|
CNPTko lehendakariak zehaztu zuen lege hori oinarri zientifikoan oinarritzen dela, hots, tabako keak erretzaileei egiten dien kaltearen oinarri zientifikoan; izan ere, 210 elementu kantzerigeno, kloruro, arko eta antzeko elementuak ditu. Ingurumeneko tabako kea kantzerigenoa dela aitortu duten nazioarteko agentziak ugariak dira, hala nola Minbizia Ikertzeko Nazioarteko Agentzia (IARC), 2002ko txosten batean, gainera, adierazi
|
baitzuen
ez dagoela kearen eraginpean egoteko atalaserik pertsona bat ziur egoteko, Kordobak azpimarratu zuenez.
|
|
iheslarien barku bat zen hura, ez zegoen dirurik ez luxurik, bai ordea beldurra, erresumina, eta etorkizun hobe baten esperantza; esperantza horrexek egiten du ordea zilegi, eta eder, eta maitagarri, Alsina itsasontziaren barruan ezkontza bat ospatzea; hortaz, jatekorik apenas iristen zitzaien arren, arroparik onenak zartatuta eta gastatuta eta hamar aldiz pasaratuta baldin bazituzten ere, tropikoko eguzkipean egosi eta gero oinek dantzarako gogo handirik ez izanik ere, denak ahaleginduko ziren ahalik eta festarik ederrena antolatzen, bere xumean gogoangarria, bere apalean mundiala; patrika zimurretan arakatuz denen artean txanponak bildu, eta ainguraturik zeuden Dakar-eko merkatura joango ziren horniketari iaioenak, handik ahal zena ekartzeko, arrain eta fruta freskoa behinik; hura dena prestatzeko ez zen euskaldunen artean sukaldari treberik falta, kapitainak eta sukalde buruak beren lapikoetan eskua sartzeko baimena emanez gero; jatekoak antolatuz gero kantua eta dantza ziurtatuta zeuden, bai entseguetan landutakoa bai momentua iritsitakoan asmatutakoa; edaria izan zen lortzen zailena, baina, munduko gerra odoltsuenetan larrua salbatzeko moldatu zirenentzat ez zegoen arazorik gainditu ezin zenik: azkenik, Senegalgo administrazio kolonialean lan egiten zuen baxenabartar baten laguntzaz lortu zuten, aberkide horrek berehala ulertu
|
baitzuen
ez zegoela euskaldunen arteko ezkontza bat ospatzerik batere edaririk ez bazegoen; honen bitartekaritzari esker eskuratu zuten botila mordoxka bat, erdia ardo frantsesa eta beste erdia hango beltzek egiten zuten pattar auskalo zerezko bat, hasieran pozoitsu eta irentsiezina iruditu zitzaiena, baina jaiak aurrera egin ahala zintzurretik beherako bidea gero eta errazago egin zuena.... Festa hura, finean, erabateko arrakasta izan zen.
|
|
49). Kontatzen dutenez, Vicente García de Diego Espainiako Errege Akademiako (RAE Real Academia Española) kideari Gipuzkoako La Voz de España egunkariak 1952ko ekainaren 19an argitaratutako elkarrizketa batean, Anton Gaztelu kazetariak euskararen akademia bat sortzearen egokitasunaz galdetu zion, uste
|
baitzuen
ez zegoela horrelakorik, eta Espainiako akademikoaren erantzunak argi utzi zuen hark ere ez zekiela horrelakorik bazenik. Artikuluari erredakzioan ezarritako oin oharrean, egunkariaren arduradunek zehaztu zuten bazegoela euskararen akademia bat, Bilbon, baina Gazteluren galdera eta De Diegoren erantzuna aldaketarik gabe argitaratzea erabaki zutela, horrela argi geratzen zelako zein hutsala zen Euskaltzaindiaren eragina eta indarra.
|