Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 64

2000
‎Geratzen ez zen bakarra osaba Joanikot izaiten zen, zeinak bere usantzarekin segitu baitzuen: Urbiaingo elizarat aldika joaitekoa... eta hark garbi erakutsi zuen hatsarretik ezen osaba Joanikotek ez zuela aita Bartolome atsegin, nola honek ez baitzuen hura.
‎Eta amaren bozkarioa aitaren bozkarioa zen, zeren eta hala erran baitzuen hark, noiz eta amak eman baitzion ene deliberamenduaren berri:
‎Eta nik osaba Joanikot eta Maddalen oroitzen nituen, noiz eta haiek edabe bana hartu baitzuten, bertze mundurat egiteko, amets gozo batean bezala... eta, orduan, barren barrendik eskatzen nion Jainkoari, neure zalantzen erditik, zeren Hark ez baininduen sinesbera egin, ezen eraman zezala ama ere, noizbait, bertze amets gozo batean: Jainkoak entzun egin zidan, ustez bai behintzat, zeren ohean lotan zegoela izan baitzuen hark bere egunen fina eta akabantza, handik bi urterat.
‎Koadroarekin eta bertze fardel haiekin batean, gutun bat zetorren —oinordekoak eta etxeko jaun berriak skribatua, jaun don Pedro de Osorio zeritzanak, zeina baitzen ene aita defunktuaren anaia—, non jaun hil berriaren azken borondatea azaltzen baitzen... Gutun hartan, ordea, ez zen agertzen koadroko protagonistaren izenik eta, nola, bertzalde, koadroak berak ere ez baitzuen haren berri emaiten, hala, jakinminaren, galdegin nion amari: ‘Nor ote da mutil hori? ’ ‘Ez dakit —ihardetsi zidan— Adinagatik, zure lehengusuren bat izan daiteke... ’ Handik aitzina, zenbat ordu ez ote nituen egin koadroko neure lehengusu ustezkoaren aitzinean!
‎Eta begietarat so egin nion, eta haren begi beltzak eraztun zuri distiratsu batek inguratu zituen, zeinak egiten baitzuen haren behakoa are distiratsuago, eta, hala, atseginak atseginari dei eginen balio bezala, begi eder haien distiran izan zuten ene atsegin guztiek junta eta bilkura.
‎Eta hiltzerat kondenatuko ninduten, zaude segur, baldin don Venancioren ardurari eta haren dilijentziei esker izan ez balitz, zeren aitortu baitzuen hark, ene kontra jokatu zèn judizioan, ezen hamaika hamabi urtez ezagutu ninduela eta kontzientzia oneko gizona nintzela, giristino zaharra, ohorezkoa, eta ez dakit zenbat gauza gehiago, eta neke eta gaitz egiten zitzaiola, halatan, ni nehor hiltzeko gai izaitea, defentsa propioan ez bazen, eta guztiz sinetsirik zegoela bera ere, falsoki akusatzen ari zitzaizkidala.
‎Izan ere, nork erranen zuen ezen Kupidok, artean, tragaza bat gordetzen zuela enetzat bere buirakan eta hala zaurituko ninduela bihotzean berriro, zeren, haur zen arren eta itsu zen arren, betean asmatuko baitzuen hark bere kolpe hartan ere...! Eta, horrela, gutien uste nuenean, bizitzak bere dei deigarriaz hots egin zidan, eta nik ez nion ezetzik erran.
‎Eta aitak hasperen egin zuen, zeren desesperatzen hasia baitzen andaluzaren hitz jarioarekin, eta zeren ez baitzuen hura baizik jakin nahi, zehatz mehatz: nola egiten zuen ehiza tigre hark.
2002
‎Beste puntu batean baitzeuden orduko harremanak. Zeren, egia zen arren Sergiok behin baino gehiagotan erakutsi zizkiola barka eskea eta damua, Sarak ez baitzuen haren falta eta hutsegitea ahazten, nahita ere ezin; aitzitik, zenbat eta gehiago ahaztu nahi izan, orduan eta gehiago oroitzen zen hartaz, isatsaz ahaztu nahian isatsari kosk dagion arrain bizia balitz bezala.
‎Gorako bidean atsedenalditxo bat hartzen ari zirelarik esan zizkion Eduk hitz haiek, eta Sarak, hasieran, muturra okertu bazion ere, segidan, apurka apurka, gustatu egin zitzaion ideia, gero eta gehiago, hainbesteraino, non, berriro gora egitera zihoazenean, Eduri burutazioa eskertu eta, besoak luzaturik eta eskuak haren garondora eramanik, beregana erakarri baitzuen haren bisaia eta musu bat eman baitzion –bere lehen musua– masailean. Eta halaxe hitz egin zion:
2003
‎egunero auskalo zenbat aldiz, Txominek etxetik alde egiteko erabakia hartu zuenetik. Ez, ez du negar eginen, Jesusen Bihotzari ere zin egin ez zion, bada, egun haietako batean, ez zuela negarrik egingo, baldin eta semearen bisita izateko grazia bazuen, zeren berak bere gorputz arimak baino gehiago maite baitzuen hura, eta zeren ez baitzuen, halatan, semea tristatzeko eta goibeltzeko eskubiderik!
2004
‎Bai, amonak urduri behar zuen, zinez, lerro zuzenak definitzen baitzuen haren estiloa, ez sigi sagakoak.
2006
‎gure Henrikek ihes egina zuen gogoz kontrako ostatua ematen zion gaztelu italiarretik. Nafarroako altxorrak eskertu zuen, espainolak sos anitz galdatzen baitzuen haren askatasunaren ordain.
‎Gizonak, bere ofizioa zela-eta, etsai bat baino gehiago zuen errebelen artean. Bernard Etxetok berak, Lüküzeren bigarrenak, haren burua eskatu zion bere nagusiari, borreroak, noizbait, azote zigorra konplitu baitzuen haren bizkarrean. Kondeak berak babestu zuen Domingo:
2007
‎mezua behar baitzuen folk kantari batek aintzat hartuko bazuten, eta espainolez behar baitzuen mezu hark guk ulertuko bagenuen. Paisaia hura ez zigun Roberrek ezagutarazi, rockean sendo jarraitu baitzuen hark, baina honetaz hitz egiteko beste pertsonaia bat ekarri behar dut orriotara: Txema Viñaspre.
2008
‎Eta maisua sukaldean sartu, bazkaltiarrak eltzekari bati ekiten ari zitzaizkion une hartan?, aita zutitu, baita Nazario, Honorato eta Ismael ere. Beñardo, aldiz, zurezko koilara bati eusten ziòn eskuari behetik gorako mugimendu eltzetik ahorainoko bat eragiten ari zitzaiona, izoztuta bezala gelditu zen istantean: geldiarazi ere, geldiarazi zuen mugimendu hura, nahiz eta, jarraian, etendako mugimenduari beste mugimendu bat jarraitu zitzaion, bat bateko dardara batek hartu baitzuen haren eskua, koilara harat honateko bidean jarri eta koilararen edukia mahai gainera isurarazi zuena?, eta don Hipolitok eskua luzatu zuen, keinua esaldi errepikatu batez lagunduz, eseri, mesedez, eseri, mesedez. Segidan, aitari begira ipinita, honela mintzatu zen:
‎Egin ere, halaxe egin baitzituen ene emazteak urte batzuk, kontu hartaz ohartu ere gabe? emazte ilehori panpoxa izango baitzuen hark aurkari, inor izatekotan, eta hartaz egongo baitzen jeloskor, inortaz egotekotan, hainbesteraino itsutzen gaituzte geure buruari ezartzen dizkiogun arau eta aurreiritziek. Zer besterik da, bada, kristau zibilizazioa, arau bat beste arau baten gainetik baizik, beste bat eta beste bat, askatasunaren izenean ezarritako arauak, baina azkenean ito egiten gaituztenak, geure arauen sarean harrapatu eta trabatutako arrainak bagina bezala?
‎presentzia fisikotzat ere har zitekeena: frai Millanek oparitutako kaiera, Ernestinari arnasa eta bizitzaren zentzua ematen zizkiona, frai Millanekiko batasun espirituala sinbolizatzeaz gain, jakina, halako eran, non noiznahi hartzen baitzuen hura esku artean, buruz ere ikasi zuen, halako batean?, irakurtzeko eta hitzen mamia gero eta bereago egiteko.
‎Plazer hura baitzuen arazo: ahaleginak egiten zituen arren, ez baitzuen hura gainditzea lortzen, ez erabat bederen; hiltzen eta ezabatzen zuen bere baitatik, ustez, plazeraren hazia, gelako bakardadean erabiltzen zituèn ohiko diziplinez eta zilizioez gain, Millanek orratz bat eramateko ohitura hartu zuen, abituaren ehunean sartzen zuena eta atsegina sentitu orduko (etxean edo kalean, elizan edo ikasgelan) ateratzen zuena, eskuan edo eskumuturrean zulatzeko, mina pla... Aita Millan ikasle bikaina zen, baina bi hilabeteko borrokak nekera eta akidurara eraman zuen, baita estudioen errendimendu apalago batera ere, ondorioz.
‎aitak bere alde mikatza agertu ondoren, alde gozoa agertuko ote zion? Reginari begiratuta hala zirudien behintzat, itxaropen izpi batek argitu baitzuen haren begia.
‎Joan egin zen arren, frai Millan ez baitzen guztiz joan; aitortu ere, aitor daiteke orduantxe errotu zitzaizkiola buru bihotzetan Ernestinari, inoiz ez bezala, frai Millanen irakaspenak, baita aita karmeldarrarenganako adiskidetasun espirituala ere, bien arteko sentiberatasun antzeko batek sortua eta desterruak indartua eta areagotua; esan nahi baita frai Millanen absentzia etengabeko presentzia bihurtu zela Ernestinaren baitan; bazuen, gainera, fraidearen presentzia espiritualaz gain, beste modu bateko presentzia... presentzia fisikotzat ere har zitekeena: frai Millanek oparitutako kaiera, Ernestinari arnasa eta bizitzaren zentzua ematen zizkiona, frai Millanekiko batasun espirituala sinbolizatzeaz gain, jakina, halako eran, non noiznahi hartzen baitzuen hura esku artean –buruz ere ikasi zuen, halako batean–, irakurtzeko eta hitzen mamia gero eta bereago egiteko.
‎nola otuko zitzaion, bada, neure gogo irrikarik beroenak neska azal ilun mespretxagarri baten bihotzaren aldera eror zitezkeela? Egin ere, halaxe egin baitzituen ene emazteak urte batzuk, kontu hartaz ohartu ere gabe... emazte ilehori panpoxa izango baitzuen hark aurkari, inor izatekotan, eta hartaz egongo baitzen jeloskor, inortaz egotekotan, hainbesteraino itsutzen gaituzte geure buruari ezartzen dizkiogun arau eta aurreiritziek... Zer besterik da, bada, kristau zibilizazioa, arau bat beste arau baten gainetik baizik, beste bat eta beste bat, askatasunaren izenean ezarritako arauak, baina azkenean ito egiten gaituztenak, geure arauen sarean harrapatu eta trabatutako arrainak bagina bezala?
‎Eta maisua sukaldean sartu –bazkaltiarrak eltzekari bati ekiten ari zitzaizkion une hartan–, aita zutitu, baita Nazario, Honorato eta Ismael ere –Beñardo, aldiz, zurezko koilara bati eusten ziòn eskuari behetik gorako mugimendu eltzetik ahorainoko bat eragiten ari zitzaiona, izoztuta bezala gelditu zen istantean: geldiarazi ere, geldiarazi zuen mugimendu hura, nahiz eta, jarraian, etendako mugimenduari beste mugimendu bat jarraitu zitzaion, bat bateko dardara batek hartu baitzuen haren eskua, koilara harat honateko bidean jarri eta koilararen edukia mahai gainera isurarazi zuena–, eta don Hipolitok eskua luzatu zuen, keinua esaldi errepikatu batez lagunduz, eseri, mesedez, eseri, mesedez... Segidan, aitari begira ipinita, honela mintzatu zen:
‎Plazer hura baitzuen arazo: ahaleginak egiten zituen arren, ez baitzuen hura gainditzea lortzen, ez erabat bederen; hiltzen eta ezabatzen zuen bere baitatik, ustez, plazeraren hazia –gelako bakardadean erabiltzen zituèn ohiko diziplinez eta zilizioez gain, Millanek orratz bat eramateko ohitura hartu zuen, abituaren ehunean sartzen zuena eta atsegina sentitu orduko (etxean edo kalean, elizan edo ikasgelan) ateratzen zuena, eskuan edo eskumuturrean zulatzeko, min... Aita Millan ikasle bikaina zen, baina bi hilabeteko borrokak nekera eta akidurara eraman zuen, baita estudioen errendimendu apalago batera ere, ondorioz.
‎aitak bere alde mikatza agertu ondoren, alde gozoa agertuko ote zion? Reginari begiratuta hala zirudien behintzat, itxaropen izpi batek argitu baitzuen haren begia.
2009
‎Egun batean, lanean hasi eta lauzpabost hilabetera?, Domingo haserre irten zen etxetik, gero eta garbiago ikusten baitzuen fabrika ez zela bere etorkizuna; bere patua madarikatuz zihoan, baita Jainkoa madarikatuz ere? konfesatzen eta komulgatzen ez zuen arren, mezatara ere gero eta bakanagotan?, inoiz baino gehiago hitz egiten baitzuen Harekin, berak irudikatutako elkarrizketetan, maiteminetik biraora eta biraotik maiteminera, Jainkoagan zuèn sinesmena, edo sinesteko modua, hobeto, erabat aldatu balitzaio bezala, Damasok esan zionetik han Madrilen ez zuela Jainkoagan sinesten; berari ere jarrera hura nagusitzen baitzitzaion batzuetan, Jainkoa ukatzera zeramana:
‎kantatzeari ekin zion, inor erreguka jardutera behartu gabe; Domingok eta Rebecak Adari begiratzen zioten, Chaplin begiak ixtera deliberatzen zen bitartean, baita irri sumagaitz bat marraztera ere, liluraren ertzean balego bezala; gero, baina, kantaren erdi aldean begiak ireki eta aurrez zuèn horma zurian iltzatu zituen, aurpegieraren birmoldaketa nabarian, irria ezabatu eta tristura puntu batek, frustrazioak tristuraren etxea du bizileku? hartu baitzuen haren betartea, begiak ere, malenkoniarenak baizik ezin izan zitezkeenak, lurrunak hartutako bola kristalezko bi iduri; memento hark, izan ere, beste memento batera eraman behar zuen Chaplin, noiz eta iheslarien zutabea, hiritik hirirako ibilbidean, kostaldeko herri batean gelditu baitzen?
‎arrakastarik izan ezean, baina, ez al zen neurririk onena eta burutsuena gauzak bere hartan uztea eta erretiratzea?; ederki ohartzen ziren hartaz ikastetxeko mutilik mutirienak, noizean behin Damaso zirikatzen zutenak, zu ere ibiliko zinen etxeko neskamearekin zirrika, alproja hori!?, harik eta masailak koloreztatzen zizkioten arte, bi pipermorro gorri iduri: gertaldi haiek, baina, bihotzaren nora ezeko ibilaldi haiek, beraz?, ez zioten hartutako erabakia baizik berresten, buruaren bidea hobestera zeramana, bihotzarena bazter utzita; atsegin zuen Aristotelesen mundua, ikastetxean urtebete lehenago ikasteari ekin ziona?, eta atsegin zuen Aristotelesen Jainkoa, halako zerbait behar baitzuen Hark, jainkorik izatekotan: zerbait helezina, ezin irudika zitekeena, inola ere, irudi antropomorfiko baten bidez; atsegin zuen matematika, nola gozatzen zuen logika matematikoaren zehaztasunarekin, pieza bakoitza bere lekuan, bizitzan ez bezala!?
‎Domingok, beraz, segundo gutxiren buruan egin zuen olatuaren azpitik, erruduna ere sentitu zen, ausaz, memento batean, Chaplini ura eskatzeagatik? olatuaren gailurrera, eskerrak ere eman zizkion Jainkoari, Jainkoaren miraria behar baitzuen hark, ezer izatekotan!?, bat batean urruneko hotsak entzun zituenean: hegazkin bat zen, Domingori aurpegia istantean itxuraldu ziona.
‎1937tik 1942ra, Zaragozako espetxean fusilatzeko zain zeuden ehunka presori aitortza hartu zien Lizarrako Gumersindo kaputxinoak. Esperientzia hark sortutako gogoetak eguneroko batean laburbildu zituen, eta Nicolasaren heriotzak bereziki hunkitu zuen, antza, hilobia erosi eta zurezko gurutze bat enkargatu baitzuen harendako. Gurutzea helburu, Zaragozako kanposanturaino senideek inoiz egin ez zuten bidaia da artikuluaren haria.
‎...Domingok eta Rebecak Adari begiratzen zioten, Chaplin begiak ixtera deliberatzen zen bitartean, baita irri sumagaitz bat marraztera ere, liluraren ertzean balego bezala; gero, baina, kantaren erdi aldean begiak ireki eta aurrez zuèn horma zurian iltzatu zituen, aurpegieraren birmoldaketa nabarian, irria ezabatu eta tristura puntu batek –frustrazioak tristuraren etxea du bizileku– hartu baitzuen haren betartea, begiak ere –malenkoniarenak baizik ezin izan zitezkeenak– lurrunak hartutako bola kristalezko bi iduri; memento hark, izan ere, beste memento batera eraman behar zuen Chaplin, noiz eta iheslarien zutabea, hiritik hirirako ibilbidean, kostaldeko herri batean gelditu baitzen...
‎Domingok, beraz, segundo gutxiren buruan egin zuen olatuaren azpitik –erruduna ere sentitu zen, ausaz, memento batean, Chaplini ura eskatzeagatik– olatuaren gailurrera –eskerrak ere eman zizkion Jainkoari, Jainkoaren miraria behar baitzuen hark, ezer izatekotan! –, bat batean urruneko hotsak entzun zituenean: hegazkin bat zen, Domingori aurpegia istantean itxuraldu ziona.
‎Egun batean –lanean hasi eta lauzpabost hilabetera–, Domingo haserre irten zen etxetik, gero eta garbiago ikusten baitzuen fabrika ez zela bere etorkizuna; bere patua madarikatuz zihoan, baita Jainkoa madarikatuz ere... konfesatzen eta komulgatzen ez zuen arren –mezatara ere gero eta bakanagotan–, inoiz baino gehiago hitz egiten baitzuen Harekin, berak irudikatutako elkarrizketetan, maiteminetik biraora eta biraotik maiteminera, Jainkoagan zuèn sinesmena –edo sinesteko modua, hobeto– erabat aldatu balitzaio bezala, Damasok esan zionetik han Madrilen ez zuela Jainkoagan sinesten; berari ere jarrera hura nagusitzen baitzitzaion batzuetan, Jainkoa ukatzera zeramana: nola adostu eta bateragarri egin, bada, Jainko onaren irudia, gizon emakumeen eta haurren –batez ere haurren– zoritxarreko zoritxarraren erdian, Damasok esan zion bezala?; Domingok, baina, Damasok ez bezala, buru pentsamenduen mugimendu haiek joan etorrikoak izaten zituen, zeren, Jainkoa ukatu ondoren, beti iristen baitzen mementoren bat –itsas haizetik edo ilunabarreko eguzki gorritik esekia egon zitekeena–, zeinean bai baitzirudien ezen ukoa itsas haizearen esku ikusezinetan desegiten zela –Jainkoaren eskuetan, menturaz– edo eguzki goriaren ederrean urtzen –Jainkoaren begian–, denborak ere bere bihurgune sekretuak balitu bezala, non ustez zentzurik ez zuèn barne esperientzia batek aurkako norabidean aurkitzen baitzuen bere zentzua, itzalen dantza argien kontradantzak ezabaturik, izeba Ernestinaren hitzak beti gogoan:
‎arrakastarik izan ezean, baina, ez al zen neurririk onena eta burutsuena gauzak bere hartan uztea eta erretiratzea?; ederki ohartzen ziren hartaz ikastetxeko mutilik mutirienak, noizean behin Damaso zirikatzen zutenak –zu ere ibiliko zinen etxeko neskamearekin zirrika, alproja hori! –, harik eta masailak koloreztatzen zizkioten arte, bi pipermorro gorri iduri: gertaldi haiek, baina –bihotzaren nora ezeko ibilaldi haiek, beraz–, ez zioten hartutako erabakia baizik berresten, buruaren bidea hobestera zeramana, bihotzarena bazter utzita; atsegin zuen Aristotelesen mundua –ikastetxean urtebete lehenago ikasteari ekin ziona–, eta atsegin zuen Aristotelesen Jainkoa, halako zerbait behar baitzuen Hark, jainkorik izatekotan: zerbait helezina, ezin irudika zitekeena, inola ere, irudi antropomorfiko baten bidez; atsegin zuen matematika –nola gozatzen zuen logika matematikoaren zehaztasunarekin, pieza bakoitza bere lekuan, bizitzan ez bezala! – eta atsegin zuen xakea, logikaren mugimendua eta mugimenduaren logika batzen zituen jokoa zen neurrian; arrazoiaren mundu haren kontrastean, baina, bihotzarenak bihotza zuen zentro, orain erritmikoki orain arritmikoki mugi zitekeena, deserosotasuna eta ezegonkortasuna noiznahi sortuz, aski baitzuen bihotzak, antza, azkartze edo moteltze ezohiko bat –desfase soil bat, beraz– lekuan zeudèn piezak lekutik erauzi eta lekuz kanpo uzteko, oreka gutxieneko baten jabe zena desorekaren ur arreetan murgilaraziz:
2010
‎–haren atsegina, aurpegieran eta ahotsaren tonuan igartzen zitzaiona, aginduak batera eta bestera igortzen zituenean, transatlantiko baten kapitain gogoasea balitz bezala?!?; bestetik, triste ikusten nuen, Teok, nik ez bezala, miretsi egiten baitzuen aita, baita gurtu ere: hain kezkatuta zegoen aitaren osasunarekin, non bere gain hartu baitzuen hura suspertzeko ardura. Eta behin batean esan zion:
‎—haren atsegina, aurpegieran eta ahotsaren tonuan igartzen zitzaiona, aginduak batera eta bestera igortzen zituenean, transatlantiko baten kapitain gogoasea balitz bezala...! —; bestetik, triste ikusten nuen, Teok, nik ez bezala, miretsi egiten baitzuen aita, baita gurtu ere: hain kezkatuta zegoen aitaren osasunarekin, non bere gain hartu baitzuen hura suspertzeko ardura. Eta behin batean esan zion:
2011
‎behin baino gehiagotan topatzen zela Urgaingo kaleetan, ezustean, Onofrerekin: jakin bazekien, ondorioz, gizonak ez ziola sinpatia handirik, parez pare egokitzerakoan aitzina egiten baitzuen hark, begiak ere aitzina begira, edo bertze aldera jiratzen zituen, Atilanoren presentziak halako indiferentzia bat eragingo balio bezala, lehen kasuan, edo berezko arbuio bat, bigarrenean; egia da Onofrereren itxura ezin zakarragoak halako karga negatibo bat eransten ziola Atilanok izan zezakeèn perzepzioari, baina berak. Atilanok, ez ote zituen bizitzan gizon emakume itsusiak ezagutu eta ezagutzen, berarekin gerran ibilitako lagun batzuk ere ezin erran Rodolfo Valentinoren leinukoak zirenik??, bihotzean errubi handi bat zutenak taupaka?
‎Onofre? apezak garbi ikusten baitzuen hura Urgaindik urruntzea zuela ezinbertzeko baldintza; pauso hura emateko, haatik, aukera bikaina zuen apezak, Oxoen urtero ospatzen zirèn prozesioen karietarat?
‎Leonen anaietarik bi ere. Pedro eta Tomás? hantxe zeuden, baina ez Felipe, aitak bere ondoan nahi izaten baitzuen hura beti, anaia zaharrena zenez gero, etxeko erantzukizunak apurka apurka hartuz joan zedin; haiekin batera, sutondotik hurbil, aitona Arsenio zegoen?
‎Hurrengo egunean, ikastolako jangelan platanoa jarri zieten postrerako eta fruitua buruan, Platano, Balu dantzan eta kantuan hasi zen Koldo, hainbat lagunekin batera. Txikitatik, irudiarekiko zaletasuna osabak piztu zion, argazkilaritza gogoko baitzuen hark, biziki. Koldok kamera eskatzen zion eta argazkiak ateratzen zituen han eta hemen.
2012
‎arras baitzuen hark bihotzetik maite».
2013
‎halako errezelo batekin begiratzen ziona, izurri ezkutu batek kutsatua balego bezala; emakume hartaz, bai, noiznahi hitz egiten zuten etxean: errukitzen ziren eta onartzen zuten hura maila batean, baina ez osoan, Raissaren amak beti bukatzen baitzuen hari buruzko jarduna erran zahar batekin, hain zaharra, non, adituen aburuz, lur haiek islamizatu baino lehenagokoa baitzen?: –Badu bizitzeko arrazoi bat erditzen den behorrak, ez emakume antzu elkorrak?.
‎berdin jarraitzeko, geure familiaren alde, eguneroko eta betiko borrokan. Zeledonio sutsu ari zen: hain sutsu, non bazkaldarrak kutsatu eta txalo eta oihu zaparrada batek eten baitzuen haren hitzaldia, protagonistak minutu erdira edo berreskuratu zuena, aurrera ekiteko?: Eta harribitxi batetik pasa gaitezen beste harribitxi batera?
‎Baina bazen, halaber, Wadi Abyaden, haurrik izan ez zuèn emakume bat, bihotz onekoa, senarrak zapuztu ez zuena, baina jendeak –Raissak berdin– halako errezelo batekin begiratzen ziona, izurri ezkutu batek kutsatua balego bezala; emakume hartaz, bai, noiznahi hitz egiten zuten etxean: errukitzen ziren eta onartzen zuten hura maila batean, baina ez osoan, Raissaren amak beti bukatzen baitzuen hari buruzko jarduna erran zahar batekin –hain zaharra, non, adituen aburuz, lur haiek islamizatu baino lehenagokoa baitzen–: " Badu bizitzeko arrazoi bat erditzen den behorrak, ez emakume antzu elkorrak".
‎Egia da Eduardo VII.ak esandakoa esan eta ez zela handik hiru urtera baizik hil, baina nik, oraindanik abisatzen dizuet, Ingalaterrako erregea bizi izan zèn urte bakoitzeko hamar urte bizitzeko asmoa dudala, ehun urte ere harrapatuko ez ote ditudan... berdin jarraitzeko, geure familiaren alde, eguneroko eta betiko borrokan –Zeledonio sutsu ari zen: hain sutsu, non bazkaldarrak kutsatu eta txalo eta oihu zaparrada batek eten baitzuen haren hitzaldia, protagonistak minutu erdira edo berreskuratu zuena, aurrera ekiteko–: Eta harribitxi batetik pasa gaitezen beste harribitxi batera... atsegin atsegin baitut mutilari ipini diogun izena, Pedro" harria" baita eta ez edozelango harria:
2014
‎Bizitasuna goiz sortzen da halako emakumeengan. Ordurako bistakoa zen, halako distira batean argi egiten baitzuen haren soin finak.
‎Mikel Strogoffek, hiriko gobernadorearengana joan, nor zen eta zertan ari zen azaldu, aise egingo zuena?, eta zalantzarik ez zeukan Irkutskera eperik laburrenean iristeko baliabideak eskura jarriko zizkiotela. Orduan Nikolas Pigassof prestuari eskerrak eman eta lehenbailehen abiatu besterik ez zuen egin, Nadia berekin eramanez, noski, ez baitzuen harengandik bereizi nahi, haren aitaren besoetan utzi arte.
2015
‎Berriro hasieratik zenbatzen hasi zukeela agian, pentsatu zuen, Kristo aurreko eta Kristo ondokoak bezalaxe, ebakuntzaren aurreko urteak eta ondokoak bereiztu, bigarren jaiotze bat izan baitzuen hura, ongi asko zekienez. Ebakuntzaren ondoko lehen urtea.
2016
‎sonatua. Lau haizetara zabalduko baitzuen haren berria.
2017
‎Bat batean, laranjondoetatik urretxindorraren xaramela hunkigarria altxatu zen, ur xirriparen murmurio gardena iduri. Ilunpetan kantuz eta kantuz ari zen, txorrotxio betean, hatsa galarazten baitzuen haren entzuteak berak. Zorba ere zegoèn lekuan kolpez gelditu zen, xaramela haren eztiak bihotz guztia hartua.
‎Hantxe gelditu nintzen pixka batean, beltzez betetako sukalde hartan pentsatuz eta batek ere ez zuela izan kubierta euskarriraino altxatu eta torloju pare bat estutzeko astirik. Zelebrea bazen zeren bera bezalako neska batek ere ezin izango baitzuen hura imajinatu eta ponpa nahita eraman, non eta husten zuen bitartean bururatu ez zitzaion. Baina seguruenik ere zera gertatu zen, norbaitek hartu eta Beni eman ziola jostatzeko ur pistola bat balitz bezala zeren kapazak baitziren automobil guztia desmuntatzeko hark hala nahi bazuen eta Dilseyk esaten du, Inork ez du zure automobila ukitu.
‎Azaldu zen bada Juanmartin, eta bera jaisteko prest zegoela adierazi. Berez animatu ote zen ala atzetik xaxatu zuten, ezin esan, bietatik pixka bat beharbada, ez baitzuen hark gehiegi zirikatu beharrik horrelako astakeria batean sartzeko. Eta batek desafioa bota zuen bezala, besteak erronka onartu.
‎Gainera, azkeneko aldiz ikusi zueneko arropa bera zeraman, denborak aurrera egin ez balu bezala. Shi Lin gozoa, Shi Lin lerdena, Shi Lin eztia eta zolia, zeina isilpean maitatu baitzuen eta orain, bizirik egon arren, hilik balego bezala sufritzen baitzuen haren gabezia.
‎Bere kontra jokatuko zuen neskaren aurpegia etortzen zitzaion behin eta berriz. Zirriborratua, noski, ez baitzuen hura ezagutzen, baina bere irudimenak nolabaiteko itxura eta izaera eman zizkion. Babak esan zion bisualizazioak oso ondo funtzionatzen zuela boxeo konbateetan.
2018
‎gizon batek haren aurpegiaren eboluzioa aztertu eta dio behiala baino ederrago ikusten duela orain. Hala onartzen du M.D.k bere buruaren irudi hori, inorekin topo egin baino lehenagokoa, Mekong-a batxilergoa egitera joan aurrekoa, aldi horrek berealdiko eragina izango baitzuen haren bizian: hamabost urte eta erdirekin hantxe utzi zuen bere haurtzaroa, Vietnamgo sastrakan galdua, eta Saigona joan zen bigarren mailako ikasketak egitera.
‎Gero, iritsi zen egun bat, hori egingarri gertatu bide zenekoa. Egun hartan halakoa izan behar zuen neskato zuriarenganako desioak, hain eramanezina, non berriro aurkitu ahal izango baitzuen haren irudi erabatekoa, halako sukar sakon eta indartsu batek hartuta bezala, eta neskatilaren, neskato zuriaren desioz beste emakumearengan sartu. Gezurraren bidez aurkituko zen beste emakume haren barruan eta gezurraren bidez sortuko zuen, orobat, familiek, Zeruak, Iparraldeko asabek berarengandik espero zutena, hau da, deituraren oinordekoa.
2019
‎Beno, kontua da gizonak bultzakada txiki bat edo atximur bat edo ez dakit nik zer egin ziola karta parea jartzen ari zela, ikusten duzu hor argi geratzen dela gizonaren intentzio txarra, azken piramidetxora arte itxaron baitzuen hura egiteko?. Lehengusuak mugimendu bortitz samar bat egin, eta hor ikusi zuen bere karta gaztelua geldotasun mingarriz amiltzen.
‎Santa Katalina Sienakoaren historia, berriz, esanguratsua da; existentzia guztiz normala izanik ere, ospe handia izan zuen Sienan, bere karitate aktiboagatik eta bere barne bizi joriaren erakusgarri ziren bisioengatik; halaxe hartu zuen arrakasta izateko behar den eta emakumeei falta izaten zaien autoritate hori; harengana jotzen zuten heriotzara kondenatuei aholku emateko, galbidean zirenak onbideratzeko, familien eta hirien liskarrak baretzeko. Kolektibitateak babesa ematen zion, bere burua ikusten baitzuen harengan, eta horri esker bete zezakeen bakegile lana, eta aita santuarenganako sumisioa predikatu hiriz hiri, apezpikuekin eta monarkekin postazko harremanak eduki, eta, azkenik, Florentziaren enbaxadorea izan aita santuaren bila joateko Avignonera. Erreginek, Jainkoak emaniko eskubideagatik, eta santek, beren bertute miresgarriengatik, gizartearen babesa lortzen zuten, eta horrek bidea ematen zien gizonekin parekatzeko.
‎Harrigarria zuten harremana, Amatxik ez baitzuen harekin sekula mendekurik hartzen, ezta ezaguera erabat lainotzen zitzaionean edo non zegoen ez zekienean ere. Nemesioren presentzia trena pasatzen ikustea bezalatsu zen Amatxirentzat.
2021
‎Benetan sortu gura zuen. Egurra tailatu zuen, buztina modelatu, baita marmola landu ere; harrotasunez laztantzen zuen materia gogorra, bere eskuak mintzodun bilakatu baitzuen hura; bera bakarrik mantentzen zen zutik, ingurutik ibil zitekeen, ez zirudien inolako inbidia zionik aulki bati edo mahai bati. Laster jarri zen, ordea, bere lanak triste begiratzen.
2022
‎Edo agian ez, oraindik ezin izan du erabaki. Azkenean lortu baitzuen harekin hitzordua egitea, ikasturte hasiera arraro horretan. Bi aldiz arraroa, pentsatzen du orain Elenak, bi arrarotasun gainjartzen baitziren bata bestearen gainean:
‎Arantxaren ametsetan, bien bitartean, bestelakoak ere izaten zituen arren, agerpenak egiten jarraitu zuen Julen Ezeizabarrenak, gero eta maizago, gero eta nagusiago. Arantxa bera harrituta zegoen temarekin, eta jolasari amaiera ematekotan egon zen behin baino gehiagotan, ezin baitzuen hura ekidin. Baina Roberto ez zuenez deseroso edo minduta ikusten –kontrakoa, beti bultzatzen zuen ea xehetasun gehiago gogoratzeko gai zen, eta galdera pertinenteak egiten zizkion deskribatutako eszena horretaz edo hartaz... –, eta berak bai zuenez arauak errespetatzeko asmoa –ez zitzaion burutik pasatu ere Roberto gezurretan ari zitekeenik ametsen kontu hartan, zeinak, azken finean, egunaren oso zati txiki bat hartzen baitzien, minutu gutxi batzuk goizetan, ez guztietan–, aurrera jarraitu zuen, geroz eta txundituago.
‎Mugimendu arriskutsua zen, baina egingarria, kartak ondo jokatuz gero. Eta, edonola ere, gomendatu ziezaioketen Ordain Komunitarioa –garai batean Zigor deituko zioketena– ez zen astunegia izango, kontuan harturik beraren adina, baita hutsegitearen ñimiñotasuna ere, berak halakotzat jotzen baitzuen hura ezkutuan izatea.
2023
‎Bernabé hil zenetik isilpean eraman zuen bere dolua. Nehork ez baitzuen harekin izan zuen harremanaren berririk, ezta bere orientazio sexualaren susmorik ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia