2010
|
|
Arren, Mahometek bere baitan egia
|
bat
ediren zuela erran zuen, bere leinuari ez ezik, mundu osoari ere aldarrikatu behar ziola egia hura, zeren zeruko loriatik jaitsia, Gibril arkaingeruak jakinarazia baitzion ez dela Jainko bat baizik eta Mahomet-ek berak izan behar zuela haren profeta; hazi ttipia palmondo edo tamarindo egiten zen bezala, denboraren buruan egia hura munduko lau xokoetaraino hedatuko zela.
|
|
Istambul-en barrena menturaturik —Jainkoak lagun dezala! —, espezie saltzaileen auzora iristen dakienak karea urdinxkaz pintaturiko arku
|
bat
edirenen du, beheiti doazen eskailera batzuen atari. Jaitsi eta, berde ilunez pintaturiko leiho oholekin den etxe bat ageriko zaio ezkerretara.
|
|
Han zeudenak anitz miratu ziren gertakariaz, ez zuen nehork endelegatzen nondik heldua zen Sultanen heriotza. Baina eunukoetarik batek Sultanen gatz zatitxoa zehazki aztertu zuen, eta, multzotik landara xut, beiraki puntatxo
|
bat
ediren zuen, zorrotz zorrotza.
|
|
Al Rhas entzat are sainduago, non, iduriz, Manuissar ek sura
|
bat
edirenik zuen" Khumm eko zingirako tradizio" koa* zena, eta Kalifa Utman ek, Al Quram liburutan biltzerako zenean, bazter emanik zuena.
|
2012
|
|
Arrats bateko azken orenetan, Carlos Adalbertoren konpainiak gailur
|
bat
ediren zuen, uretatik at eta idor, zuhaitz bakan batzuekin eta zaldientzako belar apurrarekin zegoena; bada, hartan kanpatu ziren lantzariak beren zaldiekin, hertsiki egin ere, irla bezalako hura doia baitzen soldadu zamariak edukitzeko. Gaua ilundu orduko, hain eltxo bortitzak hasi zitzaizkien ziztaka, non kanabera eta zurtoin txar batzuei alkohola aurtikiz su piztu baitzuten oboetan, soldaduak barnean sartu zirelarik aladuratik libratzeko esperantzarekin.
|
|
Bat batean, itzalpeetatik helduak, irriak entzun ziren, eztabaidak eta madarikazioak, zeren zaintza bateko soldadu gosetiek zaldi
|
bat
ediren berri baitzuten, algara handian kanpamendura zekartena:
|
|
Eta gertatu zen ezen, Sta Mariako elizako harlauzak berdintzeko lanetan ari ziren bi langilek Chicharo Nodarse k eta Tomas Rinconek— zolapean kripta
|
bat
ediren zutela, kapera batekin eta aldare azpiko zerraldo batekin ere bai.
|
2015
|
|
Giraldorena ez zen ageri, baina Pesqueroko arrantzaleek harrapatu marrazo baten sabelean koral beltzez eginiko iduneko
|
bat
ediren zuten, doi Giraldok janzten zuena bezalakoa.
|
|
—Halere, mendeku hartu duk! Erran zidatean irri franko egin zutela Jururun; Junior bere sarea alde batetik eta bestetik tenka eta bildu, finean harri handi pare
|
bat
edireteko, kar, kar!
|
2018
|
|
Arren, printze Yakuraren zaldizko aitzindari batzuk pattar batean goiti joan ziren etsai urrats bila. Amildegi baten ertzetik sigi sagaka zihoan bide baten bazterrean, jakinduri erromes haietatik
|
bat
ediren zuten, iduriz lo zegoena eta elur malutak estaltzen hasia. Zaldi gainetik soldaduetatik batek lantza puntarekin jo zuen buruan.
|