Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 76

2000
‎Zergatik datorkidan orain oroimenera haretxekin izan nuen mintzaldia kapritxo bati zor zaio, eta ez nuke nahi azaldu. Besterik gabe emango dut, hortaz, aditzera ikasle harekin izan nuen harremana, hitz bat bera ere aldatu gabe:
2002
‎Ikusten denez, ez du salbatzen ia gizonezko idazle bat bera ere. Idazle zuberotarrak arrazoia du, ziurrenik, kasu askotan, batzuetan gehiegikeriaz jokatzen duela iruditzen zaidan arren.
‎Guretzat, adibidez, sekulako abantaila zen: Las Vegasen eman genuen denboran dolar bat bera ere ez genuen gastatu kasinoetako jokoetan, eta, hala ere, zerrien antzera jaten genuen egunero kasinoetako jatetxe merke eta aldi berean dotoreetan.
2003
‎Azterketa erakusten ari zaik. Espero bezala, ez dik lerro bat bera ere idatzi. Zer erantzun ez dakiala gelditu haiz, lelotu antzean.
2006
‎" du kanpora estudiatzera joan"," du gidabaimena atera hogeita hemezortzi urte bete arte"," du karrera bat ikasten hasi hurrengo urtean uzteko"," Ez du drogarik hartuko"... eta hamaika gehiago. Gezurra dirudien arren, arau horiek guztiak bete nituen, ordutik aurrera modu kontziente batean gainera, bat bera ere baztertu gabe. Aita maite nuen, kontatu zidana beldurgarria zen, eta nire bizitza bide onetik eramateko hartu zituen lanak titanikoak bezain miresgarriak iruditu zitzaizkidan:
‎Baina tigreak, auskalo zergatik, bere parean lan egiten duen Mariari egokitzen zaizkio beti: fabrikan lanean daramatzan lau urteetan zehar, behintzat, ez diote tigre sorta bat bera ere pasatu Aniari.
‎Baina gero ez zen ezer gertatu: Lodzeko Ehun eta Larru Sintetikoak SL etxeak ez zuen zloty bat bera ere ordaindu behar izan isunetan, eta fabrika berria bizkor eraikitzeak kontu guztia isilarazten lagundu zuen, enpresak eta, bide batez, udalak jaso zituzten diru-laguntzak eta kreditu bigunak aipatu gabe. Lodzeko Kultur Ondarearen Babeserako Elkartea bi urte geroago desegin zen, bertan parte hartzen zuten zenbait pertsonen iragan politiko ilunari buruzko txostenak bolo bolo ibiltzen hasi zirenean.
‎Gure arteko elkarrizketak hitz gutxikoak izaten ziren. Galderarik, ez dut uste lehenago bat bera ere egin nizunik. Orduko hura, baina, berez atera zitzaidan.
‎Oraingo honetan ez da kexatuko Xabier hau, etxeari buruz aipatu ditudan gauza guztiak onak izan direla uste dut, akatsik ez dut bat bera ere ohartarazi, behintzat.
‎Jakin nahiko nuke zeri erreparatzen dion benetan hauetariko bakoitzak. Asierrek oraindik ez du hitz bat bera ere esan.
‎Alderdiko kide oso ezaguna zen, eta, hil zenean, haren heriotzaren inguruko xehetasunak lurperatu zituzten gorpuarekin batera, eta baita hil berriak Alderdian lan egin izana ere. Berarekin zegoen homosexualari egin ziotenaz, berriz, bertsio asko zebilen, eta bat bera ere ez haren ar kondizioaren mesedekoa.
2007
‎Surflari neska mutilak ageri ziren bertan, gozo gozo muxuka bandera berdearen azpian. Ez zen taula bat bera ere ikusten uretan, itsasoaren bareak egunak zeraman-eta horretarako aukerarik eman gabe.
‎Babo inozoa! Antolatuko diadan grebagatik gurdikada bat bera ere ezin izango duk bildu!
‎Ez zuen ezagutu erakutsi zizkioten argazkietako bat bera ere. Denak ziren NANeko argazkiak, biharamunean egunkariek aterako zuten bere semearena bezalakoak.
2008
‎Eskerrak zeruko eta itsasoko jainko guztiei, poeta oker zegoen, eta ez dago Basques? Harbour bat portumundu guztietan, ezta Rue des Basques estuño bat bera ere. Anchoragen ez, behintzat.
‎Ez zaukanat haurtzaroko argazki bat bera ere. Horrek esaten din ezer?, bota zidan behin haserre.
‎Beste froga bat, milaren artetik: errealitatean ugari dira gauza itsusiak eta gaizki egindakoak, baina ezin litekeena da hizkuntza edo hizkera bat bera ere egotea itsusia edo gaizki egindakoa.
‎Ez dago gauza garaikide bat bera ere (arte garaikidea, pentsamendu garaikidea, historia garaikidea, bixigu garaikidea...) garaikontrakook gustukoa dugunik. Eta, zer esanik ez, hagitz desgustukoa dugu gauza ona ateratzera ez baina gauza garaikideak sortzera jartzen den gizakidea.
‎[Arrazoi itsu argituaren kritika.] Urrutira iristeko asko ibili behar da, baina urrutien urrutienera iristeko ez dago inondik igaro beharrik eta urrats bat bera ere egin beharrik.
‎Chongqingen ikusi eta Beijingeko txoko polit hartan ikusitako operak igual igualak ziren funtsean. Gizonezko batek, aurpegia zuriz margoturik, emakume baten papera egiten zuen eta istorio bat kontatzen zuen –ez galdetu zertaz, esan bezala, hitz bat bera ere ez genuen ulertzen eta–. Chongqingen bezala, han ere bazebilen burusoil bat emakume hura zirikatu nahian.
‎Budistek intsentsua erretzen zuten Budarekin komunikatze aldera, eta Xaxak azaldu zigunaren arabera, zenbat eta ke handiagoa atera, orduan eta hobea izango zen Budarekiko komunikazioa. Tenplu txikia izan arren, bazituen atean tenplu orok izan ohi dituen eskale profesionalak, eta, handik ateratzean, mikrobuserantz gindoazela, Xaxak ohartarazi zigun, kezkatuta ohartarazi ere, ezen ez geniela eskale haiei yuan ziztrin bat bera ere eman behar, ezta bururatu ere. Eta Jesusek arrazoiaren galde egin bazien ere, nago hala Oliviak nola Xaxak aitzakiak jarri zituztela galderari erantzunik ez emateko.
2009
‎–Ez dut ulertzen zergatik dudan halako gogoa zuri nitaz hitz egiteko, esan zuen azkenean, ahots dardarati batez?. Zin degizut, andrea, inoiz ez diodala inori hitz bat bera ere kontatu nire bizitzari buruz, ez nire arazoez, ezta nire iraganaz ere. Axolagabekeria hotza sentitu izan dut beti inguruan; zuk, ordea, andrea...
‎Angek, bitartean, hitzik esan gabe entzuten zion. Dirua edo zerbitzu bat eskatu eta zu salbatzeko mugimendu bat bera ere egin gabe bertan hiltzen utziko zintuzkeen gizonaren mozorro harekin, sorgor, hertsirik. Ohitu beharra zegoen hartara eta beldurrik ez izan!
‎–Horrek behintzat ez dizula xentimo bat bera ere askaraziko. Badakit.
‎Txikitan, auzora feriak eta barrakak etortzen ziren aldiro, almendrak eta urrak jaten zituen dozenaka. Hartu dozena erdi ale eta ahora sartzen zituen denak batera; masailak puztuta geratzen zitzaizkion, hitz bat bera ere kabitu ezinik, betearen beteaz. Kolpetik, burura etorri zitzaizkion orduko beste irudi batzuk:
‎Baina nikek hil. Ezin diat hil ezta txori bat bera ere; yoghi zaharrarekin ibili nintzenean, zerbait aldatu zuan nire barruan; ezin diat haragi ostiarik ere irentsi, behia ikusten diat platerean, marruka, hilzorian; ezin diat jan oilaskorik edo arrainik, begiak ikusten zizkieat, hankak, dios. ETAk norbait hil eta familiakoen argazkiak egunkarietan agertzen direnean, arima erdiratzen zaidak, eta negar egiten diat, benetan, eta esaten zioat neure buru handi honi ez dagoela beste erremediorik, gerran gaudela, eta gerrak honelakoak izaten direla.
‎Bai, bizitzako gauzarik garrantzitsuenak eratara josten jakin ez duen saregin baserritarra izan naiz ni, kategoriak kategoria. Paperok idaztean, beti geroko uzten nuen sarea konpontzen hasi naiz eta pentsatzen nuen baino zulo gehiago aurkitu dizkiot; ez dakit bat bera ere josi diodan eratara. Gozatsu jaten hasi naizen sagarra bezalakoa izan da nire bizitza; hiruzpalaugarren haginkadan hartu dudan zatiak garraztu egin dit ahoan nuen zapore eztia, sagarra barrutik ustelduta zegoelako; nik ez dut ustela ikusten jakin.
‎" Ez inposatu, ez eragotzi". Ezin zaie kontsumitzaileei hizkuntza ofizialetako bat bera ere inposatu, eta ezin zaie, ezta ere, hizkuntza ofizialetako bat, bietako edozein, erabiltzea eragotzi.
‎Herritar guztiek izan dezakete tokirik demokrazia linguistikoaren eraikuntzan, edozein delarik bakoitzaren hizkuntza hautua, edozein delarik bakoitzaren identitate sentimendua, edozein delarik bakoitzaren joera eta proiektu politikoa. Euskaraz bizi nahi dutenek eta gaztelaniaz bizi nahi dutenek, denek elkarrekin, ez inor ezta hizkuntza bat bera ere zapuztu edo gutxietsi gabe, eraiki behar dute demokrazia linguistikoa. Adostasunen eta desadostasunen dialektika ez du euskarak itoko, baina ez dadila euskara bera izan desadostasunen biktima.
‎Auziak ez du irtenbiderik, hizkuntza bien arteko harremana zeinek zein zapuztu eta ezabatuko planteatzen bada, batak besteari gerra irabazi eta bestearen lekua beretzat hartzea baldin bada helburua. Irtenbide bakarra da bi hizkuntzen arteko oreka aurkitzea, eta, beraz, bi hizkuntzetan bizitzeko aukera berdintasuna bermatzea, bietako bat bera ere inposatu eta eragotzi gabe. Bien arteko oreka aurkitzearena da irtenbiderik zailena eta konplexuena, baina bidezkoa eta eraginkorra den irtenbide bakarra.
‎Hizkuntzen bizikidetza, euskara eta gaztelaniaren estatus berdinkidetasuna, hizkuntza biekiko errespetua, hizkuntza bien ezagutza eta erabilera ziurtatzea, hizkuntza ahulenaren alde aktiboki jardutea, hizkuntza bakoitzaren erabilerarako aukera berdintasuna bermatzea, hizkuntza biak errespetatzen direnez bietariko bat bera ere ez inposatzea eta de facto ez eragoztea, hizkuntza hautua egiazki ahalbidetzea: horiek dira hizkuntza bizikidetzaren diskurtsoaren ezaugarriak, hori guztia baita hizkuntza bizikidetzak gizarte bizikidetzari egin diezaiokeen ekarpena.
‎Egitura politiko horietan ere aurrerabidean jarraitu ahal izango luke euskarak, zergatik ez? Baina ez daukagu ezta ere motiborik, bat bera ere ez, uste izateko independentziarekin euskara nahitaez indartsuago izango litzatekeela. Ez daukagu motiborik uste izateko autonomia aurreratu batekin euskararekiko urrun daudenak independentziagatik bat batean euskaltzaletuko direnik.
‎Hizkuntza pluraltasun hori, Euskararen Legearen hitzaurrean jasotzen denez, guztientzat aberasgarri litzatekeen ikuspegi integratzaile batetik egituratu eta hezurmamitu nahi izan zuten. Hizkuntza pluraltasuna, aberastasun aukera izaki, herritar guztiek beregana zezaten nahi izan zuten 1982ko hitzarmengileek, hots, gureak ditugun bi hizkuntzak herritar bakoitzak bere hizkuntza izan ditzala, bat berari ere uko egin beharrik gabe. Inork ez dezala bere burua deseroso, are gutxiago arrotz, atzeman, Euskadin euskara (edo gaztelania) erabili nahi izateagatik eta erabiltzeagatik:
‎Oreka hori aurkitzea da gakoa, eta horretan datza etorkizuneko giltzarria. Zentzu horretan ulertu behar da hizkuntzen batuketa, hizkuntza aniztasunak berezko baldintza baitu hizkuntza bat bera ere itolarrian ez jartzea edo behar beste airerik gabe ez uztea.
‎Beraz, bere burua nazionalitatearen parametroen pean definitzen duen giza talde bat bera ere ez da izan munduan lurralde zehatz bat errebindikatu ez duenik, gaur arte behintzat. Errebindikatzen bada, gatazka bat sinbolizatuko du automatikoki; izaera nazionaleko gatazka, bistan denez.
‎Ikusi zituen galantak, ikuskatu ere bai beste galantagoak, baina ez Lizartzakoaren tamainakorik. Bi diren tokian, hirugarrena ere gertu izan ei da eta, zeru sabaian nola ordena alfabetikoan omen dauden, Kafka Kaxiano Keaton, Keaton bera ere, Buster serio demonio hor behar du, zinema mutuko suietaren bat buruan duela, trenbidean makinista, Azpiroztik behera Lizartzatik pasatzean, hiru bandera haietatik nola ez dagoen bat bera ere udaleko balkoian...
‎Atzo hiru, gaur bat, beste edozein baino batagoa... eta epaile honek ez al dauka kutsatu gaiztatuokin bere burua kutsatzeko beldurrik? Ni epaile, badaezpadan, ez nieke galderatxo bat bera ere egingo, porsiakaso...
‎–Ta?, liburutxo bat bera ere irakurri gabe, bai, akaso?
2010
‎Nire baitan, egia esan, barre egin nuen. Hitzaldia dena idatzita neukan, italieraz, eta nire hitzetan ez zegoen demagogia hitz bat bera ere. Amaieran bai, batzuk hurreratu egin zitzaizkidan barkatzeko eskatuz.
‎Atzera pauso bat bera ere ez indarkeriaren eta terrorismoaren biktimekin elkartasuna adieraztean. Atzerapauso bat bera ere ez pertsona guztien giza eskubide eta askatasunaren defentsan.
‎Atzera pauso bat bera ere ez indarkeriaren eta terrorismoaren biktimekin elkartasuna adieraztean. Atzerapauso bat bera ere ez pertsona guztien giza eskubide eta askatasunaren defentsan. Eta azkeneko hau azpimarratu nahi dut:
‎gaixoaldi gutxi izan du aurten aire sendo bezain arinak, ez zegoen eguratsa gripetarako. Euri fronte bat bera ere ez da arrimatu udako lehen hamabostaldiaren ondotik. Hain gertu dugun itsasotik erreka gainetan gora mendi bizkarretara igo izan diren laino behera xirimiri ekarleak abuztuan.
‎Kattagorriak eta muxarrak tente iratzarri ditu, nagiak aspaldi aterata, abarrik flakoenean salto jo eta jauzi arrastorik utzi gabetan, hostotxo bat bera ere mugitzeke, dantza zorabiatuan bistatzeko zorionean egokitu natzaio bati. Masusta pare bat ezpain barrura pasatu eta txistua tindatzeari eman diot aldi batean, pipitta ttikiak, azkenean, ttuuff eta ttuuff barreiatuz nindoala, aiba!
2011
‎Eskarmentu handia eskatzen duen diziplina da: ez erakutsi ahuldaderik, ez zabaldu errukizko zirrikitu txiki bat bera ere zerbaiten eskean datorrenari.
‎Neure burua madarikatu dut etxean ez gelditzeagatik, hantxe nengoen ni ondoen, seguruen, inoren oharkabeen, hitzordua iritsi arte. Autoan sartuta itxaroteak ere ez dirudi oso zuhurra, zer egiten du ero horrek auto barruan eta bakarrik, bero tzar honen sapa galgatan?, horixe galde lezake edozeinek, eta irakurtzeko ezer ez hartu izana ere madarikatu dut, paper punta triste bat bera ere ez, eta itzaletik itzalerako ibiliak Kale Nagusiko kioskora eraman nau ia konturatu gabe. Itxita egongo zela pentsatzen nuen eta halaxe dago, itxita arratsaldeko lau eta erdiak arte, hori dio leihatilako karteltxoak.
‎Ezta bazter konturen bat zehazteko orduan ere. Pitzaduratxo bat bera ere ez, iritzi bakar batek. Hagiografia hutsa.
‎Eta, ikusirik zer nolako arriskuak lekarzkiekeen hiri berriaren eraikuntzak, Abendañokoak hasi ziren gauez desegiten egunez arabarrek jasotzen zutena. Erregea ez zegoen lotsagabekeria hori jasateko prest, eta gau batez bere arma-gizonak bildurik, Abendañoko herria suntsitzeko asmoz atera zen, bertako biztanleak, zahar eta gazte, ar eta eme, labanaz garbitzeko, bat bera ere bizirik utzi gabe.
bat bera ere,
2012
‎Ikusi dituzu Iñigo Zubiri Zozayaren emaitzak? Lehenengo ebaluazioan ez zuen ikasgai bat bera ere gainditu eta bigarrenean, zeurea besterik ez. Eta laugarren maila errepikatzen ari da.
2018
‎Olivierrek ez zion horrelakoetan deus esaten. Hitz bat bera ere ez. Argiaren uzta alez ale biltzen duten mahats biltzaileei utzi egin behar zaie haien lana egiten, haien erara, inork trabarik jarri gabe.
‎Marie Ann hantxe zegoen, begiak zabalik, gihar bat bera ere mugitu gabe. Eta komediantea hari begira.
2019
‎–Ez ezer esan, dio Gitak?. Ez hitz bat bera ere esan.
‎–Barkatu, arrazoi duzu, dio Lalek?. Hildako bat bera ere gehiegizkoa da. Hain kopetilun ez egoten saiatuko naiz.
‎–Iloba bi baino ez ditu, eta ez zaio bat bera ere joanen. Ez maite dutelako behintzat.
‎Loriatuko. Urratsez urrats, maila sozialak igo zituen, bat bera ere huts egin gabe. Suertez, ez zen sekula Euskal Herriko lurraldeetara deitua izan.
‎" Hego haizearekin ez duzue bat bera ere asmatzen". Ez dakit zenbat aldiz entzun izan dudan esaldi hori.
‎euri gutxien duen lurraldetzat jotzen da. 1903tik 1917ra bitarteko 14 urteotan, ez zuten euri ttanttan bat bera ere jaso: 5.206 egun euririk gabe.
‎Handik beste 5 urtera, Isilik egongo ba hintzake sikira, ez duk bat ere asmatzen! Hamahiru urteotan, apenas tokatu zaien eguraldi onik, batetxo bat bera ere... Lehengo pregoi bera botatzen didate.
2020
‎Heriotza haren ondorengo egunek nabarmen baldintzatu zuten Goiburu familiaren etorkizuna eta, guztien artean, Mikelarena bereziki. Aita ezagutu gabe koskortu baitzuen neskak, argazki xume bat bera ere ez zuela, haren aurpegia ahanztera kondenatuta.
‎Zure bizitza sexualarekin duten obsesioa zuk egin duzun ezer baino fetitxistagoa da seguru asko. Marianne Lukasengana itzuli eta guzti egin zen, eta berari egindako argazki guztiak ezabarazi zizkion, nahiz eta Lukasek bat bera ere ez zuen inoiz linean jarri. Lotsak hil jantzi batean bildurik bezala zeukan Marianne.
‎Ez nintzen dendari txinatarrarengana joango haren begiei argazki bat ateratzera, ulerbera izan zedila eskatu nion. Saiakera ugari egin arren, bat bera ere ez zen balekoa. Ninberen aurpegiaren erdia itzal beltzak janda zegoen, beste erdiko begia nabarmenduta.
‎San Juan biharamun goizean goiz partitu ziren Zumaiatik Mari Gabon, Manuela, Tantai eta Erralde. Bezpera gauean ez zuen aterrune bat bera ere egin, eta goiz hartan ere euri lanparra ari zuen, esan zitekeen eguraldiari atertzea ahaztu zitzaiola. Halako denborale zirinik!
‎Denboraldi horretan, Ligan, San Mamesen bana berdindu genuen eta nik sartu nuen gola. Gutxi sartzen nituenez, ez zait bat bera ere ahazten. Horregatik oraintsura arte pentsatzen nuen Iribarri gutxienez gol bat sartu niola, baina datuei gainbegiratua emanez, konturatu naiz egun hartan ez zuela Iribarrek jokatu.
2021
‎Berak hainbat hizkuntza daki ondo mintzatzen; nik ez dut bat bera ere ondo mintzatzen. Berak modua izaten du, bere erara, ez dakizkien hizkuntzetan ere hitz egiteko.
‎Bete zure lana, banekien egingo zenuela. Baina ez dizut nire anaia ikertzeko arrazoi bat bera ere emango.
‎–Ez, hiltzaile desantolatuaren ezaugarri bat bera ere ez. Badakizu zein ezohiko den hori?
‎" Zentra zaitez egungo egunean, dena ongi aterako da", neure buruari bihotz ematen saiatu nintzen, nahiz ez nuen hitz bat bera ere sinisten.
‎Zu baino hobeagorik edozein tabernatan aurkituko dut!!!", galtzerdi, kulero eta bularretakoz bete nituen eskuko poltsak, besoekin iraulitako apal gainekoez kartoizko kaxak," Nahikoa aguantatu ditut zure txorakeriak!!!". Ekarri nuen gauza bat bera ere ez zait beharrezkoa gertatu ordutik. Gaur arte.
‎‣ Eta horrekin ze esan nahi duk?: txerto guztiak txarrak direla?, eztuela merezi sekula bat bera ere jartzea? ✳ Zerarena... papilomarena ere badago, jakina... edo?
‎Garai hartako dokumentu asko digitalizatuta eta ikertzaileen eskueran daude. Horrela, bat batean, ez zait izen horietako bat bera ere ezaguna egiten. Bi euskal abizen daude tartean.
2022
‎–Baina arrasto bakar bat bera ere ez dute, Ale, bakar bat ere ez...
‎Asteazken gauean, alabarekin Kontzertu Areto Zaharretara iritsi zenean, Kearney andreak ez zion itxura onik hartu han ageri zenari. Mutil gazte batzuk, ikur urdin bizi batzuk jaketan zituztela, zereginik gabe zeuden sarrera aretoan; bat bera ere ez zegoen etiketaz jantzirik. Aurretik igaro zen alabarekin, eta aretoko ate zabaldutik begirada bizkor bat luzatuta ikusi zuen zein zen atezainak zereginik gabe egoteko arrazoia.
‎Gaztea naiz. Ezin dut dogma bat bera ere jasan. Ederra omen naiz.
2023
‎Emango al dizkidak beste arropa batzuk herrikide?, esan zidan mertzenarioak begi lausoak eta hatz urduriak mostradore gaineko burdinean pausatuz. Axola ez bazaik, hartuko nikek mokadu bat, aixkide, Paristik Portorainoko bidea egiten duen gaueko azken expressoa heldu bitartean, ez duk ona tripa hutsik edatea, ba al daukak francesinharik, Portokoa bada hobe, hangoa bainauk jaiotzez, baina aurrez abisatzen diat txakur txiki bat bera ere ez dudala hiri ordaintzeko. Portzierto, utziko al didak expressoko txartela erosteko lain?
‎ormaziorra (horma ziztor eta kidekoak) zenbait herritan aditu du, Gipuzkoatik hasirik; kandela, anitzez herri gehiagotan, orokor samarra da, Bizkaitik hasirik. Herabeti da aro bidaiaria elur jausien galde egiteko, elizitatzeko, baina alferrik; ez diote ele bat bera ere erran.
‎Bada, esan bezala, adikzioaren inguruan zegoen ikuspegia hankaz gora jarri zuen erantzuna sortu zen. Kaiola horretan zegoen sagu bakar batek ere ez zuen kontsumo konpultsiborik izan heroinarekin nahastutako urarekin, eta ez zen sagu bat bera ere gaindosiaz hil. Are gehiago, kaiola bakartietan zeuden eta adikzioa zuten saguak hartu eta" paradisu" horretan sartu zituzten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia