Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 262

2000
‎Merezita ere bagenuen, alajainkoa! Deabru txiki horiekin batera hamar bat egun bizi ondoren, dudarik ez zen aitzakiarik txikiena perfektua zela zintzurrak bustitzeko.
‎Zeren halaxe ere mintzatu baitzen Bernat Etxepare bere gartzelaldiaz: ene untsa eginak ere orai oro gaitz dira, eta zeren halakoa baitzen Ocomotoko presondegia, oihanaren erdian Cumanátik lauzpabortz bat egunetarat zegoena, nondik ezin bainuen deus onik iguriki...!
‎" akats tipografiko" bat zela medio, ez zen argitaratu segidaz ohartarazteko zeinurik. Gainera, hik uste duk halako hilketa bat egunetik gauera inprobisatzen ahal dela. Redio, Eduardo, ez zakiat zer den, lan sobera, hire emaztearekikoak —hotzikara batek inarrosi ninduen.
2001
‎Ez zekiat eskutitz hau iritsiko zaian, ze bazekiat, hire arrebak helbidea ematean propio esplikatu didalako, San Cristobal de las Casasen pasa behar dituzuen lehendabiziko bost bat egun horien ondoren Chiapaseko oihanean gordetako herrixka koxkor batera zoaztela, eta hara ez dela posta zerbitzua ailegatuko. Beraiek ere nahiko lan izango dute hara heltzen, esan zidak hire arreba Ainarak muturra okertuz.
‎kaleko giroa eta aroztegiko ate ondotik pasatzen ziren lagunek zerbait esatea eta barre egitea. Eta anaiarekin, Angelekin, diskutitzea eta, astebururako txalupa egin zutenean bezala, elkarrekin haserretzea eta ez niretzat ez zuretzat, eta erdi bana egitea, zerra hartuz eta ris ras ris ras txalupa erditik ebaki eta handik pare bat egunera adiskidetzea, lagunei kontatzea eta barre egitea eta, Angel, noiz hasiko gara txalupa berria egiten. " Haizea dabilenean baino ez dut nik tailerra ixten".
‎‘Hamar egun barru ferryan Bilbotik Southamptonera joango zara, eta berak han itxarongo zaitu, hogeiren bat egun berarekin pasa ditzazun.’
2002
‎Umeak egin baino sei bat egun lehenago handitu egiten zaizkie titiak eta iraina eraitsi lezakete. " Iraina" entzunda, laidoz edo hitz gogorrez ari garela pentsa lezake askok.
‎–Ni ere erretzailea naiz. Pakete bat egunean. Baina anbulatorioan ez dut erretzen, gaizki iruditzen zaidalako.
‎–Zalantza ikaragarri hori etorri zitzaidan orain dela hiru lau bat egun, baina orduan ere ez nintzen galdetzera ausartu...
2003
‎Eta Malanda pentsioa ere ez zen gauza bera. Malanda pentsioa edredoi beltz bat zen gauez eta banana bat edo meloi bat egun argiz. Esan nahi da leku argia zela pentsioa egun argiz.
‎Agurraren oharra ere prestatua zuela eta hilarena egingo zion aktorea ere bai. Ni ez beldurtzeko errepikatzen zidan, iruzurra izugarri segurua zelako, pare bat egunetarako bidaia bat egin nuen, eta etxera itzultzen nintzenerako aktorea egongo zen zerraldoan eta bera, Gary, Londresen, Parisen edo Berlinen, hiru hiriburu horietan bizitzeko asmoa baitzuen bertako eskaleekin, tarteka telefonoz deituko zidala erantsi zuen, alargun gisa zer moduz bizi nintzen jakiteko. Niri burla bat iruditu zitzaidan dena, buruberoen asmazio bat, baina ez nuen nire iritzia emateko abagunerik izan.
‎Zure eskutitza jaso nuen egunean izan genuen kolpea, eta orain hementxe nago, Donostiako ospitaletzar honetan. Ohean nago etzanda, eta hemen egon behar dut beste hamabost bat egunean.
2004
‎Liburua atera eta dokumentazioa eskatu zidan. Zenbat egunetarako izango nintzen han galdetu zidanean, ez nuen jakin zer erantzun; azkenean pare bat egun izango zirela adierazi nion. Ez zuen egin inolako keinurik ez komentariorik estatubatuarra nintzela ikusi zuenean.
‎Orain, lausoturik agertzen zitzaion whisky botila alu hura hustera eraman zuen Heydrichen oroitzapena, amesgaizto lazgarri bat egun argitan gogoratzen den antzera. Horixe zuen ona alkoholak, hausnartu zuen Del Vallek, amesgaiztoak uxatzeko ahalmen ia magikoa.
‎Baina halaxe da. Orain hamar bat egun Amerikako Estatu Batuetako gobernuaren isilpeko ordezkari bat jarri zen gurekin harremanetan. Interesa azaldu zuen zuk ekarritako gauzaki horretaz.
‎–Eta zer...? Bakar bat egun guztietarako baino, egunero bat nahiago duzula esan nahi al zenuen akaso?
‎Koadroak ez zidan, ez, hezurrik hautsi, baina hamar bat egunetan egon behar izan nuen baloirik ukitu gabe, sekulako ubelduarekin.
2005
‎ETTen beste biktima bat, bera noiz itzuliko lanari agur esateko eta berriro hutsetik hasteko. Ametsek ere ez du presarik, beraz; berak lanerako gogo gutxi, eta jatorra dirudien koitadu horrek behintzat badu soldata apur bat egun batzuetarako. Egunkarian, bestalde, berri interesgarri askorik ez.
‎Itziar lanera etorri eta handik pare bat egunetara berriro joan ziren elkarrekin hondartzara Mateo eta biak, baina jadanik ez zen lehen bezala. Itziarren begiak ez zeuden lehen bezala, Mateo etengabe bilatzen, ez zeuden urtu beharrean Mateori begiratzen zionean eta ez zen asko ahalegintzen disimulatzen.
‎Hiletatik pare bat egunera jatetxean azaldu zitzaidan polizia bat. Autopsiaren emaitzen berri emateko etorri zen, eta nahiago izan zuen niri ematea hildakoaren emazteari baino.
‎Neure kotxea (Peugeot zahar bat egun hartan, Frantzian matrikulatua), Errobi ibaiaz bestaldean aparkaturik utzia nuen, Euskal Erakustokiaren parean.
2006
‎Ondora ailegatzen lehenak zangotik atxiki nahi izan ninduen, tira eginda ni lurrera egozteko. Ostikoka uxatu nuen, ardi larruaren azpitik atera bidenabar hogei bat egun lehenagoko oparia.
‎Orobat ezpataz pasatu haren mutil eta sehiak. Bertze oroitzapen bat egun hartatik: dorreko sugarrei jaka gorri dotorea erauzi nien, inondik ere jaun nobleak egun handietan erabili izan zuena.
‎–Pare bat egun ditugu lanean hasteko –erantzun zion Bernatek–, Pontedourokoak nahi duena ondo egin nahi badugu, behintzat.
2007
‎Horrela egiten dira gauzak Suedian: batek ezin du parranda egingo duela irten baino ordubete lehenago erabaki; batek jakin behar du, gutxienez, hiru bat egun lehenago. Jakin behar du hori eta edateko zenbaterainoko gogoa izango duen, zerbeza edo rona nahiago izango duen, lau zerbeza edo whisky kopatxo bat edatea izango ote zaion errentagarriago etilikotasunaren ikuspuntutik... eta, gainera, etxean intereseko gonbidatua izanez gero, haren moko finaren azterketa ere egin du lehenengo apalategiko (50 koroa), bigarreneko (60), hirugarreneko (70) edo atzealdeko (100 koroatik gora) ardoen artean aukeratzeko.
‎Horrela egiten dira gauzak Suedian. Arropa garbitzeko ere hiru bat egun aurretik pentsatu behar da, mozkortzeko bezala. Suediako etxeek ez dute normalean garbigailurik, eta txanda hartu behar izaten da etxepeko garbitegian, hiru bat egun lehenago.
‎Arropa garbitzeko ere hiru bat egun aurretik pentsatu behar da, mozkortzeko bezala. Suediako etxeek ez dute normalean garbigailurik, eta txanda hartu behar izaten da etxepeko garbitegian, hiru bat egun lehenago. Eta aurrez txanda hartuta izan eta Pär bezalako bat etxean egokitzen bazaizu, aukeratu egin behar:
‎Marguerite k eta Lucien ek zegoeneko ezagutzen zuten gure Euskal Herria: gauza ziren toki anitzen izena eta hainbat detaile gogoratzeko, nahiz eta pare bat egun besterik ez igaro bertan. Hendaiako camping bat aipatu ziguten, Chillidaren museoa goraipatu, Gasteizko katedral zaharraren inguruko galdera bat egin (erantzun ezin izan genuena), eta azkenik Bilboren gaineko iruzkin maltzur bat bota zuten.
‎Azken finean, bera ondo zegoen. Pare bat egun ohean eta aurrera. Bai, andrearekin egin nuen negar galeragatik, hitzik esan gabe, bera oraindik tantaz tantako botila horri lotuta eta ospitaleko kamisoiarekin.
2008
‎Oheraino lagundu dit eta pijama garbitu berriarekin sartu naiz. . Ikusiko duzu, pare bat egun barru ikastolara berriz?, esan dit. Niri berdin zait egun batzuk gehiago badira ere.
‎Guztiz beste gauza bat gertatu zen, ordea, handik pare bat egunera ezusteko bisita bat izan zutenean. Ez ziren normalak bisita haiek, bisita arauak estu estuak izateaz gain, bai herria eta bai herriko lurretan zegoèn komentua ere munta eskasekoak ziren giza irizpide lurtar bati dagokionez?, oso tartekakoak baizik.
‎–(?) lagun dudan aita domingotar batek frai Millani buruzko akusazio larriak egin dizkit. Hori dela-eta, hamar bat egunen epean komentutik pasatuko naizela adierazten dizut, ea neurriak eta erabakiak modurik isilenean hartzen ditugun, balizko eskandalu zalapartatsu bati ateak itxiz(?)?.
‎baserrira. Etxean osaba Bixente, izeba Ursula, Ismael, Beñardo. Honorato hamabost urte bete ahala joan zen seminariora (berrogei bat egun lehenago, beraz), herriko apaizak bultzatuta, eta morroia aurkitu zituzten.
‎–Orain hiru bat egun hartu nuen kolpe malapartatu bat dabilkit bakean utzi nahi ezta; beso guztiko indarra galarazten dit.
‎Gure osaba bat, Osaba Boni, bertan egokitu zitzaion behin, estudioa biltokia izateaz gain herri kartzelaren funtzioak ere betetzen baitzituen. Eta, itsasorako debekua izanda atera egin zelako zigortu zuten osaba pare bat egunez ganbara zahar hartan egotera. Itsasorako grina handiegia zuen.
‎Guztiz beste gauza bat gertatu zen, ordea, handik pare bat egunera ezusteko bisita bat izan zutenean. Ez ziren normalak bisita haiek –bisita arauak estu estuak izateaz gain, bai herria eta bai herriko lurretan zegoèn komentua ere munta eskasekoak ziren giza irizpide lurtar bati dagokionez–, oso tartekakoak baizik.
‎Horregatik iritsi zen Nazario bi gizon haiekin –Mateo eta Zosimo Sukunzarekin– baserrira. Etxean osaba Bixente, izeba Ursula, Ismael, Beñardo –Honorato hamabost urte bete ahala joan zen seminariora (berrogei bat egun lehenago, beraz), herriko apaizak bultzatuta– eta morroia aurkitu zituzten. Gero, bildu ziren sukaldean guztiak, morroia izan ezik –" Maiorazkoa ni neu naiz, bai, baina zuekin kontsultatu nahi nuke..." esan zien anaia zaharrenak, etxekoei sukunzatarrak eta sukunzatarrei etxekoak aurkeztuta gero–, eta Nazariok bere asmoak erakutsi zizkien.
‎"(...) lagun dudan aita domingotar batek frai Millani buruzko akusazio larriak egin dizkit. Hori dela-eta, hamar bat egunen epean komentutik pasatuko naizela adierazten dizut, ea neurriak eta erabakiak modurik isilenean hartzen ditugun, balizko eskandalu zalapartatsu bati ateak itxiz(...)".
2009
‎Osaba eskaileretara atera eta pasatzera gonbidatu zuen, kafe bat hartzeko gutxienez, baina aitonak, ibiltzeari utzi gabe eta jiratu gabe, eskua jaso zuen agur gisa. Handik pare bat egunera, nahiz eta oraindik gaztainak sukaldeko mahai gainean egon, erretilu batean jarrita, inork ez baitzituen egosi edo erre, izebak aitonari deitu eta gozo zeudela esan zion, oso gozo.
‎Pare bat egun pasatu zirenean, autoan gindoazen biok bakarrik eta istripuz galdetzera ausartu nintzen.
‎Lanean, pare bat egun jai hartu behar nuela esan nien, nirekin bizi zen aitonak bere buruaz beste egin zuelako. Ez zitzaien gauza bitxiegia iruditu eta ontzat eman zuten nire erabakia, azken finean, lan egiten nituen egunak baino ez nituen kobratzen?.
‎Auzunean ezagutzen ez nituen tabernetan sartu, kafesneak edan eta egunkariak irakurri, hori baino ez nuen egin. Paulak lanean pare bat egun jai hartzea nahi ote nuen galdetu zidan, zor zizkioten egunak eta ez zen inolako arazorik izango. Baina orduan are itoago ikusiko nukeen neure burua eta ezetz erantzun nion; ezetz, ondo nengoela.
‎–Ez, ez da beharrezkoa. Pare bat egun hartu nituen, ebakuntza egin ziotenean amari. Baina itzuli egin naiz.
‎Handik pare bat egunetara, etxeko jabeak presa sartu zien. Garazik beren zalantzak azaldu zizkion, denbora eskatu zion.
‎–Hogeita hamahiru urte, ezin dut sinetsi, pare bat egun gelditzen ziren Garaziren urtebetetzerako, eta hasiak ziren aieneak.
‎Festan kontzentratu nintzen. Pare bat egun baino ez ziren falta eta oraindik ez neukan ezer prestaturik, ez inor gonbidaturik. Buruan, berriz, dena argi irudikatzen nuen.
‎Ebakuntzaren egunean ez, baina handik pare bat egunera, deitzera ausartu zen Amaia. Zer moduz joan da dena, zer moduz joan da dena.
‎Martinek ez du pare bat egunetan behintzat bizarra kendu eta urdin lotsatiak ageri zaizkio.
‎zarauztarraren heriotza. Dena dela, gorpua aurkitu bitartean pare bat egunez bilaketa lanek jarraitu egingo dutela adierazi du Ertzaintzak.
‎Ez zen arrantzarako egun ona hura. Handik lau bat egunetara, beharbada. Orduan abiatuko zen bera bere txalupan.
‎Bukaera aldera, eguraldi gizona gainera zetorren ekaitzaren berri ematen hasi zen. Euria pare bat egunetarako eta itsaso zakarra kostaldean. Irlandako hegoaldean katigatuta geratutako borraska baten eragina omen zen dena.
‎Baina Domingorekin kolore guztiak ikusi zituela aitortu zuen arren, hala esan zion bederen semeari?, bat falta zitzaion Reginari: Adak eskuetako bendak kendu, eta handik hamar bat egunera ikusiko zuen Reginak kolore hura?
‎uko eginez, behin eta berriro; Domingo harritzen zuena, beraz, ez zen buruzagiaren iritzia, baizik eta iritzi hura taldekide anitzen aurkakoa zela, haietako asko eta asko sinetsita baitzeuden, artean ere, egoerari aurre eginez gero, eutsi ahal izango ziotela; matxinatuen erasoak, ordea, gero eta eraginkorragoak ziren, bai itsasotik eta bai lehorretik ere: lehorreko aurrerabidea, batez ere, geldiezina zen, halako eran, non hiriko atarian zeudela ziurta baitzitekeen, setioari ekiteko prest; hura, baina, ez zen bat bateko ezustekoa izan, talde politikoek bost bat egun lehenago planteatu baitzuten hiriaren ebakuazioa, gauzak gaizki zihoazen seinale: esan nahi baita errepublikanoak ez zeudela aparretan ibiltzeko moduan; Domingok, gainera, bertatik bertara ikusi zuen hiriaren gainbehera, korazatuen eguneroko bonbardaketak eta frontetik zetozèn berri ezin txarragoak, hiritar kopetilunen goibeltasunarekin batera, ez baitzitzaizkion hartaz baizik mintzatzen; egia zen milizianoak ahalegin berezia egiten ari zirela hirian zabaltzen ari zèn etsipen giroaren aurka, baita neurri bortitzak hartuz behin edo behin ere, halakotzat har zitekeen erregimentuko koronelaren eta gainerako militar matxinatuen fusilamendua?, baina egia zen, halaber, milizianoen ezintasunaren ezaugarritzat eta azken lantzat har zitekeela ekintza hura, desesperaziotik hurbilago zegoena indar erakustalditik baino; albistearen bigarren zatiari dagokionez, berriz?, baina berri onak ditiat hiretzat???, pentsatzekoa da Domingok etxekoen egoerarekin lotu zuela, buruzagiak, lehendik ere, hargatik deitu baitzion pare bat aldiz:
‎Gabinoren eranskinak, baina, are betilunago jarri zuen aita, hitzik behar ez zuèn eta Gabinok ongi ulertu zuèn keinuan; edo ez zion tutik ere ulertu, ausaz, handik pare bat egunera marrazki batzuekin joan baitzitzaion, zeinetan bi egun lehenago adierazia azaltzen baitzion, sekuentziaz sekuentzia: Napoleoren tropak aurrerabidean zihoazen, errenkadan jarritako tuberkuloso andana batekin topatu zirenean, bat batean; hauek etengabe eztul egin eta baziloak igortzen zizkieten, frantsesen biriketan sartu eta suge bihurtzen zirenak, birikak eta organo guztiak jan ondoren; sugeak, azkenik, begietatik nahiz ahotik irteten zitzaizkien soldaduei, azken beltza eraginez.
‎Domingo ziur zegoen horretaz? zortzi bat egun lehenago hil bazen?
‎Adarekiko harreman korapilotsuak sortzen ziòn ezinegonarentzat erremediorik behinena zelakoan, bere egitekoetan sartu zen Domingo buru belarri, inprentan eta hiriko mugimendu anarkistaren antolakuntzan? hasieratik beretik; beldur zen, halere, Ada noizbait etorriko ote zitzaion, susmoa baitzuen ezen, barruan zuèn korapiloa askatu beharrean, are korapiloagotu zitzaiola; baina Ada ez zitzaion etorri; edo bai, etorri zitzaion, beste modu batean, haatik; izan ere, arrebarena gertatu zitzaionetik hamabost bat egunera, etxeratu ez beste, karta bat ikusi zuen lurrean, azpiko zirritutik sartua; letragatik berehala ohartu zen Adarena zela, beldur eta antsietatezko sentimenduak pizten zitzaizkiola, begietako ur arreak eta eskuaren bat bateko dardarak halako zerbait transmititzen zuten behinik behin; kartazala ireki, eta berehala irakurri zuen:
‎horregatik. Mussoliniren Italiako mugimendu faxistaren mireslea ere bazen, halako eran, non, adierazi ere, adierazten baitzion Mussolini atsegin ez zuèn bere zirkuluko jendeari: ...u boltxebismoa Italian, eta eskerrak berari!??; horregatik, beraz, José Antonio Primo de Riverak 1933ko urrian Falange ren mugimendua fundatu eta ekitaldiaren hotsak lau haizeetara zabaldu zirenean, mugimendu hark bazuen faxismoarekin zerikusirik, baina katolikoagoa zen, baita Tasiorentzat erakargarriagoa ere, ondorioz?, mugimenduak halako zirrara berezi bat eragin eta, berandu gabe, handik hamar bat egunera?, Falangeko kidea egin zen, bere erabaki hartan bakarrik geratu zen arren, Teofilo Mariarenak beste baldintza batzuk zirelako, Tasiori berehala jakinarazi zizkionak:
‎helburua eskumenean zuelako irudipena ere izan zuen noiz edo noiz, amari Ama Birjinaren irudia erosteko puntuan egon zenean, esaterako, baina azkenean beti atzera egin behar izaten zuen; irtenbidea baino gehiago nahasbide gertatzen ari zitzaion bostehun pezetakoa, antza!; eta barne borrokak eta barne tentsioak pilatuz joan zitzaizkion? eta egun batean hain gogogabeturik sentitu zen, non korura joateari utzi baitzion; eta Teofilo Maria, handik hamar bat egunera, langelara hurbildu eta honela mintzatu zitzaion:
‎Laurak ari dira orain susmatzen Londreseko grabazioek ez dutela ezertarako balio, ez Errun txostenak bilatzeko, ez Sorari buruz ezer jakiteko. Pentsatu dute hogeita bat egun falta direla uda amaitzeko eta uda hasieratik ari direla grabazioekin denbora galtzen.
‎Niretako itogarria zena pizgarri gertatu zen Frantziako erregerendako. Pare bat egun gabe, itzuli zen Lyongo plegura, bere maitalearen alargun. Harekin batera, gorte guztia hasi zen berriz ere ibiltzen elizaz eliza eta elizkizunez elizkizun, zein baino zein luzeagoa, zein baino zein pisuagoa, zein baino zein hots handiagokoa.
‎–Miossensek, D. Aubignék eta Mailuk beren xedea gauzatu baino lehen gertatu ote den jakiteko bertze batengana jo duzu. Haien azken gutuna duela hamar bat egun bildu nuen, eta hartan...
‎bazekien, edo uste osoa zuen, hantxe zuela koska eta hantxe gorabehera guztia –hantxe zuela arazoaren irtenbidea, alegia, nolabaiteko udaberrira eramango zuena–, baina ez zekien zer egin billetearekin, zalantza baten mende beti: ...iz edo noiz, amari Ama Birjinaren irudia erosteko puntuan egon zenean, esaterako, baina azkenean beti atzera egin behar izaten zuen; irtenbidea baino gehiago nahasbide gertatzen ari zitzaion bostehun pezetakoa, antza!; eta barne borrokak eta barne tentsioak pilatuz joan zitzaizkion... eta egun batean hain gogogabeturik sentitu zen, non korura joateari utzi baitzion; eta Teofilo Maria, handik hamar bat egunera, langelara hurbildu eta honela mintzatu zitzaion:
‎garaipenaren eguzkia!" – uko eginez, behin eta berriro; Domingo harritzen zuena, beraz, ez zen buruzagiaren iritzia, baizik eta iritzi hura taldekide anitzen aurkakoa zela, haietako asko eta asko sinetsita baitzeuden, artean ere, egoerari aurre eginez gero, eutsi ahal izango ziotela; matxinatuen erasoak, ordea, gero eta eraginkorragoak ziren, bai itsasotik eta bai lehorretik ere: lehorreko aurrerabidea, batez ere, geldiezina zen, halako eran, non hiriko atarian zeudela ziurta baitzitekeen, setioari ekiteko prest; hura, baina, ez zen bat bateko ezustekoa izan, talde politikoek bost bat egun lehenago planteatu baitzuten hiriaren ebakuazioa, gauzak gaizki zihoazen seinale: esan nahi baita errepublikanoak ez zeudela aparretan ibiltzeko moduan; Domingok, gainera, bertatik bertara ikusi zuen hiriaren gainbehera, korazatuen eguneroko bonbardaketak eta frontetik zetozèn berri ezin txarragoak, hiritar kopetilunen goibeltasunarekin batera, ez baitzitzaizkion hartaz baizik mintzatzen; egia zen milizianoak ahalegin berezia egiten ari zirela hirian zabaltzen ari zèn etsipen giroaren aurka, baita neurri bortitzak hartuz behin edo behin ere –halakotzat har zitekeen erregimentuko koronelaren eta gainerako militar matxinatuen fusilamendua–, baina egia zen, halaber, milizianoen ezintasunaren ezaugarritzat eta azken lantzat har zitekeela ekintza hura, desesperaziotik hurbilago zegoena indar erakustalditik baino; albistearen bigarren zatiari dagokionez, berriz –" baina berri onak ditiat hiretzat..." –, pentsatzekoa da Domingok etxekoen egoerarekin lotu zuela, buruzagiak, lehendik ere, hargatik deitu baitzion pare bat aldiz:
‎Zaldiarengana aurrera eta aurrera egiten duen zezena bezala, zaldizkoaren haga puntadunak geldiarazten duena, halaxe sentitu zen bat batean Domingo, Adaren esaldi zorrotzak geldiarazia; nola esan zion arrebari, izan ere, esaldi axolagabe hura –ankerra, hobeki–, baldin eta Adak maite zuèn gizona –Alberto: Domingo ziur zegoen horretaz– zortzi bat egun lehenago hil bazen?
‎...tu zen Domingo buru belarri –inprentan eta hiriko mugimendu anarkistaren antolakuntzan– hasieratik beretik; beldur zen, halere, Ada noizbait etorriko ote zitzaion, susmoa baitzuen ezen, barruan zuèn korapiloa askatu beharrean, are korapiloagotu zitzaiola; baina Ada ez zitzaion etorri; edo bai, etorri zitzaion, beste modu batean, haatik; izan ere, arrebarena gertatu zitzaionetik hamabost bat egunera, etxeratu ez beste, karta bat ikusi zuen lurrean, azpiko zirritutik sartua; letragatik berehala ohartu zen Adarena zela, beldur eta antsietatezko sentimenduak pizten zitzaizkiola, begietako ur arreak eta eskuaren bat bateko dardarak halako zerbait transmititzen zuten behinik behin; kartazala ireki, eta berehala irakurri zuen:
‎Gabinoren eranskinak, baina, are betilunago jarri zuen aita, hitzik behar ez zuèn eta Gabinok ongi ulertu zuèn keinuan; edo ez zion tutik ere ulertu, ausaz, handik pare bat egunera marrazki batzuekin joan baitzitzaion, zeinetan bi egun lehenago adierazia azaltzen baitzion, sekuentziaz sekuentzia: Napoleoren tropak aurrerabidean zihoazen, errenkadan jarritako tuberkuloso andana batekin topatu zirenean, bat batean; hauek etengabe eztul egin eta baziloak igortzen zizkieten, frantsesen biriketan sartu eta suge bihurtzen zirenak, birikak eta organo guztiak jan ondoren; sugeak, azkenik, begietatik nahiz ahotik irteten zitzaizkien soldaduei, azken beltza eraginez.
‎Baina Domingorekin kolore guztiak ikusi zituela aitortu zuen arren –hala esan zion bederen semeari–, bat falta zitzaion Reginari: Adak eskuetako bendak kendu, eta handik hamar bat egunera ikusiko zuen Reginak kolore hura...
2010
‎Izebaren gaixotasunaz luzaz mintza naiteke, baina egun horietako bat oroitaraziko dizut, hil baino hiru bat egun lehenagokoa, adierazgarria delakoan.
‎Lastima ni orduan zu ez izatea, Damaso, zuk trebetasun berezia baitzenuen kasualitateari buruzko sasi argudio haiek hankaz gora jartzeko; ama, baina, sasi argudioekin eta abisuekin ez ezik, beste zeregin batzuetan ere murgilduta zebilen, jelosiaren harrak jan ote zion bihotza, ni neure jarrera hartan ikusita, begiak Helenarengana eta Helenarengana bakarrik iraulita??: handik hamar bat egunera erakutsi zidan bere zereginen fruitua; izeba Ernestinak esan zidanez, orduan ere Villalbako markesa anderea izan zuen jarraibide, markesak bi alaba baitzituen, Natalia eta Natividad, eta biak ere mutil berarekin maitemindu zirenean markesak bere neurriak hartu behar izan baitzituen, exorzismo saio bat ere tartean.
‎Hamar bat egunetan egon nintzen horrela, bizi ala hil, erretagoardiara eraman eta ospitaleratu ninduten arte. Han, beste astebetean egon nintzen, bi medikuren aginduetara:
‎Handik hamar bat egunera, izan ere, nire urtebetetzea zen, eta Helenak opari berezi bat egin nahi zidan; bi egun lehenago eman zidan bere asmoen berri, siestako orduan egin ohi zizkidàn bisita labur haietako batean, noiz eta nik, hark alde egin aurretik, kopetaren erdian muxu bat eman bainion, berak, hasieran, esker oneko irri batekin ordaindu zidana; irri hura, baina, berehala itxuraldatu zen, esker onekoa ziru... –Bainilazkoak ere baditut, txokolatezkoak baino gozoagoak, azukre hutsa??; harri bilakatu zitzaidan gorputza, istantean milaka harri puskatan desegin zitzaidana, hain izan zen bortitza Helenaren hitzek nire haragi hezurrei eragin zietèn lurrikara!; ezer ez nintzen?
‎Bost hamar minutu ziren: oasi txiki bat egunaren basamortuan; gaizki ari naiz, baina; izan ere, bost hamar minutu haiek, material elastikoz eginak baleude bezala, egunaren minutu guztietara hedatu eta uda udazkeneko egun haiek, baita negukoak ere, guztiz itxuraldatzen zitzaizkidan, udaberriaren bizi indarrak guztiak hartu balitu bezala, bizi bizi bainengoen, zinez, eta umoretsu; zoriontsu nintzen, eta mundu guztiaren zoriona irrikatzen...
‎Gogoratzen dut nola behin batean. Pagoagan hamar bat egun egin ondoren, etxera itzultzeko bezperan?, doña Gertrudisek amaren belaunei erreparatu eta honela hitz egin zion: –Zure belaunetako ubeluneak hitz hutsalak baino gehiago dira, Regina??; eta amak erantzun zion:
‎hainbeste estimatzen dut, zinez, anai sukaldaria; hark badu jendeari irri eragiteko dohaina, baina, batez ere, gizon argia da, neurriaren zentzua duena eta umorea gatza bezala erabiltzen duena, gutxika; bada, egun batean, tortilla batek kalte egin, eta larri ibili zen gure gizona, goiko eta beheko zuloak bi iturri xikin bihurtuta: hain gaizki sentitu zen, non, azkenean, bailarako ospitalera eraman behar izan baikenuen; hobera egin zuenean, berriz, handik hiru bat egunera?, bisitan joan nintzaion, baita galdetu ere zer moduz zegoen; eta berak, irri inozent bezain pikaro bat ezpainetan: –Salmonella honekin salmoak errezitatzeko gogoa joan zait, egia esan??:
‎Ez zen Nerearen presaz izan, ezta neba zigortzeko asmoz ere. Legeak ezartzen ditu epeak, eta pare bat egun igarota zirt edo zart egin beharra zegoen. Herriko kanposantuan lurperatu zuten eta eliza nagusian egin zioten azken errespontsua.
‎Izebaren gaixotasunaz luzaz mintza naiteke, baina egun horietako bat oroitaraziko dizut, hil baino hiru bat egun lehenagokoa, adierazgarria delakoan.
‎Gogoratzen dut nola behin batean —Pagoagan hamar bat egun egin ondoren, etxera itzultzeko bezperan—, doña Gertrudisek amaren belaunei erreparatu eta honela hitz egin zion: " Zure belaunetako ubeluneak hitz hutsalak baino gehiago dira, Regina..."; eta amak erantzun zion:
‎Handik hamar bat egunera, izan ere, nire urtebetetzea zen, eta Helenak opari berezi bat egin nahi zidan; bi egun lehenago eman zidan bere asmoen berri, siestako orduan egin ohi zizkidàn bisita labur haietako batean, noiz eta nik, hark alde egin aurretik, kopetaren erdian muxu bat eman bainion, berak, hasieran, esker oneko irri batekin ordaindu zidana; irri hura, baina, berehala itxuraldatu zen, esker onekoa ziru... " Bainilazkoak ere baditut, txokolatezkoak baino gozoagoak, azukre hutsa..."; harri bilakatu zitzaidan gorputza, istantean milaka harri puskatan desegin zitzaidana, hain izan zen bortitza Helenaren hitzek nire haragi hezurrei eragin zietèn lurrikara!; ezer ez nintzen... eta ezereza nintzen, hortaz, ez buru ez burmuin; gero, ezpainak hezatzeko edo, mihi punta atera zuen Helenak ezpainen artetik, nahi gabeko mugimendu batean, nik uste; nire gorputzaren etxea hankaz gora zegoen, bai, oinak eskuetan eta eskuak oinetan, burua ere tokiz kanpo... baina mihi puntaren irudiak erreakzionarazi eta neure onera ekarri ninduen:
‎Bost hamar minutu ziren: oasi txiki bat egunaren basamortuan; gaizki ari naiz, baina; izan ere, bost hamar minutu haiek, material elastikoz eginak baleude bezala, egunaren minutu guztietara hedatu eta uda udazkeneko egun haiek, baita negukoak ere, guztiz itxuraldatzen zitzaizkidan, udaberriaren bizi indarrak guztiak hartu balitu bezala, bizi bizi bainengoen, zinez, eta umoretsu; zoriontsu nintzen, eta mundu guztiaren zoriona irrikatzen...
‎Lastima ni orduan zu ez izatea, Damaso, zuk trebetasun berezia baitzenuen kasualitateari buruzko sasi argudio haiek hankaz gora jartzeko; ama, baina, sasi argudioekin eta abisuekin ez ezik, beste zeregin batzuetan ere murgilduta zebilen —jelosiaren harrak jan ote zion bihotza, ni neure jarrera hartan ikusita, begiak Helenarengana eta Helenarengana bakarrik iraulita? —: handik hamar bat egunera erakutsi zidan bere zereginen fruitua; izeba Ernestinak esan zidanez, orduan ere Villalbako markesa anderea izan zuen jarraibide, markesak bi alaba baitzituen, Natalia eta Natividad, eta biak ere mutil berarekin maitemindu zirenean markesak bere neurriak hartu behar izan baitzituen, exorzismo saio bat ere tartean.
‎Hamar bat egunetan egon nintzen horrela, bizi ala hil, erretagoardiara eraman eta ospitaleratu ninduten arte. Han, beste astebetean egon nintzen, bi medikuren aginduetara:
2011
‎Baina han nengoen, begirale multzoaren erdian. Jantzita neramatzan alkandora, galtza eta zapata berak zituen soinean eta, nire antzera, pare bat egunetako bizar itxiak iluntzen zion bekozkoa. Tristura handiz lurrera begira paseoan doan oinezko baten itxurak zituen, edo halakoxeak nituela esan nuke.
‎Laugarren vodka batekin etorkizuna ikustera iritsi nintekeela erabaki nuen. Hiru bat egun emango nituen Nadiari deitu gabe. Horien buruan seguru nengoen erantzunen bat izango nuela.
‎–Duela lauren bat egun erori nintzen ni, eta deika egon naiz etengabe. Batzuetan entzun dut berbaroa hormaren bestaldean, jendea entzuten balego bezala.
‎Duela hamabost bat egun hasi zen horrela, eta ez da isildu geroztik, gero eta kexatiago egunean egunean.
‎Behin eta berriz elkarri kopiatutako informazioa, askotan. Animaliari buruz hainbat gauza ikasi nituen, baina medikuntzatik ezer gutxi, duela hamabost bat egun blog batean sartu nintzen arte.
‎Artega egoten zen, burua nekatuz, gertatutakoak berrituz; urduri eta haserre egon nahi zuen, egin behar zuena egiteko ordua heltzean adorea izateko. Pare bat egun zeramatzan eta ez zuen inor susmagarririk ikusi, ez zioten beste ezer helarazi. Urduri, zain.
2012
‎Infekzioren bat izango zuela esan zioten. Zainetik parazetamola sartu zioten haurrari eta, ondo bidean, pare bat egunetan etxean izango omen zen berriz. Aiorari jolasteko gogoa piztu zitzaion, eta goizean irakasleak ekarritako margoekin jolasten hasi zen.
‎Gabonetarako pare bat egun falta zirela askatu zituzten. Gabon gauaren egunean agertu zen berria egunkarietan, eta kexak urriak izan ziren.
‎Badakit toki hartan eman nituen lehen egunak beldurgarriak izan zirela, baina han ikusi nuenak eragindako inpresioak egun haiek ahazten lagundu dit. Hara iritsi eta egurrezko aulki ezegonkor batean eserita atera zidaten argazkiaren argi kolpetik hurrengo hogeita hamar bat egunera ez dut inolako oroitzapenik.
‎Toki hartara eraman nindutenean nire seme zaharrenak hamabi urte zituela azaldu nion. Hasieran, gaizki jarri nintzenean ospitalera eraman nindutela eta han hamabost bat egunez egon nintzela eta ondoren ekarri nindutela geunden tokira. Zergatik eraman ninduten ospitalera galdetu zidan eta nik, ospitalera triste nengoelako eraman nindutela erantzun.
‎Ez nekien asko edan ote zuen afarian, ziur aski bai, doinu nekagarri hura baitzerion. Aitak zakurra etxera ekarri zuen, zioen, uztailaren erdialdean, eta handik hogei bat egunera hil zen. Oso gaizki omen zegoen, gibela puztuta eta minbizia ile puntetaraino zabaldua, nahiz eta azkeneko egunetara arte animoso samar ibili, morfinari esker, planta nahiko onean, aurpegitik behatzetaraino estaltzen zuen horitasuna izan ezik.
‎–Bai, esan dizut amonarekin egon naizela gau eta egun. Eta bestela, zer esango dizut ba, ez nengoen hitz egiteko umorez. Gainera, banekien Italiara itzuliko nintzela pare bat egunetan.
‎–Banekien zer nengoen egiten, baina ezin izan nuen gelditu. Pare bat egun geroago, neska lagunarekin moztu nuen. Kontzientzia post koitalak moralina kantitate handia sortzen du.
‎Horregatik harritu ninduen pixka bat egun hartan izozkirik nahi ez, eta kafetegi batera joateko proposatu zidanean. Erregimena egiten hasi haiz, ala?, galdetu nion, txantxetan; barre egin zuen.
‎Bortxa ez da arazo politikoa. Beste urrats bat, eta 1), krimen horiek eragin dituzten ideiak ezin tolera litezke?,, hainbeste min eta negar ekarri duten ideia horiek ezin utz litezke zigorrik gabe?, ari da fierki iragartzen buruzagi politiko bat egunotan. Nola?
‎–ez daki beste hitz bat esaten?, orain beti horrore haren mendean bizi baitu, inoiz ulertu ahal gabe, sinetsi ere ezinda: printzipioz bera bezalakoxe gizakoxkorrengan, baina haien gainetik nolabait, ikusezin, konpreni ezinezko, botere absolutu itzuriezin bat egunetan bizitu du infernu zulo batean beldur panikoz, itsutuki oldartua bere aurka, gaizki absolutua bera bezalakoa, ez arrazoiketarik, ez giza sentimendurik ezagutzen du?, jainko ero destruktibo huts batek maneiatuko balitu bezala gizakoxkor polizia haiek. Badute ahots bat, mintzo dira, bera bezalako gizakiak dira.
‎Lan atsegina izan zen hura, nire askatasuna lortzeko hartzen nituen lehenengo neurriak baitziren, hogeita zazpi urte eta zenbait egunetan. Ogia eta mahats lehorra eman nien, egun askotarako bientzako adina, eta espainiarraren herritar guztientzat zortzi bat egunetarako. Bidaldi ona opa nien, eta abiatzen ikusi nituen, itzuleran erakutsi zidaten ezaugarriaz bat etorri ondoren, itsasertzera iritsi baino lehen, urrutitik ezagutu ahal izateko.
‎Oso bidaldi ona egin genuen Brasilera, eta hogei bat egunen buruan iritsi ginen Bahia de Todos los Santos edo Santu Guztien itsasartera. Berriro ere ihes egin nuen bizitzaren egoera tamalgarrienetik, eta erabaki beharra neukan handik aurrera zer egingo nuen.
‎Ni erabat iritzi horren kontrakoa nintzen, eta, elkarrekin Ameriketako kostaldeetako mapak aztertu ondoren, erabaki genuen inguru hartan, Karibeetako uharteetara iritsi arte, ez zegoela gu hurbiltzeko lurralde jendeztaturik, eta horregatik Barbadoetarantz abiatzea iruditu zitzaigun egokiena, itsas zabalean aurrera eginez, Mexikoko golkoko edo itsasarteko ur lasterren trabarik ez izateko, hamabost bat egunetan bidaldia erraz egingo genuelakoan, ez baikenuen bidezkoa ikusten Afrikako itsasalderaino joatea aurretik laguntzarik izan gabe, bai itsasontziarentzat eta baita guretzat ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
bat egun lehenago 27 (0,18)
bat egun egon 9 (0,06)
bat egun geroago 8 (0,05)
bat egun baino 5 (0,03)
bat egun eman 5 (0,03)
bat egun argi 4 (0,03)
bat egun barru 4 (0,03)
bat egun egin 4 (0,03)
bat egun ikusi 4 (0,03)
bat egun bizi 3 (0,02)
bat egun falta 3 (0,02)
bat egun guzti 3 (0,02)
bat egun hasi 3 (0,02)
bat egun hura 3 (0,02)
bat egun igaro 3 (0,02)
bat egun lehenagoko 3 (0,02)
bat egun agertu 2 (0,01)
bat egun aurkitu 2 (0,01)
bat egun aurre 2 (0,01)
bat egun bakoitz 2 (0,01)
bat egun basamortu 2 (0,01)
bat egun bera 2 (0,01)
bat egun bizar 2 (0,01)
bat egun epe 2 (0,01)
bat egun erakutsi 2 (0,01)
bat egun eraman 2 (0,01)
bat egun etxe 2 (0,01)
bat egun ezusteko 2 (0,01)
bat egun haiek 2 (0,01)
bat egun hartu 2 (0,01)
bat egun ibili 2 (0,01)
bat egun jai 2 (0,01)
bat egun joan 2 (0,01)
bat egun marrazki 2 (0,01)
bat egun pasatu 2 (0,01)
bat egun utzi 2 (0,01)
bat egun adiskidetu 1 (0,01)
bat egun ahaztu 1 (0,01)
bat egun akigarri 1 (0,01)
bat egun ama 1 (0,01)
bat egun Amerika 1 (0,01)
bat egun ardura 1 (0,01)
bat egun argitu 1 (0,01)
bat egun atxilotu 1 (0,01)
bat egun bai 1 (0,01)
bat egun baizik 1 (0,01)
bat egun bat 1 (0,01)
bat egun batzuk 1 (0,01)
bat egun behintzat 1 (0,01)
bat egun berriro 1 (0,01)
bat egun besterik 1 (0,01)
bat egun bidaia 1 (0,01)
bat egun bidaldi 1 (0,01)
bat egun bilaketa 1 (0,01)
bat egun bildu 1 (0,01)
bat egun bizitu 1 (0,01)
bat egun blog 1 (0,01)
bat egun bota 1 (0,01)
bat egun bukatu 1 (0,01)
bat egun Carmen 1 (0,01)
bat egun eder 1 (0,01)
bat egun egun 1 (0,01)
bat egun erantsi 1 (0,01)
bat egun erantzun 1 (0,01)
bat egun ere 1 (0,01)
bat egun erori 1 (0,01)
bat egun etorri 1 (0,01)
bat egun eurak 1 (0,01)
bat egun ez 1 (0,01)
bat egun feria 1 (0,01)
bat egun gabe 1 (0,01)
bat egun galdeketa 1 (0,01)
bat egun galdu 1 (0,01)
bat egun ganbara 1 (0,01)
bat egun gau 1 (0,01)
bat egun geldi 1 (0,01)
bat egun gelditu 1 (0,01)
bat egun gogoratu 1 (0,01)
bat egun harta 1 (0,01)
bat egun hemen 1 (0,01)
bat egun hil 1 (0,01)
bat egun hori 1 (0,01)
bat egun iragan 1 (0,01)
bat egun irakasle 1 (0,01)
bat egun iraun 1 (0,01)
bat egun iritsi 1 (0,01)
bat egun jatetxe 1 (0,01)
bat egun kontatu 1 (0,01)
bat egun lasai 1 (0,01)
bat egun Maddi 1 (0,01)
bat egun Nikaragua 1 (0,01)
bat egun Paul 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia