Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 27

2005
‎Lau gizonak eta emakumea aurrean duten orrian murgilduta dabiltza. Haietariko batek harrotasun distira du begietan, jesarlekuan apur bat atzera jarrita, eroso, musuzapiaz bibote aldea eta bekokia txandaka lehortzen dituela. Haren aurrean irakurri ahala urrezko xerloak belarri atzera daramatzan emakumeari begiratzen dio tarteka, honen begi urdin antarktiarrek onespena adierazten duten antzeman guran.
2006
‎–Sentitzen dut –esan nizun kalean gora gindoazela, lagunak baino apur bat atzerago, etxera bidean– Aitarena.
2008
‎Margolan bat egiten zuen lehen geruzan, eta hurrengoan margolan bera baina pauso erdi bat atzeragotik ikusita bezala. Geruza bat hurrengoaren segida zen, koadroan lehen aldiz marraztu zuenetik urruntzen ariko balitz bezala.
‎–Bai, baietsi du Garik, hitz bat baino gehiago intziri bat jaulkiz, hain dago izuturik. Jantzi iluneko gizona Gariren ondotxoan jesarri da, baina pittin bat, metro erdi bat atzerago. Garik betertzez baino ezin du ikusi.
2011
‎Noiz sartzen da, ordea, hiztun herri bat atzera bueltarik gabeko egoera kritikoan. Noiz jotzen da hizkuntza bat galdutzat?
2013
‎Lau urte inguruko mutiko ondo orraztutako bat zegoen bere aurrean. Mutikoa aintzira ertzean zegoen hipnotizatuta bezala hegaztiei begira, eta Elias haren bizkarra zaintzen urrats bat atzerago. Zakur bat hurbildu zitzaion hankartea usnatzera, eta Elias ezustean harrapatu zuen.
2015
‎Zulo handi irekian horren txikia dirudien katabutari begira dago, esku bat palaren gainean bermatuta eta gorputza apur bat okertuta. Haren arrimuan, urrats bat atzerago, oinetakoak eta jeansak lokaztuta dituen lurperatzaile gaztea, orain zeru ilundura orain bere lankideari begira. Bi sorbalden gainean eusten dio palari, buruaren atzealdetik, eta handik eskegita ditu besoak, ezker eskuin bilintzi balantza.
‎Begira begira geratu zaie. Bietako bat atzera motxila barrura erortzen utzi du, soinekoari zati bat moztu eta gutun azalean sartu lukeela pentsatzen duen bitartean. Gau mahaira hurbildu da ondoren.
‎Erortzen utzi zien saskiko loreei, pentsatu zuen Lilyk, begiak kizkurtuz eta apur bat atzera joanez bere koadroari begiratzeko bezala, hura ukitu gabe baina bere gaitasun guztiak trantzean zeuzkalarik, gainetik izoztuak baina azpitik abaila bizian mugitzen.
‎Ama kumearengandik 5 metrora dago, pitin bat atzerago. Eta distantzia hura aprobetxatuz eman diote arpoi kolpe hilgarria balea gazteari.
‎Bidean barrena zihoazela, udaberriko goiz argian, orein bat ikusi zuen urrutiko galsoro bat zeharkatzen, eta anaiari seinalatu zion, hatzaz. Orein talde osoa agertu zen orduan, aurrekoaren urratsei segika, pixka bat atzeragotik.
2016
‎nola gelditu zen furgoneta, neskak andela betetzen zuen bitartean nola egon zen gazteetako bat furgonetaren ate ondoan, bestea nola ibili zen batera eta bestera ezinegonean, eta neskaren atzetik bulegora sartu zenean nola atera zuen haietako batek eskopeta fugonetatik eta jakaren azpian ezkutatuta nola sartu zen bulegoan. Oraindik ere oihartzun egiten diote buruan orduan entzun zituen bi tiroek, eta berriz ere arrapaladan datozkio leihoaren atzetik ikusi zituen guztiak, bihotza asaldatuta eta gertatzen ari zena sinistu ezinik ikusitakoak, handik segundo batzuetara nola atera ziren bi gazteak korrika batean, eskopetaduna bere herren harekin bestea baino pixka bat atzerago, eta ibilgailuan nola sartu ziren eta nola alde egin zuten ziztu batean. Hilketaren ondorengo gelditasun hura gogoratu du; gasolindegian ez zen ezer mugitzen, eta neskaren autoa besterik ez zuen ikusten bazter batean aparkatuta.
2017
‎Bere burua txukuntzen asti handirik galtzen ez zuen 38 urteko emakumea zen. Luzea, mehea, betaurreko borobilak eta handiak, praka bakero estu samarrak, gizonezkoen alkandorak eta trenka luzeak, ikasle zintzoen urkilak buruan, beti ugazabaren ondoan edo urrats bat atzerago. Orrazi eta makillajeen etsaia, beretzat behintzat.
2019
‎Branka aldetik ikusita, eguzki argiz puztutako globo kulunkariak dirudite, ur gaineko zepelinak. Megafoniatik iragarri dutenez, Orion dator lehenengo, eta Sirimiri eta Bokarta apur bat atzerago, elkarren segidan.
‎haragi ahantziaren zerumugan, bat batean, zazpi kolore biziko ostadarra agertzen zitzaiela. Eta Andoniri begietan nabarmentzen zitzaizkion ostadar haiek, eta Leonorrek aise irakurtzen zituen ostadarrek zabaltzen zituztèn mezu bizipozezkoak, burua apur bat atzera eramanik. Eta, dantza mugimendu haietako batean, aurreratu zuen Leonorrek zangoa, ukitu zuen Andoniren buztan indarberritua, eta segidan esan zion:
‎Iluntzean, agindu bezala agertu da Matxin jauregian, zintzo, eta atondo nagusian topatu du jauntxoa, hamar gizon armaturekin, bere zain. Aginduak eman ditu Otsoak eta hara abiatu dira, armagizonak euren nagusiaren atzetik eta bera mutikoa baino tarte bat atzerago. Leixuri gordetzen den etxeraino iritsi arte atzera ez begiratzeko eskatu dio jauntxoak eta hitzez hitz bete du agindua Matxinek.
‎Jabarren eskuinean daude jesarrita Hodei, Aize eta Leixuri, eta haren ezkerrean, borobila osatzen duten gainerako gizonak baino apur bat atzerago, arropa ilunetan jantzitako gizon bakarra dago, oso nagusia, aurpegian basamortuak utz ditzakeen oroigarri guztiak, bere historia luzearen mapa. Jabarrek hitz egin ahala, ahopeka mintzatzen da bera ohoinen hizkuntzan, ulertzen ez dutenentzat.
‎Burua zut, ibilera irmo, begirada harro daramate hiru neskek. Urrats bat atzerago, azalpenak ematen dizkie Usoak, apal baina ozenki. Onespenezko keinuak egiten dituzte gonbidatuek.
‎Gizona harri baten gainean eseri zen, hurbil, eta hantxe gelditu zen, mutu, begira, orain emakumeak gorputza tentetu du, besoa gora eta behera darabil lixiba jotzeko, kolpearen hotsak uraren gainetik korritzen du, hots nahastezina da, eta beste kolpe bat, eta beste bat, eta gero isilaldia, emakumeak bi eskuak pausatu ditu harri zuriaren gainean, harria erromatarren hilarri zahar bat da, Mogueimek begiratzen du baina ez da higitzen, orduantxe haizeak almuedano baten oihu zorrotza dakar. Emakumeak ezker aldera bihurtzen du burua, apur batez, deia hobeki entzuteko bezala, eta Mogueime alde hartara dagoela, pixka bat atzerago, ezinezkoa izan da emakumearen begiek gizonarenekin topo ez egitea. Mogueimek oin ortozak hondar lodi eta hezearen gainean dauzka, eta gorputzaren pisu osoa sentitzen du, eseririk dagoen harriaren parte izatera pasatu bailitzan, erregearen tronpetek orain eraso deia egingo balute, seguruenik ez luke entzungo, buru barruan, ordea, almuedanoaren oihuaren oihartzuna dabilkio, entzuten du oraindik emakumeari begiratzen dionean, eta emakumeak, bere aldetik, begiak desbideratzen dituenean, isiltasuna erabatekoa da, egia da inguruan hotsik badela, baina beste mundu batekoak dira, mandoek bafada egin eta errekan edaten dute, eta seguruenik egin behar dena hasteko modu hoberik aurki ezin daitekeenez, Mogueimek emakumeari galdetu dio, Nola duzu izena, zenbat aldiz ez ote diogu elkarri galdetu, mundua mundu denetik, Nola duzu izena, gero geure izena gaineratuz, Ni Mogueime naiz, bide bat irekitzeko, emateko hartu baino lehen, eta gero zain gelditzen gara erantzuna entzun arte, erantzunik denean, isiltasunez erantzuten ez digutenean, baina oraingo honetan ez da isiltasunik izan, Ni Ouroana naiz, esan du emakumeak, gizonak bazekien, baina haren ahotik entzun duen lehen aldia izan da.
‎beti urte bat atzerago, aurrerago
2020
‎Lasai geunden gu alde horretatik. Zer gerta dakioke ume bati, metro bat atzerago beti zain bere zaintzailea badoa. Rubixok ez zuen sekula bistatik galtzen etxetik kanpo zebilenean.
2021
‎–Urrundu da madarikazioa –zioen– Badakizu, Alicia, nire familia eta zurea, denboran pixka bat atzera joanda, etxe berean bizi izan zirela ehun eta hogeita hamar urtez. Jatorrizko etxe hartatik, New Englandeko odol garbi, onarekin nahastu zen gure odola.
2022
‎Bagoi bat atzerago, Frédéric De Jongh, Dédéeren aita. Iheslariekin batera Londresera doa.
‎Mattin babesean zegoen. Aurrekoak baino apur bat atzerago, salbu. Izu laborriak jota, bera ere korrika hasi zen.
‎Gizona, besoa atearen goiko aldean eta burua Igorrengana makurturik. Emakumea urrats bat atzerago.
‎Ezari ezarian argia itzuli da Dialaren aurpegi intxaur kolorekora. Noizbait, Hassanen alaba bere lehengo postura itzuli da, Edu baino pixka bat atzerago, laguna bere gisa utzita kameraren aurrean.
2023
‎Pauso bat atzera emateko beharra sentitu dut, baina ehun urte baino gehiagoko horma dut bizkarrean. Zaila da historiaren aurka indarra egitea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia