Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 90

2000
‎Botikinarekin batean, ene betaurrekoak ere —lehengo etxetik bezperan ekarritako ordezko zahar lodi gorrotagarriak— mahaitxoaren gainean zeutzan, osorik, mirariz. Ikuskizunak, hortaz, trinkotasuna zuen eskas, tipula papera gaineratu dioten pintura lan inpresionista batean bezala, baina horrek egiten zuen, beharbada, erakargarriagoa: erdi ikuste horretan, Edurneren titi beteak —bat baizik ez nion ezagutzen—nire bihotzarekin batean pilpiratzen zirela imajinatzen ahal nuen, tanga motako kulero tikien gainean jantzirik zeraman kamiseta laburraz bertzaldera.
2002
‎Bai, ez da gauzatuko, eta gure analisietan ere agertzen da, baina hori egin izan balute, eta posible zen, giroa beste erabatekoa litzateke. Desobedientzia besterik ez diegu eskatzen, Gandhik egiten zuen bezala.
2003
‎Jakina, neure istorioa aurreratzen ari naiz, baina hori egitean agian agertu dut gai nagusia. Berrikuntzekiko aurreiritziak eta erresistentziak zientzi garapena erraz galaraz lezaketen arren, beren nonahikotasuna, haatik, ikerkuntzaren etengabeko bizitasuna baldintzatzen duten ezaugarrien sintoma da.
2004
‎1 Epaileren bat edo auzitegiko kide den magistraturen bat aldatua izan bada, ikustaldirako data zehaztu ondoren baina hori egin baino lehenago, orduan aldaketa horiek alderdiei ezagutaraziko zaizkie, aldaketok gertatu bezain laster, eta, beti, ikustaldia hasi aurretik. Horrek ez dio kalterik egingo ikustaldia egiteari, salbu eta aldaketaren ondorioz auzitegiko kide nor egin eta epaile edo magistratu hori ezetsi denean, ezespen hori ahoz gertatu arren.
‎Egia da, bai, XIX. mendeko beste zientzilari askoren antzera, arrazaren kontzeptua erabili zuela, oinarrizko elementutzat zuela, baina hori egitean Eu­ ropako joerak jaso besterik ez zuen egin. Euskal Herrian bertan, Kanpionek ere arraza erabiltzen zuen barra barra bere idatzietan.
‎Munduarekiko eta bere buruarekiko duen ardurari (eginbeharraren matrizeari, alegia) uko egin diezaioke gizakiak eta ez gutxitan hala egiten du; baina hori egitean, bere arduragabeziak bere izatea kolokan jartzen du, gizakiak abiarazia zuen izate proiektutik urrunduz. Nortasun guztiz egolatriko eta patologikoak ez badira, askatasunaren eta arduraren arteko dialektika tentsio handiz bizi ohi dute gizakiek, tentsio hori maila eta era askotakoa izan daitekeelarik.
2005
‎gobernu berriaren osaketa eta, garrantzitsuagoa dena, bakegintza eta normalizazio politikorako oinarriak behin betiko finkatzea. Gobernuarena epe motzean finkatuko da bizpahiru hilabetetan argituko da, baina hori egitean, epe ertainari begira bestelako lerro nagusiak ere margotuko dira. Pentsatzen zenaren aurka, ezustekoa izan da berriz ere nagusi, baina ez korronte politiko nagusietan egundoko aldaketak izan direlako, emaitzen aritmetikak negoziazio eta akordio beharren irudikatzea bere muturrera eraman duelako baizik.
2007
‎Horren ondorioz, obesoek argalek baino kilokaloria gehiago xurgatuko lituzkete. Ideia horrek eztabaida sortu du, baina horren alde egiten du beste esperimentu honek ere: sagu obeso baten mikroorganismoak beste baten hesteetan sartuta, ikusi dute beste horrek ohi baino gantz gehiago metatzen duela.
‎– Lurperatu egin nahi nuke, baina hori egitea umekeria den galdetu nahi dizut lehenik.
2008
‎Argi dago, noski, autoak berdez jantzita ere, ingurumenari kalte txikiena egiten dioten ibilgailuak oinak direla. Autoa erabili beharrik ez izatea izango litzateke onena, beraz, baina horretarako egin behar diren aldaketak beste maila batekoak dira. Bitartean, autoa ingurumenarekin ezkon dadin saiatzen jarraituko dute autogileek.
‎Normalean, olioa oso likatsua eta trinkoa izaten da. Ahalik eta etekin handiena ateratzeko, ingeniariak saiatzen dira olio hori metano bihurtzen eta gas hori erauzten; baina hori egiteko teknikak garestiak eta poluitzaileak dira. Hala ere, teknika hobeak eta garbiagoak aplika litezke:
‎esateko eta lore sortaren barruan ohartxo bat laga, zure izena jakin nahi dut? esate baterako, besterik gabe, baina hori egiteko ospitale atarian ere egunero nuen abagunea. Zentzuzkoagoa izango zen zein kaletatik abiatzen zen ikusi, beste espaloitik aurrea hartu, itzuleran ustekabe itxurako aurrez aurreko bat bilatu eta, tupust egin ondoren,. Nik ezagutzen zaitut, uste dut goizero etortzen garela elkarrekin?
‎EAJko buruak ez du baztertu EArekin koalizioa osatzerik, baina hori egin ahal izateko «leialtasuna» eskatu du
‎Ituna hautsi aurretik, bestela, egokitzearen alde egin du. . Ez legoke gaizki, baina hori egin nahi duenak azaldu du nola eta zergatik?.
‎Rosari egin dion Sanglasari buruzko galderaren ondoren, Apeza Tomasengana joan da eta bi gizonak solas adeitsuan daude. Rosa baso garbi batzuk igurtzi eta igurtzi ari da, bat batean larritasun handi batek eman balio bezala, baina hori egiten ari delarik, ez die begirik kentzen bi gizonei. Tomasen eta Apezaren arteko jardunak, ordea, ez du ezer apartekorik erakusten, ez haserrerik, ez ohikotik kanpoko keinu edo hitz zakarrik.
2009
‎Kameran grabatu duguna ordenagailuaren disko gogorrera atera ondoren, irudiak editatzen has gaitezke, baina hori egin aurretik, ziurtatu egin behar dugu kamerak erabiltzen duen konpresio formatua bat datorrela ordenagailuak dauzkan multimedia erreproduzigailuekin.
‎Endosuak jaso duenean «berme balioa», «bahi balioa», «ahalorde bidez» edo bermea adierazten duen beste edozein klausula, ukandunak kanbio letraren ondoriozko eskubide guztiak egikari ditzake, baina horrek eginiko endosuak kobrantzarako komisioaren balioa besterik ez du.
‎Orduan eraikiko dute trenbidearen gainetik pasako den bidea, Laura Alba Herri Lanetako kontseilariak azaldu duenez. Hala izatea espero dut, dio Jimenezek, baina hori egin bitartean ez dut berriz handik pasatzeko asmorik.
‎Jokatzen jakin du Yudhoyonok. Erregaien prezioak kolpetik jaitsi zitzakeen, baina hori egin beharrean apurka murriztu ditu, sostengu maila are gehiago handituz, dio Tanuwidjajak.
‎Halaber, salatu dute Haize Energiaren Lurraldeko Sektore Planaren berrazterketaren inguruan informazio gutxi jaso dutela. Eusko Legebiltzarrak 2008ko martxoan plana sei hilabetean berraztertzeko agindu zion Jaurlaritzari, baina hori egiteko epea bukatu den arren emaitzen berri gutxi izan dutela esan dute.
‎Finalaren eragina ere nabaritu daiteke. Biek dakite nola jokatu, baina hori egitea lortu behar da, eta etzi.
‎aintzat hartuko ditu Jaurlaritzak. Lege horretan langabeei zerbitzua emateko tresna berriak egituratuko dira, baina hori egin baino lehen, Espainiako Gobernutik lan politika aktiboen eskumena jaso nahi du departamentuak. Negoziazio teknikoa hastear dago, eta urtea amaitu aurretik burutu nahi da.
‎–Jende horrek nola egiten du maitasuna biolentzia bihurtzeko? Nik ez dakit, baina horri buruz egin behar da meditazioa. Ez dut esaten Jainkoak hondamendia dakarrela, inolaz ere ez?.
‎Bizkaia Bilbo Basket ez da talde apala, eta Alacant bai. Jostailu baten modura ibili zuen Baskoniak talde hori, nahi bezala belaunikarazi zuelako aurkaria, baina hori egitea ere ez dago edonoren esku. Jakin egin behar da, talde ona eduki, eta Baskoniak bi baldintzak betetzen ditu.
‎Hala, indarkeriarik gabeko abagune bati buruz hitz egin aurretik ETAk armak uztea ezinbestekoa dela azpimarratu du Urkulluk. Faltsukeriak albo batera utzita, gai hori eztabaida politikotik atera daitekeela iritzi dio, baina hori egiteko interes politikorik ez dagoela kritikatu du.
‎Aipatu berri dugun Donostiako hitzaldian arazo berari lotu zitzaionean, modu labur bezain argi batean adierazi zuen arazoaren muina: " Euskara Interneten sartu behar dugu, baina hori egiterakoan prest egon behar dugu. Izan ere, hizkuntza aldatu egingo da eta baita modu negargarrian aldatu ere.
‎• Internetetik doan liburu bat jaisten duenak ez du paperezko liburua erosiko kasu gehienetan, baina hori egiten duten gehienek Interneten jarriko ez balitz ere ez lukete paperezko liburua erosiko. Hala ere, Internetetik liburua jaisten duten gutxi batzuek, behinik behin, paperezko liburua erosi egingo dute.
2010
‎Bigarrenari dagokionez, alegia, forma berrien eta, azken batean, aldaketaren aurkako erresistentziari dagokionez, gure sentsazioa da ez dela jarrera edo sentimendu oso sakona edo oso gotortua, baina egon badagoela eta tarteka azaleratzen dela. Hizkera aldatzen ari dela antzematen da, nabaria da, baina horren aurrean egin beharrekoaz ez dago iriHaien seme alabek ongi ez dakitela iruditzen zaio guraso askori, eta horrek arazoak ekarriko dizkiela sentitzen dute.
‎Australian girotutako filmeko protagonistak Clive Owen, Emma Booth, Laura Fraser, George MacKay eta Nicholas McAnulty dira. Katy emaztea hiltzen zaionean, Joek (Owen) bere bi semeak zaindu behar ditu, baina hori egin beharrean dena alde batera utzi eta Australiara joango da bizitzera berriarekin, Katyrekin, eta horren semearekin.
2011
‎entzumen inplante bat eta estimulatzaile bakarreko edo estimulatzaile askoko kanal multikanal bat. Inplante horiek dituzten pazienteek zentzumenak kodetzeko sistema bat dute, komunikazio normala ezartzeko, telefonoz hitz egiteko, musika entzuteko, baina hori egiteko gaitasuna pazientearen eta gorreria motaren araberakoa da. Inplantearen eraginkortasuna pazientearen araberakoa da?
2012
‎Eta negozio eredua? Dagoeneko, errealitateak konbentzitu ditu kazetariak eta hedabideak aldatzeko beharraz, baina hori egin bitartean nola eutsi negozioari zulora ez joateko aldatzeko aukera izan aurretik? «Hedabideen tamainak eta egiturek dagoeneko ez dute balio kazetaritza ona egiteko, eta, gainera, hura itotzen ari dira», ohartarazi die Lafuentek, El Pais eko zuzendaritzakoak, profesionaleei.
‎Iñaki Arriola PSE EEren Gipuzkoako idazkari nagusiak uste du EAJk Juan Carlos Alduntzin Ingurumen diputatuaren kontra aurkeztuko duen zentsura mozioa ez dela nahikoa, baina horren alde egingo du aurkezten dutenean. Gainera, EAJri egoeraren arduradun pasiboa izatea leporatu dio.
‎Baina badira Azaleratzen ari diren ehunka mila enpresa, ez hain boteretsuak, zaila da defendatzea eta material hori eta eskubideak lor daitezke, motibazio nagusia izan ez arren. Fortune aldizkariak ere azpimarratu du arrisku kapitaleko enpresak Interneten inbertitzeko irrikitan jarriko direla SOPA aplikatzen bada SOPA aplikazioarekin edozein saiakera errotik eten nahi da handizkako “pirateria digitala”, baina horrek egitea eskatzen du. biktima errugabeak, ehunka edo milaka enpresari, eta hasieran, ezin dute eragotzi erabiltzaileek edo horietako batzuek eskubideak dituzten materialak partekatzen dituzte.
‎Estimulu erreakzio katean haustura bat dugu, aukerak zabaltzen dira eta erantzunak ere ugaldu, zerk erabakiko du zer? Esan bezala, psikea jende ilusioetan jokatzea da, baina hori egin ahal izateko, jokalariak hainbat eta hainbat erabaki hartu behar ditu, besteekin hitzartu behar du jokoa zertan den, jakin behar du zein den bere egitekoa. Labur esan, bere buruaz ohartu behar da.
2013
‎Heynckesek Guardiolari dei egingo ziola azaldu zen prentsan, eta Bayerneko entrenatzaileari ez zitzaion albistea gustatu. Alemaniako prentsan Pepek eta nik Bartzelonari buruz hitz egingo genuela azaldu zen, baina hori egitea errespetu falta dela iruditzen zait Guardiolak Bartzelonarekin duen harremanagatik, esan du Jupp Heynckesek.
‎ConBici Bizikletaren Defentsarako Koordinakundearen arabera, Espainia osoko 58 bizikleta elkarte ordezkatzen dituen GKE batek bizikleta «oztopoa da eta ez du sustatzen, hitzaurrean desiratzen duen bezala». Zenbat eta txirrindulari gehiago ibili, orduan eta segurtasun handiagoa «Araudi berriak ikuspen handiagoa eman nahi dio txirrindulariari eta bizikletaren erabilera sustatu nahi du, baina hori egiteko bideak kontrako ondorioak ditu», adierazi du Xavier Corominas Bizikletaren Aldeko Hirien Sareko (RCxB) idazkari teknikoak, Espainiako ehun hiri eta garraio erakunde baino gehiago ordezkatzen baititu. Hirian kaskoa eramateko betebeharra da neurri polemikoenetako bat.
‎Olioa atera da alboko errekatik, eta bertan pilatzen zen egunetan. Azkenaldian garbi dago, baina hori egiten aritu denari esan nahi diogu gelditzeko, eta denona den ibaiari errespetu minimo bat izateko. Horrelako gertaeren aurrean, arduradun politikoei neurriak hartzeko dei ere egin nahi diegu; horrelakorik ez baitago onartzerik.
‎Behin argazki kantitate majo bat bilduta nuenean, erakusketak egiten hasi nintzen. Ez nuen inoiz pentsatuko erakusketa bat muntatuko nuenik, baina hori egiteko ere gai izan naiz. Aurrena bat egin nuen, eta gero orain Azpeitian dudan hau; denera 40 bat tokitan erakutsi dut.
2014
‎Beste erremediorik ez duela ziurtatu du Zestoako konpainiak (Gipuzkoa), enpresak zor handiak dituelako eta lan karga asko jaitsi zaielako, %43 azken urtebetean. Egoera horretan, aukera bakarra enpresa berregituratzea zela ziurtatu du, baina hori egiteko negoziazioek huts egin dutenez, azken erabakia hartu du: «Akordiorik ezak ez du ez itxaropenik ez etorkizunik uzten».
‎...erabakitzen du orain kristal zati horiek lekedaz itsasteko ordua iritsi dela, haiek zapaltzean oinpean zauriak egiteko beldurrez, nahiz eta berandu den, nahiz eta zauri bihurtzen hasi den barruan ireki zaion arrakala; eta, orduan, T k tira egingo du lotzen dituen haritik, eta esango dio maite duela, pareta bat margotu bitartean, eta dantza zoroa hasiko da, zeren eta A berriro hurbilduko zaio T ri, baina hori egitean T berriro joango da asagora, eta horrela, tango batean bezala, elkarren kontra maitasuna egiten eta aldi berean borrokan dabiltzan dantzarien pare. Amaitzen den arte.
‎–Bai, ongi halere, erantzun zion Harry Blountek?, baina horrenak egin du. Hobe zuen Strogoffek hartaz oraindik oroitu ez izana.
‎Erantzuna horixe da, alegia: Higgs bosoia deskubritu, detektatu eta aztertu egin dutela aparailu zientifiko horretan, baina hori egiteko Elayko langileen lana eta grina behar izan da, 6.000.000tik gora pieza egin baitituzte aparailu zientifiko hori eraikitzeko".
2015
‎Espazio kolektiboan elkarrekin denbora asko pasatzen dute lanean, eta konturatu dira zeinen konplexua den elkar ulertzea. «Kolektibotasunean lan egiteko perspektiban gaude, baina hori egitea oso zaila da. Hori bai, ez da gauza ederragorik».
‎Bai eta ez. Bai, Ezkabako ihesari buruzko eleberria idatzi zuen, baina hori eginez errelato koherente idazteko konpromisotik eta lanetik askatu ninduen. Nobelarekin batera, nik bera idazteko ardura eta larritasuna kendu zidan.
‎Gorroto dut hitz hori, baina hori egingo dizut, gustatu edo ez.
2016
‎Egia da gantz saturatuak murriztea komeni dela, baina hori egiteko, elikagai prozesatu gutxiago jatea da bidea, opilak, pastelak edo fruitu lehorrak ez diren aperitiboak, adibidez.
‎Gogoan nituen nik beren burua Jainkoaren justiziari oparigaitzat eskaintzen zioten arimak, errudunentzat ziren zigorrak haiengandik aldendu eta berengana erakartzeko. Eskaintza hau handia eta eskuzabala iruditzen zitzaidan, baina hori egiteko joera izatetik oso urrun nengoen ni. Oi, ene Jainko!, oihu egin nuen neure bihotz barnetik, zure justiziak hartuko ote ditu soilik oparigaitzat eskainitako arimak?...
‎Bada, lehenik eta behin, zergadunak soldatapekoa edo autonomoa den edo enpresa batentzat edo gehiagorentzat lan egiten duen. Baliteke, halaber, soldata hain txikia izatea, Errenta Aitorpena aurkeztu beharrik ez izatea, baina hori egitea komeni dela. Eta gerta daiteke nominak 1.000 euro ez gainditzea, baina kontu edo alokairu baten interesak izatea eta ordaindu behar izatea.
2017
‎Zerbait kuantifikatu bada, hiztunak izan dira. ...tza da baliokidetza eremu baten sorrera politiko eta kognitiboa. estatistikak berak lagun dezake espazio hori antolatzen, baina historian usuagoa izan da estatu politikek eta administrazio erregistroek lan hura egin izana. estatistika estatuaren gobernu erreminta izan da gehienetan, berak ematen zuen bestela ezinezkoa zen begirada makroskopikoa eta globala (estatala eta estatistikoa, hain zuzen) 5 baina hori egin ahal izateko, aldagaiak baliokide gisa sortu behar izan ziren. alegia, kasu singular, partikular eta banakoak aldagai batera murriztuz eta aldagai berekotzat joz, baliokideen sorta antolatu behar izan ziren. kategoriak handik eratortzen ziren, edo askotan legez, hori eginda jakintza arrunteko kategoriei zientziaren berme eta legitimitatea ematen zitzaien, indar ontologiko bereziz segurt... Mogelek Peru Abarkan" iru euskaldun modu, prancesa, quiputza, ta bizcaitarra" elkartu zituenean bezala, euskaltzaleek antolatu behar izan zuten euskal hiztunen arteko baliokidetza. euskaraz hitz egitea aldagai bakarra zela ebaztea eta norbera (hiztun gisa, bederen) definitzeko erabakigarria izan zitekeela erabakitzea euskalgintza deritzogunaren eskutik etorri zen.
‎Aspaldiko urteotan, Zornotzako lasterketa nagusia Udabarri Saria da, baina hori egiten hasi aurretik, urtean bi karrera gitxienez egiten ziran herri horretan. Bata, urte hasieran eta bestea uztail inguruan.
‎Oraindik zalantzan zegoen, Roseren arropak zarratatuak zituen, baina hori egiteko, tirazoa emateko, ez zen ausardia handirik behar. Baina hortik aurrera jarraitzeko ez zegoen behar bezalako trenpuan, Myra xaxatzeko han edukiagatik ere.
‎Hain ondo usaintzen duen lozioa ematean azkura txikia eragiten dion zauri bat. Berriz biratu nahiko luke eta bere betaurrekoen gainetik galdetu norekin eta nora noan, baina hori egiteko aitzakia bat behar du eta ez du aurkitzen.
2018
‎Asteazkenean, Kongresuan, saiatu zen denbora irabazten eta, gainera, pentsioen egoeraren buruzko ardura oposizioko alderdien bizkar ere jartzen. Prest agertu zen alargun pentsioak igotzeko eta erretiro pentsio urriei zergak txikitzeko, baina hori egin ahal izateko aurrekontuak onartu behar dizkiotela esan zien beste alderdiei. Taktika horrekin erretiratuak konformatuko zirela uste bazuen, nabarmen huts egin zutela erakusten dute atzoko irudiek.
‎Jeltzaleek ez dute botoa erabaki oraindik, eta artean sozialistekin noiz bildu daude. Orain arteko adierazpenen arabera, prest daude PP gobernutik kentzeko, baina hori egin eta gero hauteskundeak deitzea. PSOEk proposatu duen moduan, ez dute begi onez ikusten, eta gobernu sendo bat osatzeko aukerak ere urriak direla irizten diote.
‎Izarok hartu egin zuen eskuorria. Soniari iruditu zitzaion ez zuela han bertan apurtu gordinegia litzatekeelako keinu hura publikoki, baina hori egiten irudikatu zuen, nahiz eta, Soniak hori jakin ez, Izarok behin sobrea eskutan edukita zergatik ez, pentsatuko zuen, eroan egingo dut, jakitearren zelako mezuak agertzen diren, igual badago zeozer interesgarria feministen batzarrera eroan eta han lantzeko.
‎Saioa, bere onetik irtenda, Klausen bizkarrera hurbildu, eta esku biekin eusten ari den aiztoa iltzatzen dio, bere indar guztiekin. Saioa ez da konturatzen, baina hori egiten duen bitartean oihuka ari da, aho zabalik. Gero, pausoa atzera ematen du, aiztoa eskuetan oraindik.
2019
‎izatea, nirea eta zurea. Eta ez dago hezurren azpian bakarrik, baina horrek egiten du oso gertukoa, oso intimoa. Non hasten da zerua?
‎Arreta soziosanitarioa ele ofizialetan eskaintzeko estandarren aukera Euskal Herrian – Aitor Montes azkenik, osakidetzako II. euskara planak legez pazienteen lehentasunezko hizkuntzaren erregistroa jasotzen du, baina hori egingo duten langileentzat berariazko prestakuntza eskatuz. hutsune hau antzeman da euskal herrian, eta pazienteen lehentasunezko erregistroa hobetzeko aukera proposatu da dagoeneko, prestakuntza eta eskaintza aktiboaren bitartez, osasungoa euskalduntzeko erakundearen (oee) 28 biltzarrean.
‎Ez dago jarrera negatiborik ordain positiborik ez duenik. Neska nerabeak uste izaten du konbentzioak mespretxa ditzakeela besterik gabe, baina hori eginez ezagutarazten du bere burua; egoera berri bat sortzen du, eta onartu egin ditu egoera berri horren ondorioak. Kode ezarri bati muzin egiten dion heinean, matxino bihurtzen da.
2020
‎Gehigarriak dira berriro ere zalantzak. “Ahulgunea da gehigarrietarako atal bat gordetzea, balorazio “pertsonal” batekin (subjektibotasuna), baina hori egiteko moduak murriztu egiten ditu nire errezeloak”, dio Roblesek. Laura Saavedrak ondorio hauek atera ditu:
‎Erretzaile askok tabakoari agur esatea proposatzen dute egunero, baina hori egitea ez da erraza laguntzarik ez badute. Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioaren datuen arabera, erretzeari uzten saiatzen diren pertsonen% 5ek bakarrik lortzen du hori laguntzarik gabe;% 30, berriz, bai, berariazko tratamendu farmakologiko bati jarraituz eta laguntza psikologikoa jasoz lortzen dute.
‎Ezin besarkatu, laztandu, musu eman edo “bost horiek ez talka egin” ere ezin izateak ezegonkortasun emozionala eta ziurgabetasun handia sortzen du herritarren artean, bereziki bakarrik bizi diren pertsonengan. Jotzea beti izango da garrantzitsua, batez ere gurea bezalako gizarte batentzat, baina hori egin ezin dugun bitartean, psikologoek hitzekin maitasuna transmititzen jarraitzea gomendatzen dute, hurrengo lerroetan azaltzen dugun bezala.
‎Txapelarekin ibiltzen ginen, ni herrena naiz... Gaztea nintzen, 19 urte, baina haiek beti izan dira profesionalak; poliziak dira, azkarragoak edo motelagoak, baina horretan egiten dute lan eta dena zekiten. Eta bete betean harrapatu gintuzten».
‎Beilatokiak baimenduta egonen dira. Bai, baina hori egin dezaketen senideen kopurua mugatu egiten da: 15 pertsona aire zabalean egiten bada, eta hamar espazio itxietan.
‎Eta hori egitera zihoazela ohartu dira baserria XV. mendekoa zela eta bitxikeria ugari zituela. Udalak eraisteko baimena eman zien, baina hori egin aurretik ikerketa egin beharra zegoela adierazi zieten, ustezko zona arkeologikoa izan zitekeelako.
2021
‎" Helburua garbi samar izan zuten hasieratik: bertsolaritza Unibertsitateko ikerketaren mailara jaso behar da, bertsolaritzak baduelako nahiko nortasun horrelako ikerketetan egoteko, baina hori egin ahal izateko, ezinbestekoa da ikertzaileak lan egin dezan egitura antolatzea" (Barandiaran, 2011: 56).
‎Hor balioak eta giza balioen arloa da gehien azpimarratu litzatekeena liburuetan. Hori, lortzea engantxatzen eta mantentzea, baina hori egin daiteke liburuekin, egin daiteke komikiekin, edo detektibe liburuekin. Eta gero ya nik sartuko nuke klasikoren bat, literarioagoa den libururen bat 3 edo 4 mailan.
‎Kirol zuzendariaren lekua beste bati utziko dio laster, agintariek haren ordezkoa lotzen dutenean, baina hori egin artean laguntzeko prest dagoela esan zuen: «Ekainaren 30era arte dugu kontratua Mikel Martija idazkari teknikoak eta nik, eta lanean segituko dugu azkenera arte.
‎Dena dela, kasu honetan ere ez dago izen handi horietara jo beharrik; gure herri mitologiak ere gauza bera dio, izena eta izana. Nire izamoldeari dagokionez, astasuge hitz lausoa eman diot, langa guztien azpitik herrestan dabilen ezer apurra, baina hori egitean nihil hutsaren zulotik atera dut; ez dakit zertarako halere. " Rien".
‎ordura arte izan zituzten harremanak, etxeko historia, nahiz eta une batzuetan Jonanerentzat mingarria gertatu bere haurtzaroa oroitzea. Biek elkarrekin autohipnosi moduko bat ere praktikatu omen zuten pare bat bider; psikearen alde ezkutuak ikusi bide zituzten; intimotasunaren sakonik sakonenera helduak zirela iruditu zitzaien; une batzuk mingarriak izan ziren, halako introspekzioetan mamuak ere agertzen baitira, baina hori egin ondorengo bakeak eta zorion bareak ez omen zuen parerik. Medikuarekiko harreman hura gogoratzen zuen bakoitzean, ezin omen zuen ulertu nola amaitu zen, hain perfektu izanik, ezin zuen ulertu.
‎Nahi baduzu, etxera joango gara, baina hori egitekotan, itsasontzia galduko dugu.
2022
‎Ez da erraza, ordea. «Ingalaterraren jokoa ulerterraza da, baina horri kontra egitea, ez». Middletonen selekzioaren defentsa «ikusgarria» dela deritzo Monterok.
‎Errusiak gas hornidura eteteko arriskua ezin da baztertu. «Gure aurreikuspenek ez dute hori kontuan hartu, baina hori egingo balu, kolpe handia jasoko luke Europako ekonomiak».
‎«Pena» sentitzen omen du, «ostalaritzan badelako lana, eta jendea langabezian dagoelako. Lan baldintzak hobetu dira, baina hori eginda dena garestituko da, eta hagitz tarte ttikiarekin ari gara. Ez dakit soluzioa zein den».
‎Eta adierazi du soraluzetarrek oso modu positiboan baloratu luketela ekimena, udal ordezkaritza duten alderdi guztien adostasunarekin egingo baita. “Biktima guztiek dute egiarako, justiziarako eta erreparaziorako eskubidea, baina hori egiteko egia osoa jakin behar da, gertatutakoaren benetako erradiografia egin”, esan du.
‎• hostorea (fr. feuilletee): delikatua, kraskatsua, baina hori egitea ez du lan erraza edonork; ia zernahi bil daiteke hostoretan.
2023
‎Arrisku sanitarioa agroindustriak sortzen du. Egun, estatuak erantzun bat ekarri du, segur aski ona dena txertoarekilan, baina hori egina da agroindustrian ari direnendako. Gu bezalako laborariendako ez da lerro bat idatzia izan, ez baitakite nola lan egiten dugun.
‎Aitak, eta amak eta haurrek, irakurtzen ari ziren liburua utzi baino lehen, orrien artean sartzen zuten, noraino iritsi ziren gogo ratzeko. Horren ordez bazuten orriaren ertza tolestea, baina hori eginez gero hondatu egiten dira liburuak, eta gure etxe an zaletasun handia dago liburuetarako. Bazuten beste edozer gauza erabiltzea horretarako, nik al dakit zer, gutunzorro za har bat, arkatz bat, elurretako lore bat.
‎Helburua harresia botatzea da, baina hori egiterik ez dute lortu. CAR zelulek ez dute sartzerik lortzen, eta lortzen dutenek aurkako giroa aurkitzen dute.
‎Adierazpen horrek talka egiten du bankuan «bileraz bilera» jokatuko duela dioen aldarrikapenarekin, baina Lagardek beren jokaera zuritu du: «Ez da %100 ziurra martxoan 0,5 puntu igoko ditugunik, baina hori egiteko asmo oso sendoa daukagu, eta gaur egun ez dut ikusten bide hori ez jarraitzeko aukerarik».
‎Elkarretaratze bat antolatu dute —joan den ostiralean egin zuten—, gizarteari mezu garbi bat helarazi nahi diotelako: “Ijitoen kontrako jarrerak normalizatu ditugu, baina hori egiteari utzi behar diogu. Ezin dugu horrelako jarrerarik onartu”, berretsi du Eva Ugalek.
‎Bada, ez. Hurrengo asteotan pagatuko dute zergaren lehen zatia, baina hori egin bezain laster helegitea jarriko dutela iragarri dute erakunde batzuek.
‎«Fiskalaren jarrera bereziki gogorra izan zen; defentsa lanetan aritu zela esan dezakegu». Auzitegiko medikuaren arabera pilota batek zauritu zuen Zudaire, baina horren kontra egin zuten epaiketan: «Harri bat izan zitekeela, botila bat, tiragoma batekin botatako billar pilota... eta biktimarik egotekotan, ez zela Aingeru, baizik eta han eserita zegoen polizia nazionala.
‎erabat mugatu. Konstituziotik zuzenean eratorritako zenbait irizpide ezarri dituzte, legeria alde batera utzita, baina hori egitea ez dagokie epaileei. Epaileei legea aplikatzea dagokie.
‎Irunen urrats hori egiten duena politikari ausart bat izango da. Kritikak izango ditu, hirian badirelako erresistentziak, baina hori egiteko obligazioa dute politikariek. Eta, gainera, tradizioa ere horixe izan da herrian:
‎Atakatik ateratzeko, NDFren atea jo zuen Sri Lankak, baina hori egin aurretik NDFk eskatu zuen Txinak, beste batzuek bezala, urrats bat egitea, haren Exim bankuari 4.100 milioi dolar zor dizkiolako Sri Lankak, bere kanpo zorraren %11 Presio askoren ondoren, martxoaren hasieran Pekinek iragarri zuen parte hartuko zuela zor horren berregituraketan. Ez du zehaztu nola, baina nahikoa izan da NDFk 2.900 milioi dolarren mailegu bat emateko, ohikoak dituen baldintza gogorren truke:
‎Gobernuak onetsi behar du oraindik elkarrizketak hasteko data, baina hori eginda ere askok dagoeneko aurreratu dute gerrillari guztiek ez dutela bat egingo bake prozesuarekin. Verak ere onartu zuen «sakabanaketak» zaildu egiten duela «guztientzako mesedegarri» izango diren erabakiak hartzea.
‎Hautazko elkartasuna. Migratzaileei eta asilo eskatzaileei erantzuteko betebeharra izango dute talde komunitarioko gobernuek, baina hori egiteko bi aukera izango dituzte: kontinentera iristen diren asilo eskatzaile guztietatik estatu bakoitzak urtean 30.000 pertsona jasotzea, eta, bestela, ukatzen duten iheslari bakoitzeko 20.000 euro ordaintzea.
‎Adierazpen eta elkartze askatasunak, esaterako, erabat urratuak daude: sahararrek etxeetan baino ezin dute elkartu, modu klandestinoan, baina hori egitea ez da erraza, bereziki ekintzaileentzat. Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala utopia bat da Aaiunen".
‎Beharbada ez dut belaunaldi bat inspiratuko, ez dut inondik inora ere horrekin amesten, baina norbaiti beste zerbait erakutsi diodala imajinatzea nahikoa iruditzen zait. Ikasleei dagokienez, haien familia pixka bat horretan bada, beharbada asteazken arratsaldeetan aktibitate gisa antzerkia eginen duzu, baina hori egiteko jadanik interesa erakutsi behar duzu. Nik uste dut haurra nintzenean ez nuela interesik, baina eskolan Lehen Hezkuntzan ikusgarri bat egin genuen behin, eta asko gustatu zitzaidan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia