2001
|
|
Inazito eta Goio zerbeza botilak eskuan geratu ziren behean,
|
baina
handik gutxira neska beltza hurbildu zitzaien:
|
2006
|
|
Nik ez nuen zuregana hurbiltzeko keinurik egin; zuk ere ez zenuen niganako pausorik eman; baina nirekin zegoen lagunak jo zuen irakasle jaunagana, aurreko ikasturteko tratu jatorra gogoan seguru asko, eta horrela sortu zen solasa, gu hirurok bildu gintuena. Bestela ere egin genuen topo, lehentxeago edo geroxeago, eta, hortaz, ezin esan bizitzaren norantza aldarazi zigun ustekabe horietakoa izan zenik;
|
baina
handik gutxira, gizalegeak hartaraturik edo kafetegian ezer hartu nahi ote genuen galdetu zenigularik, nire lagun hura izan zen ezetz esan zuena, ezinbesteko mandatu bat egitera joan behar zuela eta; nik, berriz, baietz.
|
2009
|
|
Garai hartako umeek kontatu zidaten euren amei eta inguruko emakumeei entzundakoa. Hasieran etxeetan sartu eta bertan ez zegoen inor,
|
baina
handik gutxira soldaduak agertu omen ziren fusilak eskuan, emakumeak batu oihuka, eta belaunikatzera behartu zituzten mehatxuka. Fusilekin buruetara apuntatuz, hil egin behar zituztela esaten zieten.
|
|
eta poliki poliki lapitz urdin batez arrasto, lerro, itzal eta kolorez marrazten zuen neska haren irudia airean, buruan. Gero bizi istorio bat asmatzen zion,
|
baina
handik gutxira irudia ederregia, bizi istorioa dramatikoegia zela pentsatzen zuen eta berriz hartzen zuen lapitza, orain gorria, eta lerro zabalez, kolore nabarrez beste irudi bat, beste bizimodu bat sortzen zuen,, baliteke, baina ez, arruntegia da?. Eta berriro desegiten zuen airean eraikitako Angie, eta berregin... buruan milaka irudikatu zituen Angieren aurpegiak, istorioak, azkenean bata bestearen gainean jarritako lerro gurutzatuak eta kolore nahasketak erabat korapilatu zitzaizkion arte.
|
2012
|
|
Aspertuta zeuden poliziei pasaportea erakutsi eta irteerara abiatu nintzen. Hasieran ez
|
baina
handik gutxira ikusi nuen Marco jende artean mugikorretik hizketan. Egia esan, hark ikusi ninduen lehen, eta eskuaz agur egin zidan hara hurbiltzeko.
|
2015
|
|
Jendartea otzan eta bortitz bilakatzen du sakelakoen bitartez den dena kontrolatzen duen matrize ikusezin batek. Izaki otzanak, ia robotak, dira Kingen zonbiak,
|
baina
handik gutxira, dena den, beren kontzientzia propioa joango dira berreskuratuz; zonbi kontzientzia delakoa izango da, paradoxikoa dirudien arren, eta matrizeak kontrolatuko du.
|
2018
|
|
Leihotik sartzen zen gaueko argi ahulak laino bat balitz bezala estaltzen zituen mahaia eta ohearen ertza, eta ohazaletik pasatu eta gero hormara igotzen zen. You Sipo ohean etzanda zegoen, begiak erdi irekita,
|
baina
handik gutxira negar zotinak entzun zituen etxe barruan, eta ohetik atera zen zer gertatzen zen ikustera. Leihotik sartzen zen gaueko argiaren azpian uzkurtuta, You Shitou ikusi zuen, bere senarra, eguzkiak erretako lur zizare bat irudi.
|
|
Buruari gora eta behera eragin dio Oyvindek, otordua ona dagoela adierazteko bezala,
|
baina
handik gutxira sardexka mahai gainean utzi du astiro. Garagardo trago bat edan du.
|
2019
|
|
Hiriaren eta lusitaniarren kanpamentuaren artean, lusitaniarrak diogu haiek euren buruari artean ematen ez zioten izena den arren, estuario zabala ikusten dugu, hain zabala non, lurretik barna oinez buelta emateko pasatu bailitzateke, ekialdeko adarrean, Rua da Palma hasten den tokitik, eta mendebaleko adarrean, Rua das Pretaseko gainetatik, ibilaldi ez nolanahikoa atzo oraindik mimoz tratatzen zituzten zelaietatik zehar, eta gaur, jangarri den orotik arpilatuta egoteaz landa, zapalduak eta erreak Apokalipsiko zalditeria beren suzko apatxekin bertatik pasatu izan balitz bezala. Mairuak esan zuen portugaldarren kanpamentua mugitzen hasia zela, eta hala zen,
|
baina
handik gutxira gelditu egin ziren berriz, On Afonso Henriquesek bere armada guztia bertan zeukala egin nahi izan baitzion harrera lehorreratu eta hurbiltzen ari zen jende multzo murriztuari, jaun gurutzatuak denen buru, harrera honekin berauek bereziki ohoratuz, are eta gehiago besteek alde egin izanak sutan jarri zuelarik. Odolez eta boterez nagusi den jende honen topaketak eta elkarretaratzeak aski ezagutzen ditugunez, garaia da nor gehiago dagoen jakiteko, zeintzuk diren soldadu hauek, gureak, Carmo eta Trindadearen artean barreiaturik, aginduen zain, zigarro bat erreaz entretenitu ezinik, hor barna daude eseririk edo geldirik, zutik, edo lagun artean, paseoan, olibondoen itzalean, eguraldia ona izan da eta denda gutxi eraiki da, jenderik gehienak izarpean egin du lo, burua ezkutuaren gainean, gauez, denbora laburrez, lurraren beroa sentituz, eta gero haiek bere gorputzez lurra berotuz, batzuen hotza bestearen hotzarekin elkartuko diren egunera arte, eta hau berandu gerta dadila.
|
2022
|
|
Hasiera batean, militante gutxi batzuk entrenatu ziren,
|
baina
handik gutxira ehunka lagun heldu ziren bat batean, Turkiako mugen barruan inolako borroka egiteko ezintasunagatik: 1980ko irailaren 12ko estatu kolpeak 1938tik ezagutu ez zen bezalako errepresioa eta terrorea zabaldu zituen.
|
|
Moskuren bidez, Damaskok behatzaileak onartu eta armategi kimikoak baliogabetzea onartu zuen. Akordioa hala moduz bete zen –Arma Kimikoak Debekatzeko Erakundeak 2018an salatu zuen Siriako Arabiar Errepublikak ez zituela desegin ez armak, ez haiek egiteko fabrikak–,
|
baina
handik gutxira goitik behera aldatu zen gerraren ikuspegia eta kurduen ordura arteko protagonismo falta: Irakeko gune sunitetan pizten ari zen matxinada erabateko gerra bihurtu zen Estatu Islamikoa izeneko taldea Mosulen sartu zenean.
|
2023
|
|
Salaketa gordin haiek gogoan, begirada jangartsua kruasan adarrari josia, larrialdi deia egin nion Petrari. Komunikatzen ematen zuen,
|
baina
handik gutxira berriro hots egin nionean jakinarazpen bat atera zitzaidan, telefonoa itzalia edo estaldurarik gabe zegoela gogoaikarriro esaka. Goitik behera berrirakurri nuen Petraren erreportajea, eta bikaina bezain ausarta iritzi nion:
|
|
Eta orduan imajinatzen hasten nintzen amari zer oparituko nion, Chanel kolonia, adibidez; eta aitari zer opari egingo nion, astakume bat, adibidez; eta Najim anaia zaharrari behi bat ezkontzarako, adibidez; eta Rohuna arrebari josteko betaurrekoak, adibidez; eta Latiha arrebari markako zapatila batzuk, adibidez; eta Fatima arreba txikerrari kometa bat, adibidez. Eta igual azken azkenean lokartzea lortzen nuen,
|
baina
handik gutxira esnatu egiten nintzen; lotan nengoela ere, amesgaiztoek esnatzen ninduten eta beti lozorroan egoten nintzen, kolarik esnifatu gabe ere egunez eta gauez lozorroan.
|
|
Ontzia Camper baten alboan zegoen, atoi metaliko baten gainean. Gizona furgonetan sartu zen,
|
baina
handik gutxira kanpoan zegoen atzera eta, ontziko eskailerak igo ostean, kabinan desagertu zitzaigun. Idi begietatik, berehala zabaldu zen kanpora itsasontzi barneko argitasun laranja.
|