Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 79

2000
‎Ordea, adarretik adarrerat nabilkizu orain ere, eta ea betetzen dudan behingoz arestian eman dizudan hitza, bidaiari lotzekoa, aintzakotzat hartuz, lehenik eta behin, untziaren jaun eta jabea —Alessandro de Novara—, zeina baikenuen, aldi berean, kapitain eta bidaiburu, eta zeina baitzen genoarra sortzez, nahiz eta egun batean Veneziarat ezkondu eta han bizi izan zen handik aitzina. Baina" han bizi izan zelakoa" erraiteko modu bat bertzerik ez da, zeren Venezian hilabete inguru emaiten baitzuen urte osoan —egokitzen zitzaionean, itsasoaren eta negozioen arauaz—, eta gainerako hamaika hilabeteak Mediterraneo itsasoan barrena, handik Holandaraino eta Ingalaterraraino, Gibraltarko itsasartetik iragan eta Iberiar Penintsula inguratu ondoren. Bere ibilaldi edo itsasaldi haietan, zetak, oihalak, alfonbrak eta alkatifak kargatzen ohi zituen Turkian, gero Espainian, Frantzian, Holandan edo Ingalaterran deskargatzeko; eta Herri hauetan, berriz, bertze produktu batzuk untziratzen zituen —hauek artileari edo burdinaren eta altzairuaren industriari lotuak, eta haiek Ekialdeko Indietarik ekarriak— bertze portu batzuetan husteko.
‎Eta hala ibili nintzen eternitate hartan, eguna joan eta eguna etorri, Elbiraren musu hura burutik kendu ezinik! Eta begiak hersten nituen, eta puntu bero eta heze hura errotzen zitzaidan bekokiaren erdian, eta hatsarrean puntu bat bertzerik ez zena handituz eta handituz joaiten zitzaidan, harik eta buru osoa hartzen zidan arte, gorputz osoa, mundu osoa... Eta begiak irekitzen nituen, eta oro zen amorio eta maitasun ene inguruan, oro udaberri!
‎Eta ez nuen kontzientzian ezinegonik ez buruan buruhausterik izaiten, eta ez nintzen hargatik herstura hertsian bizi, zeren biak bainituen maisu eta irakasle, eta zeren irakaslearen erranetarat egoitea baitzen ikaslearen obligantza eta zeregina. Eta, komunionea egiten nuenean, gogoan izaiten nituen osabaren hitzak, hura ogi puska bat bertzerik ez zela, baina behin ogia ahoratuz gero, jaun Marcelek eman zidan kontseiluari jarraitzen nintzaion, eta kontseilu haren arabera bizitzen nituen neure baitan Kristoren oinazea eta Kristoren erresurrezionea.
‎Eta testigu batzuk zeuden, baina ez nekien testiguen berri. Eta zerbaiti heldu nahi nion, eta ez nuen heldulekurik, zeren sekeretuaren gorputza ikustezina baita, eta ohartu nintzen, azkenean, ezen harrointzat nuen lurra bera ere bertze amesgaizto bat zela, errealitatea zulo hondargabe bat bertzerik ez balitz bezala, non hondoratzen bainintzen atergabe eta etengabe.
‎Bide hura hamaika bider egina zen kapitaina, eta ekaitz eta tenpesta bat baino gehiago ere bildua izanen zuen bere memoriaren itsas libururat... Haatik, herstura hertsi hartan eta puntu gaitz hartan, alferrikakoak ziruditen haren manu eta ordenek, zeren intxaur azal bat bertzerik ez baikinen haize haserreen eta uhin are haserreagoen menean. Alferrikakoak ziruditen han bela eta oihalek, masta, soka eta lokarriek.
2001
‎Ordurako bere burua etxekoandretako hartzen balu bezala. Niri irri murritz bat bertzerik ez zitzaidan ateratzen. " Hau saltsa antolatu dena gure kulpagatik!", pentsatzen nuen nire kolkorako.
‎Halako batean, portugesa serio jarri zen eta barren barrenetik atera zitzaion irrintzia bota zuen," Biba Tejerina eta Mayayo!!!", aitzineko urtean, diktaduraren kontra borrokatzera heldu zirela, muga pasatu ondotik Bidaso aldean garbitu zituzten bi anarkistez oroituz. Isiltasuna nagusitu zen ostatuan, baina sualo bat bertzerik ez zen izan, Kain erraten zioten xahar batek, boz urratuarekin, bere koplarik aldrebesena bota zuen arte.
2004
‎Euskal Estatua. (...) Mende luzez euskaldunon adierazpide politikoa izan den Nafarroa kontzeptua Euskadi izeneko asmakizunaren zati bat bertzerik ez zelakoan eta Nafar kontzeptuak euskaldunon nortasun politiko eta juridiko subiranoa adierazten duela aintzat hartu gabe. Mende amaieran, Mendebaldeko lurraldeek osatuko duten egitura politikoak. EAEk?
2006
‎Harategiak berak ere, noski, aldaketak izan ditu. «Argazkietan ageri denez, marmolezko mostradore handi bat eta hozkailu kamara bat bertzerik ez zen hasieran. Horregatik, haragiaz gain, nere aitxatxik horma ere saltzen zuen, jatetxeendako, orduan ez baitzuten hozkailurik».
2007
‎Apartamentu baten muga barnean grabatu omen zuen zuzendari potoloak bere" soga" osoa; beraz, pozik egoten ahal zen Aristotelesen epigonoa bere ausardiarekin. Etenik gabe, antzekorik ez duen kamera lana bitarteko, segidan filmatu eta josturarik ez zeukan sekuentzia luze bat bertzerik ez zuen behar izan eta, ondorioz, ekintzaren batasuna ere betetzen zuen; nahiz eta zazpikiren bat edo bertze azpijokoren bat nabarmentzen saiatu behin baino gehiagotan.
‎Ez zion lehenengo ahaleginean konprenitu. Baina, labur errateko, lente bat bertzerik ez omen zitzaion orduan baliagarri, hau da, politikarena; beraz, gainerako kontuak ere ez zituen kristal horretan barna baizik ikusten ahal. Alderdi bakoitzari, ordea, bere lente parea zegokion, eta aunitz ikuspuntutik ikusten ahal ziren, Arsenioren ustez, politika ez ezik, bertze alderdi guziak ere, zeren...
‎Nahiz urrun samarretik abiatu, Migelek ez zuen bere burua asmo ezkuturen baten aldeko sareetan nahasirik ikusi nahi, eta bere itzalaren azpian galdu zen ezarian. Istant bat bertzerik ez zuen behar izan Aleidak lagun berria zertan zebilen jabetzeko. Aspaldi zekien landareak ez direla tiratuagatik goizago heltzen; beraz, hedatu berri zuen jokaldia gibelera bildurik, No es fásil erran zion, zeren...
‎Azterketa etorri zitzaion burura, gauzak agindu bezala gertatuz gero, gainean zeukan. Aristoteles, Castelvetro eta egun hartako saioaren ondotik azken solas bat bertzerik ez zitzaion falta. Maila emanen ote zuen?
‎Desagerturik zegoen aspaldi zebraren larrua hormaren gainetik, eta pertsiana igo zuen poliki. Ilunabarrari hondar bat bertzerik ez zitzaion geratzen, eta karrikako argiak pizturik zeuden dagoeneko. Etxe baten gaineko terrazan ile horiko emazteki beltza ikusi zuen idortutako arropa biltzen, baina behatzen ari zitzaiola konturatu aitzin, aldendu egin zen leihotik.
‎Arestian erabilitako toalla busti eta aurpegia freskatu ondoren, ezpainak pintatu zituen ispiluaren aitzinean. Istant bat bertzerik ez zuen eman eta, Migelen gibelera hurbildurik, gerritik atxiki eta kopeta paratu zion soinburuan; oinetakoen gainera igan zen, eta gero soinekoari tiratu zion alde batetik eta bertzetik izterretako zimurrak egokitzeko.
2008
‎Errate baterako: bisigodoen erresuma, penintsula osoan hedatu zen heinean, Espainiako lehen batasun politikotzat jotzen ahal da (Portugal egitura horren barnean egon izana detaile ñimiño bat bertzerik ez da ikusmolde horretarako). Horren adibide, Pío Moak izaera nazionala igartzen dio Espainia bisigodoari:
‎Estatu espainiarraren barneko nazionalitateen arazoari begira, Victor Pradera erregionalismoaren defendatzaile sutsu agertu zen. Espainian, zioen Praderak, nazio bat bertzerik ez dago: nazio espainiarra, hain zuzen ere.
2009
‎Santiago sei anai arreben artean bosgarrena zen eta oso gazterik umezurtz gelditu zen. Izan ere, urte bat bertzerik ez zuenean ama hil zitzaion, bere arreba gazteena jaiotzean hain zuzen, eta handik hiruzpalau urtera aita ere galdu zuen zorigaiztoko istripu baten ondorioz.
‎ITGren ikastaroak Donezteben eta Iruñean, Baztan Bidasoako hainbat lagunok parte hartu genuelarik. Egun landa turismoaren barne natur aktibitateen enpresen garapena delarik, Ramonek gizakian eta bere profesionalitatean sinisten zuen; horregatik Nafarroako Mendi Gidarien Elkartea bultzatu zuen.Letra hauek omenaldi xume bat bertzerik ez dira, hainbat ezagupen eta une goxo zurekin konpartitu dugunon aldetik, Ramon. Udazken atariko gau honetan, Kintoko oreinak basahuntzak ixilik izan dira.
‎Aizkorakada batez atea bota eta bertan aurpegia estalirik zegoen gizona askatzen dute, erregea? Ez, lapur bat bertzerik ez. Segada batean erori dira.
‎Ikusi duzue nola bezti ibiltzen den? Harek arropak bere gorputza erakusteko aitzakia bat bertzerik ez du. Ez dakit nola hats hartzen ahal dun holako tinkadurak aguantatuz.
2010
‎Euskara, euskara da, bertze hizkuntza bat. Bertze hizkuntza bat bertzerik ez. Euskara gure hizkuntza da, gu egiten gaituena, baina hiztunik gabe ez da hizkuntzarik.
‎Paco Errandonea alkateak gogorarazi zuen Nafarroako Departamentutik Sunbillako irteeretarako proposatzen dituen irtenbideak ez direla batere egokiak “Irun alderakoa orain dagoen bezala geldituko da eta Iruña alderakoa, 900.000 euro eta milioi baten artean gostako da eta erdian esperatzeko karril bat bertzerik ez da izanen. Hori kasik orain dagoena baino arriskutsuago iruditzen zaigu eta guk behetik edo gainetik pasabidea eskatzen dugu.
‎Urte hauetan hamalau patente ezberdin asmatu ditu Michel Debien ek koadroak, gurpilak, xehetasun teknikoak, marka ezagunentzako prototipoak, baita bertze arlo batean, ardo botilak garraiatzeko tresnak ere. «1982an direkzio integratua asmatu nuen, baina 22 urteko mutil gazte bat bertzerik ez nintzen eta marka handiek ez zidaten kasurik egin, irri egin zidaten. Gaur egun, mundu osoko bizikleta guziek daukate direkzio integratua, baina ez naute inoiz ordaindu, patente bat hogei urterako izaten delako».
2011
‎Han sexu balentriarik ez.Larunbatean, Durangoren inguruko solasaldian, Eider Rodriguezek aipatu zuen irakurle klubetan eta, hezur haragizko bihurtzen dela ordura arte abstrakzio izandako irakurlea, eta, maiz, idazleak nahiagoko zuela hark abstrakzio izateari utzi ez balio. Nori berea ezagutze aldera, aitor dezagun irakurleak ere, batzuetan, idazlea ezagututakoan, nahiagoko zuela hark, begi aitzinean daukan ego hanpatuko izaki hori gabe, gozarazi dion testuari atxikirik doan etiketa bat bertzerik ez izaten segitu izan balu.Orgietan bezala, literaturan ere arriskua (eta gozamena) guziendako baita.
‎Bizpahiru hilabete lehenago osaba Luisek bizikleta bat oparitu zion anaia zaharrenari. Feliperi?, eta anitzetan eskatzen zioten bertze hiru anaiek utz ziezaiela bueltatxo bat, bueltatxo bat bertzerik ez. Eta, nola Felipe eskuzabala baitzen, utzi egiten zien, kontuz ibiltzeko erraten bazien ere, kontuz eta kontuz?
‎960 bazkideetatik hogei bertzerik ez ziren azaldu otsailaren 12ko batzarreraLesakako Beti Gazte elkarteak 105.200 euroko aurrekontua izanen du aurten, iazkoaren berdintsua, otsailaren 12ko batzarrean bazkideek onartu zutenez. Elkarteak 960 bazkide baldin baditu ere, hogei bat bertzerik ez ziren azaldu urteko batzar orokorrera.
‎Lesakako Beti Gazte elkarteak 105.200 euroko aurrekontua izanen du aurten, iazkoaren berdintsua, otsailaren 12ko batzarrean bazkideek onartu zutenez. Elkarteak 960 bazkide baldin baditu ere, hogei bat bertzerik ez ziren azaldu urteko batzar orokorrera.
2012
‎Nafarroako errege erreginak eskumikatuak izan ondoren, nafarrek erabaki zuten amore ematea Gaztelaren aurrean. Beraz, tronuko dinastian aldaketa bat bertzerik ez zen gertatu; ez zen konkistarik izan. Dudarik gabe, Garcia de Gongorak bazekien (historikoki) gezurretan ari zela, baina, erran bezala, politika interesatzen zitzaion.
‎" Nola arraio egiten duzu?", galdetu dio. " Erraxa da", kontesta berak," praktika pixko bat bertzerik ez da behar!"
2013
‎Barcinarekin gobernatu dute, oposizioa izateko planta eginez; abertzaleekin, gobernuan parte hartzeko itxura eginez, oposizioa eginen luke, baskoak aginte postuetan egoteko ezgauza direla agerian utzi nahian. Azken buruan, hori bertze traizio bat bertzerik ez litzateke izanen; bertze bat, zerrenda luze batean.
‎13 urteko umea zen Patxi Gorraiz inguruan urtegia egiteko aukeraz mintzatzen hasi zirenean. Gazte bat bertzerik ez, Itoizko Koordinakundearekin bat egin zuenean. Orain, hogei urteko borroka luzea atzean utzi eta gero, urtegia egiteko proiektuak «erabat baldintzatuta» gogoratzen ditu Itoizko azken urteak.
‎urtu egiten zen. Halako moldez, non lehia bizi bat bertzerik ez zena lehiaren aurkako lehia bihurtzen baitzen, ororen buruan, mota bateko eta bertzeko kontraesanak gainditzeko ahaleginean.
‎Guztiaz ere, Abdel Haqq nekez izan zitekeen autoengainu hartaz kontziente: erran nahi baita inkontzientzia eta ezjakintasun hura bere defentsa sistemak asmatutako trikimailu bat bertzerik ez zela, beharbada, une hartan, aitzina egiteko, beharrezkoa eta ezinbertzekoa zuena.
‎garrasiak lehertzen zituen buruak elez ele jasotako eraikin mentalak, eta suak errausten eta ezabatzen logika guztiak: Raissak haur bat nahi zuen, haur bat bertzerik ez.
‎halaxe zirudien lehen soaldian, nahiz eta, bigarrenean, lehia hura –forma haiek guztiak osotasun baten funtzioan zeudelako edo– urtu egiten zen. Halako moldez, non lehia bizi bat bertzerik ez zena lehiaren aurkako lehia bihurtzen baitzen, ororen buruan, mota bateko eta bertzeko kontraesanak gainditzeko ahaleginean.
‎Guztiaz ere, Abdel Haqq nekez izan zitekeen autoengainu hartaz kontziente: erran nahi baita inkontzientzia eta ezjakintasun hura bere defentsa sistemak asmatutako trikimailu bat bertzerik ez zela, beharbada... une hartan, aitzina egiteko, beharrezkoa eta ezinbertzekoa zuena. Berak, izan ere, aitzina egin behar zuen, kosta ahala kosta:
‎garrasiak lehertzen zituen buruak elez ele jasotako eraikin mentalak, eta suak errausten eta ezabatzen logika guztiak: Raissak haur bat nahi zuen, haur bat bertzerik ez.
‎Egun pare bat bertzerik ez zen falta Santiago egunerako, Alkasoroko bestetarako, eta termometroak marka egin zuen, egunik beroena. Bero egosia, hala erraten zuen Arraitzek.
‎Aste bat bertzerik ez zen falta amaren laguna bere senarrarekin Parisera bueltatzeko, eta ama nerbiosten hasi zen nire pasaportea ez zelako ailegatzen. Ez zitzaion normala iruditzen, eta aitari galdetzera joateko erran zion:
‎Bera herri kozkorra zen gurearen ondoan, eta hangoek ez zuten alkasoroarrak mendratzeko batere kuidadorik izaten. Gurea herri kaxkar bat bertzerik ez zela erraten ziguten," Alkasoro, Alkasoro, bi etxe txar ta lau txoro!". Gainera, Gure Txokoak jokalari euren ustez onak zituen.
2014
‎Gaur egun, hutsaren hurrengoa jaso da, hau da, Udalak 307/ 2005 Errege Dekretuan aurreikusitako laguntzak eskatu zizkion Barne Ministerioari, eta ezezkoa eman diote. Eta Nafarroako Gobernuari dagokionez, ahozko konpromiso bat bertzerik ez daukate emergentziako obren% 70 finantzatzeko; obra horiek 1.586.135,90 eurotan daude baloratuta.
‎Bizia aldi baterako dela aintzat hartuz, hura lertxuna hegan bezala agudo pasatzen dela jakinik, haren eta bizidunon artean kristal mehe bat bertzerik ez dagoela iruditurik, heriotza izatea beti gogoan erabaki nuen, halako batean.
‎Hemen zizare bat, han izar bat, hor zure maitea: izar bat bertzerik ez da zizarea berarentzat.
‎Orai armak berotuak eta eskuak bolboraz belztuak dituzte 49.eko gizonek. Erauntsia amaitu delarik ohartu dira Mutrustegi anaietako bat, Xalbador, hilotz jausia dela; tiro batek garbi zeharkatu dio burua, kopetatik sartu eta garezurra zeharkatu; muinik ere ez agerian, odol xirripa bat bertzerik ez, eta kepia zulaturik gorpuaren ondoan. Begiak hetsi dizkio Luzien Laviellek.
‎Azken horietarik bat hurbildu zaio Achilleri, besotik heldu, giharrak aztertu, bazter batetarat eraman, eta" Aimez vous travailler?" galdegin dio. Achillek ez daki flamenkoz baizik; euskaraz ikasteko denborarik ez du izan, eta frantsesez doi bat bertzerik ez jakin. " Travailler" ulertu uste dio etxeko jaun horri, eta baietz egin dio buruarekin, baietz, nola erraten zen baietz frantsesez?
‎Gerla irabaztea, hemen Verdunen, zulo honetan kukutu eta irautea da. Zulo batean edozeinetan, dagoeneko errekarik ere ez baita, obusek guziak suntsitu eta birrindu dituztenez gero; su zelai bat bertzerik ez baita soldaduek parean dutena, begiak heda ahala; su zelai bat, putzuz eta lohiz eta kez eta lur tontorrez eta obusek eraiki hobiz egina. Kukutu eta iraun, beraz.
2015
‎Bai. Orduan, haur bat bertzerik ez nintzen. Ez nuen pixa egin nahi, min ematen zidalako.
‎Haur bat bertzerik ez zela nabarmendu du, behin eta berriz. Gizonaren etxean, kolpeak lehen unetik bilakatu ziren eguneroko kontu.
‎hasperena, hiatusak (i+ a eta u+ a) eta i bokalak eta j bokalerdiak eragindako/ n, l/ kontsonanteen bustidura. Hemen aurkeztendugun lana hastapen bat bertzerik ez da, ondoko hilabeteetan landu dugun deskribapenosoago baten lehen urratsa hain zuzen ere.
‎Azterketa honetan lagundu digutenek ez dute ordezkatzen irakasle lanbideko guzien jarduna, oro har, baina bai eskaintzen digute informazioa gaian ikertzen hasteko, orain arte ezagutzen ez dugun alor horretan. Azken batean, ikergai zabal horretan, lan hau hasierako urrats bat bertzerik ez da, bertze batzuekin osatu eta zehaztu beharra.
2016
‎" No hay patrimonio", erantzun genion guk, kutxako kontu mehar bat bertzerik ez.
2017
‎Gogoan ditu Cuadrak hasierako urratsak; egoitza aurkitu aurreko urtebete luzeko lana; ideia bat bertzerik ez zena errealitate bihurtzeko prozesua. " Konpromisoa hartzeko prest ziren taldeak zehaztu, eraikina prestatu eta martxan jarri ginen, azkenean".
‎Agian, hobe litzateke desorekaz konturatu, eta hurrengo ospakizunetarako hobeki nola antolatu pentsatzen hastea. Gaurkoak aitortza xume bat bertzerik ez du izan nahi, ordea. Isilean egiten duzuen lan guztiarengatik, bihotzez eta zinez, milesker.
‎Bi aste lehenago ere bidaia bat egin zuen kamioiarekin. Ustez asteburu bat bertzerik ez zuen kanpoan eman behar. Azkenean bortz egun eman zituen kanpoan.
‎Iruñeko Gaztelu plazako txikizioa ere haiek agindu zuten! Opus bera ere haien avatar bat bertzerik ez da! Ez zara ohartzen?
‎" Denda bat bertzerik ez, eta, hala ere, bagintuan nor Iruñean, iduriz. Guztien ahotan jarri gintian Nikolasenak.
2018
‎Elkarte horrek gogor egin du lan hirigunea eta espetxea lotzeko zerbitzuaren alde. San Rokeko zentroa itxi aurretik ere, egungo azpiegitura proiektu bat bertzerik ez zenean, Salhaketak agerian utzi zituen komunikazioaren arloan zituen gabeziak. Kartzela egin zutenean, ordea, gabezia horiek konpontzeko neurririk ez zuten hartu.
2019
‎35 segundoz, taldeko lau kide ageri dira kontzentrazio esparruko uniformea jantzita, urka bilurra lepoan, exekutatzeko agindua noiz ailegatuko. Melodia malenkoniatsu bat bertzerik ez da aditzen. CSUko politikari batek Dachau bisitatzera gonbidatu du taldea; gobernu federaleko antisemitismo auzietarako arduradunak" askatasun artistikoaren gustu txarreko erabilera" egotzi dio taldeari.
‎Hori, amu hutsa, bertzerik ez baitzen iragarkia: bideoa argitaratutakoan, martxoaren 28an, argi gelditu da kontzentrazio zelaikoa pasarte bat bertzerik ez dela Alemaniako historiako zulo beltzei emandako errepaso luze batean. Errepaso posmodernoa, zinemako irudien galbahetik pasatua eta Rammsteineko kideen irudimenetik ateratako izugarrikeriekin zamatua.
‎Ez dut ikusi nork bere gustu zinematografikoak ditu: Jennifer Aniston eta Adam Sandler ez dira preseski nire aktore gogokoenen zerrendan baina bertze nonbait irakurri dut filmeko atal luzeena Frantzian gertatzen dela, eta Espainiakoa pasarte labur bat bertzerik ez dela. Nolanahi ere, ez da horrelako irudi bat ematen den lehen aldia.
‎Mugikortasun elektrikoa? Txorakeria galanta! Espainiar estatuan sortzen den indar elektrikoaren hirutik bat bertzerik ez da berriztagarria. Eta orain, auto guzientzat elektrizitatea behar da, lehen motorrik ez zuten bizikletentzat ere bai, eta patinete madarikatuentzat.
‎Esaldi horretan, beraz, ez zegoen hasiera hartan inolako denbora noziorik. Sugea ez bazen, agian, zizare bat bertzerik ez zen.
‎Adibide horietan ikusten den bezala, puntukaritasuna lortzeko ari izan lokuzioa aditz guztiekin erabiltzen ahal da. Konjugazio trinkoa duten aditzak hain dira gutxi (hirurogei bat bertzerik ez) ze aditz trinkoaren bidez lortutako puntukaritasuna arras mugatua baita: adibide horietan ikusten ahal den bezala, gehienetan, bi bide dauzkagu:
‎3. pertsonako plurala lortzeko pluralizatzaile bat bertzerik ez zuten behar: te aukeratu zuten...
‎Labur labur aipatuko dugu azken mende hauetaraino Europan zabaldu diren hipotesiak; entsegu bat bertzerik ez da izanen; proposamen bakoitzetik ordezkari bat, jakintsu batzuen iritziak ezagutzeko.
2020
‎–Bai, txartel batzuk izaten genitinan, eta harekin hainbat olio, hainbat ogi... familia bakoitzari. Ogi puska bat bertzerik ez senide bakoitzak egun guzirako! Eta badakin zer egin nuen behin?
2021
‎" Aitzakia betikoa da: ' Minutu bat bertzerik ez da'. Baina minutu bakar horrek tokirik gabe uzten banau, denbora hori baino anitzez ere gehiago galduko dut nik joan nahi dudan tokira ailegatzeko", azaldu du.
‎Eraldaketa horren adar bat bertzerik ez da aisialdia, mendebaldarron aisialdi kriminala: gozatzen, denboraz gozatzen berrikasi behar dugu, inpaktu material energetikoa duten aisialdi formetatik aldenduz, munduan gizaki guziak kabi daitezen.
‎“Jokabide hau ez da berria eta ez gaitu harritzen, Palacio de Arozteguia S.L bezalako espekulatzaileen zein beren zerbitzura dauden instituzioen errepresio mota guztiak ezagutzen baititugu”, adierazi dute Aroztak etik. “Mundu zabalean lurra eta jatorrizko herrien aldeko ekintzaileek pairatzen duten errepresioaren bertze adibide bat bertzerik ez da gurea”.
2022
‎Oso arriskutsuak zirela erraten zuten, eta klimaren goi bileraz baliatu nahi zutela, baliatu, sistemaren aurkako eraso gogor. Bristoleko zubian gertatua, prestakizun bat bertzerik ez zen, ondoren Glaschu hirian goi mandatarien aurka saiatzeko. John Usadio american president safe and sound.
‎–Ez da deus, zauri txiki bat bertzerik ez –hitzak presaka esanez, xuxurlatuz kasik, Mattinen ezpainen bidean.
‎Oraindik ere iristen naiz hori pentsatzera, baina ez da erreala ehuneko ehunean. Lotzen gaituzten gizarte eraikuntzak dira, egiaren zati bat bertzerik ez. Kontra egin dakioke, kontra egiten saiatu.
‎Nolanahi ere, errespetua bazegoela ongi oroitzen du. " Arduradun bat eta kudeatzaile bat bertzerik ez zegoen, gainerako guziak langile xeheak ginen. Harremana ona zen, baina arduraduna edo kudeatzailea sartzen zirenean isiltasuna egiten zen, txantxak bukatzen ziren.
2023
‎Etorkizuneko ikuspegia hitzaldiaren hiru zutabeetako bat bertzerik ez da izanen. Lehenbiziko bi ataletan nazioarteko eraldaketa ekonomikoen, sozialen eta politikoen azterketa, eta Jaurlaritzaren konpromisoen balantzea eginen ditu lehendakariak.
‎Hala ere, sari banaketa eguneko helburuetako bat bertzerik ez zen, espetxeetan lan egiten duten funtzionarioen lana aitortzeko ere baliatu baitzuten saioa. Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Iñigo Urkullu lehendakariak adierazpenak egin zituzten, eta biek «ETAren jazarpena jasan zuten espetxeetako funtzionarioen» lana nabarmendu zuten.
‎Egun hainbertze arduratzen gaituen aldaketa klimatikoaren afera 2009an Johan Rockström zientzialariak eta bere ikerketa taldeak mundua orekan mantendu ahal izateko zehaztu zituzten bederatzi mugetako bat bertzerik ez da, eta gainera, ez da okerren dagoena, nahiz eta, bakarrik muga hori gainditzearekin jada Lurreko bizitza gaur ezagutzen dugun moduan jada arriskuan legokeen. Gainezka egitetik hurbilen dauden bertze bi mugak fosforo eta nitrogeno bidezko kutsadurarena eta, azkenik, biodibertsitatearena dira.
‎Erran lezake ez dut lau urtarorik gabeko mundu batean bizi nahi edo ez dut zirimiririk gabeko mundu batean bizi nahi edo ez dut erlerik gabeko mundu batean bizi nahi edo baina horiek oro izan bazirenean ere kexu izaten zen arrangura orain ahantzirik duen hainbat kontu kari funtsean zikin putzu bat bertzerik ez baita sekula izan harentzat mundua
‎Musika bai baina ez harena ahoa ireki mihia dantzatu auhen erlats bat bertzerik ez irten handik hil zara kantatzen du kantari ezinago maitatuak hil zara ez hil haiz lagun bati lekiokeen bezala hori berak diotso bere buruari (hil haiz hil haiz) ukaezinarekin etsia hil egin da beraz kantariaren hitzak entzun baino arrunt lehenago ere hil iruzurgile negargarri baten azken putzak poemak
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia