2015
|
|
Baina Jaunak niri mesede hau egiteko eta egia hau agertzeko presa harturik, laster batean kendu zitzaidan neure irudipena zelako zalantza, eta harrezkero argi argi ikusten dut neure inozokeria; izan ere, hain gauza ederra irudikatu nahian urte luzeetan jardungo
|
banu
ere, nuke irudikatu ezta ez nuke jakingo nola irudikatu, irudimenak hemen landu dezakeena baino goragokoa delako, baita zuritasun eta distira bera ere.
|
|
Nik ez dut uste oso osoan egia denik aztikeria kontu hori; baina nik neuk ikusi nuena esango dut, abisu gisa, harreman hau izan nahi duten emakumeekin gizonezkoek kontu izan dezaten, eta sinets dezatela, Jainkoaganako lotsa galtzen baitute (emakumeak gizonezkoak baino gehiago daude behartuak onestasuna gordetzera), haien gauzetan ezertan ere ezin fida daitezkeela; beren borondatea eta deabruak jartzen dien zalekeria aurrera eramatearren, ez baitute ezer begiratzen. Ni kaskarra izan arren, horrelako ezertan ez nintzen erori, eta sekula ere ez nuen nahi gaitz egiterik, ezta, ahal izan
|
banu
ere, ez nukeen nahi izango inoren bihotza behartzerik ni maita nintzaten, Jainkoak hortik gorde ninduelako; baina eskutik utziko banindu, bestetan egin ohi nuen gaitza egingo nukeen, nigan ez baitago ezer fidatzekorik.
|
|
Lagun on honekin ibiltzeak lagun txarrak eragin zituen ohiturak baztertzea ekarri zuen eta nire barruan berriro betiko gauzen gogoa ezartzea eta moja izatearen aurka nuen sentimendu bizia pixka bat leuntzea, oso bizia bainuen. Eta norbait, errezatzen zuen bitartean malkotan bustia ikusten banuen, edota beste bertute batzuk zituela, haren inbidia handia izaten nuen; izan ere, horretan hain zen gogorra nire bihotza, non Nekaldi osoa irakurriko
|
banu
ere, ez bainuen malko bat ere isuriko. Honek penaz jartzen ninduen.
|
|
Argi neukan neuk dakidala ez nukeela halakorik egingo, ezta gezurrik esango ere, baina nire aldetik guztia zen beldurra. Haietako batek esan zidan behin, tentaldia zela igarririk, ez izateko nahigaberik, nik engainatzea nahi
|
banu
ere, berak bazuela zentzu ona engainatzen ez uzteko. Honek poz handia eman zidan.
|
|
43 Ni gure Jauna gorestera eraman ninduen, eta zenbat eta harreman handiagoa izan haiekin, poz handiagoa hartzen nuen etorri izanagatik. Uste dut, nekerik handienak igaro beharra
|
banu
ere, ez nukeela nahiko arima hauek kontsolatu gabe uztea. Eta nire lagunetatik hemen geratu direnek esaten zidaten, lehenbiziko egunetan nolabaiteko kontrakotasuna aurkitu zutela, baina gero haiek ezagutu ahala eta haien bertutea ulertu ahala, haiekin geratzeaz poz pozik zeudela eta maitasun handia zietela.
|
|
17 Hau monasterioa ez egiteko esatea zen: batetik, Sevilla hirian errentaduna izatea niri oso gaizki iruditzen zitzaidan, egin ahal
|
banu
ere; izan ere, errentaz fundatu ditudan lekuak leku txikiak dira, eta haietan edo ez da egin behar fundaziorik, edo horrela egin behar dira, ez dagoelako bestela mantentzeko biderik. Bestetik, bideko gastuetatik zuriko bat baizik ez zitzaigun geratzen, eta jantzirik ez genekarren aldean genuena baino besterik eta buruko eta tunika bat edo beste, eta karroetan estalirik eta ongi etortzeko behar zena; gurekin zetozenak itzuli ahal izateko maileguz eskatu behar izan baikenuen:
|
|
26 Gauza hauek eta hainbeste santuren arrazoiek sendotzen naute, ni hain kaskarra izanik, ez dela Jainkoa izango burura etorriz beldur hauek ditudanean. Baina otoitzean, eta gelditasunean eta gogoa Jainkoagan dudala nagoenean, munduan diren jakintsu eta santu guztiak bat eginik pentsa daitezkeen oinaze guztiak emango balizkidate eta nik sinetsi nahiko
|
banu
ere, nuke sinetsi hau deabrua denik, ezin dudalako. Eta sinestera eraman nahi nindutenean, beldur izaten nintzen nork esaten zuen kontuan izanik, eta haiek egia esango zutela uste nuen, eta ni, nintzen bezalakoa izanik, engainatua egongo nintzela; hala ere, lehenbiziko hitz, bildutasun edo ikuskaria izan orduko, desegina izaten zen esan zidaten guztia; nik ezin nuen gehiago eta Jainkoa zela sinesten nuen.
|
|
9 Uste dut, ahaleginak eginez handikeria izan nahi
|
banu
ere, nukeela, ezta ez dut ikusten nola uste izan nezakeen bertute hauetako bat ere neurea dudanik; izan ere, orain dela gutxi neure burua batere gabe ikusi nuen urte askoan, eta orain neure aldetik mesedeak hartu baino besterik ez dut egiten, zerbitzurik egin gabe, munduko gauzarik probetxu gabeena banintz bezala. Eta horrela, batzuetan pentsatzen dut nola guztiak diren probetxugarriak ni izan ezik, ez baitut ezertarako balio.
|
|
Egun bat soilik egingo nuela uste nuen, eta elurra eta izotza egin du, eta ez zirudien bideari ekiterik zegoenik, eta horrela gaur arte, larunbatera arte izan naiz. Jainkoa lagun, astelehenean abiatuko naiz, hutsik gabe Medinarantz; eta han eta Ávilako San Joserenean, presaz ibili nahi
|
banu
ere, hamabost egun baino gehiago emango ditut, hainbat arazori erantzun beharra dagoelako, eta horrela uste dut esan nuen baino gehiago luzatuko naizela. Barkatuko dit berorrek, hemen agertu dizkiodan argibideetatik, gehiago ezin dudala konturatuko baita.
|
|
Nik horretaz eta beste gauza batzuez idazten diot, niri ezer idatzi zaidanik berak ez igartzeko eran. Egoki litzateke berorrek garbi garbi hitz egitea berarekin eta Ana Jesusenarekin egin zuenaz kexatzea; izan ere, deabruak hasi duen azpilana berorrek agerian jartzen ez badu, gero eta okerrago joango da eta arimako bakez ezin jasanezko bihurtuko zaio berorri; eta hortik berori falta izatea bihotzean sentituko
|
banu
ere, argi dut berorren bakearekin behartuago dagoela niri mesede egitearekin baino. Eman diezagula Jaunak bakea ahal duenez, amen.
|
|
Joan den hilean hiri honetako mandazain baten bidez bidali nion gutuna; haren bidez bidali zion nire nebak ere, eta han esaten nion gauzak pixka bat nahasiak zihoazela, aita frai Gregoriogandik jakingo duenez, nik une hartan idatzi ahal izan nuen baino zehaztasun handiagoz. Orain, Jainkoari eskerrak, oso ongi doaz, egunetik egunera hobeki, eta gure aita ongi dago eta oraindik bere egitekoan irauten du, nik jende horretatik aske ikusi nahi
|
banu
ere; izan ere, asmatzen dituztenak hainbeste dira, non ezin baitira idatzi; eta hoberena da, guztia datorkiela gainera eta guretzat on bihurtzen dela.
|
|
1 Jesus izan bedi beroriekin, amen. Nik osasun eskasaz ikusten dut neure burua, eta ona izango
|
banu
ere, ez da bidezko hain laster amaitzen den bizitzan ziurtasunik izatea, eta horregatik, ongi deritzat, Frantziskok profesa egitea Jainkoak nahi badu, egin behar diren gauzen kontaketa hau idazteari.
|
|
2 Jakingo zuen nola etorri ziren nire nebak itsasontzi honetan. Lorenzo Cepeda da nik maite dudana; eta badiotsot, neure neba izango ez
|
banu
ere, hain bertutetsu eta Jainkoaren zerbitzaria izatea aski litzateke hura maitatzeko. Oso arima ona du.
|
|
3 Ziurtzat dut, Jainkoak osasuna ematen badit, aldi luzea igaro orduko igaroko naizela Madrileko toki horretatik, inork ez dezala jakin nahiko
|
banu
ere. Ez dakit zer aukera izango dugun elkar ikusteko, nik ezkutuan aditzera emango baitiot non ostatu hartzen dudan.
|
|
6 Gutun hauek daramatzan Serna honek, hemendik zortzi egunera itzuliko dela hona, dio. Berorrek erantzuna oraindik bidalia ez badu, agindu beza ekar dezala horrek, ordurako ez bainaiz joana izango; joan beharra
|
banu
ere, itxaron egingo nuke.
|
|
12 Aita Nicolaoren honi dagokionez, hemen berehala eman ditzala diruak pentsatu zuen berak, gero itzultzeko; baina min eman didana da nirekin teman aritzea eta, azken batean, berorren agurgarritasunak eta berak egitea nire borondatearen aurka: eta egiaz, orain nahi
|
banu
ere, ez dakit zein etxetatik eman ahal izango dizkidaten, batzuek ordainduko badute ere, probintziaren gastuak banatu eta emanez baitoaz; baina beste batzuek dute eman hain bizkor, eta batzuek asko eman dute, eta haren anaiak errazago itxaron dezake, kapera egiteari utzi baino, nire nebak nire ardurapean utzi baitzuen; eta hiltzen banaiz, egin gabe geratuko da haren semeak dituen premien arabera ...
|
|
Beste gauza asko esan nahiko nituzke kasu honetan, baina uste dut hobeki dela honetarako gure Jaunari erregutzea, honen onura handia berorren jauntasunari aditzera eman diezaion; izan ere, badira egun batzuk nire hitzek berorren jauntasunari ezer eragiten ez diotela. Oso ziur nago, haietan okerrik egingo
|
banu
ere, nire borondatean ez dela okerrik.
|
|
Jaunak egin beza, poz handia izango bailitzateke. Haiek usteko dute, gure aita doanez gero, hemen baino poz handiagoa izango dudala han, gotzainarekin une txarren bat igaro behar
|
banu
ere. Harri eta zur nago haiengana poz horrekin joateaz; Jainkoak hobeki egin du.
|
|
Baduela ogasuna esan dit, baina ez dela saltzeko erakoa esan didate. Aukeraren bat dagoenean, beste batzuekin lortuko nukeen baino gutxiago lortuko
|
banu
ere, nik ahal dudana egingo dut, berori eta Albornoz jauna zerbitzatzea baita nire gogoa, zorra eta berorien otoitzen laguntza dudalako. Nik neure otoitzekin, apalak badira ere, berorrek agintzen didana egingo dut.
|
|
15 Bada, ene Jauna, ez dizut eskatzen bizitza honetan horixe baino besterik, hau da, musu eman diezadazula zeure ahoko musuaz, eta izan dadila, nik adiskidetasun eta batasun honetatik alde egin nahi
|
banu
ere, nire borondatea beti, ene biziaren Jaun hori, zurearen mendetik ez irteteko eran; ez dadila izan ezer, ene Jainko eta ene aintza, zure bularrak ardoa baino gozoagoakdirela egiaz esan ahal izaten utziko ez didanik.
|