Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 39

2000
‎Aldizkariak itxaronaldia eramangarriago egiten lagundu dit, baina hain zuzen ere infidelitatearen artikulua izan da, entretenitu baino gehiago, egonezina handitu didana. Guztiarekin, aldizkariarengatik ez balitz, orain ez nintzen lerro hauek idazten arituko, zeren, artikuluan aipatzen den oinaze afektiboa arin  tzearren (bai adierazpide hutsala nik senti  tzen dudana azaltzeko), biziki nabarmentzen baita eguneroko bat idaztearen balio terapeutikoa (horra beste adierazpide arranditsu bat).
‎Haatik, uste hori duenak ‘gorria orain eta hemen’ adierazpenari buruz mintzatzerakoan, adierazpen hau munduko zerbaiti ote dagokion ala ez jakitea beste gauza bat da. Jakina da ilusioak ez direla ez egiazkoak ezta faltsuak ere, baina hain zuzen horregatik daude ezagutza corpusetik at: norberarenak, subjektiboak, komunikaezinak direlako.
2002
‎Abertzale askorentzat, zoritxarrez ez dago ezusteko onik Ertzaintza eta ezker abertzalearen arteko liskar berri honetan, baina hain zuzen ere, Gernikako Estatutuarekin Ertzaintza polizia integral moduan sortu zenetik, jakina zen Ertzaintza izango zela ezker abertzalea eta gainerako abertzaleen arteko tira-bira gunerik nagusiena. Beste kontu bat da, ea lege eta arau guztiekin Ertzaintzak beti jokaera berdina agertzen duen.
2004
‎Nire azterketak bi atal ditu eta politena hasierakoa da, hizkuntzei buruzko datuak azaltzen dituena, eta aspergarriena bigarrena, baina hain zuzen horrexek erakarri ninduen ni: non aurkitzen den une honetan euskarak dituen harremanen eta ahaidetasunen azterketa jakiteak.
2005
‎Baina orain alderantziz, bigarren puntua: dago moral bat, bere burua unibertsal deklaratzen duena, baina hain zuzen, hori da bere problematikotasuna. Mendebaldeko historian daukagu, kasik linea bat, honela funtzionatzen duena:
‎Zentzuaematen dieten herrien isla soziopolitikoak al dira Alardeak? Iraganari begira Alardeetan egiten diren interpretazioak neutroak izan daitezke, ala ideologizatuak? 53Galdera hauen erantzun gisa edo, hona hemen artikulu honen azken adibidea, besteaskoren artekoa, baina hain zuzen neutro agertu nahiari darion ideologia kargagatik niretzat oso esanguratsua, eta Irungo betikoek oraintxe plazaratu dutena ElAlarde en. General, liburuan.
2009
‎Balkoiak eta leihoak leporaino, jendea kaleak betean. Isturizen [buruzagi liberal cadiztarra, gerratekoan tropa frantsesen aurka jokatua, baina hain zuzen frantsestientzat 1820ko amnistia lortzeko eragileenetakoa izana] etxepetik eraman omen zuten, mantso eta geldiro. Apaizik gabe, gurutzerik gabe, kandelarik gabe, Clararrosaren ehorzketa askatasunaren aldeko manifestazio bat izan zen.
‎Bestalde, abertzaletasunaren oinarri ideologikoei hertsiki lotuta egiten den euskararen balioespenak abertzaleen artean euskararen mesedean eragin dezake, jakina da hori, baina hain zuzen horrexegatik indarra eta eragina galtzen ditu besteengan, edo okerragoa dena, kontrako jarrerak pizteko arrazoi edo aitzakia ere izan liteke zenbaitetan. Kontrako jarrerak elikatzen dituzten diskurtsoak ere bai baitaude plaza publikoan.
2010
‎Izan ere, gero eta neurri handiagoan lurralde antolamenduaren diskurtsoak iraunkortasunaren, gobernantzaren eta partaidetzaren garrantzia azpimarratu du. Haien aplikagarritasun efektiboa beste kontu bat izango da, baina hain zuzen ere, NEBen kasurako, hiru horiek kontsideratzen dituzten ebaluazio metodoen erabilera zabalagoakefektibotasuna emango lioke diskurtso horri.
‎Estankonaren poesia moldea oinarrian aski lirikoa da; amodiozkoak dira poema ugari, eta bigarren pertsonan edo zu bati idatzitakoak. Poesia mota honen ezaugarriak izan ohi dira bat batekotasuna eta berehalakotasuna, baina hain zuzen ere horretatik aldentzen da Estankona, idazkera aski pertsonal eta berezia sortuz. Helduleku gutxi uzten dizkio irakurleari poema zehazki interpretatzeko, eta gehiago sortzen du halako giro poetiko lauso samar bat.
2012
‎Ikusi duzulako ez dagoela zure esku zeu izatea. Pertsona bezala tratatua izateak egiten gaitu pertsona, baina hain zuzen beharrena litzatekeen tokian eta orduan, ez zara pertsona bat. Orain ja ez zaude eta ezin zara seguru egon, zu beti eta nonahi pertsona bat zarela.
‎Norberaren zentzumenek, desitxuratu? egiten dute hitzen ustezko esanahi, neutroa?, baina hain zuzen ere desitxuratze horri esker da edozein poema dinamikoa, hibridoa, irekia, aldakorra. Horixe da, hain zuzen, Sarrionandiaren hitzaurre honetan nabarmentzen den hirugarren ideia nagusia:
2013
‎Munduko izakirik zoriontsuena nauzu. Beharbada beste batzuek ere esango zuten hori lehenago, baina hain zuzen eta egoki, batek ere ez. Jane bera baino zoriontsuago naiz; berak irribarre baino ez du egiten, nik algara.
2014
‎2) bestetik, zer nahi nuen bada, zer espero nuen bada, zenbat ostegun apropos pasatu ditut bada beraiengandik urrun, eta ez da modu kristau bihurritu batean damutzen naizela kideak abandonatzeagatik edo horrelako tentelkeriaren batengatik, ezpada jabetzen naizela denboraren igaroaz, zenbait uneren errepikaezintasunaz, baina hain zuzen ere une errepikaezin berriak sortzeko abagune aparta da hauxe, hain zuzen ere une errepikaezin berriak sortzeko etorri naiz hona, soilik eta preseski horretara, baina hala ere ezin txintik esan, azken finean neuk zamatu diet Y, eta gainera, zerbait esatekotan, ziur D k (zeina ez bainuen izendatu nahi ere, baina tira, D, D sarkin malapartatua, A ren bikotekide doilorra, jakina niretzat ...
‎Arkitektura berriak eta Versaillesko jardin klasizistek bezala politikak, diseinu geometrikoa bilatuko dizute2011 Uniformitate razionalaren eredu honek indarrean jarraitu du, Voltaire eta Diderot barrena, bere aztoramendu jakobinoa Iraultzan jo arte2012 Handitasuna eta uniformitatea, horiek dira printzipio estetikoak adina politikoak. Aldiz, Ilustrazio eta klasizismo alemanak bere modeloak landu dituenerako. Frantzian baino dexente beranduago, ezin ahaztu baita hori; baina hain zuzen Frantziak txit influentziaturik eta hango garapenen jarraian? 2013, mundua jada beste mundu bat da; zientzien alorretan, ez matematika eta fisika (Descartes, Newton), baizik biologia eta, naturaren kontzeptu berri bat alegia, ari da goratzen. Milioika monada ezberdinez osatua da mundua?
‎Bordaxuri antzerkia urrunago doa oraino erregistro horretan. Galarrotsak ditu eszenatokira ekartzen, hauen alderdi artistikoa ez hainbeste, iradokitzen du soilki, eszenatokitik kanpo dago ekintza, galarrotsen jasatea dauka gai, baina hain zuzen sujetari dagokionez galarrotsak sortzen dituen zauriak ez ditu ekiditen antzerkia egiteko mementoan, eta sortzen duen euskal antzerkia min horretan oinarritu nahi du. Gaia funtsezkoa da charivari deitzen den praktika horretan, arrazoien analisia ez da gauza erreza eta sustut ez dira aparantziarik ere bat, leku batetik bestera eta denborarekin aldatzen dira nahiko.
2015
‎Hala, literatura genuke hizkuntzaren erdigunea, hori litzateke" Lengoajerik lehena". Autonomiaren gaiari berriz ere helduz, botereak hizkuntza dominatzen ahalegintzen dela zioen baina hain zuzen ere literaturaren egitekoa dominazio horren kontra egitea dela.
‎Ancien Ré gime aren azken hondakinak ezabatzeko, neure eskuz edo neure hankaz eman nion hondarreko ostikoa, ikasturtea hasi bezain laster: erlijioa edo etika geneukan aukeran; nik, ikastetxe aldaketaren ondoren ama gehiegi ez izutzeagatik batez ere, erlijioa aukeratu nuen matrikula egitean; ordurako sinesgabe hutsa nintzen, baina hain zuzen horrexegatik ez zitzaidan axola erlijiozko klasea jasotzea, dena gezurra zela jakinda; gainera, institutuko nire lagun batzuek esana zidaten, Don Frantziskorekin kolpe zorririk jo gabe atera zitekeela urtea; bestalde, esperientzia zabala neukan nik apaiz eta fraideekin, eta beti atera nituen nota onak erlijioko klasean. Baina, iritsi da erlijiozko lehenengo klase eguna, entzun dut Don Frantziskoren sermoia, eta hain nardagarria iruditu zitzaidan, hain jasangaitz eta karka, non, institutuko giro liberal eta laikoaz blaiturik, etikako klasera igarotzea erabaki bainuen; joan nintzen idazkaritzara, egin nituen han egin beharreko patrifilioak, eta harrezkero ez nituen berriro ikusi begien aurrean Don Frantziskoren sotana koipetsua eta begitarte zurbil, hilkara.
‎Klase kontzientzia, arraza harrotasuna edo generoidentitatea inposatu egin dizkigute kapitalismo, kolonialismo eta aitalehen gobernuaren aurka zer edo zer esan nahi izan dugunean. Nozio horiek oposizioak dira, baina hain zuzen aurkariek aurretik diseinaturikoak. Chela Sandovalek oposizio kontzientzia esaten dio horri.
‎Bolivian, aldiz, bi gaiak daude nahasian. Gai eta giro desberdinak dira, baina hain zuzen ere horregatik, ustekabean urtebeteko epean bost apunte sorta desberdin pilatu zirenean, liburu bat atontzeko moduko zirkulua osatu zela sentitu nuen, truke lan horien instantanea gisan, urtebeteko jasokinen argazki moduan.
2016
‎Beldurraren harrotasun arrak eragindako zuhaitz mozketak kriminalak dira. Helburua, aitzakia, zuhaitzaren ingurua seguruagoa bihurtzea izan ohi da, baina hain zuzen alderantzizkoa lortzen dute: zuhaitzak zauri gehiago izanik, hezetasuna barra barra sartuko zaio zuraren mamira eta pixkanaka iruditu eta usteldu egingo da.
‎Bueno, batzuetan lortzen dugu, hala ere… Niretzat deskubrimendu bat da beti: bi hitz lotu Cynghanedd bat dagoelako, alegia oihartzun bat dagoelako kontsonanteen artean, nahiz eta itxuraz hitzen artean harremanik ez izan, eta lortzen duzunean mezu bat ateratzea hortik… agian, espero ez zenuen mezua, baina hain zuzen horrexegatik interesgarriagoa dena, dibertigarriagoa, berria zaizuna… hor sentitzen duzu Cynghanedden indarra.
‎lukeena, baina hain zuzen ere, leihotik ikusten duen hori da desagertuko dena. Paisaia baliatu zuen idazleak bere
2017
‎Saudi Arabiak ere zerbait esan du salafisten aurka egiteaz, baina hark xiiak ditu terrorista Yemenen gaur bai eta bihar ere bai erakusten duena, Europak eta AEBek saldutako armekin (eta altzairuarekin?). Munduko multinazionalek orain Txina dute terrorista (ekonomiko), baina hain zuzen hango edo Indiako edo orain Nigeriako eta abarreko kostu baxuak baliatuz egin izan dira lehen zirena baino mutinazionalago, baina jakina, garai hartan terroristak Mendebaldeko legeria orduan ez nahikoa liberalizatzailea eta sindikatuen eskakizunak ziren...
‎/ mê batek estalia,/ urrezko oro/ eguzkiak yantzia... . Leihotik ikusten duen hori da Lizardiren ustez iraun behar lukeena, baina hain zuzen ere, leihotik ikusten duen hori da desagertuko dena. Paisaia baliatu zuen idazleak bere pentsamendu, sentipen eta beldurrak adierazteko, eta, testua idatzi eta 85 urtera, oraindik ere bizi igar daiteke 36ko gerraren aurreko idazle nagusietariko bat izandakoaren mina.
2018
‎Osasun alorreko hizkuntza baliabideen kasuan, aldakortasunaren eragile garrantzitsuenetako bat da, hain zuzen, komunikazioa testuinguru akademikoetan edo klinikoetan gertatzea. Praktika klinikoak eta egoiliarren prestakuntza funtsezkoak dira komunikazio testuinguru akademikoetatik klinikoetarako urratsak ematen joateko, baina hain zuzen ere euskararen erabilera bermatzeko zailtasun handienak dituzten alorrak dira klinikoak.
‎hots, kizkur gabe ez da zuzentzerik, eta zuzentze gabe ez da istoriorik. Menturaz kontalariak aldatu zuen xehetasuna, sexu airea ezabatzeko Barandiaran apezaren aurrean; baina hain zuzen horrek egiten du esangarri pasadizoa, ideia topikoa baita sexu femininoa bihurria dela, deabrua bera baino bihurriago eta hortaz, emaztea azkarrago eta deabruzkoago.
‎Hori horrela izanik ere, aski garbi zegoen nire eginbeharra zein zen, eta konturatu nintzen ez nuela irabazirik aterako nire zalantzak arduragabekeria osoz azaleratuta. Zeregin zaila zitzaidan, baina hain zuzen ere horrexegatik zen beharrezkoa duintasunez aurre egitea egoerari. Eta, hala, gaia mahai gainera atera nuelarik gau hartako gure solasaldiaren amaieran, albait zehatzen eta zintzoen mintzatu nintzen, esandakoa hitzokin biribilduz:
‎Lindak ez zuen ezer gehitu. Baba arraroa zen, baina hain zuzen horrek egiten zuen erakargarri. Dantzalekutik atera eta boxeolariarekin joan nahi zuen.
‎Baina nola lotu Jokinekin. Gauez gertatu da dena, bai, baina hain zuzen ere. Eta poemaren gainontzekoa, tira?
‎(off) Bai, bai, baina hain zuzen ere horrexek sortzen du
2019
‎heroismoa, matxinada, eskuzabaltasuna, asmamena, sormena; baina gizasemeen artean ere ez dira oso maiz agertzen. Gizon asko konfinaturik daude, emakumea bezala, tartekoaren esparruan, bitarteko inesentzialaren esparruan; gizon obreroak ihes egiten dio esparru horri borondate iraultzailea adierazten duen ekintza politikoaren bitartez; baina hain zuzen, erdi mailakoak, esaten zaien klaseetako gizonak berariaz kokatzen dira esparru horretan; gizonezko enplegatu, merkatari edo burokratek ez dute inolako nagusitasunik emakumezko kideen gainean, emakumea bezala eguneroko zereginetara emanak baitaude, aldez aurretik ezarritako balio batzuetan alienaturik, eta iritzi nagusia errespetatzen baitute, munduan erosotasun lauso bat erdiestea beste helbururik gabe; emakumeak, berriz, sukaldean aritzean, arropa garbitzean, etxea gobernatzean, seme alabak heztean, ekimen eta independentzia handiagoa du kontsigna batzuen mende dagoen gizonak baino; gizonak egun guztian obeditu behar die nagusiei, lepoko almidoitua eraman, eta bere gizarte maila erakutsi; emakumeak, ostera, etxeko mantala jantzita igaro dezake egun guztia, kantari, auzokoekin barrez; bere gisa aritzen da, arrisku txikiak hartzen ditu, eta ahalegina egiten du zenbait emaitza lortzeko modu eraginkorrean.
‎Umorea, ordea, minik egiten ez duen zerbait izatetik oso urruti dago, boteretsua barregarri lagatzeko ahalmena baitu, leku desatseginetara hurbilduz, eta bide batez irakurlea ahalduntzen du, boteretsuari aurre egin ahal baitio errepresioaren beldurrik gabe. Zientzia fikzio literatura generoarekin ere horrelako zerbait gertatzen da, bigarren mailako genero bat izatea leporatu izan zaio, baina hain zuzen ere egokitu zaion izaera horrekin, ustez, kalterik gabekoa?, zientzia fikzioak etorkizun distopikoak azaldu dizkigu, egungo gizartearen egoerari buruz hausnarketa bat egitera gonbidatuz.
2020
‎“Gaur egun gure kontratazioaren% 80 elebiduna da eta 81.000 bezerok daukate euskara bezero fitxan hautatuta. Orain dela 20 urte hartutako erabaki baten ondorioa da, baina hain zuzen 20 urte behar izan ditugu efektu horren indarra ikusteko”.
2021
‎Zirrara bera baina hain zuzen ere alderantzizkoa sentitu genuen Anarik Iruñeko Takoneran kontzertua eman zuen egunean, udazkenaren hasieran. Orduan iruditu zitzaigun dena bata bestearen atzetik jaikiko zela berriro, hasiera besterik ez zela.
‎Bestalde, damutuen begitazio ideologikoak aurkezten dira Erakundearen doktrina politiko bezala, inon ez idatzia edo dokumentatua, bai, baina hain zuzen horregatik egiatia, haren ez agertzeak erakusten baitu terroristek ezkutatu nahi duten egia berdaderoa dela.
‎argi bat dago, zeina ez den benetakoa, baizik eta benetakoaren kopia desitxuratua, eta benetako argia ikusten uzten ez duen. Protagonistek, kasu honetan Trumanek, pentsatuko dute hasierako eta berehalako argi hori dela ezagutzaren pareko, baina hain zuzen ere, argi faltsu horren benetako natura iruzurtiaz konturatuko dira eta benetako argiranzko bidea (ezagutzaranzko bidea) hasiko dute.
2022
‎" Fedea Kristoren baitan konfiantza jartzeko ekintza da, gu Jainkoarengana eramaiteko, erlisionea aldiz familiaren, tradizioaren eta gizartearen sinesmen eta praktiketara egokitzeko ekintza da." Elizaren oraingo krisian, garrantzitsua da ongi neurtzea, egiaz, ez dela fedea bera erortzen, baizik eta erlisionea, sineskizun eta praktika multzo gisa ulertuta. Egia da, halaber, fedea aldi berean erortzen ari dela, baina hain zuzen erlisionea bera hondoratzen ari delako, eta erlisionea lehenik, tradizioak transmititzen duen gizarte edukia da, kristau fedea, funtsean, nagusiki erabaki pertsonala delarik, Kristorengandik hartu Jainkoaren deiari eman erantzuna da, Ebanjelioarekiko leialtasunean jarraitzeko engaiamendua.
‎Eta galera horiei buruzkoa da, hain zuzen, narrazioa, elkarrekin osatzen zuten, duten, osatzen jarraituko duten familia, sendi, pertsona taldeari buruzkoa. Erretratua ez da batere krudela, ez dirudi existentzia oso dramatikoa daramanik ere, ez zaio gertatzen beste munduko ezer, baina hain zuzen emakume horren, familia horren arruntasunak eragiten du ezinegona, eta ez nolanahikoa, finean, gu guztion arruntasuna baita.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia