Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 496

2000
‎Zaila zen, batez ere aztarnategi horiek oso handiak direlako. Koba bat oso mugatua dago, garbia dago, han erraz egiten duzu lana, baina halako aztarnategi bat hartzea ez da erraza. Hala ere nahikoa kemena izan zuen gazte honek horrekin hasteko.
‎Aparte, kontatzeko modua, duen tonua ere oso bitxia da: ahots bat entzungo bazenu bezala da, hasieran beharbada ez diozu kasu handirik egiten edo oso adi ez bazaude ez zara konturatzen, baina halako batean poliki poliki sartu egiten zaizu barrura, eta bere erritmora eramaten zaitu.
‎—Egia duk ezen Joanikot eta Maddalenen amoriozko historia ezin ederragoa izan dela, baina halakoak bakanetan gertatzen dituk eta oso zirkunstantzia berezietan... eta gertatzen dituk, batik bat, inguruko jendea amoranteen kontra agertzen denean eta hauek, halarik ere, berea atxiki nahi izaiten dutenean, sasi guztien gainetik eta hodei guztien azpitik, nola gertatu baitzen hire osabaren kasuan. Zeren, bertzenaz...
‎Seitik zortzi ordura bitarte Potzolori sinetsi behar banion, baina halakorik ez idazteko erregutu zidan, forentsearen azterlanak gezurtatuko ez ote zuen. Datu hori ezean, bertze bat erantsi nuen esaldia luzeegia gertatzeko beldurrik gabe:
‎Halaber, ezin dut ukatu, Dabidena gertatuz geroztik, neure burua bera ere aski ezezagun egin zitzaidala, batez ere haren intimitate eta sekretuen bilatze zoroan hasten nintzenean, haren harremanaren frogarik ttikiena ere topatu nahian: izan haren kaxoietan, izan sakeletan, izan telefono ordainketaren agiriarekin hel  tzen zen zenbaki zerrendan; baina halakoetan ezer ez topatzeaz gain, neure buruari kalte besterik ez nion egiten.
‎minutu batean hogeita hiru bider esan zituen" ni"," nik", edo" nire" bezalakoak, hogeita hiru bider, kontatuak. Edozein modutan, ni entzuten egon nintzen, Rakeli buruzko galderaren bat egiteko aukera noiz etorriko, baina halako batean, itxuraz gura barik, bere zigarroaz niri atzamar bat erre, eta ahora eraman ez zidan ba! Lizun hasi zitzaidan, eskumuturretik heldu, eta atzamarra miaz  katuz, baina ni zer egin ez nekiela geratu nintzen.
‎Esan gabe doa Polikarpo noiz edo noiz desagertu egiten zela, baina halakoetan amonak haren ondorengo katu nabar bat hartzen zuen, izen bera ezartzen zion eta neke askorik gabe erakusten zion bere usadio bitxia. Behin batez, ordea, katua hil, eta amonak ezin izan zuen haren ordezkorik aurkitu.
‎Berak esana zuen" bihotzak agindu erara" ondu zituela poemak. Egia da tresneria handirik gabeko poeta dugula, baina halako gardentasunaz mintzo zaigu non lirika sentimental bat osatzen baitu nahiaren eta ezinaren, grinaren eta lotsaren arteko pultsuan. Pako Sudupek ongi atzemana duen bezala, maitasun galduaren poeta dugu Nemesio Etxaniz, eta bere malkoak, inozoaren muga arriskutsu horretan baldin badago ere, hunkitu egiten gaitu, frustrazioa molde dotorean ematen dakielako.
‎Bada, Herrerako orduko erregimenak zeukan izenik ez dut gogora ekarri nahi; ezagutu egin behar zen hura zelakoa zen sinesteko. Militarra zela esan izan da, baina halako erregimen militarrik ez da inon izango. Gu suntsitzeko eta deuseztatzeko ahalegina prestatu zuten han.
2001
‎Nik maite ditut eta haiek ni maite naute, hala esaten didate behintzat, eta nik sinestu nahi dut, eta ordainean ipuinak kontatzen dizkiet. Hasieran besteek idatzitako ipuinak ziren, baina halako batean neure buruari galdetu nion: zergatik inoren ipuinak erosi, etxean fabrika osoa izanda?
‎Ez dakit zergatik baina begiratu egin nion. Ez nekien trena zein ordutan etorriko zen, baina halako egoeran egin nezakeen keinurik naturalena izan zen. Ezin dut eraman jendeak hain modu nabarmenez niri begiratzea!
2002
‎Edo gutxiagorako. Beraz, orain ere irabazten atera naun’ Izugarria dun, bai, baina halakoak ditun kontuak... Eta ez bila esplikaziorik, mugako egoeretan gertatzen diren gauza askok ez baitute esplikaziorik.
‎Bi jarrerok muturreraino heldutakoan pizten zen sua. Egia esateko, gutxitan ikusi nituen errietan hasi eta, txinpartak harturik, sekulakoak esa  ten elkarri, baina halakoetan, barrenean zeukaten pozoi guztia elkarri aurpegira bota eta gero, mututu egiten ziren. Biak ozpindurik, erraiak jaten, baina hitzik egin gabe.
‎Gogoan dut filmaren aurka erabiltzen zenuen argudioa: " Nola da posible horrelako istorioa Buenos Airesen jazotzea?", baina halako batean aitortu didazu zure amorruaren benetako arrazoia Gilda puta baten eran agertzea izan zela –ezpainak ia edalontziaren barruan zituela burutu zuen berbaldia– Zelakoak zareten sufragistak!
2003
‎Beste konpainia nazional zaharrago batzuekin alderatuz gero, gure gaztetasuna agerikoa da, baina halako erakunde baten berezko ezaugarriak zehaztu ditugu eta gure herrialdean dantzaren arloko aitzindaria izatera iritsi gara.
2004
‎Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak argi utzi nahi izan du kexarik egonez gero mahaietako presidenteek mekanikoki kontatu ziren botoak atzera berriz ere eskuz kontatzeko obligazioa zutela, baina halakorik egiteko eskaerarik jaso ezean, legeak txartelak apurtzeko baimena ematen duela. Bestalde, Iñaki Goirizelaia EHUko Elektronika eta Telekomunikazio Saileko irakasleak ere botoak manipulatzea ezinezkoa dela adierazi zuen eta mahai batzuetan botoak eskuz ere kontatu zirela ziurtatu zuen.
‎Ez noa erantzun erabatekorik bilatzera, ez baitut uste hitz horrek (ez beste ezeinek) esanahi esentzial eta definitiborik duenik. Dudarik gabe pertsona bakoitzak euskal subjektuaren inguruko bere pertzepzio partikularra izango du, baina halako ikuspegi pertsonalek ez dute denontzat balio. Beraz erantzun zabalagoak behar dira.
‎Ez nuen maleta zabaltzeko gogorik batere, ezta jateko ere. Berehala lokartuko nintzelakoan nengoen, baina halako ezinegon bitxi batek hartu ninduen. Gela estuegia zen, eta ilunegia.
‎Ustez zuzendua nuen zuzendu beharrekoa, bada, baina halakoetan beti izan ohi da kazetari txotxoloren bat, eta prentsaurreko hura ez zen salbuespena izan, jakin nahi baitzuen, jakin, txoropito ahalenak, ea ez ote nien Benidorm eta Sitgesko herritarrei barkamenik eskatu behar. Errabia handiz erantzun nion:
‎Hasieran ez zituen lotu" Carlos" eta" he" hori, ingelesez ari zenean maiz gertatzen zitzaion bezala, baina halako batean burua berera etorriz ulertu zuen: Bazter hil egin duk.
‎Jexus Mari basoan aurkitu zuten egurketan. Harakini iruditu zitzaion berriak ez zuela gehiegi hunkitu, baina halakoa zen beti Jexus Mari, sentimenduak ezkutatzen zekien soldadu aginkorra. Baiezkoa eman zuen, Ferminek adina berriketarik gabe, nahiz eta Fermin eta Bazter, Jexus Mari eta Bazter baino adiskideago izan.
2005
‎Erregistratzaileak idazkuna eten duenean edo horri ezezkoa eman dionean, horren arrazoiak azaldu behar ditu kalifikazioan. Ez badu halakorik egin eta agiria berriro aurkeztu bazaio, edo kasuan kasuko gobernu errekurtsoaren ondorioz inskripzioa egitea erabaki bada, erregistratzaileak alega dezake aurreko kalifikazioan aipatu ez diren akatsak daudela; baina halakoetan, erregistratzaileari diziplina zuzenketa jarri ahal zaio, hori bidezkoa bada, kasuaren inguruabarrak kontuan izanda.
‎Ahalegintzen naiz! Gidoia ondo ikasi, eta aldatu behar badut, akotazioentzat toki bat libre utzi… Nik uste lanean nahiko artatsua naizela, baina halakoa naizelako izaeraz. Ikusten ditut nik askoz lan gutxiago egin eta lan hobea ateratzen dutenak nire gremioan.
‎Hurrengo egunetan, beldurrez ibili nintzen ea ama noiz agertuko ote zitzaidan etxean agure zaharren batekin, baina halakorik ez zen inoiz gertatu. Amak ez zuen kontu hura gehiago aipatu; ez neuk ere, jakina.
‎Janariaz eta edariaz apur bat bazenekien zeuk ere, baina halako gutiziarik! Sukalde frantsesa izan zen ia guztia lehenengo oturuntza hartan, hasi ahate gibeletik, segi Borgoñako ardo lodiekin eta amaitu Chartreuse usain ederrekoarekin.
‎Ez dakit segur, baina halako zerbait behar du izan bion arteko lubaki hau betetzen duen aldearen materiak".
‎emaztea adatsetik zeramala gelditu zen tabernaurre guztietan" Beha ezazue puta hau, senarra lanera joateko zain egoten duk auzoarekin oheratzeko!" zuela anuntzio. Kontu honen entzutea baino ez neukan nik, umea nintzeneko eskandalua da hau, baina halako higuin samin bat hartu nion Manoel Arauxori, eta ez nion espartinetara ere behatzen auzoko eskaileretan gurutzatu behar nuenetan. Emaztea begitantzen nuelarik karrikan barrena trofeo gisa biluzik, urrikalmendu handi batek hartzen ninduen, harrika eman baliote bezala.
2006
‎Frantziako lur gehienak eta Iparraldea ere naziek bere menpe zuten garaian kokatua dago. Alemanek lurrera botatako abiadore aliatuei laguntzen ahalegintzen da, gehienbat, Begoñaren erresistentzi taldea, baina halako batean bestelako betebeharra iritsiko zaie eskuetara, aurreko ekintza guztiak baino arriskutsuagoa, Biarritzera iritsiko dena eta beraiek lagundu beharrekoa naziek berariaz bilatzen duten gizon bat delako, kontzentrazio zelai batetik ihes egin ahal izan duen aleman ospetsua.
‎sokarekin lotzeko, sokarekin lotzeko. Eta bizitzarekin lotzen zuen balitz bezala, gerrian lotzen hasi zen soka, baina halako batean danbatekoa besteak baino indartsuagoa izan zen, danba, eta kolpeak sokatik askatu zizkion eskuak, eta emakume batek besteari semea lapurtuko balio bezala, itsasoak German kendu zion Urkiolamendi itsasontziari. Ez zuen Germanek gehiagorik ezer entzun.
‎Isiltasun giro hartan beldurra ematen zuen ia hotsik txikiena egiteak, eta, anatomiaz aspertzen nintzenen, hitz gurutzatuak betetzen aritzen nintzen, karpetan eramaten nuen denbora pasen aldizkaritik. Hasieran uste nuen ez zuela nire beharrik, ahaztuta nindukala, baina halako batean ohartu nintzen neure ikaste hartan trabarik egin nahi ez zidalako egoten zela horrela; oinak txindurritzen ari zitzaizkidalako altxatu, bera egoten zen egongelara joan eta ezer behar ote zuen galdetu nion.
‎Ez dakit zu altxatu zinen lehenago edo ni, zereginak izango genituen batak zein besteak. Oroitzen naiz, baina, muxu doi bat eman zenidala masailetan, ezagunen arteko adeitasunezko agurra, besterik gabe, baina halako berotasun bat sumatu nuen edo sumatu uste izan nuen zure agur keinu horretan, barruko joranari eutsi edo jaregin tentsioan bazeunde bezala. Nire irudipenak ote dira?
‎Hasieran ez zen inolako gorabeherarik izan ikerketa hartan, baina halako batean Beatricek latsari bati garbitzeko emandako zapi baten kontua agertu zen. Odolez zikindua omen zegoen zapi hura, eta, Beatricek hilekoarena zela esan bazuen ere, zapi odoldu hark errezeloa sortu zuen.
‎Baina ezer gertatu izan ez balitz, agian ez nintzatekeen konturatuko nolakoak diren benetan, haietako bat izango bainintzen, ez al duzu uste? Tontotuta nabilela pentsatuko duzu, maitea, eta agian arrazoiarekin, baina halako kontuak nerabiltzan buruan drogerian, itxaroten ari nintzela. Gero, egoitzara itzuli eta txokolategi paretik pasatu nintzenean ez nituen jadanik ikusi Anuntxi eta haren lagunak, eta, alde batetik, lasaitua hartu nuen.
‎Ez zen ezer berezirik gertatu. Hurrengo goizean, gosaltzen ari ginela ea zer moduz lo eginda zegoen galdetu nion Martini, formulismo hutsez, amesgaiztorik izan ote zuen eta hori guztia, eta hark ezetz, ez zuela amesgaiztorik izan, baina halako batean esnatu eta eguna zela konturatu zela, eta han bertan amatxo eta Richard gauza arraroak egiten ikusi zituela, baina gero gaua itzuli zela eta loak hartu zuela berriro ere. Deitu egin ziela, baina ez ziotela kasurik egin.
baina halako hustasun bat
2007
‎Orain ere badaude hainbat teoria bateratzaile, soken teoria adibidez, baina halako teoriei indarra ematen dieten frogak behar dituzte. Alabaina, azkenaldian kosmologian egiten ari diren aurrerapenek argi berria emango dietela espero dute.
‎Europar Batasunaalfer gurpilean sarturik dakusa gure adituak: «Alde batetik Europako nazioenarteko diferentzia kulturalak bizirik irauteko arrazoia Europako herriak batu etahomogenizatuko dituen aginte zentral indartsurik ez izatean datza, baina aldiberean halako aginte zentralizatu eta bateratzailerik ezaren arrazoia neurri handibatean diferentzia kultural eta historiko horien sakontasunean aurki daiteke».
‎Ikusi dugu analogiaren usadioa gizarteko fenomeno berrien argibiderako (Iraultzaren Estatua/ gizartea organismo gisa); alderantziz, natura bera, produktu organikoen sortzailea, proba liteke esplikatzea arteagaz analogian; edo natura bizidunaren ikerketa orienta genezake hari xedeak suposatuz bezala (nahiz berak estriktoki xederik ez duen), geure buruarekin analogian505, etab. Baina, harrigarriena Kant baitan da analogiaren baliatzea metafisikan, arrazoimenaren ahalmenak, berak kritikoki moztuak dituen esparruan (Jainkoa ezagutzeko, adibidez). ...asuna zer den(= b), horixe da gizadiaren ongizatearentzat(= c), Jainkoa baitako ez ezagunkia(= x), guk haren maitasuna deitzen duguna; eta hori, ez maitasun horrek giza grinaren bategaz inolako antzik duelako, baizik eta guk, munduarekin duen erlazioa eta munduko gauzek elkarren artean dutena antzekotzat eman genitzakeelako»508 Errigortsuki Jainkoak maitasuna bezalako sentimenduak ezin ukan ditu, baina halakoaren analogo bat guk, pentsatzeko gure moduan, haizukiro suposa geniezaioke.
‎baizik herri guztiekin eta izandako belaunaldi guztiekin, horiek berarekin, izan bitez lokarriak nahi bezain urrun eta artekotuak, hizkuntz kontaktoan egon izan direnekin. Hartara hizkuntza kanpotiko botere bat («Macht», «Zwang») bilakatzen zaio gizaki bakoitzari eta nazio bakoitzari, baina halako moldetan, non hotsik arrotzenean ere ahaidetasun min baten soinua ezagutuko baitu246.
‎Askori eliz sotoko balizko armategi hura etorri zitzaion akordura. Dionik pare bat aldiz aipatu zuen kontu hori, hara asaltoan agertzea proposatuz, baina halakoetan beti gailentzen zitzaion Justinoren zuhurtasuna:
‎Inork ez zion fitsik ulertzen, azentu amerikarra gainditzen baitzitzaion gaztelaniaren gainetik, baina halako gauzak maite zituen hark. Zernahik balio zion, irrirako bazen.
‎orkestra isilik zegoen, eta musikariak ez zeuden beren lekuan. Atsedenaldiren bat izaten ahal zen, baina halako batean argiak itzali egin zituzten, eta Migelek inguruari erreparatu zion begiekin galdezka. Untxiaren aurpegia geratu zitzaien turista harrituei eta kubatar gehienek goratu egin zituzten behakoak.
2008
‎Hagineko minez negar eta negar emon neban egun oso bat eta hurrengo egunean amak arrebeagaz, Elenagaz, bialdu ninduan hagin hori ateratera. Torpe samarra begitandu jatan medikuori, orrikak, artaziak eta ganontzeko tresnen bila estropozuka ikusi nebanean, baina halako min zorrotza kentzearren edozertarako prest ni. Sentidua kentzeko orratza sartu eustanean izarrak ikusi nebazan, baina hurrengoa ez zan asko hobea izan.
‎Ezin ekar daiteke, inola ere, lan edo zerbitzurik. Hala eta guztiz ere, sozietate estatutuetan diruzko ekarpenak ez diren prestazio erantsiak ezarri ahal zaizkie nahitaez akziodun guztiei edo batzuei, baina halakoek ez dute osatuko sozietatearen kapitala.
‎–Norbaiten zain?? galdetu nezakeen, baina halako emakumeen egoak bazterketa onartzen ez duela jakitun,, niri ere kalabazak eman dizkidate, esan diot.
‎Nazariok: egia zen une hartan bere fabrika eta bere negozioak zituela lehentasun, baina egia zen, halaber, zazpi zortzi hilabete lehenago Regina ezagutu zuela, baita harekin batera hiruzpalau segundoko bitarte berezi hura bizi ere; Nazario ez zegoen, artean, maiteminduta, atseginetik eta esker onetik haratago dago maitemina?, baina halako jakin min bat behar zuen gutxienez, Regina han aurkituko ote zuen ez ote zuen?
‎Barrura sartutako lauek eraikuntzarantz jo zuten zuzenean, garrasika korri eginez, eta zuhaitz arteko gizonek ere garrasi egiten zuten beren kideei adorea emateko. Tiro gehiago izan ziren; baina halako presa zuten tiratzaileek non huts egin baitzuten denek, itxura batera. Konturatzerako lau piratak aldapan gora igoak ziren eta gainean genituen.
‎Ni beti erne jartzen nintzen nabigatzaileen aurrean, nahiz hanka bakarreko nahiz hanka biko izan, eta gogoan daukat hark zer pentsa eman zidala. Ez zen marinel tankerakoa, baina halako itsas aire bat nabari zitzaion.
‎Zuloz josita jarraitzen dute bazterrek, Nioro du Rip alderako hobekuntza motel bat, baina halako batean, Kaolack era iritsi eta asfaltoa hobetu egin da, bideko marrak eta seinaleak agertu dira, eta orduak eta kilometroak aurrera, aspaldi ahaztutako itxura dauka. Edozein herrialdek lukeen gutxienekoa, ez dozena erdi erreiko autobidea, joan etorriko errepide duina baino ez.
‎–Kirikiñok? pozik emango zien gisa bereko iritzi sabindar gehiagori tartea bere euskarazko atalean, baina halakorik ez zen iritsi. Izan ere, sabindar hertsien taldean ugari ziren neologismo asmatzaileak eta segitu beharreko arauak zein ziren esaten zutenak, baina. Kirikiño?, joera aberrianoko bizpahiru gipuzkoar jarraitzaile eta Bilboko Euzkeltzale Bazkunako laupabost kenduta, oso gutxi ziren euskaraz idatzi­idatzi ezer egiten zutenak.
‎Julian Elortza, karlista, Gipuzkoako Diputazioko buru eta Oñatiko astearen arduradun zenak egin zion aurkezpena, Urkixoren merituak laudatuz eta «haciendo votos por que en el próximo Congreso de Estudios Vascos pueda ponerse en el reglamento este artículo: la lengua oficial del Congreso será el idioma vasco»220 Ikusten denez asmo oneko gurari boluntaristak ez ziren falta, baina halako helburuak lortzeko hitzak baino gehiago zen: euskararen normatibizazio eta modernizazioa.
‎Azken ekaitzak ez ditu, oraingoz, Europako finantza erakundeak bota, baina halakoa gertatuz gero Halifax Bank of Scotland (HBOS) da hautagai nagusia. HBOSek 100.000 milioi libera esterlinako zorra berriro finantzatu behar du aurki, eta analistek diotenez, zaila izango du merkatua dagoen moduan egonik.
‎EAE ANV alderdia legez kanporatzea eskatzeko, Estatuko abokatuak eta Fiskaltzak egindako akusazio nagusietako bat ANVk Batasuna «finantzatu» izana zen, baina halakorik ez dela frogatu aitortu du Auzitegi Gorenak epaian. Horren adibidea da akusazioek aipatutako «kutxa bateratua».
‎Estiballesek onartu du nahiko sufritzen duela txapelketetan, baina halakoei esker garatzen duela bere bertsogintza. Ni neu eta beste asko apur bat alferrak gara, txapelketarik ez badago bertsoa lantzeko.
‎Beste arrazoi bat ere bazuen –izan behar zuen– Nazariok: egia zen une hartan bere fabrika eta bere negozioak zituela lehentasun, baina egia zen, halaber, zazpi zortzi hilabete lehenago Regina ezagutu zuela, baita harekin batera hiruzpalau segundoko bitarte berezi hura bizi ere; Nazario ez zegoen, artean, maiteminduta –atseginetik eta esker onetik haratago dago maitemina–, baina halako jakin min bat behar zuen gutxienez, Regina han aurkituko ote zuen ez ote zuen...
‎Nik gustura ezagutuko nuke Cesarren aspaldiko adiskide den emakume suediarra. Astriden lanak ikusteko gogoekin geratu da Frank, baina halako gauzak inon ikustea ez da erraza izaten. Erakusketa bat izan du MoMA n.
‎[Aspermenaren genealogia motxa, lehen pertsonan emana.] Kalean zer egingo eta zer asmatuko bizi ziren umeak izan ginen, baina halako batean dirutxo bat jarri ziguten eskuetan eta balio zuten gauzei begira jarri ginen, eta halaxe segitzen dugu gaur ere: balio duten gauzak egiten.
2009
‎Baina orduan diru gutxi zegoenez, jatabear gehienek euren pilotak egiten zituzten. Baten batek aitak Bilbotik ekarritakoa zeukan, baina halakoak bakanak ziren.
‎Hori ikusita, eta jakinik gantz gehiegi jatea oso kaltegarria dela osasunarentzat (trans gantzek eta partzialki hidrogenatuek egiten dute kalte gehien), ikerketari eman diote bide; teknologiaren eskutik konposatu berriak sortzea da helburua, guk jan ohi dugun gantzaren antzeko zerbait sortzea, baina halako kalterik gabea.
‎Gustura jantziko genituzke guztiok neurri neurrira egindako trajeak, baina halako baten truke 1.500 euro ordaintzea ez da hain gustura egiteko modukoa, ezta?
‎Gustura jantziko genituzke guztiok neurri neurrira egindako trajeak, baina halako baten truke 1.500 euro ordaintzea ez da hain gustura egiteko modukoa, ezta?
‎–Fusilamenduak gertatu ziren herria jakin ezean, ezer gutxirako balioko digu datu horrek, erran zuen Oskarrek sorbaldak goratuz?. Aska bat eta harrizko gurutze bat ere aipatzen ditu Salustianok, baina halakoak oso ohikoak dira herri inguruetan.
‎Mediku israeldarrek begia osasuntsu zeukala esan zioten eta estutasunak, estresak, beharbada beldurrak eragindako itsutasuna diagnostikatu zioten. Barre egin nahi zien eta Elias Eskilarapekok beldur gutxi zituela esan, baina halako gezurretarako bihotz gutxi zeukan eta, Ben Gurion aireportuan galdeketa pasa ondoren, Bilbo seinalatu zion mapan bere buruari. Dozena erdi liburu zituen kajoi batean sartuak, euskara hutsean idatziak guztiak, eta oraindik, berrogei urterekin, ez zuen ezagutzen Euskal Herri gehiena.
‎Gizona gizalegez hitz egiten saiatu zen, baina, pazientzia galduta zuelako edo egoera hartan aurpegia eman behar izateak urduri jarri zuelako, ez zuen behar bezala afinatu bere saio hartan: ...turatik ateratzen den orkestra bateko edozein musikarik bezala; hantxe zegoen, baina, Nazario, belarria eta entzumena bere lekuan, pentagramatik ihes egindako notei burua mozteko prest; Nazariori, egia esan, emazteak arrosarioa errezatzeko burutazioa izan zuenean, gehiegitxo iruditu zitzaion, egin ere, egin zuen begiekin halako keinu bat, ezin adieraz zezakeena emaztearekiko desadostasuna baizik?, baina halakoak ziren emakumeak, antza, gehiegikeriara emanak; orain, ordea, beste bat zen kontua, irakurle on bat izan zitekeenak musikari ezin txarragoa zela erakutsi baitzuen; hura gutxi balitz, gainera, emaztearen alde ateratzeko obligazioa zuen Nazariok, orbetarren buru zen neurrian:
‎bospasei urteko mutil batek nekez esplika zezakeen orduan sentitua, baina sentipena, aitak zaldi gainean lehen aldiz jarri ez beste bereganatutakoa, buru bihotzetan grabatuta geratu zitzaion: gorputz bat, berea, eta beste gorputz bat, zaldiarena, bi forma zerikusirik ez zutenak, itxura batean, eta, halere, zaldiarengandik hain hurbil sentitu zen, non istantean nabaritu baitzuen ezen forma bakar batek hartzen zituela biak, zaldia eta zaldizkoa; Teofilo Mariak nekez jakin zezakeen adin hartan zer zen zentauro bat, baina halako zerbait sentitu zuen, ausaz, zaldia eta zaldizkoa ez zirela jada bata eta bestea, ez zirela, alegia, bakoitza bere aldetik eta bere bidetik?, baizik eta beste bat, beste norbait?, bi aldeak alde bateko egiten zituena eta bi bideak bide bereko; abioiarekin, baina, guztiz bestela gertatu zitzaion, hasieratik beretik igarri balu bezala ezen motorraren hotsak alde batetik zihoazkiola eta bihot... etengabe bereizten zituena:
‎Eskubi aldean, Atochako geltoki inguruko trenbideak ikusten dituzte hortxe, eta erraza ematen du, baina halako batean etxe berriak topatu dituzte aurrez aurre. Hortik aurrera, ez dago trenbideen hesi ondotik jarraitzerik.
‎Lana daukadala. Esatera nindoan, baina halako sermoiarekin.
‎Titularrek erakargarriak behar dute izan, eta hitzjokoak erabiliz jartzen dira askotan. Estilo honek sinplifikazioa dakar eta hori, askotan, objektibotasunaren aurka doa; baina halako kazetetako kontsumitzaileakez du besterik espero. Kirol egunkarien arteko borrokak salmentetan gora egiteko, noski, lekuan lekuko futbol taldeari merezi duen baino askoz ere arreta handiagoajartzea eskatzen du; horrek dakar ergelkeria ugariz betetako orrialdeak eskaintzeaaskotan.
‎Sei minutu eta 13 segundoko aldea ateratzen zion Millarrek Delgadori eta bazirudien lidergoari eusteko moduan izango zela. Bi txirrindularien artekoborroka zen beraz, baina halako batean, Recioren taldekide batek Millarren lana oztopatzea erabakizuen, bere aurrean jarriz behin eta berriro eta jarraian abiadura motelduz. Kirol legearen kontrakojarrera nabarmena zen, baina irrati eta telebistako esatariek txartzat hartu beharrean txirrindulariespainiar horren jarrera, txalotu egin zuten, Delgadori mesede egiten ziolako eta helburua horixezelako, txirrindulari espainiar batek irabaztea Espainiako Vuelta.
‎Unai Ziarreta EAko presidenteak dolua errespetatu ez, eta sarraskijale politikoa izatea egotzi zion EAJri, baina, zentsura mozioa oztopatuko zuena ez zela bere alderdia izango aurreratu zuen. Udalaren gobernagarritasunari begiratu behar zitzaiola eta programez hitz egin zela ere esan zuen Ziarretak, baina halakorik egin gabe, zentsura mozioa onartzea erabaki zuen. Ziarreta eta Rafa Larreina EAko zuzendaritzako kideak Gasteizen batu ziren EAJko EBBko buru Iñigo Urkullu, GBBko buru Joseba Egibar eta Pello Elorza Azpeitiko EAJko lehendakariarekin, eta EAko zuzendaritzak ordu batzuetara esan zuen mozioa onartuko zuela.
‎Laburra izan da mitina, eta eskertzen da. Guztira, ordu erdi pasatxo, astirik ez aspertzeko, baina halako tristura bat barruntatzen da giroan. Oraindik sardinzarra ehortzi ez badute ere hausterre egunean sartu bagina bezala.
‎Pentsatzen dut bertsoari bere lekua eman behar zaiola; daukana edo gozatzen dugun bitartean okupatzen duena. Agian nire irudipena baino ez da izango, baina halakorik gehiago ez dudala ikusiko pentsatzen dudan bakoitzean, nonbait gertatu egiten da. Guk, berriz, edozein lekutan eta edozein unetan, dena eman behar genuke, kunplitzera joan gabe.
‎90eko hamarkadan ikusitakoen oihartzuna dator berehala, baina halakorik berriz gertatzea ia ezinezko dela diote denek. Helburu horiek beste era finagoen bidez erdiestea, baina, uste baino arruntagoa dela diote.
‎Botere guztien kontrako, zentsura guztien kontrako eta aurreiritzi guztien kontrako jarrera hori herri hizkuntzan islatu behar da, kantuetan eta festetan eta... Hori egiten zen lehen, baina halakoak, gaur egun, ez zaizkie interesatzen, eta herri kultura folklore hutsa bilakatu nahi dute, oso polita ikusteko, baina indarrik gabe.
‎Gizarte gaixo honek heriotza bera ere aspaldi mailakatu zuen eta ez du sendatzeko asmo izpirik erakusten. Zendu berri den ahaideari negar triste bat eskaintzeko ezindu, baina halako eta bestelako izarrei, ostera, nahi adina. Eta gaur Falujan edo Ramalan hil diren nerabeek ez digute loa lapurtzen.
‎Bera da NBE Nazio Batuen Erakundearen babesean sortutako auzitegi baten aurrera eramaten duten lehen presidente afrikarra. Duela bi urte hasi zen bere aurkako epaiketa; baina halakoek luze jotzen dutenez, atzora arte ez zen Taylor epaimahairen aurrean deklaratzen hasi.
‎Finalistak erabakita, 2011 urtea bitartean izango da orain Internet bidez botoa emateko aukera. Finalisten aukeraketa, noski, irizpide batzuei jarraiki egin du epaimahaiak, baina halakoetan buru hainbat aburu izaten da. Lekuaren edertasuna, garrantzia ekologikoa, atzean duen ondare historikoa eta kokapen geografikoa hartu dituzte aintzat.
‎Eta, horrenbestez, tokiz mugitzeak ez dituela egilearen moral eskubideak urratzen azaldu du. . Bestela litzateke herriaren erdigunetik baztertutako pabiloi batera eramango balute?, dio atzo kaleratutako ebazpenean,? baina halakorik gertatu ez denez, ezinezkoa da Nagelen eskubideak urratu direnik esatea?.
‎Dagoeneko lau urte pasatu dira Donostiako Ttan Ttakun irrati libreak Txomin auzoko Loiola eta Martutene artean festekin indarrak batu zituenetik. Egia auzoan dute egoitza, baina halako batean Txomineko parkean festa bat antolatzeko ardura eman zieten. Ordutik, urtetik urtera bi eguneko egitaraua antolatu dute.
‎–Sari hori azken urteotako lanaren emaitza da?, argitu zien atzo Donostian kazetariei. . Batzuetan gauzak ez ziren behar bezala irteten, baina halakoetan ere azkenean irtengo zirela ziur geunden?.
‎Zailtasun fisikoa da bat, baina halako erronka batean buruak garrantzi handia du; aseguru eskasia, eroriko handietarako arriskua, eskaladaren zailtasuna... Sokaburu izateko, Iker, nola prestatu zara psikologikoki?
‎Gizona gizalegez hitz egiten saiatu zen, baina, pazientzia galduta zuelako edo egoera hartan aurpegia eman behar izateak urduri jarri zuelako, ez zuen behar bezala afinatu bere saio hartan: ...eratzen den orkestra bateko edozein musikarik bezala; hantxe zegoen, baina, Nazario, belarria eta entzumena bere lekuan, pentagramatik ihes egindako notei burua mozteko prest; Nazariori, egia esan, emazteak arrosarioa errezatzeko burutazioa izan zuenean, gehiegitxo iruditu zitzaion –egin ere, egin zuen begiekin halako keinu bat, ezin adieraz zezakeena emaztearekiko desadostasuna baizik–, baina halakoak ziren emakumeak, antza, gehiegikeriara emanak; orain, ordea, beste bat zen kontua, irakurle on bat izan zitekeenak musikari ezin txarragoa zela erakutsi baitzuen; hura gutxi balitz, gainera, emaztearen alde ateratzeko obligazioa zuen Nazariok, orbetarren buru zen neurrian:
‎bospasei urteko mutil batek nekez esplika zezakeen orduan sentitua, baina sentipena, aitak zaldi gainean lehen aldiz jarri ez beste bereganatutakoa, buru bihotzetan grabatuta geratu zitzaion: gorputz bat, berea, eta beste gorputz bat, zaldiarena, bi forma zerikusirik ez zutenak, itxura batean, eta, halere, zaldiarengandik hain hurbil sentitu zen, non istantean nabaritu baitzuen ezen forma bakar batek hartzen zituela biak, zaldia eta zaldizkoa; Teofilo Mariak nekez jakin zezakeen adin hartan zer zen zentauro bat, baina halako zerbait sentitu zuen, ausaz, zaldia eta zaldizkoa ez zirela jada bata eta bestea –ez zirela, alegia, bakoitza bere aldetik eta bere bidetik–, baizik eta beste bat –beste norbait–, bi aldeak alde bateko egiten zituena eta bi bideak bide bereko; abioiarekin, baina, guztiz bestela gertatu zitzaion, hasieratik beretik igarri balu bezala ezen motorraren hotsak alde batetik z... ezin senti zitekeela, beraz, abioi baten gainean giza abioi, zaldi baten gainean giza zaldi senti zitekeen bezala, Teofilo Maria, aita bezalaxe, gizon praktikoa baitzen, azken batean, lurra zuena bizileku eta lurra zerumuga, baita zaldiak airean eramaten zuenean ere, zaldiaren hankak –lurrera lotzen zutenak– bere bereak sentitzen baitzituen orduan ere, zaldi gainean giza zaldi, abioi gainean ez gizon ez abioi...
‎Emakumea aldamenetik pasatu zitzaionean, aurpegia ilunpean baitzuen, ez zuen ezagutu, baina halako zirrara bat sentitu zuen hala ere. Emakume bakarra zegoen munduan halako ibilera lasaia eta halako lepo luze bezain mehea zituena.
‎Gero eta goseago zen, beste bide hori irekitzen zion goseak, gizonaren gorputzetik arimaren barru barruraino doana eta berarekin batera gorroto, desesperazio eta doilorkeriazko pentsamendu olde bat daramana. Andre jenerala eta Elinor zetozkion gogora, eta barrengo harrik ez, baina halako satisfazio gogor eta zinikoa sentitzen zuen. Arrazoia izango zuen beharbada andre jeneralak!
‎Esan beharrik ez dagoena, baina halakoetan nahitaez beti esan behar dena esan dezadan nik ere: aipaturiko guztien laguntza izan dut, bihotzez eskertzen dudana, baina hemen jasotzen diren gogoeta eta iritzien erantzukizuna nirea baino ez da.
‎Lur jota geratu zen soldadua, baina halako batean, ikusirik ez zitzaiola maitemina itzaltzen eta ikusirik erizainak ez zizkiola ate guztiak itxi, bizarra kentzea erabaki zuen.
‎" Multimillonaria gracias al reciclado", eta Zhang Yin emakume txinatarra, aurpegi pottola, zetorren han, txinatar aberatsen zerrenda-buru omen dena. Birziklatzeari esker nola zioen, hasi naiz ba irakurtzen eta, kontu guztiak sozietate dirudunen arteko datu eta banketxeekiko nahiz burtsekiko gorabeherak nola ziren, gogaitzen ere banindoan, baina halako batean, hor topatzen dut emakume honen enpresa lana zertan zetzan: Bederatzi Dragoi omen du izenburu enpresak eta hauxe da bere negozio handia eta guztia:
‎Judas! Urte luzez ez nintzen oroituko, baina halako batean hor egin zidan pizt akorduaren tolestura ximurren batetik, eta hantxe irudikatu nuen Judaska nire aita zena, bederatzi urte nituela zendu zitzaidana.
2010
‎Hego Koreako gerraontzi bat hondoratu eta 46 marinel hil ziren. Ipar Koreak torpedo batekin eraso ziola salatu zuen Hego Koreak, baina halakorik ukatu zuten iparkorearrek.
‎Bidea mantsoa dela uste dut, baina normala da, eta gauza batzuk hobeto eta beste batzuk okerrago aterako dira. Dena den, gauza oso interesgarriak egiten ari dira, Ander bera proposamen freskoa da, baina halako proposamenak ez dira egun batetik bestera ateratzen, pixkanaka sartzen joan beharreko gauzak dira. Jendeak pazientzia segituan galtzen du.
‎Jende askok kafe ugari hartzeko ohitura izaten du, edo kafeina duten edariak, baina halakoak saihestu egin behar dira.
‎Gainazal horiek urpean geratzen dira aldi baterako, luzaroan batzuk eta tarte labur batez besteak, baina halako jarraikitasunez ekiten du urak, saturatu egiten baitu lurra eta oxigenoz gabetu.
‎Realarentzat kolpe gogorra izan zen hirugarren gola hartzea, baina txuri urdinek ez zuten etsi eta Rivasek 2 sartu zuen urrutitik eginiko jaurtiketa baten ondorioz. Momentu horretatik aurrera Reala saiatu zen berdinketaren gola lortzen, baina halako baten Reyesek kontraerasoa antolatu zuen, area barruan sartu zen eta Mikel Gonzalezek falta egin zion. Epaileak falta ikusi eta penaltia adierazi zuen.
‎esan zuen Heinrichek. Txorakeria bat iruditu zitzaidan, baina halako gauzak esaten zituzten Alemania Handiaren kontzeptuarekin itsututa zeuden alemanek. Zergatik behar zuen aleman batek frantses batek baino gehiago, edo frantses batek aleman batek baino gehiago, zauriek eta minezko minek guztiak berdintzen zituztenean, heriotzak zer esanik ez?
‎Pintoreak ez du kolorerik aurkitzen, eta idazleak ez du hitzik topatzen, ankerkeria osoa adierazteko. Arte-lana edo literatura egiteko ez dago giza baliabide egokirik (bertzeak bertze, gizaki anitzek bizia galdu zutelako) tragedia osoa azaltzeko, baina halako gerrak eta krimenak gizakiek egin zitutenez, nola edo hala irudikatu behar dira, gizakion lanak eta ekintzak baitira. Baldintza hauetan, saio bat idaztea beti motz geratzen da, edo luzeegi.
‎Ilea oso ondo orraztua zeukan gizonak, bibotea ere bai, eta oso dotore jantzita zegoen, jaka, gorbata eta guzti. Bost bat minutuz egon zen atsoa hormako erretratuari so, baina halako baten kulunkaulkitik altxatu eta gelako balkoira joan zen, han lehortzen utzitako arropa batzuk bildu behar zituela gogoratuta.
‎Ondoren beste gai batzuei buruz aritu ginen, alaiagoak akaso, baina halako itzal bat jausia zen gure gainean, eta ez gintuen bazkari osoan abandonatu. Janaria ez zen txarra eta mahai on batean eserarazi gintuzten, baina ezinezkoa egin zitzaidan bertan irudikatzea Capoteren ipuineko Lady Coolbirthen eta P.B. Jonesen arteko elkarrizketa jostari eta gupidagabe hura, idazleak pozez zoratzen idatzi zuena bere karreraren akabera izango zela susmatu gabe.
‎TXIMISTAk ere irribarre egiten du, baina halako batean NEDAri botagura sartzen zaio.
‎Hango gazte asanbladak deituta joan ginen. Plaza hutsa zegoen jotzen hasi ginenean, baina halako batean 25 laguneko kuadrila agertu zen; triki poteotik zetozen, pasa pasa eginda denak ere. Athleticak galdu berri zuela eta deprimitu samar zeuden (kar kar), baina gurekin ederki asko egin zuten dantza....
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
baina halako bat 101 (0,66)
baina halako ez 42 (0,28)
baina halako ere 9 (0,06)
baina halako gertatu 8 (0,05)
baina halako zerbait 8 (0,05)
baina halako gauza 7 (0,05)
baina halako kasu 7 (0,05)
baina halako beti 6 (0,04)
baina halako egin 5 (0,03)
baina halako egoera 5 (0,03)
baina halako beldur 3 (0,02)
baina halako jakin 3 (0,02)
baina halako kontu 3 (0,02)
baina halako molde 3 (0,02)
baina halako zirrara 3 (0,02)
baina halako arazo 2 (0,01)
baina halako ardaila 2 (0,01)
baina halako azpiegitura 2 (0,01)
baina halako behar 2 (0,01)
baina halako eraso 2 (0,01)
baina halako esan 2 (0,01)
baina halako ezer 2 (0,01)
baina halako ezinegon 2 (0,01)
baina halako harrotasun 2 (0,01)
baina halako itzal 2 (0,01)
baina halako lortu 2 (0,01)
baina halako modu 2 (0,01)
baina halako ukatu 2 (0,01)
baina halako abentura 1 (0,01)
baina halako adibide 1 (0,01)
baina halako adierazpen 1 (0,01)
baina halako adostasun 1 (0,01)
baina halako aginte 1 (0,01)
baina halako ahalmen 1 (0,01)
baina halako aiene 1 (0,01)
baina halako aipatu 1 (0,01)
baina halako aita 1 (0,01)
baina halako aitortza 1 (0,01)
baina halako akordio 1 (0,01)
baina halako amaiera 1 (0,01)
baina halako amona 1 (0,01)
baina halako analogo 1 (0,01)
baina halako argitaletxe 1 (0,01)
baina halako arrasto 1 (0,01)
baina halako arrosa 1 (0,01)
baina halako artista 1 (0,01)
baina halako asko 1 (0,01)
baina halako aukera 1 (0,01)
baina halako aurpegi 1 (0,01)
baina halako auto 1 (0,01)
baina halako aztarnategi 1 (0,01)
baina halako babes 1 (0,01)
baina halako bahisari 1 (0,01)
baina halako bakan 1 (0,01)
baina halako bakanetan 1 (0,01)
baina halako bake 1 (0,01)
baina halako basakeria 1 (0,01)
baina halako baso 1 (0,01)
baina halako batzar 1 (0,01)
baina halako batzuetan 1 (0,01)
baina halako be 1 (0,01)
baina halako begi 1 (0,01)
baina halako beharbada 1 (0,01)
baina halako beherakada 1 (0,01)
baina halako berotasun 1 (0,01)
baina halako berriro 1 (0,01)
baina halako berriz 1 (0,01)
baina halako beste 1 (0,01)
baina halako betebeharpeko 1 (0,01)
baina halako betekada 1 (0,01)
baina halako bi 1 (0,01)
baina halako bordari 1 (0,01)
baina halako botere 1 (0,01)
baina halako buru 1 (0,01)
baina halako burutu 1 (0,01)
baina halako debeku 1 (0,01)
baina halako deserosotasun 1 (0,01)
baina halako diru 1 (0,01)
baina halako disko 1 (0,01)
baina halako egitasmo 1 (0,01)
baina halako egon 1 (0,01)
baina halako eguraldi 1 (0,01)
baina halako ekimen 1 (0,01)
baina halako ekoizpen 1 (0,01)
baina halako elementu 1 (0,01)
baina halako emakume 1 (0,01)
baina halako eman 1 (0,01)
baina halako enpresa 1 (0,01)
baina halako entzun 1 (0,01)
baina halako epaiketa 1 (0,01)
baina halako eragin 1 (0,01)
baina halako erakunde 1 (0,01)
baina halako erraz 1 (0,01)
baina halako errealitate 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia