2000
|
|
Beharbada fonetismora hurbildu gara, distantzia handia dagoelako 40 urtetik gorako jendearekin, horiek eskolatuta daudelako baina ez euskaraz. Herri aldizkarietan joera izan da esaten direnetara ahalik eta gehien hurbiltzea horrela errazago irakurtzen dutelako,
|
baina
hori ez da horrela.
|
|
Orain arte bederen inork gutxik azaltzen du, publikoan zein pribatuan, non egon litekeen honen logika eta onura. Dauden azalpen ahaleginak, Euskal Herriak bizi duen gatazkara mugatzen dira ezaguna dena
|
baina
horrek ez du tankerako atentaturik esplikatzen.
|
|
Amak egunero bertsotara joateko agindu zizun,
|
baina
hori ez zen garai hartan normalena, ezta. Zer fama zuten orduan bertsolariek?
|
|
Kubatarrek ez dituzte beltzak begi onez ikusten, Miamin dauden kubatar gehienak zuriak dira-eta. Hispano City bihurtzeko beldurra dago,
|
baina
hori ez da gertatuko, sistema eginda dagoelako. Europan ostera, magrebiarrak bigarren gutxiengoa bilakatuko dira laster.
|
|
Enpresek nahi badute, aukera hori badago. Orain pilota biziak erabiltzen dituzte pilotarien komenientziagatik,
|
baina
hori ez da arazo. Pixkanaka joango dira moldatzen pilotariaren ezaugarrietara.
|
|
" Egibarrek hau esan du, Arnaldok bestea..." betiko istiluaz jendea aspertzen ari da. Alderdietan lau aparatuk agintzen dute,
|
baina
horrek ez du esan nahi jendea ados dagoenik aparatu horiek esaten dutenarekin. Kaleko jendea da mugitu behar dena.
|
|
' Gizartearen desmilitarizazioa',' gastu militarren desagerpena' eta' soldadutzaren apurketa' dira bilatzen ditugun xedeak. Hamarkada honetan borroka antimilitaristan izan den tresna erabilgarriena, insumisioa alegia, amaitu egingo da,
|
baina
horrek ez du esan nahi bide berriak asmatu ditugunik, zaharrak berreskuratu baizik: gastu militarraren salaketa, bake heziketa, gerra enpresa eta egoitza militarren aurkako ekintza zuzenak eta bake tsuak.
|
|
Artea berez bilaketa prozesu bat baldin bada, galderak egitea bada, ezagutzen denarekin eta arrakasta duenarekin ezin da galdera askorik egin, eta orduan beste zerbaiten bila jo behar duzu. Noski, askoz ere atseginagoa da bestea,
|
baina
horrek ez ninduen asetzen.
|
2001
|
|
Azken urtetan ia euskaldunen erdia museo batetik pasa da,
|
baina
horrek ez du esan nahi artea inoiz baino gehiago estimatzen dugunik. Arte lanen salmentak eta arte liburuen irakurketak ez dira igo.
|
|
Film bakoitza bere garaikoa den neurrian, garai bakoitza ulertzeko ezinbestekoa gertatzen zaigu. Une bakoitzean gizarte bakoitzak defendatzen dituen balioak, sortzen dituen modak, sustatzen dituen helburuak edota eredutzat hartzen dituen sexuen arteko harremanak ezagutu nahi baditugu, fikzioak aztertzea nahitaezkoa zaigu,
|
baina
horrek ez ditu film hauek dokumental bihurtzen, dokumentu baizik, irizpide kritiko batetik hartuz gero historiarentzako erabilgarriak direnak.
|
|
Horixe eskatu dugu beti eta orain ere horixe bera eskatzen diogu gobernuan egongo den edozein alderdiri. Badirudi PSE oso urrun dela gobernu horretatik,
|
baina
hori ez da gure arazoa. PSE aldatzen ari dela dirudi, hemengo gidariak presioak jasaten ari dira.
|
|
Duintasunaren historia da berea, alegia mundu guztia aurka jarri zitzaien arren, askatasuna, demokrazia eta berdintasuna eskuratu nahian irmo irauten jakin zuten gizon emakumeena. Izan ere, behin nazismoa garaitua, aliatuek frankismoaren aurka ekingo zutela espero zuten makia osatzera animatu ziren gerrillariek,
|
baina
hori ez zen sekula gertatuko.
|
2002
|
|
ETTak langileen eta enpresarien bitartekoak dira, eta langileak galtzen du. Guk hemendik, ahal dugun neurrian, kontratazio zuzena sustatzearen alde egiten dugu,
|
baina
horrek ez du ere esan nahi ETT enpresak bertan behera utzi behar direla.
|
|
jendea lurrean arrastaka, elkarri orroaka edo gauzak jaurtitzen. Miresten dut hori egitea hautatzen duen eta horri zentzua aurkitzen dion dantzaria,
|
baina
hori ez dut balet gisa hartzen. Niretzat hori antzerki eszenikoa da, dantza teatrala.
|
|
Intsumisioak gizarteari bakezko baloreak dituen mezu bat helaraztea lortu du,
|
baina
horrek ez du esan gura milia bertan behera uztea zuela helburu bakarra, ezta bakarrik ejertzitoak kentzea ere, baizik eta sistema demokratiko batean dauden disfuntzioak gainditzeko desobedientziaren ideia kontzientzia sozialean sartzea. Hau da, ideia horrek gizartearen nahiz herriaren erreibindikazioak bideratzeko balio duela, eta giza eskubide guztiak errespetatuz, balio duela ere demokraziaren kontzeptuan sakontzeko.
|
|
Kontua ez da zortzi, hamar pieza motz egin daitezen ziurtatzea, gero jendaurrean lan profesionalak balira bezala aurkezteko. Lan berriak, proposamen eszeniko esperimentalak... diruz laguntzea oso ondo dago eta gainera guztiz beharrezkoa da,
|
baina
horrek ez du esan nahi ikuskizuna parafernaliaz inguratuta aurkeztu behar denik. Diru hori era eraginkorragoan erabil zitekeen.
|
|
X. AIZPURUA. Bilakaera moteltzea kezkagarria dela esatea gauza bat da, eta ni horrekin ados egon naiteke,
|
baina
horrek ez du zerikusirik hizkuntzaren desagerpenarekin ezta arriskuan dagoela esatearekin ere. Gaurko egoeran hiztunak nabarmen gehitu ezean eta dakitenek etengabeko erabilera egin ezean, erabilera ez da asko haziko.
|
|
Joango zela pentsatzen genuen,
|
baina
hori ez du Ertzaintzak erabaki, Ibarretxek eta Gobernuak baizik. Guk egin genien deialdia xumea izan zen:
|
2003
|
|
Eta horrek luze joko duen arren, egunen batean lortuko dela uste du idazleak: " Eremu batzuetan bertako euskalkia galtzen ari da,
|
baina
horrek ez du esan nahi euskara betirako desagertuko denik. Izan ere, euskara batua dakien jendea badago, eta badute beren euskalkia berreskuratzeko gogoa.
|
|
Bakoitzak nahi dituen hipotesiak egin ditzake,
|
baina
horrek ez du inongo loturarik. Horrek asko kezkatzen gaitu, baina gurea autodeterminaziorako bilgune bat da.
|
|
Aparatu para instituzionala sortu zen, euskalgintzaren muinetik kanpoko gizarte sektoreen plangintzarako. Hortik erakunde publikoen betebeharrekiko lehia zetorren,
|
baina
hori ez da txarrena, kontua da funtsezko funtzioei ez zitzaiela lehentasunik eman.
|
|
Azken aldi honetan, berriz, kultur elkarteak sortu dira, herri aldizkariak bideratzeko. Estrategia horiek landu ditut,
|
baina
hori ez da euskalgintzan gertatzen den dena, ezta pentsatu ere! Estrategien arteko kontrastea egiten dut nire lanean.
|
|
Cancuneko gailurrak porrot egiten badu, negoziatzaileek beti edertu ahal izango dute afera, lortu dituzten aurrerapen txikiengatik beren buruak zorionduz,
|
baina
horrek ez du jende asko engainatuko. Bestalde, lotsagarria da negoziaketak ondo amaitzen ez badira Munduko Merkataritza Erakundeak alternatibarik prest ez edukitzea.
|
|
Gaztelaniaz primeran moldatzen gara, bai ahoz bai idatziz,
|
baina
hori ez da inongo eskola sistemaren arrakasta. Gaztelania ongi erabiltzea behar beharrezkoa dugu bizimodu normala izateko, bizitzaren arlo guztietan.
|
2004
|
|
Ondo hitz egitea pertsonek duten berezko dohaina dela, batzuek dutena eta besteek ez dutena, esan ohi da maiz askotan. Ezin ukatu, dantzarako edo eta marrazteko bezala, hobeto edo okerrago hitz egiteko ere aurretiko joera naturala baduela izakiak,
|
baina
horrek ez du ukatzen gehiengook zeregin horiek modu onargarrian egiten ikasteko dugun gaitasuna. Ildo horretatik, gurea egin dugu Ignasi Vilaren ideia:
|
|
Eta hor jada bai aurre egin behar diozula taldeari, alde edo kontra. Koadrilak eskaintzen dizkizunak zure burua eraikitzeko moduekin bat baldin badatoz, ez daukazu gatazkarik;
|
baina
hori ez bada horrela, gatazka sortzen da, neurri batean kontra egin behar diozu eta hortik sortzen dira gorrotoak.
|
|
Sinplekeria ere iruditzen zait erlijioa eskolatik kanpo egon behar dela esatea, Frantziako hezkuntza sisteman sinbolo erlijiosoen erabileraren karietara sorturiko eztabaidak erakutsi duen moduan. Jarrera erosoena da tabula rasa egitea eta erlijioa errotik ezabatzea hezkuntzan,
|
baina
hori ez da ez zuzena ezta praktikoa ere. Ez al da hezkuntzaren helburu nagusia ikaslearen prestakuntza integrala?
|
|
Musikari dagokionez, ez diogu guk gure buruari etiketarik jarriko, proposamen bat luzatzen dugu eta jendeak balora dezala. Egia da kontzertuetan ez garela momentuko abeslariaren ohiko showen aldekoak,
|
baina
horrek ez du esan nahi ez dugunik ezer transmititzen, alderantziz.
|
|
Hemezortzi egun pasa nituen mendian,
|
baina
hori ez zen hain gogorra izan. Nahiz eta euria, hotza, elurra eta dena egin zuen, nik ez nuen sumatzen ez katarrorik eta ez ezer.
|
|
kilo bat lumak edo kilo bat berunek? Ohiko erantzuna biak berdin pisatzen dutela da,
|
baina
hori ez da zuzena, hori hutsean baino betetzen ez baita. Hau da, hutsean berdin pisatzen duten luma kiloa eta berun kiloa gure atmosferan pisatuko bagenitu, beruna luma baino astunagoa dela ikusiko genuke, pisatzerakoan gorputzen dentsitateak airean eragiten baitu, Arkimedes-en printzipioaren arabera »lumak beruna baino gehiago flotatzen du airean».
|
|
Nahiago luke Hitlerek, baina ez da hala gertatu, 1886an New Yorkera Askatasunaren Anderea pusketan zekarren ontzian polizoi iritsitako batek lagundu diolako komedianteari. Meatzetan eta zama-lanetan aritua, erabat konkortuta dago orain aguretxoa,
|
baina
horrek ez du bere erabakian atzera egitera eramango. Harkaitz Canok narrazio eder honetan dioen bezala:
|
2005
|
|
Kabuga, Kongo edo Paraguay bezalako lekuetan tailerrak, ospitaleak, instalazio elektrikoak eta abar eraiki izan dituzte, baina erakundearen filosofia argi du Ugartek: «Boluntarioek zer egin behar den esateko joera izan ohi dute,
|
baina
hori ez da gure egiteko nagusia: hango jendea prestatzeaz gain, batez ere beraien aldarrikapenak eta iritziak entzutera joan behar du boluntarioak».
|
|
Agian, bukaera tragikoak kontzentrazio esparruen sufrimendua eragotzi zion eta horretan kontsola gaitezke,
|
baina
horrek ez dio injustizia historikoari pisua arintzen. Agian, Espainiatik Ameriketako Estatu Batuetara iristeko aukera izango zuen, baina hori ez dugu behin ere jakingo.
|
|
Agian, bukaera tragikoak kontzentrazio esparruen sufrimendua eragotzi zion eta horretan kontsola gaitezke, baina horrek ez dio injustizia historikoari pisua arintzen. Agian, Espainiatik Ameriketako Estatu Batuetara iristeko aukera izango zuen,
|
baina
hori ez dugu behin ere jakingo.
|
|
Lan pixka bat, eta maitasun pixka bat,
|
baina
hori ez da ezer. Hori eman duzulako ez zara pobreago bihurtu.
|
|
Potentzialtasun horretan ikusten dugu batzuetan bukatutako lanetan nekez ikusten duguna. Idazterakoan filosofia hori izan nuen,
|
baina
horrek ez du esan nahi zabarkeriaz idatzita dagoenik, jakina.
|
|
Idazle bakoitzak gehiegizko lana egiten du euskal liburugintzaren sistemara egokitzeko. Sorlan behartua da hein batean,
|
baina
hori ez da axola duena. Egoera trabatuak inspirazio bide bihurtzeko berezko gaitasuna du eta idazleak.
|
|
Animikoki oso lurralde gorabeheratsuetara eramaten zaitu horrek, baina espiritu gorabeheratsu hori neure egin dut. Gorabeheratsua dela diot,
|
baina
horrek ez du esan nahi azaleko bizitza dudanik: buru belarri sartu naiz arlo honetan, guztiz inplikatu naiz fisikoki, sentsitiboki, pertsonalki... bizitza antolatu dut honen inguruan.
|
|
Batetik, egiaztatzen da ikasleen erdiak ez duela gainditzen euskara proba. Bestetik, ereduko ikasleek eredukoek baino emaitza hobeak lortzen dituzte,
|
baina
horrek ez du esan nahi eredukoek emaitza onak lortzen dituztenik, eredukoek ere, emaitza kaxkarrak lortzen dituzte. A eredukoei buruz ez da aipamen zehatzik egiten, baina badakigu A eredukoek ez dituztela lortzen emaitza onak.
|
|
Ez dut ulertzen Pasaiako portua nola bihurtu den, hain denbora laburrean, ideia zorotik ekimen ezinbestekoan. Badia biziberritu egin behar da, bai,
|
baina
horrek ez du derrigorrez eskatzen kanpoko portua. Badaude inguruan Baiona eta Bilbo, eta auskalo noiz arte iraungo duen txatarrarenak Pasaian.
|
|
Gaur, munduko populazioaren laurdenak, gutxi gorabehera, ez du ur zerbitzurik. Gainerakook iturria zabaldu besterik ez dugu ura lortzeko,
|
baina
horrek ez du esan nahi uraren arazoak ukitzen ez gaituenik.
|
2006
|
|
Egia da arkitektura eta eskulturaren arteko nahasketa honek azken hamarkadatan bultzada handia izan duela,
|
baina
horrek ez du esan nahi kontu berria denik. Egiptoko piramideak eskultura sinple eta espresiboak dira, eraikin funerarioen funtzioa betetzeaz gain; gotikoan arkitektura eskulturara hurbildu zen forma organikoen bila; barrokoan ere fatxadak eskultura legez landu ziren.
|
|
Eszeptizismo bizitzazale bat. Ezin ditut gauzak bete betean sinetsi, hala ere haiei buruz gogoeta egiten dut jarrera eszeptikotik,
|
baina
horrek ez dit bizitzan sinestea kentzen.
|
|
Horretarako behar dugu iraun, zeren biziki urrats politiko inportantea izan baita Frantzian diren erakunde guztiak elkarrekin batzea, lekuko hizkuntza baten alde politika abiatzeko. Oso kritikagarria izanen da, anitzek erranen du ez dela aski,
|
baina
hori ez baldin bada egiten euskara ez da salbatuko, ez dugu hauturik, behar dugu politika publiko bat finkatu eta azkartu. Horregatik dut erraten behar dugula iraun.
|
|
Bestela ipuina deskribatu egingo nuke, ipuina nire baitatik bizi eta helarazi behar dut. Alegia, hau zer den edo han zer gertatu den konta nezake,
|
baina
hori ez da ipuina kontatzea.
|
|
Ez dut uste historiaren zentzuaren aurka joatea izango denik. Autodeterminazioaren aldarrikapena ahulagoa izan da Katalunian hemen baino,
|
baina
horrek ez du esan nahi historikoki legitimazio gutxiago duenik.
|
|
«Halakorik izatekotan, beste euskaltegi bateko irakasleak izaten dira, edo beste herri batera bizitzera joan direnak eta bertakoei ulertzen ez dietenak», azaldu du Vidalesek. «Inoiz, besterik gabe ikastearren etortzen da baten bat,
|
baina
hori ez da batere ohikoa».
|
|
Beraz, bortizkeria armatuaz hitz egiten badugu, lehenik aztertu litzateke, noiz, non, nola eta zergatik egiten den. Gu oso baketsuak gara,
|
baina
horrek ez du esan nahi bakezaleak garenik. Ezberdina baita.
|
|
Baina ez dirudi horren alde daudenik. Eta indiarrek ez baldin badituzte antiretrobiral hauek produzitzen Etiopian jendea hilko da oraindik ere, haurrek umezurtz hazi dute,
|
baina
horrek ez dio inori lorik kenduko.
|
|
Mexikoko gobernuak askotan leporatu digu EZLNaren jarraitzaile sutsuak izatea,
|
baina
hori ez da egia. Kontua da arlo askotan EZLNarekin batera lan egiten dugula:
|
2007
|
|
Kanpoko askok uste du Ipar Irlandakoa katoliko eta protestanteen arteko erlijio gatazka dela,
|
baina
hori ez da egia. Irlandakoa, oinarri oinarrian, inbaditzaileen eta irlandarren arteko gatazka da.
|
|
Eta Arriaga zezen plaza da, ikuskizun asko ezin daitezke ekarri. 300 ikuslerentzat sortua den lan bat ikustera 700 badatoz, Arriaga ez da bete zarzuela ikustera 1.300 lagun datozenean bezala,
|
baina
hori ez da inoren errua. Izatekotan, antzokiarena da.
|
|
Zientzialari harrobia agortzen ari da Europan. Herrialde batzuetan, tentazio handia izan liteke horren errua ikertzaile karreran dauden gabeziei egoztea,
|
baina
hori ez da nahikoa egoera honen zergatiak ulertzeko: ikerkuntza zeharo lan duin eta ospeduna den tokietan ere antzera dabiltza.
|
|
Ez dago zalantzarik, batetik bada aldaketarako oso gogo handia, eta bestetik herritarren aldaketa gogo hau nork bere helburuei begira erabiltzeko asmoa ere hor dago. Politika egiteko eredu bat agortua dago,
|
baina
hori ez da UPNren eredua bakarrik, azken 30 urteetan UPNk eta PSNk Nafarroan eskuz esku indarrean izan duten eredua da. Aldaketa gogo hau, dena den, ez da gobernuarekiko bakarrik, orokorragoa da eta nagusiki Nafarroaren estatusari dagokio.
|
|
Hein batean bai,
|
baina
hori ez da hain erraza. Nik 1,70 zentimetro neurtzen dut, eta 53,5 kilo pisatu, ondo nago jockey izateko.
|
|
Nire burua ikusi du Aitorrengan: " Agian okerragoa nintzen ni,
|
baina
hori ez dizut kontatuko. Baina ez naiz Aitor, lasai" esan diot amari.
|
|
Ez, sekula ez. Beti eduki izan dut garbi nire emakume izatea,
|
baina
horrek ez du esan nahi frankismoak bultzatzen zuen emakume tradizional izatea gustatuko litzaidakeenik, sekula ez naiz identifikatu emakume pasibo, zaintzaile eta ama izatera eta etxeko lanetara mugatutako horrekin. Gehiago ikusten dut nire burua feminitate eta maskulinitate arrastoen nahasketan, baina inoiz ez dut zalantzan jarri nire emakume izatea.
|
|
Ezker abertzalearen mundu zabalean asko dira ados ez datozenak ETAren jardun armatuarekin,
|
baina
hori ez da nahiko arrazoi Batasuna edo ANVri botoa ez emateko. Indar handiagoa du ANVren edo HBren, edo Batasunaren, edo... erresistentzia jarrerak, presoen munduarekiko lotura sentimentalak, edo besterik gabe bere jarrera politiko tinkoak.
|
2008
|
|
Nik kitxuaren kasua ezagutzen dut bereziki. Kitxua hizkuntza ofiziala da Ekuadorren gaztelaniarekin batera,
|
baina
horrek ez du esan nahi normalizatua dagoenik, ezta desagertzeko arriskua ez daukanik ere. Indigenak luzez izan dira beren kulturagatik estigmatizatuak, eta kitxua erabiltzeko lotsa handia dago oraindik.
|
|
Gaztearen sozializazio eremuan hezkuntzak gaur egun oso pisu handia duela adierazi zuen eta, beraz, nahiz eta XXI. mendean eskolak bakarrik ez duen hizkuntza bat salbatuko, eskolarik gabe hizkuntza batek ez duela aurrera egingo esan zuen. Katalunian eskolaren bidez hizkuntza gaitasuna izugarri zabaldu dela adierazi zuen,
|
baina
horrek ez duela automatikoki ikasleen arteko erabilera informalean katalanaren alde egin. Autokritika eta gogoetaren beharra mahaigaineratu zituen, eta eskolak apustu horretan gehiago egin zezakeela azpimarratu zuen, hizkuntza kolokializatzearen bidetik.
|
|
Esan nahi dut, badaude autoreak euren arrastoa uzteagatik behin eta berriz errepikatzen direnak eta horrek irteerarik gabeko kalezulora daramatza; nik inoiz ez dut nire lana errepikatu nahi izan: Luciarekin emakumearen gaia jorratuko zuen zinemagile latinoamerikarraren etiketa jarri zidaten,
|
baina
hori ez zen nire borondatea, pelikula ugaritan protagonista emakumea izan bada ere. Lehenbizikoz gizona protagonista moduan jarri nuenean, hainbat kritikarik ez zuen ongi hartu, eskemak puskatu nizkielako.
|
|
Patxik zehaztu nahi izan du berak bat egiten duela, baita desadostasunean ere. Hori zilegia da, eta ulertzen dut kritikatzea ere,
|
baina
horrek ez dakar Patxik Egunkariaren alde egiten ez egitea, alderantziz baizik. Gobernuak urtez urte esandakoa berretsi du, bosgarren urteurreneko ekitaldian izan zen.
|
|
Oso gutxi. Abenduan 75 liburu braillera itzultzeko akordioa sinatu zuten ONCEk eta Kultura sailak,
|
baina
hori ez da kontua. Kontua da eskubide berbera izan behar genukeela.
|
|
Ez dute aulki pribilegiatu horretatik jaitsi nahi. Ni beldurtia naiz gauza askotan,
|
baina
horretan ez, eta ez dut beldur horretan jausi nahi. Argitaratu nahi dut, saiatu, gorabeheratsua izan, eta egunen baten esaten badidate ez dutela gehiago nire libururik publikatuko nire lanera itzuliko naiz.
|
|
Luxenburgoko Auzitegian jokoan dagoena ez da subiranotasun ekonomiko eta fiskala, Kontzertu Ekonomikoa ez baita subiranotasun tresna, Espainiako zerga sistemarekiko dependentzia tresna baizik. Egia da Kontzertuak nolabaiteko autonomia fiskala ematen diola EAEri,
|
baina
horrek ez du zerikusirik subiranotasun ekonomiko eta fiskalarekin. Lurralde hauetan kokatutako multinazional eta enpresarioen zerbitzura dagoen politika fiskala jasotzen duen autonomia fiskala da.
|
2009
|
|
HORI GUZTIA kontuan hartuta, alabaina, EAEko Auzitegi Gorenak azken bake prozesuko hiru erpin ospetsuetako buruzagiak auziperatzea ahalbideratu du, Espainiako Auzitegi Gorenaren' jurisprudentziak' ezertarako balio ez balu moduan. Ohituta gaude, oso ohituta, Espainiako sistema judizialaren demasakerietara,
|
baina
horrek ez du harridurarako ahalmena erabat ezabatzen.
|
|
1980\. urtean azalak ohiko elementu bat galdu zuen," Zeruko" hitza, eta gaur oraindik, aldatuta bada ere, irauten duen beste elementu bat irabazi, bonbillaren irudia. Berriro ere ekonomiak estuturik, sarri bi koloretako azal soilak argitaratu behar izan zituzten,
|
baina
horrek ez du esan nahi garai hartako ale bikainik ez dagoenik, larritasunak irudimena lanean jartzera behartzen baitu.
|
|
Iluntasuna dator. Batzuentzat eromena izan daiteke,
|
baina
horrek ez du berez zibilizazioaren amaiera ekarriko. Bada zerbait okerragoa, kalgashtarren arima bete betean jipoituko duena:
|
|
Ziur nago, ordea, uste sendoak dituzunean eta ideia batzuen alde egiten duzunean, uste eta ideia horien eragina nolabait nabarmena izaten direla zure lanean. Ni, adibidez, feminista naiz, nire bizitza feminismoz beterik dago,
|
baina
horrek ez du esan nahi nahitaez arte feminista modura definitzen dena egiten dudanik. Hala ere, zenbait egoeratan' Ez!
|
|
' Mila lanpostu ekarriko ditugu!' Baina mila lanpostu nolakoak?, zein baldintzatan? Nik ere mila lanpostu sor ditzaket astean 10 ordukoak,
|
baina
horrek ez dit ezertarako balio. Astean 10 ordu lan egitearekin zenbat irabaziko dut?
|
|
Eskualde batean kontzesio eskubideak dituzten lau enpresa badaude, ibilbide berri bat ateratzerako ados jarri behar ditugu. Beste aukera bat litzateke ibilbidearen eskubideak lehiaketa publiko bidez ematea,
|
baina
hori ez da aukerarik onena izaten, ibilbidea defizitarioa izan baitaiteke eskaerarik ez dagoelako. Mekanismo juridiko legala bilatu behar da, enpresa horien eskubideak errespetatu eta ekonomikoki kontuak atera...
|
|
Eta ez zait bururatzen zein ideologiari egiten dion erreferentzia, ideologia abertzaleari ez bada. ETAren totalitarismoaz ere asko hitz egiten da, eta hori ote den ere pentsatu dut,
|
baina
hori ez da berez ideologia bat eta baztertu dut. " Biolentziaren atzean" dagoena borrokatu," biolentziaren munduari" aurre egiteko.
|
|
Pentsatzen dut hauteskunde hauetakoa bezalako bainua hartzen denean, espirituak prest egoten direla modu horretan erreakzionatzeko, eta nolabait uler daiteke... Seguruena egon dira portaerak gertatu behar ez zirenak,
|
baina
horrek ez luke eztabaida berrien ardatz bihurtu behar. Aztertu behar dugu zer egin dugun batzuok eta besteok gaizki, konponbideak bilatzeko eta ez erortzeko berriz ere akats berdinetan.
|
|
Alderantziz, artearen gogoeta sakonenetan beti egon da zientzia presente, aurrera egiteko logikak eta irizpideak markatzerako orduan. Suposatzen da artista intuitiboagoa dela, emozionalagoa,
|
baina
horrek ez du zientziari zor zaion hausnarketa puntua ukatzen. Hori hala, unibertsitateak kuriositatearen, metodologiaren, eta errealitateak egiaztatu eta gezurtatzeko sistemen haziak erein behar ditu.
|
|
Oraingoz bai,
|
baina
horrek ez du esan nahi aurrera begira baztertu behar denik. Munduko estatu aurreratuenetan bi polo egoten dira, ezkerra eta eskuina.
|
|
Akordioa ona da, bi alderdioi beste alderdiekin akordioetara iristeko askatasuna ematen digulako. Egia da PP dela lehentasunezko kidea,
|
baina
horrek ez gaitu horrenbeste lotzen, ez dut uste estuasunean jarriko gaituenik.
|
|
Krisialdiaren garaietan aldaketarik ez dela egin behar aholkatzen digute,
|
baina
horrek ez du horrela izan behar. Aldaketak egin behar dira ekonomia eta finantzen kudeaketan, sakonak gainera.
|
|
Dena dela, garbi dagoena da datozen hilabeteetan eta urteetan leiho bat irekiko dela, eta krisiak hobera egiteko aukera moduan hartu behar dira. Administrazioak eta industriak gogor egin behar dute apustua berriztagarrien alde,
|
baina
hori ez bada osatzen bestelako hainbat erabaki drastikorekin, epe ertainera berdin egongo gara edo okerrago. Javierri arrazoia ematen diot, teknologiaren alde egin behar da apustua.
|
|
Panpina errusiar horiek bezala, gure barnean milaka' ni' ezkutatzen dira; batzuetan bat bistaratzen da,
|
baina
horrek ez du esan nahi barruan hori bakarrik dagoenik. Eta ausartzen naiz esatera nire bihotzaren barruan galderaz betetako' ni' bat dagoela; nire abesti guztietan islatzen dira galderak.
|
|
Hobe bai,
|
baina
hori ez dator bat argitaletxeen politikarekin. Udazkena dute argitaratzeko garaia.
|
2010
|
|
Euskarazkoa, aldiz, hortxe dago, ez ur eta ez salda, tokatzen delako edo. Euskaraz dago, eta publizitatea da,
|
baina
hori ez da euskarazko publizitatea.
|
|
Kutsatzaileenekin batera, gure diskurtsoak lapurtu dizkigute,
|
baina
horrek ez du esan nahi errealitatean islatzen direnik. Zapaterok anitz aipatzen ditu ingurumena eta klima aldaketa, baina Ingurumen Ministerioa desagerrarazi du eta ez dauka klima aldaketa lehentasun politikotzat.
|
|
Hainbeste aipatu diren zentsura eta betoak ere ez dira Gobernu honek asmatuak, EITBren historian sarritan gertatutakoak baizik. Egia da orain are nabarmenagoak direla joera horiek,
|
baina
horrek ez luke aurreko guztia ahantzarazi behar.
|
|
Izan ere, zerbitzuen gizarteak jarraitzen du kontsumoa sustatzen eta areagotzen, produkzio industriala egin behar delako ez dakit non eta eraman da ez dakit nora, eta berdin nekazal ekoizpenarekin. Aldatzen ari dela bai,
|
baina
hori ez da kontua, baizik ea onerako ala txarrerako aldatzen den. Hor sartzen da jokoan onerako edo txarrerako hori neurtzeko erabiltzen dugun baremoa.
|
|
Bizitza publikora 30 urte beranduago jaio diren emakumeak lorpen asko erdietsita daudela jaio dira eta, beraz, ezberdina da errealitateari aurre egiteko modua. Gaur egungo neska gazteek ikusten dute ez dagoela debekatzen zaien lanposturik (nahiz eta kristalezko sabaia oso baxu dagoen,
|
baina
hori ez da asko hurbildu arte ikusten...), ez dagoela debekatzen zaien ikasketarik, antisorgailuak ez daudela debekatuta eta haietako batzuk osasungintza publikoan aurkitu ditzaketela, abortoaren gaineko debekua ere ez dela erabatekoa, partzialki despenalizatu dutela..., eta batez ere, emakumeok sozialki kontuan hartuak garela ikusten dute, ez bigarren sexu gisa, bigarren mailako hiritar gisa, pe... Emakumearen Instituta ere sortu da, eta administrazioak kontuan hartzen ditu emakumeen aldarrikapenetako batzuk...
|
|
Hizkuntza marokoarra inposatzen saiatzen dira, gurearen antzik ez daukana". Sahararrek ez dute lanik,
|
baina
horregatik ez diote utziko saharar izateari. Saharar izateaz arro daude lurralde okupatuetan, lurralde liberatuetan eta Aljeriako kanpalekuetan ere bai.
|
2011
|
|
Garazin gerta daiteke ezkerraren eta eskuinaren artean arbitroa izatea,
|
baina
hori ez da laketgarria. Kasu horretan joko politikoetan sartzera behartuko gaituzte nolabait, beste alderdien interesen arabera moldatzera" bortxatu".
|
|
Manipulazio tarte handia dago. Gure gizarteak munduan gertatzen denaz jakiteko bitarteko gehiago dauka,
|
baina
horrek ez du egia bermatzen. Bestalde, berehalakotasunak gertakariaren larritasuna eragiten du jendearengan.
|
|
Batzordea osatzen dugun emakume eta gizonen artean oinarri oinarrizko premisa feminista batzuk onartzen dira, baina batzordeak, oro har, ez du oinarri feministarik. Kasu konkretuetan martxoaren 8ko koordinakundearekin lan egiten dugu eta, adibidez, posible da GKEerako genero batzordetik abortu eskubidea defendatzea,
|
baina
hori ez da GKE guztien gustukoa. Edo, esaterako, prostituzioaren gaia oraindik ez dugu planteatu ere egin, eztabaida bizi bizi dagoelako oraindik, eta ez omen dira hautsak gehiegi harrotu nahi.
|
|
Sumindura itxaropenaren ukoa da. Ulergarria da, nik esanen nuke ia ia naturala dela,
|
baina
horrek ez du onargarri egiten…".
|
|
Herri xehea ikusiko duzu argazkiotan, eta ez hain xehea. Hari buruz irakurri dudan guztiaren arabera, Baltermants beti saiatu zen erregimen sovietarrarekiko distantzia bati eusten,
|
baina
horrek ez zion eragotzi agintariengandik oso gertu egotea fisikoki. SESBko Alderdi Komunistako idazkari nagusien erretratuak bere obraren zati garrantzitsua dira, Stalinengandik Gorbatxovengana; Alondegian ikus daitezkeen gehienak Nikita Khrustxevenak izatearen arrazoia Moskuko museokoei galdetu zaie.
|
|
Hala, bailaran zeuden harremanak berpiztu nahi dituzte: " Guk Debagoienan eta Arabako lautadan egiten dugu lan, ustez Elgeako mendikateak banatzen baikaitu,
|
baina
hori ez da horrela. Araba eta Gipuzkoa beti egon dira lotuta, eta gure bailarak harreman estua eduki du Arabako herritarrekin.
|
|
Berez, Espainiako Estatuaren zuzenbide kodearen kontrakoa da erabat. Alegia, inork deliturik egin badu, atxilotu edo dei dezaten epaitegira,
|
baina
hori ez dute inoiz egin noski. Atxiloketa asko, ehundaka, prebentibo kontzeptu pean egin dira, eta horietako %10 izan da kondenatua.
|
|
Itsas labarrei itsatsitako azpiegitura eraikitzea planteatzen da. Jaizkibel mendia Europak babestutako eremua da,
|
baina
hori ez omen dute ikutuko. Zero metrotik gora hasten da babesa, gaur egun. Plataforma hori, itsasoak irentsiko ez badu, hortik gora eraiki dute, mendi gainean, alegia.
|
|
Artean elkarri mokoka ari dira. Ezker abertzaleak proposatu zion hauteskundetarako [arazoaren 20koei begira] koalizioa egitea,
|
baina
horrek ez du zentzurik, eskaintza elektoralista izan zen, hau eta beste leporatzeko. Haatik, aurrerantzean itun nazional bat egin lukete, Irlandako Sinn Feinek eta Alderdi Sozialdemokrata eta Laboristak (SDLP) 1990 urteetan egin zuten bezala.
|
|
Eta bai, galde dakieke ere Estatuaren alboan giza eskubideen urraketak babesten aritu direnei ea beraiek zer, ez ote duten beren eboluziorik erakutsi behar, baina honetan ere, ezker abertzaleari onura gehiago emango dio bere bide aldebakarrekoarekin aurrera egitea, Estatuak zer egiten duen zain egon gabe. Sorturen legeztatzeak erraztuko luke bidea, beste hainbat gauzatan moduan seguruenik,
|
baina
hori ez dago ezker abertzalearen eskuetan.
|
2012
|
|
Azken bi urteotan herri mugimenduan ari diren jendeak hausnarketa prozesuan daude, birfundatze eta berrantolaketa lanetan. Guk herri mugimenduak berrartikulatze garaian kokatzen ditugu,
|
baina
horrek ez du hainbeste zerikusirik instituzioak, alderdiak edo ETAren amaiera nola artikulatzen diren, herri mugimenduak eta gizarte zibila artikulatzearekin baizik.
|
|
Bera ez baita boteretsuek nahi bezala ari, bera munduko nazioez ari da. Kulturak beste kulturekin lotuta daude,
|
baina
hori ez da argi erakusten. Frantziako historian frantziarrak dira bakarrak eta onenak.
|
|
Amorratuak gara hanka sartze historikoak egiten,
|
baina
horrek ez du esan nahi derrigorrez beti horrela ibili behar dugunik.
|
|
Gu prest gaude gure ekarpen politikoa egiteko, areago, berak Euskal Herriaren aitortza politikoa egingo balu, ongi etorri. Hollande presidente balitz, gu prest ginateke ariketa horretan sartzeko,
|
baina
horretaz ez da hauteskunde giroan mintzatzen, boterean legokeen unean baizik. Sozialisten promesak ezagutzen ditugu, praktikan badakigu zer egin duten iraganean, ez dute egundo beren hitza bete.
|