2002
|
|
hura ekarri nuen hizpidera. Aita ez zen akordatzen,
|
baina
nik esandakoak lotsatu egin zuela iruditu zitzaidan. Testamentua esaten ari balitzait baino serioago erantzun zidan:
|
2006
|
|
Isilik geunden, elkarri begiratu gabe. Angelok kontu asko zeuzkan niri argitu beharrekoak,
|
baina
nire baitakoak esaten zidan hobe nuela haren iniziatibaren zain egotea, alferrik izango nuela egoera bihurritzen saiatzea, haren logika hain zen-eta bere izaera bitxiaren araberakoa. Ez nuen presarik:
|
2007
|
|
Erditik mozten delarik bildots baten idurikoa den animalia aurkitzen da, biak, fruitua eta animalia jateko hautak direlarik. Izadiaren mira handienetarik bat dela diote han,
|
baina
nik diot gure lekuetan ere badela hori baino handiago den mirarik. Baditugula arbola miresgarri batzuk hegaztin bilakatzen diren fruituak ematen dituztenak.
|
2008
|
|
...z nuen eraztun bat, berorrek ere ikusiko du ezin genuela horrela jarraitu, eta horixe bera ikusiko zuen Inaziok ere, ni hozten hasita nengoenean bera izan baitzen berotzen hasi zena, berak ere buelta asko eman zizkiola buruari eta baietz, posible zela, baina bakarrik moldatuko zela, ni ezertan endredatu gabe, horrela inork ez zuela nire susmo txarrik egingo, horretaraino portatzen zen fin nirekin,
|
baina
nik esan nion ezetz, ez zaitut bakarrik utziko, arazoa biona da-eta, ni izan nintzen ideia eman niona, eta inork ez luke ulertuko, ezta berorrek ere, Inazio bakarrik utzi izana...
|
2009
|
|
Baina uko biribila eman zenien asmo haiei, kontra atera zinen, dena pikutara bidali zenuen; ezin nuen ulertu, lehen Lidiarekin nahi bai eta modu erritualean, berriz, ez nahi izate hura, zu baitzinen hazia sabelean eraman behar zuena, izarrek seinalatua, baina uko egin zenion, Jainkoaren kontra oldartutako aingeru eroriaren pare, eta ni pixkanaka erotuz joan nintzen, arrazoia zenuen, psikiatra batengana joan behar nuen, neure buruari esaten nion nola joango da ba yoghi bat psikiatrarengana, jainkoarren, ezinezkoa da, yoghia orekaren eredu da, ez didazu ulertzen, horixe da dena, aurpegiratzen nizun; baina ni nintzen ulertzen ez zuena, ama txikitandik galdu izanagatik desorekatua, inoiz ez nuen gainditu galera hura, zu nire zauri hura goxatzeko zori zorian egon zinen; taldeko tantra erritu hura pikutara bidali zenuenean, onerako izan zen zure ukoa, orain ulertzen dut, barkaizkidazu emandako kolpeak, inoiz barkatzen ez badizkidazu ere ulertuko dut, zakur baten antzera abandonatzen banauzu ere, epaile baten aurrera eramaten banauzu ere, laidoz bete eta kartzelara bidaltzen banauzu ere, zer salbatzaile gorotz izango nintzen ba, zer arraza berri sortuko nuen ba, zer aro berri ekarri, nire bihotzeko maitea errespetatzeko ere gauza ez nintzen eta, zu zeu izan nahi zenuelako baino ez, zuretik onena eman nahi zenidalako baino ez... ez, ez, ez, zaude, eutsiozu, ez itxi begi horiek, bizirik iraun behar duzu, ikusiko duzu, Linzan barazki salda beroa hartuko dugu, esne beroa eztiarekin, aspirina pare bat, dutxa beroa, bi egun jarraian lotan, eta gero txortan, biziberritu arte, gela txikia utziko digute biontzat bakarrik, ia inor ez da egongo, ulertuko dut nigandik ezer nahi ez baduzu, gehiago txortarik jo nahi ez baduzu, zakur bat bezala zure albotik uxatzen banauzu, merezia dut, Sara, istorio honetako birjina bakarra, bekatari batek bezala hitz egiten baduzu ere zure ahotsa aingeruzkoa da niretzat, esadazu, esadazu berriro: ...itzaizunean bezala, bizkarrean jaitsi zintudan, oraingo moduan, eta mendizaleak begira geratzen zitzaizkigun eta barre egiten zuten, eta gu alai, hitz egin eta hitz egin, eta kantari, orain ezin duzu kantatu, ia ez daukazu hausporik, orduan ederki kantatzen zenuen, soprano batek bezala, bordako amonari Cabrales gazta erosi genion, ura eman zigun edateko, gomazko bota zahar batzuk eskaini zizkigun,
|
baina
nik esan nion Himalaietako zamaketari baten semea nintzela, luma baten pare zinderamatzala, eta amona likits hark: aizak mutil, bero bero hoa ezta, bizkarrarekin titi koxkorrak igurtziz?; orain titi koxkorrak hotz hotzak dauzkazu, ia ez dizkizut sumatzen anorakaren azpian, utziko didazu berriro titimuturra ahoan dudala lo egiten?, edo agian bakoitzak bere ohean lo egitea nahiko duzu, edo bakoitzak bere gelan, edo agian Bilbora iristen garenean zure familiagana itzuli nahiko duzu, zain dauzkazu, nire erruz urrundu zara haiengandik, zure gurasoek maite zaituzte, besterik gabe, ezer eskatu gabe, maite zaituzte, eta ni ere maite naute, zu zoriontsu egitea besterik ez dute nahi, edo agian aski dute zoritxarreko ez bazara, min egin dizut, Sara, inoiz ez diot barkatuko neure buruari; zure nebak jakiten badu, Molotov koktel bat jaurtiko dit buru gainera, edo zure aitaren ehizako eskopetaz seko botako nau, merezia izango dut; ehiza, nola arbuiatu ditudan ehiztariak, gizaki atzeratuak iruditzen zitzaizkidan, zure neba ere bai, nahiz ehiztari izan ez, halere horien artekoa da, ikasia baina basatia; Iñigok zioen giza espeziearen aurrerapena izan dela ehiza, euskal endaren historiak hala erakusten duela, euskal arraza izan omen zen kanibalismoari uko egiten lehenetarikoa, eta erritu ekintza bihurtu omen zuten ehiza, eta hala kontzientziaren indibidualizazioa gauzatzeko aukera sortu; baina iritsia omen da ehiztariaren eta kanibalismoaren aurreko egoerara itzultzeko garaia, gizakia fruitujale eta baketsu zen garaira, modu horretan giza kontzientziari beste bultzada bat emateko, indibidualizaziotik harago.
|
2010
|
|
Zeharo jeniala iruditu zitzaidan poema bat egin zuen. Epaimahaiko beste kideek betiko poema superpoetiko bati eman nahi zioten saria,
|
baina
nik esan nien han jenio bat genuela eta ezin zela saririk gabe utzi. Konbentzitu nituen azkenean, asko saiatu ondoren.
|
2011
|
|
Hurrengo egunean oihalak josten ari nintzen bere tailerrean. Esan nion hamabostean behin kobratzea izango zela onena, eta bi aste egin nituenean, dirutan ordaindu nahi izan zidan,
|
baina
nik esan nion agiria nahi nuela, umeengatik zegokiguna kobratu ahal izateko. Hura ez zitzaion batere gustatu.
|
|
Axunek galdetzen zidan ea nola moldatuko nintzen lan egiteko,
|
baina
nik esan nion ez kezkatzeko, lanera eramango nuela. Han ere bere adineko hiru ume zeuden eta goiza jostatzen pasa zuten.
|
|
bentatik ekarri zituzten oliba batzuk. Berehala hasi nahi zuten,
|
baina
nik esaten nien etxekoandrearen zain egon behar genuela. Ordu bietan iritsi zen Frantxiska eta ordurako morroia eta Tomas kantatzen ari ziren.
|
|
Bestetik, frankismoaren giro ofiziala itogarria zen,
|
baina
nik esango nuke ordurako nahiko desprestigiatua zegoela erregimenaren inguru guztia. Polizia eta Guardia Zibila ziren gogorrak, hori bai.
|
|
Beti kontsideratu dugu hemen bi mundu daudela: abertzalea eta bestea;
|
baina
nik esango nuke bi mundu horien artean bazeudela, gure denboretan, anbiguitateko terreno zabal batzuk, eta hor jende asko zegoela kokatua: arazo nazionala eta soziala bereizten zituen jendea, kontziliatu ezin zituena, eta internazionalistak sentitzen zirenak, erdi marxistak, edo ez marxistak, eta horiek oso kritikoak hasi ziren sentitzen Euskalerriaren zenbait balore tradizionalekiko, eta, jakina, nik hori ikusten nuen...
|
2018
|
|
Erregek adierazi zidanez, jauregiko margolariak kanpoko norbaiten laguntza izan omen zuen leotzetatik ihes egiteko. Ur korronteaz profitatu zela zioen nire txostenak,
|
baina
nik nioena ez omen zen zuzena, ez omen zuen Errondalek berak zulatu leotzetako sabaia, ez omen zuen Errondalek laguntzarik gabe aurkitu leotzen gaineko estoldetarainoko bidea, eta ez omen zuen laguntzarik gabe ihes egin.
|
2020
|
|
Aurrez aurre izango zenuen jokalariaren ezaugarri guztiak azaltzen zizkizun, jarraian, zu hobea zinela esateko eta talde moduan gu gehiago ginela. Beharbada horren ondorioz, norgehiagokak besteengan gehiegi pentsatuz planteatzen zituela aurpegiratzen zioten,
|
baina
nik esango nuke ez zela horrela. Zenbaki onak lortu zituen eta urte mordoa eman zuen hautatzaile karguan, nahiz eta 70 eta 74ko Munduko txapelketetarako sailkatu ez.
|
2022
|
|
Nik horren berri ikasi nahi nuke Javierrekin, gustatzen zaidalako Javier, jaio berria nintzenean usaindu ninduenetik gustatzen zait. Eta bitxia da, zeren gure arteko zerbaitek elkartzera eragiten digu, eta egia esan, bikote konbentzionalek dituzten keinu eta manera guztiak ditugu,
|
baina
nik esaten diot: " Javier, hirekin gustatuta nagok", eta berak ez du ezer esaten.
|