Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 38

2007
‎Talde nazional bakoitzak bereidentitatearen elementuak eta ezaugarriak ezarri nahi izatea, funtsaren funtsean, nork bere hizkuntza, kultura, historia, lurraldea eta nork bere interpretazioa etadefinizioa ezarri nahi izatea besterik ez da. Besterik ez, nioen, gutxi bailitzan: baina gaur gaurkoz gure esku ez dagoen herri euskaldunaren boterea eskatzen duherri proiektu horrek.
2008
‎Egitura eta helburuak antzekoak diren edo ez luze eta zabal eztabaida daiteke, baina gaur gaurkoz, nabaria da oso bi kluben arteko koska. Baskonia elitean dago.
2009
‎Kontuak kontu, Ingalaterrara joanagatik ere ez du baztertzen txuri urdinekin lan hitzarmena luzatzea. Beti esan dut Reala aurreneko mailara igoko balitz begiak itxita jarraituko nukeela, baina gaur gaurkoz nire egoera ez da erraza eta Londresko esperientzia bizi nahi dut. Gero gerokoak, baina ez diot Realari sekula atea itxiko.
‎Jaialdiko azpiegiturak ere hobetu gura dituzte Last Tour Internationalekoek. Zorua berdintzeko eta kanpalekuak hobetzeko asmoa dutela agertu dute, baina gaur gaurkoz ez dago erabakirik hartuta. Lan horien inguruko azterketak egiten ari da Bilboko Udala.
‎2006an, Habidite Alonsotegi fabrika egiteko akordioa sinatu zuten Aldundiak eta Aferrek. 2007ko amaieran, fabrikarako lurrak erosi eta Aferri utzi behar zizkion Diputazioak, baina gaur gaurkoz ez du lurrak erosteko eskaintzarik egin. Fernandezen hitzetan, Bilbaok Habiditerekiko konpromisoa hautsi nahi du, eta horretarako bere izen onari kalte egin behar dio.
‎Artista erromanista izan zen. Italian trebatu zela uste dute aditu gehienek, baina gaur gaurkoz ez dago hala frogatzen duen agiririk, XVI. mendean egin zituen obrak besterik ez.
‎Baskoniak, ordea, bide arantzatsua darama aurten, eta erasoan asmatzen ez duenetan defentsan muturreko ahalegina egiten ikasi du, eta orduan belaunikarazi zuen Cajasol. Sevillakoa talde ona delako, baina gaur gaurkoz Baskoniak baino askoz talentu gutxiago daukalako erasoan. Etorkizunari begira, aintzat hartzeko moduko bi datu:
2010
‎Aralarreko Nafarroako koordinatzaile Txentxo Jimenezek argi aipatu zuen iragan igandean Diario de Noticias en egindako elkarrizketa batean: " Erabakia hartu gabe dago, baina gaur gaurkoz ez dago 2007koaren gisako konpromisoa sinatzeko baldintzarik, koalizioko beste alderdiek ez dute horretarako aldarterik. Gerta liteke, beraz, NaBai ez egotea hauteskundeetan".
‎Albalateko udalerrian halabeharrez hartu zuten atez ateko bilketa egiteko erabakia orain hamabost urte. Zaborrak jango zituen hala egin izan ez balute. Arazo handia zuten eta erabaki azkar eta eraginkorrak hartu behar izan zituzten. Bertako alkateak onartzen du herritarren ohiturak aldatu araztea lan nekeza izan zela baina gaur gaurkoz modu aintzindarian hartu genuen erabakia ezin hobea izan zela dakigu, horren lekuko gero eta udalerri gehiago biltzen direla gure sistemara. Milandik hurbil dagoen herri honetan herritar bakoitzak urtean 200?
‎71 irabazi zuen Khimkik Gasteizen, eta gauzak ondo, arabarrek 11 puntuko alde horrekin menderatu dute Moskuko taldea bi aste barru. Balentria handiak egina da Baskonia, baina gaur gaurkoz, eta taldea dagoen bezala, halakorik gertatzea oso zaila da, ezinezkoa ez esateagatik. Gutxitan bezala, ernegatuta dabilelako Baskonia.
2013
‎Izan ere, joan den astean EH Bilduk, PSEk eta UPDk egin bezala, PPk ere osoko zuzenketa aurkeztu zion atzo Eusko Jaurlaritzaren proiektuari, eta aurrekontu berri batzuk lantzeko eskatu zion gobernuari. Ostiralean bozkatuko dira osoko zuzenketak legebiltzarrean, eta, beraz, ordura arteko epea du gobernuak negoziatzeko, baina gaur gaurkoz gero eta indar handiagoa dauka aurrekontuak luzatzeko aukerak. Osoko zuzenketa ez ezik, 467 zuzenketa partzial ere aurkeztu dizkiote PPkoek aurrekontuari.
2015
‎Ez da izan orain arte Goierriko kaleetan ikus zitekeen irudirik ohikoena, baina gaur gaurkoz arraroa ere ez da jendea gurpil bakarraren gainean batetik bestera ikustea. Aritz Zeberio (Ordizia, 1980) eta Lidia Hernandez (Bilbo, 1984) orain sei zazpi urte hasi ziren monozikloan ibiltzen, eta pixkanaka eskola sortzen hasi dira.
‎Cadreita eta Alesbes arteko zatia (sei kilometro) entregatua dago dagoeneko; Cadreita eta Castejon artekoa, berriz (8 kilometro), amaitzear da, eta, proiektuan ezartzen diren epeak betetzen badituzte, hilabete honen buruan entregatuko dute. Horren ostean, lurren desjabetze prozesuarekin hasiko lirateke hurrengo zatietan, baina gaur gaurkoz ez dituzte desjabetze horiek gauzatu.
2017
‎" Jendeak pentsatzen du, berdintasunaren defendatzaile izanik, partaidetza mistoaren aldekoa behar dudala izan. Ez naiz absolutista, eskola kirolaren ingurukoak etengabe errebisatu behar dira, baina gaur gaurkoz, ez dut uste eredu mistoa egokiena denik. Ez gaude erronkari erantzuteko prest".
‎Eta Hego Euskal Herrian? Masa kritiko hori egon liteke (horretarako lan egiten bada), baina gaur gaurkoz ez dagoelakoan gaude. Zergatik?
2018
‎Bilbo eta Getxo lotuko dituen bidegorria egitea. Duela urte batzuk onartu zuten egitasmoa erakunde publikoek, baina gaur gaurkoz ez da gauzatu. Hori dela eta, hilero, azken larunbatean, bizikleta martxa egin ohi dute Biziz Bizi elkartekoek, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza paretik abiatuta.
‎Azkeneko Munduko txapelketa izan liteke...Esperantza galduta neukan, eta begira! Bizikletan jarraituko dudalakoan nago, baina gaur gaurkoa, eta bihar biharkoa. Istripuak egunean egunekoa bizitzen erakutsi dit". Ez dute sosik jasoko Munduko txapelketa korritzeagatik," baina hegazkinean goaz, behintzat.
‎Dena den, adin tarte horretan 2.149 lagun daude Azpeitian erroldatuta, eta ikerketa egiteko jende kopuru handia denez, bi eragileek erabaki dute 75 eta 80 urte bitarteko herritarren egoera ikertzea. 651 dira adin tarte horretako herritarrak, baina gaur gaurkoz, horietako asko dira Udaleko Gizarte Zerbitzuekin inolako harremanik ez dutenak. Hori horrela izanik, udalak erabaki du Gizarte Zerbitzuekin inolako harremanik ez duten edo 2000 urtetik sail horrekin hartu emanik izan ez duten 75 eta 80 urte bitarteko herritarrekin osatzea ikerketa.
2019
‎Bateragarria al da giza espeziea eta planetaren iraupena. Hemen gaude, eta mugak dauzkagu. Ekonomia, gure bizimodua eta gure kontsumo eredua muga horien araberakoak izan lirateke, baina gaur gaurkoz ez dira. Naturarekiko harremana galdu dugu, baina lotura hor dago; naturaren parte gara ezinbestean, eta guk bizirik irautea guztiz lotua dago ama lurrak irautearekin.
2020
‎Hego Euskal Herrian herrialde guztietan gaude, eskualdez eskualde, eta horri esker jarduteko gaitasun minimo bat daukagu. Lapurdi, Zuberoa eta Baxenabarreri dagokienez, zintzotasun osoz, lehen hartu emanak izan ditugu, baina gaur gaurkoz ez dugu presentziarik.
‎Azken unera arte eutsi nahi izan dio federazioak denboraldiarekin jarraitzeko aukerari, eta hainbat proposamen lantzen joan da egunotan; baina COVID dela medio sortutako egoera eta aurreikuspenak aztertuta, eta guztien ongizatea lehenesteko nahiaz, federatuen txapelketa guztiak bertan behera uzteko erabakia hartu behar izan du. Izan ere, ekaineko lehen astea zen GEPFrentzat txapelketak hasteko azken aukera, baina gaur gaurkoz ez dago horretarako bermerik.
‎Fisikoak sal daitezke disko dendetan, zuzenekoetan, online dendetan, euskal taldeok Durangoko Azokan... Formatu ezberdinak daude, hala nola CDa (etengabeko gainbeheran), biniloa (gorakada izan duena baina gaur gaurkoz oraindik CDaren azpitik dagoena), kasetea, eta abar.
2021
‎Oso lan handia da, eta esan daiteke hasi besterik ez naizela egin. Izan ere, Sormen Beka urtebetekoa da, diru kantitatea bat du, eta dagoeneko bukatu da… Lan honetara dedikatuko banintz, munduko zoriontsuena izango nintzateke, baina gaur gaurkoz ez da horrela, eta bestelako egitekoak ditut. Proiektua garatzen nuen bitartean nire ohiko lana nahiz beste lan batzuk ere banituen esku artean, eta topera aritu nintzen.
‎«Aste honetan aurrerapauso handiak eman dira, eta akordiotik inoiz baino gertuago gaude», nabarmendu zuen herenegun, ohar batean, Jen Psaki Etxe Zuriaren bozeramaileak. Alderdi Demokrataren bi korronteen arteko aldeak leuntzeko sukaldeko lanean ari dira Biden bera eta Nancy Pelosi Ordezkarien Ganberako presidentea, baina gaur gaurkoz ez du ematen akordio bat egiteko moduan direnik. Manchinek adierazi du «zerga erokeria bat» dela hiru bilioi euro bideratzea plan sozialera.
‎PSC Kataluniako Alderdi Sozialistak lortu zituen boto gehien igandean egindako parlamenturako hauteskundeetan —%23, 04—, baina eserlekuetan ERCrekin berdindu zuen, 33na. Salvador Illa hautagai sozialistak herengun bertan iragarri zuen inbestidurara aurkezteko asmoa, baina gaur gaurkoz ez du horretarako nahikoa sostengu. ERCko zerrendaburu Pere Aragonesek, berriz, gehiengo osoa izango luke JxCren —32 ordezkari— eta CUPen —bederatzi ordezkari— babesa eskuratuz gero.
‎«Bruselarekin hitzartua daukatela diote informazio batzuek», azaldu du ELAko buruak. Bi egun horiek oso kontuan dituzte ELAn greba orokor baten deialdiari egun zehatza jartzeko, baina gaur gaurkoz, ez dakite epeak beteko ote diren. Gerta daiteke 2022ra luzatzea prozesua, eta, hortaz, ELAk datorren urterako utziko luke mobilizazio handiaren aukera.
‎Gaur egun, zuria da Azkoitiko bandera gisa ezagutzen dena. Udalak 1989ko martxoan onartu zuen Azkoitiko ezkutua edo armarria, baina gaur gaurkoz herriak ez du bandera ofizialik, orain arte ez zirelako jatorrizko banderaren ezaugarriak ezagutzen. Horregatik, orain arte ezkutua zeraman zapi zuri bat erabili izan da bandera bezala, baina ez bandera ofizial bezala.
2022
‎Gure hizkuntza neurri batean menpekoa denez, aurrera ateratzea nahi badugu, kontzientziatik egin behar dugu. Zoritxarrez zerbait naturala luke, baina gaur gaurkoz ez da hala. Horregatik, oso garrantzitsua da kontzientziak astintzea; goxo, baina astintzea.
‎Horrez gain, herritarren gehiengoa ez dator bat gobernuaren kudeaketa hartu duen hamahiru alderdiko koalizioarekin, eta gero eta ozenagoak dira bozak aurreratzearen aldeko hotsak. Hauteskundeak aurreratzea litzateke Khan beraren helburua ere, baina gaur gaurkoz gobernuak ez du horretarako asmorik iragarri.
‎Beraz, esan diren epeak beteko direnik ziurtatzeko modurik ez dago. Lehengo asteko zerbitzuetako batzordean azken eguneraketak aurkeztu zituzten baina gaur gaurkoz proiektu definitiboa ez dute ofizialki aurkeztu.
‎Urtero izaten dira taldea uzten duten arraunlariak, eta urtero iristen dira aurpegi berriak. Oraindik fitxaketak egiteko sasoia zabalik da, eta beraz, aldaketa gehiago ere egon daitezke taldeetan; baina gaur gaurkoz Orioko emakumeen eta gizonen traineru nagusietan baieztatutako aldaketak, hondoko lerroetan.
2023
‎Adituen ustez, Berriotxoarena da Rifeko gerrari buruzko artxibo pertsonal bakarra. Espainiako Gobernuko Defentsa Ministerioak militarren argazki ugari ditu bere artxiboan, gobernuak berak kontratatuko argazkilariek hainbat urtez eginak, baina gaur gaurkoz ez da ezaguna soldadu arrunt batek beretzat egindako beste argazki sortarik.
‎Hori «oso argi» dute, Alain Quintana Bastidako EAJko zinegotzi ohiak azaldu duenez. Legegintzaldiak «luze» joko duela badaki egungo zinegotzi independenteak, baina gaur gaurkoz ez dute Bastidako aginte makila eskuz aldatzera eramango lukeen zentsura mozio bat buruan. Urrats hori egingo balute, ordea, EH Bilduren bi zinegotzien babesa lukete, koalizioak udal osaketaren aurretik esandakoaren arabera, eta horrek Araba, Bizkai eta Gipuzkoan dituen alkatetza bietako bat kenduko lioke PPri.
‎Ordu asko entrenatu behar da, eta atseden asko hartu behar da... Ez dakit egunen batean gizarte lanean ariko naizen; oposizioetarako izena eman dut, baina gaur gaurkoz oso zaila da kirolarekin uztartzea.
‎Bigarren bozketan, berriz, egoera alda daiteke, eta Juntsek abstentzioa negoziatu, baina gaur gaurkoz ez da bideragarria, ez bada baztertu behar azken unean atzera egin eta abstenitzeko aukera ere. Kontra egiten jarraitzen badu, ordea, erlojua kontatzen hasiko da, eta sei hilabeteko epean bozak egin lirateke berriro, gehiengorik ez balego.
‎Europako Parlamentuak urte amaieran bozkatuko du neurria, baina gaur gaurkoz zatiketa handia dago alderdien artean, irizpideak malgutzea nahi dutenen eta ingurumena babesteko politiketan atzerapausorik nahi ez dutenen artean. Izan ere, zeinbat talde ekologistak ohartarazi dute neurria ez onartzeak kalte egingo diela hirien kutsadurari eta hura arnasten duten herritarrei.
‎Eli Gallegok, Hondarribiako (Gipuzkoa) Elikaeskolako dietista eta nutrizionistak, azaldu du oraindik ez direla zientifikoki egiaztatu haren onurak: «Ez dut esan nahi gure gorputzerako onuragarria ez denik, baina gaur gaurkoz ez dago zientifikoki egiaztatuta». Sarritan elikagai edo edari batzuen elementuek bakarka dituzten onurak produktuaren osotasunari gehitzen zaizkiola gehitu du.
‎Elosuan, Meagan eta Bidanian ere elurra egin du, baina gaur gaurkoz zabalik daude, nahiz eta errepide horietan kontu handiz gidatzea gomendatu duen Trafiko Zuzendaritzak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia