Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 145

2000
‎Ipuin errazak dira berez. Baina haurrek aurrez azalpen bat behar dute. Orrialde bakoitzean esaldi labur bat dago.
‎Gutxi gara eta gainera gure zaletasuna guztiz zaharkitua da, aurreko mendeko zaletasun baten atzetik gabiltza, baina jendearen bizitzan lehen, sortu arte, literaturak zeukan gaur ez duen garrantzia. Orduan, pertsona batek bere bizitzaren atal bat kontatzerakoan erreferentzia bat behar bazuen, ba liburua izango zen, antzerki obra bat agian. Orain jendeak kontatu nahi duenean gertatu zaion zerbait ez du libururik aipatuko ez bada sektakoa, aipatuko dituzte filmak.
‎Gerra zibilaren hasieran futbol partida oro bertan behera geratu ziren, baina Euskal Gobernuak hegazkin propio bat behar zuela eta, 1937ko hasieran ANV eta EAJ (berez Euzko Gudarostia izenez) alderdien arteko lagun arteko norgehiagoka batzuk antolatu ziren. Jendearen aldetik erantzuna ezin hobea izan zen eta 22.000 pertsonek San Mames lehertzear jarri zuten.
‎Ez dut uste Euskal Departamendu berri batek gauza hainbeste aldatuko duenik. Sortze berri bat behar dugu; alta, ez dut ikuspen berri bat atzemaiten. Agian tronpatzen naiz, eta barkatu, baina Baionan eskual gauza gutti ikusten dut.
‎Horiek ez dute ezer egingo, korronteari segika doaz. Beste indar bat behar du horiei bultzada pixka bat emateko. Beste kirol guztietan zerbait modernizatzen da, guk ez dugu ezer egiten.
‎Sozialistok ez dugu posibilitate hori baztertzen. Hau bezalako herri anitz batek gobernu anitz bat behar du. Herri honetako gobernuen aka tsetako bat bazterketa izan da.
‎Berri pozgarria izan zen, Bizkaian euskarak horrelako entitate bat behar zuelako. Ilusio handia dago.
‎Hala ere, ez dut inondik ihes egin edo ezerrekin apurtu nahi izan. Abestiek niretzat oso garrantzitsua zen giro bat behar zuten eta giro hori taldeak ipini du.
2001
‎...koletako materiale didaktikoaren banaketa, prentsa kritikoa, desobedientzia zibila, ENA, kirola, autodeterminazioa, lurralde batasuna, presoen eskubideak, erakunde politiko eta Batasunaren (berriro ere Mikelon Zuloaga Piztu ponentziaren egilea eta Iñaki O' Shea koordinatzailearen askatasuna exigitu nahi dugu) eztabaidaren beraren kontra egindako politika bortitzak erantzun bateratu eta sendo bat behar du.
‎Ez da harritzekoa, beraz, sektorearen arazo orokor eta komunek oraindik irtenbiderik ez izatea, hauei errotik helduko dien araudi bateraturik ez baitugu. Zinez, ordea, euskal liburugintzaren politika kudeatzeko egitura sendo bat behar dugu, araudi bateratu eta bakar bat izanen duena. Noski, araudi hori kudeatuko duen erakundea ere osatu behar da, sektore publikoaren eta pribatuaren partaidetzaz antolatua eta egitura zein gorabehera politikoen ibilbidetik kanpo dagoena.
‎Beste dena zoria izan da. Momentu hartan ni bezalako pertsona bat behar zutenean pare parean suertatu nintzen. Munduko bazterren batean bada norbait zu bezalako baten zain dagoena.
‎Trenbidea bi bideen erdigunean ala beste bi autobide hauen alboan edota bere gainean eraikitzen bada ere, gisa guztietara, gehiegikeria bat da. Jakin behar da, AHTren bide batek burdinezko itxitura bat behar duela bidearen 35 metrora alde bakoitzean. Beraz, merkantziaren trenbide bikoitza eta 70 metro lur erremu behar dira.
‎Kazetaren eragileek bere finantziazioa aztertu zutenean, tamaina honetako proiektu bat gauzatzeko bertako kazetal enpresak ez zirela aski sendoak ohartu ziren; egitura sendoagoa bat behar zuten. Frantziako Estatuko «Hachette» bezalako enpresa editorial inportante bat, kasu.
‎Hortaz, Iruñean gela bila dabilenak edo etxean pisukide berri bat behar duenak zenbakira hots egin edo Karrikiriren egoitzara (Xabier Karrika 2 bis behea) jo dezake zuzenean. Pisukideak etxea txukun txukun izango duenik ez dute bermatzen.
‎Baina gauza bat da edarizale amorratua izatea, eta bestea duintasunik ez izatea, dirua hartzeko orduan mozkorrak baldintzak jarriko dizkio bere ongileari: mailegu bat behar du izan, inolaz ere ez limosna, eta beraz, hura itzultzeko bidea jarri behar dio. Horrela egingo du ongileak, eta bestea saiatuko da bere hitza betetzen, baina beti izango du trabaren bat bidean.
2002
‎Zortzi pistako mahai bat daukat eta besterik gabe grabatzen joan nintzen. Eta bat batean dozena erdi abesti eginak nituela konturatu nintzen, baita abeslari bat behar nuela ohartu ere. Garai hartan, orain dela urtebete eta gutxi, Dut en jotzen Corazon ekin dezentetan elkartu ginen zuzenean.
‎Fernando Aragoikoa da eta kolaborazioa polita zen. Orduan, grabatzeko banda bat behar genuenez, Mikel eta Galderri komentatu genien. Lehendik ere bageneukan elkartzeko gogoa.
‎Bueno, bada, nik diot sortu zela, eta hori behar dela. Treguarekin edo gabe, gizartearentzako beste mezu berri bat behar dugu.
‎Ezin gara lasaitasunean erori," euskara ondo doa" eta kito. Leialtasun maila ospetsu horri heldu ahal izateko tentsio puntu bat behar dugu, bestela erdararen zama hor alboan dago eta horrek euskara zapuztuko du. Ondo goazela esan behar da, baina transmititu beharreko mezuan, kezka puntu bat ere behar da.
‎Norberak egin behar dio aurre bere buruari. Autokritika eta terapia gogor bat behar dugu. Irakasleak umeak maitatu behar ditu.
2003
‎Erakundetze baten atarian gaude baina berau gauzatzeko botere politiko zehatzik ez dago. Sarea sortuz joan den ahala gizarte eragileak nolabaiteko botere politiko bat behar dutela ohartu dira. Mugimendu sozial hau ez da sare politiko bat oraindik baina helburu zehatz bat lantzen ari da:
‎Aldundiek kontratatu dituzten enpresek garbiketa egiten dute, baina bakarrik hondartzetan (kostalde osoko %8); eta bitartean haitzetan eta itsaslabarretan ez dakite zer egin. Oraintsu, gizarteak optimismo pitin bat behar duela pentsatu dute eta arrantzaleen heroitasuna argudio nagusitzat hartu dute panorama beltzaren kontra egiteko. Ekologistok itzal batzuk ikusten ditugu.
‎" Erasoa ez da pertsonala izan,' Egunkaria' ren aurkakoa baizik. Gu erdian harrapatu gaituzte,' Egunkaria' ixteko argumentu bat behar zutelako". Bestalde, Lazkanok ez du ulertzen nolatan jokatu duten Martxelo Otamendirekin eta Pello Zubiriarekin ezberdin, biek garai ezberdinetan bada ere lan bera egin baitute.
‎Testua eta marrazkiaren arteko borroka iraunkorra omen dago, bi espresioen arteko uztartze moduko bat behar du komikiak. Marrazkigilearen buruak nola funtzionatzen duen galdetu diogu Antton Olariagari.
‎Hori dela eta, Ducau, adibidez, Madrilera joan zen Orquesta Mondragon taldearekin jotzera: " Garai hartan Jean Marie Ecay zen Orquesta Mondragoneko gitarra jolea, eta berak gitarra jole bat eta saxo jole bat behar zutela erran zidan. Nik biak jotzen nituenez harat joan, entsegu bat egin eta taldean hasi nintzen".
‎Gure kasuan, Disko Festaren lehen ideia orain lau bat urte sortu zen. Ikastolen Festen antolatzaileek pertsona bat behar zuten arratsaldean zehar zirkuiturako musika jartzeko, eta akordio batera iritsi ziren Euskadi Gaztea eta Euskadi Irratiarekin: lan hori Euskadi Gazteako pertsona batek egitea adostu zuten.
‎Beraz, engaiamendua eta konpromisoa biziki handiak dira. Europa azkar bat behar dugu eta botere publikoak ere bai. Montaignek erraten zuenez, botereari ez zaio jendearengandik urrun izatea komeni eta jendearentzako boterea urrun izatea ez da ez goxo eta ez egokia.
‎Uste dut motorra Bernardo izan zela. Hark bazeukan argi talde bat behar genuela barruan generamana botatzeko. Aurten betetzen dira 25 urte" Etiopia" argitaratu zenetik.
‎gure helburuak argia izan behar du. Eztabaida gauzatzeko proposamena bikoitza da nazio eraikuntzan eta gatazkaren ebazpenean oinarritua, baina, honek diagnosi bateratu on bat behar du. Zeregin horretan islatuko dira gure ahuleziak eta indarrak.
2004
‎Paisaia ez badago ordenatuta, ezertarako balio ez duen narraskeria bat delako. Arbolak hemen, harriak beste aldean... orden natural bat behar du.
‎Bai. Baina premisa bat behar dugu guk gure proposamena, Eusko Jaurlaritzak Ibarretxe Plana edota ezker abertzaleak independentziaren proposamena aurkeztu baino lehen. Aurrera egiteko, lehendabizi, zein balore eta prozedura erabiliko ditugun adostu behar dugu elkarrekin.
‎Kontzientzia edo nortasun kolektiboa aipatu dut lehenago. Nortasun kolektibo horrek ispilu bat behar du, ordea. Zein sakontasunekoa izan behar duen eztabaidagarria da.
‎" Gero etorri zen inperialismoaren prozesu guztia, batez ere Hirugarren Munduari begira, eta hor eman zen kolonizazio prozesua eta beste hizkuntz komunitate eta nazio guztien suntsiketa. Eta orain bizi dugu beste estadio bat, neoinperialismoa, berriro ere kapitalak beste marko bat behar duelako, eta horren baitan ari dira eratzen marko juridiko politiko berriak, baita zabaltzen ari zaigun Europa hau ere. Ez da herrien Europa, Estatuen Europa, kapitalaren Europa baizik".
‎Jokin Azkue HABEko zuzendari nagusiaren hitzek argi utzi dute: " Autoikaskuntza zentro batek, homologazioa lortzeko, ikaslearen ikas prozesu osoa garatuko duen software bat behar du besteak beste, hutsetik hasi eta EGAra arte gutxienik".
‎Dirurik ez dagoenean irudimena gehiago erabiltzen da. Zinema pobrea orain ere badago eta posible da, baina noski, idatzi egin behar da, gidoi on bat behar du. Begira, Espainian Zanbranok Solas filma diru askorik xahutu gabe egin zuen eta zoragarria da.
‎Sekula ez da nire helburuen artean egon erakusketa honetako komisario izatea. Oteiza oso pertsonaia konplexua da, horregatik, bere artelanak eta bere ibilbidea ezagutzeaz gain, bere ingurua eta izaera ezagutzen zituen pertsona bat behar zuten. Margit Rowell en lana ezinbestekoa izan da, arte garaikidean aditua den pertsona bat delako, baina beharrezkoa zen Oteizaren konplexutasun hori guztia gertutik ezagutzen zuen norbait.
‎Gipuzkoako soziologia zein den ezagututa, hiri nagusi eta herri nagusietako alkatetzak noren esku dauden jabetuko ote da behingoz? Errealismo dosi bat behar du ezker abertzaleak, politikan mailaz mailako bidea urratu behar dela ikasi behar du, errealitatea onartu behar du eta ez lainotan ibili. Ari da jaisten lurrera, Bergarako Adierazpenetik urratsak ematen hasi zen, baina, bien bitartean, egoera honetara iristeko zenbat urrats alfer eta zenbat sufrimendu bizi behar izan ditugun ikusteak pena izugarria ematen dit.
2005
‎Anton Mendizabal eskultoreak frontoi multzoa diseinatu eta Carlos Lopez de Ceballos arkitektoak berau gauzatzeko ezagutza teknikoa jarri behar zuen. Baina lehenago proiektuak programa bat behar zuen, edukia definitu behar zen, gero edukitzailea diseinatzeko. Frontoi multzoak ez zuen ikusteko eskultura erraldoi soila izan behar, bertan pilotan aritzeko balio behar zuen.
‎Segurantza sozialari balizko iruzur bat ere pasa zion, hor dagoena oraindik, eta momentu honetan, beste erremediorik ez dagoelako ordaintzen ari garena. Edozein subentzio jasotzeko estatuarekin ondo zaudela esaten duen paper bat behar baituzu.
‎Botere publikoek produktuak eta merkatu handiak jartzen dituzte ororen gainetik. Ondorioz, Euskal Herriak berezko nekazaritza eredu bat behar du. Eta horretarako erabaki bat hartu beharra dago:
‎Gasteizera joan nintzen proiektuarekin diru-laguntza bat eskatzeko eta Agurtzane Intxaurraga Hikako antzerki zuzendaria topatu nuen. Kasualitatez haiek umeentzako antzezlan bat behar zuten, eta hor hasi ginen harremanetan, ea testu hau izan zitekeen. Eta horrela, apurka apurka, sortu zen Groau!
‎Beti oso urruti zegoen eta niretzat oso ezezaguna zen leku batekoa nintzen. Dirudienez, berez nituenak baino muga zabalagoak eta herrialde ezberdin bat behar nituen famatua izan ahal izateko. Eta horixe zen garai haietan lortu nahi nuena.
2006
‎Han, lehenengo egunetan medikuarenera joaten zenak arrazoi sendoa behar zuen: alegia, berna hezurra hautsia, 40 graduko kalentura edo holako arrazoi gogorren bat behar zuen. Gainerakoan, baimen guztiak kenduko zizkizuten.
‎Hasteko, Euskal Herriko instituzioak hiru lurralde esparrutan bananduta daudelako, eta alderdien arteko mahaia EAEko ez den beste plano batean ere eraiki behar delako. Nik argi eta garbi ikusten dut, gu herria gara, gatazka politikoa bi estatuekin daukagu eta soluziobide bat behar dugu: herri bat, gatazka bat, bide bat eta soluziobide bat.
‎Hurrengo pasarteak alkohola eduki dezake protagonista. " Alkoholaren aurkako arau bat behar dugu, tabakoaren kontra egin denaren antzekoa", esan zuen Elena Salgado Madrilgo Osasun ministroak urtarrila hasieran, erretzeko debekuek sortutako hika mika puri purian zegoela. Handik egun gutxira, baina, Salgadok nabarmendu egin zuen araudi berria ezin zitekeela izan tabakoarekikoa bezain erabatekoa, eta helburua" alkohol kontsumoak sortzen dituen arazo zehatzei aurre egitea" izan behar zela.
‎Adibidez, jendeak gogotik onartzen du Laborantza Ganbara, hurbila delako, eguneroko lanetan ikusten duelako. Herri honek halako egitura bat behar du politika orokorrerako ere. Hori da mundializazioaren aurrean lagundu gaitzakeena, bestela aterabide nekeza dugu.
‎Kaña maite dugu, indarra, aurpegira begira gogor jotzea, baina abestiak hitzak duen zentzu zabalenean maite ditugu, bukatzen direnean zerbait erakutsi dizuten abestiak. Melodia bat, riff bat, abestiak helduleku bat behar du. Atsegin ditugu melodiak, horren bilatzaileak gara, baina ikuspuntu rockero, gitarrero eta zaratatsu batetik.
‎Bestela arrisku bat dago: prozesuaren bilakaeran ETAk armak uzteko akordio politiko bat behar badu ezinbestean, gerta liteke akordio politiko hori ez izatea hain ona eta ez izatea gatazka politikoa konponduko duena. Akordio txar batek borroka politikoa hipotekatzea ekar lezake.
2007
‎Bai, Alexis gogoz dabil esku hartzen. Iniziatiba eta gogoa zeukan taldekide bat behar genuen, eta berak Cretinosen garra berpiztu du. Gainera, jarrera eta harrotasuna berezkoak ditu.
‎Dudarik gabe, arte garaikidea adibide bezala hartuz gero, zaila da. Zaila da laborategi bat delako eta muturreko arte garaikidea ezagutzeko edo zer gertatzen ari den jakiteko aurretiko kultura bat behar duzulako. Guk ez duguna onartzen da" hau ulertzen duzu edo ez duzu ulertzen; gustuarekin jaio egin behar da" edo gisa horretako jarrerak.
‎Txit garrantzitsua den mundu oso bat dago soinuarekin lotua. Badaude, bestalde, musikaren alor batzuk, musika garaikidearen aspektu asko, esperimentazioak, gurutzatzeak, merkatuak oraindik irentsi ezin dituen bide batzuk, leku babestu bat behar dutenak beren lanean jarraitu ahal izateko.
‎Gu saiatu gara planteatzen ari garen testuinguru orokor horretan Arteleku sartzen. Orain hitz egin behar dugu Artelekurekin ea eurek nola ikusten duten beren burua, ea Artelekuren tasun horrek aparteko leku bat behar duen edo garatu litekeen Tabakaleraren baitan. Guk geure iritzia izan dezakegu baina hori ezin dugu guk erabaki.
‎" Eskolak bakarrik ez dira aski, jendeak besterik behar du", eta garai hartan oso aukera gutxi zegoen euskaltegi, eta ikastolez landa, euskaraz bizitzen laguntzeko. Txoko bat behar genuen, biltzeko, ekitaldiak egiteko, ostatu bat izateko, euskaldunen gune bat… ez zen, beraz, ikasi nahi dutenen gunea, baizik eta aritzen direnena.
2008
‎Hala ere, lehenengo lehenengo, gorrak badaudela aitortzea bera da inportanteena: " Badira gorrak, badira gor itsuak, eta komunikatzeko sistema bat behar dute".
‎Horiengana ez zara iristen. Horiengana iristeko lurrikara bat behar du. Zer esan nahi du horrek?
‎Hark markatuko zien norabidea. Baina erreferentzia puntu bat behar duzu, eta nik ez dut nire iparrizarra aurkitu.
‎Gai bat behar duzunean hitz edo esaldi batekin etortzen da, eta bestela egunkariek emandakotik abiatzen gara sarri, garela idazle, ama, edo adiskide. Izan ere, hitz egitearen edota idaztearen egiteko bakarra ez baita informazioa ematea; izan ere, hitz egitean besteekin egon eta beste batzuk amultsuki goza gaitzaten nahi izaten baitugu.
‎Injustizia baten aurrean gaude. Kalitate gutxiko demokrazian bizi gara, ezker abertzalearen egoerak irtenbide bat behar du. Egoeraz gogoetatu behar da.
‎Porrot honen eraginez, elikadura, energia, bioaniztasuna, klima, energia eta finantza krisialdiak areagotze prozesuan daude gaur egun. Hala eta guztiz ere, neoliberalismoak interes kate itogarria sortu du batez ere herrialde aberatsetan Euskal Herria barne eta lurralde pobre askoren elite politiko ekonomikoetan. Gizarte eta ekonomia mailan beste eredu desberdin bat behar dugu, giza eskubideak bermatu, herrialde bakoitzaren populazioaren partaidetza bultzatu, herrialdeen arteko elkartasuna babestu eta naturaren alde jotzen duena, hain zuzen.
2009
‎Baina denbora tarte jakin batean lehentasuna ematen badiot haurraren osasunari, presentzia beharrezkoa da. Haur jaioberriak batez ere erreferentzia puntu bat behar du, nahikoa estimulu badituelako bere barruan, nondik datozkion ere ez dakiena. Kanpoko erreferente bakarra izateak laguntzen dio barruko estimulu horiek guztiak batzen.
‎Matematikak lehendakaritza eman dio, eta puxtarri horrek doble balio du. Zapatero ahul dago Galizia galdu ondoren eta garaipen bat behar du. Patxirengan agindu erraiek agintzen dute neuronen gainetik, eta herra dio Ibarretxeri:
‎Egia da, EAren apustu estrategikoa epe laburrera gaizki atera dela, baina epe ertainerako inbertsio on bat izango dela uste dut. Herri honek independentziarako motor bat behar du, eta hori abertzaletasunetik eta ezkerretik baizik ez daiteke etorri. EAJ ez da sekula independentziaren motorra izango.
‎Proiektuak badu ardatz sendorik, badu baliabiderik eta erakargarritasunik. Gainerakoan asmatzea bakarrik falta da." Euskaldunen bat behar dugu umea zaintzeko. Galdetuko dugu inguruan, baina beste nonbaiten ere begiratu behar dugu, denbora gainera dator eta mugitu beharra dago", galdetu zion kazetari honek duela bospasei urte emazteari afal osteko hizketaldian.
‎Aitatxi amatxi modukoak izan ziren Santiago eta Margarita. Santiagok ikusi zuenean ez nuela esku-soinua gehiegi maite, eta berak atabalari bat behar zuenez, esan zidan" ba, atabala ikasiko duzu". Eta gauza oso kuriosoa gertatu zen orduan, gerora baloratzen ikasi dudana.
‎Lurraldeak Ipar Euskal Herriko lurraldea antolatzeko Ituna (Charte) diseinatzea izan du xede: " Hautetsien Kontseiluak eta Garapen Kontseiluak Euskal Herriarentzako erreferentziazko dokumentu bat behar dela pentsatzen dute, hautetsiek eta gizarte eragileek oinarrizko agiri bat behar dugu erabakiak hartzeko" erran digu Hautetsien Kontseiluko buru Jean Jacques Lasserrek.
2010
‎Zertarako saldu? Galdera guztiei erantzuten dien motibo sendo bat behar duzu, aitzakia erraldoi bat. Haurrak besapean ogi barra batekin sortzen direla dio jendeak, baina nik gizakia aitzakia batekin sortzen dela pentsatu izan dut beti.
‎Arazo bat dago: itsasorako pertsona bat behar baduzu, ezin duzu hartu herrian beharra ateratzeko zain dagoen bat; itsasora dator, erakusten diozu, ikasi egiten du, baina herrira doa ostera... ez da batere erraza. Hala ere, momentu honetan ez dago jende beharrik, daudenak konpontzen dira.
‎Urtero urtero, opor garaian, aterpetxeetan, furgonetan edo kanpin dendan hara eta hona bidaiatzen ibili eta gero, 2007ko udan, ia urtebeteko bestelako bidaia zoragarri baten ondoren, familian bi izatetik hiru izatera pasa ginen. Bidaiatzen jarraitu nahi bagenuen, beste formula bat behar genuen.
‎Atez atekoak, lorpen ugari baditu ere, birziklatu ezin den zati bat uzten du, baina erraustegiak ere bai. Ezberdintasuna da atez atekoaren erreusa inertea dela eta erraustegiak, aldiz, zabortegi kutsagarri bat behar duela errautsak eta eskoriak biltzeko. Atez atekoa Gipuzkoa osoan ezarriko balitz erraustegiak ez luke izango nondik jan, horregatik ari dira erraustegiaren alde daudenak bosgarren kontenedorearen alde egiten, onenean %35eko birziklapen tasa ematen duelako.
‎Fetitxismo apur bat behar dugu! Ilaran zain dagoena epe luzerako inbertsio bat egiten ari da, agian.
‎" Herri marka indartsu bat behar dugu" diote komunikazioko profesionalek, gure izaeraren tasunak edo atributuak azpimarratuko dituena, guztiongandik onartua izango dena, erakunde publiko, enpresa pribatu eta komunikazioan adituak direnen bidez eratuko dena, turismoa erakartzeko ez ezik, enpresentzako etekin ekonomikoa lortzera bideratua legokeena, eta lurraldearekiko atxikimendu sentimendua eta harrotasuna sustatuko d...
2011
‎Ezin da hori onartu. Hori da, besteak beste, azken hamar urteetan Euskadiren eta Espainiaren artean beste harreman marko bat behar dugula baieztatzen duena. Eta hori lantzen ari gara, garantia guztiekin gauzatu dadin.
‎" Iriartek oso ongi esan duen bezala, irabazi asmodun enpresa delako. Tolosaldeak ospitale publiko bat behar du, Donostiatik gertu egoteagatik ez du anaia pobrea izan behar. Bukatzeko, azken arrisku bat ikusten dut:
‎Bai. Estatu bat behar dugula hori guztia kudeatzeko. Hori, askorentzat, behar beharrezkoa da.
‎Esan bezala, ETA izan edo ez izan, guk beste trantsizio bat behar dugu. Hala ere, ezin dugu gu Estatuaren muina garela pentsatzea, ez gara-eta.
‎da indarra egiteko grina ere handiagoa zela. Orain jendeak esaten du," nahiko lan egin dut eta atseden pixka bat behar dut". Populazioa zahartzeak ere ekarri du hori.
2012
‎Teknokratek pentsa lezakete ordokietako nekazaritza ereduak ezarri eta mendialdea hustea. Baina Zuberoako Basaburua da salbatu baserritarrik gabe, gutxieneko biztanle kopuru bat behar du. Parke Nazional bihurtzea litzateke bestea, baina" guk dakigunez, hautu hori da hildako eskualde bat lurperatzeko baimena, hiltzailea nor den ezkutatu nahi denean".
‎ADELen ikusi ahal izan dute sekulako eskaera dagoela hala formakuntzan nola euskaraz lan egiten dutenentzako erakusleiho eta topaguneetan. Lipusen ustez" espazioak behar dira, eta espazio horiek zigilu bat behar dute. Aulestik hori lortu du, zigilu bat non jende bat biltzen den antzerkiaz gozatzeko".
‎Berdeekin, besteak beste, aztertu eta erabaki behar dugu zer nahi dugun. Tren bat etengabe dabilena, errotazioan, linea esklusibo bat behar dugu. Topoa, TER, nahi duzun bezala deitu, 15 minutu oro.
‎Topoa, TER, nahi duzun bezala deitu, 15 minutu oro. Beraz, linea berri bat behar badugu, egin dezagun, baina Hendaiaraino hel dadin, bestela ez. Berdeek ez dute nahi.
‎Polizien basakeria, multinazionalak eta boterea gutxi batzuren esku egotea, hori dena globalizatua dago. Botere piramide horiek mantentzeko polizia mota bat behar dute, botere sistema horien kontra dagoen guztia isilaraziko duen polizia. Eskola berdinetan ikasten dute eta herrialde ezberdinetan aplikatutako bortizkeria sistema berriak zabaltzen eta elkar ikasten dituzte.
‎Gauzak gure gain hartu behar ditugu, ezin dugu pentsatu inertziaz iraunen dugula, sekula baino beharrezkoagoa da elkartasuna. Euskal prentsan zein irratigintzan ezin gara funtzionario bilakatu, eskolatze etengabeko bat behar dugu, irakurri, kultur ekitaldietara joan... Ezin gara bilakatu zeresanik ez duten irrati eta kazetak.
‎Bada, berdin honetan ere: esatekoa izan behar duzu, baina, ondoren, esateko horrek halako forma bat behar du. Eta forma hori ez datorkizu alferretan, ez debaldetan!
‎Ez dakit helburuak izan behar duen horiek ere euskalduntzea ala horientzat beste zerbait planteatu behar den. Horretarako beste sistema bat behar dugu.
2013
‎Teologia ikasten genuen, apez izateko asmorik gabe, baina tituluren bat behar genuelako. Lanean, lehenengo Tximisten hasi nintzen, Oñatiko ezagunak genituelako, nonbait.
‎Guk subiranotasuna nahi dugu, bertatik erabakitzeko bertakoentzat, hori da gure eredua. Euskal Hezkuntza Sistemak norantz goazen argitzeko definizio bat behar du, eta EH Bilduk egina du: demokratikoa eta euskalduna.
‎Europako Gizarte zibilak lortu du halaber, eta zehazkiago EPSUk, milioi eta erdi sinadura baino gehiago biltzea milioi bat behar zuten ura pribatizatzearen aurka. Hala, Michel Barnier, Europar Batasuneko Barne Merkatu eta Zerbitzuetako komisarioak, pribatizazioari buruzko zuzentarautik kanpo utzi du ura.
‎" Ospitale psikiatriko batean zegoen. Jaiotze daturen bat behar zutenez, Donostiako Chiapuso guztiei deika topatu gintuzten. Manuel etengabe joan zen anaia bisitatzera pena handia eman zion Ignacio hura ikusi gabe hil izana.
2014
‎Dibulgazioak autokonfiantza elikatzen du, eta herri gisa, norbere buruaren ikuskera zuzenagoa dakar. Beti erran digute bazterrekoak eta baztergarriak ginela, eta horri buelta emateko konfiantzan oinarritutako eta konplexurik gabeko gure buruaren ezagutza eta ikuskera bat behar dugu. Hauxe da garena gure miseria eta bertuteekin, baina ez dezagun sinetsi gure miseria oro berezkoak ditugunik, ezta gure dohain guztiak kanpotik heldu zaizkigunik ere.
‎Horregatik, eta ingeles irakaslea izandakoa delako, gertutik ezagutzen ditu hizkuntzen ikasketarako beharrak: " Umeek, hizkuntza bat baino gehiago ikasi ahal izateko, argi izan behar dute non erabiltzen den hizkuntza bakoitza; erabilerarako erreferentzia bat behar dute". Horregatik, eta" gaztelera indar oso menperatzailea delako", argi du euskarak" eremu bereizia" behar duela.
‎Munta ezazu antzerki bat: zahar bat behar duzu, baina zahar hori ezin du gazte batek egin. Egin dezake, baina doinuan bortxatua da, eskarniatua.
‎Babesle pribatuek plan bat behar dute
‎Pertsonaiei eta historiari errespetua diegun bitartean… Egigurenen inguru ideologikoko jendea kezkatuta omen dago pelikularekin, baina berak ez du kezka hori; hainbeste muturreko jasotakoa da leku guztietatik, itxaropena du pelikulak irudi hobea emango ote dion. Bestalde, euskaldunok badakigu gure buruaz barre egiten eta gai honetan halako terapia puntu bat behar dugu oraindik, umorea".
2015
‎Iruñeak kultur gertakari handi bat behar du. Inguruko eta askoz ere txikiagoak diren hiri batzuek zerbait deigarria dute, eta hemen ezer ez.
‎Hitzarmenak estatuari neurri zehatzak eskatzeaz gainera, arazoa ez dela abertzaleen eta estatuaren arteko auzi soila agertzen du. Euskal Herriak marko politiko bat behar duela dio ere bai. Horixe bere bertutetako bat.
‎Hor bada akats handi bat. Hezkuntza sistemak oro har, eta bereziki gureak, iraultza bat behar luke alde horretatik, bestela iruditzen zait hemendik aurrera oso gaizki ibiliko garela.
‎Baina non egiten dute bat horien bideek ETB edo Euskaltzaindiarenekin esaterako? Diskurtso berri bat behar dugu eta aldi bateko noraeza positiboa izan daiteke, mugitzen ari garen seinale. Kohesio falta, ordea, arazo larria da".
‎Bere iritzian," oso harreman estua dago euskarararen biziraupen eta inguru naturalaren artean". Bertan jasotzen duenez," euskarak giro bat behar du, inguru bat, garapen eredu bat hain zuzen ere inguru naturalari arnasa emango diona bizirik irauteko".
‎" Hizkuntza guztiek daukate sedukzio indarra: japonierak idazkera eder hori dauka, euskarak bere sonoritatea dauka, eta aditz sistema zehatz hori, batere irregulartasunik gabea, ikasteko erraza, ahoskera gardena eta samurra dauka… Baina balio horietara hurbiltzeko kontzientzia bat behar du erdaldunak aurrena". Sedukzioa, hizkuntzetan behintzat, apurka gertatzen delako, barneaz jabetzen hasten denean.
‎Bai. Euskaldun bat behar zuten eta horrela sartu nintzen. Kasualitatez.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia