2004
|
|
Anai Robespierre, berez, anai Markos zen,
|
baina
ikasleek, azkenean, ezizen hura jarri zioten –anai Robespierre–, frantses iraultzako liderraren izena noiznahi erabiltzen zuelako, mutilak gutxiestearren: " Robespierre baino gaiztoagoak zarete!";" Aingerutxo bat Robespierre, zuen ondoan!";" Robespierre bezala, infernura joango zarete!", halakoak botatzen omen zituen anai Markosek, aitaren esanetan.
|
2007
|
|
Elvis hil zen urte hartan nik ez nekien artean ez zer egin nahi nuen, ez zer izan nahi nuen. Etxean galdetu ere ez zidaten egiten azkenerako, purrustada batez erantzuten bainuen beti, ez nekiela eta haiei ez zitzaiela inporta; inporta, inporta zitzaien noski gurasoei,
|
baina
ikasle ona nintzenez lasai uzten ninduten, garaia iritsitakoan neure bidea aukeratzen jakingo nuelakoan. Ez nekien zein zen bide hori, baina urruti eramango ninduela egiten nuen amets.
|
2008
|
|
Kontraesanak lantzen zituen ikasleen aurrean, parodiak zituen maite, ironiarekin egiten zuen jolas, baina bazekien laprast egin eta zinismoan erortzen ere. Gaurko pentsamendu garaikidearen figura kanonikoak aztertzen zituen, hasi Hegel eta Marxengandik eta gaurkoetaraino,
|
baina
ikasle azkarrenek haren maisu behinena Diogenes Zaharra zela uste zuten. Zakarregia zen beharbada irakasle izateko, eraman gutxikoa, eta jarrera horren atzean frustrazio handiak ezkutatzen zituela uste zuten askok.
|
2017
|
|
Ikasleak hilabete horretan idatzitako lanaren balorazio azaleko bat egiten du Goldsmithek berak, eta ondoren jendaurrean eman genukeen irudiaz aritzen dira, aurkezpena, hitzaldia edo elkarrizketa bat nola eman genituzkeen aztertzen. Goldsmith bera aditua da komunikazioan, errezitaldiak ematen ditu areto handietan, telebistako platoetan maiz agertu izan da bere traje koloretsuekin,
|
baina
ikasle bakoitzari gomendio guztiz ezberdinak ematen daki. Kontatzen dutenez, iazko ikasturtean jendaurrean bikaintasunez irakurtzen zekien ikasle bati hitz totelka errezitatzeko gomendatu zion eta totelekin lan egiten duten ikastaro batera bidali omen zuen haiek bezala hitz egiten ikas zezan, horrela sinesgarritasunean irabaziko zuelakoan.
|
2021
|
|
Gorputza xehatutako guardia zibil bat, emakume gazte herren bat, beste emakume bat gurpil aulkian, gizon bat lurrean tirokaturik, beste gizon bat burutik odola zeriola. Ikasleen gorputzen opakutasuna itzalen lainotasunarekin nahasirik zegoen tropoilu bat osatuz;
|
baina
ikasleek ez zituzten haien arteko itzalak nabaritzen, hori ematen zuen behintzat, ezen itzuri egiten zieten emakume gazte herrenaren garrasiei, gizonaren orroei, guardia zibil xehatuaren min oihuei edo aulki gurpilduneko emakumearen oinaze aurpegiari. Ez zituzten ikusten, eta ez bazituzten ikusten, zergatik ikusten zituen berak?
|
|
–Ezinezkoa da ezagutu gabe ikasle baten talentua epaitzea –esan du zuzendariak–, eta horregatik egiten dugu enkontru hau, talentua ez
|
baina
ikaslearen gogoak ezagutzeko. Zer deritzozu?
|