Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 180

2000
‎Hirugarren ataleko narrazioak beste ataletakoak baino laburragoak dira. Luis Mari Mujikak honela deskribatu ditu hirugarren atal honetako testuak:
‎Aita Bartolome Ziaurrizkoa zeritzan misionest ezaguna —zeina izan baitzen don Frantziskoren eta jaun Marcelen ondotik izan nuen hurrengo prezeptorea, azkena, eta zeinaz aitzinago luze solastatzeko parada izanen baitugu— Urbiainerat etorri lehen aldian, hunkiturik utzi zituen eliztarrak bere sermoi distiratsu haiekin, halako tailuz, non, konfesioneen eguna iritsi zenean, harekin nahi izan baitzuten urbiaindar guztiek, don Frantzisko bazter uzten zutela; zeren bi errenkada zeuden han: bata, aita Bartolomerekin aitortu nahi zutenena, luzea, inurriena baino luzeagoa; bertzea, don Frantziskorena, laburra, jondone Pedro Ermitauak bere haitzuloan hartzen zituen bisitariena baino laburragoa; ordea, ikusirik zein betilun ateratzen ziren aita Bartolomerekin konfesatzen zirenak, berehala iragan ziren errenkada luzean zeudenak don Frantziskorenerat, luze zena labur egiten zelarik, eta labur zena luze, minutu guti batzuen buruan. Eta, oroitzen ez badut ere don Frantziskok jarri zuen aurpegia, betilun imajinatzen dut alde batetik, ikusirik zer penitentzia zetorkion gainerat jende uholde harekin, baina baita betilunetik betargirat egiten ere bertzetik, loratzen zitzaiolarik, finean, ezpainetan, irri ezkutu bat, zeina izan baitzitekeen, hitzetarat bihurtua, apezak eliztarrei xuxendu komentario balizkoa, malizios bezain inozenta:
‎Baina, Indietarik Europarako bidaia ezin luzeagoan galdu gabe, xuxen heldu nahi nioke Pasaiako portutik Urbiainerat egin nuen bertze bidaia hari, edo, hobeki, Irundik Urbiainerat egin nuenari, zeren Pasaiatik Iruneraino elkarrekin joan baikinen kapitaina eta biok, eta zeren Irundik Urbiainerat egin nuen bertze bidaia hura Indietarikoa baino laburragoa gertatu baitzitzaidan, bistan da, baina baita beteagoa eta erranahitsuagoa ere, berehala endelagatuko duzu zergatik.
‎Eskalatzaileak, ene begi suminduei ihes eginez, bertze zerbait idatzi zuen nire orriaren gainean. Aurrekoa baino laburragoa zen: " O" borobil bat hasieran eta bi" R" bukaera baino lehentxeago.
‎Nirea baino laburragoa zen, 5.000 bat karaktere, hor nonbait. Soilagoa eta zehatzagoa, hizkuntz apaindurarik eta literatur kutsurik gabea.
2001
‎Lauda, Sion, Salvatorem zehazkiro emateko neurri berean. Hori, ordea, eta Stabat mater eta beste asko, Urte guziko meza bezperetan ikus daitezke, latinez baino laburrago esanak, guztiok dakigunez. Ez dut uste San Tomasek berak haserrebide handirik izango zukeenik, ahapaldirik gehienetan behintzat:
‎" Il est dommage que cet esprit aye mieux aymé s’appliquer à la poésie (pour laquelle il n’avoit point de naturel) qu’à la prose". Oihenartek ez zuen, egia esan, prosazko euskal zatirik, labur baino laburrago ez bada, utzi, baina latinez eta frantsesez eman zituenek ederki darakuste benetan trebea zela hitz lauz edo lainoz, argitasunaren aldetik, batez ere. Neurtitzetan, berriz, hotz agertzen zaigu maizenik,  antzinakoek esan ohi zutenez edo nahiago baduzue epel.
‎Aurrean erakusten dituzten urteak fidagarri badira," Doña MarÃa Vicenta" rena" euscaldun emacume bat" ena baino zaharragoa da bi urtez. Haren saila honena baino laburragoa da zenbait bertsoz, eta ez hain" bizkaitarra" gainera, iruditzen zaidanez. Ikus, bestela, elkarren parean batenak eta besterenak:
2002
‎sarri izan da eguna hitzak baino laburragoa.
‎Toki publikoetan, zakur arriskutsuak muturrekoarekin eta bi metro baino laburrago den soka bati lotuta ibiliko dira, hemengo legediaren arabera. Pertsona bakoitzak du eraman horrelako zakur bat baino gehiago.
2003
‎Hirugarren erasoaldi hura beste biak baino laburragoa izan zen. Beharbada gure ehizegazkinak han agertu zirelako edo, hau bai ziurrago, bonbarik gabe geratu zirelako.
2004
‎Ondo pasatako urtebetea oinazez igarotako 24 ordu baino laburragoa izan liteke. Sail honetako lehen kronika Italiatik bidalia izan zen eta hamabi hilabeteko zikloa berriro itxi da.
‎Edonola ere, horrek bere ondorioak ditu: alde batetik, karga gerturatzen du eta lehorreko garraioa (errepidekoa) baino labur eta seguruagoa da. Beraz, nazioartean asko erabiltzen diren ibilbide luzeko joan etorriak zertxobait arintzen ditu eta bizi kalitatea hobetzen du lana hurbilago egiten delako.
‎Auzitegiak espedientea eten eta beharrezkotzat jotzen duen epea ezarriko du demanda aurkezteko. Epe hori ez da izango hogei egunekoa baino laburragoa, ezta berrogei egunekoa baino luzeagoa ere. Demanda aurkeztu ondoren, horren izapideak 753 artikuluan ezarritakoaren arabera egingo da.
‎Aldizkako prestazioak galdatzeko eskubidearen inguruko epaiketetan, balioa kalkulatuko da urteko baten zenbatekoa bider hamar eginez, prestaziook aldi baterakoak izan nahiz bizi artekoak izan; prestazioaren epea urtea baino laburragoa denean, prestazioaren zenbateko osoa izango da kontuan.
‎10 Burtsan negoziatutako baloreei buruzko demandaren kasuan, munta zehaztuko da, baloreen batez besteko trukaneurri ponderatuaren batez bestekoaren arabera; trukaneurri hori zehaztuko da, demanda jarri baino egutegikokaneurri ponderatuaren batez bestekoa aurreko urteko legeria aplikagarriaren arabera, edota burtsan negoziatu aldian baloreek izan duten batez besteko truren arabera, aldi hori urtea baino laburragoa bada.
‎Adituek finken apeoa egin ondoren, paper arruntean jasota eta sinatuta aurkeztuko dute hori. Epaileak aginduko du apeoa txostenari eranstea eta Eskribautzan agerian jartzea, beharrezkotzat jotako epean, eta finken kopurua nahiz edukitzaileen kopurua kontuan hartuta; epe hori ezin da izan hamabost egunekoa baino laburragoa eta hogeita hamar egunekoa baino luzeagoa, eta ezin da eskubiderik eskatu.
‎“Publikoak eskatzen diguna eskaintzen dugu”, dio Patersonek. Europako Batasunak elikagaien etiketei buruzko araudia indartzeko asmoa du, kontsumitzailearentzako informazioa gaur egun baino laburragoa eta ikusgarriagoa izan dadin. Halaber, informazio kanpainak egiteko asmoa du, gatz, gantz saturatu eta azukre gehiegi hartzeak dakartzan arriskuei buruz, kontsumitzaileek beren eskarietan zehaztasun handiagoz eros dezaten.
2005
‎Halako batean, azken egunotan guztiz ahaztuta zeukana etorri zaio gogora Naroari, Ametsen burutik, garunak gazta handia balira bezala, karraskatzen dabiltzan ideiak asmatu nahian zebilen bitartean. Japoniako bidaia hau uste baino laburragoa izan daiteke, susmatzen duenez, baina hiru egun nahikoa izan dira Ametsen mundua zegoena baino hankaz gorago jartzeko: etxera bere buruaren jabe itzultzeko bilatzen zuena topatu barik, gogoz kontra utzi behar izan duena topatu du, eta itzuleran seguruenik orain topatu nahi ez duena topatuko du.
2006
‎Bitxia da minutu bat baino laburragoak diren pare bat kantu idatzi izan.
‎Hasi naz hobeto sentitzen. Bidaia laburra da ostera, iragankorra, tren geltoki honetatik orain egin leitekena baino laburragoa. urdinen artean nasa gris eta bakartietara begira gelditu naz, aspaldiko bizitasunak ibai ertz honeetatik ihes egin dau, geu baino ez gara hemen geratu.
2007
‎Euskalki desberdinetako euskaldunak elkartu baitziren Eusko Ikaskuntzaren deiari men eginez, zuberotar dantzez eta dantzan, ikusiko denez jarduteko. Landautako lau atalen berri emango dizuegu, atal bakoitzaz, maleruski, nahi genukeen baino laburrago hitz eginez bada ere.
‎Espainian, organoak transplantatzeko itxarote epeak munduko beste zeinahi herrialdetan baino laburragoak dira, orokorki, baina gibela edo bihotza hartzeko zain dauden pazienteen %10 %15 hil egiten da organo egokia aurkitu bitarteko horretan.
‎1 Errentamenduaren iraupena alderdiek itunduko dute askatasunez. Iraupen hori bost urtekoa baino laburragoa bada, kontratua mugaeguneratzean urteko epeekin luzatuko da nahitaez, errentamenduaren gutxieneko iraupena bost urtekoa izan arte, salbu eta errentariak errentatzaileari adierazten dionean ez duela kontratua berriztatu nahi, kontratua edo haren edozein luzapen amaitzeko data baino hogeita hamar egun lehenago gutxienez.
‎Alderdiek kontratuan itundu ahal izango dute, kontratuan atzera eginez gero, errentariak errentatzaileari kalte ordain gisa eman diola indarreko errentaren hileko bati dagokion kopurua, betetzeko dagoen kontratu aldiaren urte bakoitzeko. Aldiak urtebetekoak baino laburragoak direnean, kalte ordain horren kopurua proportziozkoa izango da.
‎a) Denboraldi bateko errentamendu motak, nekazaritza urtea baino laburragoak.
‎5 Lege hau indarrean jartzean kontratuan itundutako epea igaro ez bada, kontratuak iraungo du epe hori betetzeko geratzen den denbora. Denbora hori 4 idatz zatiko erregelak aplikatzean ateratzen dena baino laburragoa denean, errentariak errentamendua luzatu ahal izango du erregela horiek aplikatzean ateratzen den epean.
‎Urteko aprobetxamendu aldia ezin daiteke inoiz izan ondoz ondoko zazpi egunetakoa baino laburragoa. Edonola ere, araubide beraren barruan, txandek iraupen bera izan behar dute.
‎Konponbide adiskidetsua lortu ez bada, gertaerak, idatzizko alegazioak eta alderdien ahozko azalpenak laburlabur azalduko dira (41 art.). Bestalde, 42 artikuluan ezarritakoaren arabera, 41 artikuluari jarraituz Batzordera igorritako auzi bat alderdiek gogoko duten moduan ebazten ez bada eta horiek hori onartzen badute, Giza Eskubideen Batzordeak Adiskidetze Batzorde Berezia izendatu dezake auzia modu adiskidetsuan konpontzen ahalegintzeko. Azken batzorde horrek urtebeteko epean baino laburragoan, Giza Eskubideen Batzordeko lehendakariari txosten bat aurkeztuko dio, eta horretan, auziaren azterketa zein egoeratan dagoen labur azaldu dezake edo auziaren konponketa adiskidetsua lortzen bada, gertaera eta lortutako konponbidea labur azalduko ditu, edo konponbide adiskidetsua lortzen ez bada, egitezko gertaera guztiei buruzko ondorioak, auziaren konponketa adiskidetsua lortzeko au... Azken kasu horretan, alderdi diren estatu interesdunek Giza Eskubideen Batzordeko lehendakariari jakinaraziko diote Batzordeko txostenaren baldintzak onartzen dituzten edo ez.
2008
‎Barruan argiztapena on ona da, Santiago eta Vigo arteko joaneko ibilbideko tunel batean izan ezik, horrek ez baitu argigunerik (200 metro baino laburragoa da tunel hori).
‎Dena den, 120.000 euroko iruzur hori zergaldi bakoitzeko kalkulatu behar da; zergaldia hamabi hilabete baino laburrago denetan, urtebete bakoitzeko kalkulatuko da.
‎Alegazioaldia ezin da 10 egun baino laburragoa izan, ezta 15 egun baino luzeagoa ere. Lurralde Historikoetan ez dago halako mugarik.
‎Espero baino laburragoa suertatu zitzaion itxaronaldia, gainera, ordu biak aldera polizia garai eta ilegorria kalera irteten ikusi baitzuen, adinez nagusia ozta ozta izango zen neska baten lepotik helduta. Pozarren zihoan gizona, eta soineko gorriko neska gazteak antzeko itxura zeukan.
‎–Uste baino laburrago egin zait neuri ere, hitz egiteak laguntzen du horretan.
‎Zine atarian izandako eztabaidarekin gaizki ikusi genuen ordua. Uste baino laburragoa izan zen itxaronaldia. Arto krispetak jan genituen.
‎Sintaxiak ez du zailtasun nabar menik, baina hiztegian neologismo ugari ageri da: erkala, > laterria, > erkia,... > Euskarazko testua gaztelaniazkoa baino laburragoa da eta sinpleagoa, hiztegia alde batera utzita.
‎Bide lexikoa bide fonologikoa baino laburragoa da: ez du analisi fonologikorik egiten eta ez du fonema grafema bihurtzen.
‎Desberdintasunak teknologian daude idazteko. Blu Rayk laser urdina erabiltzen du, eta hortik datorkio izena, ‘idazteko’ erabilitako uhin luzera baino laburragoa DVDak; horri esker, informazio gehiago gordetzen da espazio berean, ildoak txikiagoak baitira. (e) n formatu fisikoari dagokionez, Blu rayk datuak gorde ditzake diskoaren bi aurpegi.
‎Bestalde, hau da haren bizi zikloa: disko gogor konbentzionalak baino laburragoa. Gaur egun, gailu horiek gigabyteko prezioa disko gogor konbentzionalena baino hamar aldiz handiagoa dute.
‎2004an Stedman eta lankideek ikusi zuten barailako miosinaren geneak ezberdintasun garrantzitsu bat zuela. Mutazio baten ondorioz, gizakietan muskulu zuntz horiek txinpantzeetan baino laburragoak dira, eta hori dela-eta buruko muskulu tenporala (atzamarra lokian jartzean ukitzen duguna) ahulagoa da. Badirudi aldaketa hori ezinbestekoa izan zela, beste arrazoi askorekin batera zerebroa handitu zedin.
‎Bada, besteak beste bi berrikuntza nagusi sortu dituzte aurten graffiteroek. Alde batetik goian aipatutako Spraikada izen berria, ohiko Euskal Herriko Graffiti Lehiaketa baino laburragoa eta erabilterrazagoa eta lehiaketaren logotipo berria. Lehenengoa Mikel Aldekogarairen asmakizuna da.
‎Eta arazoak hor amaitzen ez direnez, baten batek errealitateari atzea ematen diodala esango dit, XXI. mendean egonik ere, oraindik emakumezkoek gizonezkoek baino diru gutxiago jasotzen dutela lan bera egiteagatik, oraindik langabeziaren putzura botatzen dituztela haurdun geratzeagatik, oraindik aitatasun zein amatasun baimenak behar baino laburragoak direla, haurrak munduratzeagatiko diru-laguntzak oraindik txikiak direla azken urteotako igoerak gorabehera.
2009
‎Generoaren kasuan desberdintasun biologikoei erreparatzen zaie gehien bat; batez beste andrazkoen gizonezkoenak baino laburragoak izaten dira, horren ondorioz aho korden dardara ere handiagoa izaten da.
‎Generoaren eta adinaren pertzepzioan oinarrizko maiztasuna jotzen da faktore garrantzitsutzat. Generoaren kasuan desberdintasun biologikoei erreparatzen zaie gehien bat; batez beste andrazkoen aho kordak gizonezkoenak baino laburragoak izaten dira, horren ondorioz aho korden dardara ere handiagoa izaten da. F0ren aldaketa aho korden luzeraren araberakoa da eta ekuazio baten bidez adieraz daiteke erlazio hori (The National Center for Voice and Speech 2008). f0ren aldeei dagokienez, Canepari k (2007) hiru mota bereizten ditu:
‎Eta erabaki hori praktikara eramaten dute. Aurrez euskarazko gaitasuna izanik, euskarazko ohitura finkatzeko deskribatzen den prozesua beste bietan baino laburragoa da mota honetako bikoteetan, eta beste biekiko ezberdina aspektu askotan.
‎2009rako deialdia EAEn bizi diren film laburren zuzendariei eta ekoizleei dago zuzenduta, eta datorren uztailaren 17ra arte egongo da irekita. Deialdi horretan parte hartu ahal izateko, film laburra 2008ko irailaren 30etik aurrera egindakoa izan behar da, 30 minutu baino laburragoa izan behar da, eta euskal produkzio etxe edo zuzendari batek zuzendu edota ekoitzi behar du.
‎Javier Rodrigo de Santos PPko zinegotzi ohia ez dute kartzelan sartuko, gutxienezko zigorra (2 urte, 4 hilabete eta egun bat) baino laburragoa delako; lau urteko gaitasungabetze epea ezarri diote.
‎Instituturako bidea sekula baino laburrago egin zitzaidan. Are gehiago, gustura geratuko nintzateke Etxerekin berriketan.
‎Ohi baino laburragoa izan nuen eskola, egun hartan.
‎Harrezkero, ICANNek jarraituak diren 224 helbide sortak (hau da/ 8 maskara erabiliz) uzten dizkie RIRei, eta hauek irizpide berari jarraitzen diote LIRei eta ISPei helbideak uzten dizkietenean. Hau da, sorta jarraituak esleitzen dizkie RIR batek bere LIRei,/ 8 baino laburragoak diren maskarak badira ere.
‎Baldintza da hipoteka, ohiko etxebizitzaren gainekoa, 2008ko irailaren 1a baino lehen sinatua izatea, 170.000 eurotik beherakoa, eta berandutze egoeran ez egotea. Luzamenduaren xede diren zenbatekoak 2011ko urtarriletik aurrera ordaindu dira, hiru, bost, zazpi edo hamar urteko amortizazio epeekin, nahiz eta horiek ez diren inoiz hipoteka kredituaren baino laburragoak izango. Luzamenduaren xede diren zenbatekoak interes tasa aldakor batekin ordainduko dira, KOI erreferentzia (gaur egun Euriborrarekin bat dator) gehi% 0,80, eta osorik edo zati batean kitatu ahal izango dira, inolako penalizaziorik gabe.
‎Ikerketa hori ardiekin egin da, duela lau hamarkada inguru gizakiek izan zitzaketen amaren eta fetuaren arteko elkarreraginak ikertzeko eredu gisa erabili den animalia. Izan ere, ardiek gizakien antzeko pisua dute (65 kg), hamazazpi bat eguneko ugalketa zikloa (28 emakumearengan) eta 147 eguneko ernaldia (giza haurdunaldia baino laburragoa), non gehienez arkume bat edo bi garatzen baitira. Indize glizemiko handiko elikagaiak jatean amak odolean azukre gehiegi izateak intsulina sortzea bultzatzen du.
‎Focomelia gaixotasun arraroa da, eta gorputz adarretako hezur luzeak behar bezala ez garatzea eragiten du. Ondorioz, hezurrak ohi baino laburragoak dira, eta, muturreko kasuetan, eskuak, oina edo hatzak enborretik zuzenean sortzen dira. Orain, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko (CSIC), Kantabriako Unibertsitateko eta Harvardeko Unibertsitateko (AEB) ikertzaileek aurkitu dute gaitz horren benetako jatorria.
‎Lehenik eta behin barkamena eskatu nahi diet BERRIAren irakurleei. Uste dut gaurko zutabea ohi baino laburragoa izango dela. Barkamena eskatu nahi diet, era berean, kirol sailekoei.
‎laster kontatuko dizut barraskiloarena. Zure bizilekutik geltokirainoko bidea, alderantzizkoa, hau da, geltokitik bizilekurainokoa baino laburragoa egin zitzaidan aurreko hiru bisitaldietan. Laugarren hartan, berriz, ez zuela inoiz amaitu behar iruditu zitzaidan.
‎Gris iluna zen, eta are gris ilunagoak ziren tantoak zituen, nahiko zarratu. Heldulekua gaur egungo guardasolena baino luzeagoa zen baina ordukoena baino laburragoa; nakar granatezkoa; fina, leuna. Oraindik sentitu egin dezaket nire eskuetan.
‎Pilarek ez zuen hitzikan ere ateratzen. Bere kadiran baluntzaka, eskuak bat bertzeari lotuak, tartezka begi kolpe ximixta baino laburragoa tiratuz kopetaren azpitik. Bizitziaz barkamena galdetzen balu bezin kulpable. Ez, Mayi, ez, joan behar dugu orain.
2010
‎Baina bitartean, interes ekonomikoek dantzatzen dute mundua, eta ziklo ekonomikoak naturarenak baino laburragoak dira.
‎1995 fitxetako galderen zerrenda oraingoa baino laburrago zen (ikus eranskinak). Lehenik datu soziodemografikoak ziren, sexua, adina, sorlekua, lanbidea, lantokia, langabezia, noiztik Euskal Herrian bizi, eta gero hiru datu demolinguistiko, hizkuntza menperatua (k), aita eta ama euskaraz (bai, zerbait, ez).
‎Jon Idigoras etorri zen gure herrira. Ohiko batzarra geneukan elkartean, ohi baino laburragoa egin genuena, gai zerrendaren amaieran hitzaldia emango baitzigun Idigorasek, momentuko egoera politikoa eta aterabide posibleak aztertzeko (gu beti aterabideen bila, eta zuloan gero eta barrurago). Ohorea zen guretzat bisita hura, normalean eskualdeko buruzagiak etortzen baitziren gurera, ez Jonen moduko lider handiak; une hartan, izan ere, Idigoras zen ezker abertzaleko, ez dakit politiko inportanteena baina bai, dudarik gabe, maitatuena, eta maitasun horretan partaide zen, nola ez, Felixin ere.
2011
‎Ikurrinaz eta Nafarroako erresumako banderaz gain, Galiziakoa eta euskal presoak etxeratzearen aldekoa ere ikusi ziren. Mikel Martin EHGAMeko kidea ere mobilizazioan izan zen, gay eta lesbianen eskubideen aldeko bandera eskuan zuela.Hasiera batean manifestazioa Donostian eginiko beste batzuk baino laburragoa izango zela bazirudien ere, aurrera egin ahala luzatuz joan zen. Bide bazterretan pilatutako jendetzak manifestazioarekin bat egiten zuen heinean luzatu zen manifestazioa.
‎Eleizara sartzean senargaia eta amabitxia joaten ziran aurretik, konbidaduak atzetik, eta andragaia atzeren, aitabitxiri besotik helduta. Ezkontzako mezea domeketakoa baino laburragoa izaten zan.
‎Eztegu bidaia egindakoak dira gure lekukorik gehienak. Orain egiten diranak baino laburragoak ziran orduan, eta hurreko lekuetara joaten ziran. Ohikoena Donostia, Bilbao edo Santanderrera joatea zan.
‎Duten berezitasunik nabarmenena alde bateko bi hankak beste aldekoak baino laburragoak izatea da. Hanka laburrenak aldaparen goiko aldean jartzen dituzte eta luzeenak aldaparen beheko aldean.
‎Katxina zaharrak hanka bat bestea baino laburragoa zuen, eta bota berezia erabiltzen zuen herren txikiagoa egiteko: altura handiko zorua zuena.
‎Laginketa denbora ez da izaten 30 egun baino laburragoa. Leku beroetan edo udan, materia jasotzeko ontzien barnean disoluzio berezi bat ipintzen da, algak ugaltzea saihesteko:
‎Eskizofrenia dutenen bizi itxaropena gainerako biztanleriarena baino laburragoa izaten da, besteak beste suizidioa dela-eta. Eskizofrenia dutenen% 10ek bere buruaz beste egiten du eta% 20 gutxienez suizidio saiakera bat egiten dute nahastearen bilakabidean zehar (APA, 2002).
‎Beraz, nekazaritza tradizionala lantzen duen Alboraiako (Valentzia) nekazari bati erosten diot xufa, eta orxata artesanala edo naturala egiten dut, inolako kontserbanterik edo bestelako produktu arrarorik gabea. Horrenbestez, bizitza oso laburra dauka, dendan saltzen denak baino laburragoa. Gaur egindako orxata gaur bertan, bihar eta etzi edan daiteke, tenperatura oso hotzean mantenduta.
‎Nolanahi ere, txineraren kasuan badago zerbait harritzen duena: zifratan baino laburragoak ateratzen dira zenbakiak karakteretan emanda.
‎Kontua da hamabi ordutan egin beharreko ibilbidea uste baino laburragoa izan zela: abiatu zirenetik hamaika ordura heldu ziren geltokira.
2012
‎Egia da Vueltak gauza onak badituela. Etapak Tourrean baino laburragoak dira, eta ibilbidearekin asmatu dute, egunero ikuskizuna baitago. Baina, horrekin asmatu duten bezala, beste aldaketa batzuekin ez dute asmatu; bidaiekin, bereziki.
‎Hamabost urtekoa, baldin eta legeak ezarririko gehieneko zigorra hamar urtekoa baino denbora luzeagoko desgaikuntza bada, edo hamar urte baino denbora luzeagoko eta hamabostekoa baino laburragoko espetxealdia bada.
‎Hamar urtekoa, baldin eta legeak ezarririko gehieneko zigorra bost urtekoa baino denbora luzeagoko eta hamarrekoa baino laburragoko espetxealdia edo desgaikuntza bada.
‎Gaur egun, Nafarroako funtzionarioen asteko lanaldia 36 ordu eta 40 minutukoa da, Espainiako Gobernuak onartutako 37 ordu eta 30 minutuko lanaldia baino laburragoa.
‎Werner txikia da, eta argala, eta ahula, haur baten modukoa; hanka bat bestea baino laburragoa dauka, Byronek bezala; buruak ikaragarri handia ematen du enborraren aldean. Ileak larru arras moztuta ditu, eta burezurreko irtenuneek, agerian geratzen baitzaizkio, edozein frenologo harrituko lukete elkarren aurkako jaiduren egitura bitxiaren kariaz.
‎– Arratsaldeko eta gaueko lanaldiak goizekoak baino laburragoak izatea.
‎Zahartu etxean Egokiena txakurra etxean zahartzea da, horrela haurrak zuzenean egiaztatuko baitu gorputzak adinarekin duen narriadura. Horrela, haurrari azal dakioke denbora izaki bizidun guztientzat igarotzen dela eta zakurraren bizi zikloa berea baino laburragoa dela, eta, beraz, lehenago joan behar duela. Hiltzen denean, ekintza sinboliko bat egin daiteke, ehorzketa, esaterako, txakurra agurtzeko.
‎Izatezko bikote bat egiteak onura batzuk dakartza, eta, beraz, iruzurra ez dela frogatzen duten frogak eska daitezke. Tramite erraza izan arren eta itxaronaldiak ezkontzeko behar direnak baino laburragoak izan arren, inguruabar jakin batzuk betetzea ere eskatzen da: Bi pertsonaren elkarketa izan behar du, heterosexuala edo homosexuala.
‎Osasunaren Mundu Erakundeko (OME) Ikerketa eta Ugalketa Osasuna Saileko Lan Talde Teknikoak aurkeztu duen ‘Zainketa erditze arruntean: gida praktikoa’ txostenak dioenez, oxitozinarekin estimulatzeak ez du esan nahi, nahitaez, emakumearen erditzea baino laburragoa denik. Erditze espontaneoak, gainera, arrisku txikiagoa dakar haurdunarentzat eta haurrarentzat, induzituak baino.
‎Zakurraren zahartzea Zakur bat sei edo zazpi urterekin hasten da zahartzaroa Zakurraren denbora biologikoa eta pertsonena ez dira berdinak. Bere bizitza gizatiarra baino laburragoa da; beraz, zazpi urte betetzen dituenean, agure bat izaten hasten da. Eta garuna ere, gorputza bezala, zahartu egiten da.
‎Onartutako testua zabalago bilakatu zen eta izaera politikoago izan zuen. Hala ere, Gobernuak aurkeztutakoa baino laburragoa izan zen, lehen artikuluan argi eta garbi ezarri zelako zein zen muga. Dena dela, ez da harritzekoa, euskal herrialdeetako ordezkariak poztasun handiz erabakia hartu izana.
2013
‎Baina astelehenean ez ote zuen saioa Egigurenek salbatu. Ez ote duen formatu usatu horrek bidea nahi baino laburragoa egingo.
‎Kontsumitzaileek kontzientzia hartu behar dute eta ohartu zerbait erostea erabakitzen dutenean edo gailu baten bizitza berez den baino laburragoa egiten dutenean, horrek ondorio batzuk izaten dituela bere inguruan.
‎Egia da. Bainan hori dugu frantsesek egundainoko eskasa, amets handiegiz asetzea, gogoa beroturik lotzen baikira lanari, zer nahi egin beharrak, bethi eta zalhu, harrituak gero, eta eroriak lurrera, uste baino laburrago hedatu dugulakotz besoa.1432
‎langileek beren ezaugarri profesionalak eta konpe­tentziak hobetu eta berriak lortzeko ikastaroa. Treba­kuntza zenbait modulutan zatitu daiteke (bakoitzaren araberako helburu, eduki eta iraupenekin), baina ekintza, oro har, ezin da izan 6 ordukoa baino laburragoa.
‎Urteko aprobetxamendu aldia ezin da izan 7 egun baino laburragoa.
‎Curriculumaren eta hautagaiaren diskurtsoaren arteko desadostasunei buruzko oharrak jasotzea edo elkarrizketa hitzartutakoa baino laburragoa izatea proba ez dela pasako adierazten duten zantzuak dira.
‎. Giza baliabideen arduradunak enpleguari buruzko zalantzak azaltzeko aukera ematen duenean edo elkarrizketaren amaieran, baldintza ekonomikoei buruz galdetzeko aprobetxa daiteke. 10 Elkarrizketa hitzartutakoa baino laburragoa da Elkarrizketa aurreikusitako denbora baino gutxiago irauten du, eta giza baliabideen arduradunak etengabe begiratzen dio erlojuari edo aharrausiari. Litekeena da izangaiak lanposturako nahi zen profila ez izatea.
‎Alabaina, joan zaigun 2013 honetan ere hala gertatu da, Sohuta herriak oholtzaratu duen Rene Cassin trajeriaz gain, Mixel Etxekopar irabarnetarrak idatzitako Ederlezi pastorala ere ikusgai egon baita. Baten batek pentsatuko du, beharbada, Ederlezi ez zela" egiazko" pastoral bat, udan aspaldidanik eman ohi diren ikusgarri jendetsu horietarik bat ez baita izan eta, aktore kopuru gutxikoa izateaz gain, bi ordu baino laburragoa baitzen. Ikusmolde horietan guzietan okerrean izango da, baina.
2014
‎Eguzkitik gertuen dagoen bigarren planeta da Artizarra, zeina orbita ia zirkular batean baitabil 0,72 UA ko distantzian (UA, unitate astronomikoa, Lurraren eta Eguzkiaren arteko batez besteko distantzia da, ia 150 milioi kilometro). Artizarrak Eguzkiaren inguruan bira bat emateko behar duen denbora (Lurreko 224,7 egun) bere errotazio periodoa (Lurreko 243 egun) baino laburragoa da. Hau da, Artizarrean urtea eguna baino laburragoa da.
‎Artizarrak Eguzkiaren inguruan bira bat emateko behar duen denbora (Lurreko 224,7 egun) bere errotazio periodoa (Lurreko 243 egun) baino laburragoa da. Hau da, Artizarrean urtea eguna baino laburragoa da. Planetaren errotazio ardatza ia guztiz perpendikularra da ekliptikarekiko, Eguzkiaren ekuatoreak definitzen duen planoarekiko.
‎Lantegikoa baino laburragoa da Mondragon Unibertsitatean lantzen ari diren teknika. " Kolpe bakarrean egiten dugu dio Jokin Lozaresek; hau da, gaur egun hiru pauso behar dituen prozesua guk bakarrean egiten dugu.
‎Nikiak lau hankako animalia bat ageri zuen paparrean. Ilea moztu berria zuen, nik ezagutzen niona baino laburragoa. Itxura serioa zuen.
‎Bide hura ez da desbideratzen Permeraino, eta Jelabuga, Menzelinsk, Birsk, Zlatust herrietan zehar pasatzen da Europatik irten aurretik, eta Txeliabinsk, Txadrinsk eta Kurgan herriak zeharkatzen, Asian dagoeneko. Baina, beharbada bestea baino laburragoa izanik ere, abantaila hori biziki urritzen dute posta-etxerik ezak, batere zaindu gabeko zoladurak eta herri bakan batzuk besterik ez egoteak. Mikel Strogoffek arrazoi handiz eutsi zion egina zuen aukerari, eta parada ederra zuen buhameak baino lehenago Iximera iristeko, baldin eta haiek beste bidea hartu bazuten, irudi zuen bezala.
‎B irizpidea: asaldura pasartearen iraupena gutxienez egun batekoa da, baina hilabete bat baino laburragoa, eta nahastearen aurreko jarduera mailara erabat itzultzen da.
‎Eskizofreniaren, nahaste eskizofreniformearen eta nahaste psikotiko laburraren arteko desberdintasun nagusia sintomen iraupena da: eskizofreniaren iraupena gutxienez sei hilabetekoa da; nahaste eskizofreniformearena, hilabete bat baino luzeagoa, baina sei hilabete baino laburragoa; nahaste psikotiko laburrarena, gutxienez egun batekoa eta gehienez hilabetekoa.
‎Eskizofrenia dutenen bizi itxaropena gainerako biztanleriarena baino laburragoa izaten da, besteak beste suizidioa dela-eta. Eskizofrenia dutenen% 10ek beren buruaz beste egiten du, eta% 20 gutxienez suizidio saiakera bat egiten du nahastearen bilakabidean zehar (APA, 2000).
‎Azken urteotan formula hori bera erabiltzen hasi dira Andoaingo ereserkia eskaintzeko. Elizatik kanpo, soka dantza euripean burutu zen. Ohi baino laburrago egin zuten, baina hala ere bizia izan zen. Zinegotzi gehienak ere oso maila ona erakusten ari dira, gainera. Afalostean San Juan sua pizteko ordua iritsi zen.
‎Unanu eta Dorrao gainditu ondoren, Lizarragan despedituko da aurtengo Sakanako Bizikleta Eguna. 36 km izanen ditu, aurreko urteetakoak baino laburragoa, baina bai malkartsuago eta aldapatsuagoa, zailtasunaren aldetik ibilbide ertaina. Irailak 22, izena emateko azken egunaParte hartzea librea da eta doan, baina antolakuntzak autobus zerbitzua jartzen du txirrindulariak euren herrietan jaso eta Irurtzunera eramateko goizeko 7:45ean aterako da Ziorditik, eta proba bukatuta, atzera ere txirrindulariak etxera eramateko.
2015
‎Dena den, ez ditu ikasketak baztertu eta Ingeniaritza Industrialeko masterra egiten ari da. Badaki txirrindularitzako ibilbidea nahi baino laburragoa izan daitekeela, beraz, prestatuta egon beharra dago etorkizunerako: " Bi gauzak egiteko moldatzen ari naiz, gainera burua beste leku batean edukitzeak ere laguntzen dit, denbora guztian bizikletan pentsatu gabe".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia