Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 36

2015
‎3 Honetaz aritzeko asmorik ez banuen ere, pentsatu dut, bere burua horretan ikusten duen arimari pozgarri izango zaiola Jainkoak halako mesedeak egiten dizkienei zer gertatzen zaien jakitea, orduan egiaz galdua dela dena dirudielako. Ez ditut gertatzen diren ordenan agertuko, oroimenera datozkidan eran baizik.
‎zeruak zabaltzen ikusi nituela iruditu zitzaidan, ez beste batzuetan bezala sarrera bat. Beste batzuetan berorri ikusi dudala esan nion tronua irudikatu zitzaidan, eta honen gainean beste bat eta, ikusi ez banuen ere, adierazten ez dakidan albiste baten arabera, Jainkotasuna zegoela ulertu nuen. Animalia batzuk eusten ziotela iruditu zitzaidan; uste dut entzun dudala animalia hauek duten irudia; ebanjelariak ez ote ziren izango pentsatu nuen.
‎12 Ikuskari hau hain zen eragin handikoa, eta halakoa Jaunak egiten zidan hizketa hau, non ezin bainuen Bera zelako zalantzarik izan. Nik pena handi handia sentitu nuen, alde batetik horrek ekarriko zizkidan egonezin eta nekeak irudikatu zitzaizkidalako, eta, bestetik, etxe hartan poz pozik nengoelako; horregatik, lehenago tratatzen banuen ere, ez zen behar bezalako erabakiz eta ziurtasunez. Hemen estutu eta presa ematen zitzaidala neritzon eta, egonezineko gauza hasten zela ikusiz, zalantzan nenbilen zer egingo.
‎17 Nik, diodanez, hura ez gauzatzea ezinezkoa zela uste banuen ere, Eskritura Santuaren eta betetzera behartuak gauden Elizaren legeen aurka ez doan heinean sinesten dut egiazko errebelazioa dela. Izan ere, jakintsu hark esango balit Jainkoa iraindu gabe egiterik ez dugula eta kontzientziaren aurka gindoazela, uste dut berehala utzieta beste bideren bat bilatuko nukeela.
‎Eta bai ongi ikusi nuela! Eta honela, errenta txikia zela ikusten banuen ere, buruan sartua nuen Jaunak beste bide batzuetatik eratuko eta lagunduko zigula.
‎Ez al dakizu ahalguztiduna naizela? Nik beteko dut agindu dizudana (eta, izan ere, halaxe bete zen gero), eta bat batean halako sendotasunaz geratu nintzen, non beste gauza batzuei heltzeko gertu bainengoen haren zerbitzurako, neke handiagoak eraman eta berriro sufritzen hasi behar banuen ere.
‎Biziki mortifikatzen ninduen eta batzuetan atsekabea eta lan handia ematen zidan aitor entzule bat nuen nik, kezka bizitan erabiltzen baininduen, eta hala ere, bera izan zen, dirudienez, niri onik gehien egin zidana. Eta biziki maite banuen ere, uzteko tentaldi batzuk izaten nituen, eta berak ematen zizkidan otoitzeko nahigabeak eragozpen zitzaizkidala uste nuen. Horretarako erabakia hartzera nindoan bakoitzean, berehala aditu nuen ez nuela halakorik egin behar, eta agirakaldi bat, aitor entzuleak egiten zuenean baino gehiago desegiten ninduena.
‎1 Bada, neure bizitzaren kontakizunera itzuliz, ni nahigabe honekin nengoen eta otoitz gartsuekin; esan dudanez, otoitz gartsuak egiten ziren, Jaunak beste bide ziurrago batetik eraman nintzan, neraman bide hau susmagarria zela esaten baitzidaten. Egia da, nik Jainkoari eskatu arren, eta bestelako bide baten gogoa izan nahi nuen arren, arima hain hobekuntza handiaz sumatzen nuenez gero, noiz edo behin, esaten zizkidaten gauzengatik edota sartzen zizkidaten beldurrengatik oso nekaturik nengoenean izan ezik, ez zen nire esku nahi izatea, beti eskatzen banuen ere. Nik beste bat ikusten nuen neure burua gauza guztietan.
‎Nik baino gehiago dakitenek diote, aurrekoa hau baino osoagoa dela, eta hau gorputzeko begiez ikusten direnak baino askoz ere osoagoa. Hau dela diote beherengokoa eta deabruak ameskeriarik gehien sortaraz ditzakeena, nik orduan hala zenik ulertu ezin banuen ere; mesede hau egiten zitzaidanez gero, gorputzeko begiez ikusten dena izatea nahi nuen, aitor entzuleak esan ez diezadan neure irudipena izan dela. Eta ikuskaria izan ondoren gertatzen zitzaidan, hau gero zen?
‎Esaten zidan Jainkoa guztiz pozik edukitzeko ez dela egin gabe ezer utzi behar; era berean trebetasunez eta leun hartu ninduen, nire arima ez baitzegoen batere sendo, oso ahul baizik, batez ere nituen adiskidetasun batzuk hausteko. Haiekin Jainkoa iraintzen ez banuen ere, haiekin biziki loturik nengoen, eta esker gaiztokoa izatea iruditzen zitzaidan haiek uztea, eta honela esaten nion, Jainkoa iraintzen ez banuen, zer dela-eta izan behar nuen esker gaiztokoa. Berak esan zidan, egun batzuetan Jainkoaren eskuetan uzteko eta Veni, Creator himnoa errezatzeko, hoberena zein den erakutsiz argi egin ziezadan.
‎4 Hau izan zen, naizen bezalakoa izan arren? obeditzeko gogoa berotu zidan gauzetako bat hau idaztean eta neure bizitza kaskarraren eta Jaunak egin dizkidan mesedeen kontu ematean, Jauna zerbitzatzen ez banuen ere eta bai iraintzen. Egiaz, autoritate handia izan nahi nuke nik hemen, sinets diezadaten hau.
‎Gauza bat esan nezake egiaz: nik adierazten jakin nezan, Jaunak ematen zidana azaldu nahi zidaten pertsona espiritual askorekin hitz egiten banuen ere, ni hain moldakaitza izanik, ez nintzen aprobetxatzen ez gutxi eta ez asko; edota Jaunak nahi zuen, nire maisua beti Haren Maiestatea izan zenez gero (bedeinkatua izan bedi, lotsa handia da niretzat hau egiaz esan ahal izatea baina), inori eskerrak eman beharrik ez izatea. Eta nik nahi eta eskatu gabe (beste banitate batzuetan bai baina, honetan ez bainaiz batere jakin gose izan, hala izatea bertutea izango zelako?), Jainkoak ulertarazi dit argi argi eta esaten jakiteko eran, nire aitor entzuleak txundituak geratzeraino eta ni haiek baino txundituago, neure moldakaiztasuna hobeki ezagutzen nuelako.
‎5 Horregatik hain elbarri ikusi nuenean neure burua eta hain gazterik eta lurreko medikuek nola utzi ninduten, zeruko medikuetara jotzea erabaki nuen senda nintzaten; bada, oraindik sendatzeko gogoa nuen, gaitzaren zama pozik eramaten banuen ere, eta sarri pentsatzen nuen, ongi izanda kondenatua izatekotan, hobeki nengoela honela, baina oraindik uste nuen osasunaz askoz hobeki zerbitzatuko nuela Jainkoa. Hau da gure okerra, ez uztea Jaunari oso osoan gugan egin nahi dezana egiten, Berak baitaki ondoen komeni zaiguna.
‎Hala ere, nire gogokoa ez zenez gero, gezurtatu egiten nuen neure burua; eta inori horretaz kontsulta egiten ausartu ez nintzenez gero eta berriro ere ziztaka zetorkidan ez zegoela gaizki halako pertsona ikustea eta ez nuela hori eginda ohorerik galtzen, irabazten baizik, eta horregatik itzuli nintzen solasaldi horretara eta beste une batzuetan beste batzuetara ere bai, urte asko baitziren jostaldi kaltegarri horretara jotzen nuela; ez neritzon nik, horretan sartua nengoenez gero? izatez zen bezain txarra, sarritan ez zela ona ikusten banuen ere; baina haietako batek ere ez zidan ekarri diodan honek bezalako barreiatzerik, oso atxikia bainengoen harengana.
‎...ontua izatea; bekatu astunik ez egiteko banuen, eta Jaunak nahi izan beza beti izan dezadala; arinei ez nien kasu handirik egiten, eta hau izan zen hondatu ninduena...), bide honetatik Jauna dohain ugari egiten hasi zitzaidan, gelditasunezko otoitza ematearen mesedea egiteraino, eta noizean behin bat egitezkoraino ere iristen nintzen, nik bata ez bestea zer eta zein estimagarriak ziren ulertzen ez banuen ere, eta uste dut on handia zitzaidakeela hori ulertzea. Egia da bat egitezko honek gutxi gutxi irauten zuela, ez baitakit abemaria baten denbora zen ere; baina hain ondorio handiak uzten zituen, non, garai honetan hogei urte ere ez nituen baina, mundua neure oinpean nuela uste bainuen, eta horrela pena ematen zidaten, zilegizko gauzetan izanda ere, munduari jarraitzen ziotenek.
‎Jesu Kristo, gure on eta Jauna, neure barruan presente izaten ahal nuen guztia egiten saiatzen nintzen, eta hauxe zen nire otoitz egiteko era. Pasioko pausoren batean pentsatzean, barruan irudikatzen nuen, denborarik gehiena liburu onak irakurtzen ematen banuen ere, hori baitzen nire atsegin guztia; izan ere, Jainkoak ez zidan eman adimenaz gogoetak egiteko talenturik ezta irudimenaz baliatzeko ere, oso sorra baitut, eta hala, gogora ekartzen saiatzen nintzenez. Jaunaren Gizatasuna pentsatzeko eta neure baitan irudikatzeko ere, ez nintzen egundo moldatzen.
‎7 Kontua da ez zegoela haren esku ni ez nekaraztea, ezta nire esku ere, uste dudanez, ez esatea. Izan ere, gauza hauek tratatzeko bihozmin eta lotsa handia izaten banuen ere, harekin eta aipatu dudan errektorearekin ez nuen izan inolako penarik, alderantziz baizik: asko poztu nintzen.
‎Izan ere, Haren Maiestateak dion maitasunaz oharturik, maitasun horrek bere buruaz ahaztera darama eta Harengan dagoela iruditzen zaio eta, bien arteko distantziarik gabe, eta zentzugabeko gauzak esaten ditu. Gogoan dut hau esan niola, malko ugari isuriz arima hura bene benetan bere zerbitzuan jar zezala eskatu ondoren, nik ontzat banuen ere, ez nintzela asetzen, oso ona nahi nuela, eta honela esan nion: –Jauna, ez didazu ukatuko mesede hau; izan gogoan egokia dela pertsona hau gure adiskide izateko?.
‎atsegin hartu eta poztu eta alaitu ariman min ematen zidanarekin. Izan ere, ni kontsolaturik eta bareturik nengoen eta astia nuen otoitzari ordu asko emateko; ikusten nuen surtan sartzera nentorrela, Jaunak esan zidan jadanik gurutze astuna eramatera nentorrela, gero ikusi arte hain astuna izango zenik pentsatzen ez banuen ere. Eta hala ere, alai nentorren, eta deseginik nengoen berehala borrokari lotzen ez nintzaiolako, Jaunak borroka izatea nahi baitzuen; eta horrela Haren Maiestateak adorea bidaltzen zuen eta nire ahultasunaren gainean ezartzen.
‎Inperfektua eta fede motelekoa izanik, ez nintzen konturatzen Jainkoaren obra zela eta Haren Maiestateak eramango zuela aurrera. Haiek, niri falta zitzaizkidanak zituztenez gero, ez zieten jaramon handirik egin nire hitzei beren egintzak alde batera uzteko; eta horrela, poz pozik joan nintzen, hain mesede handiagatik Jainkoa merezi zuen adina goresten ez banuen ere.
‎Harako sarrera lur azpitik, haitzulo bat bezalakoa da, gure aita Eliasena irudikatzen zuena. Egia da ni barruko pozaz hunkitua joanik, ontzat joko nuela bide luzeagoa egitea ere; dena dela, pena handia eman zidan, gure Jaunak etxe hau fundatzean bitarteko erabili zuen santa hura, jadanik hila izateak; ez nuen merezi izan hura ikusterik, gogo bizia banuen ere.
‎8 Nik hiri bereko kalonje bati idatzi nion, ezagutzen ez banuen ere; baina beraren adiskide batek esan zidan Jainkoaren zerbitzaria zela, eta niri buruak eman zidan asko lagunduko zigula, Jaunak berak, gainerako fundazioetan ikusi denez, tokian tokian hartzen baititu lagunduko diotenak, Haren Maiestateak badakielako zein gutxi ahal dudan nik. Nik, ahal zuenik eta era ezkutuenean, hustu ziezadala etxea eskatzera bidali nuen, bizilagun bat baitzen han, eta ez zezala esan zertarako zen; izan ere; izan ere, handikietako batzuek fundaziorako gogoa agertu bazuten ere eta Gotzainak gogo handia bazuen ere, nik uste nuen albistea ez zabaltzea zela gauzarik ziurrena.
‎Hitz hauek nigan hain josiak geraturik, ezin nituen burutik kendu. Eta hartaz asko pentsatu arren, zer izan zitekeen ezin igarri banuen ere, ezta irudikatzeko biderik ikusten ere, oso kontsolaturik geratu nintzen eta hitz hauek egia bihurtuko zirelako ziurtasun handiaz; baina nola egia bihurtuko ziren, ez zen egundo etorri nire irudimenera. Horrela igaro zen, uste dudanez, beste urte erdi, eta horren ondoren, orain esango dudana gertatu zen.
‎Eta beste batzuetan Hirutasun guztiz Santua adimenezko ikuskariaz aditzera eman bazitzaidan ere, zenbait egun igaro ondoren ez zait gogoan geratu egia orain bezala, hau da, honetan gogoeta egin eta kontsolatzeko eran. Eta orain jakintsuei entzun diedan bezala ikusten dut, eta ez nuen ulertu izan orain bezala, gehiago pentsatu gabe sinesten banuen ere, fedeko tentaldirik ez dudalako izan.
‎Ez didate inolako enpagurik ematen, ezta harremana izan eta ukitzera iritsi arren ere. Eta orain hau Jainkoak emaniko dohaina dela konturatzen naiz, Jainkoaren maitasunagatik limosna egiten banuen ere, ez bainuen berezko errukirik. Honetan hobekuntza nabaria sentitzen dut.
‎Hori nahikoa arrazoi zela zioten jakintsu guztiek. Artzapezpikua nahiko jakintsua zen, eta hark ere ikusten zuen, horregatik, gure Jaunak sufri genezala nahi zuela zirudien, nik hobeki eramaten banuen ere. Baina bazen, kalean bere burua ikusirik, nahigabez dar dar egiten zuen mojarik.
‎Jaunak esan zidan, haren salbamena nahiko zalantzan egon zela, eta erruki izan zitzaiola, bere Amari egin zion zerbitzu harengatik, bere Ordenako monasterioa egiteko eman zuen etxe hartan egin zionagatik, eta ez zela garbitokitik irtengo han lehen meza eman arte; orduantxe irtengo zela. Nik arima honen oinazeak hain gogoan nituen, non, Toledon fundazioa egiteko nahia banuen ere, ordukoz alde batera utzi eta albait presarik handiena hartu bainuen ahal nuen eran Valladoliden fundazioa egiteko.
‎Nik zorroztasun handia agertu nuen, izan ere, zenbat eta argiago ikusi obedientziaren mende ez zirela jartzen (beraien ustez, gehiago ezin zutelako), argiago neukan tentaldia zela. Egun hura neke handiarekin igaro zuten; hurrengoa, pixka bat gutxiagorekin, eta horrela gutxituz joan zen; nik hala egiteko agindu zidatelako Jauna hartzen banuen ere (haiek hain ahul ikusirik ez nuen egingo baina), oso ongi eramaten zuten.
‎3 Gure Jaunak ordain biezaio berorren jauntasunari une oso egokian etorri den limosna, ez baikenuen norengana jo, horregatik pena handirik ez banuen ere. Frantzisko Salcedori guri baino gehiago eman dio, beti baitugu uste ona Jainkoagan.
‎3 Bedeinkatua izan bedi Jainkoa, onik baitago; bada, nirea honezkero ez da ezer, berorren aitatasunari idatzi diodanez. Ahultasuna besterik ez da, hilabete ikaragarria igaro dudalako, gehiena zutik igaro arren; izan ere, beti min izaten ohitua nagoenez gero, min handia banuen ere, era horretan eramatekoa iruditzen zitzaidan. Egia esan, hilko nintzela uste nuen, guztiz sinetsi ez arren berdin zitzaidan hiltzea nahiz bizitzea.
‎Espiritu Santua izan bedi berorrekin, ene aita. Anaia honengan hain mezulari ziurra ikusi dudanez gero, ez dut geratu nahi izan lerro hauek idatzi gabe, atzo luze luze idatzi banuen ere, Joan Vázquez Almodóvarkoaren bitartez.
‎4 Eskatu zidan, hau egiten ez banuen ere, gutun bat idatz niezaiola hemen esaten diodana esanez, hau da, ezin duela halakorik egin eskumikatua geratu gabe.
‎Bai arrazoi handiz dei diezaiokedala horrela! Izan ere, ni bihotzez maite banuen ere, askoz ere maiteago dut orain, harri eta zur bainago, eta horrela berori ikusteko eta estu estu besarkatzeko gogoak ematen dit. Jainkoa izan bedi goretsia, borrokaldi latz latzetik garaile atera duena, harengandik baitator on guztia.
‎Aita Garciálvarez horrela zebilenetik, orain ikusten dudanaren beldur nintzen ni; eta, berorren agurgarritasunak gogoan badu, bi gutunetan idatzi nion etxetik irtengo zelako ustea nuela. Eta haietako baten izena ere jarri nuen (Margaritaz, ordea, ez nintzen inoiz konturatu), kontuz ibili zedin berarekin; izan ere, egia esateko, sekula ez nintzen pozik egon haren espirituaz, batzuetan tentaldia zela eta neure izaera kaskarrarena zela uste banuen ere. Eta aita Gracián maisuarekin ere hitz egin nuen hartaz, berak asko tratatu zuenez gero, kontuan har zezan, eta horrela ez naiz horrenbeste harritu orain; eta ez nik gaiztotzat nuelako, engainatua eta irudimen ahuleko pertsonatzat nuelako baizik, deabruak iruzur egiteko aukerakoa, hark ongi baitaki berezko izaeraz eta buruko argirik ezaz baliatzen; eta horrela, ez zaio bota behar hainbesteko errurik, erruki handia izan baizik.
‎noiz etorriko zain nagoelako... aita errektoreak horra bidali? berorrek ez duela harremanik une honetan Jesusen Lagundikoekin; nik esan nion baietz, ez zela nahikoa haiekin mozteko egiten zuten guztia, berorrek etxean izan zuen bederatziurren batean inor ikusi ez banuen ere; hirian oso itxura txarra eman zutela esan nion. Ardura handia izaten dut gutunak emateko ahal izanez gero.
‎1 Asko luzatu naiz honetan, bildutasunezko otoitzean Jainkoarekin bakarrean sartze hau zein axola handikoa den azalduz hitz egin banuen ere, oso garrantzitsua delako. Eta Jauna hartzen ez duzuenean, eta meza entzuten duzuenean, ene alabak, espirituz Jauna har dezakezue, probetxu handi handikoa baita, eta egin gauza bera gero zeuen barruan bilduz, Jaun honen maitasuna ongi irarririk geratzen baita honela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia