Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 146

2000
‎Kuban bizi izan zen garaiarekin hasi du idazleak kontakizuna; bertan euskaldun talde bat baliatuz nazien aurkako kontraespioitza taldea osatu zuen Hemingwayek. Habanan bizi izandako istorio bitxi horrek hartzen du liburuaren zati garrantzitsua, baina horrez gain, idazle amerikarrak euskaldunokin eta Euskal Herriarekin izandako harremana jorratzen du. Nobel saria irabazi aurretik makina bat aldiz izan zen Euskal Herrian eta hemengo koadrila ere osatu zuen.
2001
‎M. MARTORELL. Energi iturriak garrantzitsuak dira, jakina, baina horrez gain eragile geopolitikoak ere badira, esate batera Turkia EEBB en aliatu garrantzitsuena izatea dakartenak. Israelek Arafat hil dezake, edo Turkiak nahi duena egin, gobernu militarrak izan, tortura legeztatua ia, edozer gauza egin dezakete eta EEBB beti hartuko ditu aliatu gisa.
2002
‎Erosle finkoak baditut, baina horrez gain, artisau azoketara ere joaten naiz. Bertan jendearekin harreman zuzena duzu eta nahiko arrakastatsua izaten da.
‎Batetik, J. A. Arrietaren Abuztuaren 15eko bazkalondoa; A. Urretabizkaiaren Zergatik, Panpox, bestetik. Ondoren adieraziko dugunez, bi eleberriak dira aipagarriak konta teknika modernoen erabileragatik, baina horretaz gain, bietan istorio bat kontatzen zaigu, dela bazkalondo batean oroitzen diren bizitza pasarteek osatzen dutena, dela ama abandonatu baten egunerokotasun hitsa iradokitzen diguna. Orduz geroztik, euskal eleberriaren ibilbidea izugarri aberastuz joan da, tipologia askotarikoen eskaintza ugaritu delarik.
‎Hori garrantzi handikoa da berez, eta, gainera, horixe da unibertsitateko ikasleei transmititu litzaiekeen ideiarik funtsezkoena. Goi mailako profesionalak jakintza maila garaia behar du, bai, baina horrez gain, halabeharrezkoak ditu bere arloko adigai tresnak. Horixe bilatu behar du unibertsitateak; bestela, akademia onak baino ez genituzke.
2003
‎Zer da onena minbizia kasuetan? Ebakuntza, kimioterapia eta erradioterapia egitea, baina horrez gain elikadura hobetzea, lasaitasuna gordetzea eta laguntza psikologikoa jasotzea. Zaintzen badira dieta eta alde emozionala, ebakuntzaren edo dena delakoan zehar eta ondoren, gauzak hobeto joango dira.
‎Izpizuak eta Aranbarrik irmo jarraitu zuten horretan. Jaione Oxford Klubean ikusten zutela soilik, euren lagunarteko sarean, baina horretaz gain ez zeukatela haren berririk. Gainera, inork ez zuela Jaione behartzen bilera haietara.
2004
‎Hara batu ginen guztiok adi adi jarraitu genituen sasoi baten Monzon ezagutzeko aukera izan zutenen oroitzapenak. Politikaria, bai, baina horrez gain, literatoa, musikaria, artikulugilea, antzerkigilea, aktorea… Arte guztietan jardun zuen Monzonek, eta bere alderdi horiek ezagutu zituztenek bikain egin zuten berba bere gainean. Ekitaldian Bergarako musika bandako kideek ere parte hartu zuten; Itziarren semea ere entzun genuen.
‎Josebari oso xelebrea egin zitzaion. Euskaraz bai, baina horretaz gain formulaz eta ulertzen ez zituen oharrez beteta zegoen. Guztiz ulergaitza.
‎Hemen horren adierazgarri modura adibide bat eskaintzearren, medikuntzarekiko erakutsi zuen interesean geldituko gara apurtxo batean. Descartesek hainbat adibide hartuko ditu gai honekin lotuta bere azalpenak ematean —esaterako, odolaren zirkulazioaz diharduenean, bere Diskurtsoaren bosgarren atalean, gorputzaren higiduraren ikuspegi mekanizista azaltzeko—, baina horretaz gain arreta jarriko die, halaber, berak sortutako metodoaren garapenak arlo honetan ekar ditzakeen onurei. Gure gizonak, hilezkortasuna aginduko ez zuen arren, medikuntzaren bidez bizitza luza zitekeelako eta zenbait oinaze ezaba zitezkeelako itxaropen osoa zeukan, eta horregatik gerorantzean garatzeko zen medikuntzan bere metodoak izan zezakeen eragina erakusten oso interes handia agertuko zuen.
‎Bestalde, antzinakoen analisiak eta gaurko algebrak, oso gai abstraktuak eta inolako erabilerarik gabekoak aztertzen dituzte; baina horretaz gain, lehenak irudiak hartu behar ditu gogoan, horretara mugatuta dago beti, eta horregatik ezin du ulermena erabili irudimena asko nekatu gabe, eta azkena arte ilun eta nahasia bihurtu da, adimena landu baino trabatzen duena, arau batzuei eta zifra batzuei lotuta baitagokie.14
2005
‎Ikastolako eta ikastolaren inguruko jardueretan euskaraz bizitzea da murgiltze sistemaren ezaugarri nagusia. Seaskako zentroetan euskara batua irakasten da baina horrez gain, eskola bakoitzak tokiko euskalkia eta hizkera lantzen ditu. Euskal eskola publikoa egitea dute helburu nagusi baina egungo sistema publikoak hainbat gabezia ditu Seaskakoen iritziz eta diru pribatuak finantzaturiko zentroa da.
2006
‎Detektibe pribatuok ez ditugu gauza arriskutsuak egiten, besterik dioenak gezurra dio. Inoiz mehatxuren bat edo beste, baina horretaz gain...".
2007
‎zientzia, politika publikoen arlo bat gehiago kontsideratua den heinean, Estatua testuinguruak sortzekonahiz helburuak finkatzeko elementu gisa harturik, erakunde politikoak mendekoaldagai bilakatu dira zientzia eta teknologiaren ikerketan. Liburu honetan zientziapolitikak izango ditugu hizpide, baina horrez gain ezagutzaren dinamika politikoakikertzearen garrantzi teoriko eta politikoa proposatuko dugu. Bi atal nagusi horieklaburtuko ditut, horien liburuko atal eta kapituluak lekutuz.
‎Aurten Bertizko Turismo Partzuergoak 15 urte beteko ditu, eta horren harira, Landa Turismoaren Jaialdia antolatu dute heldu den irailaren 16rako. Eskualdeko promozioa lantzeko partzuergoak antolatzen dituen ekimenetako bat izanen da ekitaldia, baina horrez gain, aldi honetan, bertzelako helburu bat ere izanen dute: partzuergoak turismo arloan egiten duen lana herritarren artean hedatzea.
‎Asteasuko baserritarren ganadua jarri ohi da urtero ikusgai Iturriondo atzeko belazeetan. Behiak, ardiak, ahuntzak, astoak, zaldiak… Aurten ere hala egingo dute, baina horrez gain, berrikuntza bat ere izango da, izan ere, esne behien erakustaldi berezia egingo baita. Asteasuko esne behi batzuk aukeratu eta mikrofono bidez, behi horien ezaugarri berezienak nabarmenduko dituzte.
‎Lehena eta garrantzitsuena dirua biltzea, erakundeak mantentzeko eta, nagusiki, Francoren errepresioaren ondorio larrienak estaltzeko; propaganda lana egitea bigarrena eta jarraitzaile berriak bilatzea hirugarrena, nahiz eta azken lan horretan arrakasta gutxi izan. EAJren zereginetan garrantzi handia izan zuten lan horiek, bere kide askoren eginkizun nagusia bereziki dirua bilatzea baitzen; baina horretaz gain, arrakasta desberdineko estrategia politikoak ere bultzatu zituen.
2008
‎Azukrea gehituta, gozo ukitua eman nahi diote, baina horretaz gain besterik ere bila dezakete: zukuaren gehiegizko garraztasuna leuntzea, beste fruta batzuen zukua ezkutuan uztea edo produktua merkatzea (azukre gehiago erabili eta zuku kontzentratu gutxiago).
‎Ezkur urdaiazpikoak pentsu urdaiazpikoak halako bi balio du; gantz gehiago du, eta gehigarririk ez diote eransten, baina horrez gain, ez da alderik agertu ez dastatze proban, ez elikadura osaeran
‎Progresibitateak, alabaina, urrunago joan nahi du. Zerga progresiboetan, proportzionaletan bezala, ordaindu beharreko kuota gero eta handiagoa da zerga oinarria handitzen den heinean; baina horrez gain, karga tasa ere gorantz doa, zerga oinarriaren arabera.
‎Ezker Batuak taldeko bozeramaileak esan du lau alderdietako lege zerbitzuak salaketaren prestaketan ari direla buru belarri baina horrez gain, atxikimendurako dokumentua ere prestatzen dabiltzala.
‎Adibide batera joaz,, iritzi? hitza, izena zein aditza izan daiteke, baina horretaz gain, kontuan hartu behar da zenbait> iritzi> edo iritzi> bat> topatzen dugunean, lehenengoak mugagabearen marka (ez ageria) daramala, eta, aldiz, bigarrenak, ez; edota iritziak> hitza, Alkatearen> iritziak> rak> harritu> ditu> edo Egunkariek> herritarren> iritziak> plazaratu> dituzte&gt... Orobat, iritzi?
‎Une honetan Lehen KGNZ eta Bigarren KGNZren bidez bildutako informazioa argitaratzen ari da taldea, baina horrez gain, KGNZren bertsio laburtuak deiturikoak ere garatzen ari da, hemendik aurrera erabiltzen errazagoa izan dadin.
‎Filmak egiteko taldeka antolatuko dira ikasleak. «Bakoitzak lan bat zuzenduko du, baina horretaz gain, ikaskideen lanetan parte hartuko dute. Hartara, argazki zuzendari, kamera laguntzaile eta bestelako lanak egiteko aukera ere izango dute».
‎Valentzia Kopako egungo txapelduna da, baina horretaz gain, Espainiako Ligako lehena ere bada. Portugalete, berriz, Hirugarren Mailan ari da, eta bizkaitarrak dira, hain zuzen, Kopan aurrera jarraitzen duen Hirugarren Mailako talde bakarra.
‎Nahitaezkoa da beren elkarteak osatzea eta bat egitea auzo edo herri bakoitzeko borrokarekin, beren egoera, eskaerak eta beharrak hobetzeko eskatzeko, horiek adierazteko eta antolatzeko; eta beharrezkoa da, halaber, arrazismoaren eta bazterketaren aurkako borroka lana garatzea. Horrenbestez, ezinbestekoa eta presazkoa da immigranteek beren sareak, elkarteak eta buruzagiak antolatu ahal izateko baliabideak ematea eta horretarako eskubidea aitortzea, nork bere kolektiboaren eskaerak bideratzeko erreferenteak izan ditzaten; baina horrezaz gain, jarduerak eta elkarteak garatu behar dira gure gizarteko zenbait sektoretan, haiek bizi duten bazterketa sozialaren aurka borroka dezaten eta kultura aniztasuneko bizikidetzarako jarrerak eta espazioak sor ditzaten.
‎Beraz, tradizio presokratikoaren kontra Aristotelesentzat substantzia ulertzeko modu lehena forma da, materia eta konposatua baino neurri handiagoan. Planteamendu hura ulertzeko, Aristotelesen azken helburua materiarik gabeko forma hutsen existentzia (motor geldiaren eta mundu azpilargiko beste gainontzeko motorren existentzia, hain zuzen) dela eta substantzia sentigarrien inguruko eztabaida substantzia ez sentigarriei buruzko ikerketaren sarrera besterik ez dela hartu behar da kontuan; baina horretaz gain, ontologia aristotelikoan badaude ontologia platonikoaren eragina adierazten duten bi aspektu: 1) forma (materiaz eta formaz osaturiko) errealitate sentigarriaren osagai definigarria da; 2) forma eta kausa finala berdintzat hartzen dira.
2009
‎Azidotasun apal hori, hala ere, ez dago kalitateari lotuta, fintze prozesuaren ondorio da: olioa fintzerakoan, usain eta zapore desatseginak desagerrarazten dira, goma materiak eta pigmentu kaltegarri eta arraroak ere bai, baina horretaz gain, asko gutxitzen da azidotasuna.
‎Alemania, Italia, Frantzia, Erresuma Batua, Portugal, India eta Taiwan izango dira erakusketako lehen lekuak beteko dituztenak, baina horrez gain, Turkia, Suedia, Eslovenia, Hong Kong, Txina, Egipto, Danimarka, Holanda, Polonia, Pakistan, Japonia, Belgika eta Argentinako enpresak besteak beste, Barakaldon izango dira.
‎EHLG ez da bat bateko kontu bat eta ez da ezerezetik jaio. Bere aldarrikapenak ELB nekazarien sindikatuan daude oinarrituta baina horrez gain, Batera plataformak ere elikatzen du. Azken honek Euskadirentzako nekazaritza egitura zehatza aldarrikatzen du, berriz ere Michel Berhocoirigoinek eta bere inguruan bildutako nekazariek ezarritako oinarriak finkatzeko.
‎Musika estiloei dagokionez, gaurko finalean denetarik pixka bat izango da, azken urteetako tendentziarekin bat eginez. Pop doinuak nagusi izango dira eta bereziki gaur balada asko ere entzun ahal izango ditugu, baina horrez gain folk doinuek euren tartea izango dute.
‎Hemen ere ingurumena, ekonomia eta bidezkotasuna hartzen dira kontuan, baina kezka guneak diferenteak izaki, beraien ezagutza eremua, azterketa eta balorazioa zeharo desberdinak gertatuko dira. Izan ere, oposizio mugimenduek posizio dominatzaileekiko urruntasuna, higuina eta aurkakotasuna erakusten dute, baina horrez gain auzi desberdinekiko kezka ere bai: datuak eta ezagutza lantzen dituzte demostratzeko azpiegituraren kostuak eta proiektuaren (zehar) kalteak, hori justifikatzeko ikerketak gauzatzen dituzte, eta emaitzak ere beren erara interpretatzen dituzte.
‎Dokumentuaren edukiak aurreko planek hartutako ingurumen ikuspegia indartu egiten du, bereziki nekazaritza ingurumen neurrien barne hartzea dela eta. Hau jauzi kualitatibo garrantzitsua izango da, baina horrez gain aurrekontu baliabide bolumen esanguratsua jasoko dute neurriok (finantza dotazio totalaren% 6), ingurumen izaera dutenen artean nagusia izanik.
‎Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan D3Mk eta Askatasunak parte hartzea eragozteko bide judizial guztiak jorratuko dituela jakinarazi du Candido Conde Pumpidok, Espainiako Estatuko fiskal nagusiak. Atzo, hauteskunde plataformaren zerrendak inpugnatu zituen Espainiako Auzitegi Gorenean, eta bertze hainbertze eginen du gaur Askatasunekoekin, baina horretaz gain, haien jarduera eteteko eskatuko dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzoni. Behin baino gehiagotan adierazi badu ere Batasuna eta hauteskunde plataforma edo alderdiaren arteko lotura argia dela, bide guztiak baliatzeko beharra ikusten du Conde Pumpidok.
‎Horixe da hauteskunde hauen hirugarren bereizgarria. Horren alde jokatuko dute aipaturiko bi faktore berri horiek; baina horrez gain, beste bi faktorek izan dezakete eragina. Batetik, kontu jakina da aginduan egoteak berak higatu egiten duela, eta litekeena da Eusko Jaurlaritza osatzen duten alderdiek horren ondorioak pairatzea.
‎Hautetsi izan nahi dute, baina ez hautetsi bakarrik. Hautetsi karguak denbora anitz galdetzen du, baina horrez gain aktibistak izaten segitu nahi dute. Bovek ez du dudarik.
‎Arlo guztietan. Ekonomikoki, baina horrez gain ekitaldietara joan behar dute. Ezin liteke zerbait lagundu zeri buruzkoa den jakin gabe.
2010
‎Arantza Garcesek aurkeztutako saioa asteazkenetan ETB 3n ematen dute, ostiraletan ETB eta igandetan, ETB 2n. Nick dut niken webguneak telebistan eskainitako erreportaje eta elkarrizketak biltzen ditu, baina horrez gain, giza harremanetarako plataforma bihurtzea du helburu, bakoitzak bere web proiektuen berri eman eta saioaren edukien sorreran parte hartzeko aukera eskainiz.
‎Beraz, A barrutiko printzipioaren funtzionamendua aski bitxia da: zer esan eskaintzen du, baina horretaz gain, eta era berean, nola> erabili> ere esan behar du. Eta horretarako, ezinbesteko sostengua B barrutia da.
‎ANDONI. Ez, baina horretaz gain Germanen kontu ezkutu bat be topatu dugu. Dirutza dauka bertan.
‎Horretaz gain, norbere burua ezagutzeko ere balio du.J.J: Aisialdirako beste eskaintza bat da, baina horretaz gain garapen edo hazkuntza pertsonal bat egoten da. Inguruko herrietako jendearentzat, hau da, Hernani, Lasarte inguruko jendeak izango al ikastaro honetan parte hartzeko aukerarik. J.J: Egia esan ez gara pentsatzen jarri.M.A:
2011
‎Amuguk, ordea, 268.000 euro zor zizkion bankuari. Zor duenaren eta salmenta prezioaren artean, 50.000 euroko diferentzia dago, baina horrez gain, prozesuaren gastu guztiak ere bere gain hartu behar dituela dio legeak, eta beste 83.000 euro dira horiek. Guztira, beraz, 133.000 euro eskatzen dizkio finantza erakundeak.«Bankuak berak tasatu zidan niri etxea 284.000 euroan.
‎Hori dela eta, Senaturako hauteskundeei begira ere, aurkezteko erabakia hartzerakoan ez du beste eragile edota alderdien «laguntza edo baimena» ukan nahi.Batera plataformari eta EH Bai koalizioko alderdiei eman zien lehenik berria, baina desadostasunak izanki bat ala bertzeekin, bakarrik independente gisa aurkezteko erabakia hartu zuen. Hori dela eta, ez du alderdiei haien sostengua eskatuko.Hautetsiek dituztenez senatariak bozkatzen, hauen ikustera joanen da, baina horrez gain, herritarrei ere zuzenduko zaie.
‎Bizkaiko Elkartzen taldeak aditzera eman duenez, Kukutza botatzeko lanetan diharduten beharginek baldintza kaskarretan dihardute lanean; aski segurtasun neurririk gabe. Kukutzaren eraispenarekin lotutako erabaki asko legez kanpokoak direla salatu dute, baina horrez gain, langileek hainbat arriskuri egin behar izaten dietela aurre beren eguneko jardunean. Bideo bat zabaldu dute beharginen lanaren berri ematen duena.
‎" Gurasoek sumatzen dutenean bereak ez diren haurrak euskaraz ari direla euskaraz egiten diete, baina beste kontu bat da gurasoak elkartzen garenean zein hizkuntzatan egiten dugun". Etxaberen ustez, Gasteizko ekimen honen helburua umeek beraien artean euskaraz egitea da, baina horrez gain, ingurune euskalduna eskaini nahi zaie. Horretarako, jakina, pauso bat litzateke dakiten gurasoek euskaraz egitea beraien artean.
‎Data seinalatuak ospatzen genituen, martxoaren 8a, maiatzaren 1a... Feminismoaz, langileen borrokaz, solidaritateaz, berdintasun ezkertiarraz etab. hitz egiten nien, baina horrez gain matematika, fisika eta kimika, laborategia, teknologia etab. ere irakasten nizkien, eta hori guztia garrantzitsua zela uste nuenez, gozatu egiten nuen irakatsiz, ondo pasatzen nuen, gauza bakoitza irakasteko erarik dibertigarriena zein zen asmatzen saiatzen bainintzen. Eta ikasleak oso esker onekoak dira gauzak zehatz, argi eta ahalik eta modurik erakargarrienean irakasten saiatzen zarenean.
‎Urte sasoi horretan, dermatologoarengana joatea komeni da, baina horretaz gain, larruazala zaintzeko, honako hiru prebentzio neurri hauei egin behar zaie jaramon:
‎Normala den moduan lehenengo ordu erdia gogorra egiten zen, berriro ere berotu arte. Eta, hirugarren egunetik aurrera hasten dira urradurak eta halakoak azaltzen, baina horrez gain...
‎ez trebezia teknikoak, horiek ikastetxean ikasten dituztelako, baizik eta trebezia edo konpetentzia pertsonalak, sozialak eta metodologikoak.Horrez gain, beste edozein enpresa bezalakoa zarete…Bai. Helburu sozial bat dugu, eta gure misioa ikasleei lan mundura errazago sartzeko bidea zabaltzea da, baina horrez gain, bi negozio ditugu: hezkuntza materiala eta kableatua.
‎Eta pisuagatik ere bai. Zorroan ederto sartzen zaio, baina horrez gain, etxeko apaletan liberazioa sentitzen du. Nire lagun horren ohitura literarioak bitxiak dira.
2012
‎USB gailu horien bidez, jendeak edozein fitxategi trukatu ahal izango du Internet bera erabili gabe. Ekimen artistiko honek fitxategien trukea beti posible izango dela erakusten digu; baina horrez gain, errealitatean ez du gauza askorako balio. Arazo asko izan ditzake:
‎Jogurtak, elikagai gisa, berezko elikadura balioa du, baina horretaz gain, elikagai probiotikoa ere bada: mikroorganismo biziak izaten ditu, eta horiek mesede egiten diote hesteetako bakterio florari.
‎–Nabarmena da autoan erretzeak kaltea eragiten diela barruan doazenei, batez ere umeei, baina horrez gain bideko segurtasunaren eta ingurugiroaren aurkako eraso bat izan daiteke, adibidez Alt Empordáko kasuan?, azaldu du.
‎Lasterketa ikusi eta euskal txirrindulariak animatzera joango da Yes We Jai! taldea Pirineoetara, baina horrez gain, Mateo estatubatuarra, Sonia poloniarra eta Rocio argentinarra, ESAITek, euskal selekzioaren aldeko iritzi taldeak, Peyresourde mendatearen magalean antolatu duen euskal jaira joango dira.
‎Postmodernismo postestrukturalista honen bigarren etapa Foucaulten eta maila apalago batean Lacan-en lanetatik eratorri zen. Hemen ere testualtasuna, zeinuak, eta hizkuntzak errealitatea irudikatzeko duen gaitasun mugatua azpimarratzen dira, baina horretaz gain arreta berezia jartzen da boterearen eta subjektuaren azterketan. Foucaultek frogatzen duen legez, jakintza, positibistek neutral eta objektibotzat jotzen zuten jakintza, boterearekin lotuta dago halabeharrez, eta, ondorioz, susmagarria da.
‎Jada ikusia dugu eta juntagailua ez ezik lokailu ere izan daitekeela, baina horrez gain, badira arrazoiak eta elementu honi menderakuntzaren arlotik begiratzeko ere. EGLU VIn esango zaigun bezala:
‎Esate baterako, orain arte Euskal Herrian trenaren inguruan egin diren ikerketak ekonomiaren historiaren ikuspuntutik egin dira nagusiki.Trenak Euskal Herrian eragin ekonomiko handia izan zuen. Egun ere hala du, baina horretaz gain, trenak eragin soziokultural nabarmena ere izan zuen XIX. mendetik aurrera, martxan jarri zutenean. Burdinbideen eraikuntzak, esaterako, langile asko mugiarazi zuen, eta haiek izan zuten eragina langile mugimenduen sorreran eta bilakaeran.
‎Mezu hori, xx. mendeko euskal autogobernuaren historian garrantzirik handiena duen testu bilakatu da, alde batetik aipamen historikoak eta bestetik autogobernurako borondate nahia aipatuz foruen berreskurapena eta autogobernuaren aldarria argi eta garbi eskatu zituelako. " Eskubide historikoak" ere Foru Konstituzioko aginteen erreferentzia gisa ageri dira, baina horrezaz gain indarrean zegoen autogobernua esparruan aipatzen da, hau da itun ekonomiko administratiboa eta bertatik abiatuz Aldundietarako aginte politikoan sakontzeko, zerbitzu publikoaren mesedetan, proposamen bideragarriak zehaztu behar zirela aldarrikatzen zuten, beraz, autonomia politikoan sakontzea.
2013
‎Junior mailan, Josu Olmosek sanboko zilarrezko domina eskuratu zuen; kadeteetan, berriz, Oscar Garrido sanbo eta borrokako txapelduna izan zen bere pisuan eta Fermin Balda gazteak sanbon urrezko domina eskuratu zuen eta borrokan zilarrezkoa. Lan ederra egin zuten eta Xixonen eta Murtzian otsailean izango diren Espainiako txapelketatarako txartela eskuratu dute.Eskola kiroleko sailkapenaLarunbatean taldeko alebin mailako gaztetxoek eskola kirola ekimenetako lehenengo sailkapena izan zuten.Gorka Aristegi entrenatzaileak aipatu duenez, oso ongi pasa zuten, baina horretaz gain, txikiak ederki aritu ziren lehian.Haien mailatan lehenengo izan ziren Alex Saleta, Ander Agirre, Unai Posada, Manu Revuelta eta Ibai Aranguren eta hirugarren postua lortu zuten Garikoitz Menak, Yerai Mendibek, Unai Posadak, Iker Sanchezek, Elene Arrutik, Julenek, Jesus Curielek, Erik Bermejok, Omar Jassanek, Sergio Farok, Joseba Rodriguezek eta Unax Pikabeak....
‎Joseba Illarramendi (Zestoa, 1974) lanbidez Zestoako San Juan Egoitza Fundazioko zuzendaria da. " Egoitza fundazioarena berarena da, baina horrez gain eguneko zentroa eta apartamentu tutelatuak ere kudeatzen ditugu". Lana hori badu ere, bere bizitzaren parte dira musika eta mendia ere.
‎Hortaz, lortuko dugun akordioak ezin izango du orain arteko adostasuna baino gutxiago izan, babes gutxiago izan. Bestalde, euskaltzale eta abertzale bezala, bat nator Juanjorekin, eskola euskalduna eta herrikoia izatearekin, baina horretaz gain, eleaniztuna eta modernoa ere izan behar du. Bide hori urratzen hasiak gara, horri eutsi behar diogu.
‎Googlek bere sistemetan bi pausotako kautotzea aktibatzeko aukera eman du. Honen bidez, pasahitzak erabili bai, baina horrez gain, sakelako batera SMS edo ahots bidez bidalitako kode bat ere sartzera behartzen du. Era horretan, bi dira beharrezko kateak, eta bat aldakorra da.
‎Sugandilak bezala sartu ziren hirurak logela elegantean. Amaren ohea deseginda zegoen, baina horretaz gain dena bere tokian zegoela ematen zuen. Hori bai:
‎Aipatu ditugun gutxieneko baldintza horiek, beren ustez, zeintzuk liratekeen galdetu diet. Oinazea aipatu didate, eta ez dizkidate min jasangaitz edo eramanezinak aipatu? gainditu ezineko lehen muga gisa; baina horrez gain, eta, beharbada, zainketa lanean aritzeak utzitako oroitzapen tristeek eraginda, ez lukete beren alaben zaintzapean egon nahi. Gutxieneko baldintza horietan sakondu ahala, zera esan zidaten behin eta berriz:
‎18 edizio honetan, euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren milaka pertsona hartu dituzte gogoan. Martxoaren 14tik 24ra bitartera egiten den kilometro bakoitza haiei zuzendua dago, baina horretaz gain, omenaldi bereziak ere antolatu dituzte han hemenka. Hain zuzen, martxoaren 16an, larunbatean, Bortzirietako euskara ikasleen omenaldia antolatu dute.
‎Urte askotako borroka luzeen ondorioz lorturiko eskubideak galbahe mehetik pasa eta oraindik geratzen den apurra suntsitzen ari dira. Benetan ikaragarria.Neurri andana gizartea pobretzekoEsparru guztiak murriztu dituzte, ongizatea adieraz dezakeen oro murriztu dute. Norbanakoari eragin dion neurriren bat izango da, dudarik gabe, aginte politikoak hartu duena azkena urteotan, baina horrez gain kolektiboa pobretzeko hartutakoak beldurgarriak dira. Eta gu, sindikatua, norbanakoa eta kolektiboa gara.
‎Urte askotako borroka luzeen ondorioz lorturiko eskubideak galbahe mehetik pasa eta oraindik geratzen den apurra suntsitzen ari dira. Benetan ikaragarria.Neurri andana gizartea pobretzekoEsparru guztiak murriztu dituzte, ongizatea adieraz dezakeen oro murriztu dute. Norbanakoari eragin dion neurriren bat izango da, dudarik gabe, aginte politikoak hartu duena azkena urteotan, baina horrez gain kolektiboa pobretzeko hartutakoak beldurgarriak dira. Eta gu, sindikatua, norbanakoa eta kolektiboa gara.
2014
‎Ekainaren hasieran, berriz, azken bilera zabala egingo dute, eta bertan plazaratuko dute egitarauaren zirriborroa. Udalak herritarrak animatu ditu proposamenak helarazi ditzaten, baina horrez gain, ekintza horiek antolatzen laguntzeko inplikatu daitezela ere eskatu dute. Izan daitezkeen aldaketen aurrean, festen ondoren balorazio bilera egingo dute.
‎Donostia 2016 Kultur Hiriburuaren baitako proiektua da. Munduan barrena enbaxadore lanak egitea izango da San Joanen funtzioetako bat Red Bayra ere eramango zutela hitz eman zuten Apaizak obeto espedizioarekin bertan izan zirenean, baina horrez gain eraikuntza prozesuarekin ikastea bera da helburu: " Euskal Herriko itsas nortasun historia proiektu honen bidez gizarteratu nahi dugu".
‎Euskaldunok tokiaren araberako izenaz bataiatu genuen. Xaribari hitza ohikoa izan dugu zazpi euskal herrietan, baina horretaz gain izen ainitz erabili ditugu: Tobera munstra,, galarrotsa, zintzarrotsa, karrusa?
‎Ikusten dugunez, tell.01 aditz adierak hiru argumentu ditu, baina horretaz gain, PBn aditz adiera bakoitzak bere gauzapen sintaktikoak ditu (frameak deitzen dituzte; azken batean, alternantziak7). tell.01i lotutako frameak. edo alternantzia sintaktikoakhonakoak dira:
‎Piageten azterketaren arabera, konbinazio logikoa, beste hainbat eragiketa eskema bezalaxe, ekintzan oinarrituta eraikitzen da, baina horrez gain, egitura eta legeak edukitzea beharrezkoa da, hori guztia arautzeko. Hau da, konbinazio eragiketen eragiketa eskema nahiko orokorra da, eta eskema hori garapen maila jakin batetik aurrera bakarrik lor daiteke, hain zuzen:
‎Santiagoko katedralean abestu bai, baina horrez gain, turismoa egiteko ere aprobetxatu dute zubia Goikobalukoek. Santiagoko hainbat txoko bisitatu ostean, gaur goizean, Rias Baixas inguruan ibili dira.
2015
‎Egoera injustu honek ekintza politiko erabakigarriak eskatzen ditu, duintasuna eta berdintasuna administrazio eta enpresen erabakien erdigunean kokatuko dituen aldaketa funtsezkoa lortuko badugu. Zalantzarik gabe, kasu askotan gizonezkoak gainetik dagoela uste du, baina horrez gain sistema kapitalistak ere prekarietatea eta desberdintasuna sortzen du. Odolean darama.
‎XIX. mende amaierako idazlea izan zen Schwob, mugimendu sinbolistan kokatu ohi dena, eta eragin nabaria izan zuena Borgesengan. Adituek Schwoben Vies imaginaires eta Borgesen Historia universal de la infamiaren arteko loturaz hitz egin izan dute, baina horretaz gain, Burke et Hare pieza, Vies imaginairesekoa, itzuli zuen Borgesek48 Ez litzateke harritzekoa, bada, Potten Borgesekiko mira ikusita, Schwoben ezaguera haren bidez egin izana. Prakan itzulitako ipuina aski borgestarra dela esan daiteke, gainera.
‎Prakan itzulitako ipuina aski borgestarra dela esan daiteke, gainera. Bide ez errealistetatik doa batetik eta labirintu egitura moduko bat deskribatzen da hasieran; baina horretaz gain, ipuinak berak egitura zirkularra du, hasten den moduan bukatzen da espiral infinitu batean. Gisa honetako aleak" literatura fraktala" deritzonaren baitan sartzen dira, zeinetan Borges jotzen den maisu nagusitzat (Paniagua, 2013).
‎Ezin da esan «ez diogu euskarari emango, politika sozialei emango diegulako, osasunari emango diogulako». Normalean ez zaielako ematen gainera, baina horrezaz gain hizkuntza eta kultura eguneroko bizitzatik hain aparte hain dekoratibo ikustea larria da, zeren jan edo ez jan, osasuntsu egon edo gaixo, hitz egin egiten da hizkuntzaren batean. Hizkuntza bati ematen ez diozuna beste bati ari zara ematen, talde subordinatu bati ematen ez diozuna hegemonikoari ematen ari zaren bezalaxe.
‎Edozer gauza egiteko prest nago, baina 6.000 euro behar ditut hamar egun baino lehen. Baditut bi mila inguru, garraiorako behar direnak, baina horrez gain?
‎Adonis izena hainbat landare edo loreren izen latinoa da, genero baten izena baita, baina horrez gain hainbat lorek ere beretzat hartu du izen hori:
‎Jokaldi horrek guztiz aldarazi zuen jokoaren norabidea. Erregina alfil baten truke aldatu behar izan zuen, baina horretaz gain nire zaldia ezin hobeto kokatzeko parada eman zidan.
‎Hortaz, aurrekoez gain, giza jardueren ondorioz galdutako HANPPa ere kontsideratuko du. Esaterako, natura eremu bat urbanizatzean, hasiera batean metatutako materia organikoa galdu egingo da, baina horrez gain etorkizunera begira PPN potentziala ere galdu egingo da. Hala ere, PPN potentzialaren kontabilizazioak balioztapen arazo metodologikoak planteatzen ditu.
‎Bere deskripzioan, osagai hori baiezko perpausetan erakutsi digu, hizkuntza horren hainbat sintaxi testuingurutan zehar. Hau dela eta, argi azpimarratu behar da hizkuntzetan zehar unibertsala izan litekeela polaritate negatiboko osagaiak baiezko perpaus jakin batzuetan agertzea, baina horretaz gain, badirudiela perpaus mota horiek parametro aldakortasuna erakusten dutela hizkuntzetan zehar.
‎66). Hau da, paisaiak badu izaera fisikoa, baina horrez gain, gizakiaren buruan sortutakoa da, pertzepzioaren bidez. Beraz, lurralde berari begiratuta ere, bi pertsonak paisaia desberdinak hauteman ditzakete, eta horrela gertatuko da maiz.
‎Bizkitartean, Urmenetaren heterodoxia politikoagatik ere, Manuel Fragak ederki ezagutzen zuena, ez zen traba izan Ministerioak eskaintzeko. Gizon baliotsua zen, baina horrez gain, haren profila interesa zitzaion Gobernu berriari, ari baitzen irekiduraren aldeko notableak gehitzen, Trantsizio demokratikoa prestatzea zeukala helburu; kasurako Adolfo Suarez eta, geroago, Manuel Gutierrez Mellado.
‎Fasa auzia Nafarroako lehen presidente demokratikoa zipriztindu zuen eskandalu politiko bat bezala gogoratzen da, baina horrez gain, atzean nafar guztien interesen eta aurrezki kutxako gestoreen interesen talka ere egon zen. Esperientzia gutxikoa zen lehen exekutibo hura.
‎Aurpegiak trebeska egiten zituen Picasso baten entzutea bazuen eta Gioconda ezagutzen zuen, baina horrez gain, arteak ez zion gogorik ematen.
2016
‎Musika eta Dantza, Esku-lanak, Euskaltegia, Sukaldea, Herri Kirolak eta abar. Gure kasuan, hilaren 29an jaialdiko agertoki nagusian kontzertua eman genuen, baina horrez gain, beste egunetan Musika eta Dantza gunean masterclass moduko batzuk eman behar genituen, eta horietan kontzertu txikiak egiteko aprobetxatu dugu. Bestalde sorginok, umeentzat zuzenduriko Txiki Txokoan pandero eskolak eman ditugu.
‎Gardentasunari dagokionez, bazkideek modu asko dituzte beren diruarekin laguntzen diren proiek tuen berri izateko. Webgunean duten datu basea kontsultatzea da modu errazena, baina horrez gain, laguntzen dituzten proiektuak bertatik bertara ezagutzeko bidaiak antolatu ohi dituzte. Baita bertan lanean ari direnak Euskal Herrira ekarri ere.
‎Gure ikuspegia hau da: denak kontakizun eta mezu bana izan behar du, baina horrez gain, ondo erakutsi behar da. Eta egoki erakusteko ezinbestekoa da ziurtatzea hedabideek, datozen lekutik datozela, irudiak erraz har ditzaketela, ongi informa dezaten.
‎ezin gara mugatu egunez egunekoa kudeatzera, arazo larrienei irtenbidea ematera. Hori egin behar dugu, noski, baina horrez gain, etorkizunari aurrea hartzeko astia eta lana hartu behar dugu, etorkizuneko ongizatearen oinarriak ezarri behar ditugu, gaur. Galdeketari erantzundako erdiek, ia, uste dute ordezkari publikoek lan egin behar genukeela ez orainari buruz pentsatzen, baizik etorkizunari buruz.
‎Erika maite dugu eta maite dugulako bere sufrimenduak sufriarazten gaitu baita gu ere, baina horretaz gain Erika pairatzen ari den injustiziak konpromisoz jokatzera garamatzan haserrea eragiten digu, haserrea bai, injustiziak eragindako haserrea, guk ordea, ardura eta konpromiso bilakatzen duguna.
2017
‎Nolanahi, Europa mendebaldeko nekazari askorentzat eta hiriko langileentzat, XV. mendea ordura arteko botere handieneko garaia izan zen. Langile eskasiak erabaki ahalmena eman zien, baina horrez gain, euren buruaren balio zentzua indartu zuen, enplegatzaileak haien zerbitzuengatik lehian ikusita, eta hala, mendeetako azpiratzea nahiz morroi izaera ezabatu ziren. Enplegatzaileen ikuspegitik, langileek eskatutako, eskandaluzko?
‎Esaterako, Hobbesek. Zer da, bada, bihotza, ezpada malguki bat[?] eta zer dira artikulazioak, gurpil batzuk baizik? dioenean, haren hitzetan burges espiritu bat sumatzen dugu guk, eta, ikuspegi horren arabera, lana da gorputzaren izateko baldintza eta zioa, baina horrez gain, gorputz indarrak lan indar bihurtzeko beharra ere antzematen da espiritu horretan.
‎–Guk kontatu genien hurrengo begiraleei zer gertatu zen?, dio beste begirale batek,? baina horretaz gain ez genuen ezer egin. Hermetismo erabatekoa izan zen.
‎Bar La Bañezako elkarrizketak ez zion ezer askotarako balio izan Beistegi abokatuari. Mikel Zuluetaren txikitako laguna zela esan zion Daniel Gurrutxagak beste ezer baino lehen, baina horretaz gain askoz gehiago ez.
‎Aurten behi azienda piriniarraren lehiaketa enkantearen XXX. edizioa dela eta, argazki lehiaketa antolatu dute, baina horrez gain, bertze ekintza batzuk ere izanen direla iragarri dute. Helburu nagusia behi azienda honen presentzia gure artean ugaritzea, nabarmentzea eta indartzea dira.
‎Euskarazko musika, jolasak, aplikazioak, ipuinak, ikastaroak, agenda… Euskara zerbitzuetako bulegoetara makina bat zalantzekin jotzen dute gurasoek. Zalantza horiek guztiak erantzuten jarraituko dute teknikariek, baina horretaz gain, zalantza nagusien inguruko informazioa ikusgai jarriko dute www.era.eus web gunean. Eta, jakina, gurasoendako interesgarria izan daitekeen bestelako informazioa ere emanen da.
‎Fase honetan zerbitzu informatikoetan espezializatutako Cimubisa udal sozietateak zuzenean jardungo du. Lehenengo saria 6.000 eurokoa izango da, baina horrez gain bi accesit egongo dira, 2.000 eurokoa bakoitza.
2018
‎Hain zuzen, duela bost urte sortu zuten auzoan SPL San Prudentzioren Lagunak taldea. Berak antolatzen ditu festak, baina horrez gain, urtean zehar hainbat ekitaldi egiten ditu, besteak beste, hitzaldiak antolatzen ditu. Auzoa bizirik mantentzea da helburuetako bat.
‎5 Gazteek zer egiten duten horretan jartzen dugu fokua gehien, baina horrez gain, umeei ere begiratu behar zaie. Horiek etorkizuneko gazte eta helduak dira, eta askotan ez gara konturatzen euren hizkuntzaportaerek duten garrantziaz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia