2000
|
|
Finean, nola aitona Nikolasek printzipalki frantsesez ikasi baitzuen, eta nola behin batean, bere izebetarik bat, Parisko handiki baten etxerat ezkondu behar zuela eta, Parisen egon baitzen eta Parisko handitasunarekin liluraturik itzuli baitzen, hala miresten zituen Paristik eta Frantziatik zetozen kasik gauza guztiak, eta hala nahi izan zuen eta hala erdietsi ere zuen, erregeordearen fabore berezi baten bidez, bere bi semeek —gure aitak eta osaba Joanikotek— Parisen ikas zezaten, Filipe II.ak bere denboran ezarri legearen gainetik, zeinak bere menekoei kanpoan ikastea eragozten baitzien. Eta, hala eta halatan, Parisko izebaren eta haren senarraren ahaleginei esker bete ahal izan zuen aitonak bere semeak ongi hazteko eta hezteko ametsa, igortzen zituelarik bai bata eta bai bertzea ere Parisko Collège de France rat, gure aita lehenik, eta osaba Joanikot ondotik, zeren eta haiek ere hiru urteren aldea
|
baitzuten
beren artean, Mattinek eta biok gure artean bezalaxe.
|
|
Hori ez! Zeren haiek beren egitekoa egin
|
baitzuten
bere denboran. Ordea, denborak eta denborak zaudek, eta haiek denbora hartan egin zutena guk denbora honetan egin nahi izaitea denboraren kontra joaitea izanen lukek...
|
2011
|
|
Eta don Rufinok ikusirik bere bainuetxeko negozioak goitik beheeiti egin zuela bai 1932 eta bai 1933 urteetan ere, zeinek kointziditu
|
baitzuten
bere seme libertinoaren sasoirik txarrenarekin, politikan sartzera xedatu zen, 1933ko azaro abendurako iragarriak zeudèn hauteskundeetan parte hartuz.
|
2012
|
|
Gauean eman zuten albistea telebistan. Nabaria zen ez zekitela zer egin berarekin, itzulinguruka komentatzen
|
baitzuten
bere egoera legala.
|
2013
|
|
Planak huts egiten bazuen eta konplizeak harrapatzen bazituzten, tartean Dimitri Paulovitx duke handia egotea berme handia zen, tsarraren familiakoa izanda, ezin
|
baitzuten
bere aurka ezer egin, ezta bere adiskideen kontra ere.
|
|
Monfalconeko langileen historia horren berri Claudio Magrisen pare bat liburutan irakurri nuen, eta ahaztu ezinik ibili nuen aldi batean buruan. Beren familia eta guzti joan ziren nazismotik askatu berria zen herrialde horretara, komunismoaren etorrera bizi nahi
|
baitzuten
bertatik bertara. Horietako asko militante antifaxistak ziren, batzuk Espainian 36ko Gerran borroka egindakoak.
|
2015
|
|
Azkenerako, hegazti bakoitzak bere kasara ikasi zuen habia nola eraiki eta mika zeharo haserretu zen, ez baitzioten kasurik egiten eta bakarrik utzi
|
baitzuten
bere eginkizunean.
|
2016
|
|
esanez besarkatu zuenean. Canellatarrak dirudunak ziren eta berehala atera zuten eroetxetik, eta Canella andreak Desenzano da Gardara eraman zuen, hara egin
|
baitzuten
bere garaian eztei bidaia, handik hasi eta gizonaren memoria eraikitzeko asmoarekin.
|
|
izan nahi zuten, bizi zuten bizitza ikaragarria pairatzeko ezgai. 1930eko hamarkadan, elkarrizketa egin zioten Jenny Proctor esklabo ohiari, eta Webster, s Spelling Book liburua ekarri zuen gogora, hari esker ikasten
|
baitzuten
berak eta bere adiskideek, isilpean haiek ere.
|
|
Akaso, Afrikan jaiotako esklabo ohi baten adibidea da hezkuntza gose goiztiarraren islarik harrigarriena. 1793an, Gizonen Williams Unibertsiteteko administrazio kontseilukoekin biltzea eskatu zuen Lucy Terry Princek, aho bilorik gabe, ez
|
baitzuten
bere semea unibertsitatean onartu. Zoritxarrez, aurreiritzi arrazistak hain ziren sendoak, ezen, Lucy Princek argudio logikoak azaldu arren, elokuentzia handiz, Vermonteko instituzioko kontseiluko kideek ez baitzuten iritziz aldatu.
|
2019
|
|
Ohiko zereginez gain, eguneroko prentsa aztertzea egokitu zitzaion, zeren Basil, hizketan ongi moldatu arren, motel samarra zen gaztelaniaz irakurtzen, eta zer esanik ez euskaraz, tutik ere ez zekien-eta, nahiz eta biziki interesatu Sabino Aranaren jarraitzaileen iritzia, Belgikaren inbasioaren ondotik aliatu gisa ikusten baitzituen. Hortaz, lauzpabost egunkari erosi ohi zituzten egunero, eta orduan zaletu zen gure izekoa folletoi generoarekin, garai hartan kazeta gehienek argitaratzen
|
baitzuten
berea azken orrialdean.
|
|
Zehazki hogeita lau ordu lehenago, eszena berbera begiztatzen ari zen guztia gainbehera hasi zenean. Zeren, apenas egun bat lehenago, inspirazio bila zebilen idazle dibortziatu bat besterik ez zen; orain, ordea, hilketa baten susmagarria zen, denek uste
|
baitzuten
berak egin zuela krimen izugarri hura, zeinak, bere itsasargia laidoztatzeaz gain, amesgaizto grotesko baten agertoki bihurtu baitzuen bere munduko lekurik onena.
|