Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 44

2017
‎Berak, aurrerago joan nahi zuen. Moërgell enpresako jabeek ontzi horretan agintzeko botere absolutuak eman zizkioten egun beretik, helburu bakarra baitzuen berak: Moërgell enpresaren betiereko lidergoa lortzearena, hain zuzen.
‎Basotik alde egiteko nintzela, emakumea, negarretan blai, neure besoetara jaurti zen ero baten gisan. Ulertu uste nion neure heriotza edo bere lagunarena eskatzen zidala, ezin baitzuen bere lotsa gainditu bizirik zeuden bi gizonen aurrean. Eta ez hori bakarrik, bizirik geratzen zen gizonarekin uztartuko zela gaineratu zuen.
‎Solon handiak ordenatu zuen ezen aita batek bere semeari ofiziorik erakusten ez zionean, ez zela seme hura bere aita faboratzera, beharrean ikusiagatik ere, obligatua izango, zeren, ofiziorik ez erakusteaz, alfer eta gaizto izateko bidean eta arriskuan utzi baitzuen bere aitak (Plutarko, Solon, 22).
‎Errege Dabidek, besteren emaztearekin huts egin zuenean, anitz saio eta itzulinguru egin zuen huts hura estali nahiz. Eta ez, ez, zeren inoren beldur zen, errege zenez gero, baina zeren ez baitzuen bere kontzientziak sosegatzen uzten.
‎Nola Jainkoak erakutsi baitzuen bere boterea mundua kreatzean, jakintasuna gobernatzean eta miserikordia erremediatzean, hala erakutsi du, erakusten du eta erakutsiko du bere justizia ere gaztigatzean. Zeren, baldin ez bada arrazoi geldi dadin bertutea ordainketa gabe, ez da arrazoi iragan dadin bekatua ere gaztigu gabe.
‎Burutazio horiek guztiak buruan dantzan zebilzkiola, Zalduondora zeraman aldapa jaisten hasi zen. Inor gutxik erreparatu zion etorri berriak egindako ez ohiko bideari biltegira sartu zenean, Markosek diskrezioa bilatu nahi baitzuen bere burua argitzeko. Zelatari bakar bat zegoen adi 1563ko azaroaren bukaerako egun hartan bere hirurogeita bat urte bete berriek ematen zioten patxadari eutsiz eta jakin minez borborka, eta Markos ez bazitzaion hurbiltzen, bera joango zitzaion bila aurki.
‎Aitak Hernaniko Orbegozo lantegian egiten zuen lan eta hori ez da garrantzirik gabeko ñabardura. Gaur egun oso gutxi eragiten dio senideari gurasoen langintzak, baina garai hartan oso bestela zen kontua, lanak den dena antolatzen baitzuen bere inguruan. Gure auzoan baserritarrak eta kaletarrak zeuden, eta gu bigarren multzokoak ginen.
2019
‎Hitz haiekin Becky animatu zen, eta Tom nora joan atzetik jarraituko ziola agindu zion, azken unera arte. Ze berak ere bai baitzuen bere erru puska. Eta ez txikia.
‎Ba... orduan Harper etxekoandreak ere negarrari ekin zion. Eta pena haundia zuen, ze krema... jan zuelako jo baitzuen bere semea. Berez aski ez bazuen era hartan astindu zuen...
‎Ez zekien nondik zetorren, ezta nora zihoan ere. Baina gogoeta honek ez zuen euskal gizakia kezkatzen, betidanik eta betirako zegoen mundu magiko baten partaidetzat hartzen baitzuen bere burua. Mundua ez zegoen gizakiaren neurrira egina, eta mundu bizidun hori urtero lotan, ia hila, gelditzen zaigu, gero negua igarota udaberrian berriro esnatzeko.
‎Ama maite zuen, baina ezin zitzaion mintzo, ezin zion bere bihotza ireki, eta bien artean harresi bat sortu zen. Mutila berez irekia eta alaia, iheskor eta betizu bihurtu zen, aspaldi ikasi baitzuen bere ekintzen berri ez ematen, bakarrik eraman beharreko zama zen, beraz, pisu handiko zama hura. Beti bakarrik, egunkaria besapean betiko tabernara, taberna ilun eta zaratatsu hartan, betiko diskoak dezibel gorenean.
‎Lisaren ama, hura txikia zenean hil omen zen. Halaxe kontatu zion Gordon Jensonek halaxe aurkeztu baitzuen bere burua Lisaren aitak Katherine Deckerri, hura ere Deckerren karabanako ohiko bisitari batean bihurtu zen eta. Negarrez, zotinka kontatzen zion Jensonek zein gogorra zen, Lisaren ama hil zenetik eta beraiek biak bakarrik gelditu zirenetik, lan egitea eta Lisa zaintzea.
2020
‎Elena kontziente zen operazioaren arriskuaz, behin baino gehiagotan kontu beraz eztabaidatu baitzuen bere senarrarekin. Izan ere, ipuin horiek guztiak ipuin garaikidetik banatzen zituen hesi nagusia morala zen:
‎" Edo azkarrak baina gezurtiak" pentsatu zuen Fidelek, ezin izan baitzuen bere aurreiritzietan ele mele ganoragabe eta gogaikarri bat izan behar zuen hura aditzeari utzi.
‎Baina Igorrek gainera Paulen, egoiliarretako baten, laguntza desinteresatua zeukan, lorezaina izandakoa eta, erretiratua egon arren, deformazio profesionalagatik edo, bere etxebizitza zenaren lorategiaz arduratzeari ezin ziona utzi. Paulek ez zuen soropila mozteko edo ongarria botatzeko eskaintzarik egin, ez baitzuen bere burua esfortzu handirik behar zuten lanetarako gai ikusten esfortzu handitzat makurtzea edo bizkarra tolestea ulertuz, baina loreak eta landareak zaintzen laguntzen tematu zen. Landareak txukuntzen zituen bitartean haiekin hitz egiteak lasaitzen zuela zioen.
‎Zuzen eta azkar zegoen nire aitaginarreba gaia, kartzelan bisita egitera joanda azaldu zidanean; nahiz eta Juan Sanchez de Oñatek, Juan Aberatsak, kordoi frantziskotarra landu zuena bere etxe atariko harrian, jendaurrean kristau zintzo eta dohatsu agertu, haren arerioak saiatu egin ziren etengabe Inkisizioaren hatzaparretara jaurtitzen. Ez zuten lortu, ez, Aberatsak bere diru osoa baliatu egin baitzuen bere aurkako salaketa guztiak hurrenez hurren eta ezin artetsuago ezeztatzeko.
‎Lagun batzurekin batera zerbait edatera joan zen. Baina, hala eta guztiz ere, damututa zegoen, biziarekin gozatzeko eskubiderik ez zuela uste baitzuen bere emaztea etxean mindurik zegoen bitartean. Gainera, Kokuak arrazoia zuela bazekien.
‎Hasarretu ere egin zan: Elsa' ri buruz, eta Elsa' ren aurrean, menpekeria osoan harrapatu baitzuen bere burua. Ez ote zekien Elsa' k ere bera apaiza zanik?
‎Halakoxea zen bere fama, non Farid El Hanafyk, hiriko jaunak, gizon jakintsu haren eskuetan utzi baitzuen bere seme nagusiaren osasun delikatua, malenkoniak preso.
‎Hiruzpalau emakume alargunekin batera Benidormera joana, eta Koñoaren kalean18 ibilia zen. Baina alferrik, senarraren gabezia ongi sustraiturik baitzuen bere baitan.
‎Hiri erdigunean, hiri guztiko kale komertzialenetako batean zegoen eta hiru solairu hartzen zituen. Mila bider igaro zen Jurdan dendaren aurretik baina sekula ez zen barrura sartu, ez baitzuen bere burua hura bezalako komertzio baten bezerotzat hartzen. Aioraren dendaren bezeroak, Jurdanen irudimenean, euren etxeak dekoratzeko ideiak Instagram eta Pinterestetik atera eta sare sozial hauetan euren etxeen argazkiak argitaratzen zituztenetakoak ziren.
2021
‎Behin ikusita kontserbategia bide onetik aurrera zihoala, gure amak ez zuen inolako eragozpenik jarri berarekin ezkontzeko, eta ez pentsa azken hau maltzurkeria hutsa denik, argi eta garbi esan ohi zuen gure amak, izugarri maite izan arren, ondo bizitzea, luxuz inguratuta, gogoko, ezinbesteko agian, zuen emakume bat zela aitortu beharrean nago-eta, gure ama ez zatekeen inoiz kanpotik etorritako arlote batekin ezkonduko, gure aitak gurasoen etxean zuen guztia eskaini izan ez balio. Gure amak berdin berdin bizi nahi baitzuen bere etxe berrian, bere gurasoenean egin bezala, hots, esne mamitan. Gure aitak aurreneko mozkinez Izarra mendiaren hego magalean eraikitako etxean, ekinaren ekinez lortutako poderioaren seinale, gutxi gora behera potrojorran, eredu zituen bere familiaren andreen modura, ugazabandre prestu eta leinutsu baten modura, etxeko lanak egiteko neskameei aginduak emanez, eta seme alabak izandakoan hauen hezibidea antzera taxutuz, aginduka.
‎Eta besoak beheraturik zituztenez, prokuradoreak erran zuen Gilles Du Mesnil, hilaren aitarena zela bat; zeren ongi baitzekien hura bizi zen bitartean etengabe esetsiko zuela. Eta besoak behera zituen emakumeetarik bat Alençoneko dukesa anderea zela, Erregeren arreba, hainbertzeraino maite baitzuen Du Mesnil zerbitzari zaharra eta hainbertze gauzatan ezagutu baitzuen haren gaiztotasuna, non, hura hiltzen ez bazen, ezin izanen baitzuen berak bizi. Besoak behera zituen bigarren emakumea emaztea zuen, hura baitzen haren gaitz guzien erruduna, eta segur baitzen nehoiz ere ez zuela zuzenduko bere bizimodu okerra.
‎Eta zuen galdea baldin bada zein den ene zahartzaroan hain pozik eta osasuntsu naukan errezeta, hauxe duzue: jaiki orduko, Eskritura Sainduak hartu eta irakurtzen hasten naiz, eta, Jainkoaren onezia miratuz eta kontenplatuz, zeinak guregatik igorri baitzuen bere semea mundura hitz saindu horien berri ona ematera, eta haren bidez agintzen baititu bekatu guzien barkamena eta zor guzien kitatzea, ematen dizkigun maitasunaren, pasioaren eta merituen dohainaz. Horretaz gogoetatzeak halako bozkarioa ematen dit, ezen ene salterioa hartu, eta, ahalik umilkiena kantatzen baititut, bihotzez eta ahotsez, Izpiritu Sainduak Daviden eta bertze autore batzuen bihotzean konposatu zituen salmo eta kantika ederrak.
‎Baina gizona hain zen suturik bere amorruan, non emakumeari ez baitzitzaion gelditzen kolpe gehiago non harturik; eta kolpe gehiago eman zion oraino, zeinei ihes egiteko emakumeak lasterka jarraitzen baitzuen, hankek eutsi bitartean. Eta, odola galduaren galduz, heriotza hurbil zuela sentitu zuenean, begiak zerurantz goititu eta eskuak bildurik, eskerrak eman zizkion Jainkoari, bere indarra, bere bertutea, bere pazientzia eta garbitasuna aipatuz, eta otoituz onar zezan bere odola, Haren agindua betetzeko eta Haren Semearenaren ohoretan isuria, zeinaren bitartez uste osoa baitzuen bere bekatuak oro garbituko zitzaizkiola eta Haren haserrearen oroimenetik ezabatuko. Eta" Har ezazu, Jauna, zure ontasunari esker berrerosia izan den arima hau!" erranez, ahuspez erori zen lurrera, eta gaiztoak hainbat kolpe eman zizkion han; eta, emakumeak hitza eta gorputzaren indar oro galdu ondoren, zoritxarreko hark indarrez hartu zuen bere burua defendatzerik ez zuen emakumea.
‎38 Dena den, Lhandek euskaldunago bilakatu zuen emakume santuaren izena bere idazkietan, Agirrek etengabe zerabilen izena gorabehera, Erriktruda deitzea erabaki baitzuen bere artikuluan.
2022
‎Arrakasta bazuen nahi bezainbeste. Mutil gazteak ere ondotik zeuzkan, baina horrekin kontuz ibili beharra zuen, aitak hurbiletik zaintzen baitzuen bere perla, eta ez zuen inor altxorrari inguratzen aise uzten.
‎Hain xoraturik gelditu zen neska, non ez baitzuen bere gogo bizia disimulatzen jakin, baina erran zion ez zuela huts egin nahi. Eta hala, damaren aholkuari jarraikiz, eta haren manatuz, biluzi zen, eta bakar bakarrik sartu zen ohe polit batean, ganbera batean, zeinaren atea erdi irekirik utzi baitzuen damak, eta argia piztu zuen barnean, neskatilaren edertasuna garbi ikusterik egon zedin.
‎Eta afera agerian geldituko zen beldurrak erranarazi zion ezen elizako lauzatuagatik izan zela, inguru hartan hautsia baitzegoen. Paulinek, jakin zuelarik abitua aldatzeak ezin ziola hari bihotza aldatu, eta hainbertze denbora zela gizona komentuan zela, ezen jende orok desenkusatu egiten baitzuen bera harekin ahantzia izatea, deliberatu zuen beren adiskidantzari abituan, egoeran nahiz bizimoduan iduriko fina emateko zuen nahikundea obratzea, etxe berean eta nagusi beren menpean bizi zirelarik izana zuten bezalakoa. Eta, lau hilabete baino gehiago lehenago erlijioan sartzeko behar zuen guzia agindua zuenez, goiz batez, Santa Klarara meza entzutera joateko baimena galdegin zion markes andereari, zeinak eman egin baitzion, zergatik galdegiten zion ez jakitun.
‎Frantzisko erregeak, salatu ziotenez Guillaume kondeak bera hiltzeko dirua eskuratu zuela, hura erreinutik haizatu beharra zeukan baitezpada, eta, kondea zertan zebilen susmoa bazuenik adierazi gabe, halako jokaldi sotila egin zion, ezen kondeak berak haizatu baitzuen bere burua, Erregerengandik urrunduz.
‎Baina zaldunak, zeinarengan hain konfiantza handia izan baitzuen kapitainak, ikusirik kapitaina hilez gero armada handi haren kargu bera bakarrik gelditzen zela eta orobat beretako zirela irabaziak, azaldu zien bere zaldunei ez zuela merezi Erregeren ontzidia menturatzea, ez eta ontzietan ziren hainbertze jende on ere, ehun pertsona soilki salbatzeagatik; eta oso ausartak ez zirenak akort izan ziren berarekin. Eta kapitainak, ikusiz zenbat eta gehiago deitu hainbat eta gehiago urruntzen zirela haiek berei sokorri ematetik, turkiarrengana jo zuen, eta, hondarrean belaunetaraino sarturik ere, hain bihoztun jokatu zuen armekin, non iduri baitzuen berak bakarrik garaitu behar zituela etsaiak oro, haren lagun traidorearen beldurra handiagoa baitzen garaitzeko gogoa baino. Hondarrean, egin zituen balentriak gorabehera, hainbertze gezi ukaldi errezibitu zituen beren arkuen helmenari esker baizik iristen ez zitzaizkion haiengandik, non odol guzia galtzen hasi baitzen.
‎Bada, arrats batean, afaldu ondotik, ilun zela, aipatu dama hori lekutu egin zen ezarian, bertze nehor gabe, eta damen ganberan sartu zen, non kausitu baitzuen bere burua baino gehiago maite zuen gizona; eta, haren ondoan jarririk, mahai baten kontra, eleketa hasi ziren, liburu batean irakurtzen ari zirelako alegia eginez. Senarrak zelatan jarria zuen bat jin zitzaion emaztea non zen erranez, baina bera, zuhurra baitzen, deus adierazi gabe joan zen hara ahalik eta lasterrena.
‎Eta egun pare bat eman zuen dukea ikusi gabe, zer egin behar zuen pentsatuz. Alde batetik, nagusiari zor zion obligazioa zegoen, harengandik zituen hartuak ongi eta ohoreak; bertzetik, bere etxearen ohorea, arrebaren onestasuna eta kastitatea, zeinak, ongi baitzekien, halako gaiztakeriarik ez baitzuen sekula onetsiko, ez bazen haren engainuz edo bortxaz menderatua bederen; gauza damugarria hura, zeinak betiko ekarriko baitzuen beraren eta etxekoen izena zikintzea. Eta hala, deliberatu zuen nahiago zuela hil, arrebari Italia osoko emazterik onestenetakoa bera halako jukutria gaiztoa egitea baino; izatekotan, bere herria libratu behar zuela halako tirano batez, zeinak bortxaz zikindu nahi baitzuen beraren etxea.
‎Alde batetik, nagusiari zor zion obligazioa zegoen, harengandik zituen hartuak ongi eta ohoreak; bertzetik, bere etxearen ohorea, arrebaren onestasuna eta kastitatea, zeinak, ongi baitzekien, halako gaiztakeriarik ez baitzuen sekula onetsiko, ez bazen haren engainuz edo bortxaz menderatua bederen; gauza damugarria hura, zeinak betiko ekarriko baitzuen beraren eta etxekoen izena zikintzea. Eta hala, deliberatu zuen nahiago zuela hil, arrebari Italia osoko emazterik onestenetakoa bera halako jukutria gaiztoa egitea baino; izatekotan, bere herria libratu behar zuela halako tirano batez, zeinak bortxaz zikindu nahi baitzuen beraren etxea. Izan ere, segur zen, dukea hil ezean, bere eta bereen bizia ez zegoela segurtatua.
‎Eta, ikusiz hortzak eta azazkalak zituela arma bakar, ausiki egin zion gizonari eri gizenean, eta beso ukaldiz defendatu zen, halako moldez non biak erori baitziren ohatzearen ondora. Zaldunak, ez baitzuen bere burua oso segur ikusten, oihu egin zion zerbitzariari; hark, ikusiz dukea eta nagusia bata bertzearen ondoan, eta nor zen nor bereizi ezinik, oinetatik tiraka atera zituen biak erdialdera, eta dukeari zintzurra sastakaiaz mozten entseatu zen; dukea defendatu egin zen, harik eta odol galtzeak guziz ahuldu zuen arte, hainbat non ezin izan baitzuen gehiago. Orduan, zaldunak eta zerbitzariak ohean paratu zuten, eta sastakadaz sastakada osoki hil zuten.
‎Baina zentinelek harrapatu egin zuten, eta Holofernesen aurrera eraman zuten, zeinek oturuntza batera gonbidatu baitzuen bere dendan. Afarian, jeneral asiriarra mozkortu egin zen, lo geratuz.
‎Orduan Jakueri tokatu zitzaion gaixorik ostatuan geratzea. Isa, horrela deitzea nahiago baitzuen berak, ezin zuen urruti izan Azenarik. Ezin sinetsirik ondoan izan zuen, goiz osoan zehar noizean behin sorbaldatik helduz, ametsa ez zela egiaztatzeko.
‎Manexek, konparaziora, ordura arte normaltasun osoz ikusi eta onartu zituen ehiztarien, baserritarren eta arrantzaleen jokabide guztiak, txiki txikitandik horrela ikusi baitzuen bere inguruan, normal, ohiko eta zilegi. Inoiz ez zitzaion bururatu zalantzan jartzea etxean eta ingurumari osoan ikusi eta ikasi zituen gauzak, esate baterako, ehiza, arrantza eta antzeko jarduerak.
‎Auzokideak agurtu zuen Elena eta eskatu zuen afaria. Bazirudien askotan joaten zela hara, zeren zerbitzariak lagunkiro hitz egin baitzuen berarekin. Bi lagunek bukatu zutenez ordaindu eta kanpora atera ziren.
‎Auzokideak agurtu zuen Elena eta eskatu zuen afaria. Bazirudien askotan joaten zela hara, zeren zerbitzariak lagunkiro hitz egin baitzuen berarekin. Bi lagunek bukatu zutenez, ordaindu eta kanpora atera ziren.
2023
‎Unibertsitatearen antolamenduan Printzeak 200 guldeneko soldata pentsatu zuen Melanchthon entzat. Melanchthon ek ez zuen horrenbesteko soldatarik nahi, Eskrituren azalpena egunero ematea ezin baitzuen bere bizkar hartu. Luterok printzeari eskatzen zion uzteko Melanchthon i Eskriturak azaltzen, egunero azaldu ezin bazituen ere, arrakasta handia zutelako haren ikasgaiek; aldi berean teologiako klaseak ere emango zituela, lehen egiten zuen moduan.
‎Jossebelineko konde erraten zioten eta Rolandineren aita zen jaun hark zenbait arreba zituen, batzuk aberaski ezkonduak eta bertzeak serora sartuak; eta bazen bat etxean gelditua37, ezkongai, konparazionerik gabe ederragoa zena bertze guziak baino, eta hainbertze maite zuen anaia, ezen hark ez baitzuen ez emazte ez haurrik ere arreba hura baino maiteago. ...at etxe onetatik, baina anaiak ez zuen deus ere jakin nahi ukan, arreba urrunduko zitzaion beldur eta bere dirua gehiegi maite zuelako38 Horregatik eman zuen neskak ezkongai bere bizitzaren parte handi bat, arras oneski bizi zela anaiaren etxean, non bazen zaldun gazte eta eder bat39, etxe hartan haurdanik hezia, zeina ordukotz hazia baitzen bai edertasunean eta bai bertutean, eta aise gobernatzen baitzuen bere nagusia; hainbertze, non hark arrebari zernahi igorri nahi ziolarik, betiere zaldunaren bidez bidaltzen baitzion. Eta halako larderia eta etxekotasuna esleitu zizkion, arrebarenganat arrats nahiz goizez igorriz, ezen elkarrekin luzaz egoteaz atxikimendu handia sortu baitzen bien artean.
‎Baina gizon sainduak, emaztea hain errabiarazia ikusia zuenez, fermuki sinetsi zuen egin otoitzak zirela kari kanporarazia ziola deabrua Gure Jaunak, eta Jainkoa mirakulu harengatik goretsiz joan zen. Senarrak, emaztea bere fantasia zoro harengatik aski larderiatua zela ikusirik, ez zion aitortu nahi ukan zer egin zuen, aski baitzuen bere zuhurtziaz haren atxikimendu hura andeatu ukana, eta halako gisaz, non ezinago aiher baitzitzaion orain lehen maite ukan zuen hari. Eta dama, bere erokeria hura higuin, osoki eman zitzaion senarrari eta familiari, lehenago nehoiz ez bezala.
‎Nor ba, Txerran ala? Kepa berehalaxe alde batera utzita, Kepak aspaldi alde egin baitzuen bere mendialdeko txokotik behin ere ez irteteko asmoz, Txerran nire aukera bakarra da, Roberto ere begitandu baitzait gure ondoan manifestazio honetan alderdien arteko kalapita penagarria suertatu eta gero ETAren atentatuaren egiazko erantzukizunaren kontura.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia