Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 102

2000
‎Mutilak astronauta, abenturazale edo `cow boy' izaten ahal ziren. Emakumezkook berriz, bi rol baino ez genituen aukeran: santa edo emagalduarena.
‎Esaten ez dena eta jakin badakiguna da lanegun oso luzeak, 12 ordutarainokoak, egin izan dituztela, eta ukuilu, txabola eta barrakoietan bizi izan direla. Lanerako baino ez dute denborarik izan; apenas gastatu duten dirurik eta zerbait aurreztu ahal izan dute.
‎Ez dezagun ahaztu ordea, Baba Dioum senegaldar kontserbazionistak esandakoa: «Azkenean, maite duguna baino ez dugu gordeko, ulertzen duguna baino ez dugu maite izango eta irakasten zaiguna baino ez dugu ulertuko»
‎ofizialki ez baita inoiz jaio. Bere musika baino ez du aberritzat. Etorkinen doinuetan oinarrituz bere kasa ikasi du pianoa hain trebeki jotzen, entzuten duen oro melodia bilakatuz.
‎Leenanetik hurbil, Clifden erako bidean bertan," Connemara National Park" delakoa aurkituko dugu. Connemarako mendirik garrantzitsuenak (ez larritu, altuenak 730 metro baino ez ditu), Twelve Bens deiturikoak, parke honen barruan daude, eta baita ehunka laku eta monumentu megalitiko ere.
2001
‎Fundazionala hitzarekin izendatzen du Koldo Izagirrek, Susa argitaletxearen «XX. mendeko poesia kaierak» bildumaren antologia egileak, Amaia Lasaren poesiak euskal letren eremuan suposatu zuena. Poeta hau agertu arte, emakumeak ez zeukalako leku propiorik euskal olerkigintzan, Erdi Aroko poeta bikain haien oihartzuna baino ez genuelako emakumearen ahotsa, da fundazionala Amaia Lasaren poesia. Eta horregatik asmatu behar izan omen zuen «a e i o u berri bat» euskal poesian, bere sentimenduak beldurrik gabe adierazi ahal izateko, bekatutik eta amatasunetik libre den emetasuna agerian uzteko aurreko ezerk balio ez ziolako.
‎Horrela ere ezagutu daitezke nik liburuan jasotako gertaeren modukoak. Norbaitek arrastoan jartzen zaitu, eta zuk hura segitzea baino ez duzu.
‎Poesiak ia beti bizitzako kontu larrien inguruan diharduela zioen Jose Luis Otamendik, Susa argitaletxeak kaleratutako Jon Benito olerkari gaztearen «Aingurak erreketan» poema bildumaren aurkezpenean. Eta hitzen bidez norberaren zein gertuko dituenen minen eta itxaropenen ispilu izan nahia kontu larria bada, horixe baino ez du Jon Benitok egiten errekan behera joango ez diren eta errekak jango dituen aingura hauekin, bost ataletan banatutako poema liburuan: konpromisorako eskaintza eta bidaiarako proposamenarekin hasiz, osatze ariketa egin eta non gauden eta nolakoak garen aztertu, munduaren zabala eta zu neurtu, distantzia eta denboraren balizko esanahiaz aritu, non amaitzen diren ametsak eta norekin konpartitzen ditugun erabakiz izan ditzakegun lo aurreko zalantzak planteatu, jakinik mila zati egin garela mina pieza bakar bat egiteraino; eta hori guztia gogoratuz azken gudarostea, gerrako partea, larrialdi mezua eta iheserako arrazoiak, hala nola poetaren ideal zaharrak edota etengabeko guduan murgildurik dagoenaren nekea eta berriz ekin diezaiola pentsatzearen ilusioa, bere burari galdetuz aurrekoekin dugun zorra nola kitatu...
‎Taldearen helburua ez da inoiz izan jendeari grazia egitea. Lehen kontzertuan, 3 abesti baino ez genituen prestatuak. Orduan, konfetiak botatzen genituen… soinu asko eta mami gutxi.
‎Bi elkarrizketa ere egin zituen: lehena, 1977an Sarrionandiak 19 urte baino ez zituela, Alfonso Sastreri eta bestea, bi urte geroago, Peire Pessamessa idazle eta politikari okzitaniarrari.
2002
‎Garai hartako baldintza sozial, ekonomiko eta teknologiko berrien erantzun gisa sortu ziren. Euskal Herriko baserririk zaharrenak bostehun urte baino ez ditu, beraz.
‎Jesus Arambarrik hogeita hamar urte baino ez zituen orkestra zuzentzeari ekiterakoan, eta orduan bizi izan ziren garairik goxoenak, kontzertu berezietan Rubinstein estatubatuarrak eta Maurice Ravel lapurtarrak batuta hartu eta musikari bizkaitarrak zuzentzeraino. Baina joan den mendeko 30eko hamarkadako egoera sozio-politikoa gaiztotutakoan BOSek berak ere igarri egin zuen.
‎arropa erostera joan, eta berarentzako tailarik ez duela dioen saltzailearen mespretxuzko begirada, apika; ipurdi handi deitzen dioten mutilen iseka... Gauza da, halako egun batetik aurrera bere pisua baino ez duela neska horrek buruan, eta nahiz eta egunetik egunera argalago egon, betiere lodiska antzematen duela bere piura. Harik eta eritetxera joan behar izaten duen arte.
‎PPk argi dakusa zer nolako zailtasunak gainditu dituen EAEko gobernua eskuratzeko, estrategi «finalaren» bila baitabil. Bide bat baino ez du praktikan: PSOEren botoak bere aldera eraman, barruan hurbildu zaizkion intelektual organikoek lan zikina egingo diotenaren esperoan.
2003
‎Eta horrela iritsi gara gaur egunera, auzokoarekin bat egin ahal izateko ia ataririk ez duten etxeetan bizitzera, eskailera zulorik ere ez duten etxe horietan bizitzera. " Igogailuak baino ez dituzte, jendea arin arin joan dadin gorantz eta beherantz, aldamenekoarekin apenas harremanik edukita", nabarmentzen du Enriqueta Sesmerok.
‎Joera politikoko zein erlijiosoko ekitaldiei uko egiten zienez, bai feministen, bai sozialisten eta bai katolikoen kritikak jaso zituen. Azkenean, arduradunek estatutuak aldatzea erabaki zuten, helburu artistiko, zientifiko, literario eta ongintzazkoak baino ez zituztela aldarrikatuz. 1936ko Gerrak jarri zion amaiera elkarte hari ere.
2004
‎Aldaketa batzuk Espainiako Presidentziako Ministerioak 2000ko otsailaren 25ean onartutako Errege Dekretuaren ondorio dira, hala nola, 1, 5, 15, 17, 18, 19, 20, 25, 27, 28, 36, 40 eta 41 artikuluei dagozkienak. Aldiz, beste batzuk formazko aldaketa txikiak baino ez dituzte.
‎SGAEk berriz, 2004an ia bost milioi euroko irabazia lortuko duela diote. Baina autoreek kanon horren zati txiki txiki bat baino ez dute ikusiko, 0,17 eurotatik 0,07 izango dira autoreentzat. Gainera, zati hori sortzaileen elkarteko bazkide diren guztien artean banatu behar da (SGAEren kasuan 66.000 inguru dira gaur egun).
‎Gizartea denok kritikatzen dugu, baina, nahitaez, denok kontsumistak gara. Orain 25 urte, adibidez, bakar batzuek baino ez zuten autoa. Egun berriz?
‎Bhutan 70eko hamarkada arte erabat itxia egon zen turistentzat, eta ondorioz, Bhutanen sartzeko aukera askorik ez zegoen ordura arte. Lan bereziak egitera zihoaztenek edota Bhutaneko erregearen bisatu berezia eskuratzen zutenek baino ez zuten Tibet eta India artean kokatuta dagoen herri honetan sartzeko aukerarik.
2005
‎Elurtetik lehortera pasa gara. Bigarren postala baino ez dut hau baina, itxuraz, azken aldian urak ez dira bere bidean ibili; izoztuta egongo ziren noski.
‎Industri Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (SPRI) da eta izan da Txinan euskal industriaren presentzia gero eta handiagoa izateko lanean diharduen erakundea. Gaur egun 33 euskal sozietate biltzen dira Txinan, nahiz eta oraingoz bederatzik baino ez dituzten ekoizpen lantegiak. Gehien gehienen jatorria MCC talde euskalduna da:
‎2002 urtetik Ainhitze Europako Batzordeak New Delhin (India) duen ordezkaritzan dabil lanean, Finantza eta Kontratuetarako sailean, eta sail horrek Batzordeak Indian dituen garapenerako proiektuen kudeaketan parte hartzen du. Hasieratik iritziak bere izenean baino ez dituela ematen argi utzi nahi izan badigu ere, Europak lankidetza alorrean zein bide jarraitzen duen jakiteko datu interesgarriak eman dizkigu.
‎Ainhitzek 32 urte ditu eta Indian kooperazio lanetan dabil. Horri esker, ez du sentitzen bere buruan baino ez duela pentsatzen eta jatorrizko erreferentziek eman zioten munduaren eta bizitzaren hasierako ikuspegia aldatu du: «Euskaldun eta abertzale bezala, gure herrian luxuzko gaietan energia gehiegi ematen dugula iruditzen zait.
‎Kafea hartu eta purua piztera sartu nintzen etxetik gertueneko tabernara. Han egoten da aitona bat, makuluduna, oinak baino ez dituena baldarrak. Diosala egiten diogu elkarri taberna sarreran beti.
‎Hori pertsona bakoitzaren denboraren antolamenduaren eta borondatearen baitan dago. Profesional batek denbora libre asko du, beraz egunero unibertsitatean sartuta egotera behartzen ez zaituen karrera bat aurkitzea baino ez duzu. Lanean aritzea ez, orain ezinezkoa da, baina zure jokalari karrera bukatzen duzunean egin duzu lana.
2006
‎Zergatik behartzen dituzte umeak teoria liburuaren gainean idazten? Horiek maileguan utz litezke, eta ariketa liburua baino ez genuke urtero urtero erosi behar". Mailegutzaren aurka daudenen beste argudio bat, hain zuzen, liburuetan ezin ezer idaztea da, horrek ikasketa prozesuari traba egiten diolakoan.
‎Kontuan izan behar da 0 urteko tarte hori ez duela Hezkuntza Sailak beregan hartu, Ongizate Sailak baizik, eta beraz, hezkuntza sisteman ez du tokirik. Adin horretan haurtzaindegietan eta ludoteketan biltzen diren haur askok eta askok Nafarroako herri askotan gaztelaniaz baino ez dute zerbitzurik. Ordu dezentetan beraz, gaztelaniaz hezten dituzte eta lau urterekin, eskolan hasteko ordua iristen zaienean, sortzen dira arazoak.
‎Izan ere, aurreko garaietan ezker abertzalearekin gogorregiak izateagatik nabarmendu ziren polizietatik batzuk kanporatu egin dituzte, eta ETA erakundeko zenbait partaide bertan sartu. Azken erabaki honek ertzain bat baino gehiago haserraraziko du, baina goitik dator agindua eta besteekin lan egitea baino ez dute. Bitartean, beste erakunde armatu bat agertuko da.
‎Hasiera batean bi kale nagusi baino ez bazituen ere, XVI. menderako hirigunea erabat garatua zegoen eta herritarrak inguruan pilatzen ziren. Garapen honetan garrantzi handia izan zuen Gurdien Errege Bidea bertatik igarotzeak, hau baitzen Erreinuko hiriburua eta Frantzia lotzen zituen bide nagusia.
‎Bizkaia eta Gipuzkoako beste duna sistemen mantentzeaz galdetuta, Biodibertsitate zuzendariak argi utzi du legearen arabera Jaurlaritzak Urdaibain eta Txingudiko badian baino ez duela eskumen zuzena. Gainontzekoetan tokian tokiko udalak dira ardura dutenak eta, Bizkaiko kasuan, udalerriek Aldundiari utzia diote ardura.
‎Gaztea, alta, auto istripua izan berria zen une hartan bertan Bizkaia eta Araba arteko autopistan, Ertzaintzaren beraren beste argiketa Atestados diot, argiketatik izena baino ez du kasu honetan batek baieztatzen zuenez. Lagun bera une berean bi toki ezbertinetan ikusi nahi zuen Ertzaintzak eta, bizkitartean, bi urte eman ditu laugarren lagunak espetxean.
‎Gurean, sei edo zazpi kasu aztertzen ditugu urtero, beti ere erietxeko profesionalen batek eskatuta. Eta aholkularitza baino ez dugu egiten». Aztertu beharreko kasuetan, askok bizitzaren amaierarekin dute zerikusia.
‎Kulturalki eta politikoki jantzi egin ninduen, eta kontzientzia sozial eta iraultzailea jaso nuen. Pentsa, Che Guevara hil zutenean hamabi urte baino ez nituen, baina nik bete betean bizi izan nuen momentu hura.
2007
‎E85 erregaiak duen etanola olo eta erremolatxaren hartziduratik sortzen da eta horri berunik gabeko gasolina gehitzen zaio; horregatik automobilak bi erregai motekin ibiltzeko egina izan behar du. Oraingoz automobil ekoizleen artean bik baino ez dituzte ibilgailu aproposak egiten, baina pixkanaka gero eta marka gehiago horretan hastea aurrikusten da; dena den aurten eskaintza urri samarra izango da.
‎Emeki emeki bere buruaz baliatzeko ahalmena osten ari zaizkiolakoan dago. Bera nor den argitzeko, jasotzen dituen bisitak eta oroimena pizteko baliagarri argazkiak eta izkribu moduko orri mordoa baino ez ditu.
‎Jantziaren luzerak, formak, burukoak eta batez ere, marren kopuru, kokapen eta konbinazioak eman izan dute informazio hori historian zehar. Kolore nagusiak funtzio estetikoa baino ez du.
‎" Alemanian, Italian eta beste hainbat herrialdetan araututa daude, Ipar Euskal Herrian esaterako elkartze irrati ugari daude, legeztatuak, baina Hegoaldean legetik at jarraitzen dugu eta inork ez digu galdetu legalizatu nahi al dugun. Azkenean, botereak bere interesei erantzuten dieten komunikabideak baino ez ditu", kexatu da Ribera. Bere esanetan, lizentziarik gabeko irrati asko daude Iruñean eta diala nahiko beteta dagoela egia da, baina nork du bere proiektua egiteko eskubidea eta nork ez?
‎Halaber, sendagile honen ustez, industria hori bortitza da eta ez dago ondo kontrolatuta. Kanadako Elikagaien Ikerketa Agentziak egindako azterketaren arabera, 191 produktuetatik 4,4k baino ez zuen etiketa behar bezala jarria. Eta hauxe Gonzalezek esan nahi ziguna:
‎Horra bada paradoxa bitxia: Errepublikaren legea bete baino ez zutenak orain salatuak ziren. Eta nortzuk salatzaile?
‎Zenbait bat egiteren ostean, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria (BBVA) bilakatu da, baina gaurko kudeatzaileek ez dute zerikusirik orduko burgesiarekin, ezta Neguriko oinordekoekin ere.Banco bilbao Vizcaya Argentariak (BBVA) euskal burgesiaren erroekiko lotura galdu du. Kontseiluko kide gehienak espainiarrak dira, eta horietatik bik baino ez dute euskal jatorria eta bizilekua. Erakundearen presidentea Francisco Gonzalez (FG) galiziarra da, PPko Aznar presidenteak Argentaria banku publikoko presidente izendatua, eta Euskal Herriarekin inolako zerikusirik ez duena.
2008
‎Erabat ziur ez badakigu ere, ustez Antso Jakituna izan zen hiria harresiz inguratzen hasi zena. Garai hartan, bi ate baino ez zituen eta Santa Maria eta San Bizente tenpluen paretak ere harresiaren zati ziren. Egun, eraberritutako 230 metroko harresiaren zatia bisitatu daiteke.
‎Halaber, baliabide ugari genuen zinema egiteko eta historia berridazteko borondatea zegoen. Oso gaztea nintzen orduan, 23 urte baino ez nituen urtetatik daramat zinema egiten eta izugarria izan zen lehen aldiz nire herrialdea erretratatzea, orduan hain historia gutxi zuen zinematografia baten barruan. Gainera, Luciak sekulako arrakasta izan zuen, sari asko jaso zituen eta itzela izan zen, baina aurrera egitea lortu nuen.
‎Kapitalismoak, hain bortitza izanik, nazionalizazioa bere ezaugarritzat erabiltzen du. Baina, argi dago, beraien zorrak nazionalizatzeko interesa baino ez dute. Ez irabaziak.
‎Fededunen batek edo horietako multzo batek doktrinaren egokitasunaz zalantzak balitu, isiltzea dauka. Onartuko du ala ez, baina fededunen artean jarraitu gura badu edo fededunen artekotzat hartua izaten jarraitu gura badu, fededunak isilik geratu eta jakinarazi diotena onartzea baino ez du. Gehienek horrela egiten dutenez, kongregazioak iraun egiten du.
‎Baieztapen muturrekoak dira Goikoetxearenak, segurtasunaren negozioan diharduen batenak. Herri arriskutsuak beraientzat negozioa izateak lehia morala dakarkien galdetuta, arazo erreal bati irtenbideak jarri baino ez dutela egiten erantzun du. Cesar Manzanosek, hala ere, gogor kritikatu du segurtasun enpresen jarrera:
‎Javier Correak Bogotako egoitzan hartu gaitu ostiral goiz batez. Bizkartzainarekin ibili ohi bada ere, sindikatuaren egoitza etxe xumea da kanpotik, gutxieneko segurtasun neurriak baino ez dituena. Bai baitakite gau eta egun grabatzen dietela sarrera eta gura dutenean erasoko dietela, edozein neurri hartuta ere.
‎1976an, erregimen frankistaren gainbeheran, sindikatuak Kongresua egin zuen Euba auzoan (Zornotza, Bizkaia), eta bertan ELAren ezaugarriak birfundatu zituzten. Adolfo Muñozek, idazkari nagusi berria izango denak, Kongresu horretan parte hartu zuen, baina soilik militante moduan, 17 urte baino ez zituela.
2009
‎Lurraldeak 190.000 hektarea ditu; horietatik %80 lur jauntxoen eskuetatik berreskuratu dituzte azken 30 urteotan. Lurren %10ak baino ez du laborantzarako balio. Kafea, banana eta babak ereitea dute ogibide.
‎Hamarkada horretako estetikaren lekuko, zenbait azaletan modernismo kutsua nabarmendu zen, beti ere soiltasuna nagusi zela. 1921ean sortutako Argia astekari laikoak ere berdin, hizkiak baino ez zituen. Eta hala jarraitu zuten bi aldizkarien azalek, gerrak desagerrarazi zituen arte.
‎Eta gauzak pertsonalizatzea arriskutsua bada ere, boomaren hasierara jo nahi badugu, Antonia Font taldea aipatu behar dugu, ezbairik gabe. Etxean bi disko baino ez ditugu, A Russia (2001) eta Alegria (2002), baina debuta 1999an egin zuten, Antonia Font disko homonimoarekin. Hiru horien atzetik etorri dira Taxi (2004), Batiscafo Katiuscas (2006) eta momentuz azkena den Coser i cantar (2007).
‎14 eta 18 urte arteko 155 mutilek eta 168 neskek bete zuten hamabost galderako galdetegia. Ikerketak bi aurrekari baino ez ditu Espainiako Estatuan, Madrilgo Coslada herrikoa eta San Bartolome de Tirajana Kanariar Irletakoa.
2010
‎1794an Frantziako Iraultzako buruek Zientziaren Akademia ixtea erabaki zuten eta Lavoisier jomugan izan zuten berehala. Kutsu aristokratikoa omen zuen kimikariak, noblezia titulurik eta ondasunik izan ez arren; bere lanek emandako ospea baino ez zuen. Lavoisierrek hainbat zientzialariren alde jardun zuen eta horietako batzuk gillotinatik salbatzea lortu zuen, esaterako Joseph Louis Lagrange matematikari, fisikari eta astronomoa.
‎Ohetik jaikitzen naizenean baino ez nauzu eskuin muturreko. Eskubide zibilekin adiskidetu ohi naiz lehen kafearekin.
‎Kopuru horiek soilik D egunean Normandian bildutako indarrek gaindituko zituzten, 200 urte geroago. Parean, espainiarrek armadako sei ontzi eta 3.000 gizon baino ez zituzten. Sebastian Eslava erregeordeak laguntza eskaria bidali zuen Habanara, baina abisua ez zen sekula iritsi.
‎T. Larreategi: Grabazioa oso arin egin genuen, Sao Tomen egoteko hiru aste baino ez genituelako. Horrek esan nahi du, grabatu aurretik egitasmoa bagenuela garatua, gidoira ekarria, garapena pentsatua, sekuentziak...
‎Hartzailea, tamainaz eta jarreraz aldatuz joan da denbora laburrean. Youtubek bost urte baino ez dituela gogorarazteak lagunduko digu ulertzen gauzak zein arin doazen. Erabiltzaileak telebista ikusteko noiz, non, zer eta zein aparailu bidez egingo duen aukeratu nahi du.
2011
‎Hemen ez. Ni orain eman beharreko hurrengo pausoa zein den pentsatzen ari naiz, jatetxeak bi urte baino ez dituen arren". Jendeak, gainera, ez du barkatzen.
2012
‎Espainiako Estatuan, batez beste bi ordu eta 13 minutu eskaintzen zaizkio astean ariketa fisikoari. " Badirudi hizkuntzek, matematikek eta halakoek baino ez dutela bultzatzen arlo kognitiboa, baina ez da hala, egun jakin badakigu ariketa fisikoak izugarrizko onurak dituela gaitasun kognitiboak garatzeko orduan, gehienbat 7 eta 9 urte bitarteko haurrengan. Gaitasun artistikoak eta emozionalak (enpatia, harremanak egiteko ahalmena…) ere garrantzitsuak dira.
‎Kilotan eta litrotan neurgaitza den egoera animiko emozional etereo honek ere iparra eta hegoa jartzen ditu balantzaren alde banatan, eta pikutara jaurtikitzen ditu gure sasoi bateko uste inozoak ere. Hau da, herri txiroetako giza jendearenirribarrea zuria da (hau ironia Afrikako bizilagunentzat!), ez da zoriontsu bizi izatearen adierazgarri, esfinterra estu eta papao aurpegia izateko merezimendua Danimarka eta inguruko herriek baino ez baitute. Eta honek guztiak azken hausnarketa egitera narama.
‎Nire kasuan maitasuna da, duintasuna, elkartasuna eta errespetua. Semea hil zutenean, mendekua baino ez nuen nahi, denborarekin ulertu dut gauzak maitasunagatik egin behar direla, hori baita nire semeak ezagutu eta mirestu zuen aita. Eta maitasuna da aurrera egiteko nire bitamina.
‎Arrantza ilegala ere, noski, kaltegarria da itsasoarentzat, eta arrantza guztiaren %20 inguru ilegala da munduan, ikerketen arabera. Ilegala da, esaterako, kuotak ez errespetatzea, hartutako espezieez eta pisuez informazio faltsua ematea, teknika debekatuak erabiltzea…" Legatzaren aferan, gure etsai handienak Ondarroan daude gaineratu digu urruñarrak, han badirelako barku batzuk esaten dutenak amua baino ez dutela erabiltzen, baina egunero 20.000 amu botatzen dute, ez dituzte beraien kupoak errespetatzen, gehiegi harrapatzen dute, eta gu zirkuitu berean gaude, amuko legatza harrapatzen dugulako. Badira astero ilegalki deskargatutako legatz tonak Pasaian, Galizian, Ondarroan… eta horrek min handia egiten digu, lehiaren ondorioz oso merke saldu beharra daukagulako, 3 euro eta erdian edo 4 eurotan.
2013
‎Edo hobe birsortze esatea. XIX. mendeko dantza hartaz Revista pintoresca ko aipua baino ez zutenez, Bihotz Alai taldekoek eta zeregin horretan lagundu zietenek zerbait erabat berri asmatu behar izan zuten. Asmatu edo...
‎Lobby pronuklearren bultzadatxoa ere ez zaie gaizki etorriko, aurretik esperientzia franko dute-eta: iaz, zentralaren luzapena eztabaidatu zenean, Garoña barik argindarraren prezioa hilean %10 garestituko zela mehatxatu zuten, baina talde ekologistek gogoratu ziguten potentzia gutxiko zentrala dela Burgoskoa, Estatuko argindarraren %1, 3 baino ez duela ekoizten eta horren laukoitza esportatzen duela Espainiak Portugalera eta Marokora.
‎Ez dago aukerarik. Era batera edo bestera, hemendik Bilboraino, bi aukera baino ez dituzu une honetan, EAJ edo Bildu. Eta horrelaxe iraungo du.
2014
‎Jabetu ez arren, egunero hamaika mila aldiz aipatzen diren esanahi higatuzko hitzak baino ez ditugu hauek, eta praktikan jartzen direnean ere, nahi ahala egiten eta desegiten dira dirua tartean bada. Balio unibertsaleko definizioa bazterturik gelditu da eta merkatu sistemaren saleroste beharrari erantzuten diote orain:
‎6 urte baino ez nituela anaia batek esan zidan euskal herritarra nintzela. Berak 13 edo 14 izanen zituen eta abertzalea zen.
‎Lehenengoari, Mendiorozen eta Murugarrenen ahotsek ematen diote hasiera. Argiak baino ez dituen agertokian, aurrez aurre, elkarri begira, antzezle biek tonalitate, erritmo eta hizkuntza askotako solasaldia sortzen dute; aurrera egin ahala, gero eta biziagoa bihurtzen den elkarrizketa borroka horrek ia ia, mantra bilakatuta, hunkituta, trantzean lagatzen du ikusleria. Ozta ozta, Bingen Mendizabalen musikak lagunduta, ahotsak oihartzun bihurtzen dira, eta dantza egiteko gonbidapena luzatzen da.
2015
‎Gainera, zapateatzen hasi zen lehenbiziko emakumea izan zen. Ordu arte gizonezkoek baino ez zuten zapateatzen. Emakumeek beso mugimenduak eta gisakoak egiten zituzten, gizonezkoak zapateatzen eta esku zartaka aritzen ziren bitartean, jarrita.
‎Etxebizitzaren Prestazio Osagarria eta Gizarte Larrialdietarako Laguntzak ere badituzte EAEn Nafarroan larrialdietarako laguntzak baino ez dituzte, estaldura eta kopuru askoz txikiagoan. Etxebizitzaren Prestazio Osagarriak aterpea bermatzea du helburu eta osagarria da DBErekin; Gizarte Larrialdietarako Laguntzak Jaurlaritzak ordaindu eta udalek kudeatzen dituzte, baina ez da eskubide subjektiboa eta hortaz diru kopuru jakin bat bideratzen da gizarte larrialdietara, eskaera handiagoa izan daitekeen arren.
‎Jeltzalearen itaunari ere erantzun dio: " Eredu bakarra ez omen da posible, baina Kataluniak murgiltze eredua dauka [gure ereduaren parekoa, ikasgai gehienak euskaraz guk, haiek katalanez], eredu hori baino ez du, bakarra, eta ez da mundua erori". Presentzia handiena euskarak izango duen marko berri batera urratsa emateko une aproposa dela garbi du Agirrezabalak:
‎Idazlea mintzo, ziurrenik andreekin baino gizonekin askoz hobeto moldatzen den horietako bat, absolutuki eta arrazoiketa sakonagorik gabe, gutxiespenik sekula onartu ez duena eta bere erabaki hutsez baino ez dituena hor beheko biloak brasildar erara mozten, hala nahi duelako eta ederragoa delako bere uste apal baina ezerk baldintza ezin dezakeenean. Ekarpena, gutun bat Calleri:
‎Lanen erritmo motelak oso kalteturik zituen ABCren aurrekontuak, eta langile libreak kontratatu behar izateak estu eta larri utzi zuen. 1950erako 500 metro baino ez zituzten zabalik, eta lanak erabat geldituta likidezia faltagatik. Diktadurak Portoles y Cia enpresari eskualdatu zion enkargua.
‎Aurkeztutako laurdenak baino ez duela gainditzen eta, PSE EEk berrazterketa proposatu du. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Patxi Baztarrikak, azterketa sakona egiteko konpromisoa hartu du.
‎Te onak kolorea behar du, gustua, aroma, gorputza, intentsitatea, sakontasuna… eta hori te onek baino ez dute. Hor zehar dabiltzan teek ez dituzte ezaugarri horiek guztiak orekaturik.
‎Batetik nabarmendu genuke halakoei aurre hartzeko gaitasun politiko eta diplomatiko eza; bestetik, egoera lehenbailehen konpontzeko esku hartze politiko eta militarrerako gaitasun falta; eta azkenik, sistema eta ezintasun horretan guztian sarri galdua geratzen dela laguntza humanitarioa. Gerrei eta Genevako Hitzarmenei buruzko legeak berrikustea funtsezkoa da, eta erabakiak hartzeko beste modu bat adostu behar du Nazio Batuen Erakundeak, bestela proposatzen duen edozein ekintza sistematikoki blokeatuta geratzen da eta laguntzarako aukera baino ez du, ezin du soluzio politikorik aurrera atera. Finantzazio arazoa ere handia da:
2016
‎Ingeles eta atzerriko beste hizkuntzen Saileko teknikarien balorazioa ere halakoa da: azken bi ikasturteetan, IIP ezarri den ikastetxeen hamarretik batek baino ez du ezarpenaren balorazio positiboa. Ikastetxeen hiru laurdenetan ez ezartzea aholkatu zen.
‎Hemen ez dago artistak sortzeko substraturik. Arte eta Lanbideen Eskola baino ez dugu Nafarroan, eta hori ere erabat akademikoa. Oso azaleko kontua da.
‎Eliza, Argentinan, lobby boteretsua da eta abortuaren aurkako diskurtsoa erabilita ahalduntze maila txikiko emakumeengana zuzenean heltzeko gaitasuna dauka. Baliabide gutxiko emakume hauekin GKEok lan handiagoa egin genuke, sarritan Elizaren bertsioa baino ez dutelako.
2017
‎Minez bizi dut euskararen egoera. Ohartzen naiz, gehiengoarentzat euskara ez dela garrantzitsua, bakar batzuek baino ez dute interesik. Badira ere, euskaldunon hautua errespetatzen ez dutenak.
‎British Medical Journal aldizkariak (BMJ) urri hasieran argitaratutako artikulu baten arabera, Europako EMAk 2009 eta 2013 bitartean onartu zituen minbiziaren aurkako sendagaien %57k (39 guztira) ez zuten frogatuta, merkaturatzeko unean, gaixoen biziraupena luzatu edota bizi kalitatea hobetzen zutenik. Sei urte ondoren, 39etatik seik baino ez zuten demostratuta hobekuntzaren bat zekartenik. Oso antzeko kopuruak apur bat okerragoak, izatez aurkitu zituen 2015ean AEBetan egindako ildo bereko azterketa batek.
2018
‎Udalekuen berri eman zion semeari eta ez zuen konbentzitu beharrik izan. Amaren ustez, udalekuek abantailak baino ez zituzten. Arreta deitu zion euskara eta aisialdia lotu izanak.
‎Manifestazioetara, elkarretaratzeetara eta antolatzen dituzten hainbat ekimenetara ideologia askotariko bizilagunak joaten direla azpimarratu dute, babes emozionala ez ezik, ekonomikoa ere etengabea ari dela izaten diote. Honen aurrean, esker oneko hitzak baino ez dituzte, eta aldarri garbi bat: " Utzi Altsasu bakean!".
‎Berroetako apaiz gazte bat etorri zen, Don Felipe Santesteban Iriarte, seminariotik atera berria eta mugimendu handia ekarri zuen gure herrira bat batean. Unanu, Dorrau eta Lizarragan argindarra ordu batzuetan baino ez genuen, errotatik lortzen genuena eta berak Iberduerorekin egin zituen gestioak argia ekartzeko, adibidez. Honetaz gain, lan handia egin zuen eskola berriak egiteko, ura etxeetara eramateko, karrikak ongi jartzeko...
‎Lotsagarria! Herri mobilizazio handi batek baino ez du hau geldituko, Lemoizko munstro nuklearra geldiarazi zuena bezalakoa. Zorakeria gelditu behar baita, odoluste ekonomiko publikoak ez dezan segi.
‎Azken olatua. " Hainbeste nabigatu ostean, zimurrak baino ez ditut nire barnean". Kontrabaxuak abisatu gaitu:
‎Ondoren Bilbotik Donostiara joan ziren eta Ategorrietako harrera etxean zegozkien egunak igaro ostean, Txantxarreka Gaztetxean bukatu zuten. Mariek euskal jendearentzako hitz onak baino ez ditu," harrera handiko" pertsonatzat gaitu euskaldunak, baita errespetu handikotzat ere. Umeak pozik eta pixka bat aztoratuta ere egon direla dio, hainbeste jenderen arretarekin.
‎Madeleinen lehen diskoan (2009) gutxi ziren letra zuten kantak eta Mugarri n (2013) hitzek zentralitatea irabazi zuten arren, lelo borobil gutxi batzuk baino ez zituzten. Su Hura n aldiz, pisu berezia hartu dute, eta ederki landu dituzte.
2019
‎Hernaniko Ereñotzu auzoan jaioa da 1995ean. 18 urterekin hasi zen hika hitz egiten, ordura arte entzuna baino ez zuen hizkeran, alegia. Kontzientzia feministatik eusten dio hikari, eta batez ere nokari.
‎Irungo 350etik gora kaleetatik, emakume izena bik baino ez zutela ikusteak abiatu zuen abentura hau," kaleen izenak ere badirelako politika egiteko modu bat"
2020
‎Martxoaren 2an, Georgiak hiru kasu baino ez zituenean, hezkuntza sistema irakaskuntza ez presentzialera pasa zen. EAEn berriz, Araba izan zen lehena eskola presentzialak bertan behera utzi zituena martxoaren 10ean.
‎Haiek garaiak, sumindu egiten nintzena. ...a; ia inor ez da gaur egun gogoratzen haize erroten negozioaren ernamuinean Gamesa ere hortik dator udalek debalde lagatako lurrak eta diru publikoa egon zirena); beste etxealdi bat ote datorren (gazteak pilatuta festa egiten eta COVID berriz erasoko ote duen sinesten ez); Zaldibarkoek hondakinen pean segitzen dutela; Echeniquek, CIAren paper desklasifikatuak direla-eta," denok genekien" baino ez duela esateko; euskal presoak sakabanatu eta urrutiratuta segitzen dutela, eta beren familiak betiko erromesaldian… Kalamidadeen aipatze hutsak artikulu pare baterako ematen du.
‎The New Yorker aldizkariko berriemaile gisa joan zen Arendt Jerusalemera, 1961 urtean, nazien goi kargu izandako Adolf Eichmannen epaiketa jarraitzera. Eskandalua sortu zuen liburuak, bertan esaten baitzen naziak ez zirela deabrua, gehientsuenek aginduak bete baino ez zutela egiten, gutxi asko gizabanako orok egingo lukeen, are egiten duen gisara. Noski, hori idatzi eta gero, bera bilakatu zen deabru judutar ez gutxiren begietara.
2021
‎Suediak ez du inoiz egia aurkitzeko interesik izan, ezta hasierako salaketa jarri zuten emakumeak laguntzeko ere. Assange ezpata eta hormaren kontra jartzeko asmoa baino ez zuen.
‎EHUk pauso asko eman ditu. Konparatu edozein unibertsitate inportanterekin, eta haietatik urrun gaude, baina berrogei urte baino ez ditu EHUk. Eta hemen inportantea ez da, bakarrik, non gauden, nondik gatozen eta nora goazen baino.
2022
‎Bartzelonako udaletxeko balkoitik lehenik, eta diputazioko eraikinaren balkoitik ondoren, Sant Jaume plazan bilduta zegoen jendetzaren aurrean jaurtitako mezuak haustura suposatzen zuen Espainiarekin: hilda baino ez zituztela hortik aterako esan zuen Maciak, d' aqui no ens trauran sino morts.
‎Donella Meadows 2001ean hil zen 60 urte baino ez zituela, baina berak sortutako erakunde eta proiektu ugari martxan daude oraindik, eta sistemen dinamikari buruzko bere teoriak inoiz baino aktualagoak dira, krisi klimatiko, energetiko eta ekonomikoak mundua astintzen ari diren une honetan.
2023
‎Emaitzek berez hitz egiten dute. Biztanleriaren %5, 4k baino ez ditu alokairuko etxebizitzak, baina zifra hori %33, 3ra igotzen da Ciudadanoseko diputatuen artean, %30, 8ra Voxen, %22, 7ra PPn eta %17, 5era PSOEn, eta horrek biztanleria orokorraren proportzioa hirukoizten du. Unidas Podemosek ere batez bestekoa gainditzen du, baina ez horren nabarmen:
‎Ritaren seme batek, Tomasek, nire birraitonak, hartu zuen denda. Margarita Irigoienekin ezkondu zen eta bost seme alaba izan zituzten, baina Tomas hil zen Margaritak 38 baino ez zituela. Oso emakume ekintzailea zen eta bera agertzen da, adibidez, notario dokumentu batean bazkide gisa herrian egin zen irin errota eta lantegiaren sorreran, Ortiz familiarekin batera.
‎Alde batetik, benetako boterea duten erakundeetarako hauteskundeak daude, Espainia eta Frantziako parlamentuetarakoak, alegia, horiek dira benetako parlamentu bakarrak, botere legegilea dutelako. Gainerakoek, administrazio autonomikoa eta osatzen dutenek, botere zentral nagusi horren legeak onartzearen eta betearaztearen funtzioa baino ez dute, oro har.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia