Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 303

2000
‎Ezin dut sinetsi. Barkatuko didazu, Bitakora, baina ezin dut oraindik ondo ulertu honek guztiak zer esan nahi duen. Galduta nago, baztertuta, ahaztuta, bakarrik, inoiz baino bakartiago.
2001
‎‘Zurekin joango nintzateke, baina ezin dut gauetik irten, ’ esango dizu Ametsen Maisuak tristurarekin. ‘Baina, galduta bazaude, joan zaitez ostertzean argitasun pixka bat ikusten den alde hartarantz... ’
2002
‎Imanolek bere burua geldiarazi nahi izan zuen. Ulerkortasuna eskatu zuela bazekien, baina ezin zuen jasan.
‎–Ama, barkatu. Ez nuen hori egin nahi, baina ezin dut, ezin dut...
2003
‎–Ezin dut gehiago. Saiatuko nintzela agindu nion Oskarri, ahaleginduko nintzela bera ulertzen, baina ezin dut.
‎Esan nizun. Agintzen jarraitu nahi luke, beharbada, baina ezin du. Eta bera ere konturatzen da horretaz.
2004
‎Ez bat eta ez bi, txikiaren handinahiak honen nortasuna errotik aztora dezake nonbait, eta marrazoaren aho zuloan jartzen ditu ezkailu guztiak. Bigarrena ez da ez horretara heltzen; arrain txikiaren ezin biziaz kontzientzia badu, baina ezin du halere handiarekiko sumatzen zaion halako miresmen liluragarria erabat ezkutatu. Jon Sudupe dugu gogoan, auzigai hauetan aspalditik eta gogotik ahalegintzen den saiolaria.
‎–Lehenbiziko puntuan gure hizkuntzaren diagnosia egin dugu eta argi ilunak atera dira, inoiz ez dugu izan aginte politikotik gertutasunik eta horrek ere adierazten du euskararen bilakaerak ez duela harreman nahitaezkorik botere politiko eta ekonomikoarekin. Eragina ezin da ukatu baina ezin dugu horretan soilik pentsatu, bestela ondorio bezala euskaldungoaren politizazioa litzateke eta ni hori gainditzearen alde nago?. Esan bezala, lagunartean zegoen nafar abokatu eta idazlea aitorpen hori egitean.
‎Badaude gauza batzuk, eta ustea da bat, barruan gorde behar dituzunak, bereziki inguruko denek uste dutenean Livia Scola deitzen zarela, horrela agertu zarelako beti jendearen aurrean, eta uste dutenean (dudarik ez dutenean) beste italiar normal bat zarela, iragan normalekoa eta etorkizun normalekoa, Triesten barik Arezzon edo Sienan jaiotakoa, normal normal, italiar guztiak jaiotzen diren moduan. Liviak pentsatu egiten ditu gauzak, baina ezin ditu esan.
‎Semea aurreratu egin zaio eta Arregi jaunak haginka egin die ezpainei. Semearen begi argituak ikusi ditu eta egia esan nahi, baina ezin du. Butakatik jaiki da eta edari altzaritik atera duen likoreaz kopa bat bete du.
‎Alexengatik izango ez balitz, Maria eta Olatzekin bueltatxo bat ematera aterako litzatekeela pentsatu du Leirek, baina ezin du Alex etxean bakarrik utzi. Aste barruan gauetan baino ez dute ikusten elkar eta asteburua heldu eta ez du berak bada ihes egingo lagunengana.
‎Intziri zaratatsua bota nahiko luke, aienez betea eta ileari tira egin. Gustatuko litzaioke, baina ezin du. Lepoa tente duela geldi geldirik geratu da.
2005
‎–Neuk ere sentsazio arraroa dut barruan, har moduko bat, baina ezin dut zer den zehaztu. Uste duzu hala ere lehengo Amets bera naizela?
‎–Hau nire lantokia da, ama, ezin naiz nahi dudanean irten, badakizu ondo gustura jango nukeela zuekin batera, mahaian eserita, baina ezin dut.
2006
‎Aurreko egunean bidalia. Deika dabilela dio, baina ezin duela harrapatu. Abisatu egin nahi diola.
‎Bazekien erokeria hutsa zela, baina ezin zuen saihestu Arotza berriz ere hiltzen hasia zelako ideia. Asmatzen zituen arrazoi zentzuzkoak izu olatuen artean itotzen ziren.
‎–Sentitzen dut, baina ezin dugu halako daturik telefonoz eman. Ulertuko duzu.
‎Baina egia erran, ni ere kezkaturik nago. Atzoko Audi gris hark egonezina sortzen dit –sorbalda zabalak goratu zituen– Tira, baliteke gorabehera horiek inolako garrantzirik ez izatea, baina ezin dugu baztertu beste norbaitek interesa edukitzea afera honetan.
‎–Erran nizun bezala, oso arraroa litzateke hogei urte geroago Arotza berriro agertzea. Bai, onartu behar dut badaudela zantzu kezkagarriak, baina ezin dugu baztertu dena gure irudimenak sortutakoa izatea.
‎Martxorako gurutzatu zituen Uralak, eta Errusiako aldean zegoen. Bazekien mendebaldera joan behar zuela, handik bakarrik zetozkiola libertatea eta lasaitasuna, baina ezin zuen harantz abiatu paperik gabe. Iparrera jo behar izan zuen, jendearen eta patuaren apetaldiak bultzatzen zuten aldera.
2007
‎–Barkatu, baina ezin gaituzu gu biok parean jarri kasu honetan. Zu orain arte haren neska laguna izan zara, eta ezin duzu zuen arteko historia eder hori pikutara bota momentuko beroaldi batengatik.
‎Horren lasai dirudi masaila kristalaren kontra. Barkatuko didazu, esan dio azkenean, norbaiti kontatu behar nion, badakit ez zaitudala ezertaz ezagutzen, baina ezin dut gehiago: nire aita hil berri da, duela pare bat ordu.
‎Azkeneko kongresutik bueltan, Mickey saguaren buruaren forma zuen arkatza erosi zenion aireportuan, baina ezin duzu gogoratu non gorde zenuen. Zer den mila aldiz galdetu zizun semeak, eta zuk beste hainbeste aldiz erantzun isilik egoteko eta joateko pijama janztera.
2008
‎Igarri nizun aspaldi, baina Agurtzane nire laguna da. Ez dizut esango gustuko ez zaitudanik, baina ezin dut. Bere etxean ez behintzat.
‎Barbosa zen tranbia hura garraiobide gisa erabiltzen ari ziren lagun urrietako bat, eta erdi lo zihoan eskuinaldean jesarrita, fadistaren kantuari jaramonik egiteke. Leihoa irekita zeukan, aireak apur bat bizkortu zezan, baina ezin zuen saihestu lantzean behin begiak ixtea. Ez zitzaion batere gustatzen lanera mozkortuta joatea, baina bolada txarra pasatzen ari zen, goiza oso gogorra izan zen berarentzat eta nola edo hala baretu behar izan zuen ondoeza.
‎Ez luke, noski, horrelakoa izan nahi. Sustrai sendoak, izaera gotorragoa, maitasun egonkorragoak, irizpide argiak, abaroan egoteko leku bat eta borrokarako lubaki bat eduki nahi lituzke, mundu guztiak bezala, baina ezin du. Bere lekuak, inon egotekotan, teilaturik gabea behar du.
2009
‎–Ez dakit zer gertatzen zaion Hodeirekin, baina ezin du ikusi, trago bat eman zion bere bigarren zerbezari?. Nik badut teoria bat:
‎analitikoak muzin egin eta apurtu egiten baititu, eta hala behin eta berriro, arrazoimenaren betiereko bakea bere buruarekin inon erdietsi ezinda. Ezagutza estriktoaren gizon emakumearen ahala den bezalako erakoa izanik (esperientzia sentigarriaren menpekoa, eta hori beti fragmentatua da), hark mundua bere osotasunean ezagutu, ezin du ezagutu; baina ezin du ez nolabait pentsatu. H. d., kausa efektuen unibertso baldintzatuak fundamentuan suposatzen duen Baldingabekoa, ezin da ezagutu, baina ezin da ez pentsatu.
‎Hortik aurrerakoa ezin zuen gogoratu. Argiak, beste geltoki bat, Kellyren bizkarra iruditu zitzaion jendartean nahasian... baina ezin zuen ametsaren haria berreskuratu, puntu ilunak ziren jaikitzeko minutu haietan.
‎–Badakit berandu dela, baina ezin dut etxera itzuli.
‎zegoela behin eta berriz errepikatze hura... Horrelako zerbait izango zen, seguru, baina ezin du gogoratu. Gogoratzen du etxea, bertan bizi delako, ez daki zenbaterako baina momentuz bai, bertan jarraitzen du, gotorlekua defendatuz; gogoratzen du etxeak deitu ziola oso modu argi eta goxoan, esan ziola zatoz, egin ezazu hemen zure habia.
‎Izango da. Ezin du burutik kendu irratitik baino ezagutzen ez duen andrea, baina ezin du harekin hitz egin. Hemezortzi urterekin ezezagun batek aingerua zela esan zion eta orain arima kobratzera datorkio.
‎Edo bera ez zen enteratu behintzat. Beste arrantzale batek baietz esaten du, jakin zutela nor zen baina ezin duela gogoratu. Barakaldoko langile bat edo.
‎Utzidan bakean! Itsaso txarrak eramango ahal hau!, oihukatu nahi izan nion, baina ezin nituen ezpainak zabaldu edo, zabalduz gero, ezin nuen ahotsik atera, eta entzuten zen hots bakarra herrenaren egurrezko pausoa zen, kan kan, kan kan. Hasperenka iritsi nintzen, pixka bat lasaiago, herren hotsa isildu baitzen ordurako.
‎bera. Nazario? lotan zegoen, ohean sartuta, besoak eta eskuak kanpoan, gorputza estaltzen ziòn tapakian zehar bare bat ikusi zuenean, eskutik gero eta hurbilago; Nazariok eskua mugitu nahi, baina ezin zuen, eta bareak aurrera ekin zion, eskuaren muga igaro eta eskuan gora eginez, besaurrean pausatu zen arte; ez zirudien, ordea, barea lo kuluxka egiteko asmotan zegoenik, istantean odola xurgatzen hasi baitzitzaion, izain erraldoi aseezin bat iduri; eta Nazariok eskua mugitu nahi izan zuen, baina ezin, eta garatxo lirdingatsua hantxe, gero eta handiagoa, gero eta puztuagoa, eskua eta besoak eta gorputz osoa jan zizkion arte; eta, orduan, oihu lazgarri bat egin zuen Nazariok, emaztea ere iratzarri zuena.
‎Phineas, Datos eta Bleuler daude gaur hamazazpigarren teilatuan. Haizea dabil, baina ezin dute teilatutik alde egin, Musoneri itxaron behar diote.
‎–Notizia Madrilen dago?, errepikatu du esatariak. . Lau leherketa izan dira, eta hildakoak, gutxienez bost, baina ezin dugu ezer konfirmatu. Zaurituak 50 izan litezke, asko oso larri?.
‎Pederasta mota horrek pentsatzen du munstro okaztagarri bat dela, baina ezin du eragotzi. Horrela dago egina.
‎Haurra jaio eta astebetera, amets hura izan zuen, amesgaiztotik gehiago zuena: bera –Nazario– lotan zegoen, ohean sartuta, besoak eta eskuak kanpoan, gorputza estaltzen ziòn tapakian zehar bare bat ikusi zuenean, eskutik gero eta hurbilago; Nazariok eskua mugitu nahi, baina ezin zuen, eta bareak aurrera ekin zion, eskuaren muga igaro eta eskuan gora eginez, besaurrean pausatu zen arte; ez zirudien, ordea, barea lo kuluxka egiteko asmotan zegoenik, istantean odola xurgatzen hasi baitzitzaion, izain erraldoi aseezin bat iduri; eta Nazariok eskua mugitu nahi izan zuen, baina ezin... eta garatxo lirdingatsua hantxe, gero eta handiagoa, gero eta puztuagoa, eskua eta beso...
2010
‎1949ko apirileko egun batean heldu zen heldu beharrekoa, bai, larunbat eguzkitsu batean, bazkalorduan. . Burutik kentzen saiatu naiz, baina ezin dut, zenbat eta gehiago saiatu, orduan eta barrurago sentitzen baitut don Diodoro, esan zidan Bibik bezperan.
‎Oi, ez ahal zizun beste sinkope bat emango, Damaso!; nik maitatu bezainbeste gorrotatzen baitzenuen zuk Sabino, hura erreakzionario santujale retrógado tzat jota: ergel, kaiku, kirten, tentel eta burugabetzat jotzeaz gain, jakina; aitortu ere, aitortzen baituzu zeurean, uko egin zeniola, memento batetik aurrera, Sabinoren obra irakurtzeari, haren idazkiak adimenari egindako iraintzat hartuta; baina ezin duzuna ahaztu zera da: Sabino bere garaiko gizona zela, eta badirela garai bereko idazle, intelektual eta politikari espainiarrak?, el regionalismo egoísta y odioso es estéril?
‎Saio eremua emakume eta haur hildakoen martirioa izan zela fiskalek errandakoan, Göringek, zirkinik egin gabe, zera erantzun omen zien: . Tamalgarria da, baina ezin genuen bertzerik egin. Sasoi hartan ez genuen halako esperimentuak egiteko bertze lekurik?.
‎–Ama?... Bai, ondo nago, baina ezin dut Amaia aurkitu... Ez, pentsatu dut agian zure etxera joango zela...
‎Marrazki bat zen berez irudia, zuri beltzezko irudi zahar samarra. Lehenengo momentutik ezaguna egin zitzaion Amaiari, baina ezin zuen gogoratu non ikusia zuen lehenago antzeko irudi bat.
‎1949ko apirileko egun batean heldu zen heldu beharrekoa, bai, larunbat eguzkitsu batean, bazkalorduan. " Burutik kentzen saiatu naiz, baina ezin dut, zenbat eta gehiago saiatu, orduan eta barrurago sentitzen baitut don Diodoro" esan zidan Bibik bezperan. Bazkalordua zen, bai, eta ohi bezala jan genuen, gure artean ia hitzik egin gabe, harik eta Bibik, neskameak postrea aterata gero, honela esan zuen arte, urduri bezain tinko:
‎Oi, ez ahal zizun beste sinkope bat emango, Damaso!; nik maitatu bezainbeste gorrotatzen baitzenuen zuk Sabino, hura erreakzionario santujale retrógado tzat jota: ergel, kaiku, kirten, tentel eta burugabetzat jotzeaz gain, jakina; aitortu ere, aitortzen baituzu zeurean, uko egin zeniola, memento batetik aurrera, Sabinoren obra irakurtzeari, haren idazkiak adimenari egindako iraintzat hartuta; baina ezin duzuna ahaztu zera da: Sabino bere garaiko gizona zela, eta badirela garai bereko idazle, intelektual eta politikari espainiarrak —" el regionalismo egoísta y odioso es estéril" esaten zuen Menéndez Pelayok, hortik aurrera edozer—, izugarriak esan zituztenak euskaldunen aurka; are gehiago esango dizut:
2011
‎–Saiatzen naiz behin eta berriz baina ezin dut sexurik gabeko pasiorik irudikatu. Uste dut nukeela eraman, esan zuen, eta lepoa musukatzen hasi zitzaidan, sabel barrena limurki nire izter baten kontra marruskatzen zuen bitartean.
‎Preso zituen bularren mugikortasunak aztoratzen ninduen. Ezin nien zuzenean begiratu, baina ezin nituen begirada eremutik kanpo utzi ere, beren artegatasuna sentitu egiten bainuen. Beharbada bihotzaren taupadek eragiten zieten ikara moduko hori, itsasorik bareenean ere urruneko ekaitzak azaleratzen diren modu berean.
‎Kalera atera nintzen baina ezin nituen irudi horiek burutik ezabatu. Nora ezean abiatu nintzen, nire helburu bakarra gertakarien lekutik urruntzea balitz bezala, eta berehala ohartu nintzen ibilian mina jasangarriagoa egiten zitzaidala.
‎–Konprenitzen nauzula diozu, baina ezin duzu jakin zer den zorigaitz hau, alargundu eta arrailtzen ari den baserrian beharrak itorik bizitzea, eta hogeita bi urteko mutiko hau, harri bat bezalakoa, baina bakarrik utzi ezin dena...
‎–Zurekin joango nintzateke, baina ezin dut gauetik irten,, esango dizu Ametsen Maisuak tristurarekin.
‎ospitalera iristen direnak ikusten ditu Lurdesek egunero, eta, berdina da poliziaren eta gureen odola, sufrimendua? baina ezin ditut berdin ikusi?. Giro hertsi eta itoa ederki islatzen du filmak, eta fin eramaten du istorioa zuzendariak.
‎Eta gauero egoten nintzen ni ohe gainean etzanda, beroak eragiten ez zidan kalentura batek kontsumituta. Behin baino ez nituen ikusi haren begi berdeak, baina ezin nituen burutik kendu.
‎Hori ere ez da. Orduan bezala isildu behar nuen orain, egia batzuek ez dute merezi gero sortzen duten nahastea, baina ezin dut gelditu,. Orain esaten dizut. Horrela jateko, nahiago dut McDonald, s bat.
‎Baita bi sozialistak ere, zeinak adar baskistakoak baitziren, Jainkoari eskerrak. José Antoniok berrogeita hamar urte zeramatzan herrian bizitzen, eta hogeita bost zinegotzi gisa, eta hamazazpi euskaltegian, baina ezin zuen euskararekin. Saiatu saiatzen zen, hori egia da, baina esaten zuen euskara hizkuntza barbaroa zela, ez barbaroa hiztunengatik, barbaroa ikasteko izugarri zaila zelako baizik.
‎–Baina Xantik ezin du bere burua hil. Hiltzen ari da baina ezin du bere burua hil. Holakoxe kontraesanak dauzka bizitzak, alderdi bereko Justinak, hits.
‎Denak konturatzen ziren, eta batzuk neska arraroa zela esaten hasi ziren. Bera ere konturatzen zen, baina ezin zuen ezer egin.
‎bai, urte bitan izan zen Aroaren taldeko monitorea. Ibañezek bazekien datu horrek ez zuela inolako garrantzirik, baina ezin zuen ahaztu berak, Simonek, egin zuela hondartzako marrazkia, polizia talde satanikoak ikertzera eraman zuena. Simonekin hitz egitea erabaki zuen.
‎–Armentiak hasperen egin zuen?. Ez zaitut beldurtu nahi, aukera urruna besterik ez da, baina ezin dugu arinkeriaz jokatu. Egun hauetan zuhurtziaz aritzea gomendatzen dizut.
2012
‎Ainhoak, horrela deitzen zen alarguna, egunkarietan eta telebistan ikusita ezagutzen zuen Itziarrek, une batez berarengana begiratu zuen, Itziarrengana. Itziarrek begirada apartatu nahi izan zuen, baina ezin zuen, begiradari eutsi zion. Ainhoak une batez baino ez zuen begiratu; gero, erosketak poltsetan sartzen jarraitu, dena bilduta izan zuenean txartelarekin ordaindu, eta bertatik alde egin zuen, atzera begiratu gabe.
‎Eskuak besteen komunetan sartuta ematen zuen eguna, beti lan neketsu eta makurrenak egiten, kiratsa zeriola. Bazekien gaizki egiten zuela eta aitak erruz egiten zuela lan etxekoak mantentzeko, baina ezin zuen saihestu, lotsatu egiten zen. Egoitzen aita miresten zuen.
‎Eskua mugitzeko ahalegina egiten ari zara. Hor daukazu eskua, ikus dezakezu, begiratzen ari zara, zurea da, baina ezin duzu mugitu. Nirea da?, pentsatu duzu, lotuta daramaguna geurea da gainean daramagulako soilik?
‎Zakurra lanpasean etzan da. Barruko argiak piztu dituzte, baina ezin dut beste ezer ikusi. Elurra ari du, dena zuritu du azkenik.
‎Ezta ere! Istorio honetako heroi zaurituaren mina pairatzea ez dut aukeratu, baina ezin dut saihestu ere. Hemen nauka, gaur ezin naiz beste inorena izan.
‎Sexua, adibidez. Ezin dio, berez, uko egin, baina ezin du disfrutatu, zigorraren beldur delako. Lotuta dago, sartu zaion programazioaren jopu bihurtu da.
‎–Barkatu, baina ezin dut sinetsi. Gauza horiek ez dira nire munduan gertatzen.
‎Ingurukoek ezer antzeman baino lehen irribarre egin eta txaloka hasi zen. Atsekabe kutsua hartu nion Mattiaren irribarreari, ezkutuko asmoren batek kale egin eta oihu egin nahi baina ezin duenaren tenkatasunez. Eszenatokian Fabbio, txalo zaparrada hura amaitzeko zain.
‎Eta ondoan eseri zaiola, gonbidatutako idazleek egin ohi duten bezala, eta oso urduri jarri da koordinatzailea une batez, ez duelako ezer prestatu, ez dakielako zer galdetuko dion, edo, hobeto esanda, mila galdera dituelako egiteko eta ez dakielako nondik hasi. Eta tailerreko besteengana jiratu nahi izan du, galdetzeko ea hura ez zaien harrigarria iruditzen, baina ezin du, Jane Austenen irribarre eztian baitauka ipinita arreta guztia, eta koordinatzailea ez da konturatzen inguruan dituela tailerreko partaide ia guztiak, deika eta astinduak ematen, eta batek hots egin diola jada anbulantziari, sakelakotik, eta laster iritsiko dela medikua, eman dion bihotzekoa egiaztatuko duena hain zuzen ere.
‎Zur eta lur geratu zara. Kezka aurpegia erakusten saiatu zara, min aurpegia, baina ezin duzu, zure poza haren mina baino indartsuagoa da. Eguzkiak lepoa berotzen dizu, belarriak gorritu arte.
‎–Ai ama, ai ama. Rikardok ez du besterik esaten. Serio jarri nahi du Alazneren aurrean baina ezin du, eztanda egiten du barreak haren barruan?. Ai ama.
‎Buruarekin baietz esan diozu. Korrika irtengo zinateke bera existitzen ez den edozein lekutarantz, baina ezin duzu. Zure alabak ikusi dituzu Karlosen besoetan, haien motots ilehoriak orrazten bere azazkal beltzekin, eta bai, azkenean atera zaizu ahotsa, presaka zabiltzala erantzun diozu.
‎Eta, gero, bigarrena dago: zuk hori bizi egin duzu, baina ezin duzu esan. Nolabait esan ezinezkoa da hitzetan.
‎Oraintxe gosaldu behar dut eta laster aldegin, lanean gogoratzen ez nuen zerbait egin beharra daukat. Esaiozu, mesedez, barkatzeko, baina ezin dudala agurtu. Eguerdian dei egingo diot bulegotik.
‎–Esan dizut: neu joango naiz, nahi baduzu, baina ezin duguna da andre zahar hori horrela utzi. Zure gogoeta horiek esaizkiozu gero hari, ama oheratu eta gero.
‎Virginiaren heriotzaz gero, are larriagotu ziren krisi haiek. Bazekien edariak izugarrizko kaltea egiten ziola, baina ezin zuen utzi. Berrogei urte zituela hil zen, Baltimoren, Delirium tremens eko krisi batek jota, bakarrik, estimatzen zutenek ezer ez zekitela, bere ipuinetako pertsonaiei deika.
‎Harrezkero areagotu baino ez ziren egin agurearen ikarak. Saiatu zen arrazoirik gabeak zirela sinesten, baina ezin zuen. Esango zuen bere artean:
‎–Baiesten du oraindik ere? dio egunkariak,, gorpua Marierena dela, baina ezin du xehetasunik eman, lehen aipatu ditugunez gainera, gainerakook ere gauza bera sinets dezagun?. Alabaina, alde batera utzita ere, gainerakooi gauza bera sinetsarazteko?
‎Berehala moztu nizkion hura lotzeko erabili zituzten zerrendak edo ihi bihurritua, eta zutik jartzen lagundu nion, baina ezin zuen ez zutik egon, ez hitz egin, eta hasperen atsekabetuak besterik ez zituen egiten, zirudienez hiltzeko askatzen zutela uste zuelako.
‎Urte eta erdi baino gehiago itxaron nuen, eta denbora horretan ia egunero joaten nintzen uhartearen mendebalera eta hego mendebaleko bazterrera kanoak ikustera, baina ez zen bakar bat azaltzen. Horrek atsekabetu ninduen, eta kezka handiak sortzen hasi zitzaizkidan; baina ezin dut esan ordukoan aspaldi gertatu zitzaidana errepikatu zenik, alegia, nahi nuena lortzeko nuen irrika desagertu zitzaidanik. Zenbat eta gehiago atzeratu, orduan eta gogo biziagoa nuen hura lortzeko.
‎Itsasoko egunkariekin nekerik eman nahi izan ez dizudan bezala, ez zaitut lehorreko egunkariarekin nekaraziko, baina ezin ditut aipatu gabe utzi bidaldi luze eta zail honetako zenbait gertaera.
‎Poltsa bat urre atera poltsikotik eta oparitu egin nion apaltasunez. Bere eskuzabalean hartu zuen, gero begira hurbildu zer zen ikusteko, eta mahukatik atera zuen orratz baten puntaz zenbait buelta eman zizkion, baina ezin zuen ulertu zer zen. Orduan, eskua lurrean jar zezan keinu egin nion.
‎Plataformatik jaitsi eta nire alboetan eskailera batzuk jartzeko agindu zuen; haietako ehun baino gehiago igo eta nire ahora abiatu ziren jakiz betetako saskiz zamatuta, hura guztia Erregeak, nire berri lehenengoz izan zuenean, agindu baitzuen prestatu eta hara bidaltzeko. Hainbat abereren okela zegoela konturatu nintzen, baina ezin nituen bereizi zaporez. Bizkarkiak, izterrak eta solomoak zeuden, arkumearenak bezalakoak itxuraz, eta oso ongi atonduak, baina hegatxabalaren hegoak baino txikiagoak.
2013
‎–Une honetan ezinezkoa zait. Lanak egun osoa hartzen dit, baina libre nagoenean, hemendik pare bat astera edo horrela, neuk deituko dizut eta kafe bat hartuko dugu elkarrekin. Martinek ez zuen dei hori egiteko inolako asmorik, baina ezin zuen beste erantzun bat eman alaba haserretu gabe.
‎–Ondo zegok, baina ezin nauk geldi egon. Fotokopia batzuk egin eta emaizkidak; bakean utziko haut, isilik gelditu zen Erkiaga?.
‎are gehiago: Azaleratu gura dut barrukoa, gauza bat, baina ezin dut. Denak irteten zaizkit.
‎Eta bere azalean bizitako errealitate paraleloa ulermenez jantzi gura zuen. Jantzi gura zuen baina ezin zuen. Arropak bustita zeuden.
‎Beste batzuetan, noski, eszena arruntagoa da eta gordinagoa ere bai: jarduera akrobatikoetan ikus ditzake, eta gizonak emazteari hezurren bat hautsiko diola iruditzen zaio, baina ezin du ezer egin, izatekotan ere beste alde batera begira dezake, baina bikotearen intziriak eta lanturuak entzuten jarraitzen du, hasi nintzaion.
‎Argazki txoro hau mila puskatan txikitzen. Badakit horrekin ez zaitudala kontsolatuko, baina ezin dut beste deus ere egin. Beno, beste hau ere esango dizut nahi baduzu.
‎–Lady Catherinek benetan hori pentsa baleza, esan zuen Collins jaunak oso serio?, baina ezin dut imajinatu Lady Catherinek zu batere gaitzestea. Eta ziur izan zintezke andere hori berriro ikusteko ohorea dudanean aipurik gorena egingo diodala zure apaltasunaz, zure begiratuaz eta zure beste dohain maitagarriez.
‎Gogoratzen saiatu zen Amaia, gogoratzen, baina gehiegizko ahalegina eskatzen ari zitzaion bere buruari. Begiak zabalik zituela uste zuen, baina ezin zuen ezer ikusi. Begiak itxi zituen eta zuri baino ez zuen ikusi, ozeano zuri zabal batean galduta sentitu zen.
‎Amaia zer esan jakin gabe geratu zen momentu batez. Oro har, kontua ez zitzaion batere gustatzen, baina ezin zuen zergatia zehaztu: susmo txiki bat baino ez zen, bere sabelean hasi eta gorputz osotik zabaltzen zitzaiona.
2014
‎Gehiegizkoa da auto zigorkatzea, ni neu ere jabetzen naiz azken pentsamendu horiei arreta apur bat gehiagorekin erreparatu ostean. ...apoka Iria aditzen sentitutakoaren oso antzekoa, aldi hartan gaztea eta berdea nintzelako eta ondoriozko ezjakintasunagatik hiltzen utzi banuen ere; izan zen Z rekin epifania une bat, non argi eta garbi ikusi nuen gauzak ez zintzoki egiten ari nintzela, beste kontu bat da noski hori konpontze aldera neurriak hartu nituen ala ez, eta bistan da ezetz, jada hain gaztea eta hain berdea izan ez arren?; baina ezin dut esan mordoilo oso hau normaltasun gurari huts batek eragin duenik, edo ez behintzat horrek bakarrik, gauzak ezin dira sekula hain sinpleak izan, nahiz eta onartu behar dudan grina biziz desio nuela normaltasun delako hori, are, tematu egin nintzela normaltasunaren bila, ume dirudun mainatuengan edo G8ko mandatariengan, alegia, gehiegikeria oro baimenduko zaiela badakiten pertsonengan hai...
‎Oso etsita nuke Mororen jokoan erortzeko. Bizialdi osoa emango du horretan tematuta, nahiz eta ezer ez lortu, baina ezin du utzi, Juantxo bere laguna izanda ere. Berarentzat, beste edozein koderen gainetik, gizontasun kontua da.
‎–Marion gaixorik dago, erantzun zuen Lincolnek labur?. Badakit gertatutakoa ez dela osorik zure errua, baina ezin dut onartu hori dela-eta Marionek berriro behea jotzea. Tamalez, uste dut sei hilabetez utzi dugula albo batera kontua; ezin naiz arriskatu hark berriro halako makalaldirik izatera.
‎Are, alferrik zela ikusi zuenean, hots, konturatu zenean ez zuela nahikoa ahalmen Judy Jones hunkiarazteko edo hari eusteko, ez zion inolako gaizkirik opa izan. Maite zuen, eta maitatzeko zaharregia zen egunera arte zuen; baina ezin zuen bere egin. Beraz, indartsuenentzat bakarrik den min sakona dastatu zuen, tarte labur batez zoriontasun sakona dastatu zuen bezala.
‎Bere gainean eseri eta ukabilkadaka hasi zitzaion, oso azkar. Oliveirak askatzeko ahaleginak egin zituen, baina ezin zuen gainetik kendu. Ertzainek kendu behar izan zuten azkenik.
‎Sei minutu. Leihotik at oinez dabilen munduari begira ari natzaio, entretenitzeko, baina ezin dut ebitatu metalezko kaxa itxi baten barruan nagoela pentsatzea. Ea barruko oxigenoa bidaiari guztientzat nahikoa izango ote den, ala apurka apurka, konturatu ere egin gabe, itotzen joango garen, lozorroan geratzeko.
‎Probatutako terapia alternatibo askorekin ez nuen arazorik izan; baina ezin dut esan gauza bera zentroko jabeaz: emakume suge sorgintzaile bat, nire familia eta lagunengandik urruntzea lortu zuena, eta zentroan bertan egunean hamabi orduz lanean jardutea, debalde.
‎Orain ezin dut min hau jasan, Gorriak nire barruan zegoen guztia irentsi du, ez naiz hezur, haragi eta azal baino, baina barrutik? barrutik hutsik nago, ez da ni nintzenetik ezer geratzen, eta, aldi berean, hustasun hori guztiori, zulo beltz infinitu hori tristuraz eta ikaraz eta saminez beteta dago, eta ezin dut ebitatu hori sentitzea; saiatzen naiz, zin degizut saiatzen naizela bizirik nagoela sinesten, baina ezin dut ezin dut ezin dut arnasarik hartu, ezin dut lorik egin, ezin diot utzi jateari, erretzeari, neure buruaren kontrako guda honi amaiera eman nahi nioke eta hasiera bat bilatu, ez baitakit nondik hasi, nahiz eta hasi naizen dutxan sartu jantzi orraztu kalera irten paseoak eman pertsianak igo eta kokotsa apur bat altxatzen, hasi naiz gauzak egiten, baina ez diot zentzurik harrapatzen.... Ezeri.
‎luke, baina buruan P dauka, eta V ren emaztea, eta V ren alaba, eta V ren semea. luke, baina ezin du. Eta V k ere ez, antza.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia