2003
|
|
–Bere bizitzaren zati nagusi
|
bat
bere bizitza kontagarri egiten pasatu du. Hori izan da bere obsesioa, bere lehia, bere obra nagusia.
|
2009
|
|
Zerua nahasi egin zen bat batean, kolorez aldatu zuen hainbat aldiz, gorritik morera eta moretik gris marengora, eta gero atzera bere jatorrizko kolorera itzuli zen. Orduan Zortzik, Jorge Luis izeneko agure gortuak, esan zuen mundu guztiak, pertsona orok gordetzen duela sekretu
|
bat
bere bizitzan, eta sekretu horrexek ematen diola zentzua egiten dugun orori eta sentitzen dugun orori eta garen guztiari. Hausnarketa honek, itxuraz harira ez zetorrenak, denek negarrari uzteko balio izan zuen eta baita jendeak irribarre egin eta blues espiritual eta bizi bat kanta zezan, zinez nostalgikoa eta hunkigarria gertatu zena.
|
2011
|
|
Eskutik heldu ez heldu zalantzan, erizainen bila ateratzea pentsatu diat, horretarakoxe adorerik ere apenas nian, ordea?, baina garbi ikusi diat ordurako alfer alferrik zela. Une hartantxe hiltzea erabaki dik, bere bizia itzaltzeaz
|
bat
bere bizitzakoen gainean argiren bat utzita, nare. Begiak ixtera hurbildu natzaionean, betsein haiek islatzen zuten oinaze ondoko soseguak atzitu naik, eta burutik pasatu zaidan gauza bakarra zera izan duk, osabak heriotzan aurkitu diokeela zentzua bere denborari:
|
2017
|
|
Guztiekin akordatu zen eta nostalgia puntu bat sartu zitzaion. Egia zen harrera zentroetan ez zela sekula zoriontsu izan, baina jendeari kariñoa berehala hartzen zion Babak, eta ezagutu zuen jende guztiak zeukan zorigaitzen
|
bat
bere bizitzan. Harrera zentroetan bizi zirenek gurasoekin edo gurasoen arteko arazoak zituzten, eta horrek asko markatzen du pertsona baten bizitza.
|
2018
|
|
Itzalita gelditzen zen haren azken esperantza. Eskatu zion, erreguka eskatu zion berarekin, bere gorputzaren kontra atxikitzen uzteko, ulertu behar ziola esan zion, berak ere bizi izango zuela, behin bederen, halako pasio
|
bat
bere bizitza luzean, ezinezkoa zela halakorik gertatu ez izana, eta berari ere uzteko eskatu zion horrelako pasio bat bizitzen, eromen hura, neskato zuriaren amodio ero hura, neskato hura maitatzen jarraitzeko denbora uzteko eskatu zion atzera Frantziara bidalia izan aurretik, uzteko oraindik, beste urtebete agian, ezinezkoa baitzitzaion ordurako amodio hura uztea, berriegia zen oraindik, indarts...
|
2021
|
|
Goi mailako elizkizun bat bezalakoa zen, solemnea eta zeremoniatsua eta goibela. Denak batera, esperientzia betetasun bat sentiarazten zion, emozio sakratu
|
bat
bere bizitzako beste ezeren antzik ez zuena. Raymondek ez zuen kondenatuaz gehiago pentsatzen oilarraz pentsatzen zuena baino labana burmuinean sartzen zionean.
|
2022
|
|
Gero, nola edo hala, lortu zuten kanpalekua altxatzea, zabaldu zuen krema berria umeen azal zuri distiratsuan, ikusi zituen hiru txikiak kuboak itsasoko urez betetzen, elkarri pasatzen, elkarrekin zulo bat bete nahian. Eta orduan, bere toallan eserita, pentsatu zuen oraindik gorroto zuela pixka
|
bat
bere bizitza, baina denbora kontua baino ez zela, umeak hazi ahala gutxiago gorrotatuz joango zela, eta iritsiko zela momentu bat zeinetan bere ezkerreko eskuko hatz bat emateko gai izango zen hondartza egun hura berriz, guzti guztia, bere hasiera eskas hori eta guzti, kresala, oihuak, kremaren usaina hiru azal berrien gainean. Eta egun hori iristen zenerako –ziur baitzekien iritsiko zela, umeak nerabezaroan sartu bezain pronto edo akaso lehenago–, ondo etorriko zitzaion gorroto puntu hori gogoratzea, eskua osorik mantendu nahi bazuen.
|