Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 363

2000
‎Amak ezkerreko leihotik begiratzen zuen, herriari azken bistadizoa eman guran edo; baina guri bost axola herriak: behingoz trenean ginen, ordura arte debekatua zitzaigun trenbidearen burdinazko mugaren gainean, eta eskuin leihoko mendiak eta harro altxatzen ei ziren hiriak aurkitzea baino ez genuen xede.
‎Eta, nola erregeek bufoien ageriko nahiz ezkutuko kritikak eta haien txantxak onartzen dituzten eta haienak bakarrik, hala betetzen ote zuen osabak kargu edo betebehar hura aitaren aitzinean, nehork erraiten ez zituen gauzak erraiten zituela eta nehork egiten ez zituenak egiten? Eta, aitak osabari izan ziezaiokeen edo osabaren alde senti zezakeen estimua, beraz, ez ote zuen hatsarretik mesprezu puntu batek ukitzen, bere anaia hark buruan haizea baino ez balu bezala. Zeren eta teleskopiotik izarrei beha gauak galtzea edo txakurrak horrela bataiatzen ibiltzea edo kakategiak asmatzea ez baitzitekeen bertzerik izan...
‎—Nire kontu —idazten ari zena utziz, hogeita hiru urte baino ez zuten ezpain haragitsu horiek irriño egin zidaten.
2001
‎Ezin du ulertu. 19 urte gizajo baino ez ditu eta. Eta neska.
‎Norbaitekin dabilen ala ez ere ez daki segur, dena den. Telefono elkarrizketa batean entzutea iruditu zitzaion esaldi bat baino ez du. " Nik ere maite zaitut, tonto".
2003
‎Edo bazela bai museoa, baina ez zituela zortzi mila koadro, museo normalek izaten dituzten moduan. Iduseko Museoak bost koadro baino ez zituen. Hiru areto zeuden Museoan:
‎Eta pentsatu zuen dendariak apur bat diktadoreak direla, pertsona onen itxura daukaten arren. Eta dendari batek dendako almazenean mokasin granateak baino ez baditu, mokasin granateak jantzita ibiliko garela gu, bi urtez edo bost urtez. Gustatu egin zitzaion hiztegi entziklopediko hura, hala ere:
2004
‎Gure hizkuntza normaltzeko gehien landu diren esparru publikoak, ikuspuntu soziologikotik nahiz garrantzi kuantitatibotik begiratuta, gizartearentzat ez dira garrantzitsuenak. Horren arabera, euskarak du normaltasun osoa erdietsi bigarren maila baino ez duten eremu publikoetan soilik erabiltzen bada, hizkuntza normalkuntzak protagonismo handiko eta osoko kokapena eskatzen duelako?. 323
‎Eta halako batean, lurrera heltzeko metro pare bat falta zitzaizkionean, txarto egindako gizon luze hark saltotxo bat eman zuen (Di Ruggerori iruditu zitzaion" alehop" ere esan zuela gizon trauskilak), eta lurrean jarri zituen oinak. Eta, zer da kontua, Di Ruggero konturatu zen gizon luzangak oinak jarri zituela, bai, lurrean, oinak hain zuzen, ze tipoak galtzetinak baino ez zituen jantzita, artilezkoak.
‎Di Ruggerok uniforme bat jarri zien bere langileei aspaldi, artean hiru langile baino ez zituenean. Emakumeentzako bat eta gizonentzako beste bat.
2005
‎Ametsen buruak azkar lan egiten du, bazter guztiak miatuz, Madokaren berbei jaramon handiegirik egin barik. Etxeetatik dirdirka iristen diren argiek barruan sentitzen duen hutsunea azpimarratu baino ez dutela egiten sentitzen du. Kalearen amaieran, horma ondoan estu estu aparkatuta, furgoneta beltz bat ikusi du, eta hotzikara batek goitik behera astindu du.
‎–Ez dakit Tetsuok zu desagerrarazteko prestatu zuen, baina ni zure bila hasterik ez zuen nahi, behintzat. Hari solteak baino ez ditugu. Ez dut ulertzen, denbora irabaztea baino ez zen, argi baitago azkenean, ihes egin ez bazenu, zure bila hasiko nintzela.
‎Hutsaren hurrengoa. 18 urte baino ez dituen ume ezjakina naiz, helduen munduan jokatu guran. Begi bistan gainditzen nauen munduan.
‎Komagomeko geltokia orain arte erabilitakoak baino txikiagoa da. Atera direnerako kale argiek baino ez dute etxe artea argitzen. Jende gutxi dabil handik.
‎Berriro hiztuna nintzenetik gizaki bakarra baino ez nuen hitz egiteko: Mateo.
‎Alde zaharretik genbiltzan batean triste igartzen nuen eta esan nion Itziar ez zela itsasoko arrain bakarra –nor ote nintzen ni aholkuak emateko–, amua bota eta itxarotea baino ez zuela. Eta berak barre urduri eta lotsatien artean beste neska bat ere bazegoela aitortu zidan.
‎–Aitor, etxearen sarrera ordaindu dut eta ordaintzen jarraitzeko asmoa daukat –ordurako barneko arropak baino ez zituen soinean; esaldia bukatu bezain laster manpara ireki eta dutxan barneratu zen. Nik atean jarraitu nuen.
‎–ahal izan nuen oihurik ozenena bota nuen oraingoan. Pinudia alde batean eta autorik gabeko errepidea bestean baino ez genituen, eta ez dut uste inork entzungo zuenik.
‎–" Hamasei urteko neska bat bortxatzeagatik hilko haugu! Larraitz bakean uztea baino ez huen, ergel hori!" esan zion Anderrek bat batean oihuka, aurpegia haren aurpegira asko hurbilduz, eta orduan Fernandok banan banan begiratu zigun: " Larraitz?" Inork ez zion erantzun, eta orduan berak, alkandorako patrikatik, bihotz ondotik, paper tolestu bat atera zuen:
‎Neure oinak belar izpi bakanen gainean pausatzeko koskak, ozta ozta ni zutik egoteko aukera ziztrina eskaintzen zidanak, arra pare bat zabal baino ez zuen.
‎Erabakia hartuta badago, zertarako itxaron? Gainera, une honetan bi milimetro baino ez ditu gauzatxoak, bihotzik ez du garatu; beste hilabete bat betetzen badu, Kixmi taupadak sumatzen hasiko da eta...
‎Bestelakoa izan nahi nuen! Eta une hartan lehen nintzena baino ez nuen izan nahi, arazorik gabe, haurdunaldirik gabe!
2006
‎Zapatak, lehenengo jaunartzean. Gosea pasatzen omen genuen –nik neuk oroipenik alaitsuenak baino ez ditut ene Zegamako haurtzarotik–, baina propagandak Valentziako arroza jan behar zela esaten zuen, arraza indartzeko. Harrigarria, baina arraza, E. Giménez Caballero ren memoriak irakurtzeak gogorarazten dit, inportantea zen.
‎Bestalde, logika horrekin, Txomin Agirre, Orixe eta Arantzazuko Egutegia bera Herder-engandik eratorri ahal izango ditugu. Agerian dago, Espainian askoz geroago bakarrik ezagutu diren arbaso duinak bilatu nahi izaten zaizkiola, bigarren eta hirugarren eskuko informazioa baino ez zuen autore askori, eta horrela, agian literatura espainoleko genealogiak nobletzen dira, baina ez da pentsamenduaren historia egiten.
2007
‎Ibil hadi behazuna baino ez duan
‎Hiri hauek eta humanista hauek Errepublika Erromatarraren haurrak sentitzen dira (ez Erroma Inperialarenak), eta herri gogo florentziar hau, beren autokontzientzian? herri gogo erromatarra bera baino ez duzu, esanahirik literalenean: –«Los florentinos aman la libertad más que nada y son muy enemigos de los tiranos» porque descienden directamente de los romanos de los días dorados en que «todavía los Cesares, los Antonios, los Tiberios, los Nerones, peste y destrucción de la república, no habían arrebatado la libertad»?.
‎berak gidatzen du historia. Bere misioa bete duen orduko, haatik, izpiritu unibertsalak hurrengo lan logikorako beste herri bat hautatuko du, bere Volksgeistagatik lan horretarakoxe egokitzen dena, eta bere egitekoa betegina duen hark, itzali eta herri buruzagi berriari serbitzeko baino ez du zuzentasunik. Historian behin bakarrik izan daiteke herri bat munduan argizuzia (historiaren marjinetako herriak behin ere ez!), gero ilunpean geratuko da betiko.
‎lehen modernitateko arrazoimen kartesiar, hutsa? (sentsuak oztopo baino ez zituena, ideia argi eta berezi bere propioekin aski zuena zientziarako) zikindu edo, hobe, nahastu egin da, eta nola: esan liteke bigarren modernitatea arrazoimenaren kalbarioaren historia dela.
‎Edozein alemanek baitaki, berba hori, pentsamendu alemanaren historian, arras beste periodo eta bestelako kultura bati dagokiola. Izpiritua eta arima ez da nahastu behar (berak uste gabe buruan kontzeptu katolikoak baino ez dituen metafisikoak, ausaz hori egiten du akordatu gabe).
‎1893 urtean, Ekebergeko psikiatrikoaren alboan, hiltegi bat zegoen, eta han dago oraindik ere, leku berean. Oslora doanak ekialdeko muinora begiratu baino ez du eraikin grisa ikusteko. Edvardi, besoetako ile guztiak puntan jartzen zitzaizkion hiltegian kateekin lotzen zituzten animalien garrasiak eta psikiatrikoan uhalez eta bortxa atorrez lotutako eroen oihuak entzutean.
‎Mendikateez, ibaien iturburuez, urrutiko monasterioez. Hain sutsuki hitz egin genien inguru eder horietaz (guk geuk horren entzuera baino ez bagenuen ere), beren egonaldia luzatzea erabaki zuten. Goizean goiz esnatu eta txango politak egiten hasi ziren.
‎Institutuko gehienak biltzen ginen ostiral goizeko manifestaldi horietan, baita beste institutuetatik etorritako jende andana ere, baina ez konbikzioz, esango nuke: letra larriz idazten diren hitz horiek balio estetikoa baino ez baitzuten guretzat artean, abestietan zein pintadetan oso ondo geratzen zirenak. Gehienentzat piper egiteko aukera aparta zen hura, Historia eta Lengua pikutara bidaltzeko, albokoekin anaitzeko, abesteko, oihu egiteko, kaleak geureganatzeko, gazte eta errebelde sentitzeko.
2008
‎Halaxe lotu gatzaizkio Maliko bideari. Shantytown edo bidonvilleak ugaltzen dira hiriburuko inguruetan, negargarria ere bada basamortu osoan libre ibilitako nomadak lotuta ikustea, ezer gordetzen ez duten lau hormaren artean estu, ahuntzak baino ez dituztela zarama batzeko. Eta hortik gutxira, basamortu gordina, dunak, dromedarioak eta asfalto marra.
‎Sangrafa ez da herri handia, baina lau errepide asfaltatu baino ez dituen herrialdean asko da bidegurutzea izatea. Eta asko izango zen laurehun kilometrotan dagoen seinale bakarra oker hartzea.
‎Garesti bezain atsegina, bassarien etxolen antzera egindako bungalowak ditu, handiak eta oso freskoak, lastozko teilatu eta guzti, Ganbia ibai ertzean. Ez irudikatu Kenyako lodgerik, argindarra adibidez gauez ordubetez baino ez dugu. Niokolo Koba parke nazionalaren ertzean dago kanpamendua, eta egunotako hautsaren eta paisaia lehorraren ostean ezin atseginagoa begitandu zaigu txokoa.
‎–Pikutara bidali ninduen, kolega. Nik zigarro bat baino ez nuen nahi, eta modu onean eskatu nion, eta heziketa onez, kolega, baina berak pikutara bidali ninduen, eta biraoka hasi zitzaidan,, labezomorroa, esan zidan, eta?
‎Hango bizimodu desordenatuko emazteak agertzen dira. Pintatu zuenean hogeita bost urte baino ez zituen margolariak, eta ikusten da mihisean ageri diren aurpegietako batzuk gainetik daudela pintatuta, lehen gizonezkoa zena emakumezko bilakatu zuela gero. Indar ikaragarria du Picassoren lanak, ikuslea harrapatu egiten du hasiera hasieratik.
‎Papertxo bat baino ez genuen,. Angus MacLeod, Amity House, jartzen zuena.
‎Bere alaba nire klasean zebilen. Hamar urte baino ez genituen. Huraxe izan zen lehen aldia gatazkaren gordintasunaz jabetu nintzena.
‎Emazteak aurkitu zuen biharamunean. Berrogeita zazpi urte baino ez zituen. Foster Wallace The Infinite Jest liburuak egin zuen famatu mundu zabalean, mila orrialdetik gorako liburuak.
‎–Halaxe da. Hamalau urte baino ez zituen. Atlantikoa zeharkatu zuten eta New Yorken, Chicagon, Detroiten eta egon ziren.
‎Mendi bueltaren ostean afaltzera gonbidatu gintuzten hondartza ondoan zegoen eraikin batera. Egun argitan afaldu behar genuen, maiatzaren bukaera baitzen eta hiru lau orduko gaua baino ez dute urte sasoi hartan Estonian.
‎New Yorkerako hegaldia bostetan ateratzen da. Ordu eta hogei minutu baino ez ditut B terminaletik A terminalera igarotzeko. Ez zaigu fingerrik egokitu.
‎Itaundu zion jaiotza eguna eta noiz izan zuen lehen itsasoratzea. 1928ko irailean jaio zela erantzun zion osabak, zortzi urte baino ez zituela gerrak harrapatu zuela eta ez zuela eskolara joaterik izan. Bera eta anaia ziren etxean txikienak, eta aitak eta anaia zaharrenek ihes egin zuten herritik, nazionalistak zirelako.
‎Hogeita bost urte baino ez zituen Ricardo Bastida gazteak. Hamaika urte lehenago xalotasunez beteriko egunkaria idatzi zuen aitarekin batera Estatu Batuetara bidaiatu zuenean.
2009
‎–Garagardoa? 14 urte baino ez duzue eta. Tira, gaur egun berezia denez?
‎1941ean, aitona Forjas Uriguen tailerrean hasi zen lanean. Tailer txikia zen, ugazaba biak aparte hiru langile baino ez zituena. Basaurin, Ibaizabal eta Nerbioi ibaiek bat egiten duten lautadan kokatua zegoen.
‎–Gogorra izan behar zuen bizi zuena, hemeretzi urte baino ez zituen, eta gu ez ginen bertan egon, osagilea ari zen hizketan, noizean behin begirada niregana zuzentzen zuen, adi nengoen jakiteko?.
‎Normalean asteburuetan baino ez genuen elkar ikusten eta beti izaten genuen kontu handia umearekin. Ez nintzen sekula euren etxean gaua pasatzera gelditzen, adibidez.
‎Ibaik ez zuen batere argi zenbat denbora zen hori. Behin amari galdetu zion zenbat urte zituen eta amak hogeita lau urte baino ez zituen.
‎Aita, ama, anaietako bat eta haren amarekin joan nintzen. Markus kale erdian gelditu zen. Autobusak uzten zituen tokitik etxera bost minutu baino ez zituzten; gainera, Markusen amona zaintzen zuen emakume kolonbiarra kalera atera eta tarte hori zaintzen egoten zen. Eguraldi ona egiten zuenean amona bere aulkian kalera ateratzen zuen eta orduan ume biek musu bana eman behar izaten zioten amonari?.
‎Etxean nengoenean, denek sentitzen zuten ni kontsolatu beharra, eta itogarria egiten zitzaidan. Kalez jantzitako polizia bat ere agertu zen, baina izebak ni ez molestatzeko agindu zion, eurek emango ziotela beharrezko informazioa eta, horrekin konforme gelditu ezean, familiako medikuarekin hitz egitea baino ez zuela.
‎Zarena, diharduzuna, dena doa, ezerez bihurtzen da. Ematen du, giza izaeran nahiak baino ez duela iraunik. Denborazkotasuna, posibilitateen sor eta ezabaketa etengabekoa gure esku irristakorretan, zerbait ikaragarria eta bitxia da.
‎Zer da inportantea. Egun batzuk baino ez duzu. Hautatu egin behar.
‎Voltaireren. Poema? eta Kandido, Voltaire eta Rousseauren arteko polemika, etab. Goethek orduan sei urte baino ez zuen; baina bost hamarkada handi geroago, oraindik gertakari hark eta haren inguruko zalantza eta eztabaida teologiko filosofikoek haurrari egin zioten inpresioa erliebean jartzen du (Dichtung und Wahrheit). Adornok filosofian lurrikara hark Naturaren ikuskerarentzat eragindako inpaktua, historiaren ikuskerarentzat Holokaustoak eraginagaz alderatu du.
‎(III, 12). Pentsamenduek baino gehiago hitzek eta sententziek limurtzen duten literatoak,, hiltzen ez, bizitzen ikasi behar da!?, osteratzen dizu zorrotz, zorroztasun bat asmatu dizulakoan (kopiatua baino ez duen arren). Hiltzen ikaste filosofikoa inoiz beste ezer izan balitz bezala, betekiago bizitzen ikastea baino.
‎desafiatu du, zentzu berean eta inspirazio iturri berdinetatik edanda, Rikardo Arregik. Momentu honetan Rikardok 25 urte baino ez zuen; bi urte geroago ez zen ja gure munduan egongo. Jakin en publikatu zen artikulu polemiko horrek (27/ 28 zenb., 1967; Che Guevararen heriotzari eskainitako zenbakia), honelaxe dio hasieran:
‎Bi urte eta erdi dituenetik ezagutzen dut (garai horretan nahastu nintzen bere aitarekin) eta orduan ere hauteman nuen ume mukizu horrek bazuela zerbait berezia. Bi urte baino ez zituen, eta paseoan eraman genuen halako batean (Joseba eta biok hurbiltze fasean geunden soilik, harreman kastu eta xaloa artean), eta gaizki begiratzen zidan, muturra okertzen zuen, bazekien ni ez nintzela irin garbia, sarkin bat nintzela, bere familia perfektuaren harmonia bukaraziko zuen emagaldu sorgina. Mutikoak bazekien.
‎Terryk beste inork baino gutxiago. Baina badaki (argia delako mutiko hau, behin eta berriz erakusten didan moduan) ezer gutxi egin dezakeela helduen erabaki eta ekintza baldar hauen aurrean, zortzi urte baino ez dituela eta momentuz jokoa jarraitu behar digula eta min handirik hartu gabe etxe batetik bestera ibili, aita zein amaren diskurtso sentimentalak adituz, sorgin sarkina edukazioz tratatuz (mila esker, mesedez, barkatu ez zaizkio deskuiduan ere ahazten niri zuzentzen zaidanean). Baina muga batzuk ezartzen ditu, minimo batzuk, eskubide osoa dauka, noski, eta besteok hobe dugu errespetatzea.
‎delakoak ez du bere arazo nagusia konpontzen. Urtebetez interesak baino ez zenituzke ordainduko, ulertzen duzu, Diego. Dena ahaztuta utziko genuke urtebetez, gauzak konpon ditzazun.
‎Garai ederra zen hura. Txoferra Julito deitzen zen, hogeita lau urte baino ez zituen eta ezkontza plan serioak herriko andregai batekin. La Graciosa irlakoa zen (658 biztanle) eta urduri jartzen zen Ana aireportuan jasotako turistak entretenitzen saiatzen zenean, hoteletara abiatu aurretik.
‎Gau luzea gelditzen zitzaidan oraindik aurretik eta ez nekien zer egin. Urteko azken egunak hiru ordu eta hamabi minutu baino ez zituen. Berriz lokartuko ez nintzen ziurtasuna nuen.
‎ez txakurrik eta ez txakurraren ordezko azeri itxurakorik, loturarik gabeko zirrimarra batzuk baizik, besterik ez, itsu makilak itsua irteerarik gabeko nahaste borrastearen labirintoan sartu balu bezala; hala, bada, arkatzak Gabino eramaten zuen eta askotan eramaten zuen, etxeko lanak bukatu bezain laster, oso esanekoa zen? marraztu eta marraztu egiten baitzuen, baita marrazkiak koloreztatu ere, koloretako arkatzekin; horregatik zen, beharbada, hitz gutxikoa, marrazkera baitzuen, antza, bere hizkera; Gabinoren marrazkigintzak, baina, naturak eskaintzen zizkiòn eredu estandarrak oinarri zituenak, erabateko aldaketa izan zuen, Gabinok ume eta gazteentzako aldizkari itxurako hura eskuratu zuenetik, zazpi zortzi urte baino ez zituela; eskuratu baino lehen, baina, ikusi egin zuen, Gabinok bizitza osoan oroituko zuèn memento ezin magikoagoan.
‎Eta konturatu naiz Nelly nire alboan dagoela ume txikia eskuetan. Bi aste baino ez ditu, ia ez ditu begiak irekitzen. Haren atzamarrak hara eta hona dabiltza, armiarmak balira bezala, airea arakatu nahian.
‎Hartu izan balu, bertan egongo zen jada. Irratitik deika eta deika ari dira, ahal bezain pronto zuzenean sartzeko, baina behin eta berriz esan die irrati txikitik entzuten ari den datuak baino ez dituela, oraindik ez dela estaziora ere iritsi. Taxia ordaindu, zortzi euro, eta oinez hurbiltzea erabaki du.
‎Egunkari klandestinoak banatzen zituen lizeoan, eta mezuak eramaten zizkien sasian zeuden kideei. 1942ko otsailaren 17an atxilotu zuten institutuan, 16 urte baino ez zuen. Auschwitzen, tifusak jota, hiru hilabete iraun zuen.
‎Erremateko tiroa jaso ondoren, buelta eman zioten hilotzari. Neskaren gorpuak hiru tiro baino ez zituen. Jertsean hiru zulo.
‎Bigarren seme euskalduna ere maiteminduta dago, baina maiteak oraingoan ez daki euskaraz eta laugarren abizena baino ez du euskalduna. Hala ere, ezkondu egingo dira.
‎...13 marraztu eta marraztu egiten baitzuen, baita marrazkiak koloreztatu ere, koloretako arkatzekin; horregatik zen, beharbada, hitz gutxikoa, marrazkera baitzuen, antza, bere hizkera; Gabinoren marrazkigintzak, baina, naturak eskaintzen zizkiòn eredu estandarrak oinarri zituenak, erabateko aldaketa izan zuen, Gabinok ume eta gazteentzako aldizkari itxurako hura eskuratu zuenetik, zazpi zortzi urte baino ez zituela; eskuratu baino lehen, baina, ikusi egin zuen, Gabinok bizitza osoan oroituko zuèn memento ezin magikoagoan.
2010
‎Likido ezezagun eta epel baten putzuak eta errekak izango dira nonahi; dena beltza izango da. Bere errotazioan nire begiak gora daudenean, itzalezko zerua baino ez dute ikusiko, bertan geruza lodiak astun egingo zaizkie, eta urrun haratago kezko bi arku, beltzak baino beltzagoak. Ikusi ere ikusiko dituzte nolabaiteko txinpartatxo gorriak jira eta buelta gauez, hurbiltzean suzko txoriak bilakatuko direnak.
‎Prozesuaren beste errailean, ETAren eta Espainiako Gobernuaren artekoan, badirudi abiapuntuko negoziazioak baino ez zuela behar bezala funtzionatu, 2005ean Genevan eta Oslon prozesua abiatzeko oinarriak hitzartu zituztenean. Garbi dago han hitzartutako konpromisoak ez zituela bete Espainiako Gobernuak eta, horri erantzunez, bere konpromisoak ere urratu egin zituela gero ETAk.
‎Ez dakigu zehatz mehatz zer erran zion Picassok Jüngerri. Esaldi solte batzuk baino ez ditugu kapitain alemaniarraren egunkarietan. Alde batetik, gerrari buruzko esaldi hau:
‎Entzimerara igo eta hiru saiakera egin behar izan zituen bere beso ahulekin zulotik irristatzea lortu zuen arte. Marioren arrastoa jarraitzea baino ez zuen orain. Aire konduktua oso txikia zen, arrastaka egin behar zuten aurrera eta, burua zertxobait altxatuz gero, sabaia jotzen zuten.
‎Bueltako bidaia askoz errazagoa izan zen, bidea ondo baino hobeto ikusten baitzen eguzki argitan: Marioren pausoak jarraitzea baino ez zuen Amaiak. Mario, gainera, umore onez zegoen.
‎–Lasai, kaskagorri. Anfitrioi ona baino ez nuen izan nahi.
‎Saltzaileak, dramarako joera nabarmenarekin, sorbaldatik heldu eta dendaren atzealdera eraman zuen. Han, belar izpi bakan batzuk baino ez zituen orube baten erdian, bere auto bakarti, distirant, beldurgarria zegoen, uzkurtuta, zain.
2011
‎–Zaharregia nindunan ezkontzeko, eta mutilzahar geratu nindunan, Maitere?, bota zidan lehengoan, gerra ondoren etxera itzuli zenekoez ari ginela. Nola, baina, zaharregi, hogeita sei urte baino ez zituen eta! Bere garai hartako erretratuak ikusi besterik ez dago, hori ez dela horrela jabetzeko:
‎Joan den urtean zendu zen, denongandik urrun, ondoan ama baino ez zuela; ez zuela beste familiartekorik esaten zuen, eta bere aldekoekin ere, berak baino harreman handiagoa izan zuen kasik amak. Haren temak nahiago izan zituen erbestearen ezlekua eta bakardadea, bere herriak opa zion leku eza baino.
‎Zortzi urte baino ez zituen Luigik Calabriako mendien bestaldean eguzkia ezkutatzen azkenengoz so egin zuenean, 1894ko abuztuan. Anselmi familia Gaglione herrixkatik Chicago hirira joan zen egun haietan, italiar hegoaldeko buztinezko eremu lehorrak atzean utzirik.
‎Neure oinak belar izpi bakanen gainean pausatzeko koskak, ozta ozta ni zutik egoteko aukera ziztrina eskaintzen zidanak, arra pare bat zabal baino ez zuen.
‎Bizitza errealean Marino Aierrak izan ez zuen maitasun istorioa tartekatu zuen Helenak, fikzioan Unax Ugalderen bikote behin baino gehiagotan izan den Barbara Goenagarekin. Belaunaldi berrietara iristeko balio izan ziola dio, askotan gazteei iruditzen zaielako Gerra Zibila bizi izan zutenak zaharrak zirela, kontatzen dutenak zaharrak direlako, baina Aierrak adibidez, 25 urte baino ez zituen Altsasura iritsi zenean. Eta herri argi, bizi eta koloretsua da Nafarroako Alzania (izen hori hartzen du herriak pelikulan), bizitzak, garai hartan ere, kolorea zuelako, batzuetan kontrakoa iruditzen zaigun arren.
‎Angel Illarramendi. Hitz onak baino ez ditu zarauztarrarentzat, profesionalki nahiz pertsona moduan. –Batzuetan zinegileen artean beldurra dago musikak pelikula jango ote duen, batez ere Espainian, eta nik uste dut pelikula on bat baldin baduzu ezerk ez dizula ezer jaten?.
‎berritzailea da Operación H, bat bateko panoramikak erabiliz, travelling bihurriekin jolastuz edota film guztiko zuri beltza puskatzeko amaiera kolore argiz betez,, arnasa eta askatasuna berreskuratzeko?. Proiektu honen bidez, lehen begiratuan funtzio praktiko eta erabilgarria baino ez duten forma industrialen edertasun plastikoa erakustea izan zuten helburu, euren ukitu bereziarekin, Larruquertek azpimarratu duenez: –Muntaketa jada desberdina da Operación H n.
‎Nik Izarorena prestatu nahi nuen, Josebarena amaitu orduko ohartu nintzen beste helburu bat markatu behar niola neure buruari behea jo eta lasterka poliziarengana entregatzera abiatu nahi ez banuen. Oraingoan baina telefonoz hots egin beharrean (ohartu da jotzen duenetan isiltzea baino ez dudala egiten gehienetan, beti), etxean agertu zitzaidan Elisa bidaia bezperan, bart, arrenka; ez nuen onartu behar, baina hain zirudien izuturik alabekin elkartu behar duelako, hain ezezaguna suertatu zitzaidan beregan izu begirada hori, ez bakarrik utzi erregua, hain ezaguna nigan bestalde, ezen ezin izan diodan faborea ukatu, eta gaur goizean bere etxera agertu naizenean bere onetik irtenda... Protokolo faltaren amildegia berriro; oso egun nekagarria izan daiteke bainuetxeko hau.
‎Lurrek nahi zuena liburu bat idaztea bazen, esatea baino ez zuen; eztabaidak askoz dibertigarriagoak lirateke guztia antzerkia dela esplizitaturik. Zinikoa naizela esaten badidazu ez dizut ukatuko, lehen munduan zoriontasunaren alde mugitzen den bakoitza bezainbeste, oso beraz.
‎Kala txiki, herrikoek baino erabiltzen ez zuten hondartza txikia zen. Marea behean zegoenean baino ez zuen harearik, bestela harria baizik ez. Bertara joateko errepidea utzi eta lurrezko estrata bat hartu beharra zegoen.
2012
‎eraikinak baino ez dituzunean zain
‎Hura izan zen hitz horiek entzuten nituen lehenbiziko aldia; sinetsita nengoen liburuetan eta filmetan baino ez zituztela ahoskatzen, jende normalak ez zituela inoiz esaten, eta ni bezalako jende super normalak ez zituela inoiz entzuten. Une hartan, esaldi performatiboaren indarra, deskubritu baino gehiago, larruan esperimentatu nuen.
‎Zinez, ez dago erantzunik. Bi egoera baino ez ditu gure gogoak: galderaz beterik dagoena, eta galderaz hutsik datzana.
‎Nik lurrean nuen arropa janzteko aprobetxatu nuen, lekuz kanpoko ahalkealdi bati jarraiki. Amets, ordea, erdi biluzik zebilen, praka motzak ziruditen galtzontzilo zabal batzuk baino ez zituela. Begiratu bat eman nion haren gorputzari.
‎Nola ez zitzaion lehenago bururatu? Neska lagunaz galdetu baino ez zuen, Johannes isilarazteko. Lur jota ibili zen duela bi aste, txintik esan gabe lanean jarri eta txintik esan gabe etxera joaten zela.
‎–Sekulakoa, ezta? Enpresari horiek konbentzitzea baino ez dugu, Andreas. Baiezkoaren ostean, eraikitzen hasiko gara!
‎Portfolioa itxi eta bilera gelara abiatu ziren biak. Andreasek zirriborro bi baino ez zituen koadernotxoan, arabiar erako ganga bat eta horren ondoan Alhambra moduko arkupe bi. 16:45 Sylvierekin gelditua zela gogoratu zuen.
‎Ohi bezala, Agurtzaneren elkartean bildu ginen afaltzeko eta berriak partekatzeko. Lantzean behin baino ez nituen lagunak ikusten eta, apika horregatik, berehala sumatzen nituen jazotako aldaketa estetikoak. Oraingoan, aldiz, denak berdintsu ikusi nituen.
‎Goiz ederra egiten zuen, eguzkitsua, hotza eta garbia. Etxetik irten eta urrats batzuk baino ez zituen eginak, iparraldera ematen zuten auzoko etxearen leihoetara so egin zuenean. Ez zen ezer berezirik ikusten; lotan zeudekeen.
‎Oihalak bi ertz balitu, hala, adibidez, sakelako musuzapi bat balitz?, eta hartatik zerrenda bat atera nahi izanez gero, orduan bakarrik izango litzakete aski indar bakarra. Baina kasu honetan soineko bat daukagu, ertz bat baino ez duena. Soinekoaren barrenaldetik arantzak erabiliz zerrenda bat ateratzeko, barrenaldeak ez baitu ertzik, mirari bat litzateke, arantza bakar batek bailuke horrelakorik egin.
‎Ez fidatu, ez: pertsonaien hitz eta ekintzak baino ez dituzu. Eta zer nahi zenuen, bada:
‎Izan ere, Charlesek izenpeturiko bi ordaindukoetatik, Emmak artean bat baino ez zuen ordaindua. Bigarrenari zegokionez, merkatariak, hark hala erreguturik, amore eman zion haren ordez beste bi egiteari, eta hauek gainera oso epe luzerako berritu ziren.
2013
‎Etxezarraga Santutxun ezkutatuta baldin bazegoen, aurkitu eta ekintza bere gain hartzeko esatea baino ez zuen. Hori bai, argi utzi zezala berak, Martinek, ez zuela inolako zerikusirik.
‎Gona eta blusa ere dotoreak ziren, ez zuten itxura merkerik eta ondo ematen zioten, klasea zuten?. Hitz egin beharra daukagu, Martin, eta etxean sartzeko bezalako keinua egin zuen; estutasun batean balego bezala hitz egiten zuela iruditu zitzaion Martini; galtzontziloak baino ez zituen soinean, eta eskuarekin itxaroteko keinu bat egin ostean atea itxi zuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia