Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 49

2000
‎txori baten kausaz. Auskalo ze distantzia luze egin zuen perikito hark nire etxeraino, baina ezin nuen pentsatu ondoko kaleko etxe batetik egin zuenik ihes, ezpada ehundaka kilometroko distantziatik. Frantziatik edo Albaniatik, gutxienez.
‎Ezin nuen hitzik egin, ezin nuen negarrik egin, joder, ezin nuen ezer egin. Berari begira egon naiz orduan, baina ezin nuen gehiago eta estu besarkatu dut nire gorputzaren kontra, musuz betetzen nuela. Rocíok lasaiago ematen zuen, eta bere besoek ez ninduten hain tinko lotzen.
2004
‎Ahotsa argiarekin batera sartu zen nire buruan. Pentsatzen saiatzen nintzen, bai bainekien kinka larrian nengoela, baina ezin nuen gogoratu zer zen gaizki zebilena, zer zela eta kezkatu behar nuen. Nahi nuen bakarra zera zen, argi itsugarri hartatik ihes egin, ilunpe minik gabekoen baitan babestu.
‎Lepoko giharrek protesta egin zuten, baina haien oinaze mezuak ahul, lausoki sentitzen nituen, ozeano bare baten hondotik helduko balitzaizkit bezala. Leihotik sartzen zen argia apala zen, baina ezin nuen zehaztu goiza ala arratsaldea ote zen. Begiradaz, nengoen gela aztertu nuen, zantzu lagungarriren baten bila.
2005
‎Gutunaren ingurukoak ezinegona sortzen bazidan, Irantzurenak ez gutxiago. Burmuinak, gelditzen zitzaidan zentzu apurrak, gurea bukatuta zegoela esaten zidan etengabe, baina ezin nuen berarekin igarotako uneak gogoratzeari utzi. Saltsa guztiei botatzen nien eta hori berari asko gustatzen zitzaiolako zen; nik gozoegi uzten zituela uste nuen, batzuk behintzat, baina bera joan eta gero saltsa guztiei botatzen jarraitzen nuen.
‎Ez dut esango ez nuela gogoratzen; egunero gogoratzen nintzen Irantzu eta bere hondartzako etxeaz, baina ezin nuen ezer egin. Nire iritziz, joatean ate guztiak itxi zizkidan; bere etxe berriko ateak, besteak beste.
‎Bataioan egin zuenaz edo esan zuenaz gogoratzen ahalegindu nintzen, baina ezin nuen ezer berezirik oroitu. Taldeko argazkiak, aita irribarretsua, harro bere seme berriaz eta agian arduratuta ere bai, baina hori ere normala da.
2006
‎Luze hitz egin genuen, bidaiaz, etxeaz, ontziolaz..., denetarako izan genuen astia. Buruan nerabilen galdera, baina ezin nuen aurrerapausorik eman, ez nuen egokierarik ikusten. Eta halako batean, solasaldi hartan indarra hartuz, ordura arte inori egin gabeko itauna egiten ausartu nintzaion:
‎–Isildu behar denean isiltzen saiatu naiz, baina ezin nuen gehiago; orain hemen geratu behar dugu!
2008
‎Horixe zen esaten hasi eta zotinekin korapilaturik eztarrian itotzen zitzaioan esaldia. Begirune falta iruditu zitzaidan nik besoetan estutzen nuen bitartean beste batekin bizi izandako zoriona aipatzea, baina ezin nuen ezer egin, kapaz zen berriro negarrez hasteko, terrazako mahaiaren gainean mukiz bustitako paper multzo bat pilaturik genuen dagoeneko. Zintz egin zuen berriro.
2009
‎Eta kolokan geratu nintzen ni neu ere. Karmelerengandik aldendu nahi nuen begirada, baina ezin nuen. Leihoak itzuliko zidan inozo aurpegia aurrez aurre ikustearen ideiak izutu egiten ninduen.
2010
‎Orduan eskuburdinarik gabe nintzela erreparatu nuen, baina ezin nuen gogoratu noiz edo non kendu zizkidaten.
2011
‎Heriotza zigorren liburutzarra ixten ari nintzen, funtzionarioa ostera mostradore atzean sumatu nuenean. Begiz begi neukan baina ezin nuen ikusi, hain bainengoen txunditurik artean, eskuetan neukan liburuan atzemandakoarekin.
‎Hantxe zegoen, mugimendurik gabe, bera ere urduri, ezpain lodiak erdi zabalik eta begi berde biak dirdiraz, hil nezan igurikatzen. Bi pauso eman nituen harenganantz, baina ezin nuen deus egin. Golem berpiztuaren antzera nengoen.
‎Objektuekin konformatu zuten. Handik alde egiteko gogoa sortu zitzaidan, baina ezin nuen, besteak beste nora ez nuelako, besteak beste, eta Bloody Mary bat prestatzeari ekin nion, dutxa berri baten ordezko, hidratazio kontuak direla eta aholkagarri ez zena; oraindik maletak desegin gabe nituen, eta halaxe egon ziren bizilagunaren hotsak sumatu nituen arte; dutxa, kotxearen gurpilak harritxoak marruskatuz, giltzen hotsa, telebistarena, gero etorri ziren guztiak?... eta xanpu eta gelek erortzean ateratzen duten zarata zalapartatsua, behin eta berriro.
2012
‎Erredura jasangaitza zen. Eskuak haragi zati hura ukitzera eraman nahi nituen, baina ezin nuen.
‎Ni burumakur nindoan, belaun gainetan nituen hatzei begira begira, arnasa hartzea ere kosta egiten zitzaidan. Hatzak kontatu nahi nituen, lasaitzeko edo, baina ezin nuen.
‎Hitz egiteko egun asko genituela esanez agurtu nuen. Ni ere akituta nengoen, baina ezin nuen lorik hartu. Zerbait ahazten nuela sentitzen nuen, baina ez nekien zer.
‎Argi eta garbi ikusi nuen: urdin sorra, eta hezurrak muineraino izozten zizkidan gandu gorrotagarri hark estalia; baina ezin nuen agurearen aurpegiaren edo gorputzaren beste parterik ikusi: zeren, senez bezala, leku madarikatura gidatu bainuen argi izpia.
‎Baina orduan pentsatu nuen, zer eskaera, zer arrazoi, are gehiago zer premia nuen nire eskuak odolez zikintzeko, niri ez kalterik eta ez kalte egiteko ahaleginik egin ez zuen jendeari eraso eginez, baldin eta niretzat errugabeak baziren, eta ohitura basatiak, berriz, haien hondamena, eta Jainkoak, munduko alderdi horretako beste zenbait herrirekin batera, beren ergelkeriaren eta ohitura bihozgabeen mende utzi zituen froga? ...tzaile; egoki iruditzean Bere esku hartuko baitzuen arazoa, eta nazio mendekuaren bitartez zigortuko baitzituen, nazio gaiztakeriak egin zituen jendea zigortzen zuen bezala; baina bitartean ez zen nire eginkizuna; egia zen Ostiralek zuritu zezakeela jokabide hura, etsai nabarmena baitzuten, eta gerra egoeran baitzegoen jende jakin horrekin, eta horregatik legezkoa zen harentzat haiei eraso egitea; baina ezin nuen nik gauza bera esan. Oinez nindoan bitartean gauza horiek burua horrenbesteraino berotu zidaten, ezen haiengana joan, ondoan jarri, eta jaialdi basatia ikustea erabaki bainuen, eta Jainkoak agindu bezala jokatuko nuela, baina dei argi bat zela esaten zidan zerbait aurrean ikusten ez banuen, ez nuela han sudurra sartuko.
‎Hiru aizkora handi nituen eta aizkora txiki pila, indiarrekin salerosketak egiteko eraman baikenituen aizkora txikiak?, baina horrenbeste egur gogor eta korapilotsu moztu eta landu ondoren, akatsez beteak eta kamustuta zeuden. Banuen bai zorroztarria, baina ezin nuen hura birarazi eta tresnari aldi berean eutsi. Horrek estatu gizon bati politika arazo garrantzitsu batek, edo epaile bati gizon baten bizitzaren eta heriotzaren artean erabakitzeak emango liokeen adina buruhauste eman zidan.
‎Hezurretaraino izutu nintzen, esan beharra daukat, niregana lasterka zetorrela konturatzean, eta batez ere, uste nuen bezala, talde osoa atzetik segika zuela ikusi nuenean; orduan itxaropena nuen, ametsean bezala, nire leize zuloan ezkutatzeko aukera izango zuela; baina ezin nuen inolaz ere handik aurrekoa nire ametsaren mende utzi, hau da, gainerako basatiak ez zituela atzetik eta ez zutela aurkitzen. Dena den, nire lekuan geratu nintzen, eta, atzetik hiru gizon baino gehiago ez zituela ohartzean, pixka bat adoretu nintzen; eta are gehiago lasterketan atzean utzi zituela eta gero eta gehiago aurrera egiten zuela konturatu nintzenean; eta era horretan lasterketari ordu erdiz edo eutsiz, ikusi nuen erraz alde egingo ziela.
‎Bigarrenik, Brasilen nituen ardurek hara dei egiten zidatela zirudien, baina ezin nuen inolaz ere hara joatea pentsatu, nire arazoak konpondu eta ondasunak esku ziurretan utzi arte. Hasieran nire lagun zahar alarguna etorri zitzaidan burura, banekielako zintzoa zela eta zuzen jokatuko zuela nirekin; baina zahartua zegoen eta dirurik ez zuen, eta jakin nuenez zorrak ere bazituen.
‎–Kazbitx ez zen berriro azaldu. Ez nekien zergatik, baina ezin nuen burutik kendu ez zela besterik gabe etorri eta makurkeriaren bat egiteko asmoa zuela.
2014
‎Aita hil zela esateko deitu zidanetik izan genituen elkarrizketa guztiak errepasatu nituen buruz, xehetasun baten bila. Ez nekien zer ari nintzen bilatzen, baina ezin nuen utzi. Agian bazegoen zerbait, ordura arte garrantzirik eman ez nion zerbait, dena azaltzen lagunduko zidan xehetasunen bat, gauza txikiren bat.
‎beste norbaiten anaiarengatik balira bezala sentitu nituen. Buruak tristeago egon behar nukeela esaten zidan, baina ezin nuen. Bizitzan helmuga, iparra edo antzeko zerbait galdua nuela sentitzen nuen, erreferentziarik gabe utzi banindute bezala, baina inor ez da iparra galdu duelako negarrez hasten.
‎Gaua zen eta ohean etzanda nengoen, baina ezin nuen lorik egin. Jaiki eta armairuan hasi nintzen begira.
2015
‎Gauza asko etorri zitzaizkidan burura ataka hartan, mamuzkoak ia guztiak, zikinak ere bai, eta nire baitarako gordetzea erabaki nuen. Esperantzarentzat toki gutti zegoen han, baina ezin nuen laguna gehiago aztoratu, ezin nuen gure etsipena gizendu edo areagotu. Euria hasi zuen atzera, jo eta ke, zeruak itsasoa zirudien.
‎Zaldia gelditzeari itxaron gabe jaitsi zen Oxane. Negarrik ez egiteko erran nahi nion, baina ezin nuen neure ahotsa entzun: arkaniarren kantua inoiz baino ozenagoa zen.
‎Kendu egin didate. Amak zerbait esaten zidan, baina ezin nuen entzun norbait garrasika ari zelako, gero eta ozenago, gero eta lazgarriago, garrasika oihuka aldarrika txilioka orroka uluka, belarrietan min emateraino, tinpanoa ero moduan dardarka jartzeraino, eta tartean, arnasa hartzean auhen bat, eta segundo biko bakea, baina berriro areagotzen eta zorrozten zen saminaren kirrinka, hozkia emateraino.
2016
‎ALMENDRAZKO txokolate ontza bat sartzen nuen ahora, barruan urtzen utzi eta denbora luzean dastatzeko asmotan, baina ezin nuen; haginak karraskan hasten zitzaizkidan txokolatearen ukitua nabaritu orduko, eta hiruzpalau masailezurkada azkarren ostean, almendra zatitxoak besterik ez zitzaidan gelditzen hortzen eta haginen tarteetan eta zilarrezko enpasteetan trabatuta. Almendra zatitxoak.
‎burua lehertzear sentitu nuen, airea eskas nuela, itolarria. Trenaren abiadura azkartzen saiatu nintzen nire pentsamenduekin bultza eginez, baina ezin nuen ganoraz pentsatu eta, larrituta, konturatu nintzen alferrikakoa zela trenaren abiadura pentsamenduekin azkartu nahi izatea. Kanpora irten nahi nuen, infernu zuloko zarata haiek itzal zitezen, arnasa hartu eta etxeko lasaitasunean egon.
‎Ba, ez dakit kontatzerik merezi duzun!». Txantxa behar zuen izan erantzun hark, noski, baina ezin nuen igarri serio ala brometan ari ote zinen. Ez zen lehen aldia bisitarik ezarena aurpegiratzen zenidala; ironiaren hamaika aldaera eta tonu erabiliz esana zenidan gauza bera harremana berreskuratu genuenetik.
‎Desira eta indarkeria besterik ez zegoen haren begietan, eta beldurtzen hasi nintzen. Saiatzen nintzen jazarpen hartatik ihes egiten, baina ezin nuen. Ester non zen begiratu nuen:
‎Saiatu nintzen begiak zabaltzen, baina muskuluek ez zituzten nire aginduak betetzen. Argia pizten saiatu nintzen, baina ezin nuen besoa mugitu; ez nintzen gauza hatz bat bera ere mugitzeko. Paralizatuta nengoen!
‎Ez nengoen batere eroso gela hartan, han baitzegoen Daniel ere, baina ezin nuen ezer egin. Denborak ez zuen nire beldurra baretu; aitzitik, areagotu egin zuen, nire barruan hazten ari zen landare gaizto baten gisara.
‎–Erretzea merkeagoa zela erran zidaten, baina ezin nuen Harkaitz labe batean sartu. Eta orain aberatsa naiz!
‎«Ez nuen espero erregimenaren bideari hain modu agerian jarraituko ziotenik. Bagenekien desadostasun nabarmenak zeudela, baina ezin nuen imajinatu aldaketarako gobernu baten programan euskararen lege berria ez egotea. Egintzat ematen nuen».
2017
‎Handik ahalik eta azkarren urrutiratu nintzen. Gero eta urrutiago entzuten nuen Aitor nora nindoan galdezka, baina ezin nuen ezer esan. Burua beste nonbaiten neukan.
‎Zergatik izan behar zuen ez nekien, oporrei berezitasuna emateko beharrak baino ez zioen horrelakorik, ederra behar zuela izan. Bere gelan, logelan gora eta behera egiten zuen, batzuetan leihotik gertu, batzuetan urrunago, baina ezin nuen ezer taxuz ikusi; aquarium baten antza hartu nion honi guztiari, batetik bestera igeri egiten duen arraintxo baten antza hartu nion pertsonari. Arinegi mugitzen zen arraina izateko, ordea; agian ez da aquariuma, baizik eta kaiola?
2018
‎–Solasa banentzuen, baina ezin nuen ulertu. Nezuk.
‎Pena eman zidana Jonen anaia izan zen. Berak ez zuen merezi furgoneta hartan kiskalita hiltzea, baina ezin nuen aukera hura galdu. Badakit urte guztiotan zalantzak izan dituzula eta ez duzula orain arte behintzat jakin San Ferminetako gau hartan zer egin zenuen.
‎Pena eman zidana Jonen anaia izan zen. Berak ez zuen merezi furgoneta hartan kiskalita hiltzea, baina ezin nuen aukera hura galdu. Badakit urte guztiotan zalantzak izan dituzula eta ez duzula orain arte behintzat jakin San Ferminetako gau hartan zer egin zenuen.
2019
‎Isilune hartan, neure burua gogoratu nuen hogei urterekin idatzitako ipuinen kopiak egiten eta Liberi eta Jauregiri erakusten eta haien iritzi entusiasmatua jasotzen; neure burua ikusi nuen ipuinak Ismaeli erakusten, bere bigarren eskuko autoan sartuta, egun euritsu batean, Armentiako baso inguruan, eta Ismael, ez dago gaizki? ...aten, eta gero muxu ematen, idatzitakoa atzeko eserlekuetara bota eta folioak han zabalduta uzten, autoa lurrunez estaltzen hasi baino lehen; gogoratzen dut, Ismaelekin ezkondu ondoren ere, bakoitza etxeko gela batean idazten, bata bestearen lana epaitzen, Ismaelek lehenengo liburua argitaratu zuenetik gero eta gehiago nik Ismaelena, gero eta gutxiago Ismaelek nirea; haiek guztiak gogoratu nituen, baina ezin nuen zehatz mehatz ikusi noiz, zein momentutan utzi nion idazteari. Noiz hasi zen nire errenuntzia, nire heriotza txiki hura.
2020
‎Ordenagailuaren aurrean nengoen, etxean, lana aurrera atera nahian, baina ezin nuen. Hauzan entzundakoak nituen buruan.
‎Beldur nintzen. Nire enpresako sotoa zirudien, baina ezin nuen ziur jakin. Ezin nuen ulertu nola edo zergatik egon zitezkeen neskak hor.
2021
‎Nire gorputza zeharkatu zuen. Ez nuen negarrik egin nahi, kamerak ikusiko ninduen beldurrez, lotsaz, baina ezin nuen saihestu.
2022
‎Azkenean, deliberatu egin nintzen. Lagunak barre egiteko edo erotzat hartzeko arriskua zegoen, baina ezin nuen hura barnean gorde.
‎Bueltatu nahi duenak badu aukera, baina bueltatu nahi ez duenak? Nire alaba zaindu nahi nuen, baina ezin nuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia