Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 23

2017
‎Ondo baino hobeto dakit sano nagoela erantzun zion lizentziatuak, ez naiz lehengoetara bueltatuko.
‎Eunsentiarekin batera prestatu ziren almadiariak bere oholtzen gainean, bakoitzak bere zeregina, ustez, ongi baino hobeto zekielarik, armak bizkarrean trabes. Herritarrek ere ez zuten galdu nahi izan egun seinalatu hura, seguruenez, hala nahi zuten askok behintzat, beraien geroa hobetuko zuen egun berezi hura, eta zubi gainean paraturik, batzuk malkoak lehertzear eta besteak ulertezinezko zirrarak jota.
2018
‎Ondo baino hobeto dakizun bezala, Euskaltzaindia 1918an sortu zen eta Euskaltzaindiaren 50 urteurrenean, 1968an, egin zen Euskara batu edo estandarizatu zuen Arantzazuko Biltzar Nagusia, eta harrezkeroztik, azken 50 urteotan, Euskararen Corpus Plangintza egin du Euskaltzaindiak, batik bat.
‎Entzuna zuen ematen zizkidaten jipoien berri, baita nik eginiko ekintzen berri ere. Tipo hark, ondo baino hobeto zekien niola hauts zurixka hari uko egin. Mundu hilkorrari ihes egingo niolakoan, egunero egunero erosten nion sobretxo bat, gutxienez.
‎Egia esan Joxemielengandik ezin zen erantzunik espero lo seko baitzegoen zalapartaren erdian, ia ia odiseari hasiera eman genionetik, zeren haren ustean gure kontrabandistak inork baino hobeto baitzekien nondik nora jo eta ez zuen hanka sartze txikienik ere espero. Txurruta gizajoa leher egina zegoen, ordea.
2020
‎Zer nahi duzu orduan egitea, Madrilera aldatzea edo? erronka jo nion bere hiri gorroto maitatutik alde egiteko inondik ere gauza izango ez zela, hau da, ondo baino hobeto jakinda.
‎Jakina, zeharo hondatuta geunden eta ez genuen zerekin erantzun haiek eskatzen zizkiguten zorrei. Haiek, noski, guk baino hobeto zekiten halako kinketan inor ez dela, ezin dela izan, errudun. Bost axola zien gure errege Felipe Handiari kalte egiteko propio itsas lapurreta bat izanak, gure etxea itsasoko legearen arabera erabat errugabekoa izatea, ez eta nire aitak berak gure senide zein adiskideei hutsaren truke erregututako diru osoa bildu orduko mailegu guztiak banan banan itzuliko zizkiela Jaungoikoaren aurrean aginduta ere.
‎Polita maltzurkeria! Izeba segituan zalantzan hasiko litzateke, eta arrazoiz gainera, eta gaixotasunak, edo arriskuak, edo horrelako eragozpenen bat asmatzen, eta nik baino hobeto dakik azkenean ezetz esango zuela. Hik utzi niri kontu horiek egiten.
‎Agenda eta ordenagailu eramangarria ziren nire lagunik leialenak, enpresako bilerak, aurrekontuak eta balantzeak zirelako nire eguneroko betebeharrak eta buruhausteak. Urtetxoak neramatzan enpresa berean, horregatik ondo baino hobeto nekien zein ziren nire ardurak baita nire menpe nituen beste kideenak.ere. Lanean oso eraginkorra nintzen, oso denbora gutxian egin nuen gora, eta gero eta ardura handiagoak hartzera behartzen ninduten.
‎Argi adiskidea baino gehiago zen niretzat; batez ere, ama nire aurrean ziplo jausi, eta egun pare batera hil zitzaidanetik. Unibertsitateko ikasketak bukatu berri nituen, eta ahalegin guztian nenbilen lan bila, ondo baino hobeto nekielako amarentzat neketsua eta gogorra izan zela nire ikasketei aurre egitea. Nik lan ona eta duina izateko, amak bulego triste batean ematen zuen egunaren zatirik handiena, eta, enpresa berean urte mordoa eginda ere, ez zituen inoiz jaso ez merezi zuen soldata ezta begirunea ere.
‎Lolak isilik entzuten zituen Marinaren hizketaldiak; saiatzen zen poztasuna erakusten eta dena sinesten zuelako begirada jartzen, Lolak inork baino hobeto zekien zer zen ilusioaren kulunka goxoan bizitzea, baina tamalez, bazekien ametsak gutxitan gauzatzen zirela. Alabari entzuten, bizitza errepikatzen ari zela iruditzen zitzaion eta sasoi bateko Ecijako egunak zetozkion burura, han pasatutako oporraldiak, amarekin paseatzen egindako iturri osterak, aire epelaren igurtzia azalean, berak asmatutako gezur ederren mikaztasuna ahoan, eta geranio emankorren usain sarkorra.
2021
‎Nire ustez badago jende asko neska guztiz arduragabeko eta adoregabeko nauela, gaur egun aspaldi bezain argi gogora dezakedanez, hain zuzen ere auzoko nituen luzarotarren artean. Nire auzoko gehienek oso emakume xelebretzat ninduten, bitxia zein ernaia hein handi batean, batez ere nire zaletasunik handiena eta gaur egun nire ogibidea zena ondo baino hobeto jakinda, eta baita haietariko gutxi batzuek ere gizakume txit sentibera eta ikusberatzat ninduten aldetik. Azken hau, ostera, gure oso gertu gertukoek guregan oso bakanetan ikusi ohi dute.
‎Gehienetan ere nire nebak ez du apenas hitz egiten, ez du gustuko derrigorrezko hitzak ez baldin badira, nire neba begiratuez erantzuten ohitu da, eta zer edo zer esateko beharra baldin badu ezin nabariago zaio ondoeza aldartean, esan beharrekoa ahalik eta lasterren esaten saiatzen da eta askotan totelka edo marmarka egiteari eusten dio. ...ta, orain bezala, Luzaroraino lagunduko nauen galdetzen diodala, purrustada batez bakarrik erantzun eta bere etxeko egongelatik alde egiten baldin badu ere, bere emazteak berak ez haserretzeko eskatuko dit, nik ondotxo dakidanez, Jaime hitz gutxiko gizona dela gogoratuz, hau da, bioi komeni zaigun aitzakia borobila anaia eta senarraren uzkurkeria nola edo hala zuritzeko, biok ere egiazko zioa ondo baino hobeto dakigu-eta.
‎Baliteke azkenean damutzea eta ezer azaltzeke haraino laguntzea ezustean, egunero ez baitiote bere arreba bakarrari Luzaroko alaba kuttuna izendatzen duen domina bat eskaintzen. Saiatu, milaka aldiz saia ninteke konbentzitzen guztiz, zeharo, nire ustez behintzat, erabatekoa den argudio batekin, batez ere bertara ez itzultzeko motiboa ondo baino hobeto jakinda. Esan niezaioke izendapen horrek gure familiari buruz Luzaron esan eta egindako guztia ezerezean lagatzen duela, gertatua gertatu, herritik egunak joan ahala mihi eta begi luze gaiztoen indarrez bota egin gintuztela, Liverpoolen jasotariko sariari esker, hau da, azken honek, sortzez behintzat luzarotarra den emakume bati ematerakoan, herriaren izena lau haizetara zabaltzen du, nire biografia urriaren zenbait lerrotan azalduta bakar bakarrik baldin bada ere, pasadaz edo, nik Luzaroren izena sekula ez baitut aipatzen behartuta ez baldin banaiz, nongoa naizen, non jaioa, zuzen zuzen ez galdetzekotan.
‎Baina, zinegotziak, orain nire senitartekoetariko bat, ez zuen amore emateko inolako asmorik, asteko beste edozein egunetan gorazarrea prestatzeko gai zirela asmatu zuen, edozein gauza aukera ez galtzearren, hau da, ni bezalako luzarotar peto peto bat goraipatzearren, ondo baino hobeto bazekien kontzertua eman eta gero ia ia segituan hegazkin batera igoko nintzela, nire lanbide betekizunak zirela medio.
‎Gezur borobila, biok ondo baino hobeto badakigu bere etxean dirua ez dela sekula soberan, aitzitik, izugarrizko eginahalak egin beharrean daudela euren aitaren soldata murritz eta oso noizbehinkakoari ahalik eta etekin handiena ateratzearren. Areago, aspaldidanik susmoa hartuta nago nire adiskideak Yâsserrerren esanetara lantxo batzuk egiten dituela; nire anaiak berak aspaldian ere proposatu egin zidan eginkizun berbera, hots:
‎Badakit Debako plazan ikusi berri duguna bidegabekeria galanta, samingarria, dela, horretan harekin bat nator, zeharo, eta batez ere sumatuta, ondotxo suma baitezaket, kanpotik etorri berria den norbaitentzat ezusteko handia jaso izana. Dena dela, eta hemengo giroa zein giza paisaia ala pasaia morala zer nolakoa den ondo baino hobeto jakinda, ikusitakoa egun bateko lorea ez dela, azken urteotako gehiegikerien beste adibide bat baino, Lauraren jokaera oso iraingarria begitandu zait, batez ere orain arte aurre aurrean duen gizabanakoarekiko, ni ez bainaiz ezeren errudun, ez baldin bada askotxo pentsatu barik ziplo esandako zerbaiten erruduna, haren ustekabekoak eraginda hain zuzen ere. Ez dut uste, beraz, halako tratu txarra, jipoia, merezi dudanik, ez baitzen nire asmoa, inola ere, bera aztoratu izana, hemengo giro politikoa, nire ustez guztiz ustela izanda ere, nolabait azaltzea, eta den dena bera kosta ahala kosta lasaitzearren.
‎Astelehenetan, eta gizakume gehienon antzera, guztiz gogaikarria, benetan oka egiteko modukoa, begitantzen zaidan bulego zein lan batera itzuli beharra edota nire bizitzari buruz hartutako erabakien ondorio zalantzakorrak edo garratzak direla medio horra hor nire semearena ez naiz izaten oso pozik, ez eta nire lankideek espero bezain berritsu ere. Gaur, aldiz, eta beharbada atzo ere izugarri ondo pasa egin nuelako Enekorekin; hau da, harekin nengoela ohiko malenkonia gabe eta baita betiko eta ageriko leloagatik ere, nire ondoan egunez egun koskortzen ikusiko ez dudana ondo baino hobeto dakidalako. Atzo igandean eta aurreneko aldiz goxatu egin nuen nire semearekin aspaldi hartutako erabakiaren damurik gabe, bai goizean Eneko ibai bazterreko ibilbide berri eta txukunetik behin eta berriro jauzika zein txintxilipurdika zeharo axolagabe zihoala, bai eguerdian Alde Zaharreko sagardotegi erraldoi batean hain gustuko duen bakailao tortilla bazkaltzen ari ginela, edota arratsaldean Casilda Parkeraino eraman nuela eguneko azken jauzi zein txintxilipurdiak egin zitzan bere amarenera otzan otzan eta osoro lur jota itzuli aurretik.
‎Disculpe que la haya empujado, no sé en qué estaría pensando. (baina ez da egia, ondo baino hobeto badakizulako nor zenuen gogoan)
2022
‎Ondo baino hobeto daki I k lurra irentsi nahi izatea eta ekintza horrek pentsamendua araztuko diolako sinesmena, hau da, lurrari esklusiboki bere interesekoa den funtzio berri bat esleitzea, bere azalarekin duen disforiaren adierazgarri gordin bat baino ez dela.
‎Oso agerian ez zegoen koltxoi bat bilatu zuten. Tira, bilatzen zuelakoa egin zuen Malik, ondo baino hobeto baitzekien kabroiak beti halako toki aproposak non zeuden. Saio azkarra nahi zukeen berak, hustualdi bat, besterik ez zuen behar, baina ez zen horrekin konformatuko Mali, ordaintzen zuena bera izan arren.
‎uste dut grazia egingo dizula, zuk inork baino hobeto dakizu-eta nolako buruhausteak izan ditudan asunto horrekin, eta, aldi berean, alokairuan bizi izan naizenetan (eta etxe berriarekin ere) zelako potra santua izan dudan. nola esaten zenidan, oinetako parea erosten duenak bezala erosi duzu etxea. seguru asko arazo gehiago izan banu lehenago espabilatuko nintzatekeen, edo?
2023
‎Bai, maitea, zuk inork baino hobeto dakizu zer nolako astapotroarekin bizi zinen, nolatan tratatzen edo mesprezatzen zuen berak bezala pentsatzen ez zuen edonor.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia