Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 47

2002
‎Gaztea asko urrutiratu baino lehen, hirurak hasi ziren berriz ere ika mika, aurreko eztabaida berarekin. Pertseok, hala egokitu zelako, Izuikararen kopetan ipini zuen begia, eta nola honek zeraman, gaztearekin izandako gorabehera baino lehen ere, begi distiratsu hura, beste biak ez ziren horrekin batere poztu, eta itzultzeko eta itzultzeko eskatzen zioten behin eta berriz.
2004
‎–Horrexegatik dugu ezinbestekoa nazioarteko laguntza, Franco eta espainiarrak gure aberritik botatzeko. Izan ere, Bilbo erori baino lehen ere, saiatua zen gure lehendakaria Ingalaterraren arreta gure auzira ekartzen. Hala ere, laster ikasi genuen herri handietako gobernuek beren interesa besterik ez dutela begiratzen.
2008
‎Bihurgune txiki bat zegoen kostaldean, eta gidatu nuen bezala beste bi haien eta gure artean geratu zen; beraz, lurrera jaitsi baino lehen ere begi bistatik galduak genituen batelak. Kanpora jauzi egin eta ausartu bezain azkar eragin nien hankei, kapela azpian zetazko zapi handi bat jarrita freskatzeko, eta ondo kargatutako pistola parea prest nuela badaezpada ere.
2009
‎Unibertsoa inoiz ez da zu izan gabekoa izango. Zu jaio baino lehen ere, unibertsoa zu izan zintezera zetorren: mugimendu unibertsalaren betiren betidanik, haren ituetako bat zu izan zara.
‎–Erizaina heldu baino lehen ere han zegoen?
‎Phineasek erretilua dauka ondoan; erretiluan sagar erre bi. Hamazazpigarren teilatuak ez dauka izen propiorik eta Liburu Brodatuaren garaia baino lehen ere ez zen gehiegi erabiltzen, herriaren bazter batean dagoelako.
2010
‎Franco errepublikarren muturreko politika txar baten ondorioa ere izan zen, bati baino gehiagori onartzea kostatuko zaion arren. Lehentxeago esan dizut, gerra hasi baino lehen ere, konbentzituta nengoela iraultza eta aldaketa sozial traumatiko guztiak, gogora, bestela, frantses iraultza, déesse Raison en izenean izenik ere merezi ez zutèn arrazoirik gabeko ekintzak eta ospakizunak ahalbidetu zituena!, okerrerako direla eta, gerrako miseriak bizi eta gero, are konbentzituago nago.
‎Susana maite zuelako egin ote zuen zinez egin zuena, edo berriro ezkontzeko aukerari uko egin ziolako beldurraren beldurrez? Teok, izan ere, Benjamin Mariaren kexuak irudika zitzakeen, iragan urrunetik zetozkionak (zertarako jaio, munstro bat izango banaiz?), baita Nazaritorenak ere, halaxe deitzen hasi zitzaion Susanaren ama biloba galduari?, iragan hurbiletik zetozkionak (zertarako jaio, jaio baino lehen ere hiltzera kondenatua banago?), eta, esaera zaharrak zioen bezala, ez zegoen bigarrenik hirugarrenik gabe?
‎–Aitarena gertatu baino lehen ere horrelakoa zen, ama. Zer ikusi, hura ikasi.
‎Franco errepublikarren muturreko politika txar baten ondorioa ere izan zen, bati baino gehiagori onartzea kostatuko zaion arren. Lehentxeago esan dizut, gerra hasi baino lehen ere, konbentzituta nengoela iraultza eta aldaketa sozial traumatiko guztiak —gogora, bestela, frantses iraultza, déesse Raison en izenean izenik ere merezi ez zutèn arrazoirik gabeko ekintzak eta ospakizunak ahalbidetu zituena! — okerrerako direla eta, gerrako miseriak bizi eta gero, are konbentzituago nago.
‎Susana maite zuelako egin ote zuen zinez egin zuena, edo berriro ezkontzeko aukerari uko egin ziolako beldurraren beldurrez? Teok, izan ere, Benjamin Mariaren kexuak irudika zitzakeen, iragan urrunetik zetozkionak (zertarako jaio, munstro bat izango banaiz?), baita Nazaritorenak ere —halaxe deitzen hasi zitzaion Susanaren ama biloba galduari—, iragan hurbiletik zetozkionak (zertarako jaio, jaio baino lehen ere hiltzera kondenatua banago?), eta, esaera zaharrak zioen bezala, ez zegoen bigarrenik hirugarrenik gabe...
2011
‎beren buruaz beste egitea erabakiko dute etsaiaren atzaparretan jausi barik, aurretik, hori bai, mezu politiko bat itsasoratuz, munduak jakin dezan gure aberriaren patu dohakabea? (197 or.), loak hartu baino lehen ere Metxa mezuak jaurtikiz ari baitzen botilatxoetan furgonako leihotik laguntza eske. Zernahi gisaz, ez diotenez jaramonik egiten, mila pezetakoak sartzen hasiko da mezuaren alboan, gaztelarren baten makurtzea ziurtatzearren.
‎Denbora asko pasa zen senarra utz nezakeela neure buruari planteatu baino lehen ere, nik maitasuna hura izango zela uste nuen, tira, ez dakit maitasuna, egin behar zen gauza bat zela bai, bizikide maskulinoa topatzea, jaunartzea bezala, eta gero ere zer, bat batean neure buruari esan nionean, bai, bai, koño, lesbiana zara, putada bat, hau emakume heterosexualen apatiatik hara doa, ez da senarraren klitoriarekiko ezjakintasuna,, lesbiana zara?... da, noizbait esan diozu zeure buruari behintzat. Eta ez zen senarra gehien pisatzen zidana.
‎Bihotza ero moduan taupaka, atea zabaldu eta itxura zorrotzeko gizon sendo bat aurkitu zuen. Foruzaingoaren plaka erakutsi baino lehen ere, Mikelek garbi antzeman zion polizia zela.
2014
‎Beraz, Renan inoiz pitin bat irakurri bada,. Zer da nazioa?? konferentzia ikusi baino lehen ere, a priori samar susma daiteke, nik uste, arazoa ezin dela izan arrazisten eta liberalen artekoa; frantsesak nazioaren teoriko liberalak, alemanak eta haien eskolakoak arrazistak; eta esan ohi den Renanen nazio arazoaren soluzio, demokratikoa, ezin egon daitekeela giza edo herri eskubideen arazo bezala planteaturik eta ebatzirik, baizik Alemania eta Frantzia superzibilizatuen artean arazoak zibilizatuki nola konpondu ebazteko proposapen politikoa izango dela soil soil seguruenik.
‎(57). Hain da frantsesa, ezen Iraultza baino lehen ere Frantziak praktikatzen baitzuen, antza: hori eraskusten dute Lafayette eta Rochambeauren espedizioek eta monarkia frantsesaren laguntzak Amerikako independentziari (58).
2015
‎Etxeko egongelan gogoratzen zuen batzuetan, telebistako programa txatxu bati begira lo geratzen zenean, eta burua atzera botata eta ahoa zabalduta zurrungaka ikusten zuenean bazekien gizon arrunta zela. Eta bazekien, gidoiarekin hasi baino lehen ere, arriskurik handiena aita miresteko desio ezkutu hori izango zuela, haurtzaroko sasoi jakin batean indarra hartzen duen idealizatzeko joera hori, berari barrenean fosilduta bezala geratu zitzaiona. Eta aita hil ondoren, urteak aurrera joan ahala, irudi hori puztu egingo zitzaiola, denborak alderdi eskasak leundu eta oroitzapen onak hobetu egiten dituelako.
‎Azkenean Otazua agertu zen atean, eta erabat ikaratua ematen zuen Nagorek hitz bakarra ahoskatu baino lehen ere.
‎Esnaolak, hala ere, gatazka armatuari irtenbide azkar bat emateko saiakera batean esku hartu zuen, Christianne Fando abokatu lagunarekin batera. Bidarteko atxiloketak baino lehen ere Jose Luis Arrieta Azkoiti presoari elkarrizketa prozesu batean gidaritza hartzeko proposatu zioten, Cathala komisario frantsesaren bidez. Bidarteko erorketen ondoren, indar handiagoz saiatu ziren bide berean. Verarekin bilera pare bat egin ondoren, Esnaolak eta Fandok idatzi bat helarazi zioten Arrietari, elkarrizketa prozesu bat bultzatzen ahalegintzea proposatzeko.
‎Ezker abertzalean barne eztabaidan hasi ziren garai bertsuan sortu zen, beraz. Lortu Arte ituna sinatu zuten bi alderdien proposamena jaso baino lehen ere izan zituzten harremanak ezker abertzaleko jendearekin, bai Independentistak sarearen bidez, hala nola Tasio Erkizia eta Txutxi Ariznabarretarekin, eta bai Batasuneko Rufi Etxeberria eta Jone Goirizelaiaren bidez. Sintonia zegoen.
‎–Bai, badakit, bisita bat egiten ari da; anaia hil baino lehen ere gurean egon zen egun batzuetan.
2016
‎Lekuko gehiago igaro dira epailearen aurretik, tartean lapurrak balkoitik leihora sartzen ikusi zituen auzokoa. Adinean aurrera doan agureak zakurrari egotzi dio meritu guztia, hark sumatu baitzituen lapurrak eta hasi baitzen zaunkaka modu hain berezian non ikusi baino lehen ere bai baitzekien lapurrak ari zirela idazlearen etxean sartzen eta, zakurraren merituak kontatzen hasi delarik, gauza benetan harrigarriak kontatu ditu, musika generoak, jazza eta klasikoa nola bereizten dituen edo telebistako aurkezleak nola ezagutzen dituen, esate baterako, eta, berak zergatik ez badaki ere, kate frantsesak gustatzen zaizkiola erantsi du, beharbada haietan zakur ederrag... Hori izan da eguneko unerik dibertigarrienetakoa.
‎Abuztuko gau bereziki sargori batean, aldiz, aire zabaleko zinema batean sartu ginen, Cristina Söderbaum aktoresak antzezten zuen film alemaniar bat ikustera. Emanaldia hasita zegoela sartu ginen, eta, Malnateri jaramonik egin gabe, kontuz ibiltzeko eta txutxu mutxuka ez jarraitzeko errepikatzen zidalarik ez zuelako merezi, eseri baino lehen ere iruzkin ironikoak xuxurlatzeari ekin nion. Arrazoia zeukan.
‎Bakarrik geratu nintzenean, iluntasunik handienean, mintzagailua belarriratu baino lehen ere ezagutu nuen Albertoren ahotsa.
‎Tira, ezer ez da berdin, baina bietan herriaren gehiengoak onartutako kausa bat zegoen, eta bietan apustu gogorra egin zuten alde biek. Lemoizko borrokan hainbat hildako izan ziren Ryan baino lehen ere, eta sakabanaketaren kontra, Blanco bahitu baino lehentxeago askatu zuen Guardia Zibilak Ortega Lara, espetxeetako funtzionario bahitua.
‎Ba al zekien non gordetzen zuten etxe hartan presio eltzea? Sukaldetxoko armairu eta kajoi guztiak hasi zen irekitzen erantzuna aditu baino lehen ere. Arratsaldean erositako oilasko bularkiak eta arroza sukalde elektrikoaren alboan zeuzkan prest.
‎Fernandok, beti txantxetan, porruak ez erretzeko eskatu zien. . Eta ez atera droga gogorragorik, faborez?, gaineratu zuen aurpegi ironikoz,, gixajo hau puritano samarra duk eta ez diat berriro baxu jolerik gabe gelditu nahi hasi baino lehen ere?. Joseba ez zegoen oso seguru azken esaldi hori benetan ala txantxetan esan zuen.
2017
‎Baina nik aditu nuenerako bera korrika ari zen. Ispiluan korrika ari zen nik zer zen jakin baino lehen ere. Abiadura hartan, soinekoaren dindirria beso gainean bilduta laino bat bezala atera zen ispilutik korrika, bere beloa bristada luzeekin kulunkatzen zela bere takoiak hauskor eta bizkor beste eskuarekin soinekoari sorbalda gainean eusten ziola, ispilutik korrika ateratzen usainak arrosak Eden gainera dei egin zuen mintzoa.
‎«Ezin zaitut etxera eraman, tankera horretan orroka», esan zuen T.P. k. «Nahiko lan bazen zurekin, igel marrulariaren ahots hori jarri baino lehen ere. Goazen».
‎Poliziak bilatutako gizon bat, Viennan lagunik ez duena, telefonoz ikuste hutsa nahikoa zatekeen erne jarrerazteko. Kafetegitik kanpora atera zen berriro, Martinsek telefonoa eskegi baino lehen ere. Kafetegi barruan nire gizonetarik inor ez zegoen une bakan horietako batean izan zen.
‎Baina gauza jakingarri asko ditu komentu honek, bai. Gu kaputxinoak bertara etorri baino lehen ere, tenplarioen ospitalea egon ote zen aipatzen dute, Santiago bidean zihoazen erromesentzat eta; elizaren egitura ere, jakinaren gainean egongo zara ez dela edonolakoa: oso gutxi dira inguru honetan gurutze greziar eran eginak, lau beso berdinekin...
‎Aste batzuk daramatza bere senarra uzteko ideiari bueltak ematen. Nirekin zerikusirik ez duen zerbait dela esaten dit, ni ezagutu baino lehen ere pasa zitzaiola burutik. Batzuetan nire egoak bere gain hartu duen zama hori kendu nahi dit eta une batez tiraka ibiltzen gara, nire egoak askatzen duen arte.
2018
‎Legebiltzarrerako egindako lehen hauteskundeetan, EAJren, Euskadiko Ezkerraren eta Herri Batasunaren artean gehiengo ikaragarria atera genuen. Baina hori azaleratu baino lehen ere, Suárezek konponbidea aurkitu nahi zion Estatu arazo gisa hartzen zuen euskal arazoari. Politikari eraginkorra zen; baita haren inguruan zeudenak ere; UCDen denetarik zegoen, sozialdemokratetatik hasi eta lehengo erregimenetik zetozen eskuindarretaraino, eta tartean bazegoen ezagutza intelektual handiko jendea:
2019
‎halaxe belaunikaturik, bere burua haiekin identifikatu uste du; horra hor garaile, beti nahi izan duen bezala, dela zezen baten kontra, dela beldarren edo emakumeen kontra, dela biziaren beraren eta askatasunaren kontra. Justua da esatea ezen garaipena izan baino lehen ere laudatzen zituela, liluratzaile totalitarioak?. Haien gisan, nihilista izan da beti; gizakiak gorroto izan ditu beti:
‎Harri zorrotzaren eta autoaren kontua gertatu baino lehen ere, Oihanek izan zituen arazoak harriekin eta Uriarte Agirretarrekin.
‎Zuzentzaileak esan zuen, Bai, zeinu honen izena deleatur da, zerbait kendu edo desagerrarazi behar dugunean erabiltzen da, hitzak berak adierazten duen bezala, eta letrentzat zein hitz osoentzat balio du, Bere buztanari ausiki egiteko unean damutu den sugea ekartzen dit gogora, Bai jauna, ongi begiratzen bada, biziari oso atxikiak egonik ere, sugeak ere zalantzak edukiko lituzke eternitatearen aurrean, Egidazu marrazkia berriz ere, baina poliki poliki, Oso erraza da, neurria hartzea baino ez, arretarik gabe begiratzen duenak, eskuak zirkulu beldurgarria osatuko duela uste izango du, baina ez, kontura zaitez ez dudala mugimendua bukatu berau hasi dudan puntu zehatzean, saihetsetik igaro naiz, barru aldetik, eta orain beherantz segituko dut kurbaren azpiko aldea moztu arte, Q letra larriaren antzekoa da, izan ere, besterik ez, A zer pena, marrazki horrek gauza onik iragartzen zuen, Antzekotasunaren ilusioarekin konforma gaitezen, hala ere, bene benetan esango dizut, eta barkatu profeten antzera mintzo banaiz, biziaren interesa diferentzietan egon ohi da beti, Zerikusirik ba al du horrek zuzenketa tipografikoarekin, Egileak zeru goienetan bizi dira, ez dute euren jakinduria baliotsua txikikerietan edo eta axolagabekerietan xahutzen, letra zaurituak, aldatuak, alderantzikatuak, eskuz konposatzen genuenean horrelaxe sailkatzen genituen akatsak, orduan diferentzia eta akatsa, dena zen bat, Nire deleatur hauek ez direla hain zorrotzak aitortu behar dut, zirriborro bat nahikoa zait, tipografoen abileziaz fio naiz, tipografoak, botikarien familia edipiko eta ospetsuaren zehar tribu hori, idatzi egin ez zena ere deszifratzeko gauza, horiek, Eta gero zuzentzaileek etorri dute arazoei konponbidea bilatzera, Gure aingeru guardakoak zarete, zuekin fio gara, zuk, adibidez, nire ama ezin artatsuagoa ekartzen didazu gogora, amak behin eta berriz egiten zidan ileko marra, marrazketa lumaz eginda bezala gelditzen zen arte, Mila esker konparazioarengatik, baina, zure amatxo dagoeneko hilik bada, hobe duzu zure kabuz hobetzen hasten bazara, lehen edo beranduago sakonago zuzendu duzu-eta, Zuzendu, neronek zuzentzen dut, baina zailtasunik handienak zirt edo zart kitatzen ditut, hitz bat beste baten gainean idatziz eta horrela, Konturatu naiz, bai, Ez ezazu tonu horretan esan, zeren, nire apalean, ahal dudan guztia egiten baitut, eta ahal duen guztia egiten duenak, Ez du gehiagorik egin behar, bai jauna, batez ere, zure kasuan gertatzen den bezala, eraldatzeko gusturik ez dagoenean, aldaketaren plazera falta denean, zuzentzeko sena, Egileek beti zuzentzen dute, aseezin eternoak gara, Ezin besterik izan, perfekzioa zeruko erresuman baizik ezin daiteke bizi, baina egileen zuzentzea bestelakoa da, arazoez beterikoa, gure zuzentzeko modutik oso bestelakoa, Zu, nola edo hala, zuzentzaileen kuadrilla bere lanarekin gozatzen dela esaten ari zara, Ez naiz horren urrutira joaten ausartuko, norberaren bokazioaren araberakoa da, eta bokazioaz zuzentzailea denik ezagutzen ez den fenomenoa da, eta hala ere, badirudi frogaturik dagoela ezen, gure arima sekretuen alderik sekretuenean, gu, zuzentzaileok, boluptuosoak garela, Hori sekula entzun ez dudana da, alajaina, Egun bakoitzak bere poza eta bere pena ekartzen ditu, baita bere ikasgai probetxuzkoa ere, Zure esperientziatik mintzo al zara, Ikasgaiaz ari al zara, Boluptuosotasunaz ari naiz, Jakina, nire esperientziatik mintzo naiz, neuk ere esperientziarik badut, zer uste zenuen ba, baina besteren jokabideak behatzeaz ere baliatu naiz, hori ere bestea bezain zientzia moral probetxugarria da, Zure irizpidearen arabera juzgatuz gero, iraganeko zenbait egile espezie horretakoa da, zuzentzaile izugarriak, alegia, Balzac-ek berrikusten zituen probez oroitzen ari naiz, hura zuzenketa eta gehitzeen piroteknia itsugarria, Beste hainbeste egiten zuen gure etxeko Eçak, esan dezadan gure herriko adibiderik aipatu gabe geldi ez dakigun, Burura etortzen ari zait une honetantxe bai Eça eta bai Balzac gaur egun gizonik zoriontsuenak izango liratekeela, ordenagailu baten aurrean, gauzak tartekatuz, gauzak lekuz aldatuz, lerroak ibiliz, kapituluak aldatuz, Eta guk, irakurleok, ez genuke sekula jakingo zer bide korritu zituzten, zer bidetan galdu ziren behin betiko formara iritsi aitzin, behin betiko formarik bada, Tira, gizona, balio duena emaitza da, Camoensen edo Danteren zalantzak eta saioak ezagutzeak ez du ezertarako balio, Zu gizon praktikoa zara, modernoa, dagoeneko hogeita bigarren mendean bizi zara, Ea, esadazu, gainerako zeinuek ere izen latinoak al dauzkate, deleatur horrek bezala, Hala bada, edo hala izan bazen, ez dakidana da, nire zientzia ez da horren urrutira heltzen, agian hain ziren ahoskatu ezinak ezen galdu egin baitziren, Denboraren gauean, Barkatu aurka egiten badizut, baina nik ez nuke esaldi hori erabiliko, Denentzako toki bat delako, noski, Ezta pentsatu ere, denentzako tokiek, esaldi eginek, makulu hitzek, betegarriek, almanaketako atsotitzek, esaera zaharrek eta erranairuek, denek eduki dezakete berri itxura, horretarako horien aurrean eta horien atzean dauden hitzak egoki erabiltzea da baldintza bakarra, Orduan, zergatik ez zenuke zuk denboraren gaua esango, Denborek beren buruaren gaua izateari utzi ziotelako jendea idazten hasi zenean, edo zuzentzen hasi zenean, nahiago baduzu, zuzentzeak beste finezia eta beste antzaldatze bat eskatzen baititu, Esaldia gustatu zait, Baita niri ere, batez ere esan dudan lehen aldia izan delako, bigarrenean grazia gutxiago edukiko du, Bigarrenean denentzako toki bihurtuko da, betiko lelo, alegia, Edo topiko, hitz jasoa erabilita, Zure hitzetan nolabaiteko mingostasun eszeptikoa sumatzen dudala iruditzen zait, Suma ezazu areago eszeptikotasun mingotsa, Bata esan edo bestea esan, gauza bera, Ez, ez da gauza bera, erabat bederen, egileek entzumen fina eduki ohi zuten honelako diferentziak harrapatzeko, Agian tinpanoak gogortzen ari zaizkit, Barkatu, ez dut asmo gaiztoz esan, Ez naiz horren erretxindua, ea ba, esadazu zergatik zauden mingosturik, edo eszeptiko, nahi duzun bezala, Egin ezazu kontu nolakoa den zuzentzaileen eguneroko bizitza, pentsa ez ote den tragedia liburu bat behin, eta birritan, eta hiru, lau, bostetan irakurri behar izatea, liburuak, Liburuak, nonbait, irakurketa bakar bat ere merezi ez zuenean, Garbi gera bedi ez naizela ni izan horren hitz larriak esan dituena, ederki dakit, jakin ere, zein den letren gizartean dudan tokia, boluptuosoa bai, baina begirunez beterikoa ere bai, Ez dakit zertan datzan nik esan omen dudan izugarrikeria hori, nik uste dut zuk hasi duzun esaldiaren berezko bukaera dela, zure etenpuntu adierazgarri horien berezko bukaera, adierazgarriak baitziren, errezeloa oso agerian ikusten ez bazitzaien ere, Ez badakizu zertan datzan, eta jakin nahi baduzu, zoaz egileengana, nik esandako esaldiaren erdiari gehitu zurearen erdia eta proboka itzazu, ikusiko duzu Apelesek zapatariari eginiko alegia txalotu horrekin erantzungo dizutela, zapatariak irudi bateko sandalian okerren bat zegoela ohartarazi omen zuen, eta gero, artistak okerra zuzendu zuela ikusi zuenean, belauneko anatomiaz iritzia ematera menturatu zen, Orduan Apelesek, haserre mihiluzearekin, zera esan zion, Zapatari, ardura hadi heure zapatez, esaldi historikoa, Inori ez zaio gustatzen beste inork sorbalda gainetik begiratzerik, Kasu honetan Apelesek zuen arrazoi, Litekeena, baina margoa anatomiako aditu batek ikusten ez bazuen, bakarrik, Eszeptikoa zara, izan ere, Egile guztiak dira Apeles, baina zapatariaren tentazioa gizakion artean arruntena da, tira, zuzentzaileak baizik ez zuen ikasi bere lana, zuzentzea, alegia, munduan sekula bukatuko ez den bakarra dela, Askotan izan al duzu zapatariaren tentazioa nire liburua zuzendu duzunean, Adinak gauza txarra den gauza ona ekartzen digu, baretu egiten gaitu, eta tentazioak, are eta gogorrenak ere, ez zaizkigu hain premiazkoak, Beste hitzetan esanda, sandaliako okerra ikusi eta isildu egiten zara, Ez, baina ez naiz belaun kontuan sartzen, Gustatu al zaizu nire liburua, Gustatu egin zait, bai, Kemen askorik gabe esan duzu, Ez zait iruditu zure galderak ere kemen handirik zuenik, Taktika baizik ez da, egileak, kostata ere, nolabaiteko apaltasuna erakutsi behar du, Zuzentzaileak, ostera, apal izan beharra dauka, eta egunen batean apal izatea ahaztu bazuen, horrekin ...on, pintura pintzelez egiten den literatura baino ez da, Gizateriak idazten jakin baino askoz lehenago ekin ziola pintatzeari ez duzula ahaztu espero dut, Ezagutzen al duzu atsotitz hau, «zakurrik ezean katuarekin egin ezazu ehizan», beste hitzetan esanda, idatzi ezin duenak pintatu egiten du, edo marraztu, horixe egiten dute umeek, Zuk esan nahi duzuna da, beste hitz batzuekin, literatura, jaio baino lehen ere, jaioa zela, Bai horixe, gizona, gizona izan baino lehen, gizona zen bezala, Nahikoa ikuspegi originala iruditzen zait, Ez pentsa, Salomon erregeak, hain aspaldi bizi izanagatik, bere denboran esan zuen ez zegoela ezer berririk eguzkipean, eta hain aspaldi esaten bazuten horrelakorik, zer ez dugu gaur esango, hogeita hamar mende igaro eta gero, entziklopediaren oroimenak huts egiten ez ... Zuzentzaileak esan zuen, Bai, zeinu honen izena deleatur da, zerbait kendu edo desagerrarazi behar dugunean erabiltzen da, hitzak berak adierazten duen bezala, eta letrentzat zein hitz osoentzat balio du, Bere buztanari ausiki egiteko unean damutu den sugea ekartzen dit gogora, Bai jauna, ongi begiratzen bada, biziari oso atxikiak egonik ere, sugeak ere zalantzak edukiko lituzke eternitatearen aurrean, Egidazu marrazkia berriz ere, baina poliki poliki, Oso erraza da, neurria hartzea baino ez, arretarik gabe begiratzen duenak, eskuak zirkulu beldurgarria osatuko duela uste izango du, baina ez, kontura zaitez ez dudala mugimendua bukatu berau hasi dudan puntu zehatzean, saihetsetik igaro naiz, barru aldetik, eta orain beherantz segituko dut kurbaren azpiko aldea moztu arte, Q letra larriaren antzekoa da, izan ere, besterik ez, A zer pena, marrazki horrek gauza onik iragartzen zuen, Antzekotasunaren ilusioarekin konforma gaitezen, hala ere, bene benetan esango dizut, eta barkatu profeten antzera mintzo banaiz, biziaren interesa diferentzietan egon ohi da beti, Zerikusirik ba al du horrek zuzenketa tipografikoarekin, Egileak zeru goienetan bizi dira, ez dute euren jakinduria baliotsua txikikerietan edo eta axolagabekerietan xahutzen, letra zaurituak, aldatuak, alderantzikatuak, eskuz konposatzen genuenean horrelaxe sailkatzen genituen akatsak, orduan diferentzia eta akatsa, dena zen bat, Nire deleatur hauek ez direla hain zorrotzak aitortu behar dut, zirriborro bat nahikoa zait, tipografoen abileziaz fio naiz, tipografoak, botikarien familia edipiko eta ospetsuaren zehar tribu hori, idatzi egin ez zena ere deszifratzeko gauza, horiek, Eta gero zuzentzaileek etorri dute arazoei konponbidea bilatzera, Gure aingeru guardakoak zarete, zuekin fio gara, zuk, adibidez, nire ama ezin artatsuagoa ekartzen didazu gogora, amak behin eta berriz egiten zidan ileko marra, marrazketa lumaz eginda bezala gelditzen zen arte, Mila esker konparazioarengatik, baina, zure amatxo dagoeneko hilik bada, hobe duzu zure kabuz hobetzen hasten bazara, lehen edo beranduago sakonago zuzendu duzu-eta, Zuzendu, neronek zuzentzen dut, baina zailtasunik handienak zirt edo zart kitatzen ditut, hitz bat beste baten gainean idatziz eta horrela, Konturatu naiz, bai, Ez ezazu tonu horretan esan, zeren, nire apalean, ahal dudan guztia egiten baitut, eta ahal duen guztia egiten duenak, Ez du gehiagorik egin behar, bai jauna, batez ere, zure kasuan gertatzen den bezala, eraldatzeko gusturik ez dagoenean, aldaketaren plazera falta denean, zuzentzeko sena, Egileek beti zuzentzen dute, aseezin eternoak gara, Ezin besterik izan, perfekzioa zeruko erresuman baizik ezin daiteke bizi, baina egileen zuzentzea bestelakoa da, arazoez beterikoa, gure zuzentzeko modutik oso bestelakoa, Zu, nola edo hala, zuzentzaileen kuadrilla bere lanarekin gozatzen dela esaten ari zara, Ez naiz horren urrutira joaten ausartuko, norberaren bokazioaren araberakoa da, eta bokazioaz zuzentzailea denik ezagutzen ez den fenomenoa da, eta hala ere, badirudi frogaturik dagoela ezen, gure arima sekretuen alderik sekretuenean, gu, zuzentzaileok, boluptuosoak garela, Hori sekula entzun ez dudana da, alajaina, Egun bakoitzak bere poza eta bere pena ekartzen ditu, baita bere ikasgai probetxuzkoa ere, Zure esperientziatik mintzo al zara, Ikasgaiaz ari al zara, Boluptuosotasunaz ari naiz, Jakina, nire esperientziatik mintzo naiz, neuk ere esperientziarik badut, zer uste zenuen ba, baina besteren jokabideak behatzeaz ere baliatu naiz, hori ere bestea bezain zientzia moral probetxugarria da, Zure irizpidearen arabera juzgatuz gero, iraganeko zenbait egile espezie horretakoa da, zuzentzaile izugarriak, alegia, Balzac-ek berrikusten zituen probez oroitzen ari naiz, hura zuzenketa eta gehitzeen piroteknia itsugarria, Beste hainbeste egiten zuen gure etxeko Eçak, esan dezadan gure herriko adibiderik aipatu gabe geldi ez dakigun, Burura etortzen ari zait une honetantxe bai Eça eta bai Balzac gaur egun gizonik zoriontsuenak izango liratekeela, ordenagailu baten aurrean, gauzak tartekatuz, gauzak lekuz aldatuz, lerroak ibiliz, kapituluak aldatuz, Eta guk, irakurleok, ez genuke sekula jakingo zer bide korritu zituzten, zer bidetan galdu ziren behin betiko formara iritsi aitzin, behin betiko formarik bada, Tira, gizona, balio duena emaitza da, Camoensen edo Danteren zalantzak eta saioak ezagutzeak ez du ezertarako balio, Zu gizon praktikoa zara, modernoa, dagoeneko hogeita bigarren mendean bizi zara, Ea, esadazu, gainerako zeinuek ere izen latinoak al dauzkate, deleatur horrek bezala, Hala bada, edo hala izan bazen, ez dakidana da, nire zientzia ez da horren urrutira heltzen, agian hain ziren ahoskatu ezinak ezen galdu egin baitziren, Denboraren gauean, Barkatu aurka egiten badizut, baina nik ez nuke esaldi hori erabiliko, Denentzako toki bat delako, noski, Ezta pentsatu ere, denentzako tokiek, esaldi eginek, makulu hitzek, betegarriek, almanaketako atsotitzek, esaera zaharrek eta erranairuek, denek eduki dezakete berri itxura, horretarako horien aurrean eta horien atzean dauden hitzak egoki erabiltzea da baldintza bakarra, Orduan, zergatik ez zenuke zuk denboraren gaua esango, Denborek beren buruaren gaua izateari utzi ziotelako jendea idazten hasi zenean, edo zuzentzen hasi zenean, nahiago baduzu, zuzentzeak beste finezia eta beste antzaldatze bat eskatzen baititu, Esaldia gustatu zait, Baita niri ere, batez ere esan dudan lehen aldia izan delako, bigarrenean grazia gutxiago edukiko du, Bigarrenean denentzako toki bihurtuko da, betiko lelo, alegia, Edo topiko, hitz jasoa erabilita, Zure hitzetan nolabaiteko mingostasun eszeptikoa sumatzen dudala iruditzen zait, Suma ezazu areago eszeptikotasun mingotsa, Bata esan edo bestea esan, gauza bera, Ez, ez da gauza bera, erabat bederen, egileek entzumen fina eduki ohi zuten honelako diferentziak harrapatzeko, Agian tinpanoak gogortzen ari zaizkit, Barkatu, ez dut asmo gaiztoz esan, Ez naiz horren erretxindua, ea ba, esadazu zergatik zauden mingosturik, edo eszeptiko, nahi duzun bezala, Egin ezazu kontu nolakoa den zuzentzaileen eguneroko bizitza, pentsa ez ote den tragedia liburu bat behin, eta birritan, eta hiru, lau, bostetan irakurri behar izatea, liburuak, Liburuak, nonbait, irakurketa bakar bat ere merezi ez zuenean, Garbi gera bedi ez naizela ni izan horren hitz larriak esan dituena, ederki dakit, jakin ere, zein den letren gizartean dudan tokia, boluptuosoa bai, baina begirunez beterikoa ere bai, Ez dakit zertan datzan nik esan omen dudan izugarrikeria hori, nik uste dut zuk hasi duzun esaldiaren berezko bukaera dela, zure etenpuntu adierazgarri horien berezko bukaera, adierazgarriak baitziren, errezeloa oso agerian ikusten ez bazitzaien ere, Ez badakizu zertan datzan, eta jakin nahi baduzu, zoaz egileengana, nik esandako esaldiaren erdiari gehitu zurearen erdia eta proboka itzazu, ikusiko duzu Apelesek zapatariari eginiko alegia txalotu horrekin erantzungo dizutela, zapatariak irudi bateko sandalian okerren bat zegoela ohartarazi omen zuen, eta gero, artistak okerra zuzendu zuela ikusi zuenean, belauneko anatomiaz iritzia ematera menturatu zen, Orduan Apelesek, haserre mihiluzearekin, zera esan zion, Zapatari, ardura hadi heure zapatez, esaldi historikoa, Inori ez zaio gustatzen beste inork sorbalda gainetik begiratzerik, Kasu honetan Apelesek zuen arrazoi, Litekeena, baina margoa anatomiako aditu batek ikusten ez bazuen, bakarrik, Eszeptikoa zara, izan ere, Egile guztiak dira Apeles, baina zapatariaren tentazioa gizakion artean arruntena da, tira, zuzentzaileak baizik ez zuen ikasi bere lana, zuzentzea, alegia, munduan sekula bukatuko ez den bakarra dela, Askotan izan al duzu zapatariaren tentazioa nire liburua zuzendu duzunean, Adinak gauza txarra den gauza ona ekartzen digu, baretu egiten gaitu, eta tentazioak, are eta gogorrenak ere, ez zaizkigu hain premiazkoak, Beste hitzetan esanda, sandaliako okerra ikusi eta isildu egiten zara, Ez, baina ez naiz belaun kontuan sartzen, Gustatu al zaizu nire liburua, Gustatu egin zait, bai, Kemen askorik gabe esan duzu, Ez zait iruditu zure galderak ere kemen handirik zuenik, Taktika baizik ez da, egileak, kostata ere, nolabaiteko apaltasuna erakutsi behar du, Zuzentzaileak, ostera, apal izan beharra dauka, eta egunen batean apal izatea ahaztu bazuen, horrekin behartu zuen bere burua giza itxurazko perfekziorik gorena izatera, Ez duzu esaldia zuzendu, hiru aldiz erabili duzu izan aditza arnasaldi bakarrean, barkaezina da, aitor ezazu, Utzazu sandalia bakean, ahozkoak dena barkatzen du, Konforme, baina barkatzen ez dizudana da iritziaren zekenkeria, Orduan gogorarazi dizut zuzentzaile jendea jende urria dela, soila, literatura eta bizi asko ikusitakoa, Nire liburua, gogoan eduki, historiari buruzkoa da, Hala dela esango zuten, noski, generoen tradiziozko sailkapenaren arabera, baina, bestelako kontraesanik aireratu nahi ez badut ere, nire iritzi apalez bizitza ez den guztia literatura da, Historia ere bai, Historia batez ere, eta ez zaitez haserre, Eta pintura, eta musika, Musikak jaio zenetik itzuri nahi dio, batzuetan badoa, bestetzuetan badator, hitzetik askatu nahi du, inbidiaz, uste dut, baina beti itzultzen da men egitera, Eta pintura, Bon, pintura pintzelez egiten den literatura baino ez da, Gizateriak idazten jakin baino askoz lehenago ekin ziola pintatzeari ez duzula ahaztu espero dut, Ezagutzen al duzu atsotitz hau, «zakurrik ezean katuarekin egin ezazu ehizan», beste hitzetan esanda, idatzi ezin duenak pintatu egiten du, edo marraztu, horixe egiten dute umeek, Zuk esan nahi duzuna da, beste hitz batzuekin, literatura, jaio baino lehen ere, jaioa zela, Bai horixe, gizona, gizona izan baino lehen, gizona zen bezala, Nahikoa ikuspegi originala iruditzen zait, Ez pentsa, Salomon erregeak, hain aspaldi bizi izanagatik, bere denboran esan zuen ez zegoela ezer berririk eguzkipean, eta hain aspaldi esaten bazuten horrelakorik, zer ez dugu gaur esango, hogeita hamar mende igaro eta gero, entziklopediaren oroimenak huts egiten ez badit, Bitxia da, nik, historialaria banaiz ere, ez nukeen gogoratuko duela hainbeste urte bizi izan zela, inork bat batean galdetu izan balit, Horixe du denborak, badoa eta ez gara konturatzen, nor bere eguneroko gauzetan dabil, bat batean konturatu eta oihu egiten du, Jainko maitea, zer azkar doan denbora, edonork esango luke Salomon gaur bertan zegoela bizirik, eta hiru mila urte pasatu dira, Iruditzen zait bokazioaz erratu zarela, zuk filosofo izan behar zenuen, edo historialari, arte horietarako behar den talentua eta planta badauzkazu, Baina prestakuntza falta, jauna, zer egin dezake prestakuntzarik gabeko gizajo batek, genetika guztia ongi antolatua munduratzea nahikoa, ongi antolatua izanagatik, nolabait esan, gordinik badaukat ere, lehen ikasketek ematen dutena beste leunketarik gabe, nire kasuan lehenak ez ezik, bakarrak, Autodidakta zarela esan zenezake, zure ahalegin propio eta duinaren fruitu, ez da batere lotsagarria, lehen gizartea harro zegoen bere autodidaktez, Hura bukatu zen, aurrerakuntza etorri eta hura bukatu zen, autodidaktok gaizki ikusita gaude, bertsoak eta denbora pasatzeko istorioak idazten dituztenek baizik ez dute autodidakta izateko eta izaten jarraitzeko baimena, hura zoriona, haiena, nik ordea, sormen literariorako trebeziarik ez dut inoiz izan, aitortu behar dut, Ba filosofo egin zaitez, gizona, Hagitz umorista izpiritu finekoa zara, jauna, ironia ezin hobeki menderatzen duzu, galdetzekoa litzateke zer dela-eta aritzen zaren historian, hain zientzia larria eta sakona izaki, Bizitza errealean baizik ez naiz ironikoa, Arrazoia nuen, beraz, historia ez dela bizitza erreala esaten nuenean, literatura da, besterik ez, Baina historia bizitza erreala izan zen artean historia ezin dei zekiokeen garaian, Ziur al zaude, Galdera hankaduna eta zalantza besoduna zara, izan ere, Burua baino ez dut falta, Gauza bakoitza bere momentuan, burmuina asmatu zen azkena izan zen, Jakintsua zara zu, jauna, Ez da hainbesterako, adiskide maitea, Azken probak ikusi nahi al dituzu, Ez du merezi, egilearen zuzenketak eginik daude, gainerakoa azken zuzenketaren errutina baizik ez da, hori zure esku, Eskerrik asko konfiantzarengatik, Ongi merezia, konfiantza, Orduan, benetan uste al duzu historia bizitza erreala dela, Baietz uste dut, Historia bizitza erreala izan zela, esan nahi dut, Ez ezazu duda izpirik eduki, Beharrik deleaturrik badagoen, esan zuen zuzentzaileak, hasperenka.
‎Zuzentzaileak esan zuen, Bai, zeinu honen izena deleatur da, zerbait kendu edo desagerrarazi behar dugunean erabiltzen da, hitzak berak adierazten duen bezala, eta letrentzat zein hitz osoentzat balio du, Bere buztanari ausiki egiteko unean damutu den sugea ekartzen dit gogora, Bai jauna, ongi begiratzen bada, biziari oso atxikiak egonik ere, sugeak ere zalantzak edukiko lituzke eternitatearen aurrean, Egidazu marrazkia berriz ere, baina poliki poliki, Oso erraza da, neurria hartzea baino ez, arretarik gabe begiratzen duenak, eskuak zirkulu beldurgarria osatuko duela uste izango du, baina ez, kontura zaitez ez dudala mugimendua bukatu berau hasi dudan puntu zehatzean, saihetsetik igaro naiz, barru aldetik, eta orain beherantz segituko dut kurbaren azpiko aldea moztu arte, Q letra larriaren antzekoa da, izan ere, besterik ez, A zer pena, marrazki horrek gauza onik iragartzen zuen, Antzekotasunaren ilusioarekin konforma gaitezen, hala ere, bene benetan esango dizut, eta barkatu profeten antzera mintzo banaiz, biziaren interesa diferentzietan egon ohi da beti, Zerikusirik ba al du horrek zuzenketa tipografikoarekin, Egileak zeru goienetan bizi dira, ez dute euren jakinduria baliotsua txikikerietan edo eta axolagabekerietan xahutzen, letra zaurituak, aldatuak, alderantzikatuak, eskuz konposatzen genuenean horrelaxe sailkatzen genituen akatsak, orduan diferentzia eta akatsa, dena zen bat, Nire deleatur hauek ez direla hain zorrotzak aitortu behar dut, zirriborro bat nahikoa zait, tipografoen abileziaz fio naiz, tipografoak, botikarien familia edipiko eta ospetsuaren zehar tribu hori, idatzi egin ez zena ere deszifratzeko gauza, horiek, Eta gero zuzentzaileek etorri dute arazoei konponbidea bilatzera, Gure aingeru guardakoak zarete, zuekin fio gara, zuk, adibidez, nire ama ezin artatsuagoa ekartzen didazu gogora, amak behin eta berriz egiten zidan ileko marra, marrazketa lumaz eginda bezala gelditzen zen arte, Mila esker konparazioarengatik, baina, zure amatxo dagoeneko hilik bada, hobe duzu zure kabuz hobetzen hasten bazara, lehen edo beranduago sakonago zuzendu duzu-eta, Zuzendu, neronek zuzentzen dut, baina zailtasunik handienak zirt edo zart kitatzen ditut, hitz bat beste baten gainean idatziz eta horrela, Konturatu naiz, bai, Ez ezazu tonu horretan esan, zeren, nire apalean, ahal dudan guztia egiten baitut, eta ahal duen guztia egiten duenak, Ez du gehiagorik egin behar, bai jauna, batez ere, zure kasuan gertatzen den bezala, eraldatzeko gusturik ez dagoenean, aldaketaren plazera falta denean, zuzentzeko sena, Egileek beti zuzentzen dute, aseezin eternoak gara, Ezin besterik izan, perfekzioa zeruko erresuman baizik ezin daiteke bizi, baina egileen zuzentzea bestelakoa da, arazoez beterikoa, gure zuzentzeko modutik oso bestelakoa, Zu, nola edo hala, zuzentzaileen kuadrilla bere lanarekin gozatzen dela esaten ari zara, Ez naiz horren urrutira joaten ausartuko, norberaren bokazioaren araberakoa da, eta bokazioaz zuzentzailea denik ezagutzen ez den fenomenoa da, eta hala ere, badirudi frogaturik dagoela ezen, gure arima sekretuen alderik sekretuenean, gu, zuzentzaileok, boluptuosoak garela, Hori sekula entzun ez dudana da, alajaina, Egun bakoitzak bere poza eta bere pena ekartzen ditu, baita bere ikasgai probetxuzkoa ere, Zure esperientziatik mintzo al zara, Ikasgaiaz ari al zara, Boluptuosotasunaz ari naiz, Jakina, nire esperientziatik mintzo naiz, neuk ere esperientziarik badut, zer uste zenuen ba, baina besteren jokabideak behatzeaz ere baliatu naiz, hori ere bestea bezain zientzia moral probetxugarria da, Zure irizpidearen arabera juzgatuz gero, iraganeko zenbait egile espezie horretakoa da, zuzentzaile izugarriak, alegia, Balzac-ek berrikusten zituen probez oroitzen ari naiz, hura zuzenketa eta gehitzeen piroteknia itsugarria, Beste hainbeste egiten zuen gure etxeko Eçak, esan dezadan gure herriko adibiderik aipatu gabe geldi ez dakigun, Burura etortzen ari zait une honetantxe bai Eça eta bai Balzac gaur egun gizonik zoriontsuenak izango liratekeela, ordenagailu baten aurrean, gauzak tartekatuz, gauzak lekuz aldatuz, lerroak ibiliz, kapituluak aldatuz, Eta guk, irakurleok, ez genuke sekula jakingo zer bide korritu zituzten, zer bidetan galdu ziren behin betiko formara iritsi aitzin, behin betiko formarik bada, Tira, gizona, balio duena emaitza da, Camoensen edo Danteren zalantzak eta saioak ezagutzeak ez du ezertarako balio, Zu gizon praktikoa zara, modernoa, dagoeneko hogeita bigarren mendean bizi zara, Ea, esadazu, gainerako zeinuek ere izen latinoak al dauzkate, deleatur horrek bezala, Hala bada, edo hala izan bazen, ez dakidana da, nire zientzia ez da horren urrutira heltzen, agian hain ziren ahoskatu ezinak ezen galdu egin baitziren, Denboraren gauean, Barkatu aurka egiten badizut, baina nik ez nuke esaldi hori erabiliko, Denentzako toki bat delako, noski, Ezta pentsatu ere, denentzako tokiek, esaldi eginek, makulu hitzek, betegarriek, almanaketako atsotitzek, esaera zaharrek eta erranairuek, denek eduki dezakete berri itxura, horretarako horien aurrean eta horien atzean dauden hitzak egoki erabiltzea da baldintza bakarra, Orduan, zergatik ez zenuke zuk denboraren gaua esango, Denborek beren buruaren gaua izateari utzi ziotelako jendea idazten hasi zenean, edo zuzentzen hasi zenean, nahiago baduzu, zuzentzeak beste finezia eta beste antzaldatze bat eskatzen baititu, Esaldia gustatu zait, Baita niri ere, batez ere esan dudan lehen aldia izan delako, bigarrenean grazia gutxiago edukiko du, Bigarrenean denentzako toki bihurtuko da, betiko lelo, alegia, Edo topiko, hitz jasoa erabilita, Zure hitzetan nolabaiteko mingostasun eszeptikoa sumatzen dudala iruditzen zait, Suma ezazu areago eszeptikotasun mingotsa, Bata esan edo bestea esan, gauza bera, Ez, ez da gauza bera, erabat bederen, egileek entzumen fina eduki ohi zuten honelako diferentziak harrapatzeko, Agian tinpanoak gogortzen ari zaizkit, Barkatu, ez dut asmo gaiztoz esan, Ez naiz horren erretxindua, ea ba, esadazu zergatik zauden mingosturik, edo eszeptiko, nahi duzun bezala, Egin ezazu kontu nolakoa den zuzentzaileen eguneroko bizitza, pentsa ez ote den tragedia liburu bat behin, eta birritan, eta hiru, lau, bostetan irakurri behar izatea, liburuak, Liburuak, nonbait, irakurketa bakar bat ere merezi ez zuenean, Garbi gera bedi ez naizela ni izan horren hitz larriak esan dituena, ederki dakit, jakin ere, zein den letren gizartean dudan tokia, boluptuosoa bai, baina begirunez beterikoa ere bai, Ez dakit zertan datzan nik esan omen dudan izugarrikeria hori, nik uste dut zuk hasi duzun esaldiaren berezko bukaera dela, zure etenpuntu adierazgarri horien berezko bukaera, adierazgarriak baitziren, errezeloa oso agerian ikusten ez bazitzaien ere, Ez badakizu zertan datzan, eta jakin nahi baduzu, zoaz egileengana, nik esandako esaldiaren erdiari gehitu zurearen erdia eta proboka itzazu, ikusiko duzu Apelesek zapatariari eginiko alegia txalotu horrekin erantzungo dizutela, zapatariak irudi bateko sandalian okerren bat zegoela ohartarazi omen zuen, eta gero, artistak okerra zuzendu zuela ikusi zuenean, belauneko anatomiaz iritzia ematera menturatu zen, Orduan Apelesek, haserre mihiluzearekin, zera esan zion, Zapatari, ardura hadi heure zapatez, esaldi historikoa, Inori ez zaio gustatzen beste inork sorbalda gainetik begiratzerik, Kasu honetan Apelesek zuen arrazoi, Litekeena, baina margoa anatomiako aditu batek ikusten ez bazuen, bakarrik, Eszeptikoa zara, izan ere, Egile guztiak dira Apeles, baina zapatariaren tentazioa gizakion artean arruntena da, tira, zuzentzaileak baizik ez zuen ikasi bere lana, zuzentzea, alegia, munduan sekula bukatuko ez den bakarra dela, Askotan izan al duzu zapatariaren tentazioa nire liburua zuzendu duzunean, Adinak gauza txarra den gauza ona ekartzen digu, baretu egiten gaitu, eta tentazioak, are eta gogorrenak ere, ez zaizkigu hain premiazkoak, Beste hitzetan esanda, sandaliako okerra ikusi eta isildu egiten zara, Ez, baina ez naiz belaun kontuan sartzen, Gustatu al zaizu nire liburua, Gustatu egin zait, bai, Kemen askorik gabe esan duzu, Ez zait iruditu zure galderak ere kemen handirik zuenik, Taktika baizik ez da, egileak, kostata ere, nolabaiteko apaltasuna erakutsi behar du, Zuzentzaileak, ostera, apal izan beharra dauka, eta egunen batean apal izatea ahaztu bazuen, horrekin behartu zuen bere burua giza itxurazko perfekziorik gorena izatera, Ez duzu esaldia zuzendu, hiru aldiz erabili duzu izan aditza arnasaldi bakarrean, barkaezina da, aitor ezazu, Utzazu sandalia bakean, ahozkoak dena barkatzen du, Konforme, baina barkatzen ez dizudana da iritziaren zekenkeria, Orduan gogorarazi dizut zuzentzaile jendea jende urria dela, soila, literatura eta bizi asko ikusitakoa, Nire liburua, gogoan eduki, historiari buruzkoa da, Hala dela esango zuten, noski, generoen tradiziozko sailkapenaren arabera, baina, bestelako kontraesanik aireratu nahi ez badut ere, nire iritzi apalez bizitza ez den guztia literatura da, Historia ere bai, Historia batez ere, eta ez zaitez haserre, Eta pintura, eta musika, Musikak jaio zenetik itzuri nahi dio, batzuetan badoa, bestetzuetan badator, hitzetik askatu nahi du, inbidiaz, uste dut, baina beti itzultzen da men egitera, Eta pintura, Bon, pintura pintzelez egiten den literatura baino ez da, Gizateriak idazten jakin baino askoz lehenago ekin ziola pintatzeari ez duzula ahaztu espero dut, Ezagutzen al duzu atsotitz hau, «zakurrik ezean katuarekin egin ezazu ehizan», beste hitzetan esanda, idatzi ezin duenak pintatu egiten du, edo marraztu, horixe egiten dute umeek, Zuk esan nahi duzuna da, beste hitz batzuekin, literatura, jaio baino lehen ere, jaioa zela, Bai horixe, gizona, gizona izan baino lehen, gizona zen bezala, Nahikoa ikuspegi originala iruditzen zait, Ez pentsa, Salomon erregeak, hain aspaldi bizi izanagatik, bere denboran esan zuen ez zegoela ezer berririk eguzkipean, eta hain aspaldi esaten bazuten horrelakorik, zer ez dugu gaur esango, hogeita hamar mende igaro eta gero, entziklopediaren oroimenak huts egiten ez badit, Bitxia da, nik, historialaria banaiz ere, ez nukeen gogoratuko duela hainbeste urte bizi izan zela, inork bat batean galdetu izan balit, Horixe du denborak, badoa eta ez gara konturatzen, nor bere eguneroko gauzetan dabil, bat batean konturatu eta oihu egiten du, Jainko maitea, zer azkar doan denbora, edonork esango luke Salomon gaur bertan zegoela bizirik, eta hiru mila urte pasatu dira, Iruditzen zait bokazioaz erratu zarela, zuk filosofo izan behar zenuen, edo historialari, arte horietarako behar den talentua eta planta badauzkazu, Baina prestakuntza falta, jauna, zer egin dezake prestakuntzarik gabeko gizajo batek, genetika guztia ongi antolatua munduratzea nahikoa, ongi antolatua izanagatik, nolabait esan, gordinik badaukat ere, lehen ikasketek ematen dutena beste leunketarik gabe, nire kasuan lehenak ez ezik, bakarrak, Autodidakta zarela esan zenezake, zure ahalegin propio eta duinaren fruitu, ez da batere lotsagarria, lehen gizartea harro zegoen bere autodidaktez, Hura bukatu zen, aurrerakuntza etorri eta hura bukatu zen, autodidaktok gaizki ikusita gaude, bertsoak eta denbora pasatzeko istorioak idazten dituztenek baizik ez dute autodidakta izateko eta izaten jarraitzeko baimena, hura zoriona, haiena, nik ordea, sormen literariorako trebeziarik ez dut inoiz izan, aitortu behar dut, Ba filosofo egin zaitez, gizona, Hagitz umorista izpiritu finekoa zara, jauna, ironia ezin hobeki menderatzen duzu, galdetzekoa litzateke zer dela-eta aritzen zaren historian, hain zientzia larria eta sakona izaki, Bizitza errealean baizik ez naiz ironikoa, Arrazoia nuen, beraz, historia ez dela bizitza erreala esaten nuenean, literatura da, besterik ez, Baina historia bizitza erreala izan zen artean historia ezin dei zekiokeen garaian, Ziur al zaude, Galdera hankaduna eta zalantza besoduna zara, izan ere, Burua baino ez dut falta, Gauza bakoitza bere momentuan, burmuina asmatu zen azkena izan zen, Jakintsua zara zu, jauna, Ez da hainbesterako, adiskide maitea, Azken probak ikusi nahi al dituzu, Ez du merezi, egilearen zuzenketak eginik daude, gainerakoa azken zuzenketaren errutina baizik ez da, hori zure esku, Eskerrik asko konfiantzarengatik, Ongi merezia, konfiantza, Orduan, benetan uste al duzu historia bizitza erreala dela, Baietz uste dut ...on, pintura pintzelez egiten den literatura baino ez da, Gizateriak idazten jakin baino askoz lehenago ekin ziola pintatzeari ez duzula ahaztu espero dut, Ezagutzen al duzu atsotitz hau, «zakurrik ezean katuarekin egin ezazu ehizan», beste hitzetan esanda, idatzi ezin duenak pintatu egiten du, edo marraztu, horixe egiten dute umeek, Zuk esan nahi duzuna da, beste hitz batzuekin, literatura, jaio baino lehen ere, jaioa zela, Bai horixe, gizona, gizona izan baino lehen, gizona zen bezala, Nahikoa ikuspegi originala iruditzen zait, Ez pentsa, Salomon erregeak, hain aspaldi bizi izanagatik, bere denboran esan zuen ez zegoela ezer berririk eguzkipean, eta hain aspaldi esaten bazuten horrelakorik, zer ez dugu gaur esango, hogeita hamar mende igaro eta gero, entziklopediaren oroimenak huts egiten ez ...
‎Etsipen sentsazio sakon batez, konturatu zen motibo harexegatik ari zitzaiola korapilatzen hainbeste kasuaren ebazpena. Zerbaitek esaten zion bost urte lehenago azkar asko harrapatuko zukeela hiltzailea, are bigarren biktima agertu baino lehen ere. Zoritxarrez, jada ez zen garai bateko Antonio Santos, jendearekin egoten gozatzen zuen hura, lan-taldera giro ona eramaten zekiena?
‎Azkenaldian egiaztatu ahal izan zuen zerbait zen. Zigarretari lehenengo xurgada eman baino lehen ere, nikotina burmuinera iristear zuela jakite hutsak nerbioak baretzen zizkion.
2020
‎–Eszeptiko baino harrituago zegoen Mikel, tenk egiten zuen bitartean errezetak haren eskutik askatzearren– Ondo dakit nortzuk egin zidaten hau, eta zuk ere bai. Haien aurka egin baino lehen ere jendea hiltzen hasi zen. Ni behintzat bizirik atera nintzen.
‎Parkeko bazterreko tabernara hurbildu ziren. Atera iritsi baino lehen ere, barruan kantari ari zirenen ahotsak entzun zituzten. Txikitero kuadrilla bat zen eta oboan zeuden, zeinek bere txikitoa eskuan zeukala.
‎–Betidanik. Hona bizitzera etorri baino lehen ere bagenuen. Gizagaixoa tipoa, oheari itsatsita, karramarro ermitaua bere oskolari bezala.
2021
‎Zer ostia erantzun behar nion?! Dutxa beroa hartzeko geratua nintzela eskua eman baino lehen ere zakiletik heldu zidan eta inoiz bestelako pintzelik eskuetan ikusi ez nion margolari batekin. Pisua, eta batzuetan sofa, eta zenbaitetan beste likido likits batzuk konpartitzen nituela ni baino hogei urte gazteagoa zen eta mamu batez maiteminduta zegoen eta geroz eta gehiago estimatzen nuen ile apaintzaile kaskar eta aktoresa nahi batekin?
2022
‎–Gerra baino lehen ere, magnesio hautsa antigoaleko gauza bat zen –erran zigun– Zikina, arriskutsua eta deserosoa zen. Ahal bezain laster, mundu guztia flash elektrikoak erabiltzen hasi zen barnealdeko argazkiak egiteko.
2023
‎–irribarre euforikoa ahoan duela, Jacques Axeritegi besotik helduta. Chloé ekitaldiaren hasiera baino lehen ere ohartu da nola aritu zaion ipurdi milika...
‎Halaxe aurpegiratu dio, lotsa barik. Isildu egin du Daliak nahiago lukeela kanpoan behar egin, kanpoan behar asko eginda dagoela Abelinekin ezkondu baino lehen ere.
‎Belaunaldien arteko loturan sinesten du Aizpeak, horiek ere badira aliantzak, eta askotan horrek eman izan dio zentzua bere ibilbideari. " Batzuetan uste duzu zuk asmatu duzula dena, baina hori ez da horrela, zu baino lehen ere aritu dira beste batzuk, eta zure ostean ere egongo dira, testigua pasa behar da. Nik daukat izeba sentsazio oso potentea ofizioan, hori ez dago ordaintzerik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia