
‎Esan nahi du bera haurrari euskaraz ari zaiola eta gainerakoak gaztelaniaz ari direla. Beste kontu bat ere esan digu: " Gurasoek sumatzen dutenean bereak ez diren haurrak euskaraz ari direla euskaraz egiten diete, baina beste kontu bat da gurasoak elkartzen garenean zein hizkuntzatan egiten dugun".
‎–Eta beste gauzatxo bat ere esaten du, pater, zer pentsatua ematen duena. Dio, eta idatzita dago:
‎Trunksek beste gauza bat ere esan zuen.
‎MANEX ez da gai hitz bakar bat ere esateko.
‎KARLOS: Beste gauza bat ere esango dizut; uste dut ez dela ona zuk hainbeste denbora pasatzea Jokinekin. Eta Xanetentzat ere ezta eragin ona.
‎Aurkariak osagarri dira, eta ez diote elkarri uko egiten. Hutsik dagoena zuloa dauka barruan, eta beterik badago, fardela baina, nolanahi ere, gauzak guztiak, baita kaka plasta bat ere esaten du Zhuang maisuak (dao) berak bizi du, eta presentzia horri M (de) on, onura esaten zaio.
‎– Ez, ez deitu. Beste gauza bat ere esan nahi nian, Lazkano... Badakik asko maite haudala, ezta?
‎– Eta beste gauza bat ere esan nahi diat: Bodegó amb sabata vella ezagutzen duk?
2012
‎ez dut sobera barrerik egin inoiz. Beste gauza bat ere esango dut garbi: barre egitea ez dut indarguneen artean, eta akatsa akaso nirea da, ez dut ukatuko.
‎ez nauzula salduko. Oraindik ez dut ikusi, baina ziur nago, aspaldi maite izan nuen emakume bat ezagutu dut zure potret horretan... etzaiozula niri buruz hitz bakar bat ere esan; galdetzen badizu, gaizki esan nitaz.
‎Eta euskara? Bi hilabete luze euskarazko hitz bakar bat ere esan gabe. Euskarazko lerro bat irakurri gabe.
‎Aldiz, ihesaldi ospetsuaren kontua ekarri dit berriro mintzagai, nola izan zen kontatzeko eskatu dit hamaikagarrenez. Besteetan baino zakarrago, duela ia hiru hamarkadako kontu horretaz aritze hutsak kartzelaren sentsore eta alarmak aktibatuko dituen beldur banintz bezala alboratu dut gaia, hamaikatxotan esana diodala horri buruz ez diodala inoiz inori hitz bakar bat ere esango.
2013
‎Arratsalde hartan Ibairen etxe azpitik pasatu nintzenean, atariko atea irekita zegoela ikusi nuenean, barrura bultzatu ninduen indar batek. Ez nion hitz bakar bat ere esaten utzi. Nik egin nuen guztia:
‎Darcy jaunak Hertfordshiren izan ohi zuen itxura berbera zeukan, eta bere ohiko berba gutxiaz esan zizkion komenentziazko eder hitzak Collins andereari; eta, Charlotteren lagunarengana zituen sentimenduak zituelarik ere, sosegu itxura osoaz zuzendu zitzaion. Elizabethek erreberentzia bat besterik ez zion egin, berba bat ere esan gabe.
‎St. Jamesen izana bazen ere, Sir William hain zegoen txundituta inguruan zeukan handigoiaz, non ozta ozta izan zuen nahikoa adore erreberentzia handi bat egin eta berba bat ere esan gabe bere lekuan esertzeko; eta haren alaba, beldurrak ia ia senetik aterata, aulkiaren ertzean eseri zen, zein aurpegi jarri ere jakin gabe. Elizabethek egoerari aurre egiteko gai ikusi zuen bere burua, eta bere aitzineko hiru damak lasaitasunez aztertu ahal izan zituen.
‎Elizabeth prest zegoen hitz egiteko horretarako haria sortzen zen bakoitzean, baina Charlotteren eta De Bourgh andereñoaren artean zegoen jesarrita: lehenengoa Lady Catherineri entzuten zegoen arduratuta, eta bigarrenak, berriz, ez zion bazkari osoan berba bat ere esan. Jenkinson anderea honako zereginotan zegoen lanpetuta nagusiki:
‎Elizabethek laster ikusi zuen Bingley andereñoa begira begira zeukala, eta ezin zuela berba bat ere esan, Darcy andereñoari batez ere, bestearen arreta bildu barik. Horretaz jabetzeak, berez, ez zion Georgianarekin hitz egitea galarazi izango, baina bata eta bestea urrunegi zeuden elkarrengandik eroso mintzatzeko; dena dela, ez zitzaion damutu asko hitz egiterik ez izatea.
‎Halako gaitzespenak hain izaten dira akuilu ona norberaren argientzat, hain aukera ederra eman ohi dizute ateraldietarako. Bat gelditu barik egon daiteke gaizki esaka pertsona baten gainean, gauza justu bat ere esan gabe; baina bat ezin daiteke beti ibili gizon baten lepotik barreka, noiz edo behin ateraldi on batekin estropezu egin barik.
‎Times ean eta Courier ean azaldu zen, badakit nik; baina ez zuten behar bezala jarri. Bakarrik zioen «Orain berri, George Wickham j. Lydia Bennet andereñoarekin», baina neskaren aitaz silaba bat ere esan barik, edo non bizi zen, edo zer edo zer. Nire neba Gardinerrek idatzi zuen, eta miraz nago zelan moldatu ote zen halako gauza traketsa egiteko.
2014
‎763 Egia osoa badiozu, gezurraren zatitxo bat ere esango duzu.
‎Bale… herri arraun zalea dela… eta Kontxako bandera pila irabazi dituela…Bai, hori esango dute (edo duzue) askok aurren aurreneko gauza; hori hola da.Baina, segidan, ekitaldi honetan bildu garen gehienok behintzat, beste kontu bat ere esango dugu: Orio oso herri euskalduna dela.Herri txiki euskaldun bat…Izan ere, hizkuntzarena oso kontu garrantzizkoa da oriotarron nortasun kolektiboa definitzeko orduan.
‎Gau horretan ez zuten ohean hitz bakar bat ere esan, nekatuegi, hurrengo egunetan ere ez, bidaiako oheetan bai ordea, Berlinen, ohe alemaniarretan, izarak Alemaniakoak, ura ere bai. Berlinetik itzuli eta zortzi egunera, soldadu estatubatuarrek Abu Ghraiben egindako torturen berri eman zuen lehenengo aldiz telebista saio batek.
2015
‎–Ez da komeni ahanzterik horrekin zer gertatuko litzatekeen: hainbat eta hainbat eskribau, kopista, notari, abokatu, eragile, idazkari, mandazain, zaltzain, bankari, lupar, hitz zantarrago bat ere esatear egon naiz, baina beldur naiz zuen belarrietarako gogorregia ez den izango. Hau da, gizaki mordo ikaragarri bat, Erromako Aulki Gorenarentzat zama handia dena (barka nazazue erratu egin naiz-eta, fama handia esan nahi nuelako), gosez hiltzera beharturik egongo litzatekeela, hain zuzen ere?.
‎Lana baizik ez duk egiten laborategi ero honetan. Beste gauza bat ere esango diat: sukaldeko arasaren azpian, jaso ezak beheko ohola eta ikusiko duk nire afizioetako bat.
‎Inork ez du aitzakiarik, izan daitekeenik kaskarrena bada ere, horrela jokatzen baitu nirekin, halako egoerara ekarriz. Kontuan izan, esaten dudan hau ez dela lipar bat ere esan litekeenarekin konparatuz; ikuste era hau eta Jainkoak arimari egiten dion mesedea aditzera emateko beharrezkoa dena bakarrik dago esana; baina ezin esan dezaket Jaunak bere sekretu eta handitasunak aditzera ematen dituenean sentitzen dena, hemen atsegintzat hartzen direnen hain gainetik den atsegina, non arrazoiz gorrotarazten baitizkio bizitzako atseginak, guztiak batera simaurra beste... Higuingarri da konparatzeko hona ekartzea ere, amaierarik gabe haietaz gozatzeko izan arren, eta Jaunak ematen dituen beste horietakoa guretzat prest duen ibai handi joritik tantatxo bat besterik izan ez arren.
‎Esan ez bazuen ere, ulertu nuen berak laguntzen zidala Jainkoaren aurrean. Beste gauza bat ere esan zidan, zertan idatzi ez dena. Ni oso pozik geratu nintzen eta lan egiteko gogoaz.
‎8 Jakin beza hor beldur arraro bat ere badiotela ama prioreari eta prelatuei ezertxo ere ez esateko ohitura. Mojen zerbitzuan ari diren ikasleen kontu hori begiratu beharrekoa da.
‎[6]. Besteren bat ere esan nahi dizuet: Jaunak dagoeneko eman digula uste badugu, jakin dezagula ongi hartua dela eta berriro ere ken diezagukeela, egiaz, askotan gertatzen denez, eta Jainkoaren probidentzia zuhurraz gertatu ere.
‎Ez nintzen lehenago konturatu, bale? ezin dutela esaldi bat ere esan, bale, hitz hori gehitu gabe.
‎Eta beste gauza azkar bat ere esan behar dugu.
2016
‎Bidaia osoa hitz bakar bat ere esan gabe joan gara. Ni muturtuta, eta bera goiko errotari bira eta bira dabilenaren aurpegi urdinduarekin.
2017
‎Gainera, bigarren mezu bat ere esan nahiko nuke. Alegia, oso garrantzitsua dela emaile izatea.
‎Zer trabailu da etsaiari barkatzea? Ez bat ere dio san Krisostomok (20 hom., Mateo 6), zeren ez da hartarako itsasorik iragan behar, ez bidean ibili, ez mendian gora igan, ez dirurik gastatu, ez gorputzik higatu eta ez beste lanik hartu; nahia behar da eta ez besterik.
‎«Porrot mingarrienetan ere ez nuke elastikoa aldatuko aurkariarekin titulu bat ospatzeko. Nire etxea da Athletic, eta nire familia klubeko kide guztiak».Irune Muruari, berriz, emozioak gainezka egin zion, eta ez zen gai izan hitz bakar bat ere esateko. Hunkituta, eta negarrari eutsi ezinik eman zuen agerraldi osoa.
‎Barre egin diok, baita neronek ere, eta harek ikusi egin gaitik, gaixoak! Eta hire partitzeko manera hori, hitz eder bat ere esan gabe, mila urteko atsoa balitz bezala... Itsusia!
‎Nire erretolika entzuten egon ziren bi morroiak arreta handiz, poema on bat errezitatzen ari banintzaie bezala, bietako bat aspertzen hasi zen arte. Edalontzia lagunari eman zion, paparretik heldu zidan hitz bakar bat ere esan gabe, eta lurretik zentimetro batzuk altxatu ondoren ukabilkada arin bi eman zizkidan, crochet ikasi bi, posible da morroia profesionala izatea ere. Bi kolpeak eman ondoren, esku bakarrarekin harturik, eraman ninduen airean eta hormaren kontra utzi ninduen.
‎Gogo beteko definiziorik ez dugu idoroko, ez behintzat aho batez onartzeko modukorik. Identitatearen inguruko diskurtsoetan dagoen nahaste borrastea ikusita, batek esango luke ez dagoela gogorik gauzak argitzeko318 Are gehiago, alergia moduko bat ere badiogu identitatearen auziari319.
‎Kostata, banan banan konbentzitu zituen bizilagunak. Kontsumoa murriztuko zela, segurtasuna hobetuko zutela, gutxiago izorratuko zela, azkarragoa izango zela, eta zergatik ez, gezurren bat ere esanez, lortu zuen tortura hari azkenik, amaiera data ipintzea. Hurrengo astean bertan hasiko ziren lanean igogailua desegiteko.
2018
‎Eta horrexegatik aritzen naiz jo eta su propaganda egiten. Jendea nirekin ados egon edo ez egon (bai baitakit gela honetan ez dela izango arima bakar bat ere esaten dudan guztian ados dagoenik), gutxienik pentsatzera bultzatzen ditut. Gutxienik gogorarazten diet zer eginbehar dituzten.
‎–Beste gauza bat ere esan nahi dizut. Mundu honetan, pertsona bakoitza da bat eta bakarra.
‎Bazen elezahar bat ere zioena, Rouenen bisitan izan zen batean, leihoak eta errezelak itxita zeramatzan zalgurdi batetik gona zimurtuta eta ilea trakets eta banatuta, mantelina eta guzti emazte bat irteten ikusi eta Lady Libertyren aurpegia osa  tzeko Bartholdik haren hazpegi lizunen gomuta abiapuntutzat hartu zuela. Baina ezin halakorik inolaz ere egiaztatu:
‎Etxe batean sartzen dira, berea izango da. Bide osoan ez diote elkarri hitz bakar bat ere esan. " Tea edo kafesnea?
‎Ez zidan hitz bakar bat ere esan espero ez nuenik, eta hitz guztiak txondorreko kearekin batera nahasi ziren zeruranzko bidean.
‎Behin baino gehiagotan baliatu nintzen Mariderrez taldeko matxinoei mezuak pasatzeko, eta hala ezagutu zuen gero Briskotek. Buhameak atera zuen katedraleko inguruetatik, eta harrezkero eskerrik onena eta leialtasun erabatekoa gorde zizkion Mariderrek buhameari, eta gu ez ginen sekula hitz bakar bat ere esatera ausartu neskaren iraganaz. Lehendabiziko aldiz hautsiko nuen arau isila.
2019
‎Meritua norberarena da, norberak sartu ditu orduak eta norberak eduki du egun ona edo kontzentrazio egokia, horren dudarik ez dago. Beste gauza bat ere esan nahi dut: elkarrizketetan esaten dugu txapela dela norbere ibilbide osoaren emaitza, saria, bada ez, zeren txapela arratsalde batean irabazten da, edo galtzen da.
‎Badakizu nola lehengoan salbatu zuten. Eta nahi baduzu beste gauza bat ere esango dizut.
‎Ez zen giro. Sid esnatu zen, begiratu zion Tomi, baina ez zion hitz erdi bat ere esan. Basati baten begirapen gaizkoa zerion Tomi.
‎Baina ondo maneiatzeko tiratzaileak atzamar luze eta indartsuak izatea komeni dela. Beste gauzatxo bat ere badio, eta uste dut garrantzitsua dela: zera, katuak ez diola uzten tiratzaileari oso punteria fina izaten; duen itxuragatik izango da.
‎Sistema oso berezia duelako oso azkar muntatu daitekeela, eta esku batekin soilik gainera, baina ondo maneiatzeko tiratzaileak atzamar luze eta indartsuak izatea komeni dela. Beste gauzatxo bat ere badio, eta uste dut garrantzitsua dela: zera, katuak ez diola uzten tiratzaileari oso punteria fina izaten; duen itxuragatik izango da.
‎Amak ni kontsolatu nahiean," baina laztana, joko bat baino ez da; zure aitak baino hamaika bider gehiago irabazten duten 11 gizon baloi baten atzetik". Nik ezin nuen ezta hitz bat ere esan, poetak esan bezala: " handia da ene mina, esan nahi eta ezina", bestela amari esango nion (hitz egiteko ahalmenaz gain, urteen poderioz hartzen den dialektika apurra bezain hanpatua 12 urte inguruko mutiko batek eduki izan balu):
‎Raimundo Silva orain mintzatu behar duela konturatu da, are eta gehiago lehoia ez dagoelako aurrez aurre, alde batera joan da pixka bat, azkazal zatitu batez hazka egiten dio adatsari, agian azkenik ez da zirku honetan kristaurik hilko, Tarzan agertu den seinalerik ez dagoen arren. ...e, hori uste dut behintzat, zergatik idatzi nuen atzematea, Uste dut orain ez didazula esango ez dakizula zergatik, ironizatu zuen zuzendari literarioak, kasuaren zuzendaritza berriro bere gain hartuz, Bada, halaxe da, ez dakit zergatik idatzi nuen, Ederki gaude, orduan, oker bat egin duzu, nahita, egileari zein argitaletxeari kalte morala eta materiala eragin dizkiezu, ez duzu barkamen hitz bakar bat ere esan, eta orain munduko errugabetasun itxurarik handienarekin nahi duzu sinets dezagun indar ezezagun batek, mundu honetakoa ez den izpiritu batek gidatu zuela zure eskua hipnosiak jota zeunden tenorean. Zuzendari literarioak irribarre egiten zuen, harro erakutsitako etorreraz, baina irribarrea ironiazko espresio itogarri bihurtu nahi zuela.
‎Manuel nekatuegi eta beldurtuegi dago hitz bakar bat ere esateko. Oinetako lehengo hanturari, bidearen gogorrak eragindako ezin konta ahala baba ere gehitu behar zaizkio orain, zein baino zein mingarriago, azken kilometroetan zehar benetako oinazekari bilakatutakoak.
‎–Nire buruari agindu nioan kontu honetaz ez niala hitz bakar bat ere esango, baina, tamalez, gertaerek gainditu egin gaitiztek.
‎Heroi bat, Pauline, egiazko heroia. Berari buruz inork ez din hitz erditxo bat ere esango inoiz, gizon ospetsuen zerrendetan sekula ez dun bere izenik irakurriko. Zenbat eta zenbat artista hilezkor bihurtu zaizkigun denboretan zehar!
‎Arrebak imajinatu baino askozaz azkarragoa izan da dena, inongo zeremoniarik gabekoa. Inork ez du hitz bakar bat ere esan, ez borreroak, ez urkatuek, ez agintariek... Ez diote jendeari abisurik eman nahi, urkatuekin nahikoa dela iruditzen zaie.
‎Egun osoan ez du hitz bakar bat ere esan.
2020
‎Denak aho batez, hunkiturik, ospatu zuten Maryren itzulera eta berak, istant batez, begiak malkotzen sentitu zituen. Besarkada itzuli zion Jamesi besaburuak ondo estutuz, eta biratu eta denei begira, besoa luzatu zuen, eskerrik asko esanez behin, eskerrik asko, bigarrenez, eskerrik asko, hirugarrenez ere bai, eta azkeneko bat ere esan zuen, aurrekoak baino are ozenago, inguruko bozkario demasekoaren gaindi nabarmendu zena: eskerrik asko.
‎Hori esanik, Prokhor Savitx xelebrea berriro murgildu zen bere paperetan eta ez zuen beste hitz bakar bat ere esan.
‎[MU] Saiatuko naiz, Xabier, baina ni neu haren deabru handienetakoa bihurtu naiz. Ezin zaio hitz bat ere esan, haren proposamenei men egiteko ez bada. Eta hori ezin, jakina.
2021
‎bigarrenak, bereiz idatzia denak, inor esan nahi du," bat bakarrik ere", betiere ezezko perpausetan: Ez da bat ere etorri; Ez zaukaat zentaborik bat ere (Lopez de Arana); Ez diot hitz bat ere esango (O. Arana); Borges ez da pertsona bat, ez eta pertsonaia bat ere (Juan Garzia); Horixe da dena, eta ez da gertaera bat ere (M. Etxebarria) eta abar.
‎Kabroi halakoa, ez dit esan bakartzeko hitz bat ere esan. Kolpeak ez dit batere axola, ustekabeko hutsa izan da, gainera zaharra naiz baina oraindik sasoian nago.
‎" Nire uniformearen zarpailak urratuta eta kolorea galduta egonagatik, ezagutu egin zuten hartatik geratzen zena, eta hitz egiteko moduko distantzia batera hurbiltzen utzi zidaten; eta orduan itxaron egin behar izan nuen, zeren kanoizulo batetik poz eta harridura oihuak egiten zituen ahots batek ez baitzidan uzten hitz bat ere esaten. Nire aspaldiko adiskide Pajol maiorraren ahotsa zen.
‎–Hemen da –esan zuen gizonak. Emakumeak isilpean ohartarazteko bulkada sentitu zuen, baina ezin izan zuen hitz bat ere esan. Ez zaitez joan eta Kontuz berarekin zebilzkion buruan, baina bizkor igaro zen unea.
‎Begiek kliska egin zioten Deniseri; eskua ezpainetako barrarantz luzatu eta ezpainak margotu zituen, pentsatu barik; adatsak orrazten hasi zen Hélène, ezinegonaz; ez zirudien hitz bat ere esan ahal zenik, hitz egite soilak iraina osatuko zukeen; baina isiltasuna itogarriago egiten zen segundoero. Bat batean, izuak menderatu zuen Hélène.
‎guk luzaroan pentsatu genuen heldu bihurtzera deliberatzen zenean sendatuko zitzaiola tristura hori, ustean baikeunden harenak gaztetxo baten tristura ematen zuela, oinak oraindik lurrean ez dituen eta ametsen mundu idor eta bakartian mugitzen den mutikoaren malenkonia lizuna eta galdua. Aldian aldian, gauez, gurera etortzen zen; zurbil esertzen zen, bufanda lepoan, eta ilea kiribiltzen edo paperezko orri bat zimurtzen zuen; ez zuen, gau osoan, hitz bakar bat ere esaten, ez zion gure galderetako bati ere erantzuten. Azkenean, ezustean, berokia hartu eta hanka egiten zuen.
‎Alfabetoaren hedapen motela gertatu zen mendeetan, greziarrek poemak kantatzen jarraitu zuten, baina ez, ordurako, modu berean. Ahots batzuek ausardia izan zuten antzinako testu bakar bat ere esatera ausartu ez zena esateko. Zoritxarrez, bertso haien puska ttikiak besterik ez zaigu gelditzen.
‎Yukongo kanpamentuetatik edo Mississippi ibaiko bazterretatik edo Ifeko gotorlekutik, Benbow almirantearen ostatutik, Arimen menditik, Misioen oihanetik, Maracaiboko aintziratik, Odesako errege Benia Kirken auzotik, Ventimigliatik, Nevski perspektibatik, Barataria uhartetik, Shelobek Mordorreko mugan duen zulotik, Baskervilletarren etxandi ondoko mortutik, Nizhni Novgorodetik, Nizhni Novgorodetik, Iras y No Volveras gaztelutik, Sherwood basotik, Ingolstadteko anatomia laborategi parte txarrekotik, Ombrosako Cosimo baroiaren arboladitik, baobaben planetatik, Yvonne de Galaisen etxe misteriotsutik, Faginen gordelekutik, Itakako uhartetik. Eta nik liburua orri markatzekoak seinalatutako tokitik irekita ere, ez zuen ezertarako balio izanen, armiarma hankaz betetako lerroak baizik ez nituen ikusiko eta haiek ez zidaten hitz ziztrin bakar bat ere esanen. Amaren ahotsa gabe, magia ez zen egia bihurtuko.
‎Jokaldia, honela edo hala egosi delarik ere, ordago bat da ETArentzat. Marcos mespretxatzen badu, ez da izango planeta osoan —planeta osoan—, bere alde hitz erditxo bat ere esateko prest egongo denik. ETAk eta ezker abertzaleak hartzen duen jarreratik ikusten dugu, beraz, irtenbidea interesatzen zaien edo Euskal Herria Numantzia berri bihurtzea baizik ez". 4
2022
‎Analistak, gobernuz kanpoko erakundeak eta Munduko Bankuaren gisako erakunde multilateralak ohartzen ari dira zenbait tokitan Afrikako herrialde askok, esaterako, erreskatea dutela. Eta, horrekin batera, beste gauza bat ere badiote: erreskaterako baliabideak, Nazioarteko Diru Funtsa eta halakoak, ez daudela behar bezala prestatuta egungo jokalekurako.
‎Ikusleak zerraldoaren segurtasunaz larritu ziren. Ez zen hitz bakar bat ere esateko gai izan.
‎Odola, ordea, gogotik ari zen erortzen artean. Galdera asko zituen Erkuden izenez aurkeztu berri zitzaion neskari egiteko, baina arnasestuek ez zioten hitz bakar bat ere esatea ahalbidetzen. " Uste dut korrika egin nuen azken aldia autobusaren atzetik izan zela, hamalau urte nituen, eta galdu egin nuen".
‎Soldadu etsaiak behin ere ez zirudien bakarrik zegoenik –gizaki bat beste gizaki baten aurrez aurre– konpainian baizik, milaka mamuz, desagertuz, hildakoz osaturiko armada batek inguratua. Ez zen hitz egiten gizon batekin, jendetza ikusezin batekin egiten zen; horregatik, ez zen esaldi bakar bat ere esaten beste gabe, ez eta entzun ere; hitz egiterakoan beti edukitzen zen sentsazio hori: ez zinela mintzo zeure izenean, beste milaka aho muturen izenean baizik.
‎Eguneroko behar oinarriz  koenak asetzeko –eta, ados, tarteka libururen bat erosteko– nahikoa badut, aurrera. Zentzu horretan inbidia pixka bat ere badiot Martin Amisen Money eleberriko protagonistari, Jon Neroni: adikzioak ugari ditu, edana, tabakoa, janari azkarra, pornografia; baina, batez ere, dirua da bere droga nagusia.
2023
‎Orduak ematen zituzten pentsamendu bakar bat ere esan gabe. Ez zuten lorategiari buruz ezer aipatzen.
‎Igande arratsaldea zen; mahats parra konpontzen nenbilen. Aitxe etxera bueltatu zen eta, berba bat ere esan gabe, Apala uztartu, eta joan egin zen atzera.
‎Bled en gelditu zen, guardia postuaren parean, poliziaren komandantziako sarreraren aurrean: ...zaion adierazten gelditzeko eta bidetik irteteko; orgatik arin arin jaitsi zen eta berehala hurbildu zitzaion guardia bat, nora eta norengana zihoan galdezka; irmo erantzun zion komandantea zain zeukala, zaldiaren bridak eskaini zizkion, eta organ zeraman oloa zaldiari emateko agindu zion; gero, sarrerarantz jo zuen bere takoi altuekin, bitxi harro haiekin apainduta, hirugarren guardiari hitz erdi bat ere esan gabe haren paretik igarotzen ahaleginduz, baina guardiak bidea moztu zion zorrotz esanez warum eta wohin. Rozinak burgoi adierazi zion aurrekoei esandako gauza bera; komandantea zain zeukala bota zionean, erreak leun ahoskatu zituen; egiazta zezala, sinesten ez bazion.
‎Luisen ondoan eseri eta ardoak bukatu dituzte, elkarri hitz erdi bat ere esan gabe. Gaur ez da hitz egiteko eguna, ardoaz eta isiltasunaz goxatzekoa baizik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia