2001
|
|
Eta, anekdotak alde batera utzirik, gaur da eguna zeinean ez
|
baitago
jakiterik Kandahar eta Kunduz noren eskuetan dauden, eta kazetariak hiltzen baitituzte, teorian bederen Alianzaren kontrolpean dauden lurraldeetan. Hau da, anabasa, kaosa.
|
2005
|
|
33 Artikulu ez originalak hogeita hamar baino gehiago dira (%10etik gora). Baina datua ezin zehaztu daiteke asko gehiago, beti ez
|
baitago
jakiterik data zahar bat daramaten artikuluak aldizkariak berak beste nonbaitetik jaso zituen ala egileek eurek bidalitako artikulu argitaragabeak ziren.
|
2009
|
|
Nik berdin jarraitu dut lanean, atezaina aldatzea zaila izaten da, baina ni lanean gogor aritzen naiz, inoiz ez
|
baitago
jakiterik noiz iritsiko den aukera.
|
2011
|
|
Egoera horretan, erabat ahul bihurtu duten pertsona batengan ematen da tratu txarra. Baina, aldi berean, inkomunikazioak inpunitatea ziurtatzen du, atxiloketak irauten duen bitartean kanpoko edozein eragin ekidinez, eta ondoren, ikerketa erabat baldintzatuz, ez
|
baitago
jakiterik nork parte hartu duen galdeketetan, nork eman dituen kolpeak, nork mehatxuak egin, edo non, noiz edo nola gertatu diren kasu guztietan ukatuak izaten diren egitateak.
|
2012
|
|
Nahasgarria gerta dakioke norbaiti eleberriaren amaiera. Eta ez da gutxiagorako, protagonistaren pertsonalitatea hain irristakorra izanik, ez
|
baitago
jakiterik non duen horrek ekintza kontziente eta inkontzienteen arteko muga. Etengabe ari da iritziz aldatzen, ahotsen aginduei jarraiki; esate baterako, Asier eta Marisa hil eta berehala bere burua haien gorpuen gainean etzanda aurkitzen du, hilik daudelako negar bizian.
|
2013
|
|
Hori dela eta, estropada ikusgarriak izango dira aurten. Hala ere denetarik gerta liteke, itsasoarekin ez
|
baitago
jakiterik. Une batetik bestera eguraldi aldatu, eta goitik behera alda daiteke egoera.
|
2014
|
|
Ez du zertan aldaketa sakonik ekarri; bai zalantza, ordea. Krisiak beti pizten du zalantza, aldaketa egoera horretan ez
|
baitago
jakiterik itzulgarria den edo ez, aldaketa azalekoa edo sakona izango den. Luzerako etorri ote den.
|
2015
|
|
Une egokia da hipotekatzeko? Zaila da zehaztea zein izango den hipotekatzeko unerik onena, etorkizunean merkatuan zer gertatuko den ez
|
baitago
jakiterik. Hala ere, aditu askok diote garai ona izan daitekeela hipotekatzeko, aukera onak baitaude:
|
2016
|
|
horra, beraz, Begoña Parisko kaleetan barrena, amarentzako enkarguak edo aitarentzako mandatuak egiten, bientzat bihurtu baita makulu, bientzat itsumutil (esan ote liteke, itsuneska??); amarentzat, esan dugu lehen ere, ogia eta esnea eta babak eta tipula eta okela pixka bat eta xaboia eta kafea eta olioa eta azukrea eta gatza eta ahal den guztia lortzeko, orain gauza bat, gero beste bat, gero eta buru txarragoa baitu amak egin beharrekoak gogoratzeko, eta eskua ere gero eta baldarragoa suaren puntuari antzemateko, atzerriko sukalde txar honetan ez dela moldatzen dio berak, dena aldrebes egiten dutela hiri zikin honetan, eta alabak baietz esaten dio begiratua apalduz, legezko adina edozein izanda ere gurasoei errukiz begiratzen diegun estreinako egunean iristen omen dugu heldutasuna, eta Begoñak baietz amari, kanpotar hauek ez dakitela ezer zuzen egiten, eta amak desegindakoak alabak berregin behar atzetik, haren ezkutuan eta aitaren oharkabean, aita ere konturatu ez edo ez ohartuarena egiten baitu bestela, emaztea lotsatan ez uzteko agian, edo zaharreriaren gaitzak berari ere erasoko dion beldurrez, berari ere kosta egiten baitzaio hiri berrira, usadio, jende modu, biziera eta eginbehar berrietara moldatzea. Ozta ikasi du bizileku hartu duten ganbaratik Marceau karrikarainoko bidea, eta hori ere oinez, denbora gehixeago behar izan arren ez baitu lurpeko bideetan ibili nahi, berak dio oinez ibiltzeak on egiten diola eta hartara gainera diru gutxiago xahutzen duela, ez
|
baitago
jakiterik noiz arte egon duten Euskal Herritik kanpo, baina egiatan metroan sartzeak izu ikara sortzen dio, eta ez hainbeste hango sakonune eta zuloek faxisten bonbardaketak gogorarazten dizkiotelako, hegazkin alemanak Bilbo gainean bonba jaurtitzen hasi eta etxepeetako sotoetan sartu behar izaten zutenekoa, baizik eta ezin eraman duelako metro barruko jendearen samalda, hango estutuak, hango usa... Marceau karrikarainokoa eta handik etxerakoa egiten du, beraz, Marceauko etxe batean baitzuen Eusko Jaurlaritzak bere egoitza, eta hantxe aitak bere lana.
|
|
Archer Kaliforniako goi burgesiaren trapu zikin zaharrak garbitzeaz arduratzen da. Beren nobeletan, usu, milioidunak, alkoholikoak eta hiltzaileak nahasten dira, urte asko lehenago gertatu eta gaizki itxi den istorio birjaio baten eszenatokian, zeinetan ez
|
baitago
jakiterik, benetan, nor noren semea edo alaba den, non krimenik aberranteenak interesezko geruza batek estaltzen baititu. Archerrek ere topaketa gogorra dauka poliziarekin Galton kasua n, esaterako; baina gehiago da poliziak okertu direlako, eta detektibeak tontotzat hartu eta adarra jotzen dielako, Conger delako bati bezala:
|
2017
|
|
" Recuerda mucho los rasgos de D. Francisco Xavier Mina, teniente coronel de los reales exercitosy fundador de la division Navarra" (Vegue Goldoni eta Sanchez Canton, 1921). Erretratu hori Xabier Minari zegokiola onartu bada ere, irudia bera nahasi samarra da, ez
|
baitago
jakiterik zehatz mehatz norena den. Batetik Xabier Mina eta Francisco Espozen izenak nahasirik biltzen ditu izen bakar batean; bestetik irudiaren oinak adierazten du Xabier izan zela Nafarroako Dibisioaren sortzailea eta Idotzinen jaio zela, eta, egiatan, Francisco Espozek betetzen zituen baldintza biak, eta, azkenik, begitarteko karantzak antz handiago du Espozen irudi ugarirekin Minaren Londreseko erretratuarekin baino.
|
|
Mina eta Espoz Madrilen egon bitartean, bietako bati erretratu bat egin zioten. Irudi hori Xabier Minari zegokiola onartu bada ere, erretratua bera nahasi samarra da, ez
|
baitago
jakiterik norena den zehatz mehatz. Batetik, irudiaren oinak biltzen ditu izen bakar batean Xabier Minaren eta Frantzisko Espozen izenak (Francisco Javier dakar eta); bestetik, irudiak adierazten du Nafarroako Dibisioaren sortzailea Xabier izan zela eta Idotzinen jaio zela, eta, egiatan, Frantzisko Espozek betetzen zituen bi baldintza horiek, eta, azkenik, irudiko begitarteko karantzak antz handiago du Espozen irudi ugariekin Minaren Londreseko erretratuarekin baino.
|
2018
|
|
Erotzat joko luke berak edonor, hala ikusiko balu. Inork ez dio begiratzen baina, eta zumarrean ez du kamerarik sumatu, antzematen gero eta zailagoak badira ere, ez
|
baitago
jakiterik ziber intsektuetatik zein diren polinizatzaileak eta zein zaindariak. Naturaren besarkadak on egin badio ere, berehala enborretik aldendu eta bide asfaltatura itzuli da, gertatutakoa ahultasun lipar bati egotzirik.
|
2019
|
|
bikiniak, noski?, sandaliak, bi soineko, pareoa, hondartzako toallaren funtzioa ere beteko duena?, txankletak, betaurrekoak, galtza motxak, bi kamiseta tirantedun, zira, trekking oinetakoak eta maila termikoa... Thailandian, ekainean, ez
|
baitago
jakiterik. Ea, nezeserraren errepasoa orain:
|
2020
|
|
Hortaz, Naparraren kasua –eta harekin batera Naparraren familiaren kasua– giza eskubideetatik, kontsiderazio humanitarioetatik, elkartasun elementalenetik eta oinezko arrunton normalitatearen arau guztietatik kanpo dagoen joko zelai batean jokatzen da: politikarenean; baina ez politika arruntarenean, telebistako albistegiak betetzen dituen politika horrenean, hauteskundeen eta eskaparatearen politikan, ezpada estolderietan erabakitzen den politikaren alor zikin, anker, lohi eta gupidagabean; erdi egien, gezur osoen, distrakzio maniobren eta kontramaniobren eszenatoki lainotsu eta erogarri batean, zeinean ez
|
baitago
jakiterik nork zer interesen arabera jokatzen duen eta zergatik. Eszenatoki horretan demokrazia, giza eskubideak, motibazio humanitarioak, elkartasuna... horiek denak edukirik gabeko txorimalo lanbrotsuak dira.
|
2022
|
|
Begi bistakoa omen besteen goitizenen jatorria. Mata Hari moderno baten trazak hartzen dizkiola esan dio Etxanoz andreak Violetari, nahiz eta, egiazki, urkatutako santa baten irudi bizia dirudien, begiengatik batez ere, ez
|
baitago
jakiterik heriotzaren gertuak ala orgasmoarenak biltzen dituen kopetarantz. Konforme utzi du azalpenak, ez baitu hitzik ihardetsi.
|
|
" joango gara" edo, okerragoa dena," sentitzen"; edo, hala ez badirudi ere, guztietan txarrena: " printzipioz bai" (zeina gero, finalez, ez
|
baitago
jakiterik zer izango den). Luzamenezko peskiza batean kondenatzen gaitu horrek.
|
2023
|
|
Urtubiatarrak, hegoaldean Altzate ziren. Bi aldeen arteko harremana bazen, Hualde Berako apaizak Lancre Bordeletik etorritako jujearen itzultzaile papera egin zuen, eta auskalo zer kontatu zuen, hori ez
|
baitago
jakiterik. Jauntxoak borrokan aritzen ziren elkarren artean eta menpekoekin zer esanik ez.
|