Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 349

2000
‎Ohartu ote zen, bada, osaba Joanikot, zalantzaz josia nengoela eta ez nekiela norat jo, nahiz eta iduri egin nezakeen ezen osabaren kide ezin leialago nintzela? ..., osabaren hitzen bidetik, gero eta klarkiago ikusten nuen ezen ezin ekidin izanen nuela gerla hura ene hautua egin nezanean eta alde baterat edo bertzerat jo... zeren eta, Italiarantz abiatu aitzineko denboraldi laburrean, behin baino gehiagotan ikusi izan bainituen aita Bartolome etorri berria eta osaba Joanikot kontrakarrean, buruz buru, etsai ozpinduak balira bezala, nor bere muturrean, urrats bat bera ere gibelatu gabe, batek antsiarik ez zuenaz antsiatzen eta enkoniatzen zelarik ber tzea.
‎Baita kezkaturik ere, zeren baitzirudien ezen urtebete zeramala Pedroren amak semearen berririk jaso gabe. " Urtero bi gutun jaso izan ditugu, baina azken boladan bat bera ere ez", erran zigun hark, gaineratzen zuela: " Gutun guztietan eta urtez urte erraiten zigun ezen aitzina zihoala, eta esperantza zuela ezen, urte batean ez bazen bertze an, etxerat itzuli ahal izanen zela, bertze Rafael bat bihurturik eta aitari emanikako hitza beterik.
‎Eta lehen gozamen eta bozkario iturri zitzaidana —pintatzea eta, alegia— sufrimendu eta gogogabetasun bihurtu zitzaidaan. Zeren Michelangelok bete baitzuen neurria, eta sobera ere bete gainerat, edertasunaren ontzia gainezka utzirik, eta nik ez nioan, halatan, artearen munduari zer emanik ez zer eratxikirik, xorta bat bera ere ez. Eta, muga haren aitzinean, paralizaturik bezala geratu ninduan, urrats bat eman ezinik... zeren, erranak dioen bezala, Non progredi est regredi...
‎...u bainintzen, bertze bide batzuk —spiritualagoak, nolabait erraitearren— urratu nahi nituelako, eta Jainkoari promes hura egin niolako, zeina Antonio Ibarbiarekin batean berritu bainuen, biok zin egiten geniola elkarri ezen guztiz entseiatuko ginela, han geundeneino, mundu ustez lohigabe haren ez kutsatzerat, ez likisterat, eta ez hidoiztatzerat; halatan, bada, ez nuen emazteki haietarik bat bera ere ukitu, haiekin iragan nituen hiru urte luze haietan.
‎Zeren ezagutu izan ditudan ez baitut bat bera ere ezagutu menekoak eta manukoak ongi tratatzen zituenik, don Venancio Robles izan ezik.
‎Eta hala egon zen handik aitzina, hitz bat bera ere erran gabe setenbre osoan, bere hutsean amildua, hostoaren eta lorearen ondoren fruiturik jasan ez duen zuhaitz idorra eta probetxu eskasekoa balitz bezala, galdegite guztiei gor eta sor, begiak urrun, medikuengan zuen fede apurra galdurik, erreumak hezurretan eragiten zion minarekin kexu eta arranguratsu, ai eta oi, oi eta ai, orga kargatuaren arroda iduri......
‎Ordubete erran dut...? Ezta mementu bat bera ere!, zeren neure etxea izan baitut atzerri, neure etxea otserri, eta zeren zaldia atarian baitut, eta orain berean eginen dut alde! Baina, joan baino lehenago, gutun bat eman nahi nizuke, osabak zuri skribatua, bere burua hiltzeko erabakia hartu baino lehen...
2001
‎Izan ere, niri beti gustatu izan zait eskutitzak idaztea. Nahiz eta azken aldian ez dudan bat bera ere idazten. Ez gogo faltagatik, baizik eta, hain zuzen ere, dagoeneko nori bidali ez dudalako.
‎Eta Nepal aipatzen denean, mendietako irudiak agertzen dira, zortzimilakoak bereziki. Eta Lucas poztu egin zen, baina tristatu ere bai, ez baitzuen mendi bat bera ere ezagutzen.
‎Garai batean, ordea, zazpi uhartez osatutako hiri honek ur asko zuen, leku zabalak eta zuhaitz ugari. Laurogei metro gora den Rajabai dorretik arte ez zen etxe bat bera ere.
2002
‎Eta horrek ahulagoak eta zaurgarriagoak egiten ditu, balizko ehiztarien aurrean. Nik, aldiz, ez nuen kasu erraz bat bera ere ezagutzen, drogatik eta ospitale psikiatrikoen kontsultetatik pasatutako jende guztiz gorabeheratsuaren artetik: haien guztien bizitzek –haien joan etorriek eta haien harat honatek– ezer gutxi zuten, beraz, usoen hegalditik.
‎Depresio bat bera ere ez izateko zortea izan dut, baina banekien zer nolakoa izan zitekeen gutxi gorabehera Sararena, hamaika gaixo depresiborekin tratatu behar izan baitut kontsultan, antzeko koadro klinikoekin. Eta, Sararen errehabilitazio programako psikiatraz gain, baditut beste hiruzpalau lagun psikiatra, depresio mota guztien berri eman izan didatenak.
2003
‎" Zapatak garbitzeari utzi eta bizikletan entrenatzen hasi nintzen. Gaztetan eta amateur mailan ez nuen lasterketa bat bera ere irabazi, baina emaztea ezagutu nuen. Aurreko gurpileko erradioen artean sugandila bat trabatu zitzaidan herri batean (portugesez lagartixa)."
‎Inork ez zekien oso ondo noiz zegoen pentsioan eta noiz ez. Matildek, handitasuna maite zuenez, kanpotarrak hamabi hizkuntza hitz egiten zituela esan zuen, koma bat bera ere nahastu gabe –" Zazpi" Malcok– Oso oin handiak omen zituen; sudurra minuskuloa. Ulm etik deitzen zuen eta pentsioko eskaileretan ikusten zuten deitu eta gutxira, eta batek daki non dagoen Ulm.
‎Izan ere, bezperan zeuden leku berberean jarraitzen zuten hilarri guzti guztiek. Zentimetro bat bera ere mugitu gabe. Ez eskumatara, ez ezkerretara.
‎Luvino Alda. Luvinok ez zeukan buruko ile bat bera ere norabide berean. Esan nahi da lustro batzuk eman zituela Luvinok buruko ilea ikutu gabe edo, beste era batera esanda, lustro batzuk eman zituela Luvino Aldak buruko ilea asmo estetikoz ikutu gabe.
‎Eta Malandaren bati injustoa iruditu zitzaion hori. Eta Malanda hura astoetan astoena izango zen seguruenik, burugogorra esan nahi dut, eta ezin baziren umeak hilerrian egon, Malanda bat bera ere ez zela hilerrian egongo. Eta hildako guztiak etxean lurperatzen hasi ziren, patioan.
‎Eta gezurra izango zen seguruenik, baina horixe zen Matiasen inpresioa, eta tristea iruditzen zitzaion. Eta etxebizitza blokeko guztiek zeukaten orrazkera bera, eta ile bat bera ere ez zeukaten lekutik kanpo.
‎Horregatik esan zion gizonak Matiasi ez zela hain erraza hirugarren pisura zuzen igotzea. Baina segundo bat bera ere galdu gabe iragarri zion truko bat zeukala berak igogailuaren geldialdiak ebitatzeko. Eta makila moduko bat atera zuen poltsikotik.
‎Eta andre hori familia onekoa zen, eta betidanik izan zen familia onekoa, umetan ere bai, eta lan egiteko sasoia heldu zitzaionean ere familia onekoa zen eta ez zuen lanik egin, eta etxe mordoa zeukan Idus osoan, alokatuta asko, eta etxe bat saltzen zuen lantzean behin, eta familia onekoa izaten jarraitzen zuen. Beste andre biak ere familia onekoak ziren, baina ez zeukaten zentimo bat bera ere.
‎Izena gustatzen zitzaion Anari, Fionnula Flannagan, horregatik ikasi zuen. Zineari buruzko hiru lau komentario egin zituen gero, bat bera ere sinistu gabe. Esan zuen, esate baterako, pelikula batzuk kortxozkoak direla eta beste batzuk mortadelazkoak.
‎Amak ez dio deus erantzun. Hitzik ere ezin bailezake egin –hitz bat bera ere ez–, isildu egin da, burua goitik behera mugitzera mugatuz. Gero, beso artean hartu du semea, eta gorputzaren kontra estutu du.
‎Biharamunean, ordea, ene dezepzioa, papera liburutik atera nuenean! Hantxe jarraitzen baitzuen nik idatzitakoak, lerro bat eta letra bat bera ere ezabatu gabe! Bost karrera haiek batera egitea nahi ote zuen, bada, Jaunak?
‎Azpilen ez zen problema bat bera ere, zementuak ezin konpon zezakeenik.
2004
‎Durangarra da. Gurasoak oso pozik daude alaba artatzen duten pediatren lanarekin, baina bat bera ere ez da euskalduna. Munduko medikurik onenak izango dira agian, baina ez da onargarria euskaraz ederki dakien haur bat atzerrian balego bezain arrotz sentiaraztea.
‎Eta jarri da Gino zelatxoan, eta eskuekin heldu dio manilarrari, eta Livia geratu da Ginoren besoen erdian, koadroan jarrita eta hankak dilindan. Gero aldatsa jaitsi dute eta herrira sartu dira, astiroago, eta kale guztietatik pasatu dira, bat bera ere utzi barik, Liviaren hankak dilindan, sandalien sokak orkatilen buelta bueltan, belaunak agerian.
‎Ustekabean harrapatu ninduen, eta protestatzekotan ere egon nintzen, baina, gauzei hotz begiratuta, munduko arrazoi guztia zuela iruditu zitzaidan: normala baitzen, bestalde, guztiz normala, zazpi zortzi orduetan hamar metroko isatsa jasan behar izan zuenak milimetro bat bera ere gehiago jasan nahi ez izatea.
2005
‎Lorontzia hartu, eta haiei burua ireki! Orduantxe konturatuko baikinateke, agian, gizonaren buruak ez duela pentsamendu bat bera ere gordetzen?
‎–Gogoratzen al haiz nola umetan musu gutxi ematen nizkinan, ipurdian bat bera ere ez, iruditzen zitzaidalako muxuek eta laztanek bigundu egiten zituztela haurrak, eta haur bigunekin ezinezkoa zela iraultza. Bada, orain, jakin ezan gustura emango ninala musu bat hortxe.
‎Bibote beltz distiratsuak gora eta behera astindu dira, baieztatzeko, bertako ile trinkoetariko bat bera ere bere posizio erlatibotik mugitu gabe.
‎Igorrek baino hobeto, esango nuke. Akats bat bera ere ez.
‎Ez ginen gure ezkutalekutik berehala atera. Iluntzeko zortziak arte egon ginen ezkutatuta, gihar bat bera ere mugitzeke, hitzik esan gabe. Sastrakek urratutako bernak eta besoak eta aurpegiko ebakiak ttuarekin gozatu genituen.
‎Zer dago etxetik alde egiten duenaren buruan? Zergatik azalpen hitz bat bera ere ez. Hain gaizki egin al dut, bada?
‎Virginiaren ahizpak ezetz esaten zigun ordea, jendeak esaten zuena ez zela egia eta ez sinesteko hitz bat bera ere. Ez zela posible.
‎Ez zenuen gehiago nirekin amets egin nahi. Eta belarretan elkarren aldamenean etzanda zeruari begira jartzen ginen arren, hodei guztiak pasatzen uzten zenituen, bat bera ere gelditu gabe.
‎Ezkonberriek baietz erantzuten diote, zorionaren alde edozer egiteko prest. Ezkonberriak ez direnek, ordea, ez dute jadanik zorionean horrenbeste sinesten eta ezetz erantzungo diote, ez dutela piastra bat bera ere jarriko jadanik kolorea galduta daukan ilusioaren alde.
‎Eta sasoi bateko hizketaldiak gogoratzen zituen Piedadek modu horretan. Gogoratu zezakeen berrogei urte lehenago izandako hizketaldi bat, hitz bat bera ere ahaztu gabe. Eta, esate baterako, esaten zion ahizpari:
‎Don Ferminek irakurri zuen hiru ingeles etorri zirela San Fausto elizara iluntze batean, maiatzaren hasieran, eta don Isidro parrokoarekin egon zirela eztabaidan. Eta abadearekin izan zuten hizketaldi osoa zegoen aktetan idatzita, hitz bat bera ere jan gabe. Azaldu zioten ingelesek don Isidrori ebanisten konpetizioa egin nahi zutela herrian, bertako ebanista batekin eta Galeseko batekin, eta leku handi bat behar zutela, leku altu bat.
‎Piedadek ez du oraindik irakurtzeko astirik izan. Berri berri dago liburua, olio tantarik ez dauka bat bera ere.
2006
‎Horiek iraganean baraturik bizi diren nazionalisten delirioak dira, bera gaurkotasunean eta errealismoan tinkaturiko gizona da. Identitateren bat berak ere ukanen du, ezta?, pentsatzen duzu. Eta arazo gabekoa baldin badu berea, ez da zaila asmatzea, zein identitate duen.
2007
‎errealitate iraunkorrak izaki, berorien artean herri osotasuna da guztietan konplexu eta zailena. Nola hirurak ez diren bizitza errealaren eduki partzialak baizik, bat bera ere ezin daiteke historikoki ulertu edo teorikoki tratatu gainerakoen estudio zientifikoarekiko erlaziorik gabe. Hala eta guztiz ere, konplexutasun mailaren arabera, herri partikularraren gertakaria beste bi gertakarien analisiaren laguntzarekin soilik estudiatu izan da.
‎Begiak ireki zitzaizkidan, min egiteraino; belarriak ireki zitzaizkidan, soinu guztiak jateraino; ahoa ireki zitzaidan, hitz guztiak hartzeraino. Baina ez nintzen gauza izan hitz bat bera ere esateko. Dena zen soinu nire inguruan.
‎Gurutzegramek, ordea, inoiz ez diote hutsik egin aitonari: beti lortu izan du haiek ulertzea, laukitxo bat bera ere hutsik utzi gabe. Behin, duela urte asko, emakume batekin ere lortu zuela uste izan zuen; behin pentsatu zuen ezagutu zituela emakume baten zoko ezkutu guztiak, sekretu guztiak...
2008
‎Baina orduan gertatu zitzaion gertatzekoa, ateraldi bikain bezain aparta bururatu ez zitzaion, bada! Segundo hamarren bat izan zen, zeinean senak eman baitzion tontotik ez zuela ezta ile bat bera ere, nola, bada, ateraldia hain distiratsua iruditu bazitzaion!?, eta senak eman, halaber, aukera hura ezin desaprobetxa zezakeela: erdaraz ere ikuskizuna emateko aukera, erdara hutsean gainera, lehen aldiz bere bizitzan!
‎Ezagutu nuèn beste Gerardo harengatik, bizitza osoko dolua eramango nuke, baina begien aurrean dudan beste Gerardo honengatik? ez egun bat, ez ordu bat, ezta segundo bat bera ere! Aitzitik, jantzirik koloretsuenak eramango nituzke.
‎Berehala konturatu zen zuhaitzetako adaxketatik zintzilik zeuden zinta haietaz. Banan banan bildu zituen, bat bera ere ahaztu gabe. Orduantxe eseri zen leran, eta abiatzeko seinalea ahoarekin atera zion behorrari.
‎Egin dute batzarra, gaztelania hutsez. Amaieran, kontraesanez jabetzen ote diren galdetu die irakasleak, zergatik ez duten hitz bat bera ere egin euskaraz batzarrean, zergatik ez duten hitz bat bera ere egiten euskaraz egunean. J.S. Sesmak dioskunez, ikasleek kanpo arrazoiak dituzte beti argudio:
‎Egin dute batzarra, gaztelania hutsez. Amaieran, kontraesanez jabetzen ote diren galdetu die irakasleak, zergatik ez duten hitz bat bera ere egin euskaraz batzarrean, zergatik ez duten hitz bat bera ere egiten euskaraz egunean. J.S. Sesmak dioskunez, ikasleek kanpo arrazoiak dituzte beti argudio:
‎Baina orduan gertatu zitzaion gertatzekoa, ateraldi bikain bezain aparta bururatu ez zitzaion, bada! Segundo hamarren bat izan zen, zeinean senak eman baitzion tontotik ez zuela ezta ile bat bera ere –nola, bada, ateraldia hain distiratsua iruditu bazitzaion! –, eta senak eman, halaber, aukera hura ezin desaprobetxa zezakeela: erdaraz ere ikuskizuna emateko aukera, erdara hutsean gainera, lehen aldiz bere bizitzan!
‎–Ezagutu nuèn beste Gerardo harengatik balitz, negar egingo nuke bizitza osoan, baina begien aurrean dudanagatik... ezta malko bat ere! Ezagutu nuèn beste Gerardo harengatik, bizitza osoko dolua eramango nuke, baina begien aurrean dudan beste Gerardo honengatik... ez egun bat, ez ordu bat, ezta segundo bat bera ere! Aitzitik, jantzirik koloretsuenak eramango nituzke.
2009
‎–Horixe bera! Biok Benidormeko hondartzan zeundeten, eta zuk belomareekin daukazun arazoa adierazten zenion, nola bat bera ere gabe gelditzen ari zinen. Eta hara orain non topo egiten dugun uharte honetan!
‎–Aurrera! Ez dadila bat bera ere zigorrik gabe gelditu! –oihukatu zuten denek ahots batez, eroak bezalaxe.
‎Denbora. Orduak amilka joan ziren, oldean, bat bera ere galduta geldi ez zedin; egunak eguna lotu zuen gauaren sokarekin, korapilorik gabeko data librerik ager ez zedin; urteak urteen gainean irauli ziren, pila handia egin arte, eta? 1973ko urte hartatik aurrera, zenbat zorigaiztoko gertakari gehiagok behartuko zuten Gregory biraoa botatzera?
‎–Hori duk, Lander, eta ezezagun honen kontu guztia, hain zuzen, ezezaguna zaiguk, ez diagu datu bat bera ere, bekainak altxatu zituen Xantik, irribarrea luzatu?. Bila gabiltzan gizona Tasiok dioen bizarduna izan daitekeela erabakitzen badugu, ikertu egin diagu.
‎Aitak bere azken orduan arbuiatu zuelako gora begira jarri eta munduaren handitasunean amesten hasi zen; non geratzen ziren, baina, bere handitasun ustezko haiek guztiak: bitxiak eta zapata takoi altuak, jantziak eta festak. Reginak berdin janzten segitu arren, ez zuen geroztik festa arranditsu bat bera ere antolatu?, jauregia eta orbetarren orbetartasun ukiezina, metafisikoa ia. Non geratzen zen etxeko armarria, bi otso erakusten zituena zuhaitz bati eusten?
‎Soka luze hartan, ordea, lehenago aspertzen ziren bi neskak: batez ere Maria Bibiana, sokatik eseki orduko etsi egin behar izaten zuena, sokan gora igo ezin izaten zelako, ezta arra bat bera ere; Ada, aldiz, gehiago zen modalitate hartan, arra bat, bi arra eta hiru arra ere egiteko gai izaten baitzen, harik eta, arian arian, gehiago ere igotzeko gai izan zen arte: metro bat, bi metro; egun batean, gainera, goraino igotzea lortu zuen:
‎Baina ekar biezat eskua, markesa andere horrek, berori ere kontsola dezadan, berorrek kontsolatu nauen bezala, eta, markesa anderearen eskua bere eskuen artean harturik, hau eta hura esan zizkion Reginak, orain modu batean, orain bestean: Madrilgo jauregitik atera zenetik ez zuela egun bat bera ere egin, han igarotako egunak esker onez gogoratu gabe, halako moldez, non, egunero eskaintzen baitzizkion Andre Maria txit garbiari bere nekeak eta otoitzak(. Arrosarioko misterio bat egunero, esan zion), guztiak zoriontsuak izan zitezen:
‎Príncipe Antzokian, Díaz Artigasen talde sinpatiko bezain diskretuak Quintero anaien La boda de Quinita Flores antzerkiaren estreinaldiarekin gozarazi zigun; obrak ongi irabazitako fama du lehendik ere, grazia handia baitu, betean asmatzen duten pertsonaiekin eta ongi bideratutako elkarrizketekin, bigarren ekitaldian batez ere, moraltasunari dagokion arloan akats bat bera ere ez(?).
‎Nazario Orbe, izan ere, denborak gero eta gizon pragmatikoago egin zuena, konbentzituta zegoen ezen ez zela eskuineko aukera bat bera ere baztertu behar: malgutasun gutxieneko bat behar zela, alegia, afera hartan guztian:
‎bere aurpegi zikina, sudur ezpainak, zehatzago izanda? garbitzeari ekin zion, lehenik eskuz eta gero bere musuzapi zikinaz, hasperen larrien artean; Nazariok, baina, bide bat hartua zuen, eta, begien bistan zuèn ikuskizun negargarriaren aurrean, ez zuen motibo bat bera ere ikusten, agidanez, hartu zuèn bidea bazter uzteko, aitaren, aita duin baten, paperean jarraitu nahi izatekotan, bide haren ostertza amildegi bat bazen ere, Nikolairen mehatxuek irekia; bizi sena ere hantxe ariko zitzaion, seguru baietz, inkontzientearen bazter batetik, zuhurtasunerako deia egiten, baina Nazariok atzean utzia zuen, itxuraz, zuhurtasunera zeramàn bidegurutzea, senak aditzera eman balio bezala bazirela bizi sena bera baino gauza garrantzitsuagoak ataka estu hartan; Nazariok, izan ere, hitz handiak zituen helduleku bakar:
‎Mallowan bera ere apur bat lekuz kanpo geratu zen: hiru hiltzaile zeuzkaten hasieran eta bat bera ere ez orain. Hirurek zeukaten arrazoi pisuzko bat Vera Brent bizirik nahi izateko:
‎Hurbiletik begiratu zien Vera Brenten altzari guztiei; onak ziren hi ru lau. Ez zuen, ordea, bat bera ere ukitu, harik eta mahai baten gainean kaxa bat topatu zuen arte. Dozena bat liburu zituen.
‎Bizar zikin batzuk ditu gainera. Lehenengoak ez dauka ile bat bera ere aurpegi osoan eta normala baino argalagoa da. Esan du:
‎...ere, Teofilo Mariak –itomenaren eta goragalearen menera zegoen oraindik, burua ordurako pixontzitik aterea zuen arren– bere aurpegi zikina –sudur ezpainak, zehatzago izanda– garbitzeari ekin zion, lehenik eskuz eta gero bere musuzapi zikinaz, hasperen larrien artean; Nazariok, baina, bide bat hartua zuen, eta, begien bistan zuèn ikuskizun negargarriaren aurrean, ez zuen motibo bat bera ere ikusten, agidanez, hartu zuèn bidea bazter uzteko, aitaren –aita duin baten– paperean jarraitu nahi izatekotan, bide haren ostertza amildegi bat bazen ere, Nikolairen mehatxuek irekia; bizi sena ere hantxe ariko zitzaion, seguru baietz, inkontzientearen bazter batetik, zuhurtasunerako deia egiten, baina Nazariok atzean utzia zuen, itxuraz, zuhurtasunera zeramàn bidegurutzea, ... une hartan, gainera, iratxo bat ere bazuen, ausaz (Jainkoak bidalia ote zen iratxo hura, zeren Nazario mirarietan sinesteko ere gertu egon baitzitekeen muturreko egoera hartan?), buruaren zoko batetik esaten ari zitzaiona ezen segundo gutxiren kontua izan zitekeela zeruko aintza; hots, bizia, edo benetakoa zen eta benetakoa zelako merezi zuen, edo gezurrezkoa zen eta ez zuen merezi, ehun urtekoa izan arren, eta berak egina zuen, duintasunaren eta koldarkeriaren arteko lehia estu hartan, lehenaren aldeko aukera; guztiaz ere, une hura zen semearen eskuzabaltasunaren eta haren ohorezko ohorearen mailan jartzeko abagunea... eta erakusteko, beraz, bera ere prest zegoela semearen alde bizia emateko, semea egon zen bezala errepide kontrolean; Nazariok, beraz, suak hartua behar zuen, eta suak suzko hitzak jarri zizkion mihian:
‎Nazario Orbe, izan ere, denborak gero eta gizon pragmatikoago egin zuena, konbentzituta zegoen ezen ez zela eskuineko aukera bat bera ere baztertu behar: malgutasun gutxieneko bat behar zela, alegia, afera hartan guztian:
‎Aitak bere azken orduan arbuiatu zuelako gora begira jarri eta munduaren handitasunean amesten hasi zen; non geratzen ziren, baina, bere handitasun ustezko haiek guztiak: bitxiak eta zapata takoi altuak, jantziak eta festak –Reginak berdin janzten segitu arren, ez zuen geroztik festa arranditsu bat bera ere antolatu–, jauregia eta orbetarren orbetartasun ukiezina, metafisikoa ia. Non geratzen zen etxeko armarria, bi otso erakusten zituena zuhaitz bati eusten?
‎Soka luze hartan, ordea, lehenago aspertzen ziren bi neskak: batez ere Maria Bibiana, sokatik eseki orduko etsi egin behar izaten zuena, sokan gora igo ezin izaten zelako, ezta arra bat bera ere; Ada, aldiz, gehiago zen modalitate hartan, arra bat, bi arra eta hiru arra ere egiteko gai izaten baitzen, harik eta, arian arian, gehiago ere igotzeko gai izan zen arte: metro bat, bi metro; egun batean, gainera, goraino igotzea lortu zuen:
‎–erantzun zion Reginak, begiak izuaren ertzeraino zabaldurik– Baina ekar biezat eskua, markesa andere horrek, berori ere kontsola dezadan, berorrek kontsolatu nauen bezala –eta, markesa anderearen eskua bere eskuen artean harturik, hau eta hura esan zizkion Reginak, orain modu batean, orain bestean: Madrilgo jauregitik atera zenetik ez zuela egun bat bera ere egin, han igarotako egunak esker onez gogoratu gabe, halako moldez, non, egunero eskaintzen baitzizkion Andre Maria txit garbiari bere nekeak eta otoitzak(" Arrosarioko misterio bat egunero" esan zion), guztiak zoriontsuak izan zitezen: markes jaun andereak eta bi alabak... harik eta, hatz erakuslea goratzen zuela, honela amaitu zuen arte–:
‎Príncipe Antzokian, Díaz Artigasen talde sinpatiko bezain diskretuak Quintero anaien La boda de Quinita Flores antzerkiaren estreinaldiarekin gozarazi zigun; obrak ongi irabazitako fama du lehendik ere, grazia handia baitu, betean asmatzen duten pertsonaiekin eta ongi bideratutako elkarrizketekin, bigarren ekitaldian batez ere, moraltasunari dagokion arloan akats bat bera ere ez(...).
2010
‎Badakit gordinegi ari naizela, oraintxe esan dizut, Damaso; baina errotik kendu nahi nuke neure min hau, eta horregatik ari natzaizu horrela; Benjamin Mariak bai baitaki, hura inon bada, esperantza horrek bizi nazala!?, zenbat maite dudan eta noraino naizen damu, berari irritxo bat bera ere ez eskaintzeagatik; badaki nire irrika irrikatsuen berri, eta badaki, hortaz, zein den nire ametsa: osatu gabeko haragi puska hura ikustea, neure besoekin besarkatzeko eta neure ahoko muxuekin muxuka jateko, ferekaz fereka eta laztanez laztan?
‎beste bat eta beste bat? eskailera kolpetik igo nahi izateak estropezua eta erorikoa baititu bidelagun, igotzailea maila bat bera ere ez igotzera daramatenak. Hori pentsatu genuen behintzat amak eta biok, ez dakit zuzen ala oker?
‎Anaia, beraz, kargu hartzen ari zitzaidan, kapitainak bezperan eskegi zidàn aitonaren domina paparrean ez neramalako. Neure buruari zin egina nion ordurako ez niola anaiari bat bera ere barkatuko, eta hark gezia disparatu bezain laster jaurti nion nik neurea: –Eta zuk non duzu burua??.
‎Gizontasunaren ezaugarriak ez al ziren, ordea, giza espeziea ugaltzeko bitarteko ezinbestekoak? Baina merezi al zuen haur bat bera ere mundura ekartzea, mundu gerrazale hartara bereziki?, mundua eta infernua. Jainkoak egin omen zuena, baita gizonak perfekzionatu ere, nik uste: tortura tresnena baino perfekzio handiagorik?!?
‎Bada, nik ez dut zentimetro bat ere atzera egingo! Ezta milimitro bat bera ere! Badakizue zer den milimetro bat?
‎Zauritu nindutenetik, gainera, banuen beste sentimendu bat: potroak galdu izanak, izan ere, amorratu egiten ninduen, baina oinaze biziaren esperientziak, bizitzaren absurdoa agerian jarri zidanak, bestela esaten zidan, haurrak maitatzeko modurik onena haiek mundura ez ekartzea baitzen ausaz, hara nola egin nuen nik ere zure jarrerarekin bat, Damaso, nahiz eta zurea beste historia bat zen; zertarako, izan ere, haur bat bera ere mundura ekarri, gizonak lurra infernu bihurtzeko aparteko ahalmena bazuen! Pentsamendu ezkor hartan errotu zen, ordea, nire baikortasuna:
‎Zergatik ez, baina, Jainkoa modu berdinean juzgatu, guztiahaldunak bere antzera eta irudira egin bagintuen? Zergatik ez zuen hatz bat bera ere mugitu Krakatoa sumendiaren leherketan, zeinak berrogei mila inguru pertsona hil baitzituen, geografia klaseetan ikasi genuenez, eta zergatik egin behar nuen nik lehoi artera, lehen kristauek bezala, neure bizia ere arriskuan jarriz?
‎(?) Gizonak pobre behar du izan: hain pobre, non ez baitu tokitxo bat bera ere eduki behar, Jainkoak non ekin ere izan ez dezan. (?) Horregatik eskatzen diot Jainkoari ezen Jainkoaz libra nazala, nire funtsa eta izatasuna Jainkoaren gainetik baitago, Jainkoa sorkarien jatorritzat hartzen dugun neurrian.
‎eta, sakonera egiteko, neure buruarekiko desatxikimendua indartu behar nuela, are pobreagoa izan behar nuela, bestela esanda: , hain pobre, non ez bainuen tokitxo bat bera ere eduki behar, Jainkoak non ekin ere izan ez zezan??, autokonplazentziatik ihes, Eckhart maisuaren beraren hitzak. Fontiveroskoak ere halatsu zioen, erakusgarri:
‎baliozko frogak, jakina. Zuok jainkozaleok, ordea, ez duzue baliozko froga bat bera ere erakusten, Akinokoaren lehen kausarenarekin batera beste argudioak ere, lege naturalarena (Newtonek aldeztua) eta planarena (Darwinen teoriek hankaz gora jarri zutena), pikutara joan baitziren, Kantek bere Arrazoi hutsaren kritika n ederki egiaztatu zuenez?
‎Une batez ez zidan erantzun, hitz bat bera ere esatea alferrikakoa balitz bezala; ondoren, ahalegina eginda, zakar bota zuen:
‎Txalo txiki bat berarentzat ere.
‎Aho-zapiaren ertzarekin garbitu zituen, duintasun amiñi bat bera ere galdu gabe.
‎Badakit gordinegi ari naizela, oraintxe esan dizut, Damaso; baina errotik kendu nahi nuke neure min hau, eta horregatik ari natzaizu horrela; Benjamin Mariak bai baitaki, hura inon bada —esperantza horrek bizi nazala! —, zenbat maite dudan eta noraino naizen damu, berari irritxo bat bera ere ez eskaintzeagatik; badaki nire irrika irrikatsuen berri, eta badaki, hortaz, zein den nire ametsa: osatu gabeko haragi puska hura ikustea, neure besoekin besarkatzeko eta neure ahoko muxuekin muxuka jateko, ferekaz fereka eta laztanez laztan... nahiz eta duda geratzen zaidan berriro atzera egingo ez ote nukeen —begirada soil batek gure asmorik goitiarrenak lurpera ditzake—, ez dut uste; Benjamin Mariak badaki bere izena duen Kristo txiki handi biluzi bat dudala bihotzean, nire fedearen oinarri dena, apaingarriak eta soberakinak kentzen direnean gorputz biluzi bat geratzen baitzaigu, maitasuna eskatzen diguna, eta maitasuna baizik ematen ez duena... harik eta gorputz biluzia bera ere maitegune bihurtzen den arte, non bizitzak bere ipar galdua aurkitzen duen.
‎Errealitateak ez luke hala izan behar, Gabino, ados, baina halakoxea da, zeren natura ere halakoa den, eta zeren, natura gainditzeko, mailakako entrenamendua behar den, are gehiago umezaroan: lehendabizi maila bat, gero beste bat... beste bat eta beste bat... eskailera kolpetik igo nahi izateak estropezua eta erorikoa baititu bidelagun, igotzailea maila bat bera ere ez igotzera daramatenak... Hori pentsatu genuen behintzat amak eta biok, ez dakit zuzen ala oker...
‎baliozko frogak, jakina. Zuok jainkozaleok, ordea, ez duzue baliozko froga bat bera ere erakusten, Akinokoaren lehen kausarenarekin batera beste argudioak ere —lege naturalarena (Newtonek aldeztua) eta planarena (Darwinen teoriek hankaz gora jarri zutena) — pikutara joan baitziren, Kantek bere Arrazoi hutsaren kritika n ederki egiaztatu zuenez... ordainean beste argudio bat asmatu bazuen ere, argudio moral bat, Jainkorik gabe ongia eta gaizkia ezinezkoak zirelakoa...
‎Bada, nik ez dut zentimetro bat ere atzera egingo! Ezta milimitro bat bera ere! Badakizue zer den milimetro bat?
‎Gizontasunaren ezaugarriak ez al ziren, ordea, giza espeziea ugaltzeko bitarteko ezinbestekoak? Baina merezi al zuen haur bat bera ere mundura ekartzea —mundu gerrazale hartara bereziki—, mundua eta infernua —Jainkoak egin omen zuena, baita gizonak perfekzionatu ere, nik uste: tortura tresnena baino perfekzio handiagorik...! — hitz sinonimoak baziren, itxura guztien arabera?
‎Zergatik ez, baina, Jainkoa modu berdinean juzgatu, guztiahaldunak bere antzera eta irudira egin bagintuen? Zergatik ez zuen hatz bat bera ere mugitu Krakatoa sumendiaren leherketan, zeinak berrogei mila inguru pertsona hil baitzituen, geografia klaseetan ikasi genuenez, eta zergatik egin behar nuen nik lehoi artera, lehen kristauek bezala, neure bizia ere arriskuan jarriz?
‎Zauritu nindutenetik, gainera, banuen beste sentimendu bat: potroak galdu izanak, izan ere, amorratu egiten ninduen, baina oinaze biziaren esperientziak, bizitzaren absurdoa agerian jarri zidanak, bestela esaten zidan, haurrak maitatzeko modurik onena haiek mundura ez ekartzea baitzen ausaz, hara nola egin nuen nik ere zure jarrerarekin bat, Damaso, nahiz eta zurea beste historia bat zen; zertarako, izan ere, haur bat bera ere mundura ekarri, gizonak lurra infernu bihurtzeko aparteko ahalmena bazuen! Pentsamendu ezkor hartan errotu zen, ordea, nire baikortasuna:
‎‘Non duzu domina? ’ Anaia, beraz, kargu hartzen ari zitzaidan, kapitainak bezperan eskegi zidàn aitonaren domina paparrean ez neramalako. Neure buruari zin egina nion ordurako ez niola anaiari bat bera ere barkatuko, eta hark gezia disparatu bezain laster jaurti nion nik neurea: ‘Eta zuk non duzu burua? ’ Baina hara:
‎(...) Gizonak pobre behar du izan: hain pobre, non ez baitu tokitxo bat bera ere eduki behar, Jainkoak non ekin ere izan ez dezan. (...) Horregatik eskatzen diot Jainkoari ezen Jainkoaz libra nazala, nire funtsa eta izatasuna Jainkoaren gainetik baitago, Jainkoa sorkarien jatorritzat hartzen dugun neurrian.
‎hura axalean geratzea zela, alegia... eta, sakonera egiteko, neure buruarekiko desatxikimendua indartu behar nuela —are pobreagoa izan behar nuela, bestela esanda: " hain pobre, non ez bainuen tokitxo bat bera ere eduki behar, Jainkoak non ekin ere izan ez zezan" —, autokonplazentziatik ihes, Eckhart maisuaren beraren hitzak —Fontiveroskoak ere halatsu zioen— erakusgarri: "... imajinatzen duenak ezen Jainkoagandik gehiago jasotzen duela liluraldien, estasi eztien eta mesede berezien mende dagoenean, sutondoan edo ukuiluan dagoenean baino, Jainkoa bere mende hartu, burua kapa batez estali eta banku baten azpira bultzatu bezala egiten du.
2011
‎Itsas ertzeko hilerri zuriak erantzun dio estreina ilargiari, irten denean, eta ganga kareztatuaren inguru almenatua begiztatu dute orduan Asifek eta zagorarrak beren talaiatik, hilobi esmaltatuak beheraxeago, itsasoa urrutira. Ordu batzuk geroago eguzkia irten denean, artean ikustatzen zen kostaldea bateletik, baina hastandu ahala urtu egin da bidaiarien ikusmenean, eta ez dute geroztik egun osoan lur mutur bat bera ere bistatu. Itsas zabalak preso sentiarazi du urketari ohia.
‎Ilunik ilunenean, tunel muturreko argirik hautematen ez nuela. Berba goxo bat eta maite maite bat bera ere gabe. Zoriontsu itxurako beste batzuk ikusita bekaizti, hirekin inoiz egondako toki egoeretara itzuli ezin, oroitzapenaren bortitzak galarazita.
‎Koadrilakoak: frankismoa azkenetan zela, manifestazio bat bera ere huts egiten ez zutenak; denek batera gau eskoletan euskara ikasteari ekin ziotenak; larunbatero, kantaldietara, ilunaren babesean zabalduko zuten pankarta hartuta joaten zirenak. Neu epel samar agertu nintzaion beti suhartasun politiko berri hari, eta, aurrenetik euskara zertxobait ikasi banuen ere?
‎Baina paperak bilatu beharra zegoen, eta, horrenbeste urteren buruan, bistakoa zen ez zela lan samurra izango. Armadako errolda agiriak erabat erraustuak zirela uste genuen, gainera, eta, nahiz eta gerra hasierako bat bazegoen artxibategi horretan, ez nuen bertan topatu gure aitari buruzko aipamen bat bera ere. Heriotzara kondenatutakoen berri ematen zuten agiriak geratzen ziren, beraz.
‎–Ez, Antonia, erantzun dio Justinok?. Merkeago egin digun, aurten ez baitugu baso bat bera ere hautsi?
‎Ba omen zen, antzina, Toledon, apezgai bat, zapatak hautsiak zituena, eta ezin egin zuena urrats bat bera ere, oinak busti gabe, egun euritsuetan.
‎harik eta oreka galdu eta burua hautsi zuen arte: haren begietarik, ordea, ez zen, malko bat bera ere erori, ez orduan, ezta zauria sendatu behar izan ziotenean ere!?. Eta, bere erretolikarekin jarraitzeko, asmatzen zuen:
‎batzuk diziplina bakarrera mugatzen dira eta ez du zergatik horrela izan behar, hor daude pintura, eskultura, grabatua, argazkia? Denarekiko interesa nuen nik, artista batek espresatzeko eskura dituen tresna guztiekiko, bat bera ere baztertu gabe, eta helburu horrek eraman ninduen zinemara?. Eta esperimentazio nahi hori,, ez filosofikoa eta sakona, baina bai ikasteko grinaduna?, beti nabarmendu da bere obran.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia