Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 61

2017
‎Ez zuen beldurrik, baina ezin zuen aurrera egin. Ezta tiro egin ere.
‎Ez du hura erreibindikatuko azken honen aldean. Bere burua hiri berri honetan kokaturik eta beronen aldeko apustuan murgildurik ikusten du; baina ezin du utzi mahai gainean jarri gabe gera ezinezko eraldatze horrek dakarren sufrimena. Azaroaren 15eko gertaerak, hain zuzen, ez al ziren gertatu horren erakusgarri gordinena?
‎Egunak joan eta egunak etorri, berdin dio betiko hondartzan izan ala oporretan kostalde eguzkitsuetan egon, itsasora sartzen naizen bakoitzean, beti, Lander Garro etortzen zait ondora," itsasoak egiten nau reseteatu" esanez, zomorro baten modura, filmean duen piura horrekin, ur azpian ere betaurrekoak jantzita. Ez dakit zergatik, baina ezin dut bidali aldamenetik. Badira erantzunik ez duten mila galdera.
‎Urrutitik norbaitek gezi bat disparatu balio bezala eta pixkanaka bereganantz hurbilduz zihoakiola sentituko balu bezalako antzeko inpresio batek gainerako zituen bere kopetako zimur apenas ikusgarriak. Gezia azkarregi zetorren baina ezin zuen haren nondik norakoa antzeman. Ihes egiteko beharra.
‎Nicholas etxe aurreko lorategira atera zen behin edo bitan: ate baterantz edo besterantz bihurka zebilen, ezkutuan eta asmo argiz, baina ezin zuen izebaren zaintza saihestu. Izan ere, ez zuen andere mahatsen baratzean sartzeko asmorik, baina oso komenigarri zitzaion izebari sinetsaraztea asmo hori zuela:
‎Zuk nahi duzuna egin dezakezu baina ezin duzuna da, zure buruan bakarrik pentsatu.
‎Segituan libratzen da. Bi eskuekin ateratzen saiatzen da baina ezin du.
‎Amama indartsu ari da bi eskuekin sokatik tiraka. Gaizkak aurrera jo nahi du baina ezin du. Amamak Kristoren indarra dauka.
2018
‎EAEn ikusi izan dugu araubidean aldaketaren bat egin nahi izan dutenean zer nolako altxamenduak izan diren. Hor ere, inteligentziaz jokatu behar dugu, baina ezin dugu inolaz ere atzera egin. Hor kokatu behar dugu euskalgintzaren lana, hor kokatu behar ditugu euskahaldunak.
‎Neuk ikusi nituen hilketa horietako bi. Gure talde osoak zekien, baina ezin zuen ezer egin. Oraindik gobernu sistemarik garatu gabe geneukan, nolabait esateko, taldearen barruan.
‎Ezin izango zuen egoki deskribatu, hori ezinezkoa bailitzateke ziurrenik. Ilea pizturik zuen irudiak, gar erogarriez, baina ezin zuen baieztatu jantzirik ere zegoenik, hain zen jasangaitza bere presentzia. Eta zirrara hori areagotzeko, etorri berriaren begirada zegoen.
‎Halaber Ahüzkin (Zuberoan): meza entzunik gabe zegoen mutiko bat airean eraman zuen zaldi batek Lexarregibele aldera; xerka joan zitzaizkion jendeak eta hango leizean ikusi zuten hilik; apeza sartu zen harat, ur benedikatua igorri eta otoitzak egin, baina ezin zuen hila atera; gero mutiko bat sartu zen, hiru ezko benedikatu inguru gerrikoan zituela amak ezarririk, eta korpitza atera zuen; orduan boz bat entzun zuten: " Madarikatu, gerriko korda horiek eramaiten dute, ez ur txapaxta horiek, ez eta kanta eder horiek!" (Barandiaran 1962b:
‎Ikusi zuen bai. Bulentegiko zelaira joan zen Atsular, handik konjuratzen baitzituen ekaitzak, baina ezin zuen menperatu, ortzia gero eta azkarrago eta hurbilago. Azkenean, zangoa astindu eta zapata ihaurti zion.
‎Baina fitsik ez du aldatzen horrek. Etimologiak erakuts lezake nondik datorren' gizon' hitza, baina ezin du haren erreferentea aldatzen: arrek monopolizatu badute' izan+ on' deitura, hartan ez da gehiago tokirik emeentzat.
baina ezin dut aingerurik hil, Woolf
2019
‎Guzti horren tartean, Buck nolabait zihoan aurrera eta aurrera, taldeari tiraka eta tiraka. Tiratzen zuen ahal zuen neurrian, baina ezin zuenean, danba, lurrera erortzen zen. Han gelditzen zen, zigorrak berriro suspertzen zuten arte.
‎Gogoak bide batetik doaz, eta aukerak izatea beste batetik. Jarraitzeko gogo handia daukat, eta bikaina izango litzateke Tokio 2020ra oraingo egoera fisikoan iristea, baina ezin dut baieztatu. Gainera, geroz eta gehiago kostatzen zait ordu zehatz batzuetan entrenamenduak egitea.
‎Denok batera, han edo hemen. Bera ere lanean zebilen, baina ezin genuen horrela jarraitu. Eta denok batera egoteko joan ginen Astillerora".
‎Muttikoak gustura galdetuko ziokeen zer, baina ezin zuen, aitak gogor gogor heltzen zion-eta eskutik. Eta goragalea etortzen hasi zitzaion, gaztaina pure gehiegi jan zuen hartan bezala.
2020
‎Horrek lasaitu egiten zuen", kontatu zuen gero Prandellik. " Haren azken hitzak barruan daramatzat, gordeta, baina ezin ditut esan. Desagertu egingo lirateke".
‎Hiru hilabete dira Lorearekin medikuz eta psikologoz eraikitako via crucis amaigabea egiten hasi nintzela; batak beste lankide hobe baten izena ematen dit, eta beste horrek beste batena. Askotan, Lorearekin zer egin ez dakitela pentsatzen dut, baina ezin dut etsi. Ez dakit gaurkoak pausorik ematen lagunduko digun, baina aurretik sentitu ez dudan zerbait antzeman diot haren begiradan eta galderak egiteko moduan.
‎Beste ezeren gainetik, indarkeria horri edo indar basati edo natural bati aurre egiterakoan dagoen aldea honakoa da: lehenari aurre egiterik badudala hein handi batean, baina ezin dut espero, harri, zuhaitz eta piztien izaera aldatzea, Orfeok aldatzen zituen bezala.
‎Bila hasi zen eta gizon lodikote batek hanka azpian hartuta zeukan. Tiraka hasi zen Alf, baina ezin zuen. Orduan bultza egin zion gizonari eta hau marmarka hasi zen.
‎Ez zen giro hantxe! Ordu erdi baten buruan, giltza laxatu zuen, baina ezin zuen atera. Etsita, lana bertan behera utzi zuela pentsatu zuen behin baino gehiagotan.
‎Niri, egia esan, urrunegi geratzen zaizkit hala eguzkiak eta izarrak nola kodize misteriotsuak, baina ezin duenari laguntza ematea gizalegea denez, posta elektroniko bat bidali diet NASAkoei.
2021
‎Lodosa inguruko herri bateko nekazal sendi apal baten semea izan arren, Gerraostean ere gorriak bizi izan zituen, eskasia nonahi zela-eta, baita Gudaren irabazleen artean ere. Gure aitak aitonak familia aurrera ateratzeko egindako eginahal guztiak goraipatzen zituen, baina ezin zuen bere aiurri bihurria jasan, beti ika mikatan ari ziren, nork bestea, ondokoa, beti gutxietsi nahian. Batak, semeari agindu ikasketak egin nahi ez izanagatik, aintzat hartzen ez zuelako, eta besteak gure aitaren egoskorkeria, urtero euren nekazal lurretan biltzen zutenaz etxerako kontserbak egin ohi baitzituzten, kontserbagintzaren zaharberritzeari muzin egiten ziolako, sendiaren lursailetan landutako jakiak bakar bakarrik kontserbetan jartzeaz gain herriko beste nekazari batzuei erositakoa ere kontserbetan jartzeko asmoz makinarik ez erosi nahian.
‎Ados, baina ezin dut onartu maritxu batek hain lasai jendearen aurrean bere gustu probokatzaileak eta jarrera desegokia aldarrikatzea.
‎Mintxo, pertsona hori ahobero izango da, baina ezin duzu homosexuala izateagatik besteen jomugan utzi. Eztabaida bukatu zen, baina harrezkero komentario batzuk egin zituzten lagun taldeetan.
‎Sumatu dugu gu garela inguru hauetan arte noble hori praktikatzen dugun ia bakarrak; nahiz eta, egia esan, nire herrikide gehienek gustuko luketen noizbehinka ni bezala ibiltzea, haien baieztapenak sinesgarritzat jotzen badira, behintzat; baina ezin dute. Ez dago beharrezkoak diren aisialdia, askatasuna eta independentzia eros ditzakeen aberastasunik, eta lanbide honen funtsa dira.
‎Gure bizitzan umeak baino ez dira inportanteak. Sentitzen dut adieraztea, baina ezin dugu harremanetan jarraitu, ezta eskutitz edo oharren bidez. Gure senarra oso jeloskorra denez gero, gure eta umeen onerako utzi behar diogu harremanak izateari. Hoberena nahi dugu zuretzat, baina agurtu behar zaitugu betiko.
‎Berandu egin zen eta baita gautu ere. Jateko bazuen baina ezin zuen lo egin, adarren elkartze batean leku ona izan arren. Ez zen beldurtu, baina ederki damutu zen bakarrik eta abisurik eman gabe joan izanaz.
‎Alabaina, nire irribarreak eskeintzen dion abegi zabal eta guztiz profesionalean erreperatzeke paso egiten duenean begiratu txunditu bat edota iseka barre bat bizkar atzean uzten dit. Galduta nago, aspertuta eta agian nahiko hozminduta ere, baina ezin dut alde egin, agindu egin diot nire lankide izorranteari.
‎Aurrez aurre zeuden, elkarri begira. Blax galtzetan kaka eginda zen, baina ezin zuen orgatxo harekin ihes egin.
2022
‎Aimarri konfinamendua hasi aurretik izandako pazientzia desagertu egin zitzaion; Jada ez zen zena; Suminkorragoa zen, hitz egiterakoan berotu egiten zen, aldizka bai, denbora gutxi irauten zuena bai, baina gogor. Azala ukitzeko premiazko beharra zuen, baina ezin zuen, eta horrek sekulako karga ematen zion; ez sozializatzeak ere bai.
‎Andre guztiak nahi izatea eta bat berarekin ere ezin sexu harremanik izan. Hitz egiterakoan oso ondo moldatzen zen, beti bezala, baina ezin zuen hortik aurrera egin, ezinezkoa zitzaion. Aldi beldurgarrian sartzen zen, sentsazio arrotza nabaritzen zuen, itolarria bezalakoa.
‎" Gainerakoa esateko ustea neukan, baina ezin dut: badakit ezin dudala:
‎Izu ikara batek astindu zuen, eta laguntzaileari deitu zion. Laguntzailea ere izututa zegoen, baina ezin zuen ezer egin; ez zegokion berari sareta konpontzea. Vashtik kabina aldatzea proposatu besterik ezin zuen egin, eta horretarako prestatu zen.
‎Bai, barkatu, baina ezin dut diskriminazio hauekin. Aitaren laguna eta konfiantzazkoa zinelakoan hitz egin dut horrela.
‎Bai jakin behar nuen, baina ezin dut bertzela jokatu. Ez da errez asmatzen zerk sortu dizun premia.
‎Emazkiozu zorionak eta handitu beraren diru saria. Gartziak bazekien hura gutxi zela bertzeekin egindakoarekin konparatuz, baina ezin zuen mundu guztia goraipatu. Edonola ere, zerbait gehiago merezi zuelakoan bere eskuzabaltasuna erakutsi zuen.
‎Ez zen ezer aldatu. Inolako dei edo gestiorik ere ez zuela egin susmatzen genuen, baina ezin dugu ziurtatu. Komertzialaren desaxola edo utzikeria ikusita, arkitektoarekin hitz egin nahi genuela esan genion, harekin bilera bat antola zezan.
‎Telebista kamerek den dena grabatu dute zuzenean. Suertez erizain bat dago entzuleen artean, baina ezin du abarren artetik zapuztuengana heldu. Ez da entzuten ez intziririk, ez aienerik, ez arnas hotsik.
‎Bai baina ezin zaitut zu aukeratu. Gailak lapurtu zaitu.
‎andregaiaren gurasoak eta senargaiaren arreba, izeba eta osabak izan ziren. Jaun Garziak eta andre Maddalen nahi zuten bien ponteak izan, baina ezin zuten aita eta hoberik aurkitu eta onartu zuten. Azken kantuaren ondoren isiltasuna egin zenean, ezkondu nahi zuteneko galdera luzeari eta botoei baietza eman zieten eta eraztunak elkarri jarri zizkiotenean, aleluia berezi bat kantatu zuten monje eta lekaime batzuek.
‎Azenari. Entzun dizut eta kontuan izango dut, baina ezin dugu gure artean eztabaidatu. Bat eginda jokatu behar dugu.
‎Urte berriari ongi etorri egiteko festa ospakizuna antolatu zen. Azenari gonbidatu zuten, baina ezin zituen Otsoa eta Txomin eraman. Otsoa Mendorekin gelditu zen bere etxeko ospakizunean izateko.
‎Arraiopola, ama!, baina ezin ditut irentsi! Badakizu nazka ikaragarria ematen didatela eta botaka eginen dudala tragatzen baditut!
‎Manexek laztanak egiten zizkion buruan. Hormatxoria, bitartean, estu eta larri; izututa mutikoaren eskuetan, baina ezin zuen hanka egin. Jarraian, lagunaren eskuetan ezarri zuen, hark ere esperientzia atsegin hura proba zezan.
‎Juan maite zuen. Alabaren ondoan eta lagunekin bizi nahi zuen, baina ezin zuen egunerokoarekin. Bat batean aurreko eguerdian izebarekin izandako solasa gogoratu zuen.
‎Nik ere zorabio antzeko bat sentitu dut bizitza berria aipatu didazunean. Sinesgaitza iruditu zait une batean, baina ezin dugu aukera pasatzen utzi. Kasualitatez bikote zoragarri bat ezagutu dugu.
2023
‎Poz izugarria ateratzen du jendeak kontuak zabaltzen, nahiz eta gaizkile arriskutsu batzuei izan. Hortaz, gaur ez dira etorriko, baina ezin dugu luzeegi hemen geratu besoak gurutzatuta eta buruari biraka.
‎1530ean Jeronimo Weller i idatzi zionez, meza berria ospatu ostean tristura jabetu zen bere buruaz, eta tristura hori ezin izaten zuen gainetik kendu. Salbamena bere ahaleginez lortzen eta grazia egoeran egoten saiatzen zen, baina ezin zuen lizunkeria uxatu eta beti bekatuan zegoela iruditzen zitzaion. Etengabe bere bekatuak aitortu beharra sentitzen zuen eta orduak ematen zituen horretan.
‎Ezin dut bertze azalpenik eman, ezpada Izpiritu Sainduaren graziaz izan dela, zeinak ene baitan plazer duena egiten baitu; baina ezin dut ukatu Jainkoak birjina atxikiz eman didan grazia, sekulan ez baitut ezkontzeko desirarik ukan.
‎Bitxoak, egiari zor, nazkagarriak zaizkio Joseluri; haiek maneiatzeko pintza bereziak erabiltzen ditu, krokodilo puntadun herdoilgaitzezkoak. Amonak izainargiak eskuz hartzeko aholkatu dio behin eta berriro, baina ezin ditu ukitu, ezta nitrilozko eskularruak jantzita ere, oka egingo luke bare bioluminiszente horien gorputz biguna sentitu orduko. Begi beltz handiak ikusten zaizkie eta gasteropodo gorputzak, nahiz eta lau hankatxo txiki garatu dituzten, mugitzeko orduan lagungarri.
‎Ezer egiten ez duten pertsonak bi eratakoak izaten direla: alferkeriagatik edo karakter gabeziagatik ezer egiten ez dutenak eta ekintzak egiteko desira handiagatik barnetik kontsumitzen direnak, kaiola batean harrapatuak daudelako; kaiolan dagoen txoriak badakiela helburu bat lortzeko gai dela, baina ezin duela; zirkunstantziek eragotzi egiten diotela gauza batzuk egitea. Kaiola maitasunak irekitzen duela; sinpatia berritzen denean, bizitza berreskuratzen dela.
‎Esaten zuen estudiorik ez zuela Drenthen; modeloek ez zutela beretzat paratu nahi, aurrean beste pertsonak zeudenean; horregatik, estudioa beharrezkoa zela. 1883ko irailaren 26an (328) Drenthe-tik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion garbi hitz egin beharra sentitzen zuela eta ezin zuela ezkutatu bere barne herstura eta depresio sentimendua; ez zuela kontsolamendurik aurkitzen, jendearekin asmatzen ez zuelako; Sieni eta haren haurrari lagundu egin nahi ziela, baina ezin zuela; konfiantza eta berotasuna behar zituela eta ez zuela horrelakorik aurkitzen. Theori esaten zion ez zela besteak bezalakoa, baina zama guztia haren bizkarrera bota beharrak etsipenera eramaten zuela; aitortutakoa baino zor handiagoarekin amaitu zuela azken urtea; zor asko ordaindu zituela, baina gehiago zituela; Rappard i ordaindu ziola zor ziona, baina harekiko zor berria zuela; baldintza txarretan ari zela pintatzen, pinturarik lortu ezin zituelako, aurreko pinturak ordaindu gabe baitzituen.
‎Theori esaten zion ez zela besteak bezalakoa, baina zama guztia haren bizkarrera bota beharrak etsipenera eramaten zuela; aitortutakoa baino zor handiagoarekin amaitu zuela azken urtea; zor asko ordaindu zituela, baina gehiago zituela; Rappard i ordaindu ziola zor ziona, baina harekiko zor berria zuela; baldintza txarretan ari zela pintatzen, pinturarik lortu ezin zituelako, aurreko pinturak ordaindu gabe baitzituen. Sienez eta haurrez oso arduratua sentitzen zela, baina ezin zuela ezer egin; harengandik bereizi ordez, harekin ezkondu eta herri txiki batera joan behar zuela bizitzera; horrela hura salbatuko zuela eta bere herstura amaituko zela; ez zegoela seguru Sienen jarreraren atzean haren familia zegoen edo apaiza katoliko bat zegoen. Aitak idatzi ziola zerbaitetan lagun ziezaiokeen jakiteko, baina hark bere kezka propioak zituela.
‎aitaren eskutitz maitagarri bat jaso zuela eta gutunean ustegabeko diru kopuru bat (25 florin) jaso zuela. Vincentek zioen bera oso aberatsa sentitzen zela, bere lanean aurkitu zuelako bihotz eta arimaz egiteko zerbait; egiteko horrek inspiratzen zuela eta esanahia ematen ziola bere bizitzari; artean sinesten zuela eta artearen korronteak portura eramango zuela; zailtasunak izan zitzakeela eta egun batzutan malenkoniatsu egon zitekeela, baina ezin zuela esan zoritxarrekoa zenik.
‎Vincent oso sentibera zen eta erabat lurjota utzi zuen Theok esandakoak, hots, ezin zuela Vincenten etorkizuna ziurtatu. 1883ko uztailaren 22an (301) Hagatik idatzitako gutunean Theok esandakoari erantzuten zion Vincentek, hark esan baitzion etorkizunerako esperantza gutxi eman ziezaiokeela; esaten zion azken marrazkien argazkiak bidali nahi zizkiola, baina ezin zuela, dirurik ez zeukalako. Honako marrazki hauen argazkiak bidaltzen zizkiola artista batzuei erakusteko:
‎Tartetxo batez banku batean esertzea erabaki zuen Praixkuk. Ondoan gertatzen zen guztia aztertzeak nekatu egiten zuen, baina ezin zuen saihestu, ez zuen nahi. Sorbaldak jaitsi, lasaitu, eta hasperena egin zuen.
‎Bai jauna, baliteke nire aitak txikitan ordukoetara eroan izana, baina ezin ditut aintzakotzat hartu Roberren eskutik joan nintzenekoak, behartuta joan nintzelako, berak eroaten ninduen eta sarri askotan engainatuta eta guzti, Alde Zaharreraino laguntzeko eskatuz, eta hara ailegatzen ginela astebururoko panorama berbera, zuek denok asteburuko borrokarako prest, ederra muntatzeko asmoz, eta bera betiere ez zegoela inolako arriskurik esaka, ergela banintz bezala....
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia