2002
|
|
Etxepare medikuaren begi zoliek orain dela hainbeste urte ikusi zuten, aski ederki gainera, japoniarrak eskulangile gaitzak zirela,
|
baina
hizkuntza gaurkotua behar dugunez, orain mailaz goratu ditugu eskulangileak eta aldi berean hauek egiten dituzten eskulanak ere: artisau bihurtu ditugu, hemengo eskulangile soilak mugaz handikoen ofizialeen parean jarriz.
|
|
Anitzetan, umeak txikiagoak zirenean, larderia ederra izaten nuen argitaraturik dauden ipuinak ohe bazterrean irakurtzeko, han esaten denari ez bainion inola ere tonu edo hizkera doinu egokirik aurkitzen: hitzak ponpoxoak dira, denak euskaldunak edo euskararen antzekoak,
|
baina
hizkuntzaren egokitasuna falta zaie, hitzak lotzeko modua arras bortxatua baita, eta urrun nik betitik ezagutu izan dudan euskaratik. Euskara ortopedikoan daude idatziak, plastikozkoan, hizkuntza guztiek duten naturaltasun goxo hori errekara bota ondoren.
|
|
Ibon Sarasolak liburu bat idatzi zuen idorgiroan, Euskara batuaren ajeak (Albernadia, 1997) izenekoa, ez dakit irakasleren batek gomendatu dizun inoiz ere,
|
baina
hizkuntzen kontu hauek kezkatzen baldin bazaituzte irakurtzeko esango nizuke. Han agerian uzten zuen, adibide bat bestearen gainean jarririk, euskarak duen morrontza gaztelaniarekin, eta nola ari garen Bidasoaz alde honetakook hizkuntza proposamenak egiten gure eguneroko jardueran mugaz haraindiko euskaldunak bigarren mailan utziz, zeren politika kontuetan hainbeste aldiz esaten dugun horrek, alegia, euskaldunak Frantzian eta Espainian bizi direla, hizkuntza kontuetarako ere balio du, ez dakit nik inoiz ere galdetu diozun hau zure buruari, euskaldunak hemen bizi baitira, baina han ere.
|
|
Kexu ikusi dut The Guardian egunkaria Oxfordeko goren mailako ikasleen ingelesa dela-eta (alta, hori da, nonbait baldin bada, ingelesaren eredua, nola den Tolosakoa euskararena), toki guztietan zakurrak ortutsik dabiltzala erakutsi nahian nonbait. Ameriketako Estatu Batuetako arduradunak ere kexu ageri dira, hango ikasleek hamar urtetan 15 puntuko hobekuntza izan omen baitute matematiketan han, dakizunez, dena neurtzen da, nahiz nik ez dakidan zenbaterainoko zorroztasuna duten neurketa hauek,
|
baina
hizkuntzaren gaitasunak, epe horretan berean, 4 puntuko igoera bakarrik izan omen du. Honekin batera egia da gazteen hizkuntza, hemen, Salamancan edo Madrilen, gero eta murritzagoa dela, ahula eta klixez beteagoa.
|
2003
|
|
Kulturaren ardatz nagusia hizkuntzaren gurdian baino folklorismoaren eskuetan uztea arrisku bizia da, atzeraezina bilakatu litekeena. Athletic oso garrantzitsua izango da, Donostiako pintxoak ez gutxiago, Zuberoako maskaradak ezinbestekoak...
|
baina
hizkuntza komunik ezean gaurko ogia biharko gosea izango da. Ez dakit ikusten den:
|
2006
|
|
lehen ere esan dugu euskara teknikariaren eginkizunak askotarikoak direla. Diharduen udalean, enpresan, edo erakundean hizkuntzaren normalizazioaren ikusmoldea zenbat eta zentzuzkoagoa eta orekatuagoa izan, orduan eta zentzuzkoagoak izanen dira teknikariari ezartzen zaizkion eginkizunak ere;
|
baina
hizkuntza normalizazioaren ikusmolde folkloriko eta pobre antzekoak ere egon badaude, hainbat administrazio arduradunen artean adibidez, eta horrelakoetan teknikarien eginkizunen eta eginbeharren zerrenda aise luzatzen eta zabaltzen da. Todoterreno bihurtzen da tek  nikaria, eta, azkenean, batzuetan ez daki oso ongi zer den:
|
|
Ez ote da praktikoagoa, erosoagoa eta eraginkorragoa ergatiborik gabeko hizkuntza, subjektu guztietarako kasu bera erabiltzen duena? Tradizioak pisu handia duela ezin uka,
|
baina
hizkuntzak izaki bizidunak direla, eta, horrenbestez, aldatzen direla ere egia handia da. Honatx, bada, gure proposamena:
|
2007
|
|
Egia da, baina, XVIII. mendetik aurrera bereziki, Erregimen Zaharra bukatzearekin batera, gaztelaniaren alde jo zuela hemengo jaunteriak, atez kanpoko ekitaldietarako lehenago, atez barrukoetarako gero. Katalunian ere izan zen kanpoko zapal  keta,
|
baina
hizkuntza ez zen galdu, hemen adina ez behintzat. Burges katalan gehienek maiteago edo, behintzat, erabiltzenago zuten beren hizkuntza gure jauntxo batzuek euskara baino.
|
2008
|
|
Beste belarrimotz burutsu bat, hizkuntza bat bere burutazioen neurrira ekarri nahirik. (Euskal arima/ estilo/ gizon/ haur/ pentsaeraren ipuin etnikoengatik ez dit neri batere inporta,
|
baina
hizkuntza ez da ipuin etniko bat). Boladatan, lau hitzetatik bat vasco (gure belarriarentzat onik ez eta zer pentsatua gaitzetik).
|
2009
|
|
Neurrikoak ez diren aurrerapauso ahaleginak belarrien eta bihotzen berogarri izan daitezke, baina ziur hutsalak direla praktikan. Euskararen errealitate soziala eta Euskadiren anizkoiztasun soziolinguistikoa kontuan hartuta, nekez joan liteke urrutirago; eta ahalmen ekonomiko handiena duten enpresa eta establezimenduetan aurrerapausorik eman gabe hizkuntza betebeharrak merkataritza guztira aldi berean hedatzea onenean ere Power Point bat koadro ikusgarriz betetzeko baliagarria izan daiteke,
|
baina
hizkuntza errealitatetik kanpo legokeenez, segur luke porrota halako gehiegikeriak.
|
|
Hizkuntzen kontua ez da erlijioena bezalakoa: erlijio aukerak mugak jartzen ditu (ezin duzu aldi berean erlijio bat baino gehiago izan),
|
baina
hizkuntzak mugak hausten ditu: zenbat eta hizkuntza gehiago jakin, orduan eta aukera handiagoak ditu hiztun horrek, mundua zabaltzen zaio.
|
|
herritar elebidunak behar dituela, nahitaez. Azken hogeita bost urteotan bezala orain ere euskal gizartean gehienen helburua ez da elkarren ondoan bai, lurralde berean ere bai,
|
baina
hizkuntza kontuengatik bata besteari bizkar emanda eta elkarren berri ia ia jakin gabe biziko diren gizataldez eraturiko gizartea egituratzea. Aitzitik, euskal gizartean gehienek onarturiko helburua da, bi hizkuntzen koexistentzia soiletik harantzago, egiazko hizkuntza integrazioan eta hizkuntza bizikidetzan oinarrituriko euskal gizartea eraikitzea.
|
|
Hau guztia esaten ari gara, beste ezein giza ekimenetan bezala, hizkuntza aniztasuna babesteko ekimenetan ere, ezinbestekoa delako abiapuntuko diagnostikoa zuzena izatea, arrakasta lortuko bada behinik behin. Euskara, galego, katalan edo gaelikoaren egoerak ezberdinak dira beren artean ere, eta arazo eta erronka berariazkoak dituzte;
|
baina
hizkuntza horien egoerak ez dauka zerikusirik beste hainbat milaka hizkuntzaren osasunarekin: haiek ez bezala, besteok, ez lege babesik dute, ez hedabideetan edo hezkuntzan tokirik, ez gizartean prestigiorik, ez tradizio idatzirik, ez ortografiarik.
|
|
Ildo horretan sakonduz, partikulartasunen beharrean da unibertsaltasuna, uniformetasunaren sareetan endredatuta ito ez dadin. Horrek eskatzen duena da hain zuzen ere norberaren ondareko hizkuntzak osasunbidean jarri eta garatzea, hots, hizkuntza horiek guztiak erabiltzea,
|
baina
hizkuntza guztiak errespetatuz, hizkuntzak inoiz ez baitira elkarren etsai.
|
|
Emakumeak ez zeukan formazio akademiko handirik, mugatua zuen, itxia esan nuke? munduaz zeukan ikuspegia,
|
baina
hizkuntzaren transmisioari dagokionez, zubigintza ezin hobea egiten zuen tradizioaren eta haur baten munduaren artean. Egun batez andereñoaren koadernoa ikusteko aukera izan nuen.
|
|
Hiru gurutzeak trazatzerakoan egindako mugimenduen errezo labur lagungarriko hitz pare batek esku mugimenduak baino luzeago irauten zuen, eta guk hiru pusketan banatzen genituen bi hitz luzeok, eta se/ ñalea/ gatik, e/ tsaien/ gandik egiten. Ebaketok ez dira poetikoki oso zuzenak izango prosodiaren ikuspegitik,
|
baina
hizkuntzaren musikaltasunak zer axola ote zion/ dio inori!
|
|
Kantuaren azkenean Pedro Mai! egin zuen emakume hark ez zekien zertaz ari zen, ez zekien euskal kantu bat zegoela gaztelaniaz kantatzen ari zenaren atzean,
|
baina
hizkuntzaren senak Pedro Mai egitera behartu zuen.
|
|
Euskararen bizitza arriskuan jartzen duen etsai hori, tamalez, gure aldamenekoak baino zital eta gupidagabeagoa da. Independentzia lortuko bagenu ere, gure ametsetako independentzia hori, etsai horren poderioz, euskara, desagertu agian ez,
|
baina
hizkuntza hila bihurtuko litzateke. Eta hori baita Nafarroako erreinu zoragarri eta magikoa berriz sortuko bagenu ere.
|
2010
|
|
arrebekin ordea, gehienbat erdaraz. Uste zen euskara baldar xamarra zela, atzeratua, baserri bizimodurakoa,
|
baina
hizkuntza harekin ez zegoela kulturan aurrera egiterik.
|
2019
|
|
Orotariko deitzen dugun euskal hiztegi erraldoi bat daukagu, harro egoteko modukoa,
|
baina
hizkuntza baten aberastasuna ez da neurtzen hiztegian bildutako hitzen kantitatearengatik, haien eufoniagatik, originaltasunagatik, exotismoarengatik, kanpoko eraginei aurrera begiratzeko balizko balio faltagatik... Hiztunok eta literaturak (hiztegiari eta hizkuntzari ateratako zukuak) ematen dizkiogu hizkuntzari kalitatea, sakonera, joritasuna; guk egindakoa urrutira eramateko gaitasunak eta urrutiko oihartzunak etxera ekartzeko maisutasunak.
|