2000
|
|
Berehala eman zizkidan osabak argibideak: " Izan ere, nik ere ez diat komunionean sinesten... zeren komunionean sinetsiko banu, antropofagoa bainintzateke", eta, haren jarraikian, nola ikusi
|
baitzuen
ez niola hitz hotsez bete hura ulertu, azaldu zidan ezen bai Afrikan, bai Indietan eta bai mundu osoan tribu batzuk zeudela, zeinetan gizonek elkar jaten baitzuten, eta katolikoak ere halakoak zirela, komunione bakoitzean Kristoren gorputza jaten zutelako eta haren odola edaten. Eta oroitzen dut irri egin niola, neure esker onaren adierazteko:
|
|
Eta zer egin ez nekiela, zeren, alde batetik, gaitz hark ez
|
baitzuen
ez medizinarik ez sendagarririk guztiz ematu eta sendatuko zuenik, eta zeren, bertzetik, ahalke bainintzen, jakinik ezen, baldin marinelei erraiten banien, irri eginen zidatela, edo, okerrago, ospitaleren baterat igorriko nindutela, gaitza kutsakorra zelako, bizpahiru egunetan utzi nuen auzia bere kasa, ea orban narriotsu haiek kentzen eta desagertzen zitzaizkidan.
|
2002
|
|
«Administrazioarekiko auzi asko daude tartekatuta, baina, bide judizialetik, lehen aldiz onartzen da jasanezina den egoera bat instalazio horietatik metro gutxira bizi diren pertsonentzat». Epaia ostegunean eman zen, epaiketa baino astebete geroago, non Ericsson enpresako ingeniari batek, obra hori gainbegiratzeaz arduratzen denak, adierazi
|
baitzuen
ez zutela Alacanteko Udalak emandako lizentziarik, eta, «baimenen zain egon behar izanez gero, ez zegoela telefonia mugikorrik hirian». Orain, demandatuek bost egun baliodun dituzte errekurtsoa jartzeko, baina auzotarren legelariarentzat «epaileak aurrerapauso bat eman du osasunari kalterik ez egitearekin».
|
|
Izan ere, etiketen antzeko salmotzondoen eta txorizoen salneurria eta salerosketaren helburua ez zen etiketen. Epaitegiak demanda ezesten zuen epaia eman zuen, uste
|
baitzuen
ez zela inoiz Lehia Desleialaren Legean ezarritakoa urratzen, nahaste egintzei dagokienez; izan ere, alderdi eztabaidagarri batekin eta bestearekin batera zeuden dokumentuetatik, zehazki, produktu horien bilgarrietatik eta argazkietatik, ikuste hutsez, marka baten edo bestearen konposizioa ere ez da ikusten. Beraz, kasu honetan, ondo ikusten da aktore produktuetan, eta produktu horiek babesten dituen marka komertziala eskatzen da, zalantzarik gabe edo nahasbiderik gabe, produktu horien formatu inguratzailearen ezaugarriak gorabehera.
|
|
Gero beste bat. Eta ardoak urduritasunaren hesiak urtzen zizkiola, urak azukre koskorra bezala, beste aurkikuntza bat egin zuen, orduan jakin
|
baitzuen
ez zitzaiola haren begirada hipnotikoa soilik erakargarri egiten, haren mintzamolde pausatua ere bai, Sergiorenarekin zerikusirik ez zuena eta barne bake handi bat transmititzen zuena, haren gaztelaniak atzerritar baten kutsua bazuen ere. Atzerritar askoren kasuan ez bezala, ordea, kutsuak ez zuen haren mintzaira nekagarri egiten, eta bai, aldiz, halako eztitasun berezia ematen.
|
2003
|
|
«Elgeta»ren azpian «Posible al du pertsona batek musikarekin bizitzea?» galdera dago. Elgetak ez
|
baitzuen
ez familiarik ez etxerik. Elgeta soinu txikiarekin bizi izan zen, nolabait.
|
|
Arrunt lasai egoten zen bakarra gehien kontsernatua zena zen, Oya k erabaki
|
baitzuen
ez borrokatzea gehiago bere zorte txarraren kontra. Azkenean ohartu zen bere familiaren ondoan arrunt ahalgabe zela.
|
2004
|
|
Bakarrik zegoen etxean, bi seme alabaren ama izan arren. " Gehien deigarri zitzaidana zen eskatzen zuen lotura afektiboaren beharra, ez
|
baitzuen
ez oparirik ez paseorik espero, musu bat besterik ez zuen nahi, egun horretan seme alaben oroitzapena", azaldu du. Gabonak kaba, turroi eta itsaskiekin bizi dituzten beste pertsona batzuk ere ez dira zoriontsuak maitatuak sentitzen ez direlako, gehitu du.
|
|
Baso hotz hura zen bere ondoan egotea onartzen zuen bakarra. Hain zuzen ere, hura zen haren bizipoz bakarra ez
|
baitzuen
ez haurrik, ez eta ere familiarik.
|
2006
|
|
CNPTko lehendakariak zehaztu zuen lege hori oinarri zientifikoan oinarritzen dela, hots, tabako keak erretzaileei egiten dien kaltearen oinarri zientifikoan; izan ere, 210 elementu kantzerigeno, kloruro, arko eta antzeko elementuak ditu. Ingurumeneko tabako kea kantzerigenoa dela aitortu duten nazioarteko agentziak ugariak dira, hala nola Minbizia Ikertzeko Nazioarteko Agentzia (IARC), 2002ko txosten batean, gainera, adierazi
|
baitzuen
ez dagoela kearen eraginpean egoteko atalaserik pertsona bat ziur egoteko, Kordobak azpimarratu zuenez.
|
2009
|
|
–Ez. Horregatik diot afera xelebrea izan zela, zeren Salustianok (hori baitzen gure idazle misteriotsuaren izena) kontu handia hartu
|
baitzuen
ez izenik ez helbiderik ez jartzen... baina gero gure gutun azaletako bat erabili zuen. Eta bertan gure helbidea inprimaturik dago!
|
|
Hala, bada, joan ziren kanario zaintzailearengana, Domingo konfiantza handiz, gero eta sinetsiago baitzegoen, edo gero eta sinetsiago behar
|
baitzuen
ezen esku batek. Jainkoaren eskuak agian, Jainkoaren eskuak ziurki, gidatzen zituela bai bere urratsak eta bai Miryamenak ere, probabilitate kalkulurik baikorrenak ere ezinezkotzat joko baitzituen berari egun hartan gertaturikoak; ondoren, Miryamek kanario zaintzailearen eskutik txartela jaso, postutik bospasei urrats urrundu eta irakurri beharrekoa irakurri zionean, ordea. Ni las sartenes ni las cazuelas tienen dolor de muelas?, Domingo moztuta bezala geratu zen, arnasarik gabe ere bai ia; izan ere, zer zen esaera zaharraren itxura zuèn esaldi hura, gustu txarreko zerbait baizik?; Domingok guztiz bestelako esaldia espero baitzuen, ausaz, berak amesten zuèn egoera magiko ezin biribilagoarekin, sakratuarekin ia?
|
|
...bentzutua edo ezintasunak ezindua, zeren, bere barne borrokaren tentsio latz haren ondotik, belarriko mina baretzearekin batera lasaitu baitzen bera ere, ezustean, ibaiko ur lasterrak baretzera egiten duen bezala, bidean aurkitzen dituen desnibel geografikoak iragan ostean; hura, beraz, erreakzio natural bat izan zitekeen, bere ustekabekotasunean; edo satisfazio baten ondorioa, Domingok irudipena
|
baitzuen
ez zuela, aitaren aurkako lehian, guztia galdu; aitzitik: garaile sentitzen zen bere porrotean, maila batean bai bederen, sekula esan ez zizkionak esan baitzizkion aitari, gero atzera egin behar izan bazuen ere; arratsaldean, baina, anai arrebak ama eta izeba Ernestinarekin etxetik joan zirenean, hiri inguruko mendixka batera zihoazen, funikularra hartuta?, hustasun izugarri bat nagusitu zitzaion, aitaren presentziak, periodikoak eta aldizkariak irakurtzen geratu zen?
|
|
Joan den urtean Espainiako Gorteetako hauteskundeetara aurkeztu zen, zerrendaren bigarren tokian. Gipuzkoako zuzendaritzaren haren aurka bozkatzeko deia ez zuen espero, batzarra hasi baino ordu batzuk lehenago adierazi
|
baitzuen
ez zuela uste haren aurka zerbait zutenik. Baina aukeraketaren gorabeherak kritikatu zituen.
|
|
Baina, batez ere, jende arduratsua gara, eta geure gain hartu ohi dugu egiten dugunaren ondorioen erantzukizuna. Samanta Villarrek itxura negargarria eman zuen azkenean, ordea, kalamu betekadaz lepo egin eta gero, zin egin
|
baitzuen
ez zuela sekula santan porru gehiagorik erreko; ergel huts baten jokamoldea gogora ekarri zigun, mundu guztiaren aholkuei entzungor egin eta seko mozkortzeraino edan eta gero, biharamunean, ajeak zeharo hondoratua duelarik, sekula santan ez duela tantarik edango liokeen baten modukoa. Zorionez, mundu guztiak ondotxo daki zenbaterainoko balioa eman behar zaien biharamuneko ajeak jotako ergel baten gogoetei.
|
|
Ez udalak, ez daki, ez du erantzunik? jokamoldea erabili
|
baitzuen
ez argindar konpainiak eman dute konponbide bateratu, taldeko, gauzagarri eta onargarririk. Beraz, banan banango konponbideak lortu dira ia, eta horrek liskar zentzugabeak ekarri ditu auzoen artean, argindar lineak ugalarazi ditu estetika aldetik itsusgarriak, ingurumena eta paisaia hondatzen baitute argindar zutoinek, eta alde izugarriak eta ez batere garbiak eragin dituzte kontratu berrietan...
|
|
...bentzutua edo ezintasunak ezindua, zeren, bere barne borrokaren tentsio latz haren ondotik, belarriko mina baretzearekin batera lasaitu baitzen bera ere, ezustean, ibaiko ur lasterrak baretzera egiten duen bezala, bidean aurkitzen dituen desnibel geografikoak iragan ostean; hura, beraz, erreakzio natural bat izan zitekeen, bere ustekabekotasunean; edo satisfazio baten ondorioa, Domingok irudipena
|
baitzuen
ez zuela, aitaren aurkako lehian, guztia galdu; aitzitik: garaile sentitzen zen bere porrotean, maila batean bai bederen, sekula esan ez zizkionak esan baitzizkion aitari, gero atzera egin behar izan bazuen ere; arratsaldean, baina, anai arrebak ama eta izeba Ernestinarekin etxetik joan zirenean –hiri inguruko mendixka batera zihoazen, funikularra hartuta–, hustasun izugarri bat nagusitu zitzaion, aitaren presentziak –periodikoak eta aldizkariak irakurtzen geratu zen– hutsago bihurtzen zuena eta bera amorruzko oihu isilekin betetzen ahalegindu zena, halako moldez, non," Nik daukat eta nik bakarrik gertatzen ari zaidanaren kulpa osoa!" idazten zuen bakoitzean, ahapeka eransten baitzuen:
|
|
Hala, bada, joan ziren kanario zaintzailearengana, Domingo konfiantza handiz, gero eta sinetsiago baitzegoen, edo gero eta sinetsiago behar
|
baitzuen
ezen esku batek –Jainkoaren eskuak agian, Jainkoaren eskuak ziurki– gidatzen zituela bai bere urratsak eta bai Miryamenak ere, probabilitate kalkulurik baikorrenak ere ezinezkotzat joko baitzituen berari egun hartan gertaturikoak; ondoren, Miryamek kanario zaintzailearen eskutik txartela jaso, postutik bospasei urrats urrundu eta irakurri beharrekoa irakurri zionean, ordea –Ni las ... " Iritsi zaizu zeure bizitzako aukera, neska, eta eutsi goiari" bezalako esaldi bat, adibidez, edo hain esplizitua ez izateko:
|
2010
|
|
–Oso istorio laburra da, baina gustatu zait, bai, esan zuen erbiak paumen arteko ipar belearen arrakasta dastatuz, berak Akiles arinaren eta lasterketa ikusiko zuten guztien aurrean lortuko zuenaren horren antzekoa, aurretik irudikatzen
|
baitzuen
ez zutela bera irabazletzat eman beste aukerarik izango.
|
2011
|
|
FAko diputatu Victor Semproni abstenitu egin zelako ez zuten proposamena onartzerik izan.Aurrez iragarritako porrota izan zen hura. Sempronik bozketa baino lehen iragarri
|
baitzuen
ez zuela bozkatuko. Proposamenak «irtenbideak baino, arazo gehiago» ekarriko zituelakoan hartu zuen erabaki hori.
|
2012
|
|
Hildakoarengan jarrita lituzketen begirada guztiak bere azazkalei erreparatuz ikusi zituen. Berehala ezabatu zuen irudi hori, argi
|
baitzuen
ez zela momentu aproposena inoren azazkal erdi zikinak ikusten hasteko. Hala ere, eskuak garbitu behar zituela erabaki zuen.
|
2013
|
|
Egun hura lantokian bereziki txarra izan zen Josurentzat. Berriak ematerakoan bi aldiz trabatu zen ahoskeran eta, okerrena, behin haria galdu zuen hain era nabarmenean non ematen
|
baitzuen
ez zekiela zertaz ziharduen, Afganistango gerra egoeraz ala Legebiltzarreko bezperako eztabaida politikoaz.
|
|
liburuak irakurtzeko eta haietarik zerbait ikasteko, konparazio batera; poema liburu batzuk irakurtzen ere hasia zen ordurako, ados baitzuen hartan senarra, Europara egin zuèn bidaiak eta bertan bizi izandako esperientziek bere jarrera aitzinazalean finkatu eta are urrunagora eraman zutena? ulertu ere orduantxe ulertu
|
baitzuen
ez zuela aitzina egiterik gibelera eginez baizik, tradizio islamiarraren onena bilatuz eta bilatuari hego berri batzuk paratuz: ez apetak ez berrikeriak landutakoak ordea, azterketa pausatuak baizik, harmoniaren legeak oinarri.
|
|
Dena den, narratzaileak eta gertakizunak horrela tartekatzeak itxura berezia ematen dio eleberriari. Batzuetan galdurik egotearen sentipena izan dezakete irakurleek, baina liburuaren amaieran den dena argituko zaie, bai eta liburuaren hasierako atala ere, zeinak ematen
|
baitzuen
ez zuela loturarik gainerakoekin.
|
|
Bazuen, halaber, bertze gauza batzuetarako gogoa: liburuak irakurtzeko eta haietarik zerbait ikasteko, konparazio batera; poema liburu batzuk irakurtzen ere hasia zen ordurako, ados baitzuen hartan senarra, Europara egin zuèn bidaiak eta bertan bizi izandako esperientziek bere jarrera aitzinazalean finkatu eta are urrunagora eraman zutena... ulertu ere orduantxe ulertu
|
baitzuen
ez zuela aitzina egiterik gibelera eginez baizik, tradizio islamiarraren onena bilatuz eta bilatuari hego berri batzuk paratuz: ez apetak ez berrikeriak landutakoak ordea, azterketa pausatuak baizik, harmoniaren legeak oinarri.
|
2014
|
|
Popea, berriz, herriko apaiz xume bat zen, inperio errusiarrak dauzkan seiehun mila horietako bat. Mujikak bezain zirtzil jantzita zegoen, eta ez zen haiek baino gehiago, egia esateko, ez
|
baitzuen
ez kargurik ez aginpiderik elizaren barruan eta bere lursaila lantzen baitzuen nekazari bat bezala, bataioak, ezkontzak eta hiletak egiten zituen bitartean. Seme alabak eta emaztea tatariarren ankerkerietatik urrun jarri zituen, iparraldeko probintzietara bidaliz.
|
|
nola gogortzen zitzaion Anbroxiori gogortzekoa, eta nola errotzen zitzaion azazkal guztiak musukatzeko gogoa, banan banan?! Anbroxiok ez
|
baitzuen
ez laranja eta ez mandarina mekanikorik behar bere gizontasuna pizteko: Felisaren azazkal pintatuekin amets egitearekin aski?!
|
|
Sasoi haietan apaizek oraindik eliztarrei bizkar emanez ematen zuten meza, baina izebak aitonaren errezetarekin egiten zuen errituak eliza ekartzen dit gogora. Aitak berak esaten
|
baitzuen
ez zuela inoiz inon hain zopa goxoa jan, ez jatetxeetan ez gerra aurrean jeltzaleek Bilbon antolatzen zituzten bazkari dotore haietan. Izebak egiten zuen gure haurtzaroan aitona Tomasen arrain zopa, ondoren amak eta orain nik, eguberrioro.
|
2015
|
|
Euzkadi 4n artikulu bat iraganeko beste bat berreskuratzen zuena nolabait. Saizarbitoriaren Ez naiz jatorra testu sonatua gogora ekartzen
|
baitzuen
Ez gatz ez ozpinek. Euskaldunaren definizioaren auzia lantzen zuen, edo beste modu batera esanda, euskaldun izatea zer zen esaten zuten iritzi ezberdinak kritikatzen zituen.
|
|
Txirrindulariak ezin zuen proban parte hartu bizikletarik gabe. Baina, kosta hala kosta hartu nahi zuen parte; proba horretarako ez propio ez prestatua
|
baitzuen
ez txirrindua.
|
|
Zenbaitetan hobeto omen zegoen, alai eta zoriontsu; beste batzuetan, berriz, jota aurkitzen omen zuen, Constanze eta haurrak bakarrik eta babesik gabe utzi beharrak penatuta. Abenduaren 4an, gau izugarria pasatu ondoren, emazteak uste izan
|
baitzuen
ez zuela eguna argitzen ikusiko?, Requiem aren partitura eskatu zuen, gainbegiratzeko.
|
|
Antzeman daitekeenez, Marcela zailtasun ekonomikoei aurre egiteko eta bizirauteko gai izan zen; behatuz, erne ibiliz eta espetxeko testuingurura moldatzen ikasiz. Irispidean zituen aukerak baloratuzituen, egokienak iruditu zitzaizkionak hautatuta, edo, bederen, okerrenak begitandu ez zitzaizkionak.Zalantzarik gabe, arriskatu egin zen, baina bere xede nagusia izan zen kartzelan bizirauteko baliabideekonomikoak kosta ahala kosta lortzea; oso argi
|
baitzuen
ez zuela inolako kanpo laguntzarik jasokoeta espetxeko aukerak zinez eskasak zirela. Alabaina, begi bistakoa da emakumezko preso guztiak ezdaudela horrela bizirauteko prest.
|
|
Oheko bere erdirantz jiratu zen. Teresaren arrapostuak inplizituki adierazten
|
baitzuen
ez zuela emaztea ezagutzen. Ideia honi bueltak ematen lo hartu ote zuen ez da gogoratzen.
|
2016
|
|
«demostratu nahi zen gauza». Eta bera, Adriana, hain nahigabetuta geratu zen istorio hartaz guztiaz, ezen zin egin
|
baitzuen
ez zuela berriro zapalduko Eleonora d. Este: ez behintzat aldi batean.
|
|
iheslarien barku bat zen hura, ez zegoen dirurik ez luxurik, bai ordea beldurra, erresumina, eta etorkizun hobe baten esperantza; esperantza horrexek egiten du ordea zilegi, eta eder, eta maitagarri, Alsina itsasontziaren barruan ezkontza bat ospatzea; hortaz, jatekorik apenas iristen zitzaien arren, arroparik onenak zartatuta eta gastatuta eta hamar aldiz pasaratuta baldin bazituzten ere, tropikoko eguzkipean egosi eta gero oinek dantzarako gogo handirik ez izanik ere, denak ahaleginduko ziren ahalik eta festarik ederrena antolatzen, bere xumean gogoangarria, bere apalean mundiala; patrika zimurretan arakatuz denen artean txanponak bildu, eta ainguraturik zeuden Dakar-eko merkatura joango ziren horniketari iaioenak, handik ahal zena ekartzeko, arrain eta fruta freskoa behinik; hura dena prestatzeko ez zen euskaldunen artean sukaldari treberik falta, kapitainak eta sukalde buruak beren lapikoetan eskua sartzeko baimena emanez gero; jatekoak antolatuz gero kantua eta dantza ziurtatuta zeuden, bai entseguetan landutakoa bai momentua iritsitakoan asmatutakoa; edaria izan zen lortzen zailena, baina, munduko gerra odoltsuenetan larrua salbatzeko moldatu zirenentzat ez zegoen arazorik gainditu ezin zenik: azkenik, Senegalgo administrazio kolonialean lan egiten zuen baxenabartar baten laguntzaz lortu zuten, aberkide horrek berehala ulertu
|
baitzuen
ez zegoela euskaldunen arteko ezkontza bat ospatzerik batere edaririk ez bazegoen; honen bitartekaritzari esker eskuratu zuten botila mordoxka bat, erdia ardo frantsesa eta beste erdia hango beltzek egiten zuten pattar auskalo zerezko bat, hasieran pozoitsu eta irentsiezina iruditu zitzaiena, baina jaiak aurrera egin ahala zintzurretik beherako bidea gero eta errazago egin zuena. Festa hura, finean, erabateko arrakasta izan zen.
|
|
Honek berak polizari parte eman zion mendeku hitz gogorrak egiten zituela bere setsu proposamenei uko egin ziotenen kontra. FBI berak hiru alditaraino galdekatua zuen hiltzailea, baina libro utzia zuen aski froga bazituela uste
|
baitzuen
ez zela terrorista bat. Anartean hilketa partikularrak ez dira beheiti ari ipar Ameriketan.
|
2017
|
|
Axik ez zion erantzun, erabaki
|
baitzuen
ez zuela atzera berriz ere horrekin aritzea merezi. Barregarria iruditzen zitzaion bikoteak osatzeari buruzko horren mutxoasmoko iritziak zituen jendeak gero horrelako jarrerak izatea, nahiz eta ez jakin oso ongi horrelakok zer esan nahi zuen.
|
|
Halere, arrangura sortzaile, loaren galarazle diren zonbat eta zonbat pentsaketa, bilkura, hitzartze ez dira egin behar ukan. Ez zelakotz segurki partida aitzinetik irabazia, zeren hastapenetik Espainiar Gobernuak erakustera emana
|
baitzuen
ez zitzakola batere gustatzen gizarte zibilaren esku hartzea. Beharrik, legealdi huntan Rajoyk ez du gehiengo osorik; honela Eusko Jaurlaritzak eta Nafar Gobernuek lortu ahal ukan dute bederen ez zezan armagabetzea oztopa.
|
2018
|
|
Zigorrak ezarri zituzten kasu bakanetan ere, gutxienekoak izan ziren, eta, hain txikiak izan ez zirenetan, agintari politikoek indultua eman zieten berehala kaltetuei; are gehiago, indultua eman ostean, beren polizia eginkizunetara itzularazi zituzten behin eta berriro, lantoki eta kargu hobeetara igo, baita zuzenean kondekoratu ere.Oroitzapenean berri berri ditugu oraindik zenbait kasu, bakar batzuk aipatzearren: ...zio aldian geratu zitzaion aurpegi desitxuratua ikusgai baitago orain Interneten; Jose Antonio Lasa eta Jose Ignacio Zabala euskal gazteak, berriz, zuzenean erail zituen Poliziak, eta haien gorpuak toki basa malkartsu batean lurperatu kare bizian, han inork sekula aurkituko ez zituelakoan; mundu guztiak gogoan izango du Joseba Arregi Izagirreren kasua ere, zeinaren gorpu zauriz urratuak argi ageri
|
baitzuen
ez zuela aitortu galdegin ziotenik, polizien leotzetan basaki tratatua izanagatik ere.Honaino iritsita, zera ondorioztatu behar da ezinbestean: tortura salaketak gertatu diren prozesuetan Espainian ezarri izan dituzten zigorrak, inkomunikazio egoeran indarrez lortutako aitorkizunetan oinarritu direnez, deusezak dira deuseztasun absolutuz, arrazoi argi eta garbi ulergarriengatik eta ortodoxia juridiko zorrotzaren arabera; eta hori hala da, azken batean, torturaren ostean ez delako frogatzen torturatua erruduna dela, baizik eta ez dagoela haren erruduntasunaren froga ezin eztabaidatuzkorik.Horixe berretsi dute NBEn eta Giza Eskubideen Europako Auzitegian, arrazoi horiengatik guztiengatik Espainia behin eta berriz larderiatu eta kondenatu izan dutenean.Bi gehi bi beti dira lau, baita Espainian ere.ARTIKULU HAU EUSKARIAKO HONAKO KIDE HAUEK ERE SINATU DUTE:
|
|
Baskoiei buruzko lehen aipuak, iturri klasikoetan, erromatar gerra zibilen eta, zehazki, sertoriarraren testuinguruan ematen dira. Jakina denez, aipaturiko gerra zibilen gatazka prozesuak Errepublika azken aldera jipoitu zuen krisi latzaren isla, urrutiko bazter probintzial honetangarrantzi berezia izango du erromatarren eragina gauzatzeko orduan, gogor eta luzaro astindu
|
baitzuen
ez Ebro arroa soilik, piriniar eremu osoa baizik, bertako edo bertakotuen interesak eta Erromarenak estuki korapilatuz, bertako populazioaren integrazio prozesua bultzatuz, eta bezerien jokoari protagonismo berezia emanez.
|
|
Aita hil zorian zela, 1853ko maiatzean, Baionara bueltatu zen, hitza eman
|
baitzuen
ez zuela berriro parte hartuko bizitza politikoan. 1858ko urriaren 23an hil zen Agosti Xaho, Ipar Euskal Herriko hiriburuko Pont Mayou (gaur egungo Victor Hugo) karrikako 12an.
|
2019
|
|
Beste ahots batek, zalantzatia eta hain ahula ezen Coralinek pentsatu
|
baitzuen
ez ote zen bere imajinaziotik sortu, esan zuen:
|
|
Geno zain egon zen, txakurrak egindakoa jasoko ote zuen Klarak? alferrik, honek ez
|
baitzuen
ez orduan ez parkean egon bitartean Josetxoren gorozkirik jaso. Hala, ohartu zenean Klarak txakurrarekin parketik alde egin behar zuela, Goldwin saskian sartu eta atzetik egin zion Genok oihu:
|
|
Esan beharrik ez, kargua lehen ez zen orain den pagotxa. Inork ez zuen aurkeztu nahi, ez
|
baitzuen
ez saririk, ez prestigiorik. Dena sasi.
|
|
Zer ez ote zuten pentsatuko Katraponan, kaiko tabernan, bere salerosketa ilunetatik geratzen zitzaion apurra musean jokatzera joaten zenean. Trikik ez
|
baitzuen
ez lanbiderik ez ogibiderik. Behintzat ofizialki, zeren hilabete batzuk lehenago hasia baitzen noizean behin droga kaira eramaten.
|
|
49). Kontatzen dutenez, Vicente García de Diego Espainiako Errege Akademiako (RAE Real Academia Española) kideari Gipuzkoako La Voz de España egunkariak 1952ko ekainaren 19an argitaratutako elkarrizketa batean, Anton Gaztelu kazetariak euskararen akademia bat sortzearen egokitasunaz galdetu zion, uste
|
baitzuen
ez zegoela horrelakorik, eta Espainiako akademikoaren erantzunak argi utzi zuen hark ere ez zekiela horrelakorik bazenik. Artikuluari erredakzioan ezarritako oin oharrean, egunkariaren arduradunek zehaztu zuten bazegoela euskararen akademia bat, Bilbon, baina Gazteluren galdera eta De Diegoren erantzuna aldaketarik gabe argitaratzea erabaki zutela, horrela argi geratzen zelako zein hutsala zen Euskaltzaindiaren eragina eta indarra.
|
|
Baina nik goiza arte, oain dela gutxi, arte, eztut jakin. Nola Kérandecek ez
|
baitzuen
ez usualik eta ez dirurik, berorrek emandako argiontzitarako petrolioa hartu du; lauren artean ean dute; majo ean, e, ze ezpaita litro bat besteik geatu. Kérandec andrea oso larri dago.
|
|
Matematikariari ezta burutik pasatu ere Martini abisatzea. Hori zen Martinek konprenitu nahi izan ez zuena, berak nahikoa eta gehiegi aguantatu zuela Papa Johnen eta bestearen eskuetan, kirofanoa ere sufritu zuela batere premiarik gabe, zeren kalean atxilotu zuten unean bertan esan besterik ez
|
baitzuen
ez zela bera bilatzen zuten pertsona, eta ez zuen esan, isildu egin zuen Martin eta biak anaiak zirelako zero momentutik. Martinek ez zuen hori ulertu nahi izan, eta haserretu egin zen.
|
|
Erantzun hura entzutean, Dario Osorno guztiz txundituta geratu zen, esan
|
baitzuen
ez zitzaiola asko iruditzen, kontuan izanda berrogeita hamar urte baino gehiago pasatu ondoren bandak zortziehun pertsona hil zituelako bakarrik.
|
2020
|
|
Ifernua mundu huntantxe izan zitekeanik ez zuen Elsa' k siñisten. Ez mundu huntan eta ez bestetan, Elsa' k ez
|
baitzuen
ez kristau federik eta ez erlijio kezkarik. Bere gurasoen etxean, Jemappes' en, ez zan sekulan entzun" Jaungoiko" hitza birau egiteko ezpada.
|
|
Elsa' ren mundua, eritasun luze eta larrietan bezela, hestutu egiten zitzaion egunetik egunera. Gero eta izaki gutxiago maite zuen; eta maite zituen haiekiko berekiko, epeldu egiten zala iruditzen zitzaion, ezari ezarian erreparatzen
|
baitzuen
ez iñundik eta ez ezertarik bete zezekeanik ezer etorriko ez zitzaiola. Gero eta jende gutxiagorekin zuen:
|
|
Gutun bat zirudien. Irakurritakoan, hainbeste larritu zen, ze lagunarengan bermatu beharra izan
|
baitzuen
ez erortzeko.
|
|
Harreman gatazkatsuak izan dituzte Iberdrolak eta Siemensek, Siemensek Gamesaren kontrola hartu zuenetik. Bilboko konpainia ez zegoen ados alemaniarrek egindako kudeaketarekin, uste
|
baitzuen
ez ziola uzten erabaki garrantzitsuetan esku hartzen. Gainera, Siemensek bere orbitako gizon emakumeekin ordezkatu ditu Gamesan ardura dun zirenetako asko, eta horrek ez du lagundu giroa baretzen.
|
|
Harrituta begiratu zion neskameak, umeari ari zitzaiola konturatu zen arte. " Sigue siendo Micaela" hitzen oihar  tzunak barruak astindu zizkion, andrearen begietan sumatu
|
baitzuen
ez zela esaldi hori erabiltzen zuen lehenengo aldia. Umeak ez zuen haserre musua guztiz ezabatu, baina zertxobait leundu zitzaion kopeta, eta Mikela zur eta lur geratu zen argitasun une hartan, Inesitaren azken asteetako aldaketari antz emanda.
|
|
Bi zati zituen: bata ikusezina, ez
|
baitzuen
ez gurpilen, ez koadroaren, ez frenoen arrastorik; bestea, ikusten zena, manillar bat. Alanbrezkoa zen, baina, hori bai, adar formako eskutokiekin, karreretakoen eran.
|
|
Jendarte eramangarrien artean sailkatu nuen hirurogeita hamarretako anarkisten itxura zeukan gizona, behar besteko sotiltasuna izan
|
baitzuen
ez galdetzeko zertan ari nintzen paraje hartan. Bestalde, aurpegi baztanga pikatuko Benja begi irten hura, ez zuen amore eman harik eta sardina poto bi(" hestebeteari gorroto diot", karkailaz) eta ardo botila bat nirekin partekatu arte.
|
|
Haatik, ez da Baionara etorri. Euskal Herritarrak ez zintzoki entzutekotan, hobe
|
baitzuen
ez jinik. Ipar Euskal Herririk kasik ez balego bezala jokatu da Paben, batez erranez gure eskualdearentzat Herri Elkargo bakar bat egitea ontzat daukala.
|
2021
|
|
Gizonak, anderea hain luzaroan zerbitzatu eta nehoiz harengandik entzun duzuenaz bertzelako tratamendurik ukan ez zuenak, erabat etsiturik ez zuela nehoiz errezibitu ahal izanen, eta amodio gordeak eta harekin egoteko bide guziak zerraturik ikusteak sortzen zion etsipenak joa, kito edo doble eginez jokatzea deliberatu zuen osoki galdu edo osoki irabazteko, eta bere buruari oren batean kitatzea merezi zuela uste zuen ongia. Ohatzea erridauez ingurarazi zuen, ganberara zetozenek ezin zezaten ikus, eta ohi baino askoz gehiago kexatzen hasi zen, halako moduan non etxeko orok pentsatzen
|
baitzuen
ez zuela hogeita lau ordu iraunen.
|
|
Bide batez, Eudeleko presidenteari proposatzen diogu Beatriz Artolazabal alderdikidea ikuspegi horretan sar dezala, duela gutxi azaldu
|
baitzuen
ez duela uste zerbitzu publikoek publiko izan behar dutenik. Artolazabalek iritzia aldatuko du, ziur, Gorka Urtaranek azaltzen dionean beste politika publiko bat posiblea eta iraunkorra dela, eta gainera, premiazkoa eta atzeraezina ere badela.
|
|
Herbehereetan ohikoa da. Hori da hipotesi nagusia, Kantabrian aurkitutakoak ez
|
baitzuen
ez eraztunik eta ez ezer. Isotopo proba egingo diote, eta orduan jakingo dute basatia zen.
|
|
Horren harira, Poloniako lehen ministrorde Jaroslaw Kaczynskik atzo adierazi zuen ez duela ikusten «ortzi mugan [Bielorrusiaren kontrako] gerra armaturik»; bezperan Lukaxenkok egindako adierazpenari erantzun zion hitz horiekin, Bielorrusiako presidenteak esan
|
baitzuen
ez duela «gatazkarik nahi» bi estatuen arteko mugan.
|
2022
|
|
Baina mugimenduaren indarra azaleratu zenean, klase mespretxu handiarekin tratatu zituzten. Jarrera hori lehenagotik zetorren, Macronek berak sekulako klase mespretxua gauzatu
|
baitzuen
ez soilik bere politika sozialen bidez ezpada bere adierazpen oso mingarriekin. Elkarrizketatu ditudan pertsonen memorian, umiliatu dituen norbait izan da Macron.
|
|
1998ko otsailaren 6an hil zuten Claude Erignac prefeta, Ajaccion, eta hilketa horrekin zerikusia zuelakoan atxilotu zuten Colonna, 2003an; lau urte horietan ihesean egon zen, hainbatetan defendatu
|
baitzuen
ez zuela heriotza horretan parte hartu. Ezaguna egin da Nicolas Sarkozy garai hartan Frantziako Barne ministro zenak esandakoa; oraindik Colonnaren kontrako epaiketarik egin ez zuten arren, adierazi zuen «Claude Erignac prefetaren hiltzailea» harrapatu zutela.
|
|
Jagoba Arrasateren taldeak ez zuen ezer jokoan, eta bana berdindu zuen Sadarren Getaferen aurka. Arreta osoa Oier Sanjurjorengan zegoen, aste honetan iragarri
|
baitzuen
ez duela talde gorritxoan jarraituko. Lizarrakoa hasieratik aritu zen, eta, gainera, gol ederra sartu zuen, buruz.
|
|
Termostatoaren gerra Isabel Ayuso Madrilgo erkidegoko presidenteak (PP) piztu zuen, nork bestela, iragarri
|
baitzuen
ez zuela neurriak betetzeko inolako asmorik. Antzeko jarrera azaldu du Murtziako gobernu eskuindarrak ere, eta Gaztela eta Leonen, gobernuko bazkide txikia (Vox) bazkide handia (PP) xaxatzen ari da, neurriak Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eraman ditzan.
|
|
Bilboko metroko bi lineak lotzeko itsasadarraren azpiko tunela iragartzeaz gain, Gernikako Guggenheim sustatzeko lanen aurrerapena iragarri du, eta elkarbizitza unitate bihurtuko dituzte zortzi zahar etxe. Gaur emango du Rementeriak politika orokorreko azken mintzaldia, iragarri
|
baitzuen
ez zela berriz aurkeztuko kargura. EAJren BBBk Elixabete Etxanobe proposatu du 2023ko foru hauteskundeetarako diputatugai gisa.
|
|
Emakume zaharrak hain zurbila eta gardena zeukan aurpegia ze ematen
|
baitzuen
ez zeukala odol tanta bakar bat ere larruazalaren azpian, ilea elurraren zuritasunekoa, ezpainak labanaren ahoa bezain finak eta ia moreak, arrosa belaxkatu baten kolorekoak. Muselina malbazko lepo altuak, antigoalekoa, balea bizarrezko egiturakoa, disimulatzen zizkion, ezkutatu gabe bada ere, lepauztai meheak eta eztarria, hunkiduraz muskerraren paparra bezala dardaratzen zitzaiona.
|
|
–Oraindik ez dakigu. Wir hoffen (Hala espero dugu), esan zuen; eta hitz haren, keinu haren, oihartzun gizatiarrak, zeinak begi bistako egin
|
baitzuen
ez zihardutela izaki odolzale arraro batekin, ezpada besteak bezalako soldadu batekin, kolpean hautsi zuen herrixkaren eta etsaiaren arteko izotza; bertakoaren eta inbaditzailearen artekoa.
|
|
Muturrera eramango bagenu, kasik ezereza. 1920ko hamarkadan ezaguna egin zen Carl Gustav Jung psikologo suitzarrak artatu zuen neskato baten kasu berezia, neskak baieztatzen
|
baitzuen
ez zela sekula jaio. Hala sentitzen omen zuen, jaio gabeko biziduna zela.
|
2023
|
|
Ba omen ziren kapitainen semeak, marinelenak... euskal giroan sartu zen (orduan hasi zen euskara ikasten) eta giro hori dago Ternuara joateko erabakiaren atzean. Zeren eta berak ez
|
baitzuen
ez Hego Amerikara ez Afrikara joan nahi izan... Ternuara, baizik.
|
|
Jossebelineko konde erraten zioten eta Rolandineren aita zen jaun hark zenbait arreba zituen, batzuk aberaski ezkonduak eta bertzeak serora sartuak; eta bazen bat etxean gelditua37, ezkongai, konparazionerik gabe ederragoa zena bertze guziak baino, eta hainbertze maite zuen anaia, ezen hark ez
|
baitzuen
ez emazte ez haurrik ere arreba hura baino maiteago. Hala, neska hura ezkontzaz galdegin zuten hainbat etxe onetatik, baina anaiak ez zuen deus ere jakin nahi ukan, arreba urrunduko zitzaion beldur eta bere dirua gehiegi maite zuelako38 Horregatik eman zuen neskak ezkongai bere bizitzaren parte handi bat, arras oneski bizi zela anaiaren etxean, non bazen zaldun gazte eta eder bat39, etxe hartan haurdanik hezia, zeina ordukotz hazia baitzen bai edertasunean eta bai bertutean, eta aise gobernatzen baitzuen bere nagusia; hainbertze, non hark arrebari zernahi igorri nahi ziolarik, betiere zaldunaren bidez bidaltzen baitzion.
|
|
" Bai eta malezia handi eta mendeku egarri luze eta krudel batez ere erran zuen Longarinek, argi erakutsi
|
baitzuen
ez zeukala begien aitzinean ez Jainkorik ez eta kontzientziarik ere".
|
|
Antzeko zerbait gertatu zen iazko urte amaieran ere: Bogotak iragarri zuen aldebiko su eten bat hitzartu zuela ELNrekin, baina gerora atzera egin behar izan zuen, gerrillak berak ohar batean adierazi
|
baitzuen
ez zuela halakorik sinatu. Ordu hartan, alde bakarreko erabaki bat «inposatu» nahi izatea egotzi zion gerrillak gobernuari.
|
|
Gordeketan, bai. Behin eta berriro aitortu
|
baitzuen
ez zela eroso sentitzen itsu baten begirada zeritzon zinema kameraren begi ilun horren aurrean. Aitortu zien bai Agnesi, bai Charlotteri.
|
|
Eskaerari erantzunez, Kenyako presidente eta zergen igoeraren sustatzaile William Rutok esan zuen «prest» dagoela Odingarekin hitz egiteko, baina ez duela «inola ere» oposizioarekin batera gobernatuko. Edonola ere, harritzekoa litzateke halako akordiorik hitzartzea, atzo Odingak ere argi utzi
|
baitzuen
ez direla «inoiz» Rutorekin eta haren taldearekin batera izango agintean.
|
|
Komisarioari helikopteroa erabiltzea gustatzen zitzaion, beti pentsatu
|
baitzuen
ez zela alferrikakoa izan Departamentuaren inbertsio garesti hori, ez eta berak aspaldi egindako pilotatze prestaketa ere. Oso ohikoa ez izanagatik, aire bidezko babesa eragin apartekoa izan zitekeen egoerak arintasuna eskatzen bazuen.
|