Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 567

2000
‎Lehiakortasuna hasia zen audioaren esparruan Interneten. 1995eko azaroan Real Audio 2 agertu zen soinu monofonikoan, aurreko bertsioa erabat gaindituz, 28,8 kbps-ko modema erabil baitzitekeen . Orduz geroztik, Real Audio estandarra nagusitu da Interneten audioaren esparruan.
‎Izan ere, egun hartan, aitaren manuz bazkarirako ekarri abereak eta animaliak, batzuk ukuiluetarat eta abeldegietarat, eta bertze batzuk jauregiaren gibelaldeko oholesi tipi batzuen arterat bildu zituzten, bakoitza bere sailekoekin eta espeziekoekin, hiruzpalau morroik zaindurik eta begiraturik, aizto eta labanen orenaren goait, zeren, abere haiek bere puntuan akabatu eta larrutu beharra baitzegoen —edo lumatu, hegaztien kasuan—, kozinatzerakoan eta mahairat zerbitzatzerakoan gozoagoak eta apetitosagoak izan zitezen amoreakatik. Oholesiak lauzpabortz ziren, elkarri itsatsiak, bakoitza ate tipi edo ateska batekin, zeina aise ireki eta herts baitzitekeen , lokarriz eginikako lakio batez baliaturik. Oholesi haietarik batean hiru orein zeuden, zeinetarik bi, bata arra eta bertzea emea, elkarren ondoan baitzebiltzan, hirugarrenetik —bertze ar bat— bereiz.
‎ardi beltz hura zuria zuan, ordea... Zeren, hark skribaturik utzi zuen kartaren arabera, ezin izan baitzitekeen bertzela... nahiz eta karta hura jaun Albert Etxegoienen sasoinean —aitona Ni ko lasen aitarenean— galdu zen... Baina hemendik ateratzen haizenean, soseguz mintzatuko gaituk, honetaz eta hartaz...
‎...oitzen baitut nola aitak, okasino hartan ere, bere ondoreak atera zituen gertaki hartarik, azpimarratzen zigularik ezen Eliza katolikoak bedeinkatu ezkontza hura ez zela soilik bi pertsonaren artekoa, Espainia eta Frantziaren artekoa ere bai, eta ezkontza hark bi estatuen eta bi erresumen arteko urte luzeetako gerlak eta guduak itzali, eta bakealdi sendoa ekarriko zuela, zeina ezin egokiagoa gerta baitzitekeen , bertzalde, bai frantsesen eta bai espainiarren prosperitatearentzat ere—; sasoin hartan, bada, jaun André, bertze bi presentekin heldu zitzaigun aita. Begi bistakoa zen ezen present haiek ez zirela, ohi bezala, berdinak, zeren fardeltxo bat luzea eta astuna zen, eta bertzea tipia eta arina.
‎—Ikusi nahi al duzue mikak lizarrean egin habia? —eta osabak prestik utzi zuen teleskopioa bere studioko balkoi hartan, nondik ezin xuxenago begizta baitzitekeen jauregiaren alboan zegoen lizardi eder hura, norat joaiten baikinen maiz, udako egun beroetan bere batez.
‎Zeren, udazkenak aitzina egiten zuela eta neguan sartzen ginela, piztiek eta bertzelako animalia harrapariek urtero akabatzen baitzituzten abereak, etxe batekoak ez baziren bertzekoak, halako moldez, non noiznahi den entzun baitzitekeen ezen mendian galdurik zebilen behiren bat hil zuela hartzak, edo otso talderen batek ardi batzuk, edo azeriak oiloak; urte hartan, aldiz, tigrea izan zen, zeinari herritarrek" jauregiko tigrea" irizten baitzioten, gaitz ororen iturri; eta harat eta honat zabaldu zen ezen tigre hura oihanetik gauero iltkitzen zela, eta orduan egiten zituela bere makurkeriak eta maltzurkeriak, eta herrita...
‎...aietan, zeren bere liburua —lehen liburua, haren erranetan— akabatutzat jotzen baitzuen eta Piarres Oihartzabal kapitainari utzi nahi zion, ez irakur zezan, baina honek Bordeleko unibertsitatean lagun zuen irakasle bati eman ziezaion, zeren irakasle hau Montpellierko unibertsitatean ibilia baitzen urte batzuk lehenago eta zeren hango unibertsitateko bertze irakasle batzuen eraginaz balia baitzitekeen erregeren baimenduaren erdiesteko eta liburua han Monpellierren publikatzeko; eta, horrela, bidaia hartan osabak eta etxeko morroi batek lagundu zioten jaun Mar ce li, zeina don Frantziskorekin aitortu baitzen eta haren benedizionea jaso baitzuen, Baionarantz partitu aitzin.
‎Eta uste dut ezen alegatzeko moduko bertze arrazoin bat ere bazuela aitak, aitzinago ulertuko nuena, eta hura zen aita Bartolomeren aurka senti zezakeen jelosia, apezaren eskua gero eta luzeagoatuz joan zelako eta haren itzala gero eta zabalagotuz, bai jauregian eta bai Urbiaingo jendeengan ere... eta zeren aita ez baitzegoen bere boterea bertze nehorekin partitzeko prest. Eta bazegoen, edo egon zitekeen hirugarren arrazoin bat, arestian aipatuaren korolario eta ondore, zeren eta, nola gure aita ezin gogarago senti baitzitekeen aita Bartolomerekin, honek Nafarroari eta Eliza Katolikoari buruz pentsa zezakeenaz denaz bezainbatean, berdin eta orobat senti baitzitekeen desgogara aita jesuitak moralaren eta seigarren manamenduaren alderakotzat zituen ideia ezin hertsiago haiekin, zeinak aitaren kontra bihur baitzitezkeen —Ubarneko dama gaztearen kontu harekin, konparazione—, baldin jesuitaren boterea haziz bazihoa...
‎Eta uste dut ezen alegatzeko moduko bertze arrazoin bat ere bazuela aitak, aitzinago ulertuko nuena, eta hura zen aita Bartolomeren aurka senti zezakeen jelosia, apezaren eskua gero eta luzeagoatuz joan zelako eta haren itzala gero eta zabalagotuz, bai jauregian eta bai Urbiaingo jendeengan ere... eta zeren aita ez baitzegoen bere boterea bertze nehorekin partitzeko prest. Eta bazegoen, edo egon zitekeen hirugarren arrazoin bat, arestian aipatuaren korolario eta ondore, zeren eta, nola gure aita ezin gogarago senti baitzitekeen aita Bartolomerekin, honek Nafarroari eta Eliza Katolikoari buruz pentsa zezakeenaz denaz bezainbatean, berdin eta orobat senti baitzitekeen desgogara aita jesuitak moralaren eta seigarren manamenduaren alderakotzat zituen ideia ezin hertsiago haiekin, zeinak aitaren kontra bihur baitzitezkeen —Ubarneko dama gaztearen kontu harekin, konparazione—, baldin jesuitaren boterea haziz bazihoan, eta baldin, haztearen hazteaz, behar hainbat indar eta botere bereganatzen bazuen, aitaren kontra ekiteko.
‎" Honat etorri nintzenean, mila bider aditu izan nuen ezen Pagabasoko leizea infernuko zuloa zela, eta nik ez nekien zer erran, zeren eta egia izan baitzitekeen , baina baita sineskeria eta superstizionea ere. Ordea, guztiz sinesten dut orain, zeren eta tigre haren begietan ikusi bainituen Satanen begiak, eta tigrearen orro hartan aditu Beeltzebulen orroa.
‎...ik ere, ezen tipi geratuko nintzatekeela, baldin erranen banizu ezen, nola oiloak, arrautza errunez gero, kakaraka eta zalapartaka aldarrikatu behar izaiten duen bere balentria lau haizeetarat, hala sentitu nintzela ni ere, munduari nor nintzen edo nor izan nintekeen erakusteko gogo ezin biziagoarekin, zeren, aitzina beha, Urbiaingo filosofo tipi hura Urbiaingo doktore edo Urbiaingo jakintsu bihur baitzitekeen , Hiponako edo Akinoko maisuen pareko. Eta guztiz konbentzitu nintzen orduan, nobizio maisuari adituz gero, ezen studioak bihurtu behar nituela neure bizitzako ardatz, baita neure begi bihotzen aitzineko eta gibeleko muga ere, lehen urrats eta azken.
‎Eta gizon hura ezagutzeko ditxa izan nuen, eta zuhaur zinen gizon hura, jaun André, nola ezin baitzitekeen bertzela.
‎Eta, honegatik edo hargatik aitaz ordu arte kexu izan banintzen ere, mementu hartan ez, zeren ezin eskuzabalago jokatzerat baitzihoan, bere bizia ere Mattinenaren faboretan jarririk... eta zeren hura ezin izan baitzitekeen buruan dirua baizik ez duen merkatari baten obra, baina zinezko heroi batena. Eta kontsiderazino haiek ene beldurraren areagotzea ekarri zuten, zeren eta istant hartan nabaritu bainuen ezen bihotzez maite nuela aita ere, luzaroan mesprezatu eta arbuiatu izan nuen arren.
‎Borondate onez ari ote zen, bada, osaba, eta amorosturik zegoelako agertu ote zigun bere ezkontzeko asmoa, pentsaturik ezen aitari edo amari bihotza beratuko zitzaiola eta haien kontsentimenduarekin eraman zezakeela aitzina bere asmo hura? Zeren eta erdibide baten bila ibil baitzitekeen orduan ere osaba Joanikot, ezkontza harekin urrats bat aitzina egiteko asmoz, baina inguruko jendearekin hautsi gabe, nahiz eta bazekien ezen milatik behin gerta zitezkeela horrelako gauzak...
‎Nola miretsi nituen nik orduan amaren oreka eta segurantza! Zeren mundua egin eta desegin eta mila aldiz alda baitzitekeen , baina ama beti egoiten zen bere lekuan eta bere kroskan, kantitu ere gabe. Eta zeren, bertze deusen gainetik, eskutoki bat behar bainuen nik mementu hartan, eta ama nuen eskutoki eta helduleku.
‎Ez dakit. Soilik dakit ezen goiz osoan urduri egon nintzela, osaba Joanikot noiz agertuko, bere ezpatarekin edo bere eskopetarekin, zeren eta huraxe izan baitzitekeen haien erabiltzeko mementua, bertzenaz kasik nehoiz erabiltzen ez bazituen ere... Baina hura ez zen agertu.
‎Eta bi dorre haiek ziren, bertzalde, bi lerro, xuxenak, paraleloak eta infinituan bat egiten zutenak. Eta dorre haietarik batek bihotzaren jakintasuna sinboliza zezakeen, eta bertzeak adimenduarena, edo, bertze hitz batzuetan, bihotza zuen dorre haietarik batek harroin, eta burua bertzeak, zeren gizona osoa izaiteko eta osorik salbatua izaiteko deitua izan baitzen, eta osotasun hura bihotz buruen eta buru bihotzen bat egiteaz baizik ezin erdiets baitzitekeen .
‎Izan ere, ba al dakik Galileok behin batean Bolognako hogei irakasle gonbidatu zituela, Jupiterren lau sateliteak ikus zitzaten amoreakatik, eta nehork ere ez zituela ikusi? Eta gizon haiek ez zituan gure jauregiko sehi analfabetoak, Pagabasoko beleak deabrutzat zituztenak, baina gizon jakintsuak, zeinenganik iguriki baitzitekeen ezen ez zirela haiek bezain itsuak izanen, baina ez... Pierre Gassendiren erranetan, berriz, bazegoan Cesare Cremonini zeritzan bertze gizon jakintsu bat —Galileoren laguna, nahiz eta ideietan etsai eta izterbegi—, teleskopiotik behatzerat ere ausartu ez zena, sinesten zuèn mundua irauli eta uzkailiko ote zitzaion beldur.
‎bata, aita Bartolomerekin aitortu nahi zutenena, luzea, inurriena baino luzeagoa; bertzea, don Frantziskorena, laburra, jondone Pedro Ermitauak bere haitzuloan hartzen zituen bisitariena baino laburragoa; ordea, ikusirik zein betilun ateratzen ziren aita Bartolomerekin konfesatzen zirenak, berehala iragan ziren errenkada luzean zeudenak don Frantziskorenerat, luze zena labur egiten zelarik, eta labur zena luze, minutu guti batzuen buruan. Eta, oroitzen ez badut ere don Frantziskok jarri zuen aurpegia, betilun imajinatzen dut alde batetik, ikusirik zer penitentzia zetorkion gainerat jende uholde harekin, baina baita betilunetik betargirat egiten ere bertzetik, loratzen zitzaiolarik, finean, ezpainetan, irri ezkutu bat, zeina izan baitzitekeen , hitzetarat bihurtua, apezak eliztarrei xuxendu komentario balizkoa, malizios bezain inozenta: " Zer?
‎Nik ezin segura diezazuket nolakoak izan ziren aitaren negozio haiek: sal-erosi nahasiak izan ote ziren edo sal-erosi garbiak, lukurreriazko tratu gaixto engainamenduz beteak edo egainamendu gabeak, baina bai segura diezazuket ezen probetxu handikoak gertatu zitzaizkiola guztiak ere, halako suertez, non oker handirik gabe erran baitzitekeen gizon hartaz ezen nekez ereinen zuela bihirik buru beterik emanen ez zionik... Eta, hala, bide hartarik bideratu eta biribildu ahal izan zuen hurrengo hamabi hamahiru urteetan —bizi izan zen artean, beraz— mirakulu iduriko hura Urbiainen, zeren Euskal Herria pobretzen eta jendez hustutzen ari zela eta gainbehera zetorrela erdietsi baitzuen jauregiaren eta jauregi inguruaren jasotzea eta nehoiz baino goitiago edukitzea, diru irabaziak urtez urte berretzen eta gurentzen zituela.
‎Aitak harriduraz so egin zion... baita kezkaz eta mesprezuz ere, nik uste, zeren eta kezka eta mesprezua izan ohi baitira erotasunaren ordaina, eta ideia hura ezin izan baitzitekeen ero batena baizik: ordea, ni aitzinean nengoelako edo, aitak ez zion osabak erranaren gutiesteari ekin, baina haren asmoei ate guztiak hersterat entseiatzen zela, ihardetsi zion:
‎Eta, aitak akabatu orduko hizketan hasten zelarik, zeren eta huraxe izan baitzitekeen modurik onena aitaren zalantza gorpuz ez zedin eta ez mami, osabak erran zuen:
‎Eta bagenituen, nola ez baitzitekeen izan bertzela, geure azienda eta geure abereak ere, zeinek, gaztelu zaharraren denboran, behe solairua izan baitzuten ukuilu eta establia, eta zeinek, jauregi berria eraiki zenean, kanporako bidea hartu baitzuten, abere bakoitza bere kideekin eta espeziekoekin, halako suertez, non halatan baikenituen, haien zaintzeko eta babesteko, etxola batzuk —behitegi bat, zaltegia, oilotegia, baita txak...
‎Jauregia, finean, talaia ezin hobea zen, nondik begizta baitzitekeen , han urrunean, urroztarren dorretxea, baita, legoa laurdenerat edo, Urbiaingo herria ere, zeinaz bi hitzen erraiterat obligaturik bainago, gure jauregiaren historia Urbiani guztiz loturik egon izan denez: " guztiz loturik" erran dizut, eta ez" guztiz nahasirik", zeren eta, liburuan barrena ikusiko duzun bezala, umetarik irakatsi baitziguten nor zen nor inguru haietan, jaunak beti jaun eta menekoak meneko.
‎Nihil necesse sapienti est, erraiten zuen Senekak, eta baldin egia bada ezen jakintsuak ez duela deus ere behar, orduan, jakintsuagoak ziren indiar haiek konkistatzaileak baino, eta jakintsuagoa zen, halaber, don Fran tzisko bertze anitz jende baino, zeren eta honek ere deus guti behar baitzuen bizitzeko. Eta, baldin egia bada ezen jakintsuak bere burua ezjakintzat duela, nola erraiten baitzuen Publilio Siriarrak —Non pote non sapere qui se stultum intelligit—, jakintsua zen orduan don Frantzisko, zeren ikasleak baino gutiago dakiela aitortzen duen irakaslea, nola aitortu baitzuen berak, kontatuko dizut noiz, ez baitzitekeen bertzerik izan. Finean, Prima docet rectum sapientia, erraiten zuen Juvenalek, eta ezin uka ezen don Frantzisko gizon justua eta zuzena zela, eta bide justutik eta zuzenetik ibili izan zela, eta zuzentasun hura izan zitekeela haren jakintasunaren froga.
‎Eta, aitak osabari izan ziezaiokeen edo osabaren alde senti zezakeen estimua, beraz, ez ote zuen hatsarretik mesprezu puntu batek ukitzen, bere anaia hark buruan haizea baino ez balu bezala? Zeren eta teleskopiotik izarrei beha gauak galtzea edo txakurrak horrela bataiatzen ibiltzea edo kakategiak asmatzea ez baitzitekeen bertzerik izan... Eta ez ote zen, bada, aitak osabari egin irri hura erranahi bikoitzekoa, izan zitekeelako, alde batetik, osabaren zorroztasunari eta haren buru-argitasunari ezagutza egiteko eta aitorra emaiteko modu bat, eta izan zitekeelako, bertzetik, osabari trufa egiteko modua ere...?
‎Eta orduan atsegin izaiten nuen, baina atsegin hark atsekabetzen ninduen segidan, zeren eta iduri lizun haietaz gozatzea lizunkeriazko bekatua izan baitzitekeen , eta lizunkeriazko bekatua zen. Eta, neure buruarekin borrokan, zalantzak etortzen zitzaizkidan, mementu haietan bekatu egin nuen ala ez, zeren eta ez bainekien nehoiz ere borroka haietan behar hainbat borrokatzen nintzen ala ez.
‎Eta, zer gertatuko zen, baldin Mattin eta Elbira hil izan balira joko desonest haren erdian...? Ez al ziren biak infernurat xuxen joanen... eta ez al zen, halatan, ene salatze hura, ez obra gaixto bat, baina ona, zeren eta salatze hartaz obra baitzitekeen bien salbamendua...?
‎Eta bi idurien idurikotasuna —Jesu Kristorena eta haren amarena, eta enea eta ene amarena— konfirmatzerat etorri zitzaidan —edo hala uste izan nuen nik bederen istant hartan, edo sinetsi nahi izan nuen— ezen, Jesu Kristo jarraibide harturik, apez egin behar nuela; izan ere, ez al zen hura nik sagastian ustekabean hartu nuen erabaki zentzugabeari bere zentzu ezkutua eta egiazkoa edireiteko modua? Zeren, egia bazen ere ezen jauregitik ihes egiteko asmoarekin hartu nuela, printzipioz, apez izaiteko deliberamendua, egia baitzen, halaber, ezen Jainkoak xuxen skribatzen zuela, baina lerro okerretan, halako suertez, non ene hatsarreko okerra ere geroak xuxendurik gerta baitzitekeen , Jainkoaren borondatearen arauaz; eta, zeren, horrela, nik asmatu estakurua eta desenkusa Jainkoaren probidentziak bideratua eta Jainkoak berak asmatua izan baitzitekeen, ororen buruan, eta ene gezurra, beraz, Jainkoak gidatua, gezurraren bidetik egia zedin bete eta konpli. Zorionekoa ene burutazio hura, kontzientzian nuen karga astuna guztiz arindu zidana... harik eta iduritu zitzaidan arte ezen ene arima hegaldatzerat zihoala, artean eri nengoen arren!
‎Eta bi idurien idurikotasuna —Jesu Kristorena eta haren amarena, eta enea eta ene amarena— konfirmatzerat etorri zitzaidan —edo hala uste izan nuen nik bederen istant hartan, edo sinetsi nahi izan nuen— ezen, Jesu Kristo jarraibide harturik, apez egin behar nuela; izan ere, ez al zen hura nik sagastian ustekabean hartu nuen erabaki zentzugabeari bere zentzu ezkutua eta egiazkoa edireiteko modua? ...s egiteko asmoarekin hartu nuela, printzipioz, apez izaiteko deliberamendua, egia baitzen, halaber, ezen Jainkoak xuxen skribatzen zuela, baina lerro okerretan, halako suertez, non ene hatsarreko okerra ere geroak xuxendurik gerta baitzitekeen, Jainkoaren borondatearen arauaz; eta, zeren, horrela, nik asmatu estakurua eta desenkusa Jainkoaren probidentziak bideratua eta Jainkoak berak asmatua izan baitzitekeen , ororen buruan, eta ene gezurra, beraz, Jainkoak gidatua, gezurraren bidetik egia zedin bete eta konpli. Zorionekoa ene burutazio hura, kontzientzian nuen karga astuna guztiz arindu zidana... harik eta iduritu zitzaidan arte ezen ene arima hegaldatzerat zihoala, artean eri nengoen arren!
‎—Zer gertatzen zaik, Joanes? —eta, irri zabala egiten zidala, zeren osaba aktore ona ere izan baitzitekeen , erran zidan—: Ez haiz, bada, amorosturik egonen...?
‎Edo, erlijione kontuen gainetik, libertatearen aldeko hautua ote zen berea? Zeren eta jaunaren eta neskamearen arteko ezkontza izan baitzitekeen , bere borrokaren horizontean, urrats bat aitzina... nahiz eta bazekien, bertzalde, ezen kasik ezinezkoa zela inguruko eta bere kondizinoko jendeak halakorik onartzea. Edo, etsimenduak harturik ote zegoen osaba?
‎Eta gure lehen galdegitea, nola guganik iguri baitzitekeen , Utopiari buruzkoa izan zen: Fernando Pachecok, ordea, ez zigun deus ulertu; gero, Joxe Aberasturik El Doradori buruz galdetu zion.
‎zenbat eskertzen diodan Felisari, umetan ipuin haiek kontatu zizkidalako; zenbat jaun Marceli, Erromako eta Greziako historia haiek irakatsi zizkidalako, baita haiek deklamatzen ere; eta zenbat osaba Joanikoti, jostetan ibiltzen irakatsi zidalako, mugako mugaren inguruan beti ere, hura hautsi ez hautsi! Zeren, haien irakaspenik gabe eta haien jostetarik gabe, nekez biribil baitzitekeen halako ateraldirik ene ezpainetan, eta nekez obra nezakeen buruak bururatua, hain mementu larrietan! Eta zenbat eskertzen diodan Fortunari eta zenbat, orobat, Jainkoari, ez naturalezaz ausart egin nindutelako, zeren eta ez bainaiz Hernán Cor tésen, Pizarroren edo haien iduriko bertze piztia batzuen kastakoa, baina bai hornitu nindutelako bertze bertute batzuekin, zeinetarik adierazgarrienetarik den beldurraren gainetik jauzi egiteko dudan fermutasuna —edo axolagabetasuna erran ote nuke, jaun André? —, beldurrak berak —edo ahalkeak berak, beharbada— eraginik eta bulkaturik, zeren eta anitzetan beldurraren aitzinekoa ohi baita ahalkea, bertzeen aitzinean ergel bat bezala geratzeko trantzeaz libratzen gaituena.
‎Ene hitzak aditu bezain fite, alkateari ezpainetako irria hautsi zitzaion, irriaren hauste hartarik adierazi nahi balit bezala ezen, hark eneganik iguriki zezakeenaz denaz bezainbatean, huts egin niola, zeren handikien handitasunean amets egiten duen gizona, nola egiten baitzuen Urbiaingo orduko alkateak, nekez ase baitzitekeen ene kontsiderazino haiekin.
‎...haiek guztiak; eta erraiten zidan, halaber, ezen zorigaitzik handiena ez zela zorigaitza bera eta zorigaitzaren existentzia, baina haren eramaiteko ez ahalik ez argirik izaitea; eta erraiten zidan, finean, ezen nekearen ertzetik eta hegitik ere heda zitezkeela besoak harat eta honat, eta adimenduaren argiak egin zezakeela gure besarkada bakoitza, ez sutsuagoa, baina bai zabalagoa, zeren zinez izan baitzitekeen zabalago ulertzen zuèn eskuaren fereka, ulertzen ez zuèn suaren horzkada eta ausikia baino.
‎Eta, hala, hiru soldaduek ene errana irriz hartzen zutela eta irriz irri pitxerra husten, Urbiainerako bidea hartu zuten, eskerrak eman ondoren... eta, segidan, kaperarat joan nintzen, aldare azpian bizirik ehortzi nuen mutila gogoan, zeren, behingoz, ez aldare gainean baina aldare azpian gerta baitzitekeen egiazko sakrifizioa, baldin ehortzia hilkutxa iduriko hartarik eta bere itolarritik libratzen ez banuen.
‎Baina hemen ere hitzak eta hitzen itzalak nahasten zaizkigu, zeren eta zenbatetan ez ote nuen ikusi Mundu Berria eta Mundu Zaharra zuhaitzaren eta huntzaren eredurat, halako moldez, non erran baitzitekeen ezen Mundu Zaharraren huntzak inguratzen zuela Mundu Berriaren zuhaitza, eta kentzeko guztia kentzen eta edoskitzen ziola anitzetan, harik eta iharturik uzten zuen arte?
‎Baina, horretan hasi aitzin, utzi kontatzen zer erran zidan Piarres Oihartzabal kapitainak, noiz eta Irunen adio egin baitzidan, nik hari eskatu ondoren ezen etor zedila enekin Urbianerat, zeren ama egon baitzitekeen hura ikusteko gogoz ere.
‎—Aitzinago zu Salamancarat joan zinen... baita hurrengo urtean itzuli ere, izurriak Urbiain hartua zuenean. ...oga argiagorik eta ebidentagorik, han berean zure aitari tigrearekin gertatu zitzaiona baino?; eta erran zuen, halaber, ezen infernuko aho hartarik jalgi zela Luthero, deabruen printze berria, urbiaindarren etsaia eta galgarria, izen bereko osaba Joanikoten txakurraren baitarat egiteko, zeren deabruek ahal hori baitzuten, gizonen baitan edo animalien baitan sartzekoa eta itxuraldatzekoa, nola ikus baitzitekeen ebanjelioan ere, hainbat etsenplutan. Gero, badakizu zer gertatu zen osaba Joani ko ten eta don Bartolomeren artean, noiz eta aita jesuitak txakurra eskatu baitzion osabari, bere izenean eta herritarrenean, eta noiz eta txakurrak bere menerat hartu baitzuen aita jesuita.
‎Eta haur batek bezala egin nuen nigar, luzaroan. Eta nigar haren ondotik bertze emazteki bat nintzen jada... zeren etxeko ardi beltz hura guztiz beltza izan baitzitekeen , baina nik baino zabalagoa zuen bihotza. Eta ulertu nuen ezen nihaurk ere ireki eta zabaldu egin behar nituela neure bihotzeko ateak, ordu arte zazpi giltzaz hertsiak.
‎" Halarik ere, gutun bat skriba diezaioket Villagrandeko dukeari, zergatik ez?, zeren haren eskua, bai, luzea baita, eta zeren dukea zorretan baitago etxegoiendarren leinuarekin"; eta, handik aitzina, hire amak kontatu zidaan nola prometatu zion dukeak zuen aitari ezen markes titulua emanen ziola eta Urbiaingo herria markeserri izendatuko zuela, hire aitak kanoi eta fusilen tratua bete ondoren, baina ezin izan zuela bere hitza bete, zeren, dukea azken urratsa emaiteko puntuan zenean, ahakartu baitzen aldi batez, bertze kontu batzuengatik, erregeren balidoarekin, zeinak ukatu baitzizkion, hartaraz gero, zor zizkion fabore, garazia eta abantail guztiak, aitaren markes titulua tartean. Eta hire amak hura guztia erran zidaan, eta bertze zerbait ere erraiterat zihoakidaan, baina nik ere hartua nian neure erabakia orduko, zeren, hasteko, itsasoa utzi nuenetik bortz hilabete baineramatzan lehorrean, gogait gaixto eginik, halako suertez, non itsasorat berriro itzultzeko asmotan bainengoen, eta zeren aitzakia ezin hobea izan baitzitekeen hura enetzat ere, Mundu Berria ezagutzeko eta obra on baten egiteko... eta zeren erakutsi nahi bainion neure buruari ezen ez nengoela artean ahiturik, adinean sartua egon arren; eta, hala, arrazoin haiek guztiak buruan nituela, erran nioan hire amari: " Andere Graziana, berorren semea ene semea ere izan zen, borzpasei urtez, Itsasoko Aman izan nuen bitartean, eta nihaur joanen naiz haren bila..."
‎Eta nik ezin sinetsi nuen, zeren eta mirakulu bat baitzirudien hark guztiak, eta ez nolanahikoa... eta Piarres Oihartzabal ere halatsu zegoen, zeren hari ere ez sinesteko moduko gauzak gertatu baitzitzaizkion bere azken bidaia hartan, zeina gai ezin bikainagoa izan baitzitekeen bertze liburu baten egiteko eta zeinak eraman baitzuen Donibane Lohizunetik Indietaraino, ene aztarnen gibeletik.
‎Hori ez duk zientzia, horiek ipuinak dituk, mutila!" Baina nik hura ikusi nuen, eta ikusi bezala eta ikusiaren arabera kontatzen ari natzaizu, jaun André... Hotzean pentsaturik, ordea, bertze arrazoin bat ere bila daiteke, zeren, nola tigrea jan berria izan baitzitekeen , ase egon baitzitekeen mementu hartan, halako moldez, non, jateko beharrik ezean, ez baitzitzaigun gainerat oldartu. Hala izan ote zen?
‎Hori ez duk zientzia, horiek ipuinak dituk, mutila!" Baina nik hura ikusi nuen, eta ikusi bezala eta ikusiaren arabera kontatzen ari natzaizu, jaun André... Hotzean pentsaturik, ordea, bertze arrazoin bat ere bila daiteke, zeren, nola tigrea jan berria izan baitzitekeen, ase egon baitzitekeen mementu hartan, halako moldez, non, jateko beharrik ezean, ez baitzitzaigun gainerat oldartu. Hala izan ote zen?
‎Nik ez dakit nola atera ginen handik bizirik, ez bada zeren Probidentziak gidaturik eta indarturik baikindoazen, hain izan baitzen neurriz kanpokoa gure gorputzen soportua eta jasana, eta ez bada zeren neure ondoan bainuen Goruki, zeinak, nola baitzen oihanean jaioa eta oihanean bizia, beti baitzekien, baita zalantzarik edo ondikorik handienen erdian ere, norat jo, eta zeinak beti baitzuen aterabideren bat korapilo bakoitzeko. Eta, arrazoin bertsuagatik, ez dizut kontatuko, halaber, nola garaitu eta azpiratu behar izan genuen hainbat eta hainbat mehatxu, zeren oihaneko edozein lekutan eta edozein partetan ezkuta baitzitekeen mandatari gaixto bat —hemen suge pozointsu bat, hor armiarma are pozointsuago bat, eta han piztia—, heriotzaren mandatua noiznahi den zabal zezakeena.
‎orinen bat ez dakit non... edo atsegin ez zenukeen bertze zerbait, gorputzaren neurria, konparazione? Zeren, aulki batean jarria agertzen zen mutilak bertze itxura bat izan baitzezakeen zutik jartzerakoan, hagitzez ere eskasagoa, eta zeren konkorra ere izan baitzitekeen . Eta ez duzu uste, halaber, ezen, baldin haragi hezurrezkoari mementuan akatsik sumatuko ez bazenio, amorioa itsua izan ohi delako, halarik ere, urte guti batzuen buruan iritzia eta aburua aldatuko litzaizukeela, Jainkoa delako aldatzen ez den bakarra eta adinak itsusten eta hondatzen duelako gorputza eta ekartzen zimurrak bisaira, halako tailuz, non segur egon baitzaitezke ezen mutil hura —denborak gizondua eta aitondua— mesprezatzerat eta gorrotatzerat ere iritsiko zinatekeela, koadroko bertze mutil hura gogoan? ’ Eta galdegin zidan:
‎Eta batzuetan kanpoko hotsak aditzen nituen, soldaduen arteko konbertsazione urrunak edo haien oihuak eta kantak... eta gau haietarik batean soldaduetarik bati, geroztik buruan grabaturik geratu zitzaidàn kanta hura aditu nion, zeinak baitio: A la guerra me lleva mi necesidad;/ si tuviera dineros, no fuera en verdad, 29 eta segidan pentsatu nuen ezen bi hegazti jo nitzakeela harrikada batez baldin dirurik banu, zeren diruaren truke eskuetara bainezakeen nik neure libertatea, eta zeren soldadua ere, bere aldetik, gerrara joatetik libra baitzitekeen , ene dirua bereganatuz gero. Ordea, pentsu hura burutik iragan bezain fite, guztiz alferrik nenbilela ohartzen nintzen, zeren kornadurik ere ez bainuen neure patrika zuloz betean, eta, horrela, bertze erremediorik ezean, berriro lotzen nintzaien orazinoei, urrikal zaitez nitaz, Jainko Jauna, urrikal zaitez gutaz...
‎Eta iraganari beha paratzen nintzen, eta gezurra iduritzen zitzaidan, zeren ene ordu arteko bizitza haize zurrunbilo bat bezalakoa izan baitzen, eta Rosa de Osoriorekin sentitzen nintzen, aldiz, kirastu gabeko laku baten ur geldietan bezala... eta amesten nuen orduan ezen zeruak halako zerbait izan behar zuela, zeren lakuaren ur geldietan urtzen baitziren ordu arte ikusi nituen iduri gogor bezain krudelak: osaba Joanikoten kalbarioari lotuak, edo Antonio Ibarbia gipuzkoarraren heriotzari, edo Alain Coup d’Œil itsas lapurraren exekuzioneei, edota indiar horiek eta gizon zuriek indiar gorrien herriskan egin zuten triskantzari... edo sugeen putzuari, zeinaz mintzatu bainatzaizu don Fidelez aritu natzaizunean, eta zeina izan baitzitekeen krudeltasunaren gaineko krudeltasunaren iduria.
‎Eta, bertze batzuetan, iduri krudel haien desegitetik sortzen zen bertze iduri bat, zeina izaiten baitzen aingeru batena, bere belauntzian bisita egiterat zetorkidana eta aingura aintziraren uretan egozten zuena... Eta jaisten zen aingeru hura untzitik eta ur bazterretik paseatzen ibiltzen ginen elkarren konpainian, zeren Rosa aingeru bat ere izan baitzitekeen , ene aingeru begiralea eta ongi egilea...
‎Eta orduan bururatzen zitzaidan ezen nihaur izan nintekeela Rosak izan nahi zuen semea eta ezin izan zuena, nola izan baitzitekeen Rosa nik nahi nuen ama, baina izan ez nuena... eta, pintore indiarrak pintatu zuen koadroaz oroiturik, zeinak erakusten baitzuen Ama Birjina hura, Jesus haurrari eta san Joseri bularra emaiten, ohartzen nintzen ezen nihaur izan nintekeela san Jose eta nihaur izan nintekeela Jesus haurra.
‎Kontatu dizut, bertzalde, nolakoa zen ama etxeko gobernuaz denaz bezainbatean, artatsu eta ordenazale itsu... halako moldez, non bere onetik ateratzen baitzen gauzaren bat lekuz ikusten zuenean. Ordea, bere onetik ateratzen zenean ere, ama ez zen keinuka ibiltzen —zeren barrengo sentimenduak sobera adieraztea lekuz kanpoko izan baitzitekeen , bere kasuan eta bere karguan—, erabakiak eta deliberamendu deliberatuak berehala hartuko bazituen ere, makur zegoena artez jartzeko. Eta, beraz, nola amak nekez bete baitzitzakeen bihotzetik iragaiten zitzaizkion ametsak eta fantasiak, zeren haren baitan etxeak eta etxeko ordenak baitzuten balantzaren pisurik pisuena, hala nahi izan ote zituen amets haiek zeharka bete, bere ahizpa gaztearen bidez —Emilianiren bidez, alegia—, eta hargatik permatu eta entseiatu ote zen urteetan osaba Joanikot harenganat erakartzerat?
‎" Minutuak eta orduak luzeegiak dituk mugimendu bizkorren studiatzeko, eta egunen batean norbaitek erloju bat asmatu dik, pultsazioen neurtzeko gai ere izan daitekeena, diiin daaan, diiin daaan..." Eta denboraren neurri hari dindana deitzen hasi gintzaizkion. Baina, erlojaria ez zenez, uraren bidez neurtzen zituen osabak dindanak —bere dindanak, alegia, zeren eta, bertzenaz, mila dindan suerte izan baitzitezkeen, batzuk din dan eta bertzeak diiiiiin daaaaaan, haiek laburragoak eta hauek luzeagoak—, erabiliz, hartarakotz, ontzi bat ur, beheko aldean hodi tipi bat zuena, nondik isur baitzitekeen ontzian zegoen ura, baldin itxitura bat zabaltzen bazen, eskuz manaia zitekeena; eta osabak diiin daaan erraiten zuen, eta, hura erraiten zuen bitartean, hodia zabalik uzten zuen, hoditik zetorren ura bertze ontzi batean jaso ahal izaiteko; eta, horrela, nola ur isuriaren mailak emaiten baitzuen dindanaren neurria, maila hura marka batez seinalatu, eta handik goiti ontzi osoa markatzen zuen, neur...
‎Lehenengo mugarria eta data ziegatik jalgi bezain fitezkoa izan zen, ez dakit biharamunekoa edo biharamunaren biharamunekoa. Eta halabeharrez eta ezinbertzez izan zen, zeren eta, oreinen historiarekin gertatuaren ondotik, ezin baitzitekeen bertzela. Izan ere, komunionea egin nahi ez nuelako, aitak zartako ikaragarri hura eman zidan eta kondenatuen gelan giltzapetu.
‎Eta nola sentitu nuen harenganat hurbiltzeko gogoa eta ene besoekin babestekoa eta musu emaitekoa...! Eta nola sentitu nuen istant batez ezen hura zela ene ama, eta ez nuela haren ausentzia ene amaorde Felisaren presentziaz bete ahal izanen handik aitzina, nola bete ahal izan bainuen ordu arte, zeren eta ama jainkosa bat izan baitzitekeen , baina jainkosa hauskor bat, eta jainkosaren ahuleziak eta haren hauskortasunak erakartzen ninduten erremediorik gabe! Eta zeren haren urruntasun hura urtu nahi bainuen jada neure bihotzaren arragoan, nola urtu ahal izan bainuen istant labur hartan, eta zeren neure mundurat ekarri nahi bainuen mundurat ekarri ninduena...
‎Zein ote zen amaren egia lazgarri eta beldurgarri hura? Bere azken aitorrean agertu zizkidan ezbaiak eta barren borrokak ote zituen mementu hartan gogoan eta bere amorio ezinezko hartaz ari ote zitzaigun, zeinak, ezinezkoa zen neurrian, zulo beltz batean barrena bulka baitzezakeen, non nekez lora baitzitekeen esperantza. Edo, ez al da bizitza, anitzetan, zulo bat, edo anitz zulotako bidea, eta ez al du zulo bakoitzak errealitate beldurgarri baterat jotzen, gure ametsak nekez bete ditzakegunez gero?
‎berant ote nenbilen neure ondiko izugarriaren deitoratzen eta auhentzen hasteko? Zeren ordu hura heldua ez ezik iragana ere izan baitzitekeen orduko, eta zeren abiaturik egon bainintekeen, halatan eta ezustean, neure bizitzako argi urratzerik eta oilariterik gabeko gau beltzik beltzenean eta izugarrienean barrena...
‎Eta, poltsikotik paper zahar bat ateratzen zuela, non mapa bat ikus baitzitekeen , erantsi zuen:
‎—Orri honetan dagoena, berriz, Antonio de León Pinelok bere El Paraíso en el Nuevo Mundo liburuan argitaratu zuen maparen kopia bat duk, nihaurk egina, Donostiako lagun frantziskotar batek utzi zidan liburuaz baliaturik —eta Indietako mapa bat erakutsi zidan, non erdi aldean Paradisua ikus baitzitekeen , lau ibaiek ureztatua: Amazonasek, Platak, Orinocok eta Magdalenak.
‎LIBERTATEA: osaba Joanikoten ametsa eta ene ametsa; eta libertatearen lurra amets nuelako joan nintzen bertze lur haren bila, zeina urezkoa baitzen eta itsaso zeritzan; baina bazegoen itsasoaren bertzaldean bertze leku bat, non libertatearen bertze lur bat eskura baitzitekeen , eta lur hura Indietako lurra zen, zeren, baldin egia bazen, Americo Vespuciok erraiten zuen moduan, baita Bartolomé de las Casasek berak ere, ezen hango herriek urrea mesprezatzen eta arbuiatzen zutela, zinez izan behar baitzuten haiek herri libreak; eta zeren, baldin egia bazen, Vasco de Quirogak erraiten zuen moduan, ezen Mundu Berria berri zela, ez aurkitu berri zutelako, baina guztiz berri ...
‎LIBERTATEA: ...en moduan, baita Bartolomé de las Casasek berak ere, ezen hango herriek urrea mesprezatzen eta arbuiatzen zutela, zinez izan behar baitzuten haiek herri libreak; eta zeren, baldin egia bazen, Vasco de Quirogak erraiten zuen moduan, ezen Mundu Berria berri zela, ez aurkitu berri zutelako, baina guztiz berri zelako bai jendeetan eta bai bertze guztian, halako suertez non beldur handirik gabe segura baitzitekeen ezen jende berri haiek Paradisuan bizi zirela —eta Historiaren urrezko lehen aro hartan, beraz, ez burdinazkoan, nola bizi baikinen gu, geure maliziagatik—, zinez behar baitzuen mundu hark libreago.
‎Itsas inguru hartan geunden, bada, non baitzeuden arestian aipatu dizkizudan uharteak, piratek, kortsarioek, filibusteroek eta gainerako itsas lapurrek habiatzat eta gordelekutzat erabiltzen zituztenak. Baina, beren buruak babestu ez ezik, beren atakeak ere trazatzen zituzten itsas lapur haiek handik, batik bat Indietarik Europarako bidean zihoazen untzien kontra, zeren eta untzi haiek Indietako produktuz kargaturik baitzihoazen, eta zeren, halatan, handiagoa izan baitzitekeen harrapakinen fruitua: erran nahi baita ezen kasualitatez erori ginela itsas lapur haien atzaparretan, ekaitzaren eta ez bertze deusen karietarat.
‎Eta buruzagia oilarrei buruz ari zen, baina nik gogoan nituen bertze hitz haiek, buruzagiak berak lehenago erranak eta adierazten zidatenak ezen esklabo batek bezala egin nuela lan, zeren esklabo gisa salduko baininduten, segurtki eta gertuki, berant baino lehen. ...uruak; eta kontatu zigun, halaber, ezen bertze egun batean Maracaibo bereganatu zuela eta sekulako triskantza egin zuela han ere, gizonak hilez eta haien emazteak bortxatuz; eta kontatu zigun, finean, ezen haren menekoek, usterik azkenean ezen zorte txarreko gizona zela, uharte batean utzi zutela, non indiar batzuek harrapatu eta jan baitzuten, haren gorputza mila zati egin ondoren, nola ezin izan baitzitekeen bertzela, Jainkoaren justiziaren arauaz.
‎Eta joko batzuk jokatu genituen, eta hatsarrean hark meneratzen ninduen ni... baina, aritzearen aritzeaz —zeren usnatzen hasia bainintzen ezen joko hartarik etor zitekeela ene salbazionea eta ene lagunena—, haren mailan jarri nintzen, nahiz eta ez nion aditzerat emaiten, zeren eta hobe izan baitzitekeen jokoak galtzerat uztea, ene hondar kolpearen hobeki jotzeko.
‎Eta nik banekien, bertzalde, ezen almirant D’Estréesen manuen aiduru zegoela Alain Coup d’Œil... eta banekien, halatan, ezen, neure asmoen aitzinatzeko, bizkor ibili beharra nuela, kortsario buruak manu haiek errezibitu baino lehen, zeren noiznahi den irits baitzitekeen almirant frantsesaren mandatari edo mezulariren bat manu haiekin, eta zeren manu haiek La Crique tik ateratzerat obliga baitzitzaketen Alain Coup d’Œil eta bere kortsarioak, auskalo zer bertze batailarat eta auskalo norat... Eta, hala, Alain Coup d’Œil ekin hilabete eta erdi edo neramala, galdetu nion ea ba ote zekien nola sortu zen xake jokoa, eta hark ezetz ihardetsi zidan, eta nik asmatzailearen eta erregeren arteko historia kontatu nion.
‎Eta, bat batean, gogorat etorri zitzaizkidan Alain Coup d’Œil en manuz ene aitzinean hil zituzten bortz beltzen, bi indiarren eta kortsario haren buruak, batzuei eta bertzeei lepotik odola borborka zeriela, begiak sufrimenduaren azken mugaraino zabal. Eta gibela egitekotan egon nintzen, jaun André, baina ez nuen jada gibela egiterik, zeren eta puntu hartan okerragoa izan baitzitekeen ene koldarkeriaren erakustea...
‎Eta nik, zirkunstantzia haietan, nola erranen nion, bada, ezetz, zeren edozertarako prest bainengoen, baita neure buruari adarrak jartzeko ere, orain amorante eta orain senar, haren zerbitzaririk tipiena eta obligatuena banintz bezala...! Zeren eta Mi gno nen azala —kriseiluaren argi tipi misteriotsuak jantzia, urrezko izara bat iduri— ezin izan baitzitekeen jainkosa eta dibinitate batena baizen, eta zeren nik azal hura eta gorputz hura bainuen bazka eta gozotasun, Fortunaren present eta atsegin sari! Eta, nola ni egarritua bainengoen berriro, zeren gazte nintzen eta gaztetasunaren goren puntuan nengoen, hala, harenganat hurbildu, eta orain eskuz ferekatu eta hazkatu, eta orain mihiz eman nion musu han eta hemen, bizkarrean eta sorbaldan, lepoan eta bularretan, noiz Mignonek berak gidaturik eta noiz neure senak...
‎—Zenbatetan ez ote ninduen geure aita zenak —zuen berraitona Albertek, beraz— mendi Pirinioetako gain horietarat eraman izan, nondik arbasoek galdu jauregia ikus baitzitekeen , eta zenbatetan ez ote zigun erran: " Nafarroa galdu zuan eta betiko galdu zuan, baina gure jauregia oraino ez, beharbada..." Eta, irri egiten zidala, eratxikitzen zuen:
‎Baina, halakoetan ere, ezinezkoaren aitzinean etsitzerat jo gabe, garbi izan da ene hautua: ...Guevarak bere kroniketan egin ohi zuen moduan, baina zin degizut ezen hori ez dela horrela izan, ezta gutiago ere, zeren, alde batetik, noiz eta hitz eta behako haiek erabili izan baititut, tentuz eta zentzuz erabili baititut —baita ahalik eta zuzentkien eta onestkien ere—, aromaren berreraikitzeko balio zezaketen neurrian, ahalik eta molderik fidelenean; eta zeren, bertzetik, gaitzagoa baitzitekeen hutsuneak bere horretan uztea, ukitu gabe, hutsuneak gerta zitezkeelako, hain zuzen ere, maskararik handienak, gertakiaren zinezko aromaren estalgarri... Edo ez al da egia, halaber, ezen Historia, eta gure egunorozko historiak, berdin faltsu daitezkeela nola alferrik erantsiarekin hala ahantziarekin, edo berariaz isilduarekin ere?
‎Eta erran zigun, halaber, ezen dikzionarioa baso bat ere bazela, non pagorik lerdenenaren iduriko hitzak aurki genitzakeen edo belarrik xumeenaren idurikoak; eta zerurat beha zeuden hitzak zeudela, eta lurrari beha zeudenak eta lurrean sartzen zirenak, bertze hitzen ongarri bihurtzeko; eta hitz gozoa, komunzki eta eskuarki, ederra zela, eta hitz garratza eta pozointsua, itsusia; baina bazirela hitz gozoak, gozoaren gozoaz gibela eragin ziezaguketenak, okaztagarri egin arteraino, nola izan ohi baitziren usu gorteko poeten hitzak, kapare eta handikien zerbitzuetarat zeudenenak eta haien faboreen eskertzeko skribatzen eta deklamatzen zutenenak, eta bazirela hitz garratzak eta pozointsuak ere, garratzaren garratzaz eta pozoinaren pozoinaz eder bihur zitezkeenak, nola gertatzen baitzen osaba Joanikotek hain atsegin zituen Rabelaisen edo Quevedoren luma satirikoetan... Eta hitz bat ez zela berdin non paratzen zen, hitz baten edo bertze baten aitzinean, zeren, batekin dir dir egin zezakeen arren, bertzearekin, aldiz, net itzal baitzitekeen ... Eta erraiten zigun ezen hitzen lotzetik eta hitzen elkartzetik erran bat osa genezakeela; eta erran bat arku bat zela, eta arkuak fletxa bat zuela, zeina baitzen erranak adierazten zuen pentsua, ideia, edo sentimendua, adimenduan edo bihotzaren erdian zaurt gaitzakeena, arkutik atera orduko:
‎Hantxe hertsi zitzaidan, jaun André, mundu magikorat jotzen zuen leiho hura —haurtzaroko leihoa—, non gertagaitzena ere gertagarri gerta baitzitekeen ...! Eta dukearen beheitikoak goitikoa eragin zidan, eta...
‎haren hustasuna, bere batez. Zeren zinez izan baitzitekeen pisutsua eta karga handikoa harentzat aitaren uztarria. Eta jasanezina.
‎Egia erranen dizut, jaun André. Neure ordu arteko bizitzan kasik ez nintzen neskez arduratu izan, baina egun hartan bai, barrenean zerbait nabaritu nuen, zerbait berria, zeren eta hura ez baitzen, konparazione, anaia batek bere arreba eriarenganako senti zezakeen urrikalmenduzko maitasuna, nola izan baitzitekeen nik Pisan sentitu nuena, noiz eta Laura zeritzan neskatxa zangobakar harekin inkontratu bainintzen; aitzitik, sentimendu berri hark barrendik inarrosten ninduen eta asaldatzen, eta, nolabait erraitearren, hegazti ezezagun bat bihotzean bere habiaren egiterat balihoakit bezalakoa zen... Eta, nehongoa ere izaitekotan, paradisukoa edo zerukoa izan behar zuen hegazti hark, hain baitzen enegan sortzen zuen sentimendua gozoa eta deliziosa, baina baita, aldi berean, haizetsua eta bortitza ere.
‎Anitzetan galdetzen diot neure buruari nola atera zitzaizkidan hitz haiek, eta oraino ere neke eta gaitz egiten zait bertze argibide baten edireitea... baina bai erraiten ahal dizudala ezen, hitz haiek trenkatu orduko, bi sentimendu errotu zitzaizkidala, biak ere kontrakarrean zeudenak, zeren sentitu bainuen, batetik, halako kezka bat, osabari modu hartan trufa egiteagatik eta zor nion begirunearen hausteagatik, berak napolitarrari zor ziona hautsi zuen bezala, bertzalde; baina baita halako alegrantzia eta halako satisfazionea ere, bertzetik, ene kezkaren gainetik zegoena mementu hartan, zeren bidaia oso hartan osabaren erranetarat egon bainintzen, sekula erabaki bat hartu gabe, eta zeren hura baitzen, hain zuzen ere, ene lehen deliberamendua, adierazten zidana ezen gizon egiten ari nintzela, zinez... eta zeren noiznahi den etortzen baitzitzaidan bururat osabaren iduri hura, hark Bolognan ukabila jaso zuenekoa eta nik mehatxu bat bezala sentitu nuena, nik irri egin niolako, lohitan blai ikusi nuenean; izan ere, hargatik atera ote zitzaizkidan hitz haiek, zeren lege naturala baitzen mendekuari mendekuarekin ihardetsi nahi izaitea? Edo, ez al zen arrazoin printzipalena izanen ezen maisu ezin hobea nuela osaba, eta harenganik eta haren injeniotik gero eta gehiago ikasten ari nintzela, zeren eta nik osabari eman ihardespena, osabak berak egina izan baitzitekeen bertze zirkunstantzia batzuetan. Edo arrazoin haiek guztiak baterat ote zeuden ene ateraldi ausart haren ifrentzuan?
‎Izan ere, goizean goiz, Ofizio Sainduko guardiak heldu zitzaizkidan etxerat, bat batean eta supituan. Hatsarrean dudan egon nintzen ene bila ez ote zetozen, zeren behetik zetorren morroiak erran baitzidan ezen enekin egon nahi zutela, eta zeren, bertzalde, amaren baitarik, puntu hartaz denaz bezainbatean, zernahi den iguriki baitzitekeen , haren mehatxua aditu ondoren... Baina ez zetozen, ez, ene bila, Lutheroren bila baizen.
‎Guardiek muturreko bat zekarten, eta eskatu zidaten ezen ipin niezaiola nik muturrekoa txakurrari. Halakoetan ohi bezala, haien eskea bete eta listuaren garratza irenstekotan egon nintzen berriro, baina, aldi berean, bururatu zitzaidan ezen egiteko hura haiei zegokiela, zeren huraxe izan baitzitekeen txakurraren gurutze bideko lehen urratsa eta lehen egonaldia, eta nik ez nuen txakurraren kalbarioan parte hartu nahi.
‎Goizean goiz hurbildu nintzen ni herriko gartzelarat, non bezperatik baitzegoen preso osaba, hiru guardiak begiratua, eta norat ez baitzitekeen nehor ere sar. Gero, noiz eta urkabea zegoen plazarat joan bainintzen, oholezko tribuna bat begiztatu nuen, Inkisizionearen hainbat estandartek presiditua eta apaindua, lauki beltzen erdian beren gurutze horiak erakusten zituztela; tribunaren eskuinetarat, berriz, urkabea zegoen, eta ezkerretarat, urkabearen aitzinean, egur meta bat, gurutze batez koroatua... eta, haiek ikustean, guztiz aztoratu nintzen.
‎...ezin ekidin izaiten dut irakurraldi bakoitzean, oraino ere, halako hotzikara bat, bizkarrezurra goiti beheiti hartzen didana, zeren baitakit ezen haren hitzak egiazkoak direla, nik ere neure larrutik eta neure baitarik ikasi bainuen zer zen gartzela han Indietan, bertze batzuk izan ziren arren ene gartzelaldiaren kausak eta arrazoinak... eta zeren osaba Joanikot ere antzeko infernutik iragana izan baitzitekeen Inkisizioneak Iruñan zituèn gartzela sekeretuetan, non baitzeuden, ziegak ez ezik, auzitegiko gela eta torturatzekoa ere, bere estirarekin eta bertze mila tresnarekin, eta non, gartzela publikoetan ez bezala, ez baitzen kanpoko bisitarik onartzen, ez zerbitzuko morroirik ez neskamerik.
‎Egongelak leiho bat zuen, nondik begizta baitzitekeen itsasoa. Eta, batzuetan neuri so egiten zidala eta bertze batzuetan itsasoari, kapitainak erran zidan:
‎Lehenengoa izan zen jaun inkisidoreak aita Bartolomeri egin zion keinu adierazgarri hura, erran nahi balio bezala: " Ikuskizun bikaina prestatu diguzu, aita Bartolome...!" Zeren ikuskizun hura zinez izan baitzitekeen aita jesuitak prestatua eta jaun inkisidoreak onartua; izan ere, erran dizut nola baliatzen zen aita jesuita, bere predikuen lantzeko eta osatzeko, dramatismo handiko hainbat historiaz, zeinak aditzerat emaiten baitzituen ongi loturikako iduri bizi bezain bortitz batzuen bidez, eta erran dizut, halaber, ezen ezin hobeki mugitzen zituela historia haien hariak. Eta ikuskizun hura halakoa izan zen, eta segur nengoen ezen aita jesuita izan zela ikuskizunaren hariak mugitu zituen gizona, itzaletik izan bazen ere, zeren, alde batetik, jaun inkisidorearen lagun baitzen, eta zeren, bertzetik, nik ikusi nuèn keinu hura izan baitzitekeen adierazi dudanaren froga.
‎" Ikuskizun bikaina prestatu diguzu, aita Bartolome...!" Zeren ikuskizun hura zinez izan baitzitekeen aita jesuitak prestatua eta jaun inkisidoreak onartua; izan ere, erran dizut nola baliatzen zen aita jesuita, bere predikuen lantzeko eta osatzeko, dramatismo handiko hainbat historiaz, zeinak aditzerat emaiten baitzituen ongi loturikako iduri bizi bezain bortitz batzuen bidez, eta erran dizut, halaber, ezen ezin hobeki mugitzen zituela historia haien hariak. Eta ikuskizun hura halakoa izan zen, eta segur nengoen ezen aita jesuita izan zela ikuskizunaren hariak mugitu zituen gizona, itzaletik izan bazen ere, zeren, alde batetik, jaun inkisidorearen lagun baitzen, eta zeren, bertzetik, nik ikusi nuèn keinu hura izan baitzitekeen adierazi dudanaren froga. Eta ni segur nengoen hartaz, eta ez nebilen oker, zeren amak halaxe aitortu baitzidan bere azkeneko konfesionean, liburuaren hondarrean ikusi ahal izanen duzun bezala.
‎...pentsatzen nuen zenbatetan mintzatzen zen aita defunktua ezin gogarago jauregiaren urrezko etorkizunaz eta nola bihurtu zuen Mattin etorkizun hartako ardatz eta amets; ordea, biak ere hilik zeutzala, ez zen etorkizunaz sobera prometatzerik ez geroaren benturan ibiltzerik, zeren beirakia eta lurrezko ontzia baino hauskorrago baikinen, zinez, ezdeusaren pare eta fitsaren berdin, eta zeren hala bihur baitzitekeen , gauetik egunerat, munduko loria guztia ere banaloria. Eta zeren, Kristok erran zigun bezala, ez baitakigu eguna eta ez orena.
‎Baina izan zen, halarik ere, ditxazko ditxa hartan hala holako egun bat: osaba etxerat ekarri eta handik aste pare baterat izan zen, noiz eta Maddalenek eta osabak beren artean iharduki baitzuten; eta, hala, diskusionearen ondorez edo, Maddalen tristura oso batean sartu zen, zeina irakur baitzitekeen haren begien lausoan; osaba, bere aldetik, haserre zegoen, Maddalenekin ez ezik bere buruarekin ere. Baina, osabaren arratsaldeko ibilalditxoan, zeina bi guardiak zaindurik egiten baitzuen, juntatu eta elkartu zitzaion Maddalen... egin zuten lizar baten ge rizpean geldialdi bat, ikusi nituen biak solasean —guardien begi bistan beti ere, baina ez haiek entzuteko puntuan—, eta adiskideturik edo itzuli ziren handik, biok ere irritsu.
‎Ez, osabak ez zuen austriarren arrano inperiala akabatu, baina zein arrai eta alegera sentitu nintzen, halarik ere, zeren eta osabak ere, Galileok bezala, gibela egin baitzuen, baina urrats bat aitzina egiteko, bere egite haren bidez, eta zeren bere urrats hura bertze urrats bat izan baitzitekeen , gizon batek baino gehiagok gerorat gogora zezakeena eta gogoratuko zuena, libertaterako bide luzean...
‎Eta so egiten nion begi batekin Mignoni eta Mignonek eskaintzen eta oferendatzen zidan fruitu umo hari, zeina piku bat izan baitzitekeen , zerutik erori berria, zenbatenaz zaurituago eta irekiago, hanbatenaz eztiago eta gozoago; so egiten nion bertze begiarekin hanka tartean laxatu ezin nuen korapiloari, gero eta larriago... eta halako batean...
‎Ai, sentimendu haren bortitza...! Izan ere, Mignonen gorputza hain zen ederra eta joria —Rubensen pintzeletik sortua ote zen, jaun André? —, non erran baitzitekeen ezen ez zuela mugarik. Mugagabea zen, zinez, haren gorputza, infinitua... are mugagabeagoa eta infinituagoa enearen aitzinean, zeinak oroitarazten baitzidan ezen, itsasoan galdu nuen behatzetik hasirik, bazter orotarik mugaturik nengoela...
‎"... hoa, bai, Piarres Oihartzabal kapitainarenganat, zeren eta ez baitut munduan hura bezain gizon librerik ezagutzen. Eta begiak zabal zabalik ditik, harat eta honat beha, eta haren kontseiluek ere ez diate kalterik eginen..." Eta nola ohartu nintzen ezen hartan ere arrazoin zuela osabak, eta nola ulertu nuen, halatan, ezen maisutzat eta kontseilaritzat hartu behar nuela kapitaina, zeren eta nik ere begiak zabaldu nahi bainituen harat eta honat eta zeren ezin jaio baitzitekeen bizi berri baterat bere behakoa zabaltzen zuena baizen...!
‎Eta lagunek, jakinik ezen, geure Amsterdameko egonaldian, ez nintzela Mignonekin baizik ibili, eta hitz eman nuela eta zin egin ezen ez nintzela bertze nehorekin ibiliko hare kin baizen, ikusten zutelarik hitza guztiz jan nuela, berriro hasi zitzaizkidan zirikatzen handik eta hemendik, erraiten zidatela: " Baina ez al huen aitortzen ezen, Mignonekin heure gauzatxoak egin hituenean, zeruan sentitu hintzela, eta nekez ibili ahal izanen hintzela, hartaraz gero, bertze nehorekin, zeren eta infernua izan baitzitekeen zeru hartarik kanpoan egon zitekeen gauza bakarra. Ederki aldatu haiz, bada, azken bolada honetan...!" Eta nik ihardesten nien, neure haragi flakoan gero eta sendoago:
‎" Kontuz, kontuz eta kontuz..."; aitzitik, bertze hitz haiek etortzen zitzaizkidan bururat, Lutherok Melanchtoni bere gutunetarik batean arteztuak, erraiten zionean: Pecca fortiter, sed fortius fide et gaude in Christo... 23 zeren eta seigarren manamendua urkabilur bat bihur baitzitekeen , libertatearen lepoaren inguruan, eta ni ez nengoen, mementu haietan, libertatearen ukatzeko ez urkatzeko prest, are gutiago osaba Joanikotek bizia libertatearen alde eman zuenetik.
‎Eta, azkena emaiteko historia ez dakit irrigarri edo nigargarri honi, zeina Boccaccioren lumarendako bertze ipuin baten egiteko gai ezin egokiagoa izan baitzitekeen , derradan ezen guardia buruak erran zigula, hasteko, bi hautabide genituela, gertatuak gertatu ondoren: edo ez genituen puta haiek salatzen, zeren ezein salatzailek ez baitzuen nehor salatzeko eskubiderik, baldin berak ere salatua izaitea merezi bazuen, nola izan baitzen gure kasuan, etxe galdu hartan fornikatzen harrapatu gintuztelako; edo, egitekotan, uko egin genion nork bere poltsaren jabetasunari, puta haiek ezin pobreagoak zirenez gero, beren seme alabei jaten emaiteko sos erdirik ere ez zutenak, eta hargatik ebatsi zizkigutenez gero, hain zuzen ere, diru poltsak, nezesitate handian zeudelako.
‎edo ez genituen puta haiek salatzen, zeren ezein salatzailek ez baitzuen nehor salatzeko eskubiderik, baldin berak ere salatua izaitea merezi bazuen, nola izan baitzen gure kasuan, etxe galdu hartan fornikatzen harrapatu gintuztelako; edo, egitekotan, uko egin genion nork bere poltsaren jabetasunari, puta haiek ezin pobreagoak zirenez gero, beren seme alabei jaten emaiteko sos erdirik ere ez zutenak, eta hargatik ebatsi zizkigutenez gero, hain zuzen ere, diru poltsak, nezesitate handian zeudelako. ..., hagitzez ere hobe baitzen gure diru haiek bide onetik bideratzea, nola egin baitzuten puta haiek, beren ohoinkeriaren fruitua karitatezko edo miserikordiazko obretan enplegatzen zutela, beren seme alaben mantenuan, gizalegeak eta Jainkoaren legeak manatuaren arabera; ezen ez bide gaixtotik, nola izan baitzen gure asmo ezin lizunagoa; eta zeren, bertzetik, puta haiei zorren ordaina barkatzea izan baitzitekeen gure bekatuaren kulpa eta hobena ordaintzeko modurik egokiena; eta akabatzeko erran zigun ezen, baldin, halarik ere, justiziak haiek harrapatzea nahi bagenuen, uste genuelako ezen gure eskubidea zela, lasai egon gintezkeela, zeren segur baitzegoen berant baino lehen harrapatuko zituztela putatzar haiek... nahiz eta ez zen, bertzalde, erraza izanen," zeren eta baitakizue nolakoak diren putak: gaur izen bat dute, bihar bertze bat; gaur iduri bat dute, bihar bertze bat..."
‎Boz lasaigarria zen, eztia ez nuke erranen, baina bai inolako oldar kutsurik gabea. Baieztapena, hala ere, oihuka ari nintzela alegia, hain zen funtsik gabea, ez baitzitekeen eldarnio bat baizik, bizi ninduen lokamutsaren atal berantiar bat, errealitatearekin inolako estekarik ez zuena. Nire horretan, errealitea bi hitzetara bihurtzen zen:
‎A zer errukarri koadrila! Geure buruen gainean, hizki larri dotorez, iragarki nirnirkari bat zintzilik, zeinean irakur baitzitekeen : Oinazeak orduak luze ditu.
‎nola jakin dezakegu egunero hizkuntza berbera erabiltzen dugula, hautemateak neurtzen uzten diguten erloju, erregela eta beste hainbat objektuei esker ez baldin bada? Filosofo honen aburuz, sentimen datuak zerbait pribatua eta hutsezina bailiran onartzeak arriskuan jartzen zituen Zirkuluaren tesiak, modu horretan sekula ezin baitzitekeen erabilitako terminoen esanahia ikasi. Jakina, oinarrizko hizkuntzak fisikaren hizkuntzaren zati bat izan behar du.
‎Hasieratik baztertu nuen etxetik pasatzeko ideia, baina Egunkaria ko erredakzioan sartzeko gogoa piztu zitzaidan. Bagenekien Lauaxetarentzat arriskutsua zela han sartzea, han bat baino gehiago egon baitzitekeen hura ezagutuko zuenik. Baina nik baneukan hara joan eta lankideei ustekabe bikaina ematerik.
‎Noski geltokia hiritik apartexko zegoen. urrundik motor hotsak, marmar bezalako bat, ez baitzitekeen hots bat beste batetik bereizi.
2001
‎Hori onartuz, zuzenagoa litzateke, Leturiaren egunkari ezkutua (1957) nobelak euskal nobela modernoaren hasiera zedarritu zuela esatea, nobela existentzialistaren ildotik antolatutako testu horretan ordura artean indarrean zegoen ohiturazko euskal eleberria baztertzen baita. Txillardegiren nobela ez zen berria mundu urbanoa irudikatzen zuelako, edo lehenengo heroi problematikoa testuratu zigulako bakarrik, nobelaren beraren egitura ere berritzailea zen, lehenago esandakoaren ildotik, Leturiaren egunkari ezkutua ren oinarrian dagoen unibertso literario gatazkatsua molde berriz soilik adieraz baitzitekeen . Sartre-ren La Nausée n (1938) erabilitako teknikak bere eginez, biltzailearen mozorropean ezkutatzen den instantzia narratibo horrek istorioaren beraren denbora testuratzeko modu berria ere bazekarkigun.
‎...dura arte indarrean zegoen ohiturazko euskal eleberria baztertzen baita.Txillardegiren nobela ez zen berria mundu urbanoa irudikatzen zuelako edolehenengo heroi problematikoa testuratu zigulako bakarrik; horrez gain, nobelarenberaren egitura ere berritzailea zen, lehenago esandakoaren ildotik, Leturiarenegunkari ezkutuaren oinarrian dagoen unibertso literario gatazkatsua molde berrizsoilik adieraz baitzitekeen . Sartre-ren La Nausee liburuan (1938) erabilitako teknikak bere eginez, biltzailearen mozorropean ezkutatzen den instantzia narratibohorrek istorioaren beraren denbora testuratzeko modu berria ere bazekarkigun.Pertsonaia nagusiaren arabera antolatutako gertakarien aurkezpen kronologikoa zen, finean, nobelak eskaintzen zigun emari berria.
‎Hileta xume eta sentituak izan ziren; Louis nolakoa zen jakinda, ezin baitzitekeen bestela izan: barnean nekez eutsitako hunkipen mingotsa; kanpoan, berriz, malko eta bisaia desitxuratu ugari.
2002
‎gizakia absolututasunaren xerkan. Hala ere, benetan berria dena Haizeaz bestaldetiken forma nobeleskoa da, eleberri lirikoaren generoan sar baitzitekeen . J. M. Lasagabasterrentzat (1987), prosaz idatzitako poema liriko narratiboa da, eta haren sinbolismoak eta eduki metafisikoak eragin handia izan zuten garaiko irakurlearengan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia