Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 154

2000
‎Batzuek uste dute azken operazio hauetan EAJren interesekin bat egin duela Prisak. EAJ aspalditik baitabil EAEn El Correori aurre egingo dion komunikazio proiektu enpresariala antolatu nahian, baina ezin esan, orain arte behintzat, arrakasta handia izan duenik horretan. Zurrumurruek, hain zuzen ere, hemen kokatzen dute aipatzen ari garen albistea:
‎Agindu zorrotz harekin eta zaindari neraman zakurrarekin alfer alferrik nuenbisita hura, baina ezin esango nion hori Aita Arbizuri. Gainera, bueltarako kotxerik ereez nuen eta, horrenbestez, fraide zaharra ikustera sartu ginen.
‎" Ez naiz erlijiozalea: baina ezin diot utzi arazo bakoitza erlijioaren ikuspuntutik begiratzeari". Wittgensteinengan erlijioak duen rola ezagutzeko, eta baita bere filosofiaren izaera ere.
2001
‎Euskal literaturaren lehenbiziko kondaira zein da? Nik esango nuke aita Aranak norbaiten historiaren bukaeran, oker ez banago Labayruren Historia del SeñorÃo de Vizcaya liburuaren azken aldean, sartu zuela zenbait berri euskal literaturaz, baina ezin esan daiteke, eta Aita Aranak ere ez zuen hori pentsatzen noski, hori euskal literaturaren historia denik. Lehenbizikoa dirudienez Orixerena da, Orixek euskaraz egin zuena8 Nik ez diot Orixerenari deus kenduko, baina esate baterako hau esan daiteke:
2003
‎Aitzitik, eztabaida sakonaren beharra dago. Badakigu (eta ulertzen dugu) ETAk gogor baldintzatzen duela premiazko ariketa hau, baina ezin diogu ETAri arazo politikoen konponbiderako protagonismo gehiagorik eman. Horrek ez du esan nahi ETAren txantajean erortzen ari garenik; arazo politikoez hitz egiteak ez du zerikusirik ETAren existentziak agerian uzten duen arazo etikoarekin.
‎Eraikinak ez dira adimendunak, instalazioak oso ondo egon daitezke eratuta, baina ezin esan dezakegu perfekziora gerturatzen ari garenik.
2004
‎Biltegi batean gordetzen dituzte. Lekuaren baldintzak onak dira, baina ezin diote behar dituen baldintzak (hezetasuna...) eskaini tresna bakoitzari. Garai batean, bidaiatu egin behar zuten tresna berriak eskuratzeko; egun, Internet bidez eskuratzen dituzte.
‎Lastima ematen dit, baina ezin diot lagundu.
‎Hala da Ume, sentitzen dut baina ezin diot zure maitasunari erantzun. Ezkondua nago.
‎Ezen argudio horri hertsiki jarraituz gero, hasierako konparazioak ez ezik hurrengoak (edo hurrengoek) ere zentzurik gabea izan luke (lukete). Konparazio bat zentzurik gabea izan daiteke, dudarik gabe; baina ezin esan edo iradoki daiteke konparazio orok hala izan behar duenik. Zeren eta nola daiteke zentzurik gabekoa izatea mintzamenaren oinarrizko mekanismoa?
2005
‎–Naroak ez du ulertu, berari begira esan badu ere, baina Urkok ez du argitu esaldiaren esanahia– Kontua da soldatak asperdura mailarekin bat egiten duela, eta gaur egun horri zelan uko egin. Erakutsiko nizkizueke erakundeentzat prestatzen ditudan software paketeak, baina ezin esan zirraragarriak direnik. Hobeto telefonoz hain modu nahasian kontatu didaana berriro errepikatzen badidak.
‎–Ez, baina ezin esan inguruan ez zeudenik. Agerian ez ziren egongo, polizia handik zebilenez gero.
‎Kontua zen argazki liburuak mugitzen jarraitzen bazuen, berehala igarriko ziola liburuzainak. Liburutegitik albait arinen alde egin nahi zuen Mateok, beraz, baina ezin esango zion gizonari isiltzeko, edo hurrengo batean kontatuko ziola. Sekula entzun barik zegoen, gainera, aitite Julianen kontu haiek.
‎Bai zera! Goserik ez, baina ezin esan aberatsak ginenik. Horrelakoak ziren orduan Elgoibarko familiarik gehienak.
‎Eliza atarian batutako jendearen artean, Tomas danbolindaria eta Balezteneko Maria eta haren alaba Junkal baino ez zitzaizkion ezagun egiten Damiani. Han edo hemen ikusita aurpegiz ezagutzen zituen gainerako batzuk ere, Arizkun ez baita New York, baina ezin esan zitekeen lagunak zirenik. Ez eta ezagunak ere.
2006
‎Parisen egindako urtebetea ez daukat ahazteko, baina ezin esan dena gozoa izan zenik. Hasteko, alemanok errezelo handia sortzen genien paristarrei, eta nire frantses traketsak, erdia italierazko hitzez josia, ez zuen asmatzen nire jatorrizko hizkuntzaren azentua ezkutatzen.
2007
‎Batetik, ETAk su etenari amaiera eman dionean eta bestetik, EAJren barne mailan zuzendaritza hautatzeko prozesuaren atarian. Une oso garrantzitsuan, alderdiak bestelako politika markatzeko saioa dirudi.Imazen iritzi artikuluak, bestalde, hautsak harrotu ditu, baina ezin esan bere edukia erabat berria egin denik, tankerako adierazpenak behin eta berriro egin baititu, ahoz zein idatziz eta, jakina da bere alderdian diskurtso horrek baduela aldekorik eta aurkakorik.
‎Ekonomia Ituna indarrean jartzearen zergatiak badaude egon baina ezin esan daiteke ezagutza objektiborik dagoenik. Batzuek diote zergen bilketa Foru Aldundien esku utzi zirela bilketa eginahal izateko daturik ez zegoelako.
2008
‎Nire begien aurrean tragedia hori ikusteak atsekabetuta utzi nau, baina ezin diot ezertan lagundu.
‎Amaitzear da Frantziako Itzuliko lehen astea. Mendiak mustu baino ez dituzte egin oraindik, baina ezin esan lasai ibili direnik. Ez dute hau lehen itzulia Arrieta, Martinez eta Verdugorendako eta jakin bazekiten lehen aste honetan urduritasuna eta tentsioa direla tropelaren ezaugarri nagusiak.
2009
‎Polizia aztertzen hasi zen neskatxaren inguruan zebiltzan 1.000 bat estudianteak. Bazuen, agidanez, mutil adiskide bat, baina ezin esan senargai zenik.
‎Maria Jose Usandizagak aurkezten du ekitaldia. Gogo gutxi sumatzen zaio (kanpainaren nekea?, ilusio falta?, alderdi barruko deserosotasuna?, berezko aiurria?), baina ezin esan txorakeria eta zurikerian dabilenik: hemen ez dago arratsalde on buenas tardes ik, ez a todos y todas ik; lege zaharrean, gaztelania garbian eta zuzentasun politikotik urrun, etxekoen artean dagoela jakinda, arrotzen enpatia bilatzen gehiegi saiatu gabe.
‎emakume adindu bat, ogia eskuan. Ikusi du Korrika badatorrela, baina ezin dio jarraitu lasterketari. Gauza bakarra egin du:
‎Uztailaren 26an egingo dute zozketa, Elizondoko Santiago bestetan. Ez da Xorroxin irratiko langileen ideia originala; beste hainbat lekutan ere erabili omen dute, baina ezin esan berezia ez denik. Hain juxtu, Xorroxin irratiaren egoitzaren aurrean dagoen zelaia erabiliko dugu.
‎Hiru belaunaldi, beraz. Aitaren aurrean, berak ez zielako gurasoei galdetu, eta alabaren aurrean, oraindik ezin zaiolako azaldu, baina ezin diogulako ez kontatu.
‎Izaskun Bilbao eta Inaki Irabazabalbeitia, Alfonso Sastre ez bezala, Estrasburgora joango dira, baina ezin esan, horregatik, ezer ospatzeko moduan direnik. EAJk PSE EErekiko lehian beste urrats bat egin du atzera, eta, besteak beste, Ibarretxe ordezkatuko duen eta Lopezi aurre egingo dion liderraren behar larria duela nabari zaio.
‎Orain, ale berriak katalogatu beharrean, liburu eta apalategi artean dabil zelatan. Oraindik ez du lapurra harrapatu, ez, baina ezin esan lana alferrikakoa izan denik, egunetik egunera susmagarri zerrenda gero eta txikiagoa baita.
‎Hori egitearekin batera, gainera, administrazioan eta hainbat hedabidetan ere euskarari sarbidea emanez gero, eta unibertsitatean ere euskarazko irakaskuntzari ateak zabalduz gero, atzera bueltarik gabeko" salbazio" bidean barrena abiaturik izango zen euskara! Badakigu karikaturatik apur bat baduela esandakoak, baina ezin esan urte askoko ahalegina argitu eta hauspotu duen espirituaren isla nahiko fidela ez denik. Paradigma haren argitan egindako ahaleginari esker iritsi da euskara mendeetako bere historian sekula izan duen aurrerakadarik sendoena izatera; beraz, balorazio positiboa zor zaie bai paradigma hari bai egindako bideari.
‎Diru-laguntzek hobetu dezakete gaurko hainbat euskarazko hedabideren enpresa egitura, baina, gure iritzian, mirakulu zain egotea bezain alferrikakoa da uste izatea irakurleak eta ikus entzuleak etengabe gehitzea eta fidelizatzea diru-laguntzak erruz handitzearen eskutik etorriko dela. Diru-laguntzak eskasak balira, tira, ulertu liteke halakorik aldarrikatzea, baina ezin esan ia sei milioi euroko diru-laguntza zekena denik.
‎Hamabost urteko mutiko batek hogeita hamasei urteko emakume bat ezagutzen du, eta bien arteko adin aldea handia bada ere, maitale izatera helduko dira. Mutikoaren familiak susmo txarrik izan ez dezan, oso ordu gutxi egiten dituzte elkarrekin, baina ezin esan denbora alferrik galtzen dutenik. Irakurlea eleberriko mutikoa da hizketan ari dena:
‎poesia ari du hemen baina ezin diogu esan
2010
‎Kilometro asko egin behar dira Japoniara iristeko Euskal Herritik. Izango dira euskaldunak bertan bizitzen, baina ezin esan munduko beste zenbait herrialderekin daukagun harremana daukagunik hango kultura eta herritarrekin. Jon Goikoleak (Arrasate, 1959) ederki ezagutzen ditu Japoniako kultura eta hango herritarrak.
‎Seinale, dudarik ez dena, enpresa horren begietan euskara dela leitzarren hizkuntza nagusia eta haien gogoan eragiten gehien lagunduko liekeena. Herri galdeketa galdu egin zuten, baina ezinen diogu hori euskararen erabilerari leporatu, irabazi zutenak ere euskara hutsez jardun baitziren. Azpimarratu nahi duguna da, hain zuzen ere, herrian eragin nahi izan duen kanpoko eragile batek baloratu duela komunikaziorako hizkuntza beharrezkoa euskara dela.
‎Beraz, Netanjahu eta Abbas berriro ikusiko dira bi aste barru, baina ezin esan hilabete barru beste hitzordurik izango ote den.
‎Galduta nengoen, zinez: hitzak zetozkidan, bai, baina ezin esan nituenak. Eta Teok aurrera egin zuen, jakina:
‎Esku artean dugun liburu honetan, Kondenatu baten azken eguna, bat egiten dute idazlearen ikuspegi erromantikoak eta jarrera etiko protestazkoak. Heriotzaren atarian dagoen gizakiaren larriminak badu garaiko literaturak maite zuen egoera muturrekoaren usain bat, baina ezin esan liteke Hugo denbora pasazko axalkerietan dabilenik: egile izenik gabe argitaratu zuen idazlana, 1829an, heriotza zigorraren kontrako aldarri gisa; polemika gaitza eragin zuen, eta handik urte batzuetara, 1832an, bere izen eta guzti kaleratu zen liburuaren bosgarren argitaraldia, heriotza zigorraren kontrako argudioetan sakontzen zuen hitzaurre batekin:
‎Aitziber ere bai, baina Aitziber asanbladetan eta parte hartzen zuen kide hutsa zen bitartean, Ixone sartuagoa zegoen, koordinazio bileretatik eta ezagutzen zuen Julenek; egun batean, Ixoneren herrian egin zuten bilera bat luzatu egin zela-eta, nahi bazuen bere etxean gelditzeko esan zion neskak, eta gaua ohe berean amaitu zuten. Ez zen Julenen aldez aurreko plana, baina ezin esan gogoz kontrakoa izan zitzaionik. Ordurako bazebilen Aitziberrekin ere, baina urrunegi joateko asmorik gabe, bere aldetik behintzat.
‎Galduta nengoen, zinez: hitzak zetozkidan, bai, baina ezin esan nituenak. Eta Teok aurrera egin zuen, jakina:
‎Horixe esan nion Javier Madrazori, horixe esan nion EAri eta horixe esan nion gizarteari: oraindik ez dugu lortu Ezker Batua Jaurlaritzan sartzerik, baina ezin diogu inola ere uko egin helburu horri. Herri honetako erdigunea ordezkatzen duten guztiak Eusko Jaurlaritzan egon daitezen lan egingo dut, abertzaleak izan nahiz federalismoaren aldekoak.
‎– Hau gerorako neukan, baina ezin diot eutsi erre gabe!
2011
‎Oi! nik barka diezaioket Jainkoari Bere haserrea, haserre horrek nazioak suntsiturik ere; baina ezin diot barkatu Bere bakea.NOBELA (ZATIAK) Jatorrizko hizkuntza: ingelesa.Jatorrizko izenburua:
‎Eta orokorki arazo beltz honetan lekuz kanpo ikusten du, a highly theological language of guilt and innocence, justice and grace?. Alegia, ezin esango da bortxa eta morala edo teologia elkartzerik ez dagoela (errua, damua, barkazioa, etab., horixe egin nahi bada, fededunek adibidez); baina ezin esango da, ezta ere, egitea ez dela gertatzen edozeinen gustukoa. Eta, batez ere, Jaspers aipatzen bada, ezin da ezkutatu haren hondo protestantea.
‎Padura batzuen ondoan izan zela gogoratzen du. Tokia ezagutuko luke berehala, baina ezin dio esan zein herritan, zein pinuditan.
‎UXUE. Egia da zikin jokatu duela, baina ezin diozu leporatu Abel kartzelan sartzea.
‎KARLOS. Ulertzazu? Nik ez dut zutaz gaizki pentsatu nahi, baina ezin diot Ibiri entzungor egin.
‎ABEL. Ez duk bidezkoa hori. Ulertzen diat amorratuta egotea, baina ezin diok hilketa leporatu.
‎Berehala ulertzen dudanak gauzen aurrean jartzen nau, berehala ulertzen ez dudanak «iradokipen» eta «asmakizun» sorta baten aurrean jartzen nauen era berean. Euskaldunak beste zati bitxi hori uler dezake, badu horri hizkuntza dela aitortzeko behar den kodea, baina ezin dio ihes egin esan barik baina ondo agerian doan kode hierarkiari. Euskara hor ez da hizkuntza, baliabide estetiko bat baino ez da:
‎Eta zelako eragina dauka horrek guztiak gure psikeetan? Feyerabend, Vattimo eta enparauek kausa efektu harremanak seinalatzen ibiltzearen arriskuez ohartarazi gintuzten, bai, baina ezin diot eutsi Wolfgang Müller-en aipu bat orriotara ekartzeko tentaldiari [7]: " Homo tecnologicusak geroz eta buruko gaixotasun gehiago pairatzen ditu, eta gaixoak geroz eta gazteagoak dira.
‎– Ondo daude aipuak. Beharbada nik beste batzuk aukeratuko nituzke, baina ezin esan ez ditudala gustuko –eta sofan jesarri nintzen.
‎Zer nahi duzu esatea... Egia da ez zaitudala ezagutzen, baina ezin esan ezezaguna zatzaizkidala; azken batean auzo berekoak ginen, hazten ikusi izan zaitut, norbere auzoko umeak ikusten diren gisan, nire moduko batek ikusten dituen gisan. Ardo botila honekin zatozela ikusteak ere lagundu du zutaz daukadan iritzia osatzen.
2012
‎Bi taldeak, gorabeheratsu Zaila da bietan ondoen zein talde dagoen zehaztea. Bizkaiak azken zazpietatik sei irabazi ditu, baina ezin esan puntu puntuan dagoenik. Eraso jokoan arazo dezente izaten ari da.
‎Ezagutuko duten munduan ibiltzeko eskuetan jarri ahal izango dizkiegun tresnarik baliotsuenak izango dira, dudarik gabe. Eskolak eragin dezake, baina ezin diogu dena egiteko eskatu.
‎Ezin estuago gainditu zuen Ben Swift (Sky) esprintean, zentimetro gutxiren aldearekin. Itxaropena galduta zegoen italiarra, baina ezin esan irabazten saiatu ez zenik. Etapa osoan aritu zen lanean RadioShack taldea, John Degenkolben Argos taldearekin elkarlanean.
‎–Garbi dago Dasilva hori apareju ederra dela, baina ezin diozu zure familiaren heriotza egotzi.
‎ez dira hain gora iritsi, baina ezin esan saiatzen ez
‎Bere gorputzarekin edo eskuarekin estaltzen saiatuko da. KANDIDO konturatuko da, baina ezin dio abisatu.
‎Existitzea «posible» izate hutsetik «errealitate» izatera pasatzeada. Hau gizakiaren pribilegioa da, baina ezin esan gizabanako guztiak existitzendirenik. Asko eta asko ez dira beren ekintzen norabidea aukeratzen dutenak, masaren norabidean doaz beti, ardien antzera.
‎Existitzea «posible» izate hutsetik «errealitate» izatera pasatzeada. Hau gizakiaren pribilegioa da, baina ezin esan gizabanako guztiak existitzendirenik. Asko eta asko ez dira beren ekintzen norabidea aukeratzen dutenak, masaren norabidean doaz beti, ardien antzera.
2013
‎Bide er tzean ez ezik, ondoan ere konpainia ona dut. Atleta handia den eta lagun dudan Unai Oiartzunekin noa, baina ezin diot segi. Barea jarri zait eta arnasa sakon hartzeak min ematen dit bizkarrean eta sorbaldetan.
‎Axular jo nuenean, hura baino ederragorik ez nuen aurkitu. Hala ere, niri, bestea gustatzen zitzaidan, Leizarraga, baina ezin esan! Nire ustez, hura izan behar zen bidea, baina horretarako zabala izan behar zen, ez motza, eta inongo espanturik gabe onartu behar ziren gaur egun Iparraldean, oraindik, bizirik diren hitz eta forma asko.
‎Jendeak abusatu egiten du. Egin dezakezu eguneroko bat, baina ezin diozu zeure buruari barkatu forma ez lantzea. Ezin diot dietario arrunta onartu neure buruari.
‎Pilatutako informazio horrekin zer gertatu zen, zertarako erabili zen eta nora iritsi zen ezin izan dut egiaztatu. Datuak ematen dizkizut, baina ezin diot zure galderari erantzun, aipatutako arrazoiarengatik. Egia da Ertzaintzak egin ahal izan zuen ikerketa ez zela esanguratsua izan erakunde terroristaren kontrako prozesu judizialetan.
‎Younge andereari, berriz, kargua kendu zitzaion, jakina. Wickham jaunaren xede nagusia gure arrebaren dirua zen, dudarik ez, hogeita hamar mila libra baitira; baina ezin diot eutsi suposatzeari niri mendeku hartzeko esperantza ere bultzagarri indartsua izango zitzaiola. Haren mendekua bete betea izango zatekeen, zinez.
‎Baina MADDIren parean dagoenean begiratu egingo dio segundo batez? eta EIDERren eta MADDIren begiradek topo egingo dute, baina ezin diote eutsi begiradari.
2014
‎Diseinu industriala dut ogibide, baina badut eskultura tailer bat Zornotzan. Egia da eskultura dela gehien gustatzen zaidana, baina ezin diot eskatzen duen dedikazioa eskaini.Familian hainbat eskultore eta margolari izan dituzue. Nire arbasoak eskultore eta margolariak ziren, eta tradizio horrek asko eragin dit.
‎Bidea eta denbora (Bidehuts). Diskoa ez da atzera begirako bat, ez, behintzat, zentzu itxian, baina ezin esan, halere, atzera begirako baten kutsurik ez duenik. Bidea eta denbora, biak hartzen ditu kontuan.
‎Alabaina, neurri horien arrakasta ez da hain agerikoa, beste adierazle batzuei begiratuz gero. Greziarena, akaso, bai, baina ezin esan greziarren egoera hobetzen ari denik: pobrezia tasa %23tik gora dago; lau herritarretik batek ez du osasun sistema publikora jotzeko eskubiderik; gazteen artean %57 da langabezia tasa; eta enpresek sekulako arazoak dituzte finantzabidea lortzeko.
‎Ile xerloa baztertu zuen kopetatik eta buelta eman zuen. Aurpegi serioa zuen baina ezin esan horren atzean tristura, nekea ala biak batera zeuden.
‎Batzuetan aurpegiratzen digute xuabeak goraipatu baina gizatxar tipokoak gustatzen zaizkigula gero. Ez dut uste erabat hala denik, baina ezin esan guztiz gezurra denik ere; kobazulo eta sabanako biziraute gogorraren milioika urteetako ondore genetikoak izango du zerikusirik, akaso.
‎Alkohola gaua beroa ezpainak gorri ilea zoro zapatu gauetako jaka soinean ideia lausotuak ahazten diren ardurak gero etorriko diren ondorioen pentsamendu eza, eta badago A ren lagunaren lagunen artean mutil bat, V, ez dena P bezain guapoa baina bai interesgarria, soinean nahi gabe bezala daraman intelektualismoagatik, artilezko jertsean zuloa nahita daroanaren pare. ...a, nolabait bakarrik, eta elkarrekin dantza egiterakoan hori ahaztu egiten zaiela, eta A konturatzen da S utzi zuenetik (nahiz eta P-rekin hasi) bihotza eta klitoria gosez dituela, eta orduan hurbildu egiten zaio A V ri, eta orduan hurbildu egiten zaio V A ri, eta orduan musu bat ematen diote elkarri, baina atzera egiten dute, ideiak alkoholizatuta dituzten arren badakitelako hori ez dagoela ondo, baina ezin diote eutsi bien artean dagoen tentsio elektrizitate txinparta sugar pasioari, eta beste musu bat ematen diote elkarri, oraingoan mingainak elkarrekin dantzan, eta V k A ri aurpegia ukitzen dio, eta A ren besoak V ren samari eutsi, eta airean Hurricane abestia, eta bihotzak goratzen, goratzen, goratzen.
‎Garuna kaltetua izateak eragin dezake eskizofrenia, baina ezin esan daiteke garunaren eskualde jakin baten hondamena denik eskizofreniaren zergatia. Hala ere, aspaldi samar egin ziren ikerketen arabera (Jacobi eta Winkler, 1927) eta geroztik egin direnen arabera (Pahl, Swayze eta Andreasen, 1990), alboko bentrikulu handiagoak dituzte eskizofrenia dutenek; ondorioz, eskizofrenia dutenek gutxiago garatuak dituzte bentrikuluen inguruko garun eskualdeak.
‎Haien emozioa! Niretzat esperientzia izugarria izan zen, baina ezin diozu eskatu antzerkira astebururo joatea behin ere joan ez den 20 urteko pertsona bati. Niri esan izan dit ezagunen batek ni ikustera joan eta oso ondo pasatu duela, harrituta, aurkikuntza bat egin balu bezala, aurretik ez zelako sekula sartu antzoki batean.
‎Batzuetan gauaren erdian figura bat ikusten zuen eta maindirepean sartu behar izaten zuen, eta han ere izututa egoten zen, harik eta inork ezer egiten ez ziola egiaztatzen zuen arte. Orduan zerbait lasaitzen zen, baina ezin esan beldurrik pasatzen ez zuenik. Gauetan, komunera joateko ere, beti izaten zen agerpenen beldur.
‎Xabik ez zeukan beldurrik, baina ezin esan lasai zegoenik. Eta terrorezko gauean ikusitako bururik gabeko gizona agertuko balitz?
‎Monsieur Jeanek ondo egiten du bere lana, baina ezin esan lehen mailako atezaina denik, ezta bigarren mailakoa ere.
2015
‎Giro artistiko eta estetikoari dagokionez, gerraurreko loralditxoaren ostean, non, ikusi bezala, artearen autonomiaren lehen aldarriak (Lizardi eta Lauaxeta) gorpuztu ziren, bultzada aurrerazale hori eten egin zen. Ekoizpen literarioak aurrera egin zuen nola hala, baina ezin esan daiteke euskal sistema literario autonomorik zegoenik. Erbestean hainbat lan eman ziren argitara (Martin Ugalde, Jokin Zaitegi, Andima Ibiñagabeitia...) eta Parisen Jon Mirandek eta Txomin Peillenek sortutako Igela aldizkaria ere hortxe zegoen, Arestik sortutako Kriselu argitaletxea bezala.
‎Etimologiek asko izan dezakete arbitrariotik, asko ideal eta alegiazkotik, irudimenaren hegal arinek eramaten utziz gero. Hori saihesteko hainbat arau ere jarri zizkion bere buruari, baina ezin esan irudimenaren hegalei ihes egitea guztiz lortu zuenik.
‎Gogotik edan dute xanpaina eta, ohitura faltagatik segur aski, sei zortzi monje bertan zerraldo gelditu dira, koma etilikoak jota, gaixoak. Geroztik, eta beti, mundu osoan da biziki estimatua edari txinpartatsu hau, baina ezin esan ziurtasunez soilik zorigaitz izugarri harengatik ote den.
‎Gustatu? (hortzeria osoa erakusten du; badirudi plastikozkoa dela, baina ezin esan) Egitarau ri rau. Bigarren puntua.
‎Tratuaren bigarren parteak zioen Jabik euskara irakatsi behar ziola Nadiari. Amak etxeko garbiketan ziharduen bitartean aprobetxatzen zuen horretarako, biak egongelako sofan jarrita, baina ezin esan ikasle baino irakasle hobea zenik. Hizkuntza bat nola irakatsi behar den aztarnarik ere ez zeukan; umeek berez ikasten dutela zeukan entzuna, eta horixe zuen metodologia bakarra:
‎Neurozientziak dena daki, zientifikoki jakin daitekeena, jakina?, baina ezin dio horri erantzun; neurozientziak ezin du ezer esan fenomeno subjektiboei buruz, nik gorria nola ikusten dudan, esaterako?. Hortaz, RoboMary bere gelatik ateratzen badugu, zerbait berria ikasiko du eta neurozientzia garunaren gauzei buruz orojakituna ez dela konturatuko da.
‎6 Nik kasu honetan gehiago aditzera ematea nahiko nuke, baina ezin esan daiteke. Hemendik atera dezagun, ahizpak, gure Jainko eta Senarrarekin zer edo zertan bat etor gaitezen, beti beti eta bihotzez saiatu behar dugula egia honetan ibiltzen.
‎Inork ez du aitzakiarik, izan daitekeenik kaskarrena bada ere, horrela jokatzen baitu nirekin, halako egoerara ekarriz. Kontuan izan, esaten dudan hau ez dela lipar bat ere esan litekeenarekin konparatuz; ikuste era hau eta Jainkoak arimari egiten dion mesedea aditzera emateko beharrezkoa dena bakarrik dago esana; baina ezin esan dezaket Jaunak bere sekretu eta handitasunak aditzera ematen dituenean sentitzen dena, hemen atsegintzat hartzen direnen hain gainetik den atsegina, non arrazoiz gorrotarazten baitizkio bizitzako atseginak, guztiak batera simaurra besterik ez direnak. Higuingarri da konparatzeko hona ekartzea ere, amaierarik gabe haietaz gozatzeko izan arren, eta Jaunak ematen dituen beste horietakoa guretzat prest duen ibai handi joritik tantatxo bat besterik izan ez arren.
‎Dena den, berdintasunaren arloan aurrerapenak izan badira ere, oraindik bide luzea geratzen da emakume eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko. Gaur egungo egoera zuzentzeko asmoz, azken urteotan administrazioek eta erakundeek hainbat ekimen eraman dituzte aurrera genero ikuspuntutik, baina ezin esan daiteke benetako berdintasuna lortu denik emakume eta gizonen artean. Halaber, goi mailako irakaskuntzako zenbait arlotan, oro har, eta arlo zientifiko teknologikoan, konkretuki, gauzak ez dira desberdinak (Jubeto, 2000).
‎Ipuin bildumaKontrako Eztarrixe irrati librean ere aritu izan zara. Han ere gai horiek jorratu izan al dituzu. Ba, egia esan, elkarrizketa bat egin zidaten sinesmen zaharren inguruan, baina ezin esan bertan aritzen naizenik, nahiz eta interesgarria izango zen irrati bidez ere geure aberastasun honen berri ematea.
2016
‎Churriguerescoa da. Leiho manuelino bat ere badauka, baina ezin esan liteke ederra denik. Guisfredo elizara sartu da.
‎Sentitzen dut baina ezin esan dezaket zertan den gaitz hau, txiki txikitatik fobia diot-eta ezagutzari.
‎autoa bide bazterrean gelditu zen beste behin; askotan gelditu behar izaten zuten, aurrean gurdiak pilatu eta aldamenera joan nahi ez zutelako, edo kontrako norabidean soldadu tropak edo kamioiak zetozelako frontera bidean eta haiei tokia egin behar zitzaielako; harako hartan, berriz, bidaiarien behar fisiologikoetarako geratu ziren; han ondoan, soroa: ezin jakin orain zekalea, arbia, garagarra edo artoa ote zen, baina ezin esango dugu berdin denik ere: adibidez, artadi batek parada egokia ematen du bertan ezkutatzeko, arbi sailak ez bezala; eta ezkutatzeko kontu hau ez dagokio soilik halako egitekoek sortu ohi duten herabetasunari, hori baino okerragoa izaten zen, ehiza hegazkin alemanak agertuz gero, haien metrailadoreen helmuga izateko arriskua, ipurdia bistan geratzea baino hilgarriagoa, inondik ere; izan ere, horixe gertatu zen harako hartan ere, hots, automobileko lagunak (bolantean norbait utzita, badaezpada ere) beren zereginetan ari zirelarik, Sturzkampfflugzeug JU batzuk agertu zirela airean, denok ulertzeko hizkuntzan Stuka hegazkin beldurgarriak, goitik behera arin etorri eta are arinago tiratzen zutenak bere metrailadore beldurgarriekin.
‎Ez naiz inor, baina ezin diozue horrela xurgatu.
‎Barkatu, andrea, baina ezin diot galdera horri erantzun.
‎Charlie daukat, baina ezin diot dena esan berari.
‎Ez, hemen dago. Kristo hemen dago, baina ezin diot entzun.
2017
‎Albaolako jendearen lana asko estimatzen dut baina, zer esango dizuet, Erdi Aroko galeoi bat... Makina bat ontzi, bakaladero, merkante eta beste egin dugu gerora eta, hortxe dugu borroka latza, gure astilleroek ontziak egiten jarraituko duten; baina ezin diogu eutsi iraganaren tirainari, hemen ere: gure kultura antzinakoa, eta historia eta hizkuntza zahar hau...
‎Ez, ez dik frogatzen, moztu zuen Kenek?. Horrek ez dik ezer frogatzen, behi batek eman ziezaiakean titia, baina ezin esango duk behiak pertsonak direnik.
‎Agindu zorrotz harekin eta zaindari neraman zakurrarekin alfer alferrik nuen bisita hura, baina ezin esango nion hori Aita Arbizuri. Gainera, bueltarako kotxerik ere ez nuen eta, horrenbestez, fraide zaharra ikustera sartu ginen.
‎Kulpa eta lotsa ari dira borrokan, nork eramango ote nauen ohera nire desgrazian murgiltzera. Badakit ez dela normala halako zerbaiten aurrean horrela erreakzionatzea, baina ezin diot bueltak emateari utzi, saiatu arren ere, aspaldian nigan bide egiten utzi ez diodan kulpa sentsazioak jan nau, eta horrek berak ahaztuta nituen oroitzapenak ekarri dizkit garunera.
‎Nik etxean gelditzea erabaki dut, baina ezin diot horrela esan. Jendeak maiz kontrakoa aldarrikatu arren, adiskide on bati gehienbat esan behar zaio gezurra.
2018
‎GAZTEA. Kontatuko diat baina ezin diok ezer esan Joeri. Zin egiten didak?
‎Dagoeneko badira hiru urte presondegi honetan nagoela. Ez naiz gustura sentitzen, baina ezin esan dezaket hemen jasotzen dudan tratua ona ez denik.
‎Aurtengo apirilean egin zion elkarrizketa Edu Lartzangurenek taldeko Jabier Lazkanori, Berriarentzat. Ordurako aurkitua zuten labar artea Debako Arbil V haitzuloan, baina ezin zioten inori esan. Gerora ere, zeharka baino ez zituzten aipatu hedabideek.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia