Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 48

2010
‎Farmazia ikasketak egin zituen Zaragoza eta Madrilen, eta gero Jesusen Lagundian sartu zen 1906an. Biologia irakaslea izan zen hainbat urtetan hainbat tokitan, hala Oñan nola Erroman, eta makina bat aldiz zeharkatu zuen itsaso zabala Ameriketako hainbat unibertsitatetan jarduteko: Caracas, Montevideo, Buenos Aires, Santiago.
‎Edozeinek balio du horretarako. Makina bat aldiz entzun nion Obabako asegurugile zahar hari, munduko ergelenak ere piztu zezakeela munduko argienak itzaliko ez zuen sua."" Deituko diot osabari. Ea zer esaten duen berak", agindu nion.
‎Gainera gurasoak gonbidatu izan ditu Parisera, Rio-ra... Nik ere izan nuen aukera Paolorekin pare bat aldiz egoteko, etxe bat daukatelako Tarbes inguruko herrixka batean.
‎Irantzu pare bat aldiz harrapatu nuen negarrez hasteko zorian. Tarteka imajinatuz aritu nintzen ondorengo galdera egiten niola...
‎Artean ez neukan sakelako telefonorik eta tabernako fijora hurbildu nintzen pare bat aldiz, nahiz arazo ulergaitz baten kausaz ezin izan nuen neskarekin komunikatu. Zertan ote nenbilen, horrenbeste buelta eta dei, galdetu zidan lagunetariko batek.
‎Gogoan hartuko dut teknika hori, baten bati ezartzeko. Dena dela, zure aita eta bere lagunak makina bat aldiz saiatu dira Aljer hartzen, eta lehen ezin izan bazuten, orain ere ez dut uste lortuko dutenik.
2011
‎Orduan, beste hainbatetan bezala, Villasanteren Historia de la Literatura Vascara jo nuen, Larresoroko Seminarioko buruaren gaineko xehetasunen bila. Makina bat aldiz aurkitu ditut liburu ezinbesteko horretan gure idazle ezezagunen datuak eta argibideak. Baina, Villasantek ez dakar Arnaut Abadiarik!
‎Ezkondu berria naiz, hauxe da nire lehendabiziko ezkontza eta hementxe nauzu. Nire emaztea dagoeneko lau bat aldiz ezkondu da, eta hau ez da oso modu egokia hasteko. Arrazoi osoz muturtzen ahal da.
‎Eszena pare bat aldiz errepikatu behar izan zuten. Ez zen batere zaila, baina Nishimotok, komuneko atea irekitzen zenean, ez zuen sobera ongi hartzen Bruceren aurpegiera.
‎Eta gehiena zuri esker izan da. Beraz, pare bat aldiz barkamena eskatuta, esker onaren momentua iritsi da. Zu idazle garrantzitsua zara, eta hala ere nirekin hitz egiteko eta errealitatea beste era batera ikusarazteko astia eta pazientzia izan dituzu (nahiz eta ez beti modurik argienean; aitortu behar dut batzuetan mehatxatuta ere sentitu naizela).
2012
‎emakume askea ezkonduko den arte, gero segidan etorriko dira, zurruta, amoranteak, frustrazioa, bakardadea eta, maiz, suizidioa. Dorothy Parkerren bizitzak ere antzeko eskemari jarraitu zion estuki (esaten zen bere etxean gizonak sartu eta ateratzen zirela" postaren erraztasun berarekin") eta gutxienez pare bat aldiz dibortziatu eta pare bat aldiz saiatu zen bere buruaz beste egiten.
‎emakume askea ezkonduko den arte, gero segidan etorriko dira, zurruta, amoranteak, frustrazioa, bakardadea eta, maiz, suizidioa. Dorothy Parkerren bizitzak ere antzeko eskemari jarraitu zion estuki (esaten zen bere etxean gizonak sartu eta ateratzen zirela" postaren erraztasun berarekin") eta gutxienez pare bat aldiz dibortziatu eta pare bat aldiz saiatu zen bere buruaz beste egiten.
‎Baina ez liburuaren azaletan edota orri solte batean gehigarri gisa, istorioaren barruan baizik. Hots, bitxi denda famatu baten izena (eta ez dut nik orain izen hori aipatuko, ez diot dohaineko publizitaterik eskaini nahi) berrehun edo hirurehun bat aldiz aipatuta azaltzen omen da pertsonaiek edota narratzaileak behin eta berriro etengabeki esan ondoren. Honek eztabaida luzea ekarriko du, dudarik gabe, zeren, esan dutenez, prest baitago idazle mordoa horrelakoak egiten hasteko... jasoko duten diru poltsa tentagarri samarra baldin bada.
‎Frantziako Tolosan kafetegi bateko nagusiarekin hitz egin behar zuen Graham Greenek, honek abioi txiki bi plazadun batekin jadanik pare bat aldiz hautsi baitzuen Bilboko setioa. Goizeko seietan iritsi zen kafe txiki hartara eta bizarra mozten aurkitu zuen nagusia.
2013
‎telebista kamerak eta alfonbra koadratu gorri bat sarreran, Hillary izena zeramana. Baina kamerak, kazetariak, gutxi ziren aukeran, eta alfonbra, berriz, aretoak eskatzen zuena baino hamar bat aldiz txikiagoa. " Zure soinekoa ikustean iragarriko dizut asturua", dio poema pertsiar batek.
2014
‎Lukurreriaren defendatzaile genuen Molinaeusentzat, diruaren balioa arazo ekonomiko baino (bonitas intrinseca), juridikoa zen (valor impositus). Azpilkuetak bazuen Carolo Molineo honen berririk, pare bat aldiz aipatzen du Comentario Resolutorio de Usuras eranskinean (19 eta 78 atalean). Baina analisi ekonomikoaren aldetik, ekarpen berririk ez du egiten.
‎—Berak esaten du bost bat aldiz bidali zuela leihotik, baina itzuli egiten zela segituan, eta inoiz baino garrasi handiagoak eginez.
‎Urteek aurrera egin ahala, bi ahizpon janzkeraren kalkoaren kontuan amak onartu zuen aldaketa bakarra kolorea izan zen, eta gutxitan, pare bat aldiz edo. Bakoitzari tela berdina aukeratzen zigun, baina demagun batek laukitxo zuri berdeak eta besteak zuri arrosak eta soinekoak berdin berdin eginak.
2015
‎Jazarleak ehiza kartutxoak tiratzen zituen; pinuen enborretatik azal zatiek jauzi egiten zuten. Jazarria pare bat aldiz behaztopatu eta lurrera erortzen zen; orduan jazarlea, bestearenganantz hurbildu gabe, gelditzen zen, eskopetaz apuntatu eta tiro egiten zion. Tiroen sugarrek iratzarri ninduten, izerditan blai.
‎Helena Sadoven eta Paulino Uzkudunen arteko enkontru sexual haiek ohikoak bilakatu ziren, betiere antzeko ohitura bati jarraituz: afaldu ondoren boxeolaria bere logelara erretiratu zenean, Tania Skoliskaia abeslariak emeki jotzen zuen pare bat aldiz pugilaren logelako atean, erregutuz bere presentzia soprano errusiarraren logelan.
‎Urtarrileko azken astean, Kubako hiriburuan dagoen Arena Cristal aretoan, erraztasun handiz irabazi zion konbatea Gregorio Goyito Rico pugil kubatarrari, hamar roundera ezarritako konbatean laugarren asaltoa amaitu baino lehen lurrean zerraldo etzanda utzita. Epaileak Gaztañaga irabazle izendatu baino lehen, pugil kubatarrak jada pare bat aldiz musukatua zuen olana. Euskal boxeolariak mantentzen zuen artean behetik gorako kolpekada izugarri hura eta, horretan jarrita, gauza zen konbateak erraztasun handiz irabazteko.
‎Honek ama eta arreba agurtu zituen musu bana emanez, eta, eskuzko poltsa bat hartuz, bizkor atera zen etxetik. Zalapartatsu arrankatu zuen automobilak, eta klaxona pare bat aldiz jo zuen egoitza atzean uztean.
‎Pare bat aldiz ukatu diot, baina berean segitzen du.
‎Eta gu gure haritxoari eusteko, turbulentzia hauei begira. Sera, Baris eta beste bospasei lagunentzat Euskal Herrian hamar bat eguneko bilera programa prestatu dugu, baina munta handiagoko astinduengatik pare bat aldiz airean geratu da data.
‎Porrot politiko hura ahanzturan erori zen. Geroztik, zalapartarik eragin gabe, Espainiako Bankuak makina bat aldiz ikuskatu ditu bi aurrezki kutxak, baita euren arteko fusioaren emaitza izan den Nafarroako Kutxa ere. Banku zentralak bere lana egin zuen.
‎Pombito tresneria horrekin eta soilki birikiez pulunpatuko da itsas hondoraino sarea harriz geldiaraztera, bada, ez behin, baina dozena bat aldiz, non sarea kasik kilometro bat luze baita. Peluo yola gainetik lagunduko du, baina gutitan pulunpatuko, harena arraunlari lana ohi baita.
2016
‎Apuntatu nintzen hastapen erretiro batean, Ubedan, 2012ko maiatzean, eta hementxe gaude oraindik ere. Etxean egunero praktikatzen dut, hiru bat aldiz, eta urtean zehar lau erretirotara joaten naiz normalean, lauzpabost egunetakoak; abuztukoan hamar egun. Plana beti berbera: hiru otorduak eta maistrak egunero ematen digun lezioa aparte, 07:30 eta 22:30 bitartean meditazioa; badira atsedenak, jakina, eta bazkalondoko siesta.
‎Kasu batzuetan, erasoaren ondoan erasogilearen izena dator, zenbaitetan galde ikurrarekin, dendariak autoretza oraindik zalantzan jartzen zuen seinale. Pare bat aldiz, izena behar lukeen lekuan goitizena dator.
‎Edo, agian, dozena bat aldiz jarriko duzu Gandhiren filma eta, bakoitzean, urrutiko agintea baliatuko duzu gatzagaren pasadizoa berrikusteko.
2017
‎EHn mukuru ‘pila’ Bestalde, hor dugu mokor ere. Mogoro, u, Mogurus 15 bat aldiz agertzen da. Gure Mokoroa eta Muguruza dakarzkigu gogora.
‎Badakizu, atzera da berriz, eta berriz ez da beti berrian berri, mila ber mila idatzi ahal izan arren, miloi bat aldiz, eta berriz.
‎Herriko plaza izan da bertsolarien eta musikarien arteko topaleku naturala, batzuk beren lanak bukatuta eta oholtzatik jaisten hasita, orduantxe hasten direlako besteak traste guztiekin eskaileratan gora. Eta herriko plaza izan ez denean, frontoia izan da topaleku, Hertzainak taldeko Txanpi bateria joleak makina bat aldiz esana duen arren, frontoi batek rock kontzerturako balio badu ezin duela pilotarako egokia izan.
‎Txarkeriarik gabe doa: eskerrak makina bat aldiz hor egon den euskarazko letraren" marroia" jan duen figura hori!
2019
‎Udaberri osoa zeraman Eliseoren pausoak zelatatzen, Rosaliak sasoiko lehen amuarraina erakutsi zionetik, eta bazekien ez zela inoiz zazpi eta erdiak baino lehen joaten kanalean alanbre sarez egina zeukan piszifaktoria moduko hartara. Batzuetan, lagunen batekin edo Paca emaztearekin igotzen zen; pare bat aldiz, Julianen bikietako batekin, Luisekin seguruenik; baina gehienetan bakarrik. Igandeetan behintzat, beti bakarrik, eta ohi baino beranduxeago.
‎Esan beharra dago Kepak ez zuela halako sen poetiko nabarmenik. Duela hilabete inguru, Salvadorrek, badakizu, ilea apaindegi sorta baten jabe den madrildar horrek, gonbita luzatu zigun igande batean Teotihuacan era joateko, non baitaude, oso ederki dakizunez eta seguru mordo bat aldiz izana zarela bertan, eguzkiaren piramidea eta Ilargiaren piramidea. Abisatu zidaten Ilargiaren piramidera ez dela igo behar gauean hain juxtu ere gauzatzen direlako gaiztakeria guztiak, lapurretak, bortxaketak, hilketak.
‎Nulesek itxura aldatu zuen eta baita ahotsa ere, horrela lortuz Cebreirosek benda bat jantz zezan. Hamar bat aldiz izan zituen bikoteak sexu harremanak, auzi jartzaileak maskara erantzi zuen arte konturatzeko Gabinak jarrita zeramala zakil protesiko bat. Nulesek errugabetasuna aldarrikatu zuen adieraziz berak itxurak egiten zituela, gizona balitz bezala jokatuz, eta neska salatzaileak beti jakin zuela joko horren berri.
‎Baliteke. Ni neu makina bat aldiz aspertu izan naiz bertan; ez dut hori ukatuko. Orain, baina, Krisek piztu didan zalantza beste bat da:
2020
‎Guk igerileku bihurtzen genuen erreka putzu horren inguruko pasadizo xelebre bat badu Pernando Amezketarrak, umetan makina bat aldiz kontatu zidatena:
‎Sagardotegi garaia zenean ostiralero joaten zen kuadrillarekin. Arabako Villabuenara ere joaten zen ardotara urtean pare bat aldiz osaba Asensiorekin eta Benantxiorekin. Besa upategian makina bat jan edan egin zituen; arratsaldeko seiak aldera joaten ziren eta goizeko seiak aldera epel epel eginda bueltatu, upategiko urteko ardoak ondo baino hobeto dastatuta!
‎Anaia Mattin gero ere egon zen pare bat aldiz atxilotuta Donostiako komandantzian. 1975eko apirilaren 25ean Francoren azken salbuespen egoera ezarri zen.
‎Bagenekien zuen artekoaren berri, baina gure beharra da edozein zalantzaren itzala argitzea. Leyre Olcozen kontaktu zerrendan zaude; pare bat aldiz egon zarete elkarrekin ostatu batean. Horren azalpenik eman behar genuen.
2021
‎Hasian hasi, artikuluak arrazoitzen zuen, halaber, halako inpaktu batek atmosferara jaurtiko zituela bai birrindutako arroka —hirurogei bat aldiz meteoritoaren bolumena—, bai meteoritoaren hondarrak, iridioa tarteko. Hauts guzti horren parte batek estratosferan iraungo zuen hurrengo urteetan, eta eragindako iluntasunak fotosintesia zuen ezabatuko, alegia, biziaren euskarria kordokaraziko zuen.
‎Gogoan dut saiatu nintzela, pare bat aldiz edo, baina ez nuela lortu nudismoa gustatzea.
2022
‎Ondoren, sua apaldu eta pieza behin eta birritan biratuko da, alde guztietatik poliki gorritzeko. Amaiera aldera, koñak, perrexil, limoi zuku, gatz eta baratxuriez osaturiko ukendu batez igurtziko da zitzia pare bat aldiz, alaitzeko eta, tenperatura jaitsita, mahaikideak eseri arte egospena luzatu ahal izateko.
‎Aspaldi da Piarres Adame irakurri nuela, baina baditu hiru gauza oraingoz ahaztu ez ditudanak. Lehenengoa da izenburuan bertan dakarren" hitztorio", gero barruan makina bat aldiz errepikatzen dena. Harrituta utzi ninduen" hitztorio" etimologizatu hori ikusteak, istorioren ordez.
‎Aukeran bada, antzeztua ikustea litzateke egokiena. Izan dugu pare bat aldiz Troiako emakumeak eta Hekuba, trilogia bereko lanak, ikusteko aukerarik. Kultura giroan zabalik den iritzia da antzerki testuak antzezturik ikustekoak direla; batez ere antzezpenak eskainiko digula pertsonaien, egoeren eta gatazken giroa, sentipenen berotasuna testua heltzen ez den neurriraino.
‎Kar, duela hamaika urteko kartel bera da, pintura geruza bat ere gehitu gabea, esango nuke. Orduan sarri bainatu ginen, bitalismo ezaxola batekin gauez ere bai pare bat aldiz, eta gaur ere jendez mukuru dago hondartza, uretan jende asko ez dabilela egia den arren.
2023
‎Etxean eskolan elizan hamaika aldiz entzunikoari txikitan irakatsi zioten orori eta are okerrago Jainkoak berak Sinai mendian Moisesi eman hamar aginduei egin zien laster muzin bere burua maitatu zuen gauza guztien gainetik Jainkoa maitatu ordez eta haren izena erabili zuelarik mila miloi bat aldiz madarikatzeko zikintzeko kakazteko laidotzeko erabili zuen jaiegunak santifikatu zituen haatik hainbertze non astegun zuriak ere ahalegindu baitzen santu bihurrarazten laugarren agindua ere bete zuen guti goiti beheiti aita amak ohoratu zituen (batez ere ama aita ohorazten geroago hasi zen hura eta bera zeinen antzekoak ziren hondarrean jabetu zelarik) baita bosgarrena ere sekula ez baitzue...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia