Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 39

2002
‎Nekazaritza Organikoko Mugimenduen Nazioarteko Federazioaren munduko lehen konferentzia, Olibadi Ekologiako IV. Jardunaldiak, nekazari eta kontsumitzaileen foroak, serranaren kulturari buruzko jarduerak eta nekazaritzako makina eta ekipoen erakusketa. 24 herrialde Ecolivak 24 herrialdetako parte hartzaileak ditu, nekazaritza ekologikoak gero eta interes handiagoa baitu mundu osoan. Australian, Argentinan, Mexikon, Perun, Txilen eta Mediterraneoko ibaiertz osoan egindako ziurtagiriak daude:
2004
‎Tratatutik eratorritako sistemak baliabide genetiko horiek erabiliz lortutako onurak nahitaez banatzeko oinarriak ezartzen ditu, sektore pribatuak labore barietate berriak merkaturatzearen ondoriozko onurak barne. Lege esparru berri hori “funtsezko faktorea izango da elikagaien segurtasuna orain eta etorkizunean bermatzeko”, dio FAOk, zeinak gogorarazten baitu munduko nekazari pobre gehienen biziraupena biodibertsitate genetikoaren mende dagoela, eta belaunaldiz belaunaldi babestuta dagoela esperientziak eta ezagutza tradizionalak. Hala ere, biodibertsitatea izugarri murrizten ari da, eta lehen ezagutzen ziren 10.000 espezie landagarrietatik, gaur egun 150 laborek baino ez dute elikatzen munduko populazioa, eta hamabi bakarrik ematen dute kontsumitutako energiaren %80.
‎hau da, berdinzki denok, berdin berdin hizkuntza guzietan eta herri guzietan. Gizonaren" Logika" beti bat baita, eta hizkuntzak ez baitu mundua ikusteko eran ikuskizunik batere. Izenak aldatu, beraz, hiztegia xuxen erabilli, izakiak berriz bataiatu, potoei etiketak trukatu, eta... egiña!
‎Subjektuak mundua (gauzak, bere burua, beste gizakideak) begien aurrean jar dezake, nolabait esatearren, hura hobeki edo modu berezi batez objektibatzeko, baina munduaren parte izateari utzi gabe, bere mundua baita. " Bere mundua" diogu, subjektuak berak —beste subjektu guztiekin batera— egin/ egiten baitu mundu bere errealitatea. Subjektua, haatik, ez da ezer mundurik gabe, munduak egiten baitu gizakia subjektu.
2006
‎Badirudi bizimodu modernoa eta espazio eta lan ordutegi finkoak geroz eta nekezago uztartuko direla, egunetik egunera malgutasun handiagoa eskatzen baitu mundu horrek.
2007
‎Mundua, izakiak, errealidade guzia, «Logika»ren arabera aztertzen dugu(...), hau da, berdinzki denok, berdin berdin hizkuntza guzietan eta herri guzietan. Gizonaren «Logika» beti bera baita, eta hizkuntzak ez baitu mundua ikusteko eran ikuskizunik batere(...). Egiazkoaren konpartimenduak edo atalak mundu guzian zehar berberak diralakoan (Logikaren araberakoak) 1162.
2008
‎Eguraldia ez da turisten karta jokoa, geure gogo txotxoloetara moldatzen den denbora pasa. Eguzkiari ezin diogu eguraldi ona deitu eta hotza edo euriari txarra, dena behar baitu munduaren orekak, beroa eta kazkabarra, haizetea eta ortzadarra. Ez naiz ni izango asteotako eguraldiaren madarikaziotan etorriko dena.
2009
‎guztiek ere akusazioaren berri ematen zioten bitartean, ahots batez: ezer ez zinen eta zerbait zarelakoan zaude, diru pila egin duzulako, baina ezerezetik ezerez, Nazario, denborak azkenean bere lekuan jartzen baitu mundu guztia, zer uste duzu, bada?!
‎Une txarrean dator. Kontsumoak behera egin badu ere, erritmo horri eusteko inbertsioak handitzea behar baitu munduak. Are gehiago kontuan hartuz gero, egun munduan hamar petrolio hobitik bat gain behera dagoela.
‎balizko haur fotofobiaduna itsutu egin ote zen, bada, hondarrean?, edo beste zerbait ote zuen, orbetarrek ezkutatzen zutena, halabeharrez eta ezinbestez?; isilunea egiten zenean, beraz, mozorro guztiak kenduta, isiltasunak berak azpimarratzen zuèn tentsioa kanporatzen zen, eskuen mugimendu urdurietan eta begien ihesaldietan igar zitekeena; eta, orduan –orduantxe, hain zuzen–, nola sentitzen zituen Nazariok –begiak etengabe kliskatzen zituen halakoetan– jendearen esku mugimenduak eta begi ihesaldiak, akusazio bat balira bezala, solasaldiko solastunek eta bisitaldiko bisitariek... guztiek ere akusazioaren berri ematen zioten bitartean, ahots batez: ezer ez zinen eta zerbait zarelakoan zaude, diru pila egin duzulako, baina ezerezetik ezerez, Nazario, denborak azkenean bere lekuan jartzen baitu mundu guztia, zer uste duzu, bada...!
2010
‎Hor dago koska: ACTAk Internet estatu polizial bihur lezake, bidea libre uzten baitu mundu guztiaren jarduerak espiatzeko. Ez da guk esana, Peter Hustinxek baizik.
‎Hori izan zen, nire ustez, funtsean Manexekin gertatu zena. Baina garbi dago, halaber, presio etengabe horrek norberaren joera eta asmoak zorrozki baldintza ditzakeela, adibidez, euskaraz argitaratzera desanimatuz, karrera unibertsitario batek ezinbestekoa baitu mundu unibertsitarioaren onespena, eta onespen hori lortzeko modu bakarra norberaren prestakuntza akademikoarekiko zalantza oro uxatzea da, agintari akademikoek irakur dezaketen hizkuntza batean argitaratzera bultzatuz, hots, gaztelaniaz edo frantsesez. Nago hortxe dagoela, neurri batean ere, Manex lan historiko gehienak frantsesez argitaratzera bultzatu zuen arrazoi handienetako bat.
‎Zer zen hitz magiko horrek biltzen zuena? Abstrakzio bat, eskuekin ukitzen ez den baina munduaren motorra den zerbait, honek esplikatzen baitu munduaren joan etorria, gizakien zentzua hankaz gora jar dezakeen zerbait delako eta agintarien borondatea eta historiaren norabidea alda dezakeen aldagaia delako. Kontua da glamourraren formula zein den deskubritzea, Coca Colarena baino ezkutuago dagoen formula hori, berau aurkitzen duenak izango baitu hipnosiarena baino indartsuagoa den zerbait esku artean.
2011
‎Europan, XVII. mendean, filosofia modernoarekin batera, funtsezko pentsaera guztien eraldaketa jarri zen abian, eta horrek goitik behera eraberritu zuen munduarekiko gizakiaren jarrera. Orduz geroztik, pentsamendu kalkulatzaileak nahi bezala manipulatzen du oro, guztiz bereganatua baitu mundua. Natura izugarrizko gordeleku erabilgarri bihurtu da, industria eta teknika modernorako energia iturri.
2012
‎Ezkontza hauetako emaitzak gehienetan haur gangailadun, hebain edo itxuragabetuak izaten direla, eta horrela familiak nekez irauten duela hiru belaunaldi baino gehiago, emaztea ez bada behintzat auzokoen edo morroien artean aita osasuntsu bat aurkitzeaz arduratzen, askazia hobetu eta iraun dezan. Gorputz ahul eta gaixotia, aurpegi isuria eta azal horixka direla odol noblekoen benetako ezaugarriak; eta itxura osasuntsu eta sendoa guztiz lotsagarria dela goi mailako batengan, benetako aita zamaltzain edo gurtzainen bat izango zuela pentsatzen baitu mundu guztiak. Haien buru akatsak ere gorputzekoen parekoak direla, kaskar, trakets, ezjakin, apetatsu, lizun eta harroputzak baitira.
‎Gogoan hartuz gure garaiaren eta egungo errealitatearen espiritua, horrek eskatzen baitu munduko herri guztiek eta Nazio Batuen estatu kide guztiek has dezaten, bultzada berri batekin, giza eskubide eta oinarrizko askatasunak sustatzeko eta babesteko zeregin globala, eskubide horien gozatze osoa eta unibertsala bermatzeko,
2014
‎Bestalde errusiar dirua, errublea deitua, are beherago doa eta hemendik harat Putinek kasu egin du doblezka bere kartak nola jotzen dituen. Nahiz Europarekin gaizki jarria den momentu huntan, Xinarekin segurik biziki sartzen ari da bainan honek ere ez dio altxatuko naski bere errusiar dirua, zeren Xinak ere lanik aski baitu munduko beste konkurrentziarekin. Nora joko du orduan Putinek?
2015
‎Milioika iheslari bizi dira miseriara kondenaturik II. Mundu Gerraz geroztik gertatu den lekualdatze krisirik larrienagatik. Amnesty International erakundeak eman ditu egoeraren xehetasunak txosten beldurgarri batean, zeinetan kritikatzen baitu munduko liderrek gai honetan darabilten utzikeria. 50 milioi pertsona kasik laguntzarik gabe abandonaturik.
‎Ez ditu ongi ulertu gizonak jarri zaizkion betebeharrak, galdua baitu munduaren esplikazio mitikoaren ohitura, baztertuak baititu bere bizitzatik goiburu heroikoak, eta salbuespen bat itundu da, azkenik, gauean.
2016
‎Cincinnatiko eskola berri horretako hamasei urteko ikasle batek idatzi zuen guganaino heldu den azken erantzuna. Adibide izugarri liluragarria da, erakusten baitu munduko historia ikasten zutela ikasleek eta, ikasitakoei tiraka, ondorio garaikideak ateratzen zituztela, gertukoak, aske izateko guraria bezain hurbilekoak.
‎–Euren ardatza ez da Nafarroa; euren misioa globala da, eta guztiz errespetagarria da, baina ezin dira izan Nafarroako estrategiaren parte. Nafarroari komeni zaio kalitatezko unibertsitatea izatea, horrela bere irudia zabaltzen baitu munduan, baina abantaila horrek ezin du NUP hipotekatu?. Hartara, bi unibertsitateek ez dituzte rol berak jokatuko etorkizunean.
‎Heriotze Buruilaren 3an bere azken egoitzarat lagundua izan da Mamaddi Gueraçague, Idioineko etxekandere xaharra, sei haurren ama. Nahiz zonbait urtez gelditurik egon den, adin handia bildu du, zeren 94 urtetan utzi baitu mundu hau. Familiak onart ditzala gure doluminak.
‎Gainera denetan aroaren edo klimaren itzulia bera arras norapaikatua... Kapitalismo handiak ez baitu mundu zabalean ez mugarik ez bihotzik, pesta ederrik egiten bide du hor gaindi bere diru negozioekin. Beharrik jendea orain arras arranguratua dela ematen du.
2017
‎Berriro ere milaka desiok egingo dute hegan sutan bilduta, eta Dreisha, Brahim, Hassanna, Aziza, Nayad, Ahmed eta beste askoren begietan Lek ikusiko dut gaur, irribarrez. Merezi baitu mundua mugitzea haur batek irribarre egin dezan.
‎Gaixotasun bat, lana galtzea, dibortzioa, auto istripu bat? zorionaren ingeniarientzat nola pentsatuan dago sekretua, zure intentzioak aldatzen baitu mundua, eta kitto. Pobrezia, injustizia, emigrazioa, gerrateak?
‎Ekintza autentikoak, Izatearen fundatu gabetasuna ez ezik, askatasunaren aurrean duen ardura ere asumitzen du: " gizakiak, aske izatera kondenatuta dagoenez, munduaren zama osorik darama bizkar gainean[...] bere baitarakoaren ardura larria da, berak egiten baitu mundu bat izatea". 71
‎Bai ta mundu guzirako ere bere sailan, itsasgintzan, Vendée Globe ren lehian. Zeren 74 egun, 3 ordu ta 35 minutuz egin baitu munduaren itzulia itsasontziz, bakarrik bainan jeinu eta kuraia izigarri bat lagun. Xapel berdintsua eremana zuen lehenago beste itsaslari atrebitu batek, Charente eskualdeko François Gabartek.
‎Jatorriz Vosges aldeko Mirecourt herrikoa, duela hamabost urte erosia zuen behereko karrikan Zerizenea etxea, erretira hemen iragan nahian. Zoritxarrez, ez du luzaz gozatzerik izan, 61 urtetan minbiziak eraman baitu mundu huntarik. Alaba baten aita, aferetan bizia egina, bihotz haundiko gizona zen, bere inguruan biziki preziatua zena.
2018
‎Esan beharrik ez, nazionalista beroa izan eta gero, Cioran nazionalismoen arbuiatzaile guztizkoa dela, exilioa existentziaren forma bikainentzat emanez intelektualarentzat. Baina merezi du ohartxo bat nola Cioran, aberri politikoari uko egin eta bere burua aberrigabe deklaratzeaz gainera (1946), bere hizkuntzatik ere deliberatuki exiliatu den (1947), horrek ez baitu mundua eta munduak maite duena ukatzearen itxurarik izan. Mallarmé errumanierara itzultzen ari zela, bat batean, errebelatu zaio?, dio berak, ez duela merezi inork ezagutzen ez duen hizkuntza batean idaztea, landugabea eta barbaroa, eta aurrerantzean frantsesez bakarrik idaztea erabaki du.
2020
‎Aukeratuko duen forma narratiboa alegoriarena izanen da, mundu ohiturazaleak zituen balioei egokien erantzuten diona izanez.122 Horrela uler daiteke Etxamendiren narratibak alegorikotasun profetikoa lantzea. Ezen doinu horrek baimentzen baitu mundu ohiturazaleari" atzeak" zein" arrotzak" zaizkion jendeak mugarri ezagunetan sartuz interpretatzea.123 Erran daiteke Eñaut Etxamendi utopia literarioan errefuxiatzen dela erresistentzia emozionalaren bidez, bere Ahotsaren bila.124
‎Azurmendik egiten duen Humbodlten irakurketan, berriz, planteamendu erromantiko hori honela izango litzateke: hizkuntzak nazioa egiten du berak ematen baitu mundua ulertzeko gogamena, pentsaera bat, gizabanakoaz harago doana. Beraz, nazioan nahiz mintzamenean gogo bat badago:
‎Hizkuntzen ezaugarri paralinguistikoak kontuan hartuta, Bourdieuk (1982) argudiatu zuen gorputzaren eta hizkuntzaren erabilera erabat lotuta daudela, mugimenduak adierazten baitu mundu sozialarekin dugun harremana. Legorburuk (2018) ekarri zuen Bourdieuren ideia euskarara, eta hain zuzen hitanoaren eremura:
2021
‎Sufritutako garaipena izan zen, baina guztiz merezitakoa, sekulako lana egin baitu Munduko Txapelketan, hasi eta buka. Asteartean, hirugarren denborarik onena egin zuen sailkatze proban.
2022
‎Batek daki Tornike Xengelia noizbait azken asteetan Gasteiztik hurbil egon den edo ez. Harrituko nintzateke, bihotzak asko bultzatzen duen arren, diruak mugiarazten baitu mundua. Zurrumurruek zioten Valentziara joango zela, baina azkenean georgiarra Italiako taldearen proiektura batu da.
2023
‎Eta berriz touche, parent (h) esiak erabili zalea izan naizelako ni ere, baina tira, denok egin dugu. Etorkizuneko haurrarengan pentsatu dut, ikusi baitu munduan badela jende zitala, bolleroa, zerria, kanibala, perfektua eta beste ehunka motatakoa. Pum egin dit zerbaitek barruan, ez baitago gauzak egiteko modu bakarra.
‎Ekitaldian, IBMren eta Euskal Herriko erakundeen arteko akordioaren garrantzia azpimarratu dute antolatzaileek, «aukera ematen baitu mundu osoan aitzindari izateko zientzia alor estrategikoenetako bateko ikerketan».
‎Ekitaldian, IBMren eta Euskal Herriko erakundeen akordioaren garrantzia azpimarratu zuen Urkulluk, «aukera ematen baitu mundu osoan erakarpen gune izateko, zientzia alor estrategikoenetako bateko ikerketan».
‎Ozeanoaren zoruan daude, tonaka. ISA Nazioarteko Itsasoen Agintaritzak eman du mineral horien ustiaketa ikertzeko argi berdea, erakunde horrek baitu mundu osoko ozeanoaren %40aren ardura. Urte hauetan guztietan, 31 baimen eman ditu guztira, baina, oraingoz, ez da ustiaketa jarduerarik martxan jarri.
‎Egunerokoa Errumanian duen arren, azken asteetan egun batzuk egin ditu Euskal Herrian, ligak etena izan baitu Munduko Txapelketa dela eta. «Pena eman dit han egon ez izanak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia