2018
|
|
jakintsua izango zen, aberatsa, jendeen ongilea, historialaria... Baina laster erori zen bere ametsetik, gaztetasunaren baldintza ahantzia
|
baitzuen
harek ere.
|
2019
|
|
Han galtzen ziren bere arrastoak. Seguru asko ur azpian egongo zen, zeren Buckek ere ez
|
baitzuen
haren seinalerik aurkitu.
|
|
Zer pasa zitzaion, bada? Ahaztua
|
baitzuen
hura, beste neska ilegorri hura ikusi zuenetik. Non ote zen hura?
|
2020
|
|
Edo agian ez, oraindik ezin izan du erabaki. Azkenean lortu
|
baitzuen
harekin hitzordua egitea, ikasturte hasiera arraro horretan. Bi aldiz arraroa, pentsatzen du orain Elenak, bi arrarotasun gainjartzen baitziren bata bestearen gainean:
|
|
Indiar agenteak, ordea zerbait ikusi zuen urrutian. Bista ona
|
baitzuen
hark. Piztiak edo.
|
|
Hain arrunta ezen interesik gabekoa ere bazela esatera ausartuko litzatekeela Jurdan. Bai, ederra zen, hori ezin zitekeen uka, ederra ez balitz Endika Egurrola bezain azaleko norbaitek ez
|
baitzuen
harengan erreparatuko, baina ez zen harena edertasun deigarri, liluragarri bat. Egurrolak, Jurdanek zekienagatik, dozenaka agentzia mutil eder zeuzkan etengabe inguruan limurkeriatan, modelo edota aktore izan nahi eta diskoteketako pprr bezala lan egiten duten horietakoak.
|
2021
|
|
Gogoan dut Jenin-i buruz mintzatu zitzaidala. Bere bizitzaren azken aldera, pentsaera libreko unibertsitate bat sortu zuen, Pakistanen, eta Ibn Khaldun XV. mendeko filosofo handiaren izena ezarri zion, zeinak soziologiaren diziplina irudikatu
|
baitzuen
hura existitu aurretik ere.
|
|
...itzen gauza ez argia ikusteko ez nehori hitz egiten entzuteko; printzea arras estonatu zen horrekin, eta ikustera joan nahi izan zuen; baina lotan zela jakinik, ez zuen iratzarri nahi izan eta horrela joan zen etxetik, adio erran gabe, berekin eramanez emaztea eta arreba, zeinak, ez printzea, ez harekin zirenak partitzerakoan ikusi nahi izan ez zituen zaldunaren desenkusak entzunik, segurtzat eman
|
baitzuen
hura zela oinaze hura guzia eragin ziona, eta ez zela ausartzen berak bisaian egin zizkion markak erakustera. Eta nagusiak haren bila joateko maiz agindu arren, ez zen gortera itzuli harik eta zauri guziak ongi sendatu zitzaizkion arte, maitasunak eta damuak bihotzean egin ziotena salbu.
|
|
Eta besoak beheraturik zituztenez, prokuradoreak erran zuen Gilles Du Mesnil, hilaren aitarena zela bat; zeren ongi baitzekien hura bizi zen bitartean etengabe esetsiko zuela. Eta besoak behera zituen emakumeetarik bat Alençoneko dukesa anderea zela, Erregeren arreba, hainbertzeraino maite baitzuen Du Mesnil zerbitzari zaharra eta hainbertze gauzatan ezagutu
|
baitzuen
haren gaiztotasuna, non, hura hiltzen ez bazen, ezin izanen baitzuen berak bizi. Besoak behera zituen bigarren emakumea emaztea zuen, hura baitzen haren gaitz guzien erruduna, eta segur baitzen nehoiz ere ez zuela zuzenduko bere bizimodu okerra.
|
|
Neskameak ez zuen entzun ere nahi izan horrelakorik, eta alde guztietatik hertsatuta zegoela ikusirik, ugazabandrearengana jo zuen, bere gurasoen etxera itzultzeko baimen eske; ezin baitzuen jarraitu oinaze hartan. Ugazabandreak, oso maite baitzuen senarra, baina maiz izaten
|
baitzuen
haren susmoa, pozik hartu zuen haren kontrako abantaila hori eta haren kontrako susmoa izateko arrazoiak bazituela erakusteko aukera hori. Neskameari esan zion:
|
|
Amadourrek, baina, lan handiak zituen maitaleen begiradak bertzelakoetatik bereizten dakitenen aitzinean, haien iritziak saihesteko. Izan ere, Floride aitzinez aitzin eta bakarka hitz egitera jiten zitzaiolarik, ez
|
baitzuen
hark ezein xede txarren susmorik, Amadourri bihotzean gorderiko suak erre egiten zion, hain bortizki non gorritu egiten baitzen nahi gabe ere, eta pindarrak zerizkion begietarik. Eta, inguruan horren maiz zebilela nehor ohart ez zedin, harremanetan hasi zen Poline izeneko dama eder eder batekin; emazteki hori bere garaian hain edertzat zeukaten, non gizon gutik egiten baitzien ihes haren amarruei.
|
|
Lehenengoz setazko oihal arin eta koloretsuak ukitu eta ikusi zituen Azenarik. Oihal urdin zerutiar distiratsu bat ukitu zuenean ezin izan zen gelditu, harritu
|
baitzuen
haren arintasunak. Saltzailearen oihuek uztera eta alde egitera behartu zituzten.
|
2022
|
|
Eta hori lortzeko, galdegin zion hitz egiteko bere zerbitzuko neska bati, zeina bera baino gazteagoa eta txit ederra baitzen, eta amodiozko eleak egin ziezazkiola, hartara, bere etxera hain maiz etortzen ikusten zutenek pentsa zezaten neskatila harengatik zela eta ez berarengatik. Jaun gazteak, segur baitzen bere maitasunaren adinakoa zela berari ziotena, damak manatu orori obeditu zion, eta, zion amodioagatik, bere burua behartu zuen neska hari gortea egitera, zeinak, hain iduri zitzaion gizona ederra eta mintzo onekoa, bertze edozein egia baino gehiago sinetsi
|
baitzuen
haren gezurra, eta hark arras maite balu bezainbat maitatu zuen. Eta damak ikusi zuelarik afera hain aitzinatua zela eta, hala ere, gizonak fermuki galdegiten ziola agindu ziona, akort izan zen ikustera jin zekion gauerdia jo eta ordubetera, erranez hain ongi baieztatu zituela zizkion amodio eta obedientzia, ezen merezi baitzuen ordainsaria luzaz izan zuen pazientziagatik.
|
|
Baina zaldun italiarrak zin egin zion hori ez zegoela bere esku, eta, Mantuako markesak ez bazion emazteki hura saritzat ematen kartzelaturik egon zen denboragatik eta eginak zizkion zerbitzu onengatik, kordelier joanen zela eta ez zuela nehoiz Jainkoa ez bertze nagusirik zerbitzatuko. Eta hori ezin zuen sinetsi kartzela lagunak, ez
|
baitzuen
harengan ikusten erlijio zeinurik batere, ezpada Paulinerenganako zuen debozioa. Bederatzi hilabeteren buruan libratu zuten zaldun frantsesa, eta hain ongi lehiatu zen, ezen laguna libre ateratzea erdietsi baitzuen; hura ahal izan zen guzia entseatu zen gero, markes jaun andereen aitzinean, Paulinerekin esposatzea lortzen.
|
|
Haatik, hain gordean zeraman bere afera, non nehork ere ez baitzuen egia jakiten ahal. Sehiren batek zabaldu harrabotsa baizik ez zen izan, ordea, erran
|
baitzuen
hark kausitu zituela zaldun bat eta emazteki bat ukuilu batean, damaren nagusi anderearen ganberaren pean. Goganbehar handia izan zuen orduan senarrak, eta zalduna hilarazteko deliberoa hartu zuen; eta bildu zituen ahaide eta lagun andana bat hura hiltzeko, nehon kausitzen ahal bazuten.
|
|
Eta dama han zegoen denbora guzian hain amultsuki begiratuko zion, ezen hura ezin izanen baitzen gizonak zion amodioaren ez jakinean gelditu. Hori saihesteko, damak aldi batez eri zegoelako itxurak egitea erabaki zuen, eta meza etxean entzutea; zaldunak, orduan, ezin atsekabe handiagoa hartu zuen, elizan ez bertze biderik ez
|
baitzuen
hura ikusteko. Dama, ohitura hura etenarazi zuelakoan, lehen bezala hasi zen elizetara joaten, eta berehala jakinarazi zion Amodiok hori zaldun frantsesari, zeina lehengo debozioetara itzuli baitzen.
|
|
Gizona, zeinari iduri baitzitzaion ez zela damak agintzen zion bozkarioa bezalakorik, akort izan zen. Eta arratsa heldu zelarik, bete zen agintza, halako moduan, non, ez emaztekiak egin fereka gozoengatik, ez gizonak izan tentaldiengatik, ez
|
baitzuen
hark eman zina hautsi nahi izan. Eta, bere zigorra ez zela purgatoriokoa baino txikiagoa iritzi bazion ere, zuen amodioa hain zen handia eta esperantza irmoa, segur baitzen halako nekez lortu amodio hark betiko iraunen zuela, pazientziaz jasan zuen eta damari neholako nahigaberik eman gabe altxatu zen haren ondotik.
|
|
Ez zituen ahantzi feltrozko eskarpinak eta zaldunaren jantzien iduriko gainerakoak. Eta, emaztekiaren aitaginarrebaren estimu handikoa zenez, ez zuen beldurrik izan etxe hartan tenorez agertzeko, pentsatuz hautematen bazuten gizon on haren ganberara joko zuela zuzen, bai
|
baitzuen
harekin aferaren bat esku artean. Eta gauerdi aldera sartu zen damaren etxean, non jende anitz kausitu baitzuen joan jinean.
|
|
Altxatu eta bere jantziak hartu zituelarik, ganberatik ilki eta atea erdi irekirik utzi zuen, kausitu zuen bezala. Ordu biak jotzear zirenez, eta zalduna bere bidean atzemateko beldur zenez, eskailburura erretiratu zen, non bere gibeletik berehala ikusi
|
baitzuen
hura pasatzen eta damaren ganberan sartzen. Eta bera bere egoitzara joan zen, egin lanaren hats hartzera; eta halako moduan pausatu zen, non goizeko bederatzietan oraino ohean baitzen.
|
|
Eta beti bere ohorea gordetzeko grina ukan bazuen ere, plazer handia hartzen zuen gizonarekin mintzatu eta bere burua maitatua eta estimatua ikusirik, horren gose baitzen. Harreman horrek denbora bat iraun zuen, harik eta Errege, zeina senarraren lagun ona baitzen, ohartu zen arte, ez
|
baitzuen
hark neholako lotsa edo nahigaberik pairatzerik. Horrela, biziki galdegin zion Erregek printze horri bere fantasia hura ahantz zezan, eta, hartan jarraitzen bazuen, atsekabe handia emanen ziola erran zion.
|
|
Eta, arrebari eta munduko bertze nehori hitzik erran gabe, deliberatu zuen bere bizia salbatzea eta bere ahalkea mendekatzea bide bakar batez. Eta, handik bi egunera, dukearengana jo eta erran zion lanak izan zituela baina bairatu zuela finean arreba, eta haren nahia betetzeko prest zela, betiere kontua isilpean izatekotan, halako gisaz non anaiak ez bertze nehork ez
|
baitzuen
haren berri jakinen.
|
|
Damak gutuna burutik buru irakurri zuen, eta liluraturik gelditu zen kapitainaren amultsutasunaz; are eta gehiago, ez
|
baitzuen
haren neholako susmorik. Eta eraztun beltzez esmaltatu bati lotua zen diamantearen taula eder eta handiari behatuz, pena handia sentitu zuen egin behar zuenagatik.
|
2023
|
|
Kropolalia eta grobianismotik hurbil ibili zen. Lutero Erdi Aroko inperioaren kontra agertu zen, Aita Santuarengandik hartzen
|
baitzuen
hark boterea; Luterorentzat, Enperadorea Hautesleek solik aukera zezaketen. Juan Frederikori asko gustatu zitzaion liburu hori eta alemanera itzularazi zuen (García Villoslada, 1973; Roper, 2010).
|
|
Zerbitzariak, ongia ukan eta gaizkia ekiditeagatik, guzi guzia kontatu zion, eta andereak predikariari eskribitu gutunak erakutsi zizkion. Senarra guziz estonaturik eta atsekabeturik gelditu zen, arras segur egon baitzen bere mende guzian emaztearen leialtasunaz, ezen ez
|
baitzuen
haren hutsik sekulan ezagutu. Baina, zuhurra zenez, bere kolera disimulatu eta, emaztearen xedeak osoki ezagutzeko, ihardespen bat prestatu zuen, predikariak bere nahikari ona eskertuko balio bezala eginez, eta bere aldetik ez zuela ttipiagoa adieraziz.
|
|
Sendagileak ez zion osasun arazorik ikusten Vincenten amari, baina Vincentek zerbait txarra gerta zekiokeela pentsatzen zuen, aitari gertatu zitzaion moduan. 1885eko azaroaren 12 (432) Nuenendik idatzitako gutunean Vincentek Theori amaren osasunaz hitz egiten zion; amari ere aitari gertatu zitzaiona gerta zekiokeela, aldika okerrera egiten
|
baitzuen
haren osasunak; hala ere, sendagileak ez zion ezer berezirik aurkitu. Vincentek esaten zuen ongi etorriko zitzaiola amari bidaia laburrak egitea, Anarengana, Amsterdam-era, Cor engana.
|
|
Ospitaleratzearen ondoren oso ahulduta geratu zen Vincent; janari gutxi eta alkohol gehiegi hartzen zuen; poliki poliki Sienengandik urruntzen joan zen, ez
|
baitzuen
harenganako lehengo grinarik sentitzen; haren pentsaera estua, liburuen eta artearen estimurik eza kritikatzen zuen. Lanean interesa galdu zuen eta depresio aldi batean sartu zen (Martin, 2011; Naifeh eta White, 2011).
|