Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 136

2000
‎Ibilaldi hau guztia lau lerrotan esaten den arren, itzuli izugarria da. Egun oso bat behar duzu bide hori dena egiteko. Oinez egiteaz gain, gu La Concordeko jardinetan doi doi geratu ginen ogitarteko bat jateko.
2001
‎atzazal artean ziurtasun apur bat behar dutenek
‎Liburuak. Eta orduan, B kanon bat behar genuela esan zuenean, hain zuzen, hasi ginen Kolko Mitxoletarekin gogoratzen, bera baitzen, gure artean, soziolinguistika, filatelia, matematika, sumo, eraikuntza, filologia, apikultura, psikologia, zinema, latina, enologia, zientzia, literatura, numismatika eta abar, hau da, zer edo zer, kanon bat zer izango zen ere barne, esaterako, eta gauzak, orokorrean, zekizkiena.... Earrainyú, esan genuen, Kolko Mitxoletak jakinen du kanon bat zer den eta zertarako balio duen, baina Amazonian galdurik dago, eliteko andereño batzuek zainduta, eta" alua, paripé, alua" baizik ez du esaten.
2002
‎Gero eta gehiago zara komunikazioaren preso errepublikarra, gero eta gehiago informazioaren irlako robinson bizar sarria. Beste garagardo bat behar duzu belarri ertzak pixkatxo bat berotzeko. Fionak agurtu egin zaitu.
‎Puzkerra bota bazuen ere, kiratsa beste toki batetik sartu zen gelara. Garagardo bat behar zuela erabaki zuen Galderrek. Arropak eta bestelakoak mugitzeari ekin zion.
2003
‎–Beste trago bat behar dut –eten zidan.
2004
‎Bazirudien hitza bera ere kendua ziotela, horren zuen entzute gutxi. Donostian, ordea, aintzat hartzen zuten, eta ez zen Lekunberrin bezala koadrilako ergela," Izateko, direna direla, ergel bat behar duten jendearen artean" Aliziak esanen zion bezala.
‎" Aste honetan hor ibili da, batera, bestera... Asteartean, neska bat behar zutela eta, denda batean izan zen. Nagusia hasi zitzaion galdera arraroak egiten, aber bakarrik bizi zen, aber deportea egiten zuen, aber umeak izateko pentsamenturik al zuen...
‎Hiztegi bat behar dut
2005
‎Ez soilik oinez ikasi berri duen umeari eskua eta magalak eskaintzen dizkion amaren irribarre hori zaio definitibo; ez da suminduraz beteta egurrezko mahaia kolpatu eta mahai gaineko botila eta tabernaren erroak nahiz tabernariaren ahots kordak tenk jartzen dituen esku zarta nabarmenegi horren kontua bakarrik. Ekar ditzagun kantara eta paragrafora haurtzaroan lo egin genuen ohe hark utzi digun saihetseko mina eskuaz igurtzi eta arintzeko keinua, maite genuen neska geureganatzearren imintzio burlatiak egiten genituenetik geratu zaigun sorbalda mugimendu airos eta dantzaria –narrazio honek dantza bat, vals bat, parke zabal eta hutsetan dantzatutako partitura bat behar du izan barruan, zerbaiterako balioko badu, gogorarazi iezadazu hori mesedez amaitu orduko dantzarik ez badut lerrootara ekarri–.
‎" Gaixorik dagoenak, preso dagoenak bezalaxe, ihes egiteko balio duen leiho bat behar du derrigorrez, ohean etzanda zoratuko ez bada. Koaderno txiki hau eta bertako lerroak dira niretzako moduko leiho.
‎" Hemen gauzak baretu egin dira, Jainkoari esker. Lana badago, baina lanean dakienik ez, peska bat behar nuke".
‎Isilik egoteko agindu genion, dena entzuten ariko zirela frogaren bat nondik hartuko, komentatzen genuen hartarik aterako zituztela ondorioak eta erabakiak, inozentearena jotzea komeni zitzaigula denoi, guk gau horretan komentatzen genuenaren arabera jokatuko zutela. Eta egia esan ni segur nengoen mihiaren haria eteteko eman zigula brandy botila kapitainak, ate ostean egonen zen gure solasa entzuten, goitikako aginduek ematen ez zioten arrazoi moralen bat behar zuelako gizajo hura fusilatzeko. Negarrez hasi zen, ea gu zergatik ez gintuzten fusilatzen, nik ez nekien masaileko bat eman edo zer egin.
‎Baina hala ere ezin dut begitandu arrantzako nasa hutsik. Tatxa gorri bat behar dut nik, egun itsasoak eta gasoilak ilundutako harrizko lerroaren erdian.
2006
‎orain beste beso bat behar du arkoak
‎Gosaltzeko garaian beti bezala gora abiatu da lan eskaintzak ikusten, gaur Asteasun baldosak jartzeko baten bat behar zutela ikusi du, gero horretaz pentsatzen egon da.
‎Orduan konturatu ginen lider bat behar genuela. Tristea zen aitortzea –eta batez ere tristea zen guk aitortzea–, baina lider bat behar genuen.
‎Orduan konturatu ginen lider bat behar genuela. Tristea zen aitortzea –eta batez ere tristea zen guk aitortzea–, baina lider bat behar genuen. Jendeak, masak, ia mundu honetakoa joko ez zuen norbait; jendeak bere ohiko frustrazioetatik kanpo eta bere beldur arrunten gainetik sumatuko zuen pertsona bat, bi urrats aurrerago zegoela ematen zuen norbait.
2007
‎– Josetxo, oraintxe daukak aukera hire bizimodu alu hori konpontzeko, nik ez diat eta behar sosik. Ni beti ibiliko nauk gora eta behera hegalari, honezkero besterik egiten ez zakiat, baina hi desberdina haiz zeharo eta leku bat behar duk aurkitu zutik segitzeko, eta bizitza honetan ezer egiten ez badakik, jar ezak taberna bat bada ere.
‎Horregatik, bakarrik ez ninduela utziko ikusi dudanean, gozoki esan diot ea egingo didan mesede, ea sartuko den nire kutxaren barruan entsegu txiki bat bion artean egiteko, begiralerik batere gabe. Laguntzaile bat behar dudala biharko eta berak egokia dirudiela. Han joan da ospa ihesi, neuk nahi nuen bezala.
‎– Nik koñak bat behar dut kafearekin –gehitu zuen Gexan Hiriartek haur guastatuaren pare.
‎Aitzakiaren bat behar zuen albokoarengana hurbiltzeko, eta erantzun gisa erakutsi zion irria probestu zuen bere bizitzaren berri ematen hasteko. Alberto Jose zuen izena, Camaguey hirian jaioa.
‎Inguruan ez zebilen inor, eta berarekin ari zela atera zuen Migelek ondorio. Ohantze batean amiltzeko irrikan zegoen eta, aukera huts egin gabe, taxi bat behar zuela adierazi zion.
‎Ahalik lasterren proposatu nahi zion Arseniori txapelaren kontua, erantzun bat behar zuen.
‎Espaloian jesarririk zegoen eta balkonetik, telefonoa eskuan, berarendako zela adierazi zion. Okerren bat behar zuen izan, baina ez zuen lardaskatu nahi izan etxeko jabearengana hurbiltzeko aukera. Ez zuen espanturik egin, baina binaka igan zituen eskailerak.
‎Instituto Cubano para la Amistad con los Pueblos izeneko erakundearekin zebiltzan harremanetan. Atzerriko arazoak eramateko ordezkari egoki bat behar zuten; Habanan nor ibiliko eta Migel.
‎Ospakizuna errematatzeko, jaialdia antolatzeko asmotan zebiltzan, mojito eta guzi, eta ordura arte kontsultatutako kantari eta talde gehienak baiezkoan zeuden. Baina ikur hilezkor horietako bat behar zuten kartela borobiltzeko.
2009
‎Hiru lagun baino ez ginen elkartean, argi esateko, eta Oinazearen Federazio Txakarra dei geniezaiokeela etorri zitzaidan burura. Baina ni horretara heltzerako, sekretupeko izen bat behar genuela esan zuen Frantsesak, Narodnaia Volia edo La Mano Negra bezalako izen bat, entzute hutsarekin izua sortuko zuen izen bat, errespetua eta izua, biak batean, sortzeko indarra emango zigun izen bat. Oinazearen Federazioaren izen harekin ez genuen Ujenio zaharraren oilategiko oilorik koldarrena pittin bat ere aztoratuko.
‎Seinale bat behar duzu?
2010
‎eskudel bat behar dut arroilara begiratzeko
‎" Nor zen?" galdetu zidan emazteak sukaldetik egongelarako bidean, biluzik, erortzen hasitako bularrak paseatuz. " Zera, Euskal Idazleen Elkartea zen, nire datuak eta argazki bat behar dituzte beraien webgune berrituan jartzeko. Baina eten egin da komunikazioa" erantzun nion, lasterregi, zehatzegi.
2011
‎– Bai. Baina horretatik guztitik interesatzen zaidana, duelua edo trikimailua bera baino gehiago –solasaldia amaitzera zihoan ehorzlea– horra bultzatu duen patua duk; alegia, galtzailearena, zeinak azal berri bat behar duen mundu berrian, lege berrian, bizirik irauteko. Horregatik behar dik hil, bizirik segitzeko.
‎Titular zebilen aspaldiko partez, entrenamenduetara itzulia zen inork espero ez genuela. Aitzakiaren bat behar banu bezala neska batekin paseatzeko. Azterketa bat prestatu behar zuela, baina ez zeukala liburuak zabaltzeko gogorik.
‎Neska bat behar duk puntu lokatik irteteko!
‎Ilunaurrea arte egon nintzaien zelatan, ez ziren mugitu, musika zatiak iristen zitzaizkidan aldizka. Auzo liberatuko biztanle bakarra izan nintzen han, haragi gorrian nengoen oskola galdurik gorrotoz gainezka, izenbako harkaitzarte batean jausia, ipuintasunik ez, bere istorioa zeukan ontzitxoari beha, txalupak olaxtak otordu bat itsasoan betikotzeko Super kamera bat behar zutenak mespretxatzen, zer nintzen ni zisne haren barruan.
‎Javier Fontechak baino aukera gehiago izango ditu neskak, arrazoi du, gaztea da, freskoa da, hori baloratzen da egun, eta barkatu egingo dizkiote hanka sartzeak. Manager on bat behar du, besterik ez, konbate errazak jarriko dizkion agente bat, gailurrera emeki emeki eta erre gabe heltzeko. Eta hori Fuchs da.
‎–... harri sinboliko bat behar zuela, ez zuela edozein harrik balio, eta bere eskuez landutako harri bat...
2012
‎Segundo erdi bat behar luke Etxebek, gogoratzeko lanez lepo dabilela eta ezin duela gonbita onartu, eta are denbora gutxiago behar du oroitzeko bere nagusi Ibon K. eta ditxosozko txostena; baina, hala ere, Etxebe motel ibili da, Josuk garaiz lortu baitu Etxeberen ezezkoa indargabetzea:
‎– Aspirina bat behar nuke. Buruko mina jauzten zait.
‎– Ez esan txorakeriarik. Haize pixka bat behar dut.
‎besarkada bat behar duzulako;
2013
‎amaiera bat behar dut.
‎amaiera bat behar dut,
‎Txotxongiloen kanposantu bat behar du
‎– Ideiak! –barre zoroa egin zuen– Baina denbora pixka bat behar dut, egun bat, bi...
‎Argentinara noa. Osaba bat bizi da han, eta lorezain bat behar du. Agian niretzako moduko emakume bat ere topatuko dut, nork daki.
‎– Arreta pixka bat behar du. Ez dago ondo.
‎Eta han atxilotu egingo dituzte. Ezta pentsatu ere, beste irtenbide bat behar dugu.
2014
‎" Xentimorik gabeko" ikastola berri hura ez baitzen batere beldurgarria, Xabiren buruan behintzat. Eta gainera, berak ikastolaren ezintasuna arintzen lagundu nahi zuen, Txominen aldean kokoriko jarrita, erreminta kaxaren alboan, Txominek erremintaren bat behar bazuen azkar emateko.
‎disfuntzio bat behar dute
‎Langile espainolak, soldatetan urri, bertze nehork nahi ez dituen mando lan horientzat. Espainiako Portaletik San Leongo gurutzerat bide berri bat behar dute egin. 60 urteko langile batek min hartu du hor, sute bat pizturik.
‎Lotsa eman zion, oso hurbil zituen lagunak, igarriko zioten. Apur bat apartatzeko eskatu zien, leku apur bat behar zuela, haizea ere bai beharbada.
‎Ez zekien zer egin orain, nora joan, arin erabaki behar zuen. Leku itxi bat behar zuen, hormak, amaren etxea, ez zeukan besterik. Ez zuen lagunen etxeetara joan nahi, seme alabak gehienek, ez zituen nahastu nahi.
2015
‎Hortik hasiko zitzaion mintzatzen emazteari, bere burua amarru zital baten biktimatzat hartuz. Jakina, hilean behineko larunbatetako txangoek azalpenen bat behar zuten. Dena ukatu eta kito.
‎Mila buelta eman ondoren, jardunaldiak eta Odile Mores bereizi zituela erabaki zuen, bestelako motibazio bat behar zuen. Ganorazko zerbait idaztean dago gakoa, pentsatu zuen, kontatzea lukeen zer edo zer.
‎– Ez dugu elkar ezagutzen, barka nazazu: zure begitartea ikusita, plan erromantiko bat behar duzula uste dut.
‎Karrikan beheiti doa begiak malko, ez ordea haizearen hotzaz. Benedictine kikara bat behar luke: egin duen horretaz ari zaio burua egoskor, irudi bat pentsatzen du, irudi batek hartzen dio gogoa, nolako erpea kontzientziarena.
2016
‎Ume bat behar genuke alboan
‎Ume bat behar genuke alboan
‎Filmaketa baino lehen egin beharra zegoen trukea; baina horretarako hiru ibilgailuak gehi txorten jeepa mugitu behar bazituzten, laugarren gidari bat behar zuten garaiz itzuliko baziren. Petek abisatua zien eguerditik aurrera ezin izanen ziela lagundu ibilgailuen garraioan.
‎– Gendulainen edo Goñiren aginduren bat behar luke, aitzakiaren bat topatuko dugu Olaztiko aparkalekuan gera dadin –Martini soluzioak ahitzen ari zitzaizkion– Domezainek lagunduko digu nola edo hala.
‎– Zurea bezalako soineko moderno bat behar nuke...
‎– Biharko. Garraiolari seguru bat behar dugu.
2017
‎Ohikoa izan dugun historiaren irakurketa utopiko eta lerrobakarrak kausa nagusi bat behar zuen eta arerio nagusi bat. Horrela, etorkizuneko gizarte utopikoaren izaera zehatz mehatz finkatu ondoren, horri egokitzen zitzaion estrategia bakar eta bateratua aldez aurretik taxuz diseinatzea zen hurrengo zeregina.
‎Istripua gertatu zenetik ibiltzera ateratzen diren aldiro Axi atzean gelditzen zaio, ez berak abiadura handiegia hartzen duelakoz –geldotasun masterra egiten ari dela pentsatu du noizbait– baizik eta Axi, atzean gelditzen delako, bien arteko denborak bat ez baletoz bezala, eta neurologo andreari galdetu ondoren sorbalden altxatze bat baino ez zuen jaso. Saiatu da haren martxari egokitzen, arnasa hartuz, hanken mugimenduetan kontzentratuz, urratsa Axiren urratsari lotzen, baina lortu ahala Axik atzean gelditzekoa egiten du, eta gelditu egiten da oraindik aztertu ez duen auskaloko zein mekanismorengatik, trikimailua ezin baita izan, trikimailuak asmo edo norabide edo helburu bat behar baitu, eta azkeneko hilabeteetan Axik ez du hitz horien arrastorik.
‎Mirenekiko eztabaidak hondoan zuena azaleratu zion, eta azalaraztean ertzak ikusi zizkion ia izaki bat zirudienari; ez zen egoera bat, baizik eta beste izaera bat hartu zuen zerbait, ez luke jakinen zer. Ardailatu egin zen eta kalera atera zen, zerbeza bat behar zuen. Zerbeza, zerbeza, zerbeza.
‎Ordurako idazten hasita nengoen, eta ipuin lehiaketa bat irabazi berria nuen. Urte batzuk lehenago erositako idazmakina klasikoa erabiltzen nuen, baina argi zegoen hura zaharkituta zegoela eta idazmakina elektroniko bat behar nuela, zuzenketak aiseago eta askatasun handiagoz egiteko, zuzenketa bakoitzean Tipp Ex markako ezabatzailea eskuz aplikatu beharrik izan gabe.
‎– Irtenbide bat behar dut, eta zuk eman diezadakezulako irudipena dut. Seguru nago eramaten nauzun lekuan aurrera egiten lagunduko didan zerbait topatuko dudala.
‎Lukak ospitalera deitzea erabaki zuen. Dardarak eta goragalea tratamenduaren ohiko albokalteak zirela esan zioten, baina sukarrarenak beste motiboren bat behar zuela. Hartzen ari nintzen antibiotikoarengatik izan omen zitekeen.
‎taxi bat behar dut
‎– Istripua eta gero aldaketa bat behar genuen.
‎Alferrik erantzuten nion, bakardadea baino gauza tristeagoak makina bat ezagutuak ginela. Kezka bat behar du bizitzeko eta ez du bila ibili beharrik izan: ni naiz haren kezka.
2018
‎– Izenburu bat behar duzu. Oroitzapenak desagertu behar direla iradokitzen duena, probokatzailea, transgresorea, izugarria!
‎bokatiboa, subjektua eta aditza. Bakoitza bere kasa denean ondo; baina elkartzen direnean, ea... deskribatzeko metafora on bat behar dut... Bai!
‎Feminismoan eta ekinbide komunitarioetan behin eta berriro azpimarratu den moduan, ezagutzaren sorkuntza edo eraikuntza oro berez da kolektiboa: batetik, ezagutza sortzen duen pertsonak babes sare bat behar duelako, sostengurako eta zaintzarako sare bat; bestetik, elkarreraginean eta elkarlanean sortzen delako beti ezagutza. Barre txikiak egin ditugu, konplizitate keinuak, geure babes sare txikian lur hartzeko.
‎“Gustua ipurtzuloan zaukatek hauek, Telmo”. Erresonantzia kaxa bat behar du Fakirrak eta Telmo da bere antzokia, malenkoniarako joera duen talentu handiko kontrabaxu jotzaile konplitua. “Bai gizarte utzia, zergatik jotzen dute errazenera beti, bai irrati kate eskasak”.
‎Baina ez du lanik aurreratu. Jean Pharosek erabaki du ez duela zinta hura berak bakarrik entzun nahi, lekuko bat behar duela. Idazleari deitu dio, honenbestez, biek batera entzun dezaten.
‎Bien arteko elkarlanaren kimera ere hor dago, jakina: “Ahots bat behar dut nire diskorako”; “kanta bat behar dut nire antzezpenerako”. Baina funtzionatzen ez badu elkarlanak edo gustuko suertatzen ez bazaio eskatzaileari, orduan zer?
‎Bien arteko elkarlanaren kimera ere hor dago, jakina: “Ahots bat behar dut nire diskorako”; “kanta bat behar dut nire antzezpenerako”. Baina funtzionatzen ez badu elkarlanak edo gustuko suertatzen ez bazaio eskatzaileari, orduan zer?
2019
‎beste poesia molde bat behar du une honek
‎Ile luzea zeukan, ia gerrirainokoa, gaztaina argia. Zurztasuna iradokitzen zizun, ez zenekien arren ia ez zuela lorik egiten, baten bat behar zuela beti alboan, fobiak zituela, nerbioek erabiltzen zutela, iparrorratz faltsua zuela irudimena. Bezperan, belaontzian afaritan, burua arrimatu zuen zure besora, keinu horrekin zuganako atxikimendua agertuz.
‎Hemendik aurrera ez naiz ordenagailutik mugituko, aingura bat behar dut lurrera josiko nauena. Baina idaztea hain da ataza astitsu eta trinkoa… Hazka eta puzka beti anekdotak aukeratu, hitz zehatzak non zein ipini, berezkotasuna itxuratu, pasarteen arteko listaria ez galdu, sakontasuna sakonkeria bilaka ez dadin saiatu, egoeren nahiz barne egoeren intonazioa ñabartu eta abarretan.
‎Hiru egun falta dira eta sumatzen dute inportanteak izango direla hurrengo biak... Atseden apur bat behar dute beraz azken egunei aurre egiteko, gogoz aritzeko azken bi egunetan. Semeak partidua jokatu du, kanpoan; ordubeteko autobusa zeukan, on egin dio.
‎Esan nahi dut aitak urrun ikusten duela semea, eta ez du gehiago urruntzea nahi. Lotura bat behar du semearekin. Eta zaldiak dira lotura...
‎Ez zaitez hain mizkina izan, Eszter... Gauza da existitzen ez den erlijio bat eman duela Iturriak, edo post erlijio bat, erlijioen ostekoa, eta existitzen ez den geografia bat behar du horretarako. Eta benetako izenek benetako geografia egiten dute, eta benetako historia ematen diote geografia horri.
‎Biek egin dute barre; euren arteko broma bat behar du. Sorok serioago begiratu dio Pienaarri barrearen ostean.
‎Altuegi dago, beharbada, zuretzat; ez ditut zure begiak ikusten. Ispilua ez da ezer parean norbait jartzen ez bazaio; begirale bat behar du bere burua ikusteko. Ez du aldatzen bere gainean islatzen dena, baina begira ari zaionaren begitartea antzeratzen saiatzen da.
‎Aspaldi hartan uste genuen antzerkia ikusteko, antzokia jartzen zuen kartelaren bristadapetik igaro beharra zegoela ezinbestean, baina zer izan zen Troyako zaldiarena antzezlan zoragarri bat besterik? Egoera berriak beste ikuskizun mota bat behar zuen, beste gauza batzuk hasi ziren antzerki bihurtzen, edo beste gauza batzuei hasi ginen antzerti izena ematen, eta atakan bildutako batzuek troupe propioa antolatzeko gauza ginela deliberatu genuen.
‎(Erlojuan begiratu du) Seiak eta laurden! Nik mutiko orekatu bat behar dut. Norbait behar izanez gero, noski.
‎Atte hil aurretik sortzerakoan hau izan zen azaleratu zen azken pertsonaia. Banekien hirugarren gorpuzkera bat behar zuela antzezlanak. Niregandik oso urrun zegoen zerbait izan behar zen, baina ez nuen topatzen.
‎Eskuak oraindik gorri ditu. Milesker, palmero bat behar dugunean zurekin gogoratuko gara.
‎JUANJO: Zuk uste duzu nik supermaskara bat behar dudala daukadan superaurpegitxo honekin?
‎Borbon! … (Bere onera dator)... Zuk aholkulari bat behar duzu.
2020
‎Ez neukan ihesbiderik, baina, hala ere, nahiago izan nuen ez ohartuarena egin, eta ezer erosi gabe irten nintzen. Handik urruntze aldera, harresi ondoko pasealekura jo nuen, neskarekin hitz egin aurretik lasaitu bat behar banu bezala. Zer solas modu suerta ote zitekeen pentsakor nindoala, atzera begiratu, eta han ikusi nuen neska nire atzetik zetorrela, erdi disimuluan paisaiari begira.
‎Anarkismo berri bat behar du munduak. Detektibe performerren armada bat.
‎Anarkismo berri bat. Neure burua maitatzeko ispilu bat behar dut. Baina ez neure burua miresteko.
‎Ikerketa honek amaiera bat behar du. Inori kontatzerakoan hasiko da benetan ikerketa hau abentura baten oroitzapena izaten.
‎Lehengo familia negozioetan ohitura zen, edozertarako, dirua kutxatik ateratzea. Norbaitek kafea behar zuela, kutxatik; jertse bat behar zuela, kutxatik; etxerako pospoloak behar zirela, kutxatik. Denda askok hortxe izaten du zuloa.
‎Badira gauza txikiak, dirurik apenas ematen dutenak, jendeak behar dituenak. Atzo gizon bat etorri zen zozketa baterako boletoak egin nahi zituela eta matrizedun paper sorta bat behar zuela esanez. Eskure etxeak ditu halakoak euskaraz:
‎Txute bat behar dut...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia