Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 171

2000
‎Non dago koska panpin bat bestea baino ospetsuago bihurtzeko. Erreka Mari, kasu.
‎Ez dago balio sistemarik beste bat baino hobea denik: izan ere, esaten badugu bat bestea baino hobea dela, orduan oraindik aurkeztu gabeko balio sistemaren bat aurresuposatzen ari gara jada. Eta hori ez da zilegi, enuntziatu etikoei aplikatuz gero analisi logikoak erakusten duen moduan.
2001
‎hurbiltze hoberena kontuan hartzen da, gelditzen garen zifraren ondokoaren arabera. Euroak> Frankoak konbertigailuak horrela baitu funtzionatzen, testuinguru hori erabiltzen da arauaren ezagutarazteko. lkasleekin elkarrizketan arituz, araua hurbiltze bat bestea baino hobea izaitetik datorrela ulertarazi behar zaie.
2002
‎Eta, nola ez, zapata biak probatu behar dira, oin bat bestea baino handiagoa izaten baita sarri.
‎Gaur egungo aldaketa ekonomikoetara moldatzeko orduan, ez dago argi negoziazio ereduren bat besteak baino egokiagoa den ala ez den. Neoklasikoakenpresaren mailako negoziazioaren aldekoak dira, soldatak enpresa bakoitzarenestrategia eta egoera konkretura moldatzearen aldekoak baitira.
‎Orbana lehortu ondoren, zurezko zatitxo batekin eta lixa batekin tanten gainean igurtziko da, takoarekin mugimendu zirkularrak eginez. Gainazal osoa maila berean botatzea da helburua, eta zati bat bestea baino gorago ez uztea. Kontuz ibili behar da, gehiegi igurtziz gero, pintura honda baitaiteke.
‎Orbana lehortu ondoren, zurezko zatitxo batekin eta lixa batekin tanten gainean igurtziko da, takoarekin mugimendu zirkularrak eginez. Gainazal osoa maila berean botatzea da helburua, eta zati bat bestea baino gorago ez uztea. Kontuz ibili behar da, gehiegi igurtziz gero, pintura honda baitaiteke.
‎Alboko andrazkoak lurrean utzitako otzara itzela eskumako oinaz zapaldu beste erremediorik ez zeukan Joseluk. Ez zen eroso sentitzen halan, eta hanka bat bestea baino goratuago zeukala aprobetxatu zuen aitari ostutako praken hanka laburtuari barrura aldeko tolesdura hobeto biribiltzeko. Sabelean ukondo biez presionatuta zeukan zakutoa ere arrotza egiten zitzaion.
2003
‎Ez dago organo bat besteak baino gehiago ematen dena, izan ere, Espainian egiten diren organo ateratzeak emaitza multiorganoetatik datoz: transplanterako egokiak diren organo eta ehun guztiak erabiltzen dira.
‎Kovacs Fundazioak, Balearretako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Sailarekin eta Osasun eta Kontsumo Sailarekin, Balearretako Medikuen Elkargo Ofizialarekin, Ikasleen Gurasoen Elkarteekin eta Endesarekin batera Mallorcan egindako azterlan baten arabera, ohean arrisku handieneko faktorea,% 1.400, etorkizunean bizkarreko lesioa jasateko. Ehuneko hori eskoliosiaren (bizkar desbideratua) diagnostikoa baino lau aldiz handiagoa da, eta heterometriarena baino 30 aldiz handiagoa (hanka bat bestea baino luzeagoa izatea). Hala, maila lehiakorrean edozein kirol egiteak %23 handitzen du bizkarreko mina izateko arriskua, %26 heterometriaren diagnostikoa eta %290 eskoliosiarena.
‎Tabako ontzien jarrera ez zaio gustatu Osasun Ministerioari, eta Estatuko zerbitzu juridikoei eskatu die kasua azter dezatela, konpainia horiek arauaren espiritua urra ez dezaten, Ana Pastor saileko iturriek adierazi zutenez. Osasuna Errege Dekretuaren 7 artikuluan oinarritzen da, tabako paketeetan “testuak, izenak, markak eta irudiak edo tabako produktu jakin bat besteak baino kaltegarriagoa dela pentsarazten duten bestelako zeinuak” erabiltzea debekatzen baitu. Nolanahi ere, departamentu honek ez du erabakirik hartuko zuzentaraua indarrean sartu arte.
2004
‎Gaur egun ziur gaude, mendez mendeko odol gurutzaketen ondorioz, ez dela egon, ez dagoela, ez arraza erabat garbirik, ez arraza bat bestea baino ga­ raiagorik, nahiz eta horrelako usteak XIX. mende bukaeran eta geroago ere­ indarrean egon diren.
‎Mahaiaren inguruan, bizkarralde garaiko hamahiru eserleku ziren, bakoitza erruna banaz apainduta. Haietako bat besteak baino landuagoa zen: Himmlerrenena zen, Ordena Beltzeko Maisu Nagusiarena.
2006
‎89) aurreikusita baitago prestazioetan parekotasun erlazioak egon behar duela. Esandakoa ez da aldatuko, emaniko prestazioetariko bat bestea baino kostu bidezkoagoa izateko arriskua badago ere, kontrolagarri ez diren zenbait faktoretan oinarritzeagatik. Hala, publizitate lankidetzaren merkataritza emaitza zehaztu ezin izateak ez du kontratua aleatorio bihurtuko.
‎Begiak sutan zituen eta sudur hots handia atereaz hartzen zuen arnasa, baina apal apal hitz egin zuen. Birao gordinenak botatzerakoan ere ez zuen hitz bat bestea baino ozenago esan. Bere burua kontrolatzen ari zen, beldurrez balego bezala ni ez nintzenen batek entzungo ote zion, Umbertoren hitz egiteko modu baxu behartuak ukaezina zuen hori.
‎Egindako lanaz harro. Sekula ez nien hitz bat bestea baino altuago entzun. Izango zituzten beren gorabeherak, baina inoiz ez aurpegi txar bat.
‎besteengan apaingarriak. Komediak, tragediak, satirak eta odek beren zaleak dituzte, idazteko mota horietako bat besteak baino nahiago dutenak. Idazteko genero edo estilo bakar batera mugatzea onespena, gainerakoak baztertuz, hanka sartze nabarmena da kritika batean.
‎Batzuek esaten zuten pelikula porno haiek zirela neska hura beti altan egoteko arrazoia... Beste batzuek, berriz, herrena zela, hanka bat bestea baino motzagoa zeukala, eta hark etengabeko igurtziak egiten zizkiola hankartean, eta handik edozein ordutan bero egoteko arrazoia... Tira, kontua da egunero bi, hiru eta, batzuetan, lau gizon eramaten zituela geltokian zegoen bagoi abandonatu batera, eta tren zaharren usain hartan eskertu egiten zituela langile izerditu haien emankadak...
2007
‎Kontsulta ezazu espezialistarekin, haurrak hiru urte betetakoan, begiak paralelo ez baditu, begi erdialdean isla anormalik atzeman baduzu edo begiaren gardentasunaz zalantzarik badaukazu edo, urtea betetakoan, nini bat bestea baino handiagoa badu, edo begiko zuria urdinxka agertzen badu.
‎Eta bitxia da, behin horixe izan Frantzian izan baita, eta horrexen aurka joan da Humboldt zuzen zuzen. Aipatu Barère, Grégoire, Domergue eta enparatuen alderantziz, Humboldt-en aburuz, hizkuntza bakoitza eta edozein, mundu ikuskera osoa da berbaitan, eta osoa baino osoagorik ezin da egon bat bestea baino; beraz, ezta bat bestea baino hoberik ere, hizkuntza bezainbatean. Hizkuntza bat izan liteke tresna egokiagoa ala ez Estatuarentzat, hautu politikoen kontua izango da hori (prestigioa, etab.). Baina hizkuntzaren beraren balioarekin hizkuntza gisa horrek ez du zerikusirik, eta, Barère eta Grégoire k egiten duten moduan, filosofia haien xede politikoetarako lan eginaraztea, ez da filosofiaren perbertsioa baizik, eta politikaren perbertsioa orobat, fanatismoa toga jantzirik.
‎Eta bitxia da, behin horixe izan Frantzian izan baita, eta horrexen aurka joan da Humboldt zuzen zuzen. Aipatu Barère, Grégoire, Domergue eta enparatuen alderantziz, Humboldt-en aburuz, hizkuntza bakoitza eta edozein, mundu ikuskera osoa da berbaitan, eta osoa baino osoagorik ezin da egon bat bestea baino; beraz, ezta bat bestea baino hoberik ere, hizkuntza bezainbatean. Hizkuntza bat izan liteke tresna egokiagoa ala ez Estatuarentzat, hautu politikoen kontua izango da hori (prestigioa, etab.). Baina hizkuntzaren beraren balioarekin hizkuntza gisa horrek ez du zerikusirik, eta, Barère eta Grégoire k egiten duten moduan, filosofia haien xede politikoetarako lan eginaraztea, ez da filosofiaren perbertsioa baizik, eta politikaren perbertsioa orobat, fanatismoa toga jantzirik.
‎Gertatutakoa kolkoan gorde zuen, amari esan gabe. Baina oinazeak hasi zirenerako beranduegi izan zen eta hanka bat bestea baino motzagoa gelditu zitzaion.
2008
‎pintxo edo plateren batzuk nola egin daitezkeen; horiek horrela egiten dituen ostatuaren argibideak eta jatetxe hori kokatutako herriaren historia eta idiosinkrasia. Horretara mugatzen naiz, ni ez naizelako inor pintxo edo plater bati kalifikazioa jartzeko, ezta herri bat bestea baino ederragoa dela epaitzeko ere.
‎Ez nuen beste erremediorik izan hura handitzea baino. Niri azkenean ez zitzaidan gaizki iruditzen kontua, pintura primitiboan ere irudi bat besteak baino handiagoa izaten baita. Baina hor ez da bukatzen kontua.
‎Kanpoaldean, aldiz, bi dorre ditu, bat bestea baino altuagoa. Hiriaren goiko aldean dagoenez, bertatik bista zoragarriak daude.
‎Haur eta gazte literaturarako hainbat liburu idatzi ditu, eta narrazioak eta saiakerak ere ugari izan dira idazlearen ibilbidean. . Ez dut estilo bat bestea baino gustukoago, une horretako nire egoera pertsonalak eta burura etortzen zaidan istorioak markatzen du mota bateko edo besteko zerbait publikatzea?.
‎Maria Agustina Sarmiento Sotomayor izeneko menina Picassok irudikatu zuen moduan, printzipioz desitxuratuta, erabateko ordenan eginda dagoela dio Perezek. «Begi bat bestea baino gorago eta ahoa formarik gabe dituen arren, ederra da koadro hau. Zergatik?
‎Gero, Bulebarrean aurrera egin dut. Badakit atzera so egin nukeela, Ibonen silueta udaletxeko hormaren kontra enfokatu, beso eroriak, bizkar zabala aurrerantz makurtu antzean, hanka bat bestea baino aurreratuago, begirada ulertzen ez duen erreakzioan galdurik.
‎Baina, berehala, gorderik zagon zakur saldoa atzartu zen zaunka erraldoi batean. Horrazar, zanpez zutitu zen eta aitzinean korrika abiatu, troparen gidari, auzo, baserritar eta hiritar guzien zakur eta horrak, denak bat bestea baino hil goseagoak, akuilatuz
2009
‎Komunean sartuta, errealitatetik eta lanetik eta behin maite izan zuen gizonaren begirada usteletik ihesi, amak atera zuen argazkiari begiratzen dio, galdera bat besteak baino tematiago buruan. Galdera horren itzalarekin hazi da, betiko galdera burugogorra.
‎Hots: begi bat bestea baino gorago edo beherago ikusi ote zion, apika, kokaera asimetrikoan. Hori ere oso litekeena baita, hain zen Nazario alor hartan pertsona berezia; Nazariok, izan ere, begi begikotzat zituen bai simetria eta bai irudi simetrikoak ere:
‎Aitaren aurpegiari begiratu dio: begi bat bestea baino beherago daukala iruditu zaio. Euria hasi du haizerik gabe.
‎Hots: begi bat bestea baino gorago edo beherago ikusi ote zion, apika, kokaera asimetrikoan. Hori ere oso litekeena baita, hain zen Nazario alor hartan pertsona berezia; Nazariok, izan ere, begi begikotzat zituen bai simetria eta bai irudi simetrikoak ere:
‎Liburua apalean utzi, berriro irribarre egin, eta lokaletik irten zen. Ananda begira geratu zitzaion, geldi geldi, esku bat bestea baino gorago zuela, edalontzi bati eta pitxer bati eutsiz bezala; edalontzia gainezka zegoen, eta halere Anandak ura isurtzen jarraitzen zuen: Sarak eragindako harriduraren eta miresmenaren ura.
‎Bistan da diglosia aurreragarri eta egonkor baten eskutik hizkuntzei funtzioak mugatzen badizkiegu, euskararen arnasa gune bat izango litzatekeela derrigorrezko hezkuntza, hots, euskara gaztelania baino proportzio altuagoan normaltasunez erabiltzen den gune bat izango litzatekeela, jadanik gaur egun den moduan, eta horrek ez du zerikusirik hizkuntza bat bestea baino garrantzitsuagotzat jotzearekin edo hizkuntza bat bestearen gainetik jartzearekin. Hizkuntza guztiak dira duintasunez eta balio afektiboei dagokienez berdinak, eta balio bera aitortu behar zaie.
‎Horrela, bada, historiaren zenbait unetan mespretxua jaso izanak, euskarari gertatu zaion bezala? ez du hizkuntza bat besteak baino" onago" bihurtzen, eta, era berean, hizkuntza bat ez da besteak baino" gaiztoago" bihurtzen historian menderatzaileek baliaturiko hizkuntza izateagatik, gaztelaniarekin gure artean gertatu den bezala. Hizkuntzak, berez, ez dira diskriminatzaileak ez zapaltzaileak.
‎Erlojutik aitzina egin zuen, beldurrak baina, ferra hotsa eta irrintzi haiek, hamarren bat zaldizko eta tropa polita oinezkoak. Behatu ere gabe iragan zen, urrats bat bestea baino arinago ez emateko artarekin, zuzen. " Alto!".
2010
‎eskolak aukeratu behar du cateringa edo bertako sukaldea nahi duen. Ez da eredu bat bestea baino garestiago.
‎/ 5ak suiteak izango dira. / Gela bat besteak baino handiagoa izango da, eta (OFF) hitzaldietarako erabiliko dugu.
‎Tragedia guztiek hemisferio honetan dute iturburu, desberdin den ororen mesfidati den alderdia". Hain zuzen, bere tesiaren bidez, burmuinaren bi hemisferioetatik bat bestea baino garatuago, helduago dagoela defenditu zuen. Rita Levi Montalcini laikoa eta zorrotza da erabatekoa.
‎Ondorioz, irakasle bakoitzak bere irakasgaian testu tipo bat besteak baino sarriago erabiliko du.
‎Ertz bat bestea baino meheagoa
‎gotikoa, erromanikoa, bizantziarra, hindua, mudejarra, txinatarra eta abar. Mintzaira horiek guztiak aldi berean garatu ziren, eta ezin esan daiteke bat bestea baino gehiago nabarmendu zenik. Arkitektoek saiakuntzak egin zituzten formarik desberdinenekin, garai haren adierazgarritzat forma haietakoren bat jotzea espero baitzuten; alegia, mende hura hobekien definituko zuen estilotzat.
‎" Orain pixka bat herrena da. Hanka bat bestea baino meheagoa du. Baina besterik ez dauka", argitu zion Cesarrek baiezkoarekin batera.
‎Eta bitartean, nire begia ia lehengoan zegoen. Ispiluan begi zulo bat bestea baino markatuago ikusten nuen, baina ez zen besterik.
2011
‎Ikuspegia zabaldu egin behar da, hemen ez baitago medio bat bestea baino garrantzizkoagoa, denek balio dute, bai liburuak eta baita ere, bai pilulatxoetan emanda, bai dokumental eran. neurri txikiagoan eta blog etan egitea dela. Baina beste helburu batzuetarako oraindik ere paperean ikusiko dugu.
‎Argi dagoena da artelanak, kultur lanak, fikziozko liburuak... baliagarriak direla. Ikuspegia zabaldu egin behar da, hemen ez baitago medio bat bestea baino garrantzizkoagoa, denek balio dute, bai liburuak eta baita ikus entzunezkoak ere, bai pilulatxoetan emanda, bai dokumental eran.
‎Zango bat bestea baino luzeagoa denean ere, horixe bera gertatzen da: albo baterantz eginda ibiltzeko joera izaten da, eta horrek bizkarreko arazoak eta oinazeak ekartzen ditu.
‎Horietako bat besteak baino barrenerago dago, eta orno muinari lotzen zaio; garunaren oinarrian dago, eta barru barruko kontuak prozesatzen ditu.
‎Baduzu arlo bat bestea baino gustukoago?
‎Katxina zaharrak hanka bat bestea baino laburragoa zuen, eta bota berezia erabiltzen zuen herren txikiagoa egiteko: altura handiko zorua zuena.
‎Martin Gardner-i kasu egitera, itxura aldetik ere berezia zen Lewis Carroll: «Fisikoki, ederra eta asimetrikoa zen[...] sorbalda bat bestea baino jasoagoa zeukan, irribarrea zertxobait alboratua, eta begiak ez zituen zehazki maila berean[...] Belarri bat gortuta zeukan, eta nolabaiteko toteltasunak ikaran jartzen zion goiko ezpaina[...] Politika aldetik, tory a zen[...] Mutilzahar zorrotz handiputz milika haserrekor adeitsua zen, bizimodu asexual, atsegin eta zorion­tsukoa».
‎Zirkuitua simetrikoa den arren, osagaien tolerantziak eta transistore bakoitzaren ezaugarriak direla-eta, zirkuituaren bi erdiak ez dira zehazki berdinak, eta, ondorioz, transistoreetako bat bestea baino lehenago hasiko da eroaten, elikatze tentsioa aplikatzen zaion unean.
‎j) Neurri egoki guztiak hartu, hezkuntzaren alorrean bereziki, gizonaren eta emakumearen jokabidearen inguruko gizarte eta kultura ereduak aldatzeko, sexuetatik bat bestea baino gutxiago edo gehiago dela uste izanagatik edo gizonen eta emakumeen zeregin estereotipatuak direla eta, izan daitezkeen aurreiritziak eta ohiturazko nahiz bestelako eginerak ezabatzeko;
‎Gutxiengo3terminoak lehenik eta behin gogorarazten du osotasun baten zatiketa gutxienez bi azpimultzotan. Eta bi multzoetako bat bestea baino ugariagoa da, edo bi azpimultzo baino gehiago daudenean, bi horien gehiketa baino ugariagoa. Ugariagoa izatearen ezaugarriaz gain, gehiengoak izan ditzake beste ezaugarri batzuk ere; ugarienak direnak indartsuenak ere izan litezke (Boudon eta Bourricaud, 1994:
‎—Eta nik ere bai —hirugarren bat besteak baino ozenago.
2012
‎Eta ez naiz horregatik gaizki sentitzen, eta badakit hori hala izanda ere biak maite ditudala. Ez bat bestea baino gehiago: biak berdin, biak asko.
‎Zein da, ordea, bidea? Aukerak bi dira, baina ezin da esan garbi bide bat bestea baino samurragoa denik. Laugarren edo seigarren posturako sailka daiteke Bizkaia.
‎Bada, seguruenera haren izaeragatik. Haurra zelarik, trenak harrapatu zuen, eta geroztik hanka bat bestea baino motzagoa izan zuen. Baliteke horrek eragin izana ere».
‎" Zailtasuna norberaren baitan dago. Lau hizkuntza hitz egiten ditut, eta ez zait bat bestea baino zailagoa egin. Hizkuntzak ikasteko zure motibazioa da gakoa.
‎Beraz, komunikazioaren prozesuan dago hizkuntzaren balorea, hots, komunikazio prozesuaren helburuak betetzeko zein neurritan hizkuntza bat bestea baino baliagarriagoa den. Hau da, hain zuzen, Euskal Herrian euskarak duen erronka, komunikazio prozesu batzuetan beste hizkuntzak baino baliagarriagoa dela erakustea.
‎Bi gizon utzi zituzten txalupan, eta, geroago jakin nuenez, lotan geratu ziren brandy gehiegi edateagatik. Hala ere, bietako bat bestea baino lehenago esnatu zen, eta ikusirik txalupa hondarretan sartuegi zegoela berak bakarrik handik mugitu ahal izateko, han inguruan zebiltzan marinelei dei egin zien, eta haiek, deia entzun orduko, berehala joan ziren txaluparaino. Baina alferrikakoak izan ziren txalupa itsasoratzeko ahalegin guztiak, ontzia oso astuna baitzen, eta hondarra lohitsua eta biguna, ia zingira lurraren tankerakoa.
‎Tramecksan edo Takoi Luzeak kopuruz gehiago direla kalkulatzen dugu; baina boterea gure aldean dago guztiz. Beldur gara Gorentasun Inperialak, koroaren oinordekoak 17, Takoi Luzeen aldeko joera ote duen; behintzat, berorren takoietariko bat bestea baino luzeagoa dela konturatzen gara garbi, horrek herrenka ibilarazten badu ere honek. Orain, barne gatazka hauen erdian, Blefuscu 18 irlatiko inbasio baten mehatxupean gaude, berau baita unibertsoko beste Inperio handia, gure Maiestatearen hau bezain handi eta ahaltsua ia.
‎Hori bai gizaseme zintzoa! Inoiz ez hitz bat bestea baino ozenago.
‎Werner txikia da, eta argala, eta ahula, haur baten modukoa; hanka bat bestea baino laburragoa dauka, Byronek bezala; buruak ikaragarri handia ematen du enborraren aldean. Ileak larru arras moztuta ditu, eta burezurreko irtenuneek, agerian geratzen baitzaizkio, edozein frenologo harrituko lukete elkarren aurkako jaiduren egitura bitxiaren kariaz.
‎Hizkuntza sexista erabilita, sexu bat bestea baino goragoko mailakotzat hartzen duen pentsaera erakusten da.
‎89) aurreikusita baitago prestazioetan parekotasun erlazioak egon behar duela. Esandakoa ez da aldatuko, emaniko prestazioetariko bat bestea baino kostu bidezkoagoa izateko arriskua badago ere, kontrolagarri ez diren zenbait faktoretan oinarritzeagatik. Hala, publizitate lankidetzaren merkataritza emaitza zehaztu ezin izateak ez du kontratua aleatorio bihurtuko.
‎Izan ere, hizkuntza politikoki zuzenak eskaintzen digun aukera bakarra gezurrezkoa da, alegia, ezgaitasunik izango ez bagenu bezala jokatzea. People First Laguagek «Ni ez naiz ezgaitua, nire hanka bat bestea baino motzagoa da» esateko aukera ematen die ezgaitasun nabarmenegia ez duten guztiei. Baina ezgaitasunari uko egin edo disimulatzen saiatzeak, hori lortzeak, ez du esan nahi ezgaitasuna desagertzen denik, ezgaituok eta gure ingurukoek ondo dakigun bezalaxe.
‎garrantzitsua da bi gurasoek modu berean heztea gutiziak saihesteko. Bietako bat bestea baino permisiboagoa bada, litekeena da haurrak beti harengana jotzea, azkenean emango zaion gutizia batek uko egiten badio. Kontuz salbuespenekin:
‎Emozioak ezkutatzeak distantzia sor dezake bikotean. Sentimenduen desberdintasunaz hitz egin (kide bat bestea baino optimistagoa izan daiteke). Norberak bezala kontatzea, modu fisiko eta emozionalean.
‎Eta trenak ere berriz hona hara egun guztian lautada korritzen ari. Izan ere, tren guztietatik bat besteak baino fiteago ibiltzen zen: hura zen Josek gidatzen zuena, ordu hartarako bere makina baitzuen, gerlarekin ohiko langileak barreiatuz gero.
‎Hiztegia den kutxa handi horretako elementuen konbinazio ezberdinak besterik ez dira ipuinak, nobelak eta poemak. Konbinazio bat bestea baino hobea zergatik den, inoiz ebatziko ez dugun misterio matematikoa baino ez da. Beraz, dena idatzita dagoela esatea zilegi da, hiztegietan egon baitago.
‎Ontsa ikusi behar duzu aprendiz bat formatu behar duzula eta batzuetan ontsa sarrarazteko gauza batzu hitz bat bestea baino gorago eman behar dela. Hori duzu dena...
2013
‎Ezaugarri horietako bat bera ere ez da nahikoa, hala ere, ogi mota bat bestea baino osasungarriagoa dela baieztatzeko.
‎Esan ote liteke adin jakin bat besteak baino egokiagoa dela bitamina osagarriak hartzen hasteko, batez ere kaltzioa eta omega 3?
‎Trantsizio metalek beren energia maila baxueneko egitura edo egoera elektronikotik, hau da, molekulan zehar elektroiak banatzeko modutik gertu dauden beste egitura posible batzuk izan ohi dituzte, eta, katalizatzaile horien bidezko metano aktibazioa ikertzeko garaian, beharrezkoa da egoera horiek ere kontuan hartzea. Izan ere, egoera elektroniko bat bestea baino energia maila altuagoan egon arren, baliteke aski egonkortasun izatea, eta, kasu horretan, gerta daiteke erreakzioa egoera horretan gertatzea.
‎Enuntziatu parentetikoekin aldi berean diskurtso paralelo bat gauzatzea lortzen du Koldo Mitxelenak, bi interpretazio lerrori ateak irekitzeko gai izango den diskurtso paraleloa. Argi dago, ordea, bi diskurtsoak ez daudela maila berean; bat bestea baino (nora) bideratuagoa izango da eta esatariaren argudio haria aurrera eramateko baliatuko du. Enuntziatu parentetikoek irekitzen dutena ironikoagoa, bihurriagoa da, bere argudiatzean aurrera egiteko bitarteko aproposa da.
‎a) Informazio bat besteak baino osatuagoa bada, hura hobetsi eta besteak ezabatu.
‎3 Letrakera lodiz idatzita dauden izenburuen artean zergatik dago bat besteak baino letra tamaina handiagoan idatzita. Zein da gehien nabarmentzen dena?
‎Gogoratu bi adierazpen berdinak direla esateko= sinboloa erabiltzen dela; adierazpen bat bestea baino handiagoa edo txikiagoa dela esateko, aldiz,> eta
‎Luzea zen, 1,85 inguru. Bizkarra zein bularra irtenak zeuzkan, eta sorbalda bat bestea baino eroriagoa.
‎Ahots bat besteak baino argiago entzungo da.
‎Titi bat bestea baino handiagoa du!
2014
‎Bi seme alaba ez dira sekula berdin maitatzen. Ez da bat bestea baino gehiago edo gutxiago maitatuko. Baina bai ezberdin.
‎...hazia.Bi disko zapal dituzte, aurrealdean batera jarriak eta atzean bereiziak.Hazia deskarga tututik ziri itxurako ildoaren hondora erortzen da.Lurra juxtu ildo irekigailuaren atzean erortzen da, eta hazia estaltzen du.Disko hirukoitzekoak: disko bikoitzekoak bezala funtzionatzen dute baina aurrealdean disko bertikal bat gehitzen zaie uztondoa ebakitzeko.Bat ez datozen bi disko daramatenak: disko bat bestea baino aurrerago jarrita, zuzenean ereiteko oso egokia den ildo irekigailu bat lortzen da.Diametro bana duten bi disko konbinatuta ere efektu bera lortzen da.
‎Zer alarma sistema da onena? Sistema bat bestea baino hobea izan arren, etxe bakoitzerako eta behar bakoitzerako egokia da: Alarma sinpleagoak erabiltzen badira, sistema akustiko batek eta sentsore batzuek erabiltzailearen funtzionamenduaren berri ematen badute testu mezu baten bidez edo telefono dei baten bidez, ez da 1.000 euro baino gehiago ordainduko.
‎Baina gauza ikasi nuen orduan. Instalazio ezeniko interesgarriak ezartzen ahal ditugu lekuan baina talde bat bestea baino gorago bada, horien jokoa anplifikatua da, musika batek sonoa duelarik bezala eta gainerateko jokalariak molde akustikoan mintzo dira. Heldu da turisten munduarena ez zela hainbeste begiratua, ezena dantzatuetan baizik, solasa ez zen hainbeste behatzen.
‎Berehala ulertuko du Berorrek: okertuta joan behar nuen, erdi makurtuta, beso bat bestea baino askoz beherago. Armairuaren pisua gehiago sentitzen da horrela, eta iruditzen zitzaidan gero eta pisu handiagoa zeukala, hutsik behar zuen arren.
‎Aurrekoetan baino askozaz gehiago kostatu zitzaion zine gelara heltzea. Makurtuta zihoan, aurrerantz, sorbalda bat bestea baino beherago; iruditu zitzaion bularreko mina apaldu egiten zitzaiola jarrera horretan. Askotan egin zuen estropezu, hormen kontra jartzen zituen eskuak.
2015
‎hanka bat bestea baino bizkorrago
‎deritze; hegodunei, berriz,, hegodun?. Landare zorri hegodunek hego pare bi dituzte, eta horietako bat bestea baino askoz handiagoa da.
‎Ipurmasaila bat bestea baino handiagoa da.
‎Ez, zuk titi bat bestea baino handiagoa duzu!
2016
‎Iñaki Iurrebaso – Hainbat gogoeta hizkuntza gaitasunaren inguruan duten hizkuntza gaitasun erlatiboa aintzat hartuta (hots, zein mailatan dakien A hizkuntza eta B hizkuntza, eta zein mailatan dakien hobeto bat bestea baino), eta ez euskaraz aritzerakoan gaitasun handiagoa edo txikiagoa ote duten aztertuta. Hizkuntza gaitasunaren aldetik, horixe izango da oinarri objektibo funtsezkoa hizkuntza bat edo bestea gehiago erabiltzeko; hau da, zein hizkuntzatan aritzen den errazago, erosoago, eraginkorrago.
‎Hipotesia: Euskal Herrian hiztunek egiten duten erabilera hobeto azaltzen da hizkuntza baten eta bestearen artean duten hizkuntzagaitasun erlatiboa aintzat hartuta (hots, zein mailatan dakien A hizkuntza eta B hizkuntza, eta zein mailatan dakien hobeto bat bestea baino), eta ez euskaraz aritzerakoan gaitasun handiagoa edo txikiagoa ote duten aztertuta.
‎Nola lantzen duzue hori? Eta forma mamia deklamazioa triangelu horretan, bada bat besteak baino garrantzitsuagoa denik. Non dago oreka?
‎Bi ziminoak menditto haren kaskoraino igotzen hasi ziren, bat bestea baino lasterrago joanez. Lehenbizikoa erpinera iritsi zelarik oihuka hasi zen, herrenka zetorren lagunari keinu handiak eginez.
‎Garai hartan, esklabotzaren abolizioa zen behar politiko presazkoena; horregatik, emakumeei eskatu zieten borrokara lotzeko, iruditzen baitzitzaien emakumeen euren zapalkuntza elikatzen eta betikotzen zuela esklabotza sistema jarraituak. Grimke ahizpek sakonki ulertzen zuten beltzen askapena eta emakumeen askapena ezin banatuzko borrokak zirela; horregatik, ez ziren sekula halako zepo ideologikoetan erori, eta ez zuten sekula esan borroka bat bestea baino garrantzitsuagoa zenik. Bi borroken arteko harremana dialektikoa zela onartzen zuten.
‎25 Triangelu zuzen baten hipotenusak 25 cm ditu eta kateto bat bestea baino 5 cm luzeagoa da. Zenbat
‎neurriekin konparatzen ditugu, balioak elkarrekin zatituz bat bestea baino zenbat aldiz
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia