Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 75

2001
‎Edozein errepide ostatuko gela irudiztatu eta halakoxea zen nire aurrean zegoena. Ohe bikoitza, modaz pasatako koltxa gorriztaz estalia; eskuin aldean mesanotxe txikia, gainean lanpara eta iratzargailu bat zituena; ohe-buruaren gainean paisaia idiliko bezain irreala ageri zuen koadroa, sitsak jotako marko batez hornitua; ezker aldean armairu xume eta trinkoa; atearen ondoan mahai luzexka zurezko aulki batekin eta pixka bat atzerago, hormatik zintzilik, ertzak belztutako ispilu meharra. Sabaian, berriz, eta dena era ahulean argituz, kontsumo txikiko bonbilla horietako bat.
2005
‎Lau gizonak eta emakumea aurrean duten orrian murgilduta dabiltza. Haietariko batek harrotasun distira du begietan, jesarlekuan apur bat atzera jarrita, eroso, musuzapiaz bibote aldea eta bekokia txandaka lehortzen dituela. Haren aurrean irakurri ahala urrezko xerloak belarri atzera daramatzan emakumeari begiratzen dio tarteka, honen begi urdin antarktiarrek onespena adierazten duten antzeman guran.
2006
‎Kopuru horretan, Zangotza Agoitzeko merindadea nabarmentzen zen besteen gainetik, 247 talde eta 1.482 errekete biltzen zituelako. Bigarren lekuan zetorren Iruñerria 8.215 patruila eta 1.290 txapelgorrirekin, pixka bat atzerago Lizarraldekoa 186 eta 1.116 erreketerekin eta milako marratik gertu baina iritsi gabe, hegoaldeko merindadeak: Tuterakoa eta Erriberri Tafallakoa alegia.
‎–Sentitzen dut –esan nizun kalean gora gindoazela, lagunak baino apur bat atzerago, etxera bidean– Aitarena.
2007
‎Merkataritza aktiboen eta aktibo finantzarioen elkarrekiko trukea mundumoneta berri baten erabilera zirkularraren bidez gauzatzen da, zeina, beste edozeinbanku moneta bezala, bere emisio puntura bat batean atzera itzultzen baita.Mundu moneta berria zirkulu itxi batean erabiliz, sistema berriak A ren monetareneta G ren monetaren arteko truke tasa egonkorra bermatuko du. Izan ere, monetanazional bakoitza bere buruaren kontra trukatuko da, mundu moneta berriarenbitartekaritzaren bidez.
2008
‎Margolan bat egiten zuen lehen geruzan, eta hurrengoan margolan bera baina pauso erdi bat atzeragotik ikusita bezala. Geruza bat hurrengoaren segida zen, koadroan lehen aldiz marraztu zuenetik urruntzen ariko balitz bezala.
‎–Bai, baietsi du Garik, hitz bat baino gehiago intziri bat jaulkiz, hain dago izuturik. Jantzi iluneko gizona Gariren ondotxoan jesarri da, baina pittin bat, metro erdi bat atzerago. Garik betertzez baino ezin du ikusi.
‎1 Iaz aurrepauso bat eman genuen, eta selekzioaren izena, behintzat, aldatu genuen. Helburu hori lortuta, orain pauso bat atzera ematea ez da egokia lortu nahi dugun helburua lortzeko.
2009
‎Noizbehinka, bideoren bat grabatzen duenean eta, telebistak erreskatatzen badu ere, nor gogoratzen da Osama Bin Laden atxilotzeko asmoaz? Egunean egunekoari bakarrik begiratuta, denbora baten buruan atzera begiratu, eta amnesia sentsazioa izaten du informazioaren kontsumitzaileak dinamika horren erruz.
‎Irungo defendatzaileen aldetik, Pikoketa eta Erlaitzeko defentsaguneak galdu ostean, Puntxasen eta San Martzialen zituzten artilleriako toki nagusiak. Pixka bat atzerago, itsas aurreko azken suiturria zuten Guadalupeko gotorlekua. baina nazionalak artilleria mugikor ugarirekin eta itsasotik Almirante Cervera, España eta Velasco gerraontziekin, nagusiziren gerra eremu horretan.
‎Alde horretatik, Lillori sarritan egotzi diote ez arriskatzea. Goiko postuetan dauden talde gehienek bi aurrelari kokatzen dituzte, horietako bat atzeraxeago. Realak, berriz, bost partidatan baino ez du jokatu bi errematatzaile petorekin Marcos ez da multzo horretan sartzen, batzuetan punta erdi gisa aritu bada ere:
‎Egiten hasi ginenean, ai ama, erre egin zitzaigun orea, eta sastarretara bota behar izan genuen. Hurrengo batean atzera ahalegintzekotan geratu ginen.
2010
‎Sailtzaileak taldeak gainditu egin ditu sailkapenean eta orain hirugarreh daude. Puntu eta postu bat atzerago Presion Break berrizko taldea dago.
2011
‎Noiz sartzen da, ordea, hiztun herri bat atzera bueltarik gabeko egoera kritikoan. Noiz jotzen da hizkuntza bat galdutzat?
‎Gaztelu bat zen hura, eta beheko beste patio batera joateko, almena batzuen artetik igaro behar zuten lehendabizi. Pasabidea bi lagun elkarren ondoan ibiltzeko modukoa zen; hortaz, aurrealdean bi zaindari jarri ziren; haien atzean, Fran eta Ana; apur bat atzerago, Jan; eta ilararen amaieran, beste bi zaindariak eta TomᨠNovák. Fran eta Anna burumakur zebiltzan, zintzo zintzo, etsaiei inolako trabarik jarri gabe; Jan, ordea, ia herrestan mugitzen zen, ozta ozta zutunik.
2012
‎Idazleari bere helduaroko une batean atzera begiratzeko beharra sortzen zaio, iraganari zentzua eman nahiz ziur asko. Lan autobiografiko batek, nire ustez, adin batetik aurrera soilik hartzen du zentzua; dagoeneko geure buruaren promesa ez garenean, bizitza bu­katzen den zerbait dela onartzen hasten garenean, bizitzan atzera begira hasten garenean balantzea eginez?
‎Txirrina jo diote etxean, Bidebietan, afaltzen ari den bitartean. Herrerak barkamena eskatuz bezala agurtu du eta, pauso bat atzerago, Etxebek sekulako kopeta beltza dakar.
‎Londresko kaleak, ateri, zerua berunezkoa. Aita doa aurretik, bakarrik balego bezala, eta pauso bat atzerago Josu, pozik eta urduri. Jendetzaren erdian donostiar ugari ikusi ditu, gaztaroan ezagututako adiskideak.
2013
‎Egoera politikoa izan da baldintzapen horietako bat. Bat batean atzera begiratzeko posturan aurkitu nuen nire burua. Gure herria askatzeko borroka beste aro batean sartu berritan, nire engaiamendua nola gertatu zen, zer nintzen edo zer izan nahi nuen begiratzen jarri nintzen.
‎Lau urte inguruko mutiko ondo orraztutako bat zegoen bere aurrean. Mutikoa aintzira ertzean zegoen hipnotizatuta bezala hegaztiei begira, eta Elias haren bizkarra zaintzen urrats bat atzerago. Zakur bat hurbildu zitzaion hankartea usnatzera, eta Elias ezustean harrapatu zuen.
‎Izaskunek pauso bat bat atzera emango du MARKEL aurrean utzita.
‎Koltxonetako ariketak egitean, pelbisak jarrera neutroan edo pixka bat atzera eramanda egon behar du. Bi jarrera horietan bizkarrezur lunbarra egonkor mantentzeko gai izan behar da.
2014
‎Bai, bai, badaude neskak... igual konparatu ditzakezunak Maialen Lujanbio batekin; eta ez dut ezagutzen Maialen, baina jarrera izan daiteke... esango nuke Maialenbadagoela «como un paso atras y miro a ver», Maialenek badauka nik uste dut jarrerahori. Dago pausu bat atzerago. Eta mutilekin konparatuta, nik uste det mutilek betidaukatela beste modu bat, neskak beti daude «como en el transfondo» [Zuhurtzia motabat?
‎Oinak apur bat atzerago. Hori da.
2015
‎Orduan bando bitakoak egon zirean Zeanurin politika aldetik; batzuk zirean karlistak eta beste batzuk bizkaitarrak. Bizkaitarrak orduan zirean, karlismoagaz apurtu ebenak; horregaitik zirean apur bat aurrelari, eta karlistak zirean apur bat atzera begiratzen ebenak. Aurrelari izatea zan euskeraz idaztea, teatroa euskeraz egitea...
‎Zulo handi irekian horren txikia dirudien katabutari begira dago, esku bat palaren gainean bermatuta eta gorputza apur bat okertuta. Haren arrimuan, urrats bat atzerago, oinetakoak eta jeansak lokaztuta dituen lurperatzaile gaztea, orain zeru ilundura orain bere lankideari begira. Bi sorbalden gainean eusten dio palari, buruaren atzealdetik, eta handik eskegita ditu besoak, ezker eskuin bilintzi balantza.
‎Begira begira geratu zaie. Bietako bat atzera motxila barrura erortzen utzi du, soinekoari zati bat moztu eta gutun azalean sartu lukeela pentsatzen duen bitartean. Gau mahaira hurbildu da ondoren.
‎Erortzen utzi zien saskiko loreei, pentsatu zuen Lilyk, begiak kizkurtuz eta apur bat atzera joanez bere koadroari begiratzeko bezala, hura ukitu gabe baina bere gaitasun guztiak trantzean zeuzkalarik, gainetik izoztuak baina azpitik abaila bizian mugitzen.
‎Ama kumearengandik 5 metrora dago, pitin bat atzerago. Eta distantzia hura aprobetxatuz eman diote arpoi kolpe hilgarria balea gazteari.
‎Bidean barrena zihoazela, udaberriko goiz argian, orein bat ikusi zuen urrutiko galsoro bat zeharkatzen, eta anaiari seinalatu zion, hatzaz. Orein talde osoa agertu zen orduan, aurrekoaren urratsei segika, pixka bat atzeragotik.
‎Apur bat atzerago. Hori da.
2016
‎Alboan haren lehengusu Hermenegildo Garcia Lorente, Carlos Ferrando Sales eta Fal Macias, Manuel Fal Conde karlisten buru izandakoaren semea zituen. Pixka bat atzerago mundu osoko faxisten sorta: Emilio Berra El Chacal argentinarra, Stefano Delle Chiaie eta Augustu Cauchi italiarrak, eta Jean Pierre Cherid aljeriarra.
‎Horrek gogortu egin du etapa, eta ez da erraza izan.Egia esatea nahi baduzue, Diego Rosak erasoa non jo duen ere ez dakit oraindik. Aurretik lau lagun zihoazela esan digute guri, eta beste talde handi bat atzerago. Baina erakustaldi ederra eman du italiarrak.
‎nola gelditu zen furgoneta, neskak andela betetzen zuen bitartean nola egon zen gazteetako bat furgonetaren ate ondoan, bestea nola ibili zen batera eta bestera ezinegonean, eta neskaren atzetik bulegora sartu zenean nola atera zuen haietako batek eskopeta fugonetatik eta jakaren azpian ezkutatuta nola sartu zen bulegoan. Oraindik ere oihartzun egiten diote buruan orduan entzun zituen bi tiroek, eta berriz ere arrapaladan datozkio leihoaren atzetik ikusi zituen guztiak, bihotza asaldatuta eta gertatzen ari zena sinistu ezinik ikusitakoak, handik segundo batzuetara nola atera ziren bi gazteak korrika batean, eskopetaduna bere herren harekin bestea baino pixka bat atzerago, eta ibilgailuan nola sartu ziren eta nola alde egin zuten ziztu batean. Hilketaren ondorengo gelditasun hura gogoratu du; gasolindegian ez zen ezer mugitzen, eta neskaren autoa besterik ez zuen ikusten bazter batean aparkatuta.
‎Afera ez da [artistak jendetzatik, langileen artetik] pauso bat atzera ematea. Afera ez da [artearen] garai on zahar horietara itzultzea, baizik eta garai txar berriotara etortzea.
‎Txoferrak, haserre, beltzari kolpe egin eta atzeko aulkietara bidali du. Itxuraz, beltzek beti joan behar dute gutxienez eserleku bat atzerago. Giro arrotz hartan, Txominek ez du bere lekua aurkitzen Baton Rougen, oso deseroso sentitzen da, eta bere ingeles maila baxuak ere ez dio asko laguntzen.
2017
‎Landara bidean, apurka apurka aurre koengana hurreratzen ninoian, baina, halako baten, eskumako hankea gelditu egin jatan eta jausi egin nintzan. Apur bat atzerago, motorrean, mediku bi etozan: Alegria, Zornotzakoa, eta herriko Sabin Astelarra.
‎Bere burua txukuntzen asti handirik galtzen ez zuen 38 urteko emakumea zen. Luzea, mehea, betaurreko borobilak eta handiak, praka bakero estu samarrak, gizonezkoen alkandorak eta trenka luzeak, ikasle zintzoen urkilak buruan, beti ugazabaren ondoan edo urrats bat atzerago. Orrazi eta makillajeen etsaia, beretzat behintzat.
‎Musika animatzen hasten da eta NAIA dantzan hasten da. ANE ere dantzan ari da, erne, pauso bat atzerago.
‎Bulegoetan lan egiten duten ingeniari baten kasuan, ordutegi luzeen arazoa baino, lan ordutegien flexibilitate ezak eraman du lanaldi partziala hartu behar izatera: Xx9. Zer azken finean, ordutegietan flexibilitatea izatea eskatzen du edo pauso bat atzera ematea. Nik malgutu ahal izan banu nire lan jarduna ez nuen murriztu behar izanen.
‎lehenbizi euskara sartu zen rock eta twist izeneko lurralde arrotzetan, ondoren bertsoa barneratu zen hor barruan, eta behin bertsoa rock doinuen artean ezkutatuta, pop rock kulturako abesti bakan batzuk bueltan etorri dira bat bateko bertsolaritzara. Zeresanik ez, puska bat atzera jarraitzen dute rusoek.
‎Geldo doaz, saiatuagatik Axi pixka bat atzerago, atezuan bera, haren erreakzioak ikertu, aztertu eta interpretatu nahian.
‎“Zoragarri” hitza esatean begiak gorantz itzulikatu eta malkoei eusten saiatu zela iruditu zitzaidan. Hilabete pare bat atzera hots egin zion Angelek. Madrilen elkartu ziren azken aldian neskak langabezian gelditua zela kontatu omen zion gau etiliko batean, eta haren deia jaso eta oraindik lan bila ote zebilen galdetu zionean harrituta erantzun omen zion baietz.
2018
‎Aurrera egin zuten. Eskuinaldeko zutabe batetik zintzilikaturik, Kristo bat zegoen gurutzean, baina bandera gorri iraultzaileaz jantzia, komunero baten gisan; apurtxo bat atzerago, Ama Birjina, kantineraz mozorrotua eta pipa luzea ezpainetatik dingilizka; aurrez aurre, eskailera kiribil bat, oso zutikakoa, zutabe baten inguruan itzulinguruka pulpitura eramaten zuena; eta pulpituaren gainean, koroa dotore baten gisara, urrezko aingeru bat, tronpeta esku batean, palma adarra bestean, harrizko mantu batez estalia. Leok hatz erakusleaz seinalatu zuen pulpituko predikalekua, harmailadiaren goialdean, eta pasatzen utzi zion Sophieri.
‎elkar besarkatu dute, gizonek ohi duten moduan. Ez aurrez aurre, baizik eta diagonal zeiharrean, bataren aldaka bestearen izterrari emanda, ezkerreko hanka eta hankartea pauso bat atzerago, babesean eta salbu. Gizonak dira, finean; besarkada maskulino orok du bere baitan zezen oldartzearen kondar adarkoi bat, espezieko arrak talentu gehiago edo gutxiagorekin disimulatzen saiatzen direna.
2019
‎80 bat laguneko koadrilan goaz Arga ibaiaren inguruan, trikiti doinuen erritmoan, paseo alegeran. Damaso Intza fraide kaputxinoaren aurpegia eta" Jatorrira bidaia" hitzak dauzkan afixa gorria darama makil baten puntan Patxi Larrionek, denen aitzindari, hiri buruzagian gidari paregabe, mende bat atzera begiratuz etorkizunerantz eramango gaituen egun-pasan. Eguraldia ere alde dugu, eguzkitsua atera da otsailaren 23a eta Iruñean eguzkia esatea asko esatea da:
‎Branka aldetik ikusita, eguzki argiz puztutako globo kulunkariak dirudite, ur gaineko zepelinak. Megafoniatik iragarri dutenez, Orion dator lehenengo, eta Sirimiri eta Bokarta apur bat atzerago, elkarren segidan.
‎haragi ahantziaren zerumugan, bat batean, zazpi kolore biziko ostadarra agertzen zitzaiela. Eta Andoniri begietan nabarmentzen zitzaizkion ostadar haiek, eta Leonorrek aise irakurtzen zituen ostadarrek zabaltzen zituztèn mezu bizipozezkoak, burua apur bat atzera eramanik. Eta, dantza mugimendu haietako batean, aurreratu zuen Leonorrek zangoa, ukitu zuen Andoniren buztan indarberritua, eta segidan esan zion:
‎Iluntzean, agindu bezala agertu da Matxin jauregian, zintzo, eta atondo nagusian topatu du jauntxoa, hamar gizon armaturekin, bere zain. Aginduak eman ditu Otsoak eta hara abiatu dira, armagizonak euren nagusiaren atzetik eta bera mutikoa baino tarte bat atzerago. Leixuri gordetzen den etxeraino iritsi arte atzera ez begiratzeko eskatu dio jauntxoak eta hitzez hitz bete du agindua Matxinek.
‎Jabarren eskuinean daude jesarrita Hodei, Aize eta Leixuri, eta haren ezkerrean, borobila osatzen duten gainerako gizonak baino apur bat atzerago, arropa ilunetan jantzitako gizon bakarra dago, oso nagusia, aurpegian basamortuak utz ditzakeen oroigarri guztiak, bere historia luzearen mapa. Jabarrek hitz egin ahala, ahopeka mintzatzen da bera ohoinen hizkuntzan, ulertzen ez dutenentzat.
‎Burua zut, ibilera irmo, begirada harro daramate hiru neskek. Urrats bat atzerago, azalpenak ematen dizkie Usoak, apal baina ozenki. Onespenezko keinuak egiten dituzte gonbidatuek.
‎Gizona harri baten gainean eseri zen, hurbil, eta hantxe gelditu zen, mutu, begira, orain emakumeak gorputza tentetu du, besoa gora eta behera darabil lixiba jotzeko, kolpearen hotsak uraren gainetik korritzen du, hots nahastezina da, eta beste kolpe bat, eta beste bat, eta gero isilaldia, emakumeak bi eskuak pausatu ditu harri zuriaren gainean, harria erromatarren hilarri zahar bat da, Mogueimek begiratzen du baina ez da higitzen, orduantxe haizeak almuedano baten oihu zorrotza dakar. Emakumeak ezker aldera bihurtzen du burua, apur batez, deia hobeki entzuteko bezala, eta Mogueime alde hartara dagoela, pixka bat atzerago, ezinezkoa izan da emakumearen begiek gizonarenekin topo ez egitea. Mogueimek oin ortozak hondar lodi eta hezearen gainean dauzka, eta gorputzaren pisu osoa sentitzen du, eseririk dagoen harriaren parte izatera pasatu bailitzan, erregearen tronpetek orain eraso deia egingo balute, seguruenik ez luke entzungo, buru barruan, ordea, almuedanoaren oihuaren oihartzuna dabilkio, entzuten du oraindik emakumeari begiratzen dionean, eta emakumeak, bere aldetik, begiak desbideratzen dituenean, isiltasuna erabatekoa da, egia da inguruan hotsik badela, baina beste mundu batekoak dira, mandoek bafada egin eta errekan edaten dute, eta seguruenik egin behar dena hasteko modu hoberik aurki ezin daitekeenez, Mogueimek emakumeari galdetu dio, Nola duzu izena, zenbat aldiz ez ote diogu elkarri galdetu, mundua mundu denetik, Nola duzu izena, gero geure izena gaineratuz, Ni Mogueime naiz, bide bat irekitzeko, emateko hartu baino lehen, eta gero zain gelditzen gara erantzuna entzun arte, erantzunik denean, isiltasunez erantzuten ez digutenean, baina oraingo honetan ez da isiltasunik izan, Ni Ouroana naiz, esan du emakumeak, gizonak bazekien, baina haren ahotik entzun duen lehen aldia izan da.
‎beti urte bat atzerago, aurrerago
‎Bibliako patriarka, entzundako edo gogoratu edo berak bizi izandako gertaerak azaltzen zituen. Bat batean atzera piztu dira sable eta ezproi zarata, bolboraren usaina eta zaldien irrintzi asaldatua, otordu deia jotzen ari den korneta baten kirrinkarekin nahasian. Mutil nekazariak, logaletsuak orobat, berdin edo antzera jantziak, eguzki berdinak eta euri berak zailduak.
‎Urkamendira igo dute neba, norabide guztietan ostikoak jotzen dituen beste batekin batera, harik eta hankak lotu dizkioten arte; tatarrez eraman dute gero urkamendiraino. Hirugarren urkagaiak alde egin ahal izan duela entzun du arrebak apur bat atzerago.
2020
‎Hamahiru urteren buruan liburu bati atzera heltzea ez da beti ariketa samurra. Zertan den orain hainbeste egindako irakurketa, nola eragin dion denboraren iragaiteak, zu zeu zenbatean zahartu zaren.
‎Bi plano besterik ez dauka: bat hurbilagotik hartua, hasieran ikusten dena, eta bestea pixka bat atzeragotik, ingurua gehiago erakusten diguna. Haizea dabil, belarra, zuhaitzetako hostoak mugitu egiten dira.
‎Lasai geunden gu alde horretatik. Zer gerta dakioke ume bati, metro bat atzerago beti zain bere zaintzailea badoa. Rubixok ez zuen sekula bistatik galtzen etxetik kanpo zebilenean.
‎Mezaren ondoren lur ematera joan ziren, eta, handik, Tavern era, dantza aretoan sandwichak jatera eta tea hartzera. Barraren atzean institutuko ikasturte bat atzeragoko neska bat zegoen alkandora zuri eta txaleko batekin, pintak zerbitzatzen. Connellek kikara bat te atera zion Heleni eta gero beste bat berarentzat.
‎Etorri gurekin dantza egitera, esan zion Karenek. Connellek mailetan behera eraman zituen beren edariak dantza pistara, non baitzeuden Rachel eta Eric, Lisa eta Jack, eta Ciara Heffernan, haiengandik ikasturte bat atzeragokoa. Ericek burlazko erreberentzia bat egin zien auskalo zergatik.
2021
‎Edurne ez zen batere atsegina politika kontuetan aiko maiko ibiltzen zirenekin," urrats bat atzerago eta laster etsaiaren atzaparretan" esan ohi zuen. Eta jakina, nik garai hartan bederen harenetan bakarrik egon nahi nuen.
‎–Urrundu da madarikazioa –zioen– Badakizu, Alicia, nire familia eta zurea, denboran pixka bat atzera joanda, etxe berean bizi izan zirela ehun eta hogeita hamar urtez. Jatorrizko etxe hartatik, New Englandeko odol garbi, onarekin nahastu zen gure odola.
2022
‎Igo haiz, ba, teleferikoan, eta agidanez eguneko laugarren pertsona hintzen ilaran, txartela erosten. Aurretik ziren hirurak beste kabina batean joan dituk, aurretik, hi pittin bat atzerago geratua hintzen eta. Gora igo eta hantxe zeudean, artean, berriketan.
‎Irudipena daukat arlo askotan ari zaizkidala esaten arrazoia dudala, baina uzteko bakean. Nire barruan badakit seinale ona dela, baina honezkero ez zait hain erraza iruditzen pauso bat atzera ematea. Gauza batzuetan bai, besteetan ez.
‎Kameratako batek erakutsitakoa esanguratsua da. «Jarri nuenean, enkoadraketaren ezkerraldean zegoen Roncagli glaziarraren aurrealdea; orain, beste ertzean dago, ia kilometro bat atzerago, eta azken urtebetean laurehun metro galdu ditu. Kamerak egunero argazki bat egin duenez, izotzaren uzkurtzea dokumentatu dugu, irudi segida batean».
‎Juntseko idazkari nagusi Jordi Turullek, esaterako, «babes osoa» agertu dio Borrasi, eta esan du «justizia itxura duena» dela «injustiziarik okerrena». ERCko eta CUPek kideek, aldiz, zalantza gehiago agertu dute, eta aditzera eman dute hobe lukeela pauso bat atzera ematea.
‎Bagoi bat atzerago, Frédéric De Jongh, Dédéeren aita. Iheslariekin batera Londresera doa.
‎Mattin babesean zegoen. Aurrekoak baino apur bat atzerago, salbu. Izu laborriak jota, bera ere korrika hasi zen.
‎Gizona, besoa atearen goiko aldean eta burua Igorrengana makurturik. Emakumea urrats bat atzerago.
‎Ezari ezarian argia itzuli da Dialaren aurpegi intxaur kolorekora. Noizbait, Hassanen alaba bere lehengo postura itzuli da, Edu baino pixka bat atzerago, laguna bere gisa utzita kameraren aurrean.
‎—IXA bera bakarrik dok ixa, esan dit lerro bat atzeragotik Txemak belarrira. Bai, iduri du ikerketa talde oso baten gaitasuna duela morroi honek.
‎Hiru Bi Pixka bat atzerago?
2023
‎Duela sei hilabete, alkate izendatu berria irribarre zabalarekin azaldu zen kazetarien aurrera, eta «hitz egiteko eta ados jartzeko prest» azaldu zen, eskua luzatuta oposizioko talde ia guztiei —EH Bilduri ez— Gaur, oso bestelakoa izan da irudia: Ibarrola, lehen lerroan eserita; haren aldamenean, zutik, Carlos Salvador Berdintasun zinegotzia —Ibarrolaz gain, Iruñean polemika biziena eragin duen arduradun politikoa—; eta urrats bat atzerago, udal gobernuko gainerako zinegotzi eta kargudunak. Denak aurpegia ilunduta, burumakur, isilik.
‎Pauso bat atzera emateko beharra sentitu dut, baina ehun urte baino gehiagoko horma dut bizkarrean. Zaila da historiaren aurka indarra egitea.
‎Palet dorrea erreta dago eta errautsak besterik ez dira gelditzen, baina pixka bat atzerago bi garabi dorre jarri dituzte, errepidean gurutzatuta, eta obra edukiontzi batzuk. Soltxagari zigarroa ezpainetatik erori zaio.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia