Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 595

2000
‎Egun horretara arte Irlandako kasua egunkarietako hizki beltzetara mugatzen zuen Eiderrek, orriak pasatu eta ekonomia, kirolak eta abarrak ere hitzezko anabasa hartan galduko ziren modu berean. Baina hizki horien atzean dagoena, notizia hotzaren lerro artean ezkutatzen diren istorio pertsonalak, titularrik osatuko ez duten samin txikiak, unean uneko bihotz taupadak, lehergailua jartzea erabakitzen den momentuko izerdi hotza, hondakin bat altxatu eta aurki daitekeena... hori guztia usteldu egiten da orria pasatu eta ekonomia, kirolak eta abarrak iristean. Eta Eiderrek erabaki zuen ezetz, hizkien atzeko bizitzak ezin zituela usteltzen utzi, eta ordutik aurrera bere irlari buruz idatzita aurkitzen zuen guztia irakurtzen hasi zen.
‎" Eta medikuari abisatzea?", galdetu zuen Xanek. Aitatxik izututa begiratu zion; ederki zegoela erakutsi nahian, enborra pixka bat altxa, jaikitzekoa egin zuen. Ezin izan zuen.
‎Orduan esan zigun: joatekotan zela eta... erakutsi zigun"; hori esan eta, Bele jaiki, gibeleko patrikatik nabala bat eta burdinazko palanka bat ateraz, lurrean belauniko jarri, nabalarekin bi oholen arteko juntan arraspatzen hasi zen; Xan isilik, Lupo lo, Bele enpeinu handiz, mihia kanpoan zuela aritu zen hantxe; azkenean, kontuz kontuz ohol bat altxatu zuen; barrura begiratu zuen; hobeto ikustearren etzan egin zen; besoa zuloan sartuta, bazterrak haztakatu zituen;" ostias", esan zuen; jaiki egin zen, Lupogana joan, astindu egin zuen;" hi", esan zuen; aurpegia arrunt txurituta zeukan. " Zer??", galdetu zuen Lupok, lomoker.
‎Euria gogotik ari zuela, matxura ikusi zuten: haizeak uralita bat altxa, uralitak teila batzuk lekuz mugitu zituen. Gari eskailera zulora sartu, zurezko ateko txirrina jo zuen.
2001
‎Eboluziorik handiena ezagutu duen jolas mota kanpoaldean jokatutakoa izan da, inolako eraikinik behar ez zuenez (herri orotan aurki zitekeen eta koadratzen zen zoru lau samar bat eta sakea egiteko harlauza bat besterik ez) herritarren artean arrakastatsuena zen-eta. Denborak aurrera egin ahala zelaiaren mutur batean erreboteko horma bat altxatzen hasi ziren, justifikazioa xisteraren erabileran aurkitzen zuena (lehenago eskularru batekin jokatzen zen); izan ere, xisterak hormaren aurka errebotatzen zuen pilota hartzea ahalbidetzen zuen.
‎Erreboteko frontoia aurrekoa bezalakoa da, baina orain zelaiaren beste muturrean horma karratu eta txikiago bat altxatu dugu, eta bien artean 90 metro arteko jolaslekua geratzen zaigu, bi taldek batak besteari (tenisean bezala) xisteraz pilota bota diezaion. Joko hau pilota munduko denen artean ederrena dela diote, eta batez ere Ipar Euskal Herrian da oso sustraitua; Hegoaldean Zubieta, Billabona eta Doneztebeko kasuak ditugu.
‎TOMASen mahaira doa. Paper batzuk jasozten ditu, errotuladore kutxa bat altxatu eta azpian kiniela aurkitzen du. Kiniela hartzen du poliki poliki eta TOMASi jartzen dio muturraren aurrean.
‎Azukre alor batzuk hondatu zituen, eremu haietan zebilen gizon bati saihets hezurrak hautsi zizkion, ahuntz bat tronpaz hartu eta horma baten kontra lehertarazi zuen, bost txabola xehatu zituen, eta idi orga bat altxatu, lurrera egotzi eta zangoz zanpatu zuen. Orgako gurpil bat haginean sartuta gelditu zitzaion.
‎Albotik begira egon zen apur batean eta gero botila hutsak bildu eta landa ertzeraino joan zen, pinu basoa hasten zen lekura, gerizpe bila. Batbatean, iratze artetik bele bat altxatu zen hegatsez pinuen gainetik urruntzeko. Larre bazterreko zanga luzea saltatu eta, alboan iratzea eta sasia izan arren, pinuorriak alfonbraren modukoa eskaini zion.
‎Gero, argindarraren poste zaharrean gora igo zen, postea gogor besarkatu eta zangoak altxatuz, zangoak sakatu eta soin besoak goratuz, eskubesoak berriro finkatu eta zangoak apur bat altxatzeko. Horrela igo zen postean gora eta, igo ahala, halako ikara bat zabaldu zitzaion behatz puntetatik izterretan gora, eta gerritik gora, eta soinetik paparrean gora bururaino, eta zirrikituren baten bila igotzen ziren atzamar mamietaraino.
‎‘Hori egia da, izan ere! ’ ametituko du Lapur Handiak. Eta sarearen ertz bat altxatuko du, umearen aita libre uzteko.
‎Egia esan, harrituta geratu nintzen komisarioak nire hitz parrastada guztia botatzen utzi zidalako. Niri begira zegoen, zirkinik ere egin gabe goiko ezpaina doi bat altxatuta, hortzak agerian uzteko hainbat. Nire aldameneko poliziak buruaz ezezkoa egiten zuen bitartean, Mantxola, motel eta astun, niregana inguratu zen.
2002
‎Aplikatu ondoren, hamar bat minutu itxaron behar da ukimenaren erdi lehorra eta itsasgarria egon arte. Ondoren, paletina leun batekin, ogi xafla bat altxatzen da eta kontu handiz jartzen da apaindu nahi den objektuaren gainean. Pintzel berarekin, ukitu txiki batzuk ematen dira xaflan, azalean itsats dadin.
‎–Julen –esan zion Mirarik irribarre urduri batez, esku bat altxatuz eta atzera eginez, Julen musukatzen hasi zitzaionean.
2003
‎Ibilbidehorretan, baina, kutsu peioratibo handia eman zaio izendapenari, berekoien ekologismoa omen da NIMBYena. Horren kontra, jadanik Barry Commoner, Ekologismo Politikoaren sortzailetariko bat altxatu zen, handiari uko eginez: –errauskailuenindustriaren Harreman Publikoetarako adituei berba ederra otu zaie (NIMBY) gukonbentzitzeko errauskailuen kontrako jarrera sinpleki barne jarrera antzua etaarlotea dela, auzoan agertzen den edozein gauza berriaren kontra, gure baratzetikkanpo edozein gauza desatsegin mantentzeko guraria(...) Errauskailuen kontrakojarreran, Iritzi Publikoa motibatzen duena gizarte osoarekin partekatzen dueninguramenarekiko kezka da, eta ez honenbeste norberaren baratzearen ukiezintasuna.
‎Aurrekoa argi izanda, lehenengo urratsa da landare, loreontzi edo beste edozein elementu zuzenean zoruan ez jartzea, intsektuek errazago eraso baitiezaiokete. Hori dela eta, gomendagarria da beheko listoi edo anakel batzuk pixka bat altxatuta jartzea edo, besterik gabe, plastikoren bat zabaltzea, legarra edo harea lodia botatzeko. Ondoren, komeni da aprobetxatu nahi den azpiko espazio horren argitasuna aztertzea, halako moldez non, argia erraz sartzen bada, ia espezie guztiak landu ahal izango baitira.
‎Bere garaian estaldura hau jartzeko erabili zen sistema bi aldeko zinta itsasgarria izan bazen, lanak denbora eta ahalegin handiagoa eskatuko du. Lehenik eta behin, izkinen bat altxatzen saiatu behar dugu. Horretarako, lana ondo egin bada, ertz guztiek zinta itsaskorreko zerrenda bat izan behar dute, eta, zerrenda horietatik abiatuta, xake taula gisa lauki zerrendak osatu behar dira.
‎Adibidez: osteoporosia duen pertsona batek ornoa zapal dezake poltsa bat altxatzen saiatzeagatik. Gainera, gaitz honekin bizitzea oso gogorra da, pazienteak hezurretako eta artikulazioetako min akutuak eta kronikoak baititu, eta horrek bere gaitasun fisikoa mugatzen du pixkanaka.
‎Arakatzen ari zirenak isilik irudikatu nituen ukenduz betetako emakumetasunaren aldare horren aurrean, edo banan banan beren esku dorpeekin zetazko arropa ukitzen, emakume ezezagun baten gorputza laztantzen denean bezala, begiak itxiz, edo ohe deseginaren erliebea errepasatuko zuen norbaitek eskuarekin, maindire nahasietan epeltasun gorderen baten bila. Beharbada armairu barrenean errenkadan jarritako zapatei erreparatuko zien besteren batek, eta horietako bat altxatuz larruaren usaina har zezakeen, berriro begiak itxiz, edo dilindan zeuden jaka elbarriei edo soinekoei begira gera zitekeen, emakume baten gauza gordeak begiratu edo ukitzeak sortzen digun erreparoa gaindituz. Norbaitek orduan armairuaren barreneko tiraderatik album bat atera omen zuen emakumearen argazkiekin.
‎–Idazlea hilik zagok –esan nion ahotsa pitin bat altxatuz – Eta hemen ditiat frogak –jarraitu nuen, sakelan ezkutaturik neraman orrialde sorta erakutsiz– Emaztea izan duk une batzuk lehenago ikastetxera salatzera etorri dena. Nik ez diat zerikusirik hilketarekin.
‎Eta, orain esku bat altxatzen zuela eta orain beste bat, maisua bere umetako apaiza imitatzen hasi zen, ahotsa goratu gabe baina tonu trumoitsuan, hartara ere ohitua baitzegoen Patxi, teatroa atsegin zuenez gero, hain atsegin non noiznahi antolatzen baitzituen ekitaldi laburrak gurekin, edozein aitzakia gaitzat harturik:
‎Nire begien aurrean erori zen eraikuntza, garai bateko txurreria, amona Sararen azken aztarna, Bazar Lola. Haren lekuan zentro komertzial erraldoi bat altxatuko zutela zioten. Berandu baino lehen irentsiko gintuen munstroa.
‎Barran sartu ahal izateko, mutur batean, zizeilu gisako bat altxatzen zen. Gervasio kapitaina eta gainerako galoidunak kanpoan edo bildurik egoten zirenean bakarrik altxatzen genuen.
‎Ezin ditu burutik kendu telebistako irudietan ikusitako manta horiek guztiak, auto hondar belztu haien inguruan barreiatuta. Manta horietako bat altxatu nahi luke, azpian zer dagoen ikusteko. " Eskuturreko berde bat eramaten du Jonek", gogoratu du," eta gelako neska hark bere urtebetetze egunean oparitutako uztaitxo hura ezkerreko belarrian".
2004
‎Eredu hierarkiko piramidalari eta banaketa funtzional zorrotzari aurrez aurre, arkitektura berri, horizontalago? bat altxatzen da, non autoritatea eta banaketa funtzionala ez diren halabearrez sinonimo. Arkitektura horretan, enpresako gertakarieta erabaki garrantzitsu multzo bati eragiten dion aginte boterearen deskonzentrazio eta deszentralizazio esanguratsuak jazotzen dira.
‎Arrano bat agertzen da pantailan lehenengo, hegoak zabal zabalik eta mokoa apur bat altxatuta, harro. Gero letra batzuk datoz, tronpeten eta tinbalen doinuarekin, eta gero agertzen dira langileak izerditan, ume txikiak negarrez eta ortozik, edo kaleak hutsik.
‎Eta halaxe egin du Liviak: koadroan igo da, alboz jarrita eta gona apur bat altxatuta, olioarekin ez zikintzeko.
‎Segidan, Lantza altxatu eta indar handiz mapan iltzatu zuen. Beste argialdi urdinxka isil bat altxatu zen mapatik, oraingo honetan Frantzia eta Belgika irudikatzen zituen zatitik. Amorruak itsuturik, tiro egiteko puntuan egon nintzen.
‎Eta gotorlekuaren indarra Lantzarenari gehitu zitzaion... baita neureari ere. Mapatik gar urdinezko zirimola bat altxatu zen. Sugar luzeek biltzen nindutela sentitu nuen, aurpegi inguruan dantza isilean ikusi nituen, baina ez nuen berorik sentitzen.
‎Burua apur bat altxatuta, Hansen oherantz zuzendu zituen begiak. Ohea hutsik zegoen eta lurrikara batek astindu balu bezalako itxura zuen, maindire guztiak korapilatuta eta buruko zimurtua lurrean.
‎Guri zerbait esatera zetorrela iruditu zitzaidan aurrena, baina ez: ordu arteko bere aje guztiak ahaztuz, korrika joan zen bizikleta zeukan txokora, eta haren azpiko ohol bat altxa zuen. Istantera, eskopeta zeukan eskuetan.
2005
‎nena, Legrand; eta Pradet Balade,... nola erranen dut? Gazteena.Ateraldi hau zela eta, solas bat altxatzen diote eta Hiriart Urrutik eran­tzuten: gazteena zela, irri egiteko solas bat zen hori, holako bat erraten ahal da, gizon bat gogokoa ez denean. Behar ere ha, holako gatz biper poxi arte­ tan; bertzenaz lokar ginintazke solasa hasi orduko berehala oro, kazeta egile eta irakurtzale.
‎Baina gaitzespena soinurik gabe ito da ezpainen atzean. Ezpain horiei begira, ordea, beste pentsamendu bat altxatu da Ametsengan, mahai azpian ere bestea altxatu nahian dabilela. Berak, berriz, ez du burutazioa isiltasunera kondenatu:
‎–Ea puntta bat, hatz bat sartzen saiatu nintzen, aluminio orria pixka bat altxatuta.
2006
‎XIX. mendearen erdialdean guregana iritsi den ganga eraiki zen, nabea apur bat altxatuz eta erromanikoak ziren kanezillo batzuk birjarriz; mendearen bukaeran Andre Mariaren kaperako arkua konpondu zen; azkenik, XIV mendeko garaipen arkua apurtu zen eta presbiterioaren zorua altxatu egin zen, bertara iristeko harmaila batzuk jarriz.
‎Akituegiak baikinen dena kontatzeko edo gezurretan aritzeko, Tomek boz bortitz batekin erantzun zion Margeren etxean ginela. Bekain galdetzaile bat altxatu zuen Sabinak, baina ez zuen deuserran eta inportantea izan ez balitz bezala, bestezerbaitetaz hasi zen mintzatzen. Min bainuenburuan, ez nion entzun eta ene pentsamenduakairatzera utzi nituen.
‎Sastrakaz jositako zabalgune batean zeuden. Zuhaitzek osatzen zuten zirkulu itxiaren erdian porlanezko egitura astun bat altxatzen zen, hezetasunak belztua eta leihatila estuz hornitua. Bunkerraren horma astunean ate handi bat zabaltzen zen, tunel aho baten itxurakoa.
‎Kostata baina, Anek bide egin zuen gelaren hondorantz liburu meten artean, idazmahai astun bat helburu. Bide erdia egina zuelarik, Ane behaztopatu eta liburu pila haietako batek lurra jo zuen, hauts zirimola gris bat altxatuz. Bi sagu ñimiñok lasterka egin zuten hondamenditik.
‎Nire eskua sentitu eta, keinu erreflexu moduan edo, beso bat altxatu zuen, ez dakit nire eskua geldiarazteko edo berak ere fereka egiteko, baina ez bat eta ez beste, bere eskua nire besoan utzi zuen, geldi.
‎Altzairuzko labana diamantearen gainean ipini eta mailuz kolpe bat eman zion Josephek. Harriaren azalean egindako erretentxoaren ertzetan diamante printzaren bat altxatuko zen, agian, baina besterik ez. Labana apurtu egin zen eta hautsita erori zen mahai gainera.
‎Beso bat altxatu eta galtzarbea miatu diot. Kozkorrak irten zaizkio.
‎Gezurra eta itxuraren artean ibiltzen, esaterako, auto birkonponduen bila tailerrera etortzen ziren mexikarrak, eta Billen sozioa bera, gogoan izanda horrek zelan esaten zien, con eso sí que vas a levantar culos!, bezeroek ipurdiak altxatzeko moduko autoak maite zituztelakoa, eta neska hartu, eroan, dantza egin eta gero hantxe jotzeko moduko autoak zirelako. Hala da ze, ipurdi bat altxatu eta hantxe jo, latexa erabili barik, jo behin, edo bitan, edo hirutan ere, eta suerte apur batez neska ernaldurik, eta horra gero zergatik dagoen hainbeste mexikano azokan domeketan. Latexari gorroto diotelako.
2007
‎Saihetsak eta diafragma pittin bat altxatzen dira eta bularra partzialki handitzen da.
‎Aparejadore pribatuak egiaztatu du zorua eta zimenduak egokiak direla, bertan eraikin bat altxatzeko.
‎ABSrik ez badauka, berriz, oztopoa gertu daukazunean oina balaztatik pixka bat altxa eta maniobratu oztopoa saihesteko.
‎Autoa labaindu egiten bada, oina azeleragailutik pixka bat altxa eta bolanteari gogor heldu.
‎Hegaldia hastean kontrako haizea baldin badute, errazago aireratzen dira, hegoak ireki eta pixka bat altxatuta haizea hegoaren azpitik indarrez pasatzen baita, eta goranzko indarra eragiten baitio. Zenbat eta handiagoa izan hegaztia, orduan eta indar handiagoa egin du aireratzeko.
‎Frantziako Iraultzan ez dute arrazoimenaren printzipioen eta herriaren burujabetasunaren garaipena baino ikusi, indar eta prozesu historikoen bultzada gabe (Kant, Wieland, Herder, etc.); berdin, erregearen exekuzioan, zuzenbide naturaleko printzipioen oinperaketa bat baino ez: inoiz ez dute ohartu nola kolpe batetik Estatuaren auto/ nomia bera, autoeraketa, printzipio Estatu eratzaile berri bat altxatu den printzipio dinastiko tradizionalaren lekuan288. Iraultza, ez dute ikusi.
‎etorri zenik onartzeko. Orain zientzian, lehengo iturri hizkuntza ariar hipotetikoaren lekuan, tesi bat altxatu da jatorrizko arraza ariarrarena (hizkuntza ariarrarena eta kulturarena ere bera sortzailea), hori inola ere ezin izan omen baitaiteke Asiatik etorria, baizik eta Lituaniako padura eta basoetan hozitua, handik gora Europa osoan zabaltzeko (T. Poesche, 1878):
‎Zergatik? Hiri bat altxatzen ari zirelako bertan... (ON) Bath hiria.
‎Bestalde, Iturrarango baserria albo batera utzi dugu aurten, konpontze lan batzuk egiten ari baikagara. Barruko landareen erakusketa antolatzeko, berriz, karpa bat altxatu dugu aparkalekuan. Eta nobedadeei dagokienez, beti dago baten bat; esaterako, baratzeko bilduma landareak lantzen dituenik ere badago; Holandako mintegizale bat da.
‎Herriguneak hiru kale paralelo ditu eta zeharrean beste kale bat dago. Kanpoko eraso ohikoei aurre egin nahirik, harresi bat altxatu zuten herria sortzeaz batera, eta gaur egun bere horretan dirau. Jatorrian, herrian sartzeko zazpi ate egon baziren ere, gaur egun horietako bost baino ez daude.
‎Iltzeak disimulatzeko beste metodo bat ere erabil daiteke. Jarri aurretik, ezpal bat altxatzen da, trintxa batez, iltzea jarriko den lekuan. Deskribatutako teknikarekin garbitzen da eta, ezkutatzeko, ezpala estaltzen da.
‎Kasu horretan, dietak garrantzi handia du arazo horiei aurrea hartzeko eta sintoma mingarriak arintzeko. Ariketa fisikoa maiz egitea, eserita zaudenean hankak pixka bat altxatzea edo etzanda zaudenean hankak goratzea dira zain itzulera errazten duten egoerak. Gainera, horrelako problemetarako, farmazietan eta herbodietetikoetan, merkatuan prestatutako jakiak saltzen dira, zirkulazioa aktibatzen laguntzen duten antioxidatzaile ugariko elikagaien konbinazioarekin.
‎Horretarako, hormatik dagoen distantzia kalkulatzen da, marra bat trazatzen da hormara eta trenkaden kokapena adierazten da. Ondoren, zorua hezetu egingo da trenkada bat altxatuko den puntuan, eta igeltsu geruza mehe bat banatuko da. Paretarekin gauza bera egin ondoren, material bera aplikatzen da adreiluen gainean, eta lehenengoa lurrean eta hormaren kontra jartzen da.
‎Lehengo bi mutikoak hondartzako bazter batean ikusi zituzten, mutur joka. Gazte kuadrilla batetik neska bat altxatu zen, eta, eskuan zuen botila askatu gabe, mutikoak bereizi zituen. " Hara bakegilea!", oihukatu zioten lagunek, barre algaraka.
‎Opor garaiko zalapartak abuztuarekin batera joanda, orain etxeko balkoitik olatuen irria adi zezakeen garbi garbi. Hondartzatik gora gandu fin antzeko bat altxatzen zen, xehe xehe eginda pasealekuko farolen argitan, eta espaloi hustuak bustitzen zituen. Igorrek umetan gaxeoxa esaten zion kresal dantza horri.
‎– Orduan, ez dakit, menturaz ezezagunetarik bat altxatu zen eta Pierre d’Oihenart zoritxarrekoaren basora artsenikoa bota zuen.
‎Arantzak kentzeko pintza batzuk hartu eta kristala askatzen saiatu arren, ez irekitzeko moduan zegoen asmaturik, eta ahaleginean azkazalak galdu omen zituen ia. Azpiko tapakia miko bat altxatu eta gero, pila paratzeko zulora hurbildu zuen ilearendako idorgailua, zirrituren batean barna haize pixko bat sartzea erdietsi ote zuen. Baina arretaz egiten zuten, agi denez, Suitzan lana, eta neurri bortitzagoak hartu behar izan zituen.
2008
‎Baina Silver barrez hasi zitzaion hots handiz, eta bizkarreko bat eman zion, beldur hura zentzugabea balitz bezala. Gero oholesiraino joan, makulua haren gainetik bota, hanka bat altxa eta, berebiziko sasoi eta iaiotasunez, hesian gora igotzea eta batere minik gabe bestaldera erortzea lortu zuen.
‎Sakonune hartara jaitsi, dendaren alderdi bat altxa, eta hantxe nuen Ben Gunnen txalupa?, etxean egina, sekula izan bada etxean eginik: egur zakarreko armazoi traketsa, okerra, ahuntz larruzko estalki batez jantzia, ilea barrurantz.
‎Ordurako hantxe zeuden gizon guztiak bilduta. Laino gerriko bat altxatua zen ia ilargia azaltzeaz batera. Han urruti, gure hego mendebaldera, bi muino txiki ikusi genituen bata bestetik milia pare batera edo, eta haietako baten atzean beste hirugarren muino garaiago bat, gailurra gandu artean ezkutatua zeukana.
‎Gizon leial bat aurkitua nuen; eta une hartan bertan beste baten berri izatekotan nengoen. Urruti, zingira aldean, soinu bat altxa zen bat batean, amorraziozko oihu baten antzekoa, eta segidan beste bat aurrenekoaren atzetik; eta gero beste garrasi bat, luzea eta ikaragarria. Katalexuko harkaitzek behin eta berriz bihurtu zuten oihartzuna; zingirako txori aldrak altxa egin ziren ostera, zerua ilunduz, denek batera eraginez hegoei; eta handik puska batera, heriozko deiadar hura artean burmuinetan nuela, isiltasunak bere nagusigoa ezarri zuen ostera, eta berriro ere beherantz zetozen txorien zalapartak eta urrutiko uhinaldien hotsak bakarrik eteten zuten arratsaldearen moteltasuna.
‎Pertsiana bat altxatu eta kobalto koloreko mendi urrunen atzetik zetozen laino harroei begiratu nien eta mendien altzoetan adabakiak ziruditen zelai berde oparoei. Edertasuna ere neurri batetik gora tristea dela erabaki nuen, zergatik esaten asmatu ez banuen ere.
‎Marea biziei eusteko burdinazko ate batzuk egin nahian zebiltzan. Aipatu dudan musu hori eman nionean, oso emakume erakargarria nintzela esan zidan eta, nik hala eskatzen banion, Venezia metro pare bat altxatuko zuela erantsi zuen, irribarrea ezpainetan. Une hartan sinistu egin nion, eta niregatik mundua lekuz aldatuko zuela esan izan balit ere sinistu egingo nion.
‎(OFF) Bitxia da pentsatzea (ON) sei urte eman zituztela Superman saldu nahian, eta argitaratzaileek (OFF) fantastikoegia zela esaten zietela. Haurrentzat ez zela sinesgarria izango auto bat altxa edota eraikinen gainetik jauzi egin zezakeen pertsonaia. Mila bederatziehun eta hogeita hamazortziko ekainean agertu zen lehenengoz, eta urtebete geroago, Supermanek industria oso bat eraldatua zuen.
‎Marrubizko batidoak! (Poltsa bat altxatuz, batidoak erosi dituela erakusteko)
‎Mahai gainean bermaturik? Pixka bat altxatuta. Erabat altxatuta
‎Behar bezala egiten ez bada, baliteke pisua jasotzean edo erabiltzean bizkarra berotzea. CONSUMER eroski ren Bizkar Eskolak gomendatzen du objektu oso astun bat altxatzen ez saiatzea, ez dakienean harekin batera ahal izango den, oinak pisuari hurbildu eta bananduta jartzea “oinarri handiagoa izateko eta oreka egonkorra lortzeko”. Igeltserotza lanetan maiz erabiltzen dira zementu zakuak, adreiluak edo mugimendu astuna izan dezaketen bestelako materialak.
‎Era berean, zaindu egin behar da materialek ertz zorrotzik, ertz zorrotzik edo iltzerik ez izatea, joan etorrian arriskutsuak izan baitaitezke. Ez da saiatu behar objektu oso astun bat altxatzen, harekin ahal izango den jakin ezean. Azkenik, karga oso astuna bada, eskorgak erabil daitezke edo bi pertsonaren artean manipulatu.
‎Mantentze talde batek matxura aztertu eta, handik gutxira, oniritzia eman zion Spanairko komandanteari. Ezkerreko motorra lehertu egin zen, hain zuzen ere, hegazkinaren muturra pixka bat altxatzen hasi zenean, MD bat. Barajasko kontrol dorreak bertan behera utzi zituen aurreikusitako aireratze guztiak, eta Espainiako hiriburuko aire espazioaren gainetik zeuden hegazkinak lurreratzeko baimena bakarrik eman zuen.
‎Bestalde, maltzurren ekintzek logika bat dute eta, beraz, beren aurrean askotan defentsa bat altxa dezakegu. Aldiz, ergelen ekintzek ez daukate inolako zentzurik eta aldez aurretik gertatu gabe harrapatzen gaituzte beti, hau da, espero gabe:
‎Laburbilduz, arras tristea zela. Gogoan dut entzuleen artean ahots bat altxatu zela, ea zertarako euskaratu gisa horretako poeta bat. Ez dut Olasagarreren erantzuna gogoratzen (aurpegia bai, nola ahaztu), baina ziur naiz (aste honetan, ospitaletik, bizitzaren gorabeherak) asmatuko nukeela, hitzez hitz, gauza berbera erantzuten.
‎Negar egiten du batek. Beste bat altxatu egin da, eta badoa. Keinu txikietan adierazten dira izaerak.
‎Orduan, epaitegia plantatu bezain laster, Gorrailen aurkako haitada erraldoi bat altxatu zen. Beltzaran, Otsogris, Horrazar, Tiber, Adore xakur gaixoa, Lotsati erbia, Lumabeltz, Kantagora, Pinta eta bere lagunak, Kirikiri ttirritta, Marrakos atzarra artino, denak Gorrailen aurka oihuka hasi ziren.
2009
‎Baina, dio EAk bere ponentzian, ekimen hauek Estatutu Berria eta Kontsulta Espainiatik hondoratu ondoren," subiranotasuna Espainiako herritarrengan" kokatu da argi eta garbi (Auzitegi Konstituzionalak Kontsulta Legeari emandako epaia medio) eta horrekin" horma bat altxatu dute euskal herritarren subiranotasuna ez onartzeko". Eta horma hori bota egin behar dela dio aipatu ponentziak," gure herriaren askatasunarekin konpromisoa duten indar politiko sozial guztien artean bota ere".
‎Artia Gaboñu, Elgea, Aloña, Artaso... Azkengabeko masa izengabearen altzoan, izen propioa edukitzea unibertsoan identitate bat altxatzea da, nortasun bat edukitzea, toki bat edukitzea memorian, gizon emakumearen familian, denboran. Zer bakoitzaren barneeneko zerizan sekretua ezagutzen zuen lehen jendeak edo jainko batek ipini zion apika izena mendiari, orain haren sekretua izendatzen eta ezkutatzen duen zeinua.
‎Gero ja ez da ikusten, Basterrak Spengler zer ulertu duen, ezer ulertu al duen, ala modu txarrean ustiatu bakarrik egiten duen, bere futurologia espainol nazionalistarako handikhemendik ideia solteak edo iradokizunak bilduz inolako errigore teoriko gabe. Spenglerren paralelo morfologikoen arabera laster, oraingo demokrazia eta kaosetik, diktadura zesarista inperialista bat altxatuko da, ongi eta gaizkiaren eskrupulurik gabekoa, gerra zibil itzel artean munduaren nagusi bihurtuko dena. (Triskantza hori aurkezten da, nire ustez, E. Jüngerren. Marmore labarretan?
‎Morroiak larruzko jaka distiratsu bat zeraman eta Oskarren perspektibatik catch eko borrokalari erraldoi bat zirudien. Erraldoiak beisboleko bate bat altxatu eta bere indar osoaz abaildu zuen Oskarren gainera. Honek ozta ozta jaso zuen besoa kolpea gelditzeko.
‎Eta jarraitu egin nuen: lotsa pittin bat ematen dit aitortzeak, baina ogia saltzen didan gizonari Marlon Brandoren ahotsa jarri nion, eta iruditzen zait, ia seguru esan dezaket, bekain bat altxatzen didala, gatzik gabea?, galdetzen didan bakoitzean, Brandok Desio izeneko tranbia n egin ohi zuen bezala.
‎Bekain bat altxatu zuen Arantxak. Virginiak polito egiten zuen euskaraz.
‎Itzal artean ezkutatuta ere, lurrean egindako zuloa ikus nezakeen. Baldosa pare bat altxatuta zeuden, ardo botilak jasotzeko egituratxo bat lurrean kokatzeko. Perezen bodeguilla. Han behar zuen ezusteko aurkikuntzak, Cassanoren altxorrak edo dena delakoak.
‎–Damasok?. Lurretik metro bat altxatuko nuen, eta gero, jakina, lurrera erortzean, konorterik gabe utzi dut, hilzorian.
‎Jesarri egin da Drava, orain arte ez bezala, baina inor sekula jesartzen ez den leku batean. Gona apur bat altxatu zaio. Esan du:
‎Flechsigekin. Narrastiak aurreko hanketako bat altxatu eta airean eutsi zion.
‎Hilabete batzuk geroago haren hotsa etorri zitzaigun Alemaniatik. Erlijiora itzulirik, armada bat altxatu nahian ari zen hango erreformatuen laguntzarekin.
‎Zipresek inguratuta dago, ez du ezer, kartel bat baino ez, baina hilerriko tokirik atseginena da. Eguzkiak belarra goxatzen du hor, porlan zurizko bankuak daude, eta monumentu bat altxatu dute erdian. Eroritako lagun bat bi gizasemeren artean jasotzen duteneko irudia da.
‎HAIZEA kaxa bat altxatzen hasten da; sofa ondotik pasatzera doala KEVIN zutitu?
‎Era batean edo bestean jokatu, finalean sartzea da garrantzia duen kontu bakarra. Jarraitzaileentzat oso garrantzitsua izango litzateke berriz ere kopa bat altxatzeko borrokan egotea. Ez da erraza irabazlea ez den talde baten jarraitzailea izatea.
‎Horregatik uste du museoa handitu behar dutela. Alabaina, jakin badaki Arte Eder museoa dagoen tokian beste eraikin bat altxatzea zaila dela, horretarako tokirik ez dagoela. Hortaz, eraikin berria beste nonbait zabaldu litzatekeela uste du.
‎Harresietan barrena. Munduarekiko murru bat altxatu nahi izan baitio Israelek Palestinari. Han sortzen eta egiten denarena ez eta interesatzen zaionaren irudia eman nahi izan dio munduari estatu okupatzaileak.
‎Duintasun eza nabarmen bezain iraingarria dela gogoratu dute abokatuek. Duela bi urte, komuna bereizteko hormatxo bat altxatu zuten espetxean. Zaindariek ez dute begi onez ikusten.
‎Argazkiak eta lanaren beraren dokumentazioa, gidoia, eta story board bera. Osagarri gisa, txondor bat altxatuko dute bertan, eta filmaketa hartu zuten herriei buruz dokumentazioa jarriko dute.
‎Behealdean gelditzen da Rovaniemi hiria, kolore zuriko basamortu batean balego bezala, erabateko lasaitasunean. Begirada pixka bat altxatuta, aldiz, urrunean galtzen dira Laponiako toki ezkutuak. Galdutako sinesmen animistak, eta samierak osatzen dituzten lurraldeak dira.
‎–Behetik gorako ukabilkada bat eman diot, sekulakoa! –Damasok– Lurretik metro bat altxatuko nuen, eta gero, jakina, lurrera erortzean, konorterik gabe utzi dut, hilzorian.
‎Mojak sorbaldak pixka bat altxatu zituen, aldi berean amultsutasuna, gupida eta mespretxua erakusten zizkiola, esan nahiz bezala: " Tira, ez zara bakarra, gaixo txikia!
‎Eta hemen nagok, potroak eztarrian ditudala. Lainoa pixka bat altxatu bezain pronto abiatuko nauk gora, bi horien bila. Arrebari zerbait gertatzen bazaio, jo eta txiki txiki egingo diat txoropito hori; izatez ez nauk inor jozale, baina arreba, kuidau gero, ez dezala inork ukitu.
‎Mutila inguratu zitzaion. Kapotaren hegal bat jaso zuen eta ke bero bat altxa zen tubo ilun haietarik, zerriaren hesteak iduri. Pilotuak zerbait esan zion mutilari, ez zion ulertu.
2010
‎Zaharragoa da bertan, baina higatuagoa dago. Euskarak eta euskararen erabilerak atzean duen oinarria, euskarria... ez dira erdararenak bezain egonkorrak, edo, begirada herritik pixka bat altxatuz gero, erdarak dituen babesa eta bitartekoak handiagoak dira. Errazago egin dezake atzera euskarak erdarak baino.
‎Hala, bada, konturatzerako, hantxe geunden biok bidean, lehenengo saioari ekiteko prest; bizikletak, baina, barra garaia zuen, eta hantxe izan ziren komediak, Helenak gona pixka bat altxatu behar izan zuenean, hanka barraren gainetik pasatu eta ipurdia aulkitxoan jartzeko, neronek nola edo hala lagunduta, jakina; operazio edo maniobra hartan, azpiko galtzak motz samarrak zituelako edo, belaunak ikusi nizkion Helenari halako batean, handik gora bost bat zentimetro ere bai; begiak itxi nahi izan nituen, baina egoera hartan ezin, Helenak goitik behera egin baitzezakeen, oreka galduz gero, eta hura okerrago izan zitekeen; lortu zuen, hala ere, Helenak bizikleta gainean jartzea, neska arin bezain airosak beste bat ematen zuen arren, askoz ere arruntagoa, beldurrak eta segurtasun ezak haren giharrak zurrunduta; gero, aurrera egin genuen bost metro, hamar metro, Helenak oreka galdu eta hanka lurrera bota behar izan zuen arte, mugimendu hartan nik babesten nuela; berriro ekin genion, eta berriro abiatu ginen, bost metro, hamar, hamabost?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
bat altxatu nahi 9 (0,06)
bat altxatu behar 8 (0,05)
bat altxatu egin 7 (0,05)
bat altxatu ukan 6 (0,04)
bat altxatu saiatu 5 (0,03)
bat altxatu erabaki 4 (0,03)
bat altxatu ez 4 (0,03)
bat altxatu ere 3 (0,02)
bat altxatu ezan 3 (0,02)
bat altxatu hasi 3 (0,02)
bat altxatu agindu 2 (0,01)
bat altxatu ari 2 (0,01)
bat altxatu asmo 2 (0,01)
bat altxatu aukera 2 (0,01)
bat altxatu eduki 2 (0,01)
bat altxatu egon 2 (0,01)
bat altxatu ekin 2 (0,01)
bat altxatu eraman 2 (0,01)
bat altxatu fede 2 (0,01)
bat altxatu gu 2 (0,01)
bat altxatu adin 1 (0,01)
bat altxatu ageri 1 (0,01)
bat altxatu agurtu 1 (0,01)
bat altxatu ahal 1 (0,01)
bat altxatu ahala 1 (0,01)
bat altxatu aukeratu 1 (0,01)
bat altxatu aurpegi 1 (0,01)
bat altxatu Babilonia 1 (0,01)
bat altxatu baliatu 1 (0,01)
bat altxatu begiratu 1 (0,01)
bat altxatu beldur 1 (0,01)
bat altxatu bera 1 (0,01)
bat altxatu berak 1 (0,01)
bat altxatu besterik 1 (0,01)
bat altxatu bezain 1 (0,01)
bat altxatu bihi 1 (0,01)
bat altxatu borroka 1 (0,01)
bat altxatu den 1 (0,01)
bat altxatu dirulaguntza 1 (0,01)
bat altxatu edota 1 (0,01)
bat altxatu Elena 1 (0,01)
bat altxatu erabili 1 (0,01)
bat altxatu eseri 1 (0,01)
bat altxatu eskaini 1 (0,01)
bat altxatu etxe 1 (0,01)
bat altxatu garai 1 (0,01)
bat altxatu goi 1 (0,01)
bat altxatu gorde 1 (0,01)
bat altxatu haize 1 (0,01)
bat altxatu harlauza 1 (0,01)
bat altxatu harri 1 (0,01)
bat altxatu herri 1 (0,01)
bat altxatu hitz 1 (0,01)
bat altxatu ikusi 1 (0,01)
bat altxatu iritsi 1 (0,01)
bat altxatu isilarazi 1 (0,01)
bat altxatu jarri 1 (0,01)
bat altxatu joan 1 (0,01)
bat altxatu kostu 1 (0,01)
bat altxatu larru 1 (0,01)
bat altxatu leku 1 (0,01)
bat altxatu mentu 1 (0,01)
bat altxatu min 1 (0,01)
bat altxatu mutu 1 (0,01)
bat altxatu nabaritu 1 (0,01)
bat altxatu ote 1 (0,01)
bat altxatu prestatu 1 (0,01)
bat altxatu toki 1 (0,01)
bat altxatu unitate 1 (0,01)
bat altxatu Xabier 1 (0,01)
bat altxatu zail 1 (0,01)
bat altxatu zentsuratu 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia