2000
|
|
Kontseilu hura dugu, konparazione, noiz eta Ararat mendiaz eta libertatearen mendiaz mintzatu baitzitzaidan, haren zuhurtziaren erakusgarri: " Joanes, egia duk ezen aitzina nahi duenak buru egin behar diola zailtasun orori,
|
baina
jakik, bertzalde, ezen, batzuetan, uholdeari buru egiteko uholdearen alde jarri beharra dagoela, zeren eta ur lasterrei burugabeki buru egiten dien txalupak akabatzen baitu ur lasterrak irentsirik, Ararat menditik urrun". Eta hala entseiatzen zen bidean sortu traba eta behaztopei buru egiten, ez buruz buru eta bekoz beko, baina zeharka.
|
|
—Joanes, egia duk ezen aitzina nahi duenak buru egin behar diola zailtasun orori,
|
baina
jakik, bertzalde, ezen, batzuetan, uholdeari buru egiteko, uholdearen alde jarri beharra dagoela, zeren eta ur lasterrei burugabeki buru egiten dien txalupak akabatzen baitu ur lasterrak irentsirik, Ararat menditik urrun...
|
|
—Mundu Zaharra ahantzi nahi baduk, hoa, bai, itsasoaren bertzalderat, non baitago Mundu Berria,
|
baina
jakik ezen bertze mundu horretarat hoanean, arestian utziari beha paratuko haizela, zeren gizonak berezkoa baitu duenarekin gogara ez egoitea eta deusekin ere ez kontentatzea —ihardetsi zidan kapitainak, bizitzaren liburuan irakurtzen ohituak.
|
2010
|
|
Irakasle berezi samarrak izan behar zuten, hori bai, beste bezero guztiak ez bezala atzeko atetik sartzen baitziren beti, eta otorduetan ere ez baitziren jantokira agertzen. Bazkaria edo afaria prestatzen zieten sukaldean,
|
baina
jakiak bilera gelaren aldameneko egongelara eraman behar zitzaizkien, han propio jarritako mahaietan bazkaldu edo afaldu zezaten, betiere panelek mugatutako eremu itxiaren barruan.
|
2015
|
|
–Begira, Karlos: ...egosia, idi txuleta, horrelako gauzak, badakizu, udareak eta pikuak, gereziak, intxaurrak, hesteak, eta zopa; hori dena eskainiko dizu ate joka kax kax joaten zatzaizkionean, guri behintzat hori dena eskaintzen ziguten; gizalegea esaten giñun guk horri, eta beti erantzun behar da estimatuta dago, eta gogotik jan gero, batetik eta bestetik, lepo hezurreraino egin arte; ezin da esan estimatuta dago
|
baina
jakirik hartu ez, orduan gaizki hartuko zaituzte-eta, eta barren barrenean minduko dituzu. Guk, Carok eta Barandiarango maisuak eta hirurok, bagenekien hori ongi, eta batzuetan gehiago ere eskatzen genuen, galdera eta erantzun baten artean, jan edanetik; horixe gustatzen zitzaien gainera gehien, lotsarik gabe eskatzea, konfiantza seinale berdaderotzat hartzen baitzuten etxe nagusiek, eta gu pozik; eta kapaxoa edo zumezko otarrea eramaten bazenuen barazkiz eta oilaskoz eta arrautzaz bete zezaten, hainbat hobeto oraindik; zeren, eman gogoa duenari hartu egin behar baitzaio, hartu eta eskertu eta esan edo adierazi hurrengoan saski handiagoa ekarriko duzula, zeure esker on bihotzekoa erakusteko.
|