Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 101

2000
‎b) Erantzungailuan gaur ez zegoen amorantearen mezurik, baina horrek ez du ziurtatzen egon ez direnik, ezta egongo ez direnik ere.
2001
‎Hiribarrenek (81 or.) laudorioz bete zuen Xahok erabili ohi zuen frantsesa: egia da, eranskin bezala, salbabidera itzultzea nahi zukeela, baina hori ez zen, Hiribarrenentzat bederen, gaitza desiratzea:
2002
‎Manuelek eta besteak egin duten ihesaldia ekintza izugarria duk, eta denok pozez txoratzen gaudek, dena ondo atera zaiela ikusita. Bestalde, nik ez diat esaten Poliziarekin kontu izan behar ez dugunik, baina horretan ez diagu hutsik egiten, denbora guztian beraien peskizan bizi gaituk eta.
‎Ez duzu pentsa  tuko astakeria horren alde nagoenik, ezta? Ez zaizkit trapitxeroak gustatzen, baina horrek ez du ezer esan nahi.
‎Eta hau ez da harritzekoa, aski baita ikastola edo ereduko irakasle batzuekin mintzatzea. Begiak ixten ahal ditugu, baina horrek ez du ordea errealitatea batere hobetzen: euskara maila apala dute usuegi, aski apala, batez ere zenbait eskualdetan, hemen orokortzeak egitea ez baita batere gauza ona.
‎Leku guztietan bezala, egia da. Niri ere, Patxi Zubizarretari bezala, Â gero eta zailagoa egiten zait irakurtzen dudanarekin asebetetzea, baina hori ez zait gertatzen soilik euskal literaturarekin. Â Adinaren kontua izango da, akaso; xarmatzeko guruinen agortze progresiboarena edo; nork daki... Horrek guztiak, edozein modutan, irakurtzen nuena gero eta modu kritikoagoan aztertzera eraman ninduen.
2003
‎Gatazka hartan Alkibiadak Spartara ihes egin zuen; Sirakusako soldaduek Demosthenes eta biok kalitu gintuzten, Asinaros ibaia odolez gorritzean errenditu ginen. Tuzididak idazten zuen grekoetan horrelako gaztigua gutxien merezi zuena nintzela, baina horrek ez ninduen salbatu. Ez naiz gogoratzen burua ala golkoa zidaten ezpataz orduan zulatu!
2006
‎Ziurtasun horrekin bizi izan naiz beti. Fatalista naizela pentsatuko luke edonork eta, hein batean, hala da, baina horregatik ez diot utzi, ezta neure bizitzako egun batez ere, patuaren kontra borrokan egiteari.
‎Makillajearekin disimulatzen saiatzen duk, baina dena baino zaharragoa zirudik. Betiko lekuan bizitzen jarraitzen dik, betiko lan kaxkarretan, baina hori ez duk inportanteena. Alaba hil zitzaioan.
‎Uste dut baietz. Ez zitzaidan egokiera hori gertatu, zoriak hala nahi izan zuen, baina horrek ez ditu askorik arintzen nire orduko karga eta kargua. Gogoan dut aitak ia egunero entzuten zuela BBC, eta, behin, horixe kontatu nion Hermanni, baina irrati ingelesa entzuten harrapatu nuena aita zela esan gabe (hitz horixe erabili nuen, harrapatu, naturaltasun osoz).
‎Baina egia esan behar badut, ezer gutxi dut gogoan Angelo erresistentziakoa zela jakiteak eragin zidanaz. Buruan izango nuen Umbertok kontatu zizkidan zurrumurruen durundia, kontu segurua da, baina horrek ez du esan nahi zeharo jabetzen nintzenik Angeloren egoeraz eta pasatzen ariko zenaz. Artean ere, tortura eta halako hitzek nobeletan eta pelikuletan zuten egitatea niretzat, ez bizitzan.
‎nire bizitzan lehendabiziko aldiz, familiaren on beharrez ari nintzen, eta ez neure onaren bila. Bai, badakit, neure segurtasuna ere tartean zegoen delibero hartan, baina horrek ez zuen zerikusirik izan telegrama ez bidaltzeko erabakian.
‎Bostekoa eman nion Anghiosi, baina nire adostasuna adierazteko, eta ez agur esateko. Tupusteko erreakzio bat izan zen nirea, batere hausnarketarik gabea, baina horrek ez du esan nahi ez nekiela zer egiten ari nintzen: Anghiosi emandako baietzarekin, Hitlerren biktima soil izatetik Hitlerren arerio izatera pasatu nintzen.
‎Saiatu den guztiak daki ideiak, hitzak, neurriak eta errimak ez direla ezerezetik sortzen, ez direla bakarrik etortzen; hasieran ez behintzat. Ber  tsogintzarako teknika izan bada, dudarik ez dena, baina horrek ez du dena konpontzen, are gutxiago teknika hori landu ez duenari. Horrenbestez, bide horretan barna saiatuz gero, bertsoa osatzen alegia, terapiak lagundu baino gehiago arazoak ekarriko dizkigu, eta autoestimua eta aldartea indartzeko baino gehiago, osotara makaltzeko arriskua sortu dezake.
2007
‎Agureak beste zigarro bat eskatu zion. Lisa tabako gorria zela esatekotan egon zen, baina horrek ez zuen dagoeneko garrantzirik.
‎Horrek bide eman die atzo goizean asmaturiko" tradizio" askori (sanferminetako eta herrietako festetako ekitaldi gehienei, Olentzaroari Nafarroa gehienean, Santa Klausi Nafarroa oso osoan, ponteko izen askori, bandera ofizialari, Arrano Beltzari, eta abarri), populuak uste dueino antzina antzinatik datozkigula. Oso nafar gutxi dira gai modu ulergarrian azaltzeko zer ote diren foruak, baina hori ez da oztopo izanen haietariko askok beren iritzia eman dezaten horretaz, aukera txikiena agertzean. Horrelaxe, abertzale omen diren askok ez dakite euskaraz eta egiatan ez dute inolako asmorik ikasi eta erabiltzeko agur esateko ez bada, baina ez dira geldituko Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politika" genozida" salatzetik.
2008
‎Lehenengo sustoa igarota, beraz, zorioneko seinale iritzi diot Anderson irakaslearen ustekabeko" ihesari". Egia da urruntze hori ez dela osoa izango, eskoletan euskal kontuez aritu baitut, baina hori ez zitzaidan, eta ez zait, bide sari garestiegia iruditzen:
‎Zazpi urte daramatzagu elkarrekin, eta dauzkagun arazoak oso bestelakoak dira. Badakit, adibidez, ez duela batere ondo hartuko Anchoragera alde egiteko nire erabakia; kanpoan afaltzera gonbidatu dut kontu guztia azaltzeko, baina horrek ez ditu gauzak gozatzen lagunduko, eta sesioa izango dugu. Baina nahiago dut sesioa izatea ondo afaltzen ari naizen bitartean, gure sukaldean baino.
‎" Tragikoa zer den zehazteko saiatze horretan, Goetherengana jo behar dugu. Edo beste modu batera esateko, zuek ez dakizue nor zen Goethe, baina horrek ez du inporta. Goetherendako, tragikoa den oro irtenbiderik ahalbidetzen ez duen aurkaritzan datza.
‎Logika hori argitzea izaten da, besteak beste, nire zeregin eta buruhausteetako bat. Lortzen badut, argiketak ulermenera nara ma, baina horrek ez nau inor baino argiago egiten. Ezta zuzenago ere.
‎(Heriotzak, heriotza batek, gehienez ere kausa bat izan dezake, baina hori ez da arrazoia).
‎Guriegi eta bigunegi hazitako umeak ez du deus jasaten ahal, eta lehertu egiten da azkenerako. Tamaina tamainan asmatu behar da umeen hazieran, baina hori ez da Dezakeenak nahi lukeen bezain sarri gertatzen, eta, gure gozamenerako (kontsolamendurako?), gaizki hazitako ume lehertuen jarraipena segurtatua dago.
‎Era berean, adopzioaren aldeko panfleto bat nahi duena ere oker dabil. Ezin ukatuko dut Enara Fuhan guregana iritsi (ala gu Enara Fuhanengana iritsi ginela esan ote genuke?) baino askoz ere lehenagotik naizela adopzioaren aldeko militante, baina horrek ez du esan nahi etengabe nazioarteko adopzioaren apologia egin behar dudanik. Ez dago Enararekin paseoan ateratzea bezalakorik jende askok begi onez ikusten gaituela ohartzeko.
2009
‎–Urduria eta bortitza zen... baina hori ez da osasun kontua. Bazituen, bai, fobiak, estutasunak, baina ez dakit zenbat aldiz entzun diodan aitari esaten:
‎Ni Herri Batasunan nagok, eta Portugaleteko zinegotzi izatera ere iritsia nauk. Kalean ostiaka jarraitzen diagu, orain ertzainekin ere bai, baina egia duk ez daukagula lehengo beldurrik, hala duk, baina horrek ez dik esan nahi gauzak aldatu direnik, itxura besterik ez duk hori.
‎...bai, baina naturaren indarrak eta maitasunak eraginda, ez dizut minik egin, Sara, zuk badakizu ez dizudala minik egin, gogor eutsi baino ez, eta atzetik bueltan jo, beste batzuetan ere egin izan dugu, lehen uzten zenidan ba, zu zeu jartzen zinen hala batzuetan klitoria hobeto kitzikatzeko, gustukoa zenuen, gaur ordea ez zenuen nahi, zergatik, zergatik, jada maite ez nauzulako, maite nauzula diozu, baina hori ez da maitatzea, jada ez zara nirekin oheratzen, gaur zen eguna, gure lehen semea, izarrak angelu zehatzean, Venus eta Merkurio konjuntzioan, maitasuna eta jakinduria, mehatxu egin didazu bihar bertan hartuko duzula hurrengo eguneko pilula, ez zenidan halakorik esan behar, Sara, nik ez nizun minik egiten, naturaren indarra besterik ez zen, hitz egidazu, Sara, ez ba hitz egin nahi ez baduzu, ...
‎Jakina hizkuntza politikak neurri batean hertsatu egiten duela, baina horregatik ez da berezia, politika publiko guztiek hertsatzen baitute, edozein delarik politika publikoen arloa. Berdintasun sozialik ez den edozertan berdintasuna lortzea helburu duten politika publiko guztiek, salbuespenik gabe, neurri hertsagarriak hartzen dituzte.
‎A ikastereduaren ezintasunak, beraz, gainditu egin behar dira gerorako utzi gabe, baina horrek ez du esan nahi, harik eta beste sistemarik onartzen ez den bitartean, ikasteredua bera, eraberrituta jakina, ezeztatu egin behar denik; ez ezeztatzeak ere, ordea, ez du esan nahi bultzatu egin behar denik, edo bere muga eta ezintasunak gurasoei ezkutatu egin behar zaizkienik. Gurasoen aukeretariko bat denez, babestu egin behar da, eta hezkuntza sistemako bideragarritasun parametroen barruan bermatu.
‎Beraz, kontuan harturik elebakartasuna eskubide bat ez baizik eta eskubideez eta askatasunaz baliatzeko muga bat dela, berdintasuna eta askatasuna goiburu dituen hizkuntza politika zilegi eta eraginkor batek hiru eratako neurriak behinik behin hartu behar ditu. Alde batetik, herritarrak sentsibilizatu elebitasunaren alde (elebakar direnei errespetu osoa zor zaie, erabatekoa; hortaz, saihestu egin behar dira elebakartasunaren aurkako jarrera erasokorrak, elebakarren artean" errudun" bila ibili gabe," gaizkile" bila jardutetik ezin baita kontu honetan ezer onik espero; baina horrek ez du esan nahi elebakartasuna goraipatu eta aldarrikatu behar denik, ez eta elebakartasunaren eta elebitasunaren aurrean neutralak izan behar dugunik, alderantziz baizik: inorentzako ezer onik ez dakarren eta kohesio soziala narriatu egiten duen elebakartasuna ahalik eta azkarren gainditzearen aldeko sentsibilizazioa egin behar da etengabe).
‎Agiri edo diskurtso jakin batzuk oinarrizkoak izango dira, herrialde baten nortasunaren pertzepzioarekin lotuta daudelako; beste batzuk, hizkuntza guztietan adierazi beharreko lege edukiak dituztelako; beste zenbait, berriz, estatu batzuentzat soilik izango dira erabilgarri (itsasertzaren defentsari buruzko dokumentu batek ez du segur aski jakin min handirik sortuko itsasorik ez duten estatuetan). Axiomatikoa da herrialde bakoitzeko hizkuntzaren estatusa errespetatzea, baina horrek ez du esan nahi guztia itzuli behar denik.
‎Baina ez da pentsamendu lerro nazionalista hori nazio nortasun katalana elementuz hornitu duen bakarra. Luzeen iraun duena, bai, beharbada, baina horrek ez digu eragotzi behar aldi historiko batzuetan haren nagusitasuna eztabaidan jarri duten beste batzuk ere izan direla ikustea. Borrokan helburu nagusia subiranotasun politikoa bete betean gauzatzea zuten erresistentzia elementuez eta kontraposizio elementuez hornitutako joera bat.
‎Izen horrekin teoria filosofiko jakin bati dihoakio. Ez dut uste izena oso egokia denik baina hori ez da garrantzitsuena. Auzian dagoena teoria horrek defendatzen duena da.
2010
‎nire artikulua, eta horregatik, pertsonaien psikologiaren azterketa da pelikularen gaia", esan nion ikasle aplikatu eta nazkante batek bezala. Ez zuela liburua ezagutzen baina horrek ez zituela gauzak aldatzen esan zidan. Haren ustez Vietnameko gerra film batean agertzen bazen, Estatu Batuak nahitaez salatu behar ziren.
‎Ani: Erauntsi sortzeko munto haiz, badakiau, baina horrek ez dik finitzerik, eta emeki emeki agertuko zauzkik gehiago kontrolatzen ez menderatzen ez dituzkan mikroba armada berriak... Biziki gaixtoak!
‎–Hiletetako leloa da esperantza, beti esaten dugu hori, heriotzaren mingotsaren aurrean itxaropena izan behar dela eta gaur ere esango dut hemen, itxaropena izan behar duzue, Manuela, Joxe Mari eta etxeko guztiak, Raimundo ez da bukatu, ez da desagertu, zain dago, elkartuko gara berriz, baina hori ez da aski eta ulertzen dut. Raimundok eta Manuelak beste zerbait merezi zuten eta Jainkoak, gure Jainko onak, ez die eman.
‎–Bai, laguna dut, baina horrek ez du esan nahi konfiantzak mugarik ez duenik.
‎–Ohean ez genuen funtzionatu, baina horrek ez digu elkar ondo ezagutzeko oztoporik sortu, Andres. Gaurko hitzorduaren arrazoia zein zen banekien zuk ezer esan gabe.
‎–Eta sinesgarria al da Olentzero eta Mari Domingik Cosmopolitaneko pertsonaiak ematea eta ezkonduta bukatzea Jesus haurrak, astoak eta idiak musika jotzen duten bitartean? Jode, Mikel, gauza bat Txetxu eta zu futbol talde berekoak izatea da, baina horrek ez zaitu hortik harago ezertara obligatu behar. Eta, gainera, Olentzero ez al dago hobeto mendian bakarrik?
‎Aukeran, ez zen soluzio txarra izan. Nicolas eta Patricia irabazle atera ziren, baina horri ez zion garrantzirik eman nahi. Obra konkretuek sufritu zuten kalteak ere ez zion kezkarik sortzen, ondo baitzekien han zeudenak bezalakoxeak dozenaka egin zitzakeela Nicolasek, behin ideia garbi edukiz gero.
‎Cristinari ez zaio fina iruditzen zinegotzia izatea dantzaria, pellokeria dela esaten du. Egia da ez dela oso glamourotsua, baina hori ez da inon gertatzen, eta albistea emateko orduan elementu bat gehiago da agintariak berak egitea agurra Lehendakariari.
‎Lehen esan dudan bezala, artearekin ezkontzen den kulturaren beste aurpegia sukaldean aurkitzen duguna da eta hau da gure herriaz atzerritar aipagarri hauek eramango duten irudia, beraz, honekin ere kritiko izatera iristeko ordua iritsi da. Jakin badakigu gure amonak egiten zuena bezalako baratxuri zoparik ez dagoela, edo arrautza frijituak baino plazer handiagorik nekez eraman daitekeela gure ahoko zuloetan behera, baina hori ez da guztia. Urrats bat gehiago egin behar dela garbi ikusi dute zikloko antolatzaileek eta horrelakoetan ohikoa izaten den eragozpena aurkitu dute:
‎Txokolatea bukatzerako nire asmoa zuzena zela erabaki zuen eta bere esku uzteko komentuan sartzeko atea zabaltzea, baina gurasoen baimenik gabe ezin izango zuela ezer egin, ea beraiekin hitz eginda neukan. Ezetz esan nion baina hori ez zela arazoa izango.
‎Satis izena jarri zioten satisfazioz beterik bizi zelako eta ez, berak uste zuen bezala, Rolling Stones taldearen Satisfaction kantaren zale itsua zelako. Neska guztiei kantatzen zien kanta famatua eskuekin gitarra jole plantak egitearekin batera, baina horrekin ez zuen arrakasta handirik lortu, denak ihesi ibiltzen zitzaizkiolako, Cristina Arsuaga aurkitu zuen arte, herriko okulistaren alaba.
‎Dena den, merezi zuen, ondoren lizentzia irabaztekotan. Gure tituluak, kanporako baliorik izateko, Estatuko Unibertsitatean baliokidetu behar izaten zen, baina hori ez zen zaila guretzat. Hainbat gai edo ikasgairen artean, Etika zen, beharbada, besteak baino interesgarriago, hor aztertzen baikenituen, giza eskubideekin zerikusia zuten hainbat gizarte arazo.
‎Eta hauxe gehitzen zuen: " ni bihotza duen ekonomiaren aldekoa naiz, baina horrek ez du esan nahi bururik gabeko ekonomia denik". Ni ere iritzi berekoa naiz, ezin dut ulertu bihotzik ez duen ekonomiarik.
‎Gaur ezinezkoa da ETArentzat negoziazio politiko batean parte hartzea. Eta okerrena da Batasuna daramala arrastaka atzetik gainbehera horretan;" klandestinitate" politikora eraman du Batasuna, baina horrek ez du sekula kezkatu ETA.
‎[32] Antonio de Iriburrun, Gotzaingo olajaun 60 urtekoak dio, auzitan sartua dela Klararekin eta alaba ere baduela Juan Bautista Minondoren anaia batekin ezkondua, baina horregatik ez diola egia esateari uko eginen, eta batez ere esan nahi duela que para hacer la paga de probisiones y salarios de los trabajadores solia andar dicha Clara mui escasa de dineros, pues el que depone le dio en muchas ocasiones algunas cantidades para ello. Baina iltze egiteko burnijetik ere asko erosi izan ziola Klarari, eta beti aldez aurretik pagatzen ziola, diruz urri samar ibiltzen zelakotz.
‎Izan ere, pertsona bat oso koherentea izan daiteke, nahiz eta uste duen guztia faltsua izan: amandreen ipuinak oso koherenteak izan daitezke, baina horrek ez du behar bezala justifikatzen ipuin horietan kontatzen diren gertakarietan sinestea. Gure adibidean, Jonen usteak oso koherenteak izan daitezke elkarrekin, baina Jon oker dago.
2011
‎Premiazkoenetan, behintzat. Batzuetan ohea bustitzen zenuen, baina horrek ez ninduen gehiegi arduratzen: gerta zitezkeen gauza normalenen zerrendan zegoen, eta askoz ere nahiago nuen orduan eta orain ohea aldatu beharra, zuri pakete bat jartzea baino.
‎Espainiako erregearen soldaduak hil ditudala, baina horretarako eduki ditudan arrazoiak hartu behar dira kontuan. Espainiako erregearen urre mordo galanta ostu dudala ere badiote, baina hori ez da egia. Orain arte ez diot sekula ezer ostu inori.
‎Basokoen artean 37 urte bizi izan eta gero, hango berbeta eta nahuatla ikasi ditut. Espainolen artean beti entzun dut indiarren berbetak basatiak, erkinak, nahasiak, ilunak eta atzeratuak direla, baina hori ez da egia. Aritmetika, astronomia eta medikuntza landu dituzte herri honetan eta euren berbeta erabilita egin dituzte aurrerakuntzak.
‎Bete zen tropak ateratzeko epea, baina horrek ez ninduen gehiegi kezkatzen, Balber jeneralak ateratzeko denborarekin abisatuko zidala esan baitzidan, eta nik konfiantza handia nuen berarengan. Dena dela, egun hori lehenbailehen iristea espero nuen.
2012
‎Gogo onez, diozu... Zure alaba, zure alaba" legitimoa". Brigittek azpimarratu egin zuen adjektiboa?, Colette, gogo onez ezkondu zen Jean Dorinekin, baina horrek ez zion eragotzi Marc Ohneten maitale izatea. Galdetu berari; kontatuko dizue gauez bere etxean hartzen zuela Marc, nola jakin zuen bere senarrak eta nola hil zen.
‎" Destinoaren esku dagoela, alegia", pentsatu du, baina hori ez, hori ez du esan, bai baitaki medikuak esango liokeena:
2018
‎Aspaldiko laguna nuen, eta esango nuke betidanik elkar erakartzen genuela. Bera indarra erabiltzearen aldekoa zen, baina horretaz ez genuen hitz egiten. Ez nengoen kontu horietarako.
2019
‎Orduan, bere blokera joan da Lale, non ikusi baititu hungariarrak, antsietate handiz eta kezkatan. Dakiena azaldu die, baina horrek ez ditu askorik lasaitu.
‎Uda bukaera da. Askotan ari du euria, baina horrek ez du geldiarazi.
‎Lehenengo aldiz egongo zen idatzita bere izena buzoi batean. Zeren, bai, badaude guraso modernoak euren seme alaben izenak ere buzoian idazten dituztenak, familia kolektibo bat dela irudikatuz, etxe horretan bizi diren guztiak maila berekoak direla esan nahian edo, baina hori ez zen Estitxuren kasua. Gurasoen etxeko buzoian, haien izenak baino ez zegoen.
‎Elgeak, berehala, lokatz eremua bilakatzen ahal ziren. Gainera, gau bat edo beste, Felix eta besteekin, kanpoan lanean eramanen zituen, baina horretaz ez zen inorekin mintzo, amarekin ere ez. Erauntsi komandoaren inguruko istorioak bere buruko kaiolan ixten zituen.
‎Katastrofe natural asko dago, gero eta gehiago. Nik uste, berotze klimatikoaren kulpa dela, baina horrek ez nau hobeto sentiarazten. Uste dut nahiago dudala Jainko suminkorraren ideia.
‎Aurreneko aldia da harengandik hain hurbil nagoela. Berez, aurreneko aldia da inorengandik hain hurbil nagoela, aita eta ama kenduta (eskolan gertatu zitzaidana aparte utzita, noski, baina horrek ez du balio). Perfume bizi baten usaina hartu diot; lurrinak espezia asko nahastuta dituela esango nuke.
‎Biblian emakumeek ez dute ezer apartekorik egiten. Eskolan nota onak ateratzen ditut, baina hori ez da kontuan hartzen.
‎Euria ari duenean, predikatzetik itzultzean, amak lur promestu bat prestatzen dit beti, suspertzeko. Lur jota ez nau euriak uzten, ordea, baina hori ez diot amari esaten, triste jarriko litzateke eta.
‎Lantxo batzuk egin nahi dituzulako, barruko neke minsor hori baretu nahi duzulako, atseden puxka bat arimaren barru barrutik behar duzulako, irratian 13 urte eta erdi, segido segidoan, jardun eta gero (Klasikoak gaur egiten gehiago, 18 bai dagoeneko, baina horrek ez du nekatzen eta aspertzen, hats hartzen lagundu bai), eguraldiaren iragarpenak uzteko permixoa eskatu, ahal duzun xumeen 3 emisoratan eta ETBn bertan esplikatu, Euskadi Irratian ilunabarreko Klasikoak gaur ordubetez betetzen jarraitu, igande goizero meza Arantzazutik Euskadi Irratian ematen hantxe segi... eta kontu ustezko horiek denak asmatzen direnean, gure eguneroko iragarpenak nola ...
2020
‎Eta bere amorru guztia hustu nahi du miserable harengan. Egia da simaur zuloan eror  tzeko arriskutik atera zuela, umezurtz behartsu batek ezin zuen eta beste etorkizunik espero lurralde anker hartan, baina horrek ez du arintzen egin zuen kalte ikaragarria; izan ere, komunistak, anarkistak, galegozaleak eta gizatxar jainkogabeak babestu zituen eta ez babestu bakarrik, diruz lagundu ere bai. Hura ez du Kristok berak ere salbatuko.
‎Azkenaldian Connell konbentzituta dago Peggyk ez duela begi onez ikusten, eta haren jokabideari erreparatzen harrapatzen du bere burua froga bila. Berari ere ez zaio gustatzen Peggy, inoiz ez zaio gustatu, baina hori ez zaio iruditzen aipagarria. Peggy langara abiatzen da korrika, sandaliek hartxintxarretan kris kras egiten diotela.
‎Egun hartan itsasoan igeri ibili ziren eta gero autoa nonbait bistatik kanpo aparkatu eta sexua egin zuten atzeko eserlekuan. ...i egun hura gogoraraztea orain berriro autoan elkarrekin dauden honetan, nahiz eta gustura berreskuratuko lukeen flaskoa, edo beharbada kontua ez da flaskoa, beharbada Connelli gogorarazi nahi dio hark behin larrua jo ziola orain eserita dauden autoaren atzeko eserlekuan, badaki horrek lotsagorritu egingo lukeela Connell, eta beharbada gorritzera behartu nahi du indar erakuste sadiko baten modura, baina hori ez luke berea, eta ez du ezer esaten.
‎Agondu eta Connell eserita jartzen da Marianne hobeto ikusteko. Badakit liskarrak izaten dituzula haiekin, esaten dio, baina horrek ez du esan nahi gorroto zaituztenik.
‎Baliteke nire erantzuna harrigarria iruditzea, baina horrek ez ninduen kezkatzen. Niretzat, aurrelaririk trebeenak aurrez aurre izatea erronka zen, hobetzeko pizgarria.
‎Nire 49 neurketa zen. Egia esan, Zamoraren omenaldikoa kontatuz gero, bat gehiago izango nuen, baina hori ez dute partidu ofizialtzat hartzen. Agian, herrialde bateko selekzio baten aurka ez zelako izan.
‎Honen bestez esan genion agur Ingalaterrako Munduko txapelketari eta Villalonga hautatzaileari ere bai. Alemaniako egunkariek, lehen faseko atezainik onena izendatu ninduten, baina horrek ez zuen balio izan nire tristura arintzeko.
‎Iribarrek beste partidu bat ere jokatu zuen Espainiako selekzioarekin. Zamorari egindako omenaldia, baina hori ez dute kontatzen, mundu mailako selekzio baten aurka izan zelako.
‎Hurrengo egunetan, egunkarietan nire izena aipatzen zuten beste guztien gainetik, baina horrek ez zidan inolako pozik ematen. Athleticek galdu egin zuen eta horren mina ezin nuen gainditu.
‎Lehen partidua, Betisi 6 irabazi genion. Bigarrena, Pontevedran 3 galdu genuen, baina hori ez zen txarrena izan. Dutxatzen ari nintzela, zoruak ez zituen nire 83 kiloak aguantatu, arrakaldu egin zen, apurtu, eta ertz batek sekulako zauria egin zidan oinean.
2021
‎Eta hori ere arrakastaren bertute txikiari diogun begiramena besterik ez da. Aski litzaiguke atzeratuegi ez geratzea besteen aldean, azterketetan huts ez egitea; baina hori ez zaigu aski; haien arrakasta nahi dugu, gure urguiluari satisfazioa eman diezaioten nahi dugu. Eskolan gaizki badabiltza, edo, besterik gabe, guk nahi genukeen bezain ongi ez badabiltza, berehala altxatzen dugu haien eta geure aurrean atsekabe atergabearen langa; eta irain bat deitoratzen duenaren ahots tonu muzindua eta negartia hartzen dugu haiekin.
‎Hondarreko urteetan, zimurrez beterik eta zargaldurik zuen begitartea, pentsamendu oinazetuek suntsiturik; baina azken unera arte atxiki zuen nerabe baten xarma figuran. Idazle famatu bilakatu zen azken urteetan, baina horrek ez zituen ezertan aldatu haren ohitura zaputzak, ez haren jarrera apala, ez haren eguneroko laneko umiltasuna, zehatz zorrotz egina punttalakurlo izateraino. Galdetzen genionean ea gustuko zuen horrela famatzea, erantzuten zuen, imintzio hantustetsu batez, betidanik espero izan zuela:
‎Eta orain, axola zidan, hara. Eta aitor dizut, zuri dagokizunez, ilobatxo, axola didala orobat zuk nire hitzak nola hartuko dituzun, baina horrek ez nau isilarazten, ikusten duzunez; beharbada, nire baitan pizten ari den sentiberatasun berri hau hutsaren pareko delako. Orduko hartan, amorru apur bat ere eman zidan sentipen horrek, ez bainuen sentimendu kontuetan melenga izan nahi; literaturan gorroto dut biguntasuna, baina onar dezaket testu zoragarri baten barruan badago; bizitzan, ordea, bigunkeriak ez du ezer zoragarririk izaten alboan.
‎–Ados, baina horrek ez ditu bikietako bat ere errugabetzen, erantzun zidan lankideak.
‎Ilea moztea ez zela nahikoa iruditu zait. Bai, gazteagoa ematen dut, baina hori ez zen ile apaindegira joateko aitzakia izan. Lurrindegian sartu, eta hortxe arrazoia.
2022
‎Bazekien senarra desiratzen zegoela ezkon gaua heltzeko. Eta bera ere bai, baina hori ez zuen sekula aitortu.
‎Ez zaitez joan, esaten diot. Negar egiteko gogoa dut eta, baina hori ez diot esaten. Gera zaitez beste tartetxo batean, nik badakit-eta non dagoen zure txakurra, eta itxarotea besterik ez dugu, benetan.
‎Zeren zu hemen geratzen bazara, etorriko da. Begira begira geratzen zait, ez iezadazu horrela begiratu, baina hori ez diot esaten. Eseri egiten da berriz ere, zeren berak, hemengo berri, ez daki batere, eta oraintxe, urteko lehenengo arratsalde honetan, gure atzeko etxeetan dolu  xingolak zintzilik dauden honetan, ni naiz gizon honek munduan duen pertsona bakarra eta bera da nik munduan dudan pertsona bakarra.
‎Egia da gehiegi hitz egiten dudala, gehiegi hitz egiten dut baina inoiz ez psikoanalistaren aurrean, bere presentziak pentsamendua garatzea behaztopatzen dit, gainera ez zaio interesatzen, espezializatuegi dago, nik esaten dudanaren  atzean aditzen duen horretan zentraturik dago, nik jakin gabe ere dakidan horretan, eta ezer esatea ez du merezi, aurretiaz dakizunean zer esatea ez den komeni, psikoanalistaren arreta beste nonbait dagoenean, era guztietara ere, ezer ez dagoen toki batean, ez bero ez hotz egiten duen tokian, eta batzuetan lepazamarreraino egiten dut, dibanean etzanik, ezin dut eraman psikoanalista bere eguneroko kezketan babestea, egin behar dituen erosketetan eta hurrena idatzi behar duen liburuan, eta hura bere erosotasunetik atera  tzeko handiagoa denean nire desioa nire isiltasuna baino, gauez egiten ditudan ametsak kontatzen dizkiot, haiek nire ordez hitz egin dezaten, aditu hau psikoanalista jauna eta zeuk esan, askoz interesgarriagoa naiz gauez, loak ia eder egiten nau, tamaina handiko ametsak egiten ditut, ekaitzak eta enbatak amets, hil arriskuak eta kode sekretuak amets, erorketa askean amiltzen diren igogailuak, lur azpian milagarren solairuan lehertu arte, igogailuak umedade eta kakalardo mundura buruz amiltzen ezerk eusten ez diela, eta mundu horretatik ezin irten dira igogailuak amildu eran zuloa ezarian ezarian itxi egin delako, berrogei mila solairuko eraikinak iheska doan jendearen buru gainera abailtzen ari direla egiten dut amets, eta bitartean inurri itsu mordo bat eskapo doala, pasatzen diren autoei arretarik eman gabe, itsasondo abisalekin eta aldiro mozten diren telefono deiekin egin dut amets, kaixo ama, ez dut ezer aditzen, ez negar egin ama, non zaude, zure zenbakia galdu dut, ahaztu egin dut, baina esadazu, gaizki aditzen dizut, eta zergatik ezin ote dut hatzik mugitu, zergatik ezin ote dut hitzik egin, eta hau luzatu egiten da mila modutan ere, ez dute erantzuten, telefonoa hutsari joka ari da, zirkuitu elektrikoen espazio mugagabeari joka, ez dute erantzuten badakitelako neu naizela, zenbaki faltsua delako, linea okupaturik dagoelako eta dirurik ez dudalako, galdurik nago munduaren azkenean, goitik behera putzu arrokazko batera amiltzeko zorian dagoen eraikin bateko gainaldean, kaixo ama, non zabiltza, nola urrundu ahal izan naiz zugandik puntu honetaraino, nola egon ninteke zure bizitik mila kilometrora, hemendik ezin duzu nire ahotsa aditu, nola utzi ahal izan zaitut bakarrik ohe horretan, hiltzen ari zaren horretantxe, baina hobeko dut orain hitz beste egin, ez dut amets horiez gehiago hitz egin nahi, uste dut beti egin izan ditudala ametsok, ama negarrez ikusi nuenetik aitak hots egiten ez ziolako, aita laneko bidaian joana zelako bere gastu kontuak harturik, ahaztu egin nau esango zidakeen amak nire presentziaz ohartu izan balitz, ez du nigan ez zugan pentsatzen, beste emakume batekin dago, esan zezakeen amak, baina hobeko dut horretan ere ez sakondu zeren inoiz ez naiz helduko esan ez zidanaren hondora, eta joan den astean edo joan den hilabetean, ez nago seguru, hamar urte nituela egin nuen amets, nire aitaren alaba nintzela eta atsegin eman nahi niola, nik eskolan egindako marrazkiei begira zegoen, neska txiki baten marrazkiak ziren, zeru zuria eta laino urdinak, eguzki horia arraia gorriekin eta zelai berdea, eta zer da infantilago halako marrazki bat baino, non tximiniak oker ageri baitira etxeetako teilatuetan, baina aita ez zen hori pentsatzen ari, begira, esan zidan, gaizkia zeruan dago, ernamuinean dago, jaio zain dago goritu ahal izateko, paperari su emateko, eta marrazkiko zeruari begiratu nionean serpentina urdinek estalia ikusi nuen, zeru tormentatua zen, eta izarrak zurrunbiloek zeramatzaten, esne bidearen itsasbeherarekin batera, eta brastakoan zerua higitzen hasi zen, serpentina urdinez irakiten, baina gero eta gutxiago ziren urdin eta gero eta gehiago ziren beltz, sugearen odolaren beltza da, erantzun zidan aitak nik galdera egin izan banio bezala, jakingo ez banu bezala, zeru desatsegin bat milioka suge beltzezkoa, ez aita, oker zaude, zeru guztiz zuri urdina da, Mariaren soinekoa bezain, bai, egia da ...zain, bai, egia da, zeru urdina da gaur baina nolanahi ere gaizkia hortxe dago ezkutaturik, erdizka ageri da horko lainoen artean, begiratu hurreagotik, antzematen zaio, toki guztietan dago eta oroz gain haurren marrazkietan, oroz gain zure haur buruan zeren hazten zarenean zu zeu ere suge izango zara, ez duzu suge itxura izango baina suge izango zara, zeru urdinaren itxurapean irakin egingo duzu, baina hori ez da egia aita, ezin da egia izan, eta amets hartan ni triste nengoen zeren inork ezin zuen ezer egin, okerra egina zegoen, beharrezkoa zen, eta eskuan neuzkan gainerako marrazkiak erakutsi nahi izan nizkionean haietan maleziarik ez zela berari frogatzeko, suak hartuak zituela ohartu nintzen, zelaiak barku pirata bihurtuak ziren eta haien gainetan gizonak bata bestea akabatzen eta pasarelat...
‎...a edo ez dudala eduki pentsatzen dudan horretan, eta nolanahi ere bost axola emaitza beti bat eta bera delako, gizonezkoak zein nardagarri diren besterik ez pentsatzearen emaitza, minutu bat duten ordukoxe beren esperma barreia  tzeko prest dira beti, beren zikinkeria husteko prest, balentria bat egingo balute bezala, eta desafio egiten dizut, eutsiozu egun batzuetan, ea pentsatzen hasten zaren, baina hori ez da inoiz gertatuko, inoiz ez, ez neskatikoak makillatzen diren garai honetan, non bizi guztirako hemezortzi urte izan behar baituzte, non zirrikituaren dardara begirada guztien erdigunea baita, baita maitagarrien ipuinetan ere, hobeko da txakurrek egiten duten moduan atsegin hartzen segi, ureztatze ahoetan nahiz hanka jaso litekeen zeinahi hondakinen gainean, hobeko da amerikar memelokeri...
‎...egitea, jatea, iritziak izatea, lan bat, nola litekeen bere burua ez ikustea bainugelan ispiluko bonbila biribilez koroatuan, horra zergatik dudarik gabe maitasuna baden, bai, zentzu honetantxe da maitasuna ezer baino indartsuagoa, ama batek bere haurrari dion maitasuna da, indartsua, transzendentea, odol berekoarekiko maitasuna duzu, haurra nolanahikoa dela ere, guztiz arrosa edo birikarik gabea, baina hori ez da egia, zeren amek ez dute maitasun horrekin maitatzen, baliteke amek beren Jean da Montreal zapaldu duen hungariar bakarra, tira, horixe da berak esaten duena, beso txiki bat du besaburutik zintzilik, giharrik gabeko besoa da, ezin du mugitu, alferrikakoa du, harrigarria bada ere, beso abortatua da bere ibiliaren erdian dilindan, udazkeneko hosto bat da neguaren joanari eusten diona, ez dauka beso hori mugitzerik beste besoak lagundurik ez bada, eta hori ere zirkunstantzia jakinetan besterik ez, janzten denean edo ohean bizkar gainean etzaten denean, batzuetan bere buruaren atzean jartzen du beso txango hori niri irribarrez begira, bestela bezala, guztiz natural egiten du, erreflexu bihurtu da, lanera abiatu aurretik etxean orrazten garen modura, oso litekeena da jaiotzetikoa izatea baina ez daukat aztarrenik, horra gauzarik estrainoena, ez dugu gai horri buruz inoiz hitz egin, ez, urte hauetan guztietan ez dugu inoiz horretaz hitz egin, ez dakit zertan den bizkarretik dilindan alferrik daraman besoaren historia, ez dugu inoiz gure enkontruetan sartu, gure artean gelditu da, hortxe, arrotz, eta aldiro saihestu beharra daukat beso hori, ukitzeko beldur bainaiz, eta hori ere natural bihurtu da, erreflexu bat, aldiro aldiro nire eskuak beso hori ez bestea laztantzen du tematsu mugimendu bertikal eta hozbera bat eginez, inoiz ez naiz gorputzaren beste aldera barrentzen, beso txikiaren aldera, ez dut inoiz ukitzen besterik pentsatzen ez baldin badut ere, eta zer ehundura ote du, hotz ote dago, gogo onez galdetuko nioke guztiarekin ere zergatik kontserbatzen duen, ote luke bere burua beso horretaz gabetu, anputatu, nolanahi ere ez dio ezertarako balio, ez bada dilindan egoteko eta jendea aztoratzeko, leku esajeratu bat hartzeko, gustura esango nioke gloria handiagokoa dela beso anputatu bat izatea beso atrofiatu bat baino, muturrean dilindan esku hila duena gainera, eta atrofiaturik eduki ordez anputatua baleuka bidaiarazi egin ziezaiokeen, historia bat eman ziezaiokeen, ospea, gerlan galdu nuen, beso hori gihartsu bezain abil zen, hainbat etsai kalitu zituen, buruz buruko borroka batean galdu nuen, ia ia hil nintzen odolusturik, baina altxatu eta ibili egin nintzen bi orduz herriraino, baina hara heldu nintzenerako medikuak ezin izan zuen ezer egin, beranduegi zen, zainak kalteturik zeuden, bai, dilindaneko besoaren epopeia kontatu ezinik ez zukeen izango, baina ez, berak literaturaz hitz egiten dit, ez du sinesten ikasle naizela, guztiz harritzen du gaurko egunean, herrialde honetan inor puta eta ikasle, biak batera, izan ahal izateak, eta beso hil onartezin hori gure artean ez balego ez nuke harri koskorra mendi egingo, baina besterik ere bada, Jeanek orbain gorritzar handi bat du gorputzean lepotik zilborreraino, eta beste bi orbain iztergainetatik orkatiletaraino, ildo kirurgiko zabalak ile beltzetik barrena garrasika, igela bezala ireki zutela esaten dit beti, goitik hasi eta beheraino ireki zutela, lanabes oinarrizko eta herdoilak jandakoekin xerratu zutela, klitoria erauzten den herrialde horietan egiten duten bezala, zauria lokatzez estalirik eta berunezko eguzki galgak euli erruleak kitzikatuta, eta zer aurkitu ote zuten bularralde horretan, hanka horietan, bihotza operatu ote zioten, zainik erauzi ote zioten, medula, ezer ez dakit zeren ez dugu horretaz inoiz hitz egin, nola da posible ordea horrela markaturik egotea eta ezer ez esatea, ezer gertatuko ez balitz bezala, halakorik inoiz ikusi ez duen puta batekin larrua jotzea, halako desitxurakeriarik, eta neure buruari galdetzen diot nola sortu litekeen buztanik gorputz adabatu horretatik, nola litekeen zakila gogortzea eta hazia isurtzea, korritzea, nola litekeen barre egitea, jatea, iritziak izatea, lan bat, nola litekeen bere burua ez ikustea bainugelan ispiluko bonbila biribilez koroatuan, horra zergatik dudarik gabe maitasuna baden, bai, zentzu honetantxe da maitasuna ezer baino indartsuagoa, ama batek bere haurrari dion maitasuna da, indartsua, transzendentea, odol berekoarekiko maitasuna duzu, haurra nolanahikoa dela ere, guztiz arrosa edo birikarik gabea, baina hori ez da egia, zeren amek ez dute maitasun horrekin maitatzen, baliteke amek beren haurrak ez maitatzea, haur normalak izanagatik ere, baita mundura atrofiarik eta orbainik gabe etorriak badira ere, eta beharbada errazagoa da haurrak maitatzea elbarriak baldin badira, batek daki, eta bestalde Jean niri literaturaz hitz egiten tematzen da, ez esan, ez esan, esaten dit behin eta berriz idaztea heriotza printzipio bat dela esaten diodanean, hitzak ez duela objektuaren presentzia behar bere burua enuntziatzeko, hizpide dugun objektua beste nonbait ere egon daitekeela, hiru mendez gero lurperaturik, ez esan, ez esan, magia, eta Jean Paul Sartre, eta bizi duenaren aurrean sentitzen den higuina, hazten denaren aurrean ideien historian duen lekuaren kezkatan gabe, Jainkoa ordezkatu nahirik zientziak jaso duen porrota kontuan hartu gabe, gauzarik seguruenetan ere gorderik den erlijiotasuna adierazi, kimikan, genetikan, izara zimurtuen artean binakako trufan, elkarri tarrapataka esaten dizkiogun hainbat autoreren aipuak, baina dilindan duzun beso txangoa inoiz aipatu gabe, garrasika hoska ari zaizkigun orbainak inoiz aipatu gabe.
‎Jean da Montreal zapaldu duen hungariar bakarra, tira, horixe da berak esaten duena, beso txiki bat du besaburutik zintzilik, giharrik gabeko besoa da, ezin du mugitu, alferrikakoa du, harrigarria bada ere, beso abortatua da bere ibiliaren erdian dilindan, udazkeneko hosto bat da neguaren joanari eusten diona, ez dauka beso hori mugitzerik beste besoak lagundurik ez bada, eta hori ere zirkunstantzia jakinetan besterik ez, janzten denean edo ohean bizkar gainean etzaten denean, batzuetan bere buruaren atzean jartzen du beso txango hori niri irribarrez begira, bestela bezala, guztiz natural egiten du, erreflexu bihurtu da, lanera abiatu aurretik etxean orrazten garen modura, oso litekeena da jaiotzetikoa izatea baina ez daukat aztarrenik, horra gauzarik estrainoena, ez dugu gai horri buruz inoiz hitz egin, ez, urte hauetan guztietan ez dugu inoiz horretaz hitz egin, ez dakit zertan den bizkarretik dilindan alferrik daraman besoaren historia, ez dugu inoiz gure enkontruetan sartu, gure artean gelditu da, hortxe, arrotz, eta aldiro saihestu beharra daukat beso hori, ukitzeko beldur bainaiz, eta hori ere natural bihurtu da, erreflexu bat, aldiro aldiro nire eskuak beso hori ez bestea laztantzen du tematsu mugimendu bertikal eta hozbera bat eginez, inoiz ez naiz gorputzaren beste aldera barrentzen, beso txikiaren aldera, ez dut inoiz ukitzen besterik pentsatzen ez baldin badut ere, eta zer ehundura ote du, hotz ote dago, gogo onez galdetuko nioke guztiarekin ere zergatik kontserbatzen duen, ote luke bere burua beso horretaz gabetu, anputatu, nolanahi ere ez dio ezertarako balio, ez bada dilindan egoteko eta jendea aztoratzeko, leku esajeratu bat hartzeko, gustura esango nioke gloria handiagokoa dela beso anputatu bat izatea beso atrofiatu bat baino, muturrean dilindan esku hila duena gainera, eta atrofiaturik eduki ordez anputatua baleuka bidaiarazi egin ziezaiokeen, historia bat eman ziezaiokeen, ospea, gerlan galdu nuen, beso hori gihartsu bezain abil zen, hainbat etsai kalitu zituen, buruz buruko borroka batean galdu nuen, ia ia hil nintzen odolusturik, baina altxatu eta ibili egin nintzen bi orduz herriraino, baina hara heldu nintzenerako medikuak ezin izan zuen ezer egin, beranduegi zen, zainak kalteturik zeuden, bai, dilindaneko besoaren epopeia kontatu ezinik ez zukeen izango, baina ez, berak literaturaz hitz egiten dit, ez du sinesten ikasle naizela, guztiz harritzen du gaurko egunean, herrialde honetan inor puta eta ikasle, biak batera, izan ahal izateak, eta beso hil onartezin hori gure artean ez balego ez nuke harri koskorra mendi egingo, baina besterik ere bada, Jeanek orbain gorritzar handi bat du gorputzean lepotik zilborreraino, eta beste bi orbain iztergainetatik orkatiletaraino, ildo kirurgiko zabalak ile beltzetik barrena garrasika, igela bezala ireki zutela esaten dit beti, goitik hasi eta beheraino ireki zutela, lanabes oinarrizko eta herdoilak jandakoekin xerratu zutela, klitoria erauzten den herrialde horietan egiten duten bezala, zauria lokatzez estalirik eta berunezko eguzki galgak euli erruleak kitzikatuta, eta zer aurkitu ote zuten bularralde horretan, hanka horietan, bihotza operatu ote zioten, zainik erauzi ote zioten, medula, ezer ez dakit zeren ez dugu horretaz inoiz hitz egin, nola da posible ordea horrela markaturik egotea eta ezer ez esatea, ezer gertatuko ez balitz bezala, halakorik inoiz ikusi ez duen puta batekin larrua jotzea, halako desitxurakeriarik, eta neure buruari galdetzen diot nola sortu litekeen buztanik gorputz adabatu horretatik, nola litekeen zakila gogortzea eta hazia isurtzea, korritzea, nola litekeen barre egitea, jatea, iritziak izatea, lan bat, nola litekeen bere burua ez ikustea bainugelan ispiluko bonbila biribilez koroatuan, horra zergatik dudarik gabe maitasuna baden, bai, zentzu honetantxe da maitasuna ezer baino indartsuagoa, ama batek bere haurrari dion maitasuna da, indartsua, transzendentea, odol berekoarekiko maitasuna duzu, haurra nolanahikoa dela ere, guztiz arrosa edo birikarik gabea, baina hori ez da egia, zeren amek ez dute maitasun horrekin maitatzen, baliteke amek beren ...egitea, jatea, iritziak izatea, lan bat, nola litekeen bere burua ez ikustea bainugelan ispiluko bonbila biribilez koroatuan, horra zergatik dudarik gabe maitasuna baden, bai, zentzu honetantxe da maitasuna ezer baino indartsuagoa, ama batek bere haurrari dion maitasuna da, indartsua, transzendentea, odol berekoarekiko maitasuna duzu, haurra nolanahikoa dela ere, guztiz arrosa edo birikarik gabea, baina hori ez da egia, zeren amek ez dute maitasun horrekin maitatzen, baliteke amek beren haurrak ez maitatzea, haur normalak izanagatik ere, baita mundura atrofiarik eta orbainik gabe etorriak badira ere, eta beharbada errazagoa da haurrak maitatzea elbarriak baldin badira, batek daki, eta bestalde Jean niri literaturaz hitz egiten tematzen da, ez esan, ez esan, esaten dit behin eta berriz idaztea he...
‎...hobeko genuke aurrez aurre jarri eta maitasunaz hitz egin, bainugelan bata besteari oldartu eta eskura erortzen zaiguna laztandu, hobeko litzateke une batez badarik ere bezero eta puta izan, saio batek irauten duen denbora tartean, ordain  tzen duena eta gorputza eskaintzen duena, rolak aldatu egin lirateke berak liburuak itxi eta nik besotan hartuta gizon bihurtzeko behar dudan denbora tartean, baina hori ez da inoiz gertatuko, azkeneko aldiz esango dizut, hori ezin da gertatu zeren gauza horiek ez dira inoiz gertatzen zu ni zarenean, bizia heriotzaren aldetik interpelatzen duzunean.
‎...ts eder horietako bat, eta eguna amets hartantxe pentsatzen ematen duzu esanez hobe zatekeela ez esnatu, urtaroak nahi baino azkarrago igarotzen direla, biziak horren antz handiagoa izan lukeela beste ezerena baino, nire antza edo eskuetara erortzen zaidan zernahirena, nire bezeroen zakilarena, adibidez, bai, badakit, errazegi egin dut lotura, esku bat edo aho bat dagoelarik buztan bat ere badago, baina hori ez dut nik erabaki, halakoxea da gizon emakumeen bizitza, ez da ametsetakoa, batez ere ez nire ametsetako bizia, ametsetan hain naiz ederra non ez baita posible niri begirik kentzea, hain naiz ederra non guztiz ezineko baita inork ni ahaztea behin bakarrik ikusirik ere, edertasun berdingabe honi esker jendearen gogoak zelatatzen ditut, horra nire begi berdeak ile ilunaren, ia beltzaren azpia...
‎Bai, hobeko lukete hartu eta beraiekin eramango banindute, esango balidate oso txikia naizela eta maletan ezkutatu nazaketela eta oina jarri daitekeen noranahi bidaiatu dezakedala, Bangladeshera edo Groenlandiara, Martera edo hiri galduetara, baina hori ez da gertatuko, ezin du gertatu zeren futitzen naiz, niri bost axola zintzo ez diren gizon horiek, nire psikoanalista ez direnak, bost axola ni besoetan hartu eta hegan ibilarazi nahi banaute ere, maletan sartu eta eraman nahi banaute ere, batzarretara eta laneko afarietara, toki horiek guztietara non lehiaketa bateko txakurra banintz bezala erakutsaraziko bainindukete beren lankideen aurre...
‎Askok pentsatuko dute, apika, Linazasoro ez dela idazle konprometitua; alabaina, Audenek poesiaren gainean arestiko aipuan dioen legez, literaturarekin ezin daiteke mundua salbatu, edo ez behintzat literaturarekin soilik, baina horrek ez du kentzen, bidegabekeriaren berri umorez eman beharra sentitzen ez duenik, gizakion sarraskien zein ustezko Jainko ezberdinen larregizko boterearen zama kentzearren.
‎emaztea Salomon Worms bat zen; arreba, Montclarreko markesa; Jockeyko bazkidea zen; bere afariak eta ehizaldiak ospetsuak ziren; bi alaba zoragarri zituen, zaharrena ezkontzeko hitza eman berria. Emaztearen dotea xahutu zuen, baina horrek ez zuen garrantzirik: urtean bi milioi irabazten zituen.
‎Pertsona mota horiei guztiei esker jakingo duzu zuk zer egingo zenukeen eta zer ez haien lekuan egongo bazina. Antzerako egoera batean nola jokatuko duzun eta nola ez (azken hori, batez ere) erakustera etorri dira zure etxera bisitan, baina hori ez dizute esplizituki esango, zuk ondorioztatu behar baituzu.
‎Nik ez dut ziurtasunaren nostalgia hori bizi. (Beste nostalgia asko bai, baina hori ez.) Gainera, askotan ikusi dugu garai guztietako zientzia herriko tontoei aurrenik arrazoia kentzen eta, belaunaldi batzuen ondotik, azkenik arrazoia ematen.
‎Daukaten adinaz gogora liteke edonor deskonektatze horren arrazoia bilatzeko, baina oker, zeren duela 30 urte ere berdintsu gertatzen omen zitzaien, eta orduan ere ez omen zekiten ezer taxuzkorik esaten" orduko musika mugimenduaz". Kantariak dio" herri txiki" batekoa dela, ez dela" melomanoa", eta talde bat daukala, baina horrek ez duela esan nahi dena jakin behar duenik. Irakaspena:
‎Nahiz eta pobreak izan morroi neskameak baitzituzten, indigena zirenak bistan da, sukaldari bat eta txoferra. Gizonezko batzuek esklabo sexual gisa ere hartzen zituzten emakumeak? baina hori ez zen eskandalua, Maitalea ko harremana bezala?. Eta Durasek, kolonialismoa eta injustiziak salatu arren bere idatzietan, ezin izan zien ihes egin estereotipoei.
2023
‎Kartzelandreekiko errukirik ere ez. Ez du gogoko Conchari kontra egitea, baina horretan ez dator harekin bat: Galerako emakumeek badute meza baino kontu garrantzizkoagorik.
‎Sumatu du frantziparrak segitzen duela jira-biraka haren zain Zolloratzeko asmotan. Hotz samarra da frantziparra, baina hori ez da oztopo hego mendebalderantz garraia dezan.
‎Saltzen duten eragin hori lortzeko, ezinbestekoa dute gu distraituta egotea, bakarti, pantailek erabat beretuta edukitzea, etengabeko kontsumo pasiboan bildurik egotea, horrek sortzen dituen albo ondorioei inolako garrantzirik eman gabe; baina horrek ez du zertan horrela izan. Multinazional horiek sortutako negozio sistemaren aurrean oreka bat aurkitzeko, gure aburuz, ezinbestekoa dugu ulertzea benetan zer dugun esku artean eta nola funtziona  tzen duen.
‎Auzia ez da ongi edo gaizki erabili. Horrek aplikazio askoren nortasun erreala zuritu baino ez baitu egiten, eta erabiltzailearengan jartzen du erantzukizun guztia; baina hori ez da bidezkoa, eta, gainera, hezitzaile askoren frustrazio iturria izaten da. Ez da teknologia neutro bat.
‎232 Natibo digitala 2000 urte inguruan sortutako kontzeptua da, balio izan zuen mahairatzeko bestelako testuinguru batean jaiotzen zirela ume horiek, telefono bat aurrean jaiotzen zirela alegia, baina horrek ez du bermatzen eurak beste gaitasun berezi batzuk dituztenik teknologia erabiltzeko orduan. Inor ez da jaiotzen ikasia, ikasi behar dute.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia